1876an (gerra karlista bukaeran) Errenteriako populazioa ez zen 3.000 pertsonetara iristen, baina mila pertsona baserritan bizi ziren.
Enpresak martx
an jarri zirenetik emakumeen lana garrantzi handia hartu zuen. 1850.urterako 361 emakumeek egiten zuten lan lantegietan, hau da, langileen % 40 emakumeak ziren. Lihozko ehunak egiten zituzten fabriketan emakumeen presentzia nabarmena izan zen, Emakumeek makina bat baino gehiago izaten zuten haien ardurapean, emakume hauei “Telariak” esaten zieten.
Populazioa ere hazten hasi zen industriarekin batera eta imigranteak etortzen hasi ziren.
Ane Labaka Petrikorena: Nire birraitona eta bere familia etorri ziren imigranteen adibide dira. Hauek Arabatik etorri ziren Errenterian sortu ziren enpresetan lan egitera (baina hauek ez ziren hasieran etorri. Hamarkada batzuk beranduago baizik). Populazioaren igoerarekin herria urbanizatzen hasi zen baita ere.
Industrializazioa hasi eta gutxira , 1871. urterako, jadanik industria herriko lehen sektore ekonomikoa bihurtu zen. Industriak hazten joan ziren eta geroz eta industria gehiago zeuden. Zoritxarrez indu
strien egoera onak ez du berarekin ekarriko langileen egoera hobetzea. Oso soldata baxua[1] kobratzen zuten, lanaldi luzeak zituzten eta familia aurrera atera zedin kide batek baino gehiagok egin behar zuen lan. Gizonezkoek egoera tamalgarriak jasaten bazituzten ere, emakumeen egoera oraindik okerragoa zen. Zonalde honetako industrietan emakumeak eta hauek egiten zuten lana, lehen esan bezala, garrantzi handikoa izan zen arren. Gizonezkoak bezain gogor egiten zuten lan, baina diru gutxiago[2] irabazten zuten. Gizonen soldataren erdia baino gutxiago kobratzera heldu ziren. Orain harrigarria dirudien arren.
Baina garai honetan, aurrerapen handiko gauza bat sortu zuten,Legea[3].
Honek, alde batetik, adin txikikoen lana arautzen zuen; lanaren batean hasteko gutxieneko adina, ordutegiak eta lanaldiaren mugak batik bat.
Beste aldetik, lantegietako lanak arautzen zituen; laguntza kirurgikoko, botika kutxetako eta segurtasun eta higieneko baldintzak jarriz.
Langileen egoeran aldaketak XX. Mendeko hasieran hasi ziren. 10 urte baino gutxiago zituzten umeen lana debekatzen. Mende honen hasieran hirugarren sektoreak ere garrantzia hartu zuen eta Errenteria gehiago urbanizatzen zen ( etxe asko eraiki ziren bereziki langileentzat).
XX. mendearen lehen hamarkadaren inguruan langileen egoeran aldaketak nabarmentzen hasi ziren. 1910.urtean, bizikalitatea hobetu zela nabari izan zen, baina hau lehenengo gizonezkoek bakarrik sumatu zuten eta, emakume eta haurrengana, beranduago iritsi zen. Soldatak zertxobait igo ziren, herritarren elikadura hobea zen, higiene baldintzen eta etxebizitzetako azpiegiturek ere hobera egin zuten, uraren sistema, eta beste zerbitzu batzuk hedatu egin zirelako[4]. Bestalde, azoka eta garbigune berriak egon ziren.Soldatak zertxobait handitu ziren, osasuna eta higienea hobetu zuen eta lanaldien murrizketa bezalako lege laboral batzuk ezarri ziren. Bai eta emakumeen egoera hobetzeko bi lege: esertzeko aulki bat ematen zitzaien eta emakumeen gaueko lana debekatu zen. Garai honetan sindikatuak sortzen hasi ziren eta 1913[5]an lehenengo greba ezaguna antolatu zen.
Urte bat beranduago, 1914ean, Lehengo Mundu Gerraren hasierarekin krisi bat pasa zuen Errenteriak. Produkzioa gutxitzea eragin zuen eta langabetuen kopurua handitu zuen. Baina krisi egoera hau ez zuen luzaroan iraun. Espainiaren egoera neutralari esker ia sektore guztietan produkzioa igo eta enpresen balioa handitu baitzen.
Hala ere, gerra bukatu zenean eta Europako estatuen ekonomia berpiztu zenean hemengo enpresak krisi gogor bat jasan zuten. Aurrekoa baino askoz
nabarmenagoa. Urte gogor hauetako batean, 1919an, langileen mobilizazioari esker zortzi orduko lanaldien dekretua sartu zen indarrean. Langileen mobilizazioak indar handia hartu zuen urte hauetan eta aipagarria da langile gehienak grebetan parte hartu zutela. Hala ere emakumezkoak gizonezkoak baino gehiago parte hartu ziten grebetan. Denbora gutxian aldaketa ugari hauek halaber, udalaren eta bestelako elkarte ekologisten arreta ekarri zuen berehala. Hauek ingurumenarekiko kalte izugarrien berri eman zieten eta salaketak igorri zizkieten, enpresa suntsitzaile eta arriskutsu horiek behin betiko geldiarazi nahian. Urte bat beranduago, 1914ean, Lehengo Mundu Gerraren hasierarekin krisi bat pasa zuen Errenteriak. Produkzioa gutxitzea eragin zuen eta langabetuen kopurua handitu zuen. Baina krisi egoera hau ez zuen luzaroan iraun. Espainiaren egoera neutralari esker ia sektore guztietan produkzioa igo eta enpresen balioa handitu baitzen.
Hala ere, gerra bukatu zenean eta Europako estatuen ekonomia berpiztu zenean hemengo enpresak krisi gogor bat jasan zuten. Aurrekoa baino askoz nabarmenagoa. Urte gogor hauetako batean, 1919an, langileen mobilizazioari esker zortzi orduko lanaldien dekretua sartu zen indarrean. Langileen
mobilizazioak indar handia hartu zuen urte hauetan eta aipagarria da langile gehienak grebetan parte hartu zutela. Hala ere emakumezkoak gizonezkoak baino gehiago parte hartu ziten grebetan.Emakumeen lana gutxitu egin zen Primo de Riveraren diktaduran, honek emakumeen lanaren kontrako pentsamolde bat ezarri zuelako.Gerra iristean ordura arte lortu dituzten hainbat gauza bertan behera gelditu ziren, hala nola, lan arloko legedian lorturiko aldaketak, laneko kontratua…1936an, herritarrek, oso bizimaila altua zeukaten. Baina, gerraren[6] eta diktaduraren erruz, lorturiko guztia galdu egin zuten eta hogei urte pasa behar izan ziren berriro bizimaila horretara iristeko.1939an, gosea izan zen nagusi, Gerra Zibilak eta Bigarren Mundu Gerrak krisi ekonomiko larria sortzearen ondorioz.Gerraren ondoren, herriko industria 1940.urtetik aurrera hasi zen hobetzen,berreraikitze lanen ondorioz. Hala ere, enpresa batzuei beste bat
zuei baino gehiago kostatu zitzaien egoera horri buelta ematea.40.hamarkadan, Errenteriak 10.000 biztanle zituen, eta haietatik 2.500 landunak ziren. Garai honetan eman zen, biztanleria hazkunde txikiena. 1943.urtean Errenterian 26 industri garrantzitsu zeuden eta sektore honetan lan egiten zutenen kopurua, 1932.urteko kopuruaren antzekoa zen.Hala ere, lanek ez zuten baldintza duinak bermatzen eta gainera, baldintzak okerrera egiten zuten; Frankoren diktadurak lan arloko legedia indargabetu, negozio kolektiboa debekatu eta laneko harremanak zorrotz kontrolatu baitzituen.Honetaz gain, gobernuak soldatak izoztu eta prezioak igo zituen. Ondorioz, etxe askotan, gosetea eman zen.Hamarkada honetan, hirigintzako zenbait lan eta herria hedatzeko obrak gauzatzeko planak prestatu zituzten baina, garai horretako udal finantzarekin ezinezkoa egin zitzaien plan horiek aurrera ateratzea.1950[7].urtean, Errenteriak 13.000 biztanle zituen eta aktiboen %64k indust
rian egiten zuten lan.Garai honetan, etxebizitzen eskasiak arazoak eman zituen; 160 familiak gela bat bakarrik zeukaten. Gainera, famili gehienak hirulau kidekoak ziren. Honen ondorioz, hirigintzako zenbait lan eta herria hedatzeko obrak egin zituzten plan horiek, gauzatzen hasi ziren.1954ean, 1936ean izandako bizi-baldintzak parekatuak zeuden. Hala ere, industria erritmo ona hartzen hasi zen berriro, biztanleen kopurua eta herria handitzearekin batera. Industria handitzearekin batera, lana ere handitu egin zen.60. hamarkadan, lantegien kopurua, industriako langileen kopurua eta produkzioaren kantitatea eta kalitatea oso azkar handitu ziren eta ondorioz, kopuru altuak lortu zituzten.Langileen presioagatik[8] 60ko hamarkadan lan postu fijo gehiago, soldata hobeak … lortu ziren. 1961ean “la ley del 61” egin zen. Bertan sexuaren araberako diskriminazio laborala debekatzen zen. Inguruan hobekuntza nabarmenak egin ziren baina ez zen guztiz bete.
