MUSIKA


KANTA BERRI BAT!!!

"Arrasate Herri Eskola Kantuz"-eko abesti berri batekin hasiko gara.

"TXANTXIBIRI" izenburua du. Hemen duzue, kanta herrikoi hau ikasteko bideo bat .

ERRITMOAK SORTZEN

Erritmoak lantzen jarraituko dugu. Oraingo honetan zuek sortutakoak izango dira.

Horretarako,lehenengo ondo aztertu, azaltzen dizuedan TEORIA FITXA, Figuren izenak, irudiak, Neurriak, isiluneak, iraupenak eta baliokietasunak.

TEORIA FITXA neurriak.docx

Argi duzuenean,

ohartu fitxan erritmo lerro bakoitzaren hasieran azaltzen den konpasa

(2/4 - 3/4 - 4/4) horren arabera, erritmoak eraikitzen joan behar duzu.

Hori bai, saiatu...

  • modu ezberdinetan osatzen

  • notak eta isiluneak tartekatzen

  • konpasak ez errepikatzen

  • eta originalak izaten


Animo primeran egingo duzue eta!

GORPUTZ PERKUSIOARI KAÑA!!!

BEROKETA: 1 etik 9 ra!

Gogoratzen dituzue klasean egindako 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9 mugimenduak?

Ba, memoria pixka bat egin eta saiatu praktikatzen!!! Pista bat emango dizuet: Mugimenduak Goitik behera joaten ziren eta gorputzeko bi aldeak erabiltzen genituen.... Ea lortzen duzun segida egiten!!!

"Klik" egin hemen, informazio gehiago behar baduzu...

0 eskuak ireki itxi

1 txalo

2-3 bularrak

4-5 izterrak

6-7 zepillo

8-9 Hankak

ERRITMO ASKOREKIN!

Ondo berotu ondoren, zure gorputza prest duzu honelako musika erritmoak praktikatzeko:

Reggaeton, Hip Hop, Rock... Animatzen bazara, bideo honek asko lagunduko dizu!!

Hasieran zaila egiten bazaizu, gogoratu "ezarpenak" botoiarekin abaiadura kontrolatu dezakezula, beraz mantsoago jarri dezakezu eta kontrolatzen zoazen neurrian, azkartzen joan.

FLAUTA PRAKTIKA

Aurreratu nizuen bezala, James Horner-en "TITANIC" obrarekin hasiko gara. Sib- posizioaren praktika egina duzuenez, dagoeneko partitura hau, ez zaizue zaila egin behar.

Has gaitezen!!!

TITANIC notas.docx

PARTITURA ondo aztertuko dugu:

  • Pentagrama hasieran, Sib dagoenez, Partitura osoan azaltzen diren Si guztiak Bemolarekin izango dira.

  • Neurriak kontutan hartu.

  • Errepikapen ikurrak daude, adi!

  • Hasieran poliki poliki hasi.

  • Gozatu!

IKERKETAN HASI! Chrome Music Lab

"Chrome Music Lab", Google Chrome-k eskaitzen digun laborategi musikal bat da. Bertan sartu ezkero, musika, eta soinuen inguruan mundu bat deskubrituko duzue. Beheko marra urdinan klikatzen baduzu, musikako atal ezberdinetan mugituko zara. Denetan jolastu, manipulatu eta sortzeko.

Sartu soinuen munduan eta deskubritu gauza berriak! Gero esperientziak elkar trukatuko ditugu!!

Ah! eta zerbait asmatzen baduzue, ez ahaztu nirekin partekatzen!