6D

Maiatzak 19, 14:25-16:25


Oraingoan marrekin marraztutako artelanak egiten saiatuko zarete.

Puntilismoan erabilitako hasierako teknikaren antzekoa da, hau da, lehenego arkatzarekin marrazki bat egingo duzue eta gero, koloretako errotulkiak erabiliz marrazkia beteko duzue.

Horretarako behar duzuen materiala honakoa da:

-Arkatza eta borragoma.

-Koloretako errotulagailuak.

-Folio zuri bat.

Aurrekoan oso marrazki politak egin zenituzten. Artista batzuk zarete! Zuen artelanak ikusteko zai-zai nago!

Gogoratu, zuen lanari atera argazki bat eta nire posta elektronikora bidali; lgoenaga@arrasatehe.eus

Gozatu momentua!