ITURRAMA BERDEA proiektua

Iturrama berdea, Iturrama BHI institutuan jasangarritasuna lantzeko garatutako proiektua da.

DBH 3.mailan azken urteetan garatutako ITURRAMA Sahararekin proiektuak izandako harrera eta arrakastaren ondoren, maila gehiagotan antzeko proiekturen bat garatzea erabaki genuen.

1DBHko ikasleei bere interesen eta ikastetxean antzematen zituzten beharren inguruan galdetu ondoren eta ikastetxeak berak jasangarritasunaren arloan zituen gabeziak ikusirik, Iturrama institutua bera eta bertan ikasten duten ikasleen ohiturak jasangarriagoak izateko helburuarekin, Iturrama berdea izeneko proiektua aurrera eramatea erabaki genuen.

2016-2017 ikasturtean, Nafarroako Eskola Jasangarrien sarean sartu ginen.

Jasangarritasuna modu integralean lantzen dugu irakasgai guztietan. Ikastetxean 1.DBHn IKKI (Ikasi Kooperatzen-Kooperatzen ikasi) metodologia aplikatzen hasi gara Iturrama berdea proiektu komunean oinarrituz. Horretarako arlo desberdinetan metodologia dinamikoetan oinarritutako jarduera asko, lauko talde kooperatiboetan lantzen ditugu, proiektu askotan irakasgaien arteko koordinazioa bultzatuz.

Ikastetxeko gabeziak eta irakasgai desberdinetan lantzeko aukerak aztertu ondoren, hondakinen gaia eta eskola baratze ekologikoa proiektuaren ardatz bilakatu ditugu. Atal hauetan zein jasangarritasunarekin zerikusia duten proiektu eta jardueren adibideak ondorengo ataletan dituzue. Honetaz gain, "Aste berdea" izeneko jasangarritasunarekin lotutako tailer eta ekintzen multzoan gure ohiturak jasangarriagoak izatearen beharra azpimarratu nahi izan dugu.

Zorionez proiektu hau martxan jartzerakoan kanpoko hainbat erakunde eta pertsonen partehartzea izan dugu, besteak beste, Iruñerriko Mankomunitatea, Elkarkide, Andres Muñoz ikastetxea, San Pedroko ingurumen heziketarako museoa, Xabier Zubialde Lejarreta, Iruñeko planetarioa, Iruñeko udala, Ilundain fundazioa...

Ea pixkanaka gure ohiturek dituzten inpaktuen inguruan hausnartuz eta beharrezkoak diren aldaketak eginez, benetan jasangarriagoa den gizarte eta mundu baterantz abiatzen garen!