burtsa

Andrea Eleta Cabrera

Burtsa egunkariko ekonomia orrialdeko puntu garrantzitsuenetako bat da. Nahiz eta honi buruzko datu gutxi jakin, gutxi gorabehera, mundu guztiak daki bertan erosi eta saldu egiten dela, eta dirua irabazi eta galtzen duen jendea dagoela. Baina... zer da benetan burtsa?

Definizio tekniko eta konkretua hau da:

"Burtsa erakunde pribatu bat da, enpresak ordezkatzen dituzten baloreak erosteko eta saltzeko merkatua".

Gure hitzetan, aldiz, honelako merkatua da:

Imajina dezagun "Andrea" izeneko enpresa pribatu bat sortu nahi dudala, baina horretarako, diru asko behar dudanez, enpresaren %49-a eskaintzen dudala, ateratzen dudan diruarekin adibidez makinak ordaintzeko. Horrela nire enpresaren balio zatitu egin da akzioak deituriko zati txikietan. Noski %49-a soilik eskainiko dut, gehiengoa ez galtzeko asmoz, eta ni jabe gorena izaten jarraitzeko.

Beraz, orain "Andrea"ren %51-a nirea da, eta beste guztia salmentan dago. Akzioak deituriko enpresaren zati horiei prezio bat jarriko diet. Demagun 860 akzio daudela salgai, akzio bakoitza 500 eurokoa izanez gero, 430000 euro aterako nituzke "Andrea" finantzatzeko.

Ondorioz, akzionistek enpresaren irabazien zati bat (dituzten akzio kopuruarekiko proportzionala) kobratuko dute hau ondo doan bitartean. Aldiz, "Andrea" gaizki joanez gero, azkioak dituzten pertsonek dirua galduko lukete.

Noski, akzio horiek salmentan jarri daitezke berriro, eta lehengo adibidera bueltatuz, enpresa irabazi handiak lortuz gero, eta ondorioz akzioen prezio aktuala, erositako momentuan baino altuagoa izanez gero, akzionista haren baloreak salduz, dirua irabaziko luke. Kontrakoa gertatuko litzake enpresa zenbaki gorrietan (galerak) baldin badago, akzionista saltzeko momentua ailegatu dela ikusten badu, eta erositako momentuan baino prezio merkeagoan baldin badaude haren baloreak, dirua galdu egingo du.

Laburbilduz, bai, burtsa baloreak saldu eta erosteko aukera ematen digun balore merkatua da.

Demagun orain burtsan inbertitu nahi dugula. Zeintzuk dira lehenengo urratsak?

Argi izanda gure aurrezkien zati bat inbertituko dugula, hurrengo pausoa bitartekari bat bilatzea da.

2 motatako bitartekariak aurkitu ditzazkegu:

· Finantza entitateen kasuan, bankuaren bidez egin ditzazkegu nahi ditugun eragiketak. (Saldu, erosi...)

· Brokerra beste posibilitate bat da. Bankuaren kasuaz ezberdintzeko esango dugu oraingo honetan eragiketak ez ditugula erakunde baten bidez gestionatuko, baizik eta pertsona baten bidez. Brokerrak burtsara profesionalki dedikatzen dira, eta bat kontratatzen dugunean, berari adierazi behar dizkiogu gure helburuak eta nahiak. Honek gu esandakoa beteko du.

Baina... nola aukeratu bitartekari egokia?

Esan bezala bitartekariak baloreak administratzeko, zorroak kudeatzeko eta merkatuko kideei zuzendutako aginduak tramitatzeko erabiltzen dira, baina hauek aukeratzeko momentuan gure inbertitzaile profila kontuan izan behar dugu.

  • Egun barruko inbertitzeileak: Inbertitzaile hauek egun bakar batean 4 edo 5 eragiketa egiten dituzte, denbora txikian dirutza handia ateratzeko asmoz. Beraz, hauek bitartekaritza komisio (eragiketa bakoitzean bankuari edo brokerrari ordaindu behar diozuna) txikia bilatuko dute, eta ez diote garrantzi handirik emango zaintza komisioari.
  • Epe laburreko inbertitzaileak: Hauek urtebetean mantendu nahi dituzte haien akzioak, eragiketa gutxi eginez. Ondorioz bitartekaritza komisioaren eta zaintza komisioaren arteko oreka bilatuko dute.
  • Epe luzerako inbertitzaileak: Urtebete edo gehiago haien akzioak mantendu nahi dituztenak. Egun barruko inbertitzaileen aurkako kasua da, hauek zaintza komisio txikia bilatuko dute eta aldiz bitartekaritza komisioari ez diote garrantzi handirik emango.

Orain, aukeratutako bitartekariarekin inbertitzen hasiko gara!

Lehenengo urratsa bankuarekin edo brokerrarekin harremanetan jartzea da, eta bata edo bestearekin balore-kontu bat ireki, kontu korronte bati lotuta.

Kontua sortutakoan, gure balore-zorroa (edo akzio-zorroa) administratuko dugu. (Salerosketak, kobrantzak...)

Kobratu diguten komisioa zein den jakitean eta behar dugun dirua kontuan ingrasatzerakoan, nahi ditugun erosketa aginduak eman ditzazkegu. Adibidez: Inditexeko 50 akzio erosi nahi ditut, 30 euro balio dutenean.

Orain salerosketen arabera, eta enpresaren irabazien arabera galtzen edo irabazten aterako gara.

Azkenik, burtsan egonda, burtsan jokatzeagatiko prezioak eta kostuak zeintzuk diren jakin nahiko ditugu.

  • Burtsaren kanona: Eragiketak egiteagatik ordaindu beharreko prezioa. Enpresa pribatu bat denez, irabaziak lortu behar dituzte.
  • Atzerakaritza saria: Bitartekatiak kobratzen digun komisioa.
  • Zaintza-komisioa: Akzioak gordetzeagatik bitartekariak kobratutako komisioa.
  • Dibidendoagatiko komisioa: Enpresak zuri dituzun akzio kopuruaren arabera,

haren irabazien zati bat emango dizu, eta diru kantitate horren zati bat bitartekariari ordaindu beharko zaio.

Orain burtsarekin erlazioa dituzten hainbat gai motz azalduko ditut, baita nire azken erreflexioa ere:

BURTSAKO EGOERA LATZENA

29ko krak-a izan zen burtsaren momentu txarrena.

Dena hasi zen I. mundu gerra ondoren, Estatu Batuak oso egoera onean zeuden, eta akzioen balioa asko igo zen. Akziodun askok bazekiten bere akzioen balore erreala, zegoena baino txikiagoa zela, eta edozein momentuan desastre ikaragarria gertatzeko probabilitateak zeudela.

Beraz, 1929ko urriaren 24ean (Ostegun Beltza bezala ezaguturikoa) ia akziodun guztiek zituzten baloreak saltzen hasi ziren, eta eskaintza ikaragarria zenez, hauen prezioa izugarri jaitsi zen, 29ko krak-a piztuz.

Inbertitzaile askok arruinatu ziren, eta herritarren artean kaosa zabaldu zen, bankuetan ez zegoen dirurik, eta hauetako hainbat itxi egin zuen.

Hau kontsumoa jaitsi zuen, baita herrialde barruko produkzioa ere. BPGa behera egin zuen, eta honekin Estatu Batuetako ekonomia.

INBERTSORE FAMATUAK

Burtsaren historian zehar badaude balore merkatuan dirutza handia sortu duten pertsonak, adibidez Benjamin Graham edo Warren Buffett.

Biek esaten dutenez, inbertitu baino lehenago, enpresak begiratu behar dira, haien errendimendua zein den ikusi, eta hainbat kasu ezberdin konparatu eta gero, akzioak erosi. Beraientzat segurtasuna oso faktore garrantzitsua da. Azken finean Warrenek 100 dolarrekin hasi zen burtsan eta orain munduko potentzia ekonomiko bihurtu da. Burtsan arrakasta izateko urte asko eman behar dituzu, dirua ez da egun batetik bestera etortzen haien esanetan.

Beraz, esan dezakegu haien gomendioa epe luzerako inbertitzailea izatea dela.

NIRE ESTRATEGIA

Lan hau egitean asko ikasi dut mundu honi buruz, eta benetan interesgarria izan da. Dudarik gabe esan dezaket ni egun barruko inbertsorea izango nintzatekela. Esaten duten bezela, arriskurik gabe, ez dago lortu dezakezun saririk.

Burtsa nire lana izanez gero, hau da, sektorean profesionala izango banintz, seguruenik egunean 10 eragiketa baino gehiago egingo nituzkeela. Niretzako taktika oso erraza da: akzio merkeak erosi behar dira, enpresen %80aren akzioak prezioz igotzen direlako, eta %20aren baloreak merketzen direlako. Normala denez, badago arrisku handia, baina denbora txikia baldin bada, gerta daitekeen aldaketa ere txikia izango da, beraz 2000 euro galdu beharrean, agian 200 euro galduko dituzu.