Kerman Murua Berra
ARCELOR ZUMARRAGA
Txinatik datozen altzairuaren prezioari eta kalitateari aurre egin ezinean Sestaoko Arcelor empresak itxi egin behar izan du denbora batez.
Sestaoko altzairuaren prezioa Txinakoa baino %30 garestiagoa da, Sestaoko altzairutegia elektronikoa delako, energia kostua garestiagoa delako.
Arazo hau ez da bakarrik Euskal Herrikoa, mundu osokoa baizik.
2016ko apirilaren 9an, Arcelor enpresak Zumarragan duen labea itzaliko duela ezagutzera eman du, enpresak galtze ikaragarriak dituelako. Beste lurraldeetako altzairuaren prezioarekin ezin duelako lehiatu.
Garak dioenez, labea itzaltzeko erabakia hartuta, hala ere, azkeneko eskaria bukatu arte egongo dira lanean. Ondoren txatarra parkean lan egiteko aukera izango dute.
Protesta gisa, langileek 24 orduko paro bat egingo dute.
Arcelor Zumarragako zuzendariak, langileen ordezkariekin bilera bat edukitzea erabaki du.
Bilera honetan langileen ordezkariek informazio gehiago emateko eskatu die, kontuak, gastuak, etab... Baina zuzendariak, hauek emateari uko egin dio.
El Comercio egunkaria datorren artikuluak dio, Arcelor Zumarragak langile kopuru bat Asturiaseko lantokira lekualdatuko du. Arcelor Zumarragako komiteak ez du onartu multinazionalaren proposamena: 24 langile jubilatu, 50 langile Euskal Herriko enpresa desberdinetan banatu eta 268 langile Asturiaseko enpresetara. Multinazionalak ez du berriro irekitzearen aukera ikusten, baina Arcelor Zumarragako komiteak ez du onartu nahi.
Europa Presseko portadan dator, IU- Unidad popularek “legez kanpo” proposamen bat proposatu du kongresuan. Gobernuak ahal duenarekin Arcelor Mittal enpresa lagundu dezan, adibidez: Europear fondoak gastatzea, langile eta produkzioak iraun dezan.
Zumarragako enpresaren ixteak 325 kaleratze zuzen izango ditu baita zeharkako 600 lanpostuetan ere. Pasaiako portuan ere eragina izango du.
IU eta Unidad Popularrek kasu honetan epe luzerako planteamendu bat erabili behar dela pentsatzen dute.
Noticias de Gipuzkoak dio, Zumarragako alkateak gutun bat bidali dio Arcelor Mittal multinazionalaren zuzendaritzari. Zumarragako lantokia itx ez dezan eskatuz eta beraien eskuetan dagoen guztia egingo dutela lagundu ahal izateko.
Zumarragako lantokiaren ixteak Gipuzkoako beste lantokietan eragina izan dezakela eman du aditzera ere.
El Diario Vascok argitaratu du, Arcelor Zumarragaren ixteak, Pasaiako portukuan eragin handia izan du. Pasaiako portukoaren %50a altzairungintzarekin lotura dauka.
Aurten 87.000 tonatik 21.000 tonara jaitsi da, Arcelor Zumarraga itxi dutelako.
La Nueva Españak dakarren artikuluak esaten du, Arcelor Zumarragako eta Asturiaseko ordezkariek erabaki dute, mobilizazioak burutzea Gipuzkoako enpresak produzitzen jarrai dezan. Multinazionalak 25.000 euroko diru laguntza eman nahi izan die beste herrietako lantokietara joan behar duten langileei. Baina, langileek ez dute diru laguntzarik nahi, enpresak bideragarria izateko plan bat egitea nahi dute.
Zumarragako lantegiaren ixtea hondagarria izan daiteke bertako ekonomiarentzat.
El Correok dioenez, Arcelor Mittalek uztailean Sestaoko lantegia berriro irekitzeko aukera eman du, baina baldintza batzuk errespetatzen badituzte (produkzioa gutxitu eta bakarrik, asteburuetan lan egitea elektrizitatearen prezioa baxuagoa delako).
El Diario Vascok esaten duenez, Arcelor Mittalek argi du Zumarragako lantokia itxi egingo duela, ikusten duen aukera bakarra norbaitek enpresa erostea. Enpresa lehiakorra izan dadin Euskal erakundeek eskatu diote Arcelor-i behar dituen inbertsioak egin ditzan, baina multinazionalak ez du onartu.