Orokorrean, ekonomia industriala bizkortu eta hobetu egin zen. Nahiz eta, zenbait lantegi garrantzitsu itxi egin behar izan zituzten,1965.urtean, 216 e
npresa industrial zeuden eta hauek, 4.000 pertsona baino gehiagori ematen zieten lana.Guzti honek gainera, hurrengo urteetan hazten jarraitu zuen.60.hamarkadan Errenteriako jendea industria artean bizi zen. Hiriko paisaia eta biztanleen bizitza herriko industriaren inguruan egituratzen zen.Probintziako beste tokietatik eta Estatu osotik jende asko etorri zen Errenteriara, eta honen ondorioz, biztanleriaren hazkundea nabarmena izan zen industriaren garapen garaian.1960.urtean 18.642 biztanle izatera iritsi ziren (50.hamarkadan baino ia 6.000 biztanle gehiago).Datuak ikusita, esan genezake, Gipuzkoa osoko biztanleria hazkunde biziena Errenteriak izan zuela 60ko eta 70[9]eko hamarkaden artean.Biztanleen kopuruak goraka jarraitu zuen 1975.urtera arte; garai hartan 46.329 biztanle ziren. Industria eta biztanleria handitzen zihoan heinean, hirigintzako eredua ere aldatzen joan zen. Auzo handiak eraikitzen hasi ziren, eta horietako bakoitzean mila etxebizitza eraikitzeko asmoa zuten. Eskaria oso handia izan zenez, aurreikusitako denboraren erdian eraiki behar izan zituzten etxeak. Gainera, enpresa askok, etxebizitza propioak eraiki zituzten beren langileentzat.Langile kulturak, hazkunde ekonomikoko garai haietan, hobekuntzak lortu zituzten soldatetan eta lan balditzetan.
