6D

Maiatzak 13, 08:55- 09:55

  • ROUTINE: Write the date, the time and the weather in a notebook.

  • GRAMMAR:

-Opposite adjectives; Fitxa honetan agertzen diren esaldiak osatu behar dituzue taulatxoan agertzen diren adjektiboak erabiliz. Kontutan izan behar duzue esaldi berberean kontrakoak diren adjektiboak agertu behar direla. Beraz, hasieran daukazuen esaldia irakurri, ulertu eta bere kontrakoa taulatik hartu. Adibidez:

I’m not rich. I’m poor. ( Poor adjektiboa adibidez, goiko taulatik hartu behar da.)


-Worksheet 2 fitxa, "Frequency adverbs"; Hasieran pixkat gogoratzeko gramatikarem eskematxoa daukazue, beraz, soilik irakurri. Hurrengo orrian aldiz, 13 esaldi agertzen dira, baina ez daukate zentzurik, hankaz gora daudelako. Zuen eginbeharra hauek modu logiko batean ordenatzea eta idaztea da. Adibidez:

Gaizki: Wash/ every Saturday/ Julius

Ordenatuta: Julius washes the car every Saturday.

Zalantzarik izanez gero, idatzi nire emailera: lgoenaga@arrasatehe.eus

OppositeAdjectivesBeworksheet.docx
Worksheet 2

Maiatzak 14, 09:55- 10:55

Gaurkoan “First day at school” delako listening-a entzun behar duzue eta ondoren, proposatzen zaizkizuen ariketak egin.

Lelengo ariketan bertan agertzen zaizkizuen hitzak bi taldetan sailkatu behar dituzue: eskola edo etxearekin lotuta daudenak.

Hurrengo ariketan, esaldiak irakurri eta egia edo gezurra diren borobildu.

Hirugarren ariketan, elkarrizketa ordenatu behar duzue (4 zati daude).

Eta bukatzeko, ondorengo galderak erantzun; Gustuko duzu eskola? Zergatik? Idazmena lantzeko ariketa aproposa da hau.


first_day_at_school_-_exercises_.pdf


Maiatzak 15, 11:25- 12:25

Oraingoan irakurmena eta ulermena landuko ditugu. Horretarako “ The Maine School library” posterran oinarritu behar zarete. Bertan, alde batetik liburutegi horren ordutegia zein den eta bertako arauak zeintzuk diren agertzen dira. Posterra irakurri eta ulertu egin behar duzue ondorengo ariketak burutzeko:

-Hasieran bi galdera erantzun behar dituzue ematen diren aukeren artean zuzena borobildu behar duzuelarik.

-Hurrengo ariketan honako galdera hau egiten dizue: zer egin dezakezue liburutegian? Taulan agertzen diren hitzak bi taldetan sailkatu eta idatzi behar dituzue: egin daitekeena eta ezin daitekeena egin.

-Gero, esaldi horiek modu egokian osatu behar dituzue letrak zenbakiekin lotuz.

-Azkenik, lerro gutxi batzuetan honako galdera hau erantzun behar duzue: zure eskolak liburutegi egokia dauka?

Zalantzarik izanez gero, idatzi nire emailera: lgoenaga@arrasatehe.eus

Asteburu ederra izan!

the_school_library_-_poster_.pdf
the_school_library_-_exercises_.pdf