Martxoak 30 Apirilak 3

GOAZEN ABESTERA!!!

Hilabetea bukatzen zaigunez, "Arrasate Herri Eskola Kantuz" bildumako abestiak gogoratuko ditugu!

Hemen dituzue, orain arte landutakoak. Apirilerako, berri batekin hasiko gara!!!

FLAUTA PRAKTIKA:

"Erdi Aroko Paseotxoa" partitura osoaren errepasoa eta finkapena.

Bestalde, hurrengo proposamena JAMES HORNER-en "TITANIC" musika jotzea izango denez, HEMEN DUZU BEHARREZKOA IZANGO DEN NOTA BERRI BAT... SIb (SI bemol)

SI Bemol.docx


LASAI ...!

Oraindik ez duzue partitura ikasi behar (hori aurrerago egingo dugu). Bitartean, joan prestatzen!!!

  1. Ondo fijatu zein posizioa den. Ondoren praktikatu Sib-aren positizioa flautarekin.

  2. Ariketatxoak egin! Tartekatuz: "DO-SIb-DO" , "LA-SIb-LA" eta "DO-SIb-LA"

Animo!!!

NORBAITEK JAKIN-MINA SENTITZEN BADU, HEMEN DUZUE PARTITURA ETA TUTORIAL BAT

FITXAK AMAITU!!

Joan den astean hasitako lana, bukatu!

“NOTEN IZENAK” Fitxan: Hurrengo 5 pentagrama osatu. (Bukatu arte)

"KONPASAK 2" Fitxan: 2. ariketan konpasak osatu gabe daude. Fijatu hasierako konpasa zein den eta libre gelditzen diren pultsoak osatu. 3 . ariketan, azaltzen diren konpasak gaizki osatuta daude. Kendu soberan dagoena edo gehitu falta dena. Kontutan izan aukera ezTberdinak egon daitezkela. Adibidez, bi pultso osatzeko jarri daitezke: Txuri 1 / 2 beltz /4 kortxea ( haien isiltasunak ere)... eta Kasu guztietan ondo dago.

Ostiralean, emaitzak jarriko dizkizuet, zuek zuzenketa egiteko.

(Apirilak 3) HEMEN ZUZENKETAK!!

Fitxetan egindakoa honekin zuzendu! Kontutan izan KONPASAK fitxan aukera ezberdin ONDO egon daitezkela. Nik jarritakoa aukera bat bada ere, zuen proposamenak neurri iraupena errespetatzen badute ere ONDO egongo dira!!

NOTEN IZENAK zuzenduta.pdf
KONPASAK 2 zuzenduta.pdf

OHARTXO BAT: Oraindik batzuk falta zarete beheko galdetegia bidaltzeko. Animo! Gure lan prozesua hobetzeko baliagarria izango zaigu. Beraz, mesedez nire korreora bidali lehenbailen!!!

ZAINDU eta OPORRAZ GOZATU!!!

ZER MODUZ ARI GARA LANEAN? ¿Que tal lo estamos haciendo?

Zer moduz sentitzen zaren jakin nahiko nuke. Horretarako beheko GALDETEGIA BETE (beste orri batean ere egin daiteke, galderen zenbakiak zehaztuz) eta nire korreora mesedez, BIDALI. Zerbait ez baduzu ulertzen, laguntza eskatu dezakezu. Eskerrik asko zure erantzunagatik!!.

Me gustaría saber cómo te sientes. Para ello, tienes que RELLENAR ESTE CUESTIONARIO (también se puede hacer en otra hoja, detallando el numero de pregunta) y por favor, ENVIADLO a mi correo. Si no comprendes algo, puedes pedir ayuda. Muchas gracias por tu respuesta!!

OHARTXO BAT. Oraindik batzuk falta zarete beheko galdetegia bidaltzeko. Gure lan prozesua hobetzeko baliagarria izango zaigu. Beraz, mesedez nire korreora bidali lehenbailen!!!

Animo eta OPORRAZ GOZATU!!!


auto-ebaluazioa.docx

ÁNIMO ETA LASTER ARTE!!!

Animo y hasta pronto!!!