60.en hamarkadako azken urteetan enplegu osoa eta lanpostu finkoen orokortzea eskuratu zuten industriako enpresetan.Hala ere, etxebizitza arazoak eta pobrezia arazoak ez ziren konpondu; ongintzako elkarteak sortzen hasi ziren, familia pobreei laguntzeko.Lan arloari dagokionez, greba bat egin zuten, gizon eta emakumeen berdintasuna aldarrikatzeko. Greba honen ondoren, nahiz eta gauzak aldatzeko tendentzia ikusi; emakumeek betetako lanpostuak eta produkzioak okerren ordaindutakoak ziren eta gizonek gauzatutakoak berriz, soldata hobea zuten.Garai honetan, erabat aldatu ziren ekoizteko eredua eta modua; nahiz eta, industria modernoa izan, eskuz ekoizten zuten eta ondorioz, produkzioa motela zen. Baina, 60.hamarkada honetan, hori aldatu egin zen; ekoizpen erritmoa erabat handitu zen eta orduan hasi zen, langileen kontrol zorrotzagoa ekarri zuen prozesua, kateko produkzioa. Honek, lanaldiak askoz gogorragoak eta estresagarriak izatera ekarri zuen.Horregatik ugaritu ziren soldata hobea, lanorduen murrizketak eta beste zenbait neurri eskatzeko grebak. Garai honetan ere, merkataritzako eta zerbitzuetako jarduerak ugaritu egin ziren,industriaren garapenarekin batera; ileapaindegiak, jostundegiak, jostunentzako tailerrak, lurrindegiak…Irekiera hauek lanpostu gehiago sortu zituzten, batik bat emakumeentzat.Hala ere, beste saltoki batzuek zaitasunak izan zituzten lehiatzeko eta ondorioz, itxi egin behar izan zituzten.Gainera, desindustrializazio prozesua hasi zen herrian, 1973.urtean hasi zen nazioarteko krisiaren ondorioz.1975.urtetik aurrera, krisi ekonomikoaren eragina nabarmena izan zen eta denbora gutxian, herriko bizimodua erabat aldatu zuen.Langabezia-tasak gora egin zuen eta urte gutxitan herriko fabrika batzuk itxi egin zituzten.Hala ere, krisiarekin batera, lantegiak automatizatu eta osagai bakoitzean espezializatzen jarraitu zuten. Horretarako, beharrezkoak izan ziren bestelako ezagutza eta aldaketak.Ekonomikoki ez zen erreza izan aldaketa horiek egitea eta gainera, irekita jarraitu zuten fabrikek langile taldeak bota egin zituzten haiei mantentzeko dirurik ez zegoelako.Beste aldetik, herritarrek fabrikak hiritik kanpo ateratzeko eskatu zuten, industriek sortutako kutsaduraren ondorioz, hala nola, kamioien trafiko handia, produktu kutsatzaileen isurketak, zarata, uraren erabilerari lotutako gorabeherak…Urteetan zehar fabrika askok kexa ugari izan dituzte eragiten dituzten kalteen ondorioz.Biztanleria aktiboaren kopuruak erdira murriztu ziren 1975etik 1989ra bitartean.1975.urtean biztanleen zati txiki bat bakarrik ziren Errenterian sortuak eta beste denak kanpotik etorritakoak ziren.Baina, urte hartatik aurrera, biztanleen kopurua beheraka hasi zen. Lanik ez zegoenez,etorkinak herritik joan egin ziren. Bi hamarkadetan, biztanleen kopurua 40.000tik behera gelditu zen.Honek industriak Errenterian izandako prozesuaren eta garapenaren amaieraren hasiera ekarri zuen. Lantegiak ia desagertu egin ziren herriko paisaiatik eta ondorioz, Errenteriak fabrika artean bizitzeari utzi zion; herriak bere eragile ekonomiko eta soziala nola galtzen zuen ikusi zuen.Gelditu ziren lantegi eta industriak herriaren kanpoaldean kokatu zituzten eta beraz, herriaren erdigunetik desagertu egin ziren. Salbuespen bakarra, paperfabrika izan zen;honek, zailtasun handiak ditu beste nonbaiten birkokatzeko eta oraindik ere, errekaren ondoan jarraitzen du.
Aldaketa horiek gertatu zirenetik, ekonomia eredu berria sortu zen herrian, non eragile nagusitzat, hirugarren sektorea, administrazioa, merkataritza eta zerbitzuak dituena eta ez, industria.Herriko erdigunean, antzinako fabrikak zeuden lekuetan, etxebizitzak, plazak, eraikin kulturalak eta merkataritza eraikinak egin dituzte.Niessengo eta beste plaza batzuetan, adreilu gorriko tximiniak dituzte, Errenteriako industriaren eta toki horietan zeuden enpresen aztarna bezala.
[1] 1898an gizon baten salario minimoa 770 pezetakoa zen eta emakumen batena 400 pesetakoa. Umeenak 260-300 pesetakoa. Etxeko gastuak ordaintzeko pertsona bat baino gehiagoren ingresuak behar ziren. Emakume gehienak garbitzaileak ziren. Oso baldintza txarretan bizi ziren.
[2] “la Papelera” fabrikan: gizonak, 4 peseta emakumeak: 1,5 peseta
[3] - 1880an ere haurren eskolarizazioa handiagotu zen.
-1883an “ Comisión de Reformas Sociales” sortu zen.
-1883tik 1888ra artean informe batzuk egin zituzten emakumeen lana baloratzeko eta haien egoera ikusteko.
-1900an emakumeen aldeko lege berri bat sortu zuten : “ Ley de Protección del Trabajo de Mujeres”
[4] -20ko hamarkadan “Cooperativa Renteriana para la Construcción de Casas Baratas” sortu.
Gero eta emakume gutxiago lanean zeuden. Presio handia zegoen emakumeak lana uzteko.
-1926 obra urbanistikoak hasi ziren Versallesen, Agustinetan eta Gaztainon.
-1929an kafetegiak, komertzioak eta tabernak ireki.
-1932an emakume asko negozioen jabeak ziren.
-30ko hamarkadan, %81a Euskal Herriko hiriburuetatik etortzen ziren , inmigrazioa handitu zen.
[5] MOBILIZAZIO OBREROAK ETA PROTAGONISMO FEMENINOA:
-1917an UGT eta CNT greba bat egin zuten eta fabrikak geldiarazi ziren egun batzuetan.
-1919ko urrian “Decreto de la jornada de 8 horas” legea ezarri eta astearen gehieneko jardunaldia 48 ordukoa zen.
-1920ean hogei greba baino gehiago egon ziren Errenterian. 22Mila jornada galdu ziren grebengatik eta eragin handia izan zuen .
-1920ko krisia asko eragin zuen batez ere “ La Papelera” fabrikan , fabrika hau egun askotan itxi izan behar zuen eta honen ondorioz soldatak jaitsi. Langabezia tasa igo zen baina krisia gutxi iraun zuen.
-1917-1920 urteetan %85a grebetan sartzen ziren , eta emakumeen %99a.
-Lege bat zegoen non multatzen zieten hainbat arrazoirengatik. Adibidez, lanean hitzegiteagatik 10 zentimokin multatzen zieten eta negatzen baziren kanporatuak izango ziren.
-1921ean emakume langileen % jaitsi egin zen.
[6] -1936an borrokak zeuden gizonen eta emakumeen artean lanarengatik.
-1936ko irailaren 11an gerra errenteriara iritsi eta poblazioaren erdia baino gehiagok Bilbora ihesi joan ziren. Industria asko gelditu behar izan zuten , merkatua oso gaizki zegoen eta kontsumoa asko jaitsi.
-1939an gosearen urtea izan zen. Krisi ekonomiko oso gogorra izan zen Gerra Zibilaren eta II. Mundu gerrarengatik.
Errenteriaren industria 1940an hobetzen joan zen . “La Galletera” fabrika itzi behar izan zuten ez zutelako ingredienteak galletak egiteko eta beste galleten fabrika “Fontaneda” ireki zutelako.
[7] -1940ean 10.000 habitante zeuden Errenterian eta hoietatik 2.500 pertsona industrietan lan egiten zuten.
-Estatuak ekonomia kontrolatzen zuen eta enpresetan baldintza gogorrak ezartzen zuten.
-1943an 26 fabrika inportante zeuden . Salarioak jaitsi zituzten eta prezioak igo zituzten. Kobratzen zuten diruarekin ez zuten ezertarako eta gosea pasatzen zuten.
-1950ean 13.000 pertsona zeuden Errenterian eta 1270 emakume herriaren ekonomiako arloetan lan egiten zuten.
-Urte honetan 160 familia bakarrik logela bat bizitzeko zuten .
-1952an Alaberga auzoa egin zuten , 563 etxeekin , eta beste hainbat gauza.
-1954 bizitza hobetu zen. Lan gehiago zegoen eta bizitzaren iraupena 70 urtera arte iristen zen .
-1947-1956 urteetan grebak egon ziren. Adibidez, 1956an “La Papelera” 5 egun grebaz egon ziren eta industrializazioa gelditu zuten.
[8] 1961eko uztailaren 22an lege bat ezarri zuten non diskriminazio laborala sexuaren arabera debekatu zuten.
[9] 70ko hamarkadan 6mila etxe eraiki ziren eta 1971-1975 urteetan 4500 gehio.