Iker Gómez Sáez
-JORGE JUAN ekonomista taldeak argitaratu duen "Economía de urgencia" liburutik ateratako hainbat hausnarketa interesgarri.
EGUNEROKO BIZITZAN EGITEN DITUGUN HAINBAT GALDEREN LOTURA ZUZENA EKONOMIAREKIN:
Gai honetan sakontzeko, Ronaldoren adibidea jarriko dugu, askotan kexatzen gara Ronaldok edo politikariak dituzten soldata altuengatik, baino, zentzuzkoa da Ronaldok urtean hamar milioi euro irabaztea?
Galdera honi erantzun simple bat emateko, esango genuke Ronaldok irabazten duela berak sortzen duen adina.
Hau da, Ronaldok duen soldata hori altua da, soldata hori ordaintzeko prest dagoen jendea dagoelako. Ronaldok seguruna, beraren soldata kostatzen duena baino gehiago produzituko du, adibidez, Real Madridi oso ondo ateratzen zaio Ronaldo bere taldean egotea, beti ere egongo delako jendea Ronaldo ikustera joango dena edota bere kamixetak erostera.
Demagun sektore bateko langileek oso soldata altua lortzen dutela, beste pertsona batzuk sektore horretan sartzeko trabak jartzen dituztelako, hau da, gutxi batzuek asko irabazi, lan berdinean gehiagok lan egin eta gutxiago irabazi ordez. Kasu horretan, bidezkoa izango litzateke gobernuak esku hartzea, baino soldatak jaisten ez, seguruenik, gobernuak sektore horretan lan egiteko trabak kenduko lituzke. Kasu hau, ez da futbolean ikusgai, edozeinek jolas dezake eta futbolera gustuko badu.
Kasu hauek, aldiz, ez dira gure herrian eramaten, ez baitago hiritarren zerga kualitatibo zehatz bat, hau da, gehien duenak gutxien duenarekiko (ondasun) berdin ordaitzen du, zerga kantitatean deritzoguna.
Lehenago esan dugunez, pertsonok dugun soldata gure sortze edo produzitzeko gaitasunean datza, baino…zergatik ez du mediku batek futbolari baten adina irabazten? Errez. Hasteko, mediku bat garrantzitsua dela esango dugu, baino Kristianok jende asko zoriontzen duela ere esan beharra dago. Adibide zuzenena urrean eta uran dugu, zein da garrantzitsuena? Ura, duda barik, baino denok dakigunez, urreak askoz ere gehiago balio du. Kasu bera gertatzen da mediku-futbolariaren arteko kasuan. Mediku on bat izatea zaila da, bai, baino maradona bakarra da.
Hala ere, hitz egiten ari gara soldataz, eta estatuak ondasun altuekiko zergak jar ditzake, mailaz-mailako zerga ezarriz, honela, denok berdin ordainduko genuke gure ondasunaren arabera.
Esan beharra dago ere, gure herriak dituen hutsuneetako bat hau dela: pizgarrien falta. Gure herrian, eta orokorrean Europan, lana egiteko sustaketa bat falta da, eta horrekin, lan bakoitzari eman behar zaion garrantzia ematea. Jendea lan batean aurrera joateko, lan-mailaz igotzeko edota lan horretan hasteko, motibazioa behar du, eta, motibazio hori lortzeko behar den pizgarri ohikoena dirua da. Hemengo kasuan, askotan, ez da baloratzen lan bakoitzaren inportantzia, eta horregatik, soldata altu bat izan beharko luketenek soldata txiki batekin gelditzen dira.
Ameriketako Estatu Batuetan lanarekiko dagoen idea Europakoarenaren oso desberdina da, (askotan indibidualista edo berekoi bezala ikusita dagoen eredua) han, lana ondo egitearen eta mailaz igotzeak dakarkizu ongizatea, eta funtsean, bizitza osoa horretan diharduzu. Hemen, pizgarri falta barik bizi gara, bizitzaren arloan urrutien iristeko helburu barik, eta horrek, gauzak egiteko era okertzen du, ekonomia okertuz, aldiz, estatubatuarrek duten pizgarrien ideia muturrekoa dela uste dut, lanari deritzogunean. Ondorioz, proposatzen dudana da, Europako eredua mantentzea, estatubatuetan ematen den pizgarrien eredua gehitzen duen ekonomía modu bat sortuz.