Melanny Etxekolonea Mata
Nola iritsi ziren egoera horretara?
1920ko hamarkadan denboraldi oso zoriontsua izan zuten Amerikako Estatu Batuetan (AEB), lehen mundu gerra irabazi zutelako eta produktuak saltzen zituztelako Europari. Baina lehen mundu gerra bukatu ondoren ez zuten produkturik saltzen eta beste modu batzuen bidez lortzen zuten dirua.
Industria dirubide ez zenez, burtsan inbertitzea zen irabaziak lortzeko biderik errazena: burtsan enpresen akzioak merke erosten ziren, denbora gutxira garestiago saltzeko asmoz.
Jende guztia akzioak erosten hasi zen eta ez baldin bazuten dirurik, bankuetara joaten ziren kredituen bila edota brokerrrei dirua eskatzen zizkieten. Bankuek eta brokerrek kredituak edo dirua eman eta burtsan inbertitzen zuten.
inork ez zuen nahi edo ez zen konturatzen arrisku hontaz. Baina burtsa asko jaitsi zen eta akziodunek uste zuten berehala akzioen prezioa igoko zela. Ez zenez hori gertatu akziodunak beraien akzioak saltzen hasi ziren baina inork ez zituen erosten.
Akzioen salneurria ez zetorren bat ekonomiaren egoerarekin. 1929ko urriaren 24an, akzio-kopuru handia jarri zen salgai New Yorkeko Burtsan. Lehen esan dudan bezala, eroslerik ez zeudenez, akzioak saldu nahi zituzten. Akzioen balioa gutxitu egin zen, hau da, kraka gertatu zen, eta milaka pertsonek zeukaten diru guztia galdu zuten.
Banku askok itxi behar izan zuten ondorioz jendeak ezin izan zuen dirua berreskuratu.
Enpresa ugarik porrot egin zuten, eta industriek, haien produktuak ezin zituztenez saldu, ekoizteari utzi izan behar zuten. Industriak itxita, langile asko langabezian geratu ziren. Ondorioz, gosea eta pobrezia nagusi ziren kaleetan.
Bideo hau ikustea gomendatzen dizuet:
https://www.youtube.com/watch?v=oqfNgt6bzfc&feature=youtu.be
Europan ere izan zuen eragina krisialdiak Sobietar Errepublika sozialisten Batasunan
(SESB) izan ezik; izan ere, AEBak laguntza gutxiago ematen hasi zen, eta Europan inbertitutako parte handi bat kentzen. Ondorioz, bankuek eta enpresek porrot egin zuten, eta diruak balioa galdu zuen.
Enpresa askok soldatak gutxitu behar izan zituzten. Protestaldiak eta grebak egin ziren, eta gobernuak beldurra zeukan iraultza komunista bat sortzeaz.
Politikan ere izan ziren ondorioak; herritarrek demokrazia liberalean sinesteari utzi zioten. Askok eta askok ideologia totalitarioen eta antikapitalisten alde egin zuten.
1932an, Estatu Batuetako presidenteak, Franklin Roosevelt-ek, beste politika bat proposatu zuen "New Deal" izenekoa krisialdia gainditzeko.
Helburu nagusia kontsumoa handitzea zen, inbertsioa bultzatzeko eta lanpostuak sortzeko. Horretarako, estatuak bankuak eta maileguak kontrolatu behar zituen, enpresa pribatuak eta nekazaritza-ustiategiak arautu, eta gutxieneko soldata bat eta lan-baldintza duinak ezarri. Lanpostuak sortzeko, herri-lanak sustatu ziren, eta inbertitzaile pribatuei dirulaguntzak eskaini zitzaizkien.
Neurri horiei esker, ekonomia, eta bizi-maila eta lan-baldintzek hobetu ziren. Dena den, 1938an 8 milioi langabe zeuden AEBetan.
BIBLIOGRAFIA:
Webgune hauetan informazioa pilatzen joan naiz eta bideotxo batzuk ikusi ditut gai honi buruz gehiago jakiteko. Bideoak ikustea gomendatzen dizuet gaia oso ondo azaltzen dutelako.
http://html.rincondelvago.com/crack-bursatil-de-1929.html
https://es.wikipedia.org/wiki/Crac_del_29
https://www.youtube.com/watch?v=KzVkZAYg7EU
https://www.youtube.com/watch?v=Q5ssnz4V2GU
https://www.youtube.com/watch?v=yu8eP7pfcAE
Historiako apunteak.