ONINTZA GOIZUETA CAMPOS: Martxoko egun argitsu bat da eta Gurutze ekonomiako irakaslea 5. F taldeko ikasgelan sartzen da, klasea emateko gogo handiz, Xabier ere bere atzetik sartzen da. Ikasle guztiak haiek biak ikusita isildu eta bakoitza bere tokian esertzen da, klasea hasteko gogotsu, beti bezala.
Ikasle bat ordea, leihotik begira hasten da:
GURUTZE- Zer ari zara begiratzen leihotik?
IKASLE 1- Ezer gutxi, Errenteria.
GURUTZE- Eta interesgarria al da?
IKASLE 1- Hala nola, egia esan interesgarriagoa egingo litzaidake gure herriko historia ekonomikoa ikastea, makroekonomia baino. Arrotzagoa zait.
GURUTZE- Arrazoi duzu, hala ere makroekonomia ikastea beharrezkoa dugu, dena egitaratuta dago, sentitzen dut.ea, goazen klasearekin jarraitzera, hala ere, zergatik ez duzu etxean informazioa bilatzen Errenteriari buruz? Hurrengo klasean zerbait azaldu diezagukezu, interesgarria izango da seguru. Tira ba, Draghik zer esan duen begiratuko dugu ...
Ikaslea etxera iritsita, informazioa bilatzen hasten da:
Errenteria, XIX. mendeko erdiralderaino herrialde landatarra zen, biztanleriaren erdia baino gehiago nekazariak, abeltzaintzak eta arrantzaleak ziren. Biztanleri gehiena baserrian bizi zen eta baserriko eginbeharrak eskulan ugari eskatzen zuenez, familiako kide guztiak bertan lan egiten zuten.
1876. urtetik aurrera Errenteria, oso herri industriala izan zen, Espainia osoan ez zegoen beste lekurik hainbeste fabrikarekin.1910ean, Errenteriari “Mantxester txikia” deitzen hasi zitzaion. Industriar iraultza Erresuma Batuan gertatu zen, bertako Mantxester hirian batez ere, eta hemendik dator izena.
Errenteriak izan zituen fabrika garrantzitsuenetako batzuk hauek izan ziren:
ONINTZA GOIZUETA CAMPOS: Ikasleak ordea ezagutzen du Lezon bizi den emakume heldu bat. Askotan Olibet aipatzen duena. Bere amonaren laguna denez hari galdetzea erabakitzen du, Olibet gaileta fabrikan bere ezagun baten esperienlzia nolakoa zen azal diezaion. Emakumeak esaten dio, lanordu luzeak gogoratzen zituela, luze eta gogorrak. Mekanikoki berdina egiten zutela, paketeak itxi eta sailkatu, denbora guztian zehar. Uniformea ere ederki gogoratzen zuela esaten dio, iluna zen, mantal zuri brodatuarekin batera, dotore joaten zirela esan behar da, nahiz eta behartuta ere, haien familiak asetzeko. Zaila zen garai haietan aurrera egitea, lan egiteko jende asko prest zegoenez, ia edozein soldata onartzen zutela, eta gauza berdinak eskaintzen zituzten enpresa gutxi zeudela, hau da merkatua nahiko mugatua zen nahiz eta aurrerapenak behin eta berriz iritsi. Hau urte batzuk beranduago aldatzen hasi zela esaten du emakumeak.Handik pasatzerakoan gauzak zenbat aldatu zirenaz konturatzen zela.Haren lankideez ezer gutxi jakin zuen ondoren.
Oroitzapen grisak zituela dio. Urte luzez lan eginez haren bizitzaren zati zela Olibet, nahi ala ez.
NAILA VICENTE GARCÍA: Aitak esan zidanez, ni jaio eta urte gutxira aldatu zuten gutxi gora behera, eta oraindik ikusi daiteke erabiltzen zuten tximinia luzea. Niessen enpresa lekuz aldatu zen, Oiartzunera zehazki, eta oraindik martxan dabil enpresa.
ONINTZA GOIZUETA CAMPOS: Ikaslea poz-pozik lotaratzen da, hurrengo egunean Gurutze eta haren lankideak harrituko dituelakoan. Hori ez zen makroekonomia edo kalkulu hutsa. Hori haren herriaren historia zen, jendearen eguneroko ogia ekarrarazi zuena. Gaur Errenteria horrelakoa da, atzo hala lan egin zutelako.
ANE LABAKA PETRIKORENA:Lan hau egitean oso interesgarria egin zait. Betidanik bizi naizen baina orain arte hari buruz oso gutxi nekien herriari buru gauza nahiko interengarriak ikasi ditudalako. Gainera kontuan izanda nire familiako kida batzuk Arabatik Errenteriara etorri zirela herria industriaz beterik zegoen gairai hartan.
La plaza de la música, Juan Manuel Gutierrez