MUSIKA

maiatzak 11-15

Kaixo Ekipo!!!


Aste honetan eta hemendik aurrera, ANTOLAKETA ALDAKETA izango dugu.


Orain arte, mota ezberdinetako ariketa ugari bidaltzen nizkizuen, zuek egiten joateko eta aukeran ematen nizuen niri bidaltzea, ezta? Ba, hemendik aurrera lan bakarra izango duzue astero. Hori, ahal den heinean, eginda bidaltzea eskatzen dizuet. Norbaitek arazoak baditu, nirekin kontaktuan jarri:

erodriguez@arrasatehe.eus

Lasaaaai, ez da lan karga handia izango!! Eta saituko gara beti bezala, ikasten dugun bitartean, ondo pasatzen ere. Beraz, animo eta aurrera!!!




Aste honetako lana, Robert W. Ketèlbey konpositorearen "Merkatu Persiar batean" obra inguruan izango da. Bide batez, MUSIKA DESKRIPTIBOAren ezaugarriak ikusiko ditugu.

Lan guztia, fitxategi batean prestatuta dago. Zuek hortik zuzenean arituko zarete lanean eta bukatzean "bidali" botoiari emanda, niri iritsiko zait. Erraz erraza !!


Bestalde, datorren asteko lana, musika tresna bat egitea izango da. Prestatuta egoteko, esango dizuet zein material beharko dituzuen, zuek lortzen joateko. Ados?


MATERIALA:

  • Kontserba lata bat (forma uhindua)

  • Globo bat

  • Pegatzeko zinta (hobeto koloretakoa)

  • Makiltxo bat

  • Arroza,dilista, edo garbantzu gutxi batzuk...


Ondo segi eta jarraitu... abesten, dantzatzen, jolasten, sortzen eta musika maitatzen!!!!


ETA ORAIN, GOAZEN HASTERA!!!

HANDITZEKO HEMEN!