bertsoak

DIRUA ETA TRUKEA

Amaia Resende Eguiluz

Gure arbasoek omen

zuten trukearen giltza

Ez zuten txanponik ere,

egun, hori, sinetsgaitza

zenbait elikagai ziren

beraien truke-aritza.

Ta gaur egun diruaren

trukean gure bizitza,

etxea, kotxea eta

gure jabetza murritza

guretzako geratzen den

bakarra zerga anitza.

Hau baita gaur egun diru

truk guk daukagun desditxa

BERTSOA

Eider Gómez Rojas

Politika hedatzailea

Helburu bat du

BPGa handitu

Barne kontsumoa bultzatuz

BERTSOA

Gorka Ruesgas Moralejo

enpresak taldeetan

sailkatzen ditugu

munduan ditugunak

orain ez dakigu

oligo polio eta

gaur zenbat diru

txanponarik ez daukat

eta deudak hiru

PREZIO INDIZEAK GAZTEENTZAT

Amaia Resende Eguiluz

KPI urtean zer da?

inflazioa ona_al da?

azterketarako dauzkat

nahiko arazo ta traba

estagflazioarekin

txoratu egin al gara?

hori bezalako hitzak

ongi esaterik bada?

urtean zenbat afari,

kuaderno eta parranda?

behintzat erosahalmena

mantentzeko daukat paga

pagaren inflazioa

bai zorionezko_algara!

KPI-a

Leire Amiano Zapirain

KPI-a deritzogun hau bai

Denok dakigu esanahia

Kontsumoko prezio indizeaz

Nator ni bai kantatzia

Kontsumitutako ondasunekin

Lortutako indizia

Minus ta minus atetzen bada

Deflazioa etengabia

BERTSOA

Eider Gómez Rojas

Latina eta frantsesarekin batera

Ekonomia ikastera

Xabi Joan zenean

Tristura sortu zen Koldo Mitxelenan

SEKTORE PUBLIKOA

Amaia Resende Eguiluz

Superabita ona da

eta defizit besterik

ez dut entzuten irrati

edo telebistagandik.

Denbora pasa ahala

zorra handitzen delarik,

krisian sartu ginenez

ba al dago_hemen dirurik?

aurreztatzaileak ehun

bankuan ezkutaturik,

dirua egon badago,

baina ez dago nahikorik

eta dagoen guztia

zorretan aberasturik.

EURIBORRA

Leire Amiano Zapirain

Euriborra deritzogunari

Bankun arteko interesa

Interes hau igotzen denian

Etxe askotako estresa

Baina euriborra behera doanian

Etxetan aldiz sorpresa

Jarrai dezala jetsi ta jetsi

Ta nik sortuko enpresa

BERTSOA

Eider Gómez Rojas

Diru politika hedatzailea

Diru politika murriztailea

Batak interés-tasak jaitsi

Eta besteak igo

ZERGA POLITIKA HEDATZAILEA

Sara Pérez Kortajarena

Zergak jeisten badira,

zergetan diru gutxiago,

orduan kontsumitzeko

diru gehiago badago,

honek gastu publikoa

handituko luke zeharo.

BERTSOA

Onintza Goizueta Campos

Ekonomia ikasten nekatuta gaude,

hainbeste formuletan galdu egin gabe.

Zergak ta diru laguntzak zertarako daude?

Dirua banatuko balitz, denontzako hobe.

Gutxi dira gaur egun, azken honen jabe.

Aprobatuko dugu asko pentsatuta.

Balio galerekin gaude nahastuta.

Ondo aterako da, ezin etsitu ta

ekinez azkenean dena ulertuta.

Oporrak gure zai hortxe ditugu ta !

MAKROEKONOMIA

Julene Pazos López

Makroekonomiaz hitzegigo dut gaur

interesgarri den gaia dirudielako

inflazio eta deflazio

aztertu beharko

beti prezioak jaistea

komeni delako.

BERTSOA

Eider Gómez Rojas

Eguzkia zeruan

Igande polita

Ekonomia ikasteko

Tira tira laguntza bila

EKONOMIA POLITIKAK

Amaia Resende Eguiluz

EAEko zergen buru

foru aldundia dