6B

ART 08:55- 10:55


PUNTILISMOA: XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearen hasieran kolorea modu berri batez erabiltzeko asmoz sortutako margolaritza joera izan zen. Ezaugarri nagusia puntu edo pintzelkada bananduen erabilera du.


Aste honetan zuen eginbeharra puntillismoan oinarrituta izango da. Ondoan duzuen bideotxoan teknika hau zertan datzan ulertzeko baliagarria egingo zaizue; ikusi arretaz eta ondoren lanari ekingo diozue. Horretarako material hau behar duzue:

-Arkatza eta borragoma.

-Koloretako errotulagailuak.

-Folio zuri bat.

Orriaren behekaldean irudi batzuk dauzkazue, hauek, puntillismoaren teknika erabiliz eginiko artelanak dira, eta gaurkoan zuen eginbeharra horrelako irudi bat sortzea izango da.

Lehenengo pausoa zer marraztuko duzuen pentsatzea da; hau da, Internetetik ateratako irudi bat kopiatu nahi duzuen edo aldiz marrazki libre bat marraztu nahi duzuen pentsatu beharko duzue.

Ondoren, arkatzarekin pentsaturiko irudia marraztuko duzue eta bukatzean, puntillismoaren teknika erabiliz errotulagailuekin punttuak eginez irudi osoa margotuko duzue.

Seguru artista batzuk zaretela! Zuen lanak ikusteko deseatzen nago! Atera argazki bat zuen lanari eta nire posta elektronikora bidali, bai? lgoenaga@arrasatehe.eus

Gozatu momentua!