XIX. mendeko erdialdean errenterian populazioaren erdia baino gehiagok nekazaritzan eta arrantzan jarduten zuten. Baina aduanen toki aldaketarekin egoera hau aldatzen hasiko da. 1841ean Gasteizetik fronteretara, Hendaiara, pasa ziren aduanak eta aduanetatik kilometro batzuetara ezin ziren enpresak jarri; aduanetatik Errenteriararte hain zuzen ere. Beraz Errenteria zen enpresak jarri zitezkeen lehenengo herria. Honez gain, industrializazioa ahalbideratu zuten elementu batzuk zituen herriak: ur ugari zegoen, itsaso bidezko garraioa zuen, populazioa altua zen...1845.urtean herriaren industrializazioa hasi zen; Errenteriako Sociedad de Tejidos de Lino enpresa zabaldu zutenean. Biztanleen artean “Fabrika Handia” deiturikoa zen.
Nahiz eta, enpresa hau, herriko ekonomiaren, gizartearen eta kulturaren eragile nagusia ez izan, industrializazio prozesuaren hedapenean garrantzi handikoa izan zen.
1845 eta 1859 urteen artean, sei lantegi desberdin ireki zituzten: Real Compañia Asturiana de Minas (Meategietako Konpainia Asturiar Erreala) berunarekin lan egiten zuen, 1853an sortutakoa, eta I. Gerra Karlistan hondatutako Kaputxinoetako konbentu zaharraren lurren gainean, beraun-galdaketarako eta Aiako Harrietako Arditurriko meategiko zilarra lantzeko erabili zen. Aurrerago zinkarekin lan egiten hasten dira, eta ijezketa-pabiloi bat eraikitzen dute. Saturio y Timoteo Arizmendi k, larruzurraketan. Beste lau enpresak berriz, lihozko ehunak egiten zituzten; hauetan emakumeen presentzia nabarmena izan zen. 1860. urtearen biran lihozko enpresa ugari zeuden martxan; mendearen hasieran “Pekin” ireki zuten, sekulako oihartzuna izango zuen enpresa famatua hala nola. Bestalde beste lihozko industri bat zegoen Zumardi inguruan, jada bion arrastorik ez dago inon ordea. Mende bukaeran, artilea eskuz lantzen zuen Fabril Lanera ireki zuten, ia mende batez lanean aritu zena. Bertoko honek, “Baionako txalekoak” eginez lortu zuen osperik handiena.
Mende honen erdialdetik aurrera populazioa izugarri handitu zen, eta harresiak zabaltzeko baimena eskatu zuten.
Poliki-poliki lantegi modernoak lantegi tradizionalak baztertzen joan ziren. Errenteriak, nekazaritzatik eta arrantzatik bizi zen herri izateari utzi zion eta herri industrial bilakatu zen, eta 1871.urterako industrietako sektore ekonomiko nagusia izan zen.
1886.urtean La Iberica gaileta fabrika ireki zen (Olibet). Errenteriako biztanleei “galleteros” bezala ezagutzen zitzaien
Honen arrakasta ikusterakoan, beste hamaika enpresa sortu zituzten herrian.
1889an Euskal-Belgikako Paperontzia; hau da, gaur egun lan egiten jarraitzen duen enpresa, Papresa izenarekin ezaguna, Espainiako paperontziaren parte izateko, 1902an 11 paperontzi gehitu egin zituzten haien fabrikan. Gainera, bere hormigoi eraikina 1912an eraiki egin zena, mirespen handia sortu egin zuen garai hartan. Mende hartan, beste industria batzuk hasten dira Errenterian. 1901ean, adibidez, Jute-Manufaktura fabrikak, jutearen txirikordan eta espartu zapaten fabrikazioan hasi zen. Hartako eraikin bat duela gutxi arte egon zen Niessen-en ondoan.
Material elektroteknikoetan aritua, Niessen fabrika 1929an sortu zen, eta ehunka langile izatera heldu ziren. Vda Irin Fabrika beste interes-enpresa bat izan zen, 1903ean sortuta, Londaizen.
Garapen industrialak ingurumen-arazoak eragin zituen. Horrek, 1893an, Osasun Batzordeak eta Udaletxeak Eskal-Belgikako Paperontzira, Ilagin Manufakturari eta “Bitxilorea” destilategira mezu bat bidali zien; Oyartzungo ibaira substantzia kaltegarriak ez botatzeko esaten diete, eta geroago, Udalak alkohol-fabrika salatzen du 1904ean ibaiean isurtzen zituen hondar osasungaitzengatik.
1.915erako jadanik, Errenterian 29 fabrika zeuden haien produktibitateak eta balioak gora egin zuten teknologiako aurrerakuntzak eman zirelako. Baina, produktibitate hazkunde honek langileen kopuruaren hazkundea ez zuen ekarri.
Aldi honen ezaugarrietako bat, produktibitatea lanpostu gehiago sortu gabe handitu zela izan zen.
XIX. Mendearen bukaera eta XX. mendearen hasieran garraiobideei da
gokienez beste berrikuntza bat bermatu zen Errenterian; errepide nagusi batzuez gain, oraindik ere sarri erabiltzen dugun topoa alegia, Donostia eta Hendaia elkartzen zituen trena.
I. Mundu Gerra bukatzerakoan, 1918an, Europako herrialdeek berriro beraien merkatuetara itzuli ziren, eta ondorioz, Euskadiko enpresen produkzioa izugarri jaitsi zen, eta Euskadin, krisi oso gogorra gertatu zen.
20.hamarkadaren hasieran, krisiak, ehungintzan eta papergintzan eragina izan zuen
bereziki. Papresak adibidez, astean egun batzuetan itx
i beharra zeukan eta honek, berriro langabezia ekarri zuen.
Nahiz eta, krisia laster amaitu, lantegietako egoera txarrak berdin jarraitu zuen, lanpostuen ezegonkortasunen ondorioz.
1923an Primo de Riveraren diktadura hasi zen eta honek ezarri zuen protekzionismoari esker hazkunde industrialeko aldi bat eman zen. Protekzionismoa auto-hornikuntzan zentratzen zen. Horrekin estatuko industrien garapen eta hazkundea eragin zuen.