ECOZINE FILM JAIALDIA

Elkarlanean aritu dira Iruñeko Udalaren San Pedroko Ingurumen Heziketarako Museoko teknikariak Zaragozako Ecozine film jailadiko antolatzaileekin aurten lehen aldiz. Zaragozan jailadi honen 11. edizioa egiten ari dira hile honetan eta han ikusten ari diren lanetako batzuk Iruñera ekarri dituzte maiatzean.

Gazte atalean DBHko ikasleentzat eskaini dira saioak Iturramako Civivoxean, gu 1.DBHko ikasleekin bertan izan gara. 12 laburmetraiak ikusteaz gain, gazteek aukera izanen dute ondorengo zinema-forumean parte hartzeko.

Horretaz gain, lau filme luze eskaini dira Golem Baionan: ‘Gli anni verdi’, ‘We must be dreaming’, ‘Ara slavaje’ eta ‘Dusk Chorus’ dira lan hauek.