apirilak 22

READYMADE


    • Lehenik eta behin, “Readymade” kontzeptua azaltzen duen ondorengo bideoa ikustera gonbidatzen zaituztet.


Zuen "Readymade"a egiteko jarraitu beharreko arauen ondoren zenbait adibide dituzue ikusgai.


How the Readymade Revolutionized Art Art Terms LittleArtTalks.mp4
    • Orain, zuen“Readymade” konposizio propioa sortu behar duzue, ondorengo arauak errespetatuz:

      1. Etxean dituzuen objektuak erabili behar dituzue.

      2. Objektu horiek manufakturatutakoak izan behar dira (margo bat, botila bat, aulki bat, …).

      3. Bi elementuk hartu behar dute parte konposizioan (objektua+objektua, objektua+lurra, objektua+horma, …).

      4. Konposizioan parte hartzen duten elementuek bere praktikotasuna/funtzioa galdu behar dute (aulki bat erabiltzen bada, adibidez, “Readymade”arekin ezingo luke bere aulki funtzioa bete, ezingo ginateke bertan eseri).

      5. Egindako “Readymade” konposizioari argazki bat atera (ahal den fondo neutroenarekin).

      6. Egindako “Readymade”ari izenburua jarri.

      7. “Readymade”aren argazkia eta izenburua emailez Art-eko irakasleari bidali.