6D

Maiatzak 27, 08:55- 09:55


  • ROUTINE. Write the date, the time and the weather in a notebook.

  • GRAMMAR: Write the past simple.

Gaurkoan aditzen lehenaldiko denbora errepasatuko dugu. Gogoratu aditzak erregularrak edo irregularrak izan ohi direla.

Jarraian duzuen ariketan 45 esaldi dituzue eta zuen eginbeharra aditzak lehenaldian idaztea izango da. Bigarren ariketan berriz, esaldi bakoitzeko hiru aukera aurkituko dituzue eta erantzun zuzena borobildu beharko duzue.

Zalantzarik izanez gero, idatzi nire emailera: lgoenaga@arrasatehe.eus

Egun ederra izan!


simple past345.doc

Maiatzak 28, 09:55- 10:55

Oraingoan “Describing people” delako listening-a entzun behar duzue eta ondoren, proposatzen zaizkizuen ariketak egin.

Lehenengo ariketan lau argazki ikusiko dituzue eta berauek dagokion deskribapenarekin elkartu behar dituzue.

Hurrengo ariketan esaldi batzuk dituzue eta bakoitzean hiru aukera. Arretaz entzun eta erantzun zuzena borobildu behar duzue.

Bigarren ariketan berriz hutsuneak bete behar dituzue entzuten duzuen hitzarekin. Horretarako, entzun behin eta berriro audioa.

Eta bukatzeko, animatzen bazarete, ondorengo galderak erantzun; Nolako itxura duzu? Nolako ilea duzu? Zein koloretako begiak dituzu? Gustura zaude zure itxurarekin? Zergatik? Zergatik ez?


describing_people_-_exercises1_4.pdf

Maiatzak 29, 11:25- 12:25

Oraingoan irakurmena eta ulermena landuko ditugu eta horretarako “A thank you email” izeneko korreoan oinarrituko zarete. Ondoren dituzuen ariketak korreo honek ematen dizuen informazioari begiratuta egin beharko dituzue.

Lehenengo ariketan esaldi batzuk agertzen dira eta hauek egia edo gezurra diren borobildu beharko dituzue.

Hurrengoan, hainbat esaldi dituzue eta bakoitza Tom edo Susanen izenaren azpian idatzi beharko duzue.

Azkenik, hirugarren ariketan esaldi batzuk dituzue eta bukaera egokiarekin lotu behar dituzue.

Zalantzarik izanez gero, idatzi nire emailera: lgoenaga@arrasatehe.eus

Egun ederra izan, mundiala dago ta!


a_thank-you_email_-_exercises_5.pdf