donibaneko historia

Asier Oiarbide Urtxulutegi

Leire Oiarbide Urtxulutegi

Lehen ontziolak Bordalaborda eta Bizkaia auzoan zeuden, inguru horretan, Real Compañía de Caracas

ontziolak lehenengo, eta Empresa de Pasajes gero, Jose de Arambarrik zuzendu zuena. Enpresa hori Santiago Arizabaloren ondorengoen lurretan hasi zen gero, Colegial izeneko etxearen aurrean. Handik urte batzutara beste enpresa bat hasi zen leku hartan: 1854an, Baignol anaiei alokatu zizkien udalak lurrak, eta portzelana lantzen hasi ziren. Tailerra Arizabalotarren etxean eta tximiniaren alboko aparkalekuan ezartzea erabaki zuten. Jauregian prestatzen zuten pasta, eta han bertan zegoen piezak modelatzeko, azken lanak egiteko eta dekorazioa egiteko tailerra. Tailerraren ondoan, berriz, lehortegiak eta labeak zeuden. 1881ean Fussade y Cia. Enpresak hartu zuen “Baignol hermanos” konpainiaren lekua, baina industria joera harekin berarekin jarraitu zuen. 1895ean Manufacture de Porcelanas W. Guerin y CIe konpainiari sortu zitzaion interesa, eta hurrengo urtean -1896- Manuel Camarak hartu zuen enpresaren ardura.

1901ean, gainbeheran hasi zen enpresa, industria biziberritzeko nahiz eta ahalegin handia egin, 1916an Arrieta, Orueta y Cía altzairu fabrika jarri zuten bertan; horrekin batera, portzelana lantegien zati handi bat desegin zen. Industria erabilera handia izan arren, zeramika labearen tximinia baino ez da geratzen gaur egun

Aztarna gutxi daude inguru horretan eta, horregatik, arkeologia teknikak erabili behar dira lurzoru horretan izan diren industria egiturak aztertzeko. Donibaneko aldaketa handiena itsas aurreko zatian gertatu da; inguru horretan, pixkanaka-pixkanaka gero eta industria gehiago jarri zituzten: PYSBE, MEIPI eta, gero, Astilleros Luzuriaga eta zentral termikoa. Gaur egun eta industria instalazio horiek guztiak itxi ondoren, hirigintza ideia berria zegoen XXI. menderako. PYSBE -Pesquerías y Secaderos de bacalao de España- mendearen hasieran sortu ziren, 1919an, Ternuko bakailaoaren arrantzari zegokionez inguruak iraganean izandako nagusitasuna berreskuratzeko. Hala ere, urte batzuk behar izan zituzten lanean hasteko: 1929an izan zen lehen kanpaina. PYSBE lantegi handia izandakoa Bizkaia esaten zioten Donibaneko auzoan jarri zuten, Astilleros de la Real Cia Guipuzcoana de Caracas y Filipinas ezagunak egon ziren kaietan, hain zuzen. Era berean, bertan zeuden jauretxeak ere hartu zituzten lantegia eraikitzeko 22.000 m2-ko zabalera zuen guztira, eta esparru itxia osatzen zuen.

MEIPI, Muelles e Instalaciones para pesca e industria Pasajes-Lezo SL, 1930ean sortu zuten; ontziak ikatzez hornitzea zen haren helburua hasieran; azkenean, baina, ontzietarako eta industriarako biltegi eta instalazio enpresa izan zen.; Pasai Donibanetik Lezorako errepidearen ondoan zegoen, eta fabrika, berriz, errepidearen eta badiaren artean, industria ingurune batean betiere.

1930ean, MEIPI enpresa hasi zen, Hurrengo urtean, Eugenio Elgarrestaren proiektuari jarraituta hasi zen izotz fabrika.

30eko hamarkadan, instalazioak hedatzen jarraitu zuten. 1934an arrandegia eraiki zuten, eta 1939an handitu egin zuen izotz fabrika MEIPIK, Jose Carrasco ingeniariak lagunduta.

40ko hamarkadan beste eraikin batzuk egin zituzten, eta, horrekin batera, lehendik zeuden pabiloi eta instalazioak handitu eta egokitu zituzten.

Azkenik, arrandegia handitu zuten 1947an. Honako instalazio hauek dira aipagarrienak: kaietatik 40 m-ra PYSBErekin mugan zegoen izotz fabrika, izotza txikitu eta itsasontzietan banatzeko egitura zuena; kaiko arrandegia, arraina manipulatzeko, biltegi eta garajetarako eraikina eta bulego eta etxebizitzetarako zena.

1968an, industria eraikin ikusgarri bat eraiki zuten badian, gatz biltegia eta bakailaoa gordetzeko hozkailuak hartzeko. Gaur egun ez da instalazioen aztarnarik geratzen,

oroitzapenek bizi-bizi jarraitzen badute ere; ezin dugu jakin horiek noiz arte iraungo duten. Astilleros Luzuriaga ezaguna izan da Gipuzkoako ontziola edo ontzi fabrika nagusienetakoa. Ibilbide berezia egin du, baina aipagarria da lantegi eta ur gaineko eraikinei dagokienez sortutako ondarea. Itsas aurrean egin du bere ibilbidearen zatirik handiena, MEIPIren alboan. Instalazio horiek Astilleros Zamakona- Pasaia SLrenak dira gaur egun.

Ontzigintzan hasi aurretik, enpresa arloan hasi ziren Luzuriagatarrak, eta oso galdategi garrantzitsua izan zuten Pasai Antxon. San Pedron, lurrunontziak konpontzeko tailer bat jartzea erabaki zuen Victorio Luzuriagak, frontoiaren ondoan, Torrea y Vergara galdaragintza tailerraren eta burdinolaren alboan, arrantza arloko aurrerapenek industriari eskaintzen zizkion aukera handiak ikusita.

1931n antolatu zituzten instalazioak eta, horretarako, alturako arrantza-ontziak konpontzeko ontzitegi bat eraiki zuen. Inguru horretan izandako aldaketen ondorioz - itsas aurrean batik bat-, ez da geratzen garai hartan sortutako ondarearen aztarnarik. Lehen tailer horiek asko hedatu ziren 30eko hamarkadan, pixkanaka-pixkanaka ontzigintza tailerrak gehitzen joan baitziren; San Pedron ere aritzen ziren haiek ordurako: Talleres Mamelena 1930ean, Astilleros del Rey alokatu zuten 1931n, eta Constructora Guipuzcoana erosi, berriz, 1937an.

1944rako oso aurreratuak zeuden Pasai San Pedroko arrantza portuaren lehen zatia egiteko lanak. Horren ondorioz, nahitaezkoa zen arrantza portuaren ondoren zeuden Luzuriagako tailer eta instalazioak badiako beste leku batera aldatzea.

1951n, lantegia lehenbailehen lekuz aldatu behar zuela jakinarazi zion Portuko Lan eta Zerbitzu zuzendaritzak Astilleros Luzuriagari, arrantza portuko lanek aurrera egin zezaten. Horren truke, Bordalabordako ingurua –horretarako prestatuta zegoen– eman zieten, eta han jarraitu zuen Astilleros Luzuriagak bere jarduera. Lehendik ere ontzigintzari lotuta egona zen inguru hura, Hijos de E. Laboa y Clemente Goldaracena enpresaren jarduera zela eta. Pixkanaka-pixkanaka tailerrak eta dikeak handituz joan ziren, eta 1979an 500 langile zituen.

Oro har sektore osoak bezala, enpresak ere krisia izan zuen, eta birmoldatzearen ondoren Astilleros de Pasaia SA izena hartu zen; gaur egun, berriz, Astilleros de Zamakona- Pasaia SL du izena. Ontziak ziren industria ontzioletako eta bestelako egituretako protagonistak, eta hala da gaur egun ere.

1959an, soldadura eta oxigeno bidezko ebaketen pabiloia, mekanika astuneko tailerra eta biltegiak egin zituzten. Ontziola horiek ur gaineko dikeak erabiltzen zituzten ontziak konpontzeko.

1953 aldera dike lehor bat eraikitzeko saiakerak egin zituzten Goldaracena ontziolak zeuden lekuan; oso garestia zen, ordea, eta badiaren ezaugarri bereziak kontuan hartuta, bertan behera geratu zen proiektua. Ur gaineko dikeekin jarraitu behar izan zuten, horrek badiako ur gaineko espazioa murrizten bazuen ere.

1964tik 1966ra portuko kai berriak egiteko lanak egin zituzten. Gero, 1976tik 1982ra aldaketak egin zizkioten, gaur egun duen itxura eta baldintzak edukitzeko.

Donibaneko industriari buruz ari garela ezin dugu amaitu zentral termikoa aipatu gabe; 60ko hamarkadaren amaieran hasi zen lanean, eta guztiz aldatu zuen Donibaneko sarrera. Lezorako errepidearen ondoan dago begi-inpaktu handiko industria instalazio hori. Lanean jarri zutenean indarra hartu zuen portuko ikatz garraioak, eta Bordalabordaren eta Oiartzun ibaiaren ahoaren artean ibaiertzeko kaia egiteko beharra ikusi zuten.

Egitura metalikoa duen aterpez kanpoko galdarak eta transformadore elektrikoak osatzen dute zentrala. Ikatza egiteko ekipoa, berriz, atrakalekuko deskarga garabi batek, eta ikaztegira, siloetara eta xehatze eta banatze dorreetarako zintek. Proiektuan 125 m-ko altuera zuen eta, horregatik, eskualdeko edozein lekutatik ikus daiteke. Hormigoi armatuzkoa da, barneko geruza adreilu erregogorrezkoa da.Tximinia zatituta dago. Beheko zatiak 14,53 m ditu. Goiko zatiak 110,47 m-ko altuera dauka, eta 0,20 m-ko lodiera du goiko aldean. Argazki honetan ikus dezakegu nola zegoen Iberdrola fabrika 2014.urte arte fabrika itxi eta eraikina bota egin zutelako.

ONDORIOAK

Argi dago oso industria inguru garrantzitsua dela Pasaia, eta portua ezinbestekoa izan dela horretan. Horren ondorioz sortu den industria ondarea oso aberatsa izan da.