Sara Pérez Kortajarena
EKONOMIA BERRIA EZAGUTZEKO AUKERA OARSOALDEAN
Oreretako Udala beste eragile batzuekin elkarlanean aritu da. Maiatzaren 10ean Torrekua eraikinean elkartuko dira gizarte-aurrerapena errazten duen enpresa-eredu berrirantz izeneko jardunaldia egiteko. Oarsoaldean egingo den lehen topaketa da, bertan, ekonomia egiteko beste modu bat aurkeztuko dute, ekonomia-sozial, solidario eta elkarlanekoa. Jardunaldia aurkezteko prentsaurreko bat egin zuten maiatzaren 4an; Julen Mendoza Errenteria-Oreretako alkate eta Oarsoaldea Garapen Agentziako lehendakariak, Beñat Irasuegi Olatukoopeko kideak, Fernando Nebreda Oarsoaldea Garapen Agentziako gerenteak eta Sergio Ekiza Oarsoaldeko kontseilariak.
Honekin, kalitatezko enplegua sortu nahi dute, alternatibak ikusi, zabaldu eta ezagutzea da helburua.
Josu Ruiz Rodríguez
BESTE SAKRIFIZIO BAT ATENASEN ALDAREAN
Grezia egoera ekonomiko oso txarrean dago. Eta sakrifizio oso handiak egiten ari da hirugarren erreskatearen zati bat kobratzeko. Erreskate hori ez bazaio iristen ezingo zuen Zor Publikoaren (diru sarrerak gastuak baino txikiagoak badira zor publikoa jaulkitzen da) zati bat kendu. Horregatik Greziako presidenteak (Tsipras) pentsioak jaitsi ditu eta zergak igo. Tsiprasek lortu nahi zuen zorraren zati bat pixka bat kentzea. Baina Eurotaldeak (Europako herrialdeak) esan die zorra ez dela kenduko baina interes-tasa negoziatuko al dela. Interes-tasa baxuagoa bada Greziak gutxiago ordaindu behar du zorra.
Lehengo urteko udan Europar Batasunak 86.000 milioi utzi zizkion Greziari, eta ez die zorra kenduko Alemaniak gehien utzi ziolako eta bestela bera aterako zen galtzen.
Eurotaldeak onartu egin du Greziaren erreforma. 5.400milio euro aurreztuko ditu urtean baina NDFek (Nazioarteko Diru Funtseko presidente) dio 2018 ez dutela superabita lortuko (diru sarrerak gastuak baino handiagoak direnean).
Amaia Resende Eguiluz
POSTAN BEGIRATU
Azkenaldian, ekonomialarien artean, inflazioa pizteko ideia bat hasi da indarra hartzen: herritarrei, zuzenean, diru kopuru handi bat ematea.
Inflazio-egoera lortzeko diru kantitateak igotzea irtenbide egokia da, eta hori lortzeko teoria sinple baina sendoa da herritarren artean diru hori banatzea, gastua ere igo dadin.
Europako Banku Zentralak (EBZ) ez du lortzen inflazioa inola ere igotzea, krisitik irteera motela iritsi da, produkzioa handitu da… baina ez dute aurkitzen inflazio eza desagertaraztea.
Banku zentralek 637 aldiz jaitsi dituzte interes-tasak Bank of Americaren arabera, eta hainbat alditan, zeroraino iritsiz. Gainera, hainbat lekutan bankuei interes-tasa negatiboak kobratzen hasi dira.
EBZk dagoeneko 832.000 milioi euro gastatu ditu inflazio-egoera pizteko itxaropenez, baina egoera onera iristeko behar den inflazioaren %2 ezin izan du azken hiru urteetan %1tik igo.
Hala ere, beste ideia bat ere entzuten hasia da: helikoptero dirua. Ideia hau, Milton Friedmanek duela urte asko plazaratu zuen. EBZk gobernuen defizita ordaintzea izango litzateke jomuga, diru berria inprimitu eta hau gobernuari eman, honek gero herritarrei emateko. Europan aldiz, ezinezkoa izango litzateke hau erabiltzea banku zentralak ezin baitu gobernurik finantzatu. Horretarako alternatiba? zuzenean txekea herritarrei ematea.
EBZk duen planaren antzekoa da, ekonomian dagoen diru kopurua erabakitzeko bankuen bitartekaritzari eman dio lehentasuna, hauek kreditu gehiago ematea erabaki da. Hori lortzeko, aktibo asko erosten dizkie EBZk bankuei. Hala ere, kredituak eta jarduerak oso murritzak dira.