ASTE BERDEA

Apirilaren 26 eta 27 egunetan, ikasturtean zehar landutako gai nagusia indartzeko asmoz, jasangarritasunarekin lotura zuzena duten tailerrak antolatu ditugu.

Oso egun aktiboak izan dira. Egun bakoitzean hitzaldi bat izan dugu eta tailer ugari ( papera egiteko tailerra, joste tailerra, txirrindula konpontzeko tailerra, plastikozko ozeanoak tailerra, eguzki-sukaldea eraikitzeko tailerra, bankalak margotzeko tailerra, baratza landatu eta azkenik Iturrama berdea proiektuaren logoa guztion artean patioan irudikatu dugu.

Ondorengo azpiataletan ekintza bakoitzaren laburpentxoa duzue!