Martxel Legorburu Mitxelena
Nerea Azcue Legorbururen aitona
Aitonak lan handia egin zuen bere garaian Tajo izeneko enpresa oiartzuarrean. Nahiz eta betitik baserrian bizi eta lan egin, 20 urtez aritu zen Tajon lanean. Bertan kargu desberdinak bete zituen.
Eskola utzi orduko Pasai-Antxon zegoen Makinarias GK-n (Sucesores de Gonzalo Garcia) hasi zen lanean 1961.urtean, enpresa hartan 7 urtez aritu zen lanean fresatzaile moduan. Makina batekin txaparekin lanean aritzeko tresnak egiten zituzten (tijeras ingletadoras). Bertan ikasi zuen soldeatzen eta ondoren baserriko lanetarako oso baliagarri izan zitzaion.
19 urterekin soldaduskan sartu zen 18 hilabetez, bertatik etxera iritsi eta Tajo enpresatik lanera joateko deitu zioten bertako langile batzuek.
Tajon plastikoa transformatzen dute plastikozko pieza txikiak egiteko. Bertan aitonaren lehenengo 3 urteak espezialista moduan izan ziren, presiozko makina batean piezak egiten zituen. Ondorengo 8-9 urteetan makinak puntuan jartzen ibili zen eta 1988. urterarte enkargatu moduan. Gero 1990.an fabrika utzi eta baserria zuen lekuan jatetxe bat ireki zuen.
Egunean 8 ordu egiten zituen lan eta larunbat gauetako txandetan gaueko 10etatik goizeko 6ak arte.Lehenengo urtean astean 75 pezetagatik egiten zuen lan.
Kondizio onetan lan egiten zuela dio haizeztagailu onak zituztelako eta horrela makinek sortzen zuten kutsadura ez zelako fabrikan geratzen baina protekzio minimoarekin egiten zuen lan.Orain adibidez Tajon Acetatoarekin lana egindako langileek urdaileko arazoak izaten hasiak dira.
Amaren partez familia baserritarra eduki dut betidanik eta nahiz eta fabriketara lan egitera joan behar izan familia mantentzeko eta bizimodu hobeago baten bila, beti eutsi diote baserriari. Aitonak kontatu didanez bera txikia zenean miseria gorrian bizi ziren denak garai hartan, beraiek ez ziren oso egoera txarrean bizi etxean produzitutako produktuekin bizi zirelako baina kalean, Oreretan adibidez, bizi ziren familia asko beraien seme alabak mantentzeko arazoekin bizi omen ote ziren.
Aitona atzekoa dut bi mutiletatik zaharrena,
berak esan didanez argazki hau lanean hasi
baino lehenagokoa da;
eskola bukatu baino urtebete lehenagokoa.
Hainbat industrien fabrikak aipatu zizkidan aitonak, berarentzat esanguratsuenak eta berezienak zirenak; ikusten duzunez asko dira, eta beste hainbeste egongo dira goratzen ez dituenak.
- Levaduras Danubio (Union Alkolera Española)-ORERETA
Bertan levadura egiten zuten. (Lezoko baserritar asko usainagatik kejatu) Nire birratonak bertan lana egin zuen 65 urterekin jubilatu zen 94 urte bizitu zen eraikuntzan gaztetan Danubion sartu baino lehen.
- Eskabetxeria- LEZO
Antxoak eskabetxen jartzen zituzten
- Minas de arditurri (Burnia, Zinka eta Zilarra)-OIARTZUN
Fundiziora eramaten zuten.
- Fabrika de mantas- ORERETAPapeleran onduan. Manta fabrika. - Union Papelera Española- oraingo papresa- ORERETA
Oan dagoen toki berdinean. Lezo, Orereta eta Oiartzungo jende gehienari Papelerak ematen zion lana."Papelerak erruz ematen ziyon lana Oiartzun, Lezo ta Errenteiko jendiai"
- Fabrika de pinturas(Lezo eta Kaputxinos artian)
Bertan aitonaren osaba batek egiten zuen lan.
- Potasas de Navarra- LEZO
Azidoa egiten zuten- jende asko azidoarekin errea“Makinat erriak ta hilak bai! Egun bateko paroia ta berrize lanea bueltatzen zian”
- Olibet-Galletera- ORERETA
Enpaketatzen aritzen ziren gehienak emakumeak ziren.*Fabrikaren atean: ¡hay galleta rota! jartzen zuten.Bertan fabrikatik ateratzen ziren puskatutako galletak saltzen ziren askozaz merkeago kaja oso handitan.
- Haserraderos Hatxa (Itsasoz ekarriak Lezoko portura)- LEZO
Gineatik ekartzen zituzten egurrak uretara botatzen zituzten eta ondoren idiyekin egurrak hartu -orain Herri Eskola dagoen tokian- zerratu egiten zituzten aroztegietarako.
- Serreria altube- ORERETA(Ondartxon)
Egurra zerratzen zuten bertan.
- Serreria uranga- ORERETA(Gabierrotan)
Egurra zerratzen zuten bertan. Ixtekotan zegoen aitona lanean hasi zenerako, bere lana beranduago Serreria Altubek hartu zuen
- Licor Carpi- PASAI ANTXO
Likore fabrika. Mota askotako likoreak egiten zituzten bertan.
- Maria Brizar anixa- PASAI ANTXO
Kalitate oneko anixa egiten zuten bertan. Orain Billabonako Zizurkil kalean dago.