EGUN BERDEA

NAFARROAKO ERREGE ABELBIDEEN BERRESKURATZEA

Egun Berdea izeneko ingurumen proiektua, hain zuzen, ingurumenaren aldeko jardunaldi bat da, eta ingurumenarekin lotutako jardueren egitarau osoa izaten du. Bertan, ikasleek zuhaitzak landatuko dituzte Iruñerrian eta bisita egingo dute Ezkirotzeko Naturalia Baserri Etxera, non taldearentzat bereziki prestatutako jarduerak gauzatuko dituzten.

Jarduera hau Nafarroako Kutxa Fundazioak antolatzen du Iruñeko zein Iruñerriko ikastetxeentzat, eta urtero egiten da, urtarriletik apirilera bitarte.

Nafarroako kutxa fundazioak antolatutako ekintza honen bidez, Nafarroako Errege Abelbideen garrantzia landu eta kontzientziatuko da, eta ikasleek landaketa bat eginen dute Errege Abelbideko zenbait zatitan, Larraia aldean. Jarduera osatzeko, hainbat tailer egingo dira Naturalia Landetxean.

Ingurumenaren arloan sentsibilizatzearen garrantziaren jakitun da Nafarroako Kutxa Fundazioa, eta horregatik, partaidetzako eta borondatezko proiektu hau antolatzen du Lehen Hezkuntzako (bigarren ziklotik aurrera), Bigarren Hezkuntzako, Lanbide Heziketako Zikloetako, Unibertsitateko eta Heziketa Bereziko Zentroetako ikasleentzat. Gaztelaniaz zein euskaraz egin ahal izango da.

Jarduera programa zabal batez osatutako jardunaldia izango da, eta, besteak beste, ikasleek zuhaitzak landatuko dituzte Iruñerrian. Jardunaldia osatzeko, Ezkirotzeko Naturalia Baserri Etxera joango dira, hainbat jarduera zein tailer egitera.