Kaixo Artistak!!!

Aste honetan, TXANTXIBIRI kantarekin jarraituko dugu! Gogoratu, hilabete berri bat hastear dagoela, beraz, laister kanta berri batekin hasiko gara! Zein izango hurrengoa?

ERRITMO, PULTSO ETA KONPASA !!!

Jaime Altozano-ren bideo honek erritmoari buruzko hainbat argitalpen emango dizkigu. Modu argi eta atsegin batean, konpasak hobeto ulertzen lagunduko digu!

"ERRITMOAK SORTZEN" fitxaren zuzenketa.

Hemen duzue joan den asteko fitxaren zuzenketa proposamen bat. Kontutan izan, AUKERA EZBERDIN egon daitezkela. Bidaltzen dizuedan hau, aukera bat da, besterik ez! Zuek egindakoa, seguraski ezberdina izango da eta ondo egon daiteke ere. Kontua da NEURRIAK ondo jartzea!

Dena den, zalantzaren bat baldinbaduzue, lasai bidali neri eta argitzen saiatuko gara. Animo!


FLAUTA praktika

Zer moduz zoazte, James Horner-en TITANIC obrarekin? Sib posizioa dominatuta?

Hemen, aste honetarako, adibide gehiago.

SEGI PRAKTIKATZEN!!!

Chome Music Lab

Zer moduz goaz ikerketan? Gauza berriak deskubritzen ari zarete? Musika laborategi honetan, zein da gehien gustatzen zaizuen atala? Animatu zarete musika sortzera?

Arakatzen jarraitzera animatzen zaituztet eta zerbait berria deskubritzen edo sortzen baduzue, nirekin partekatu!!!


Badakizue, edozein zalantza baduzue, niri kontsultatu lasai.

Eta egiten dituzuen lanak, bideoak, audioak... nirekin partekatu nahi baduzue, ONGI ETORRIAK izango dira!!!



ONGI IZAN eta MUSIKAREKIN GOZATU!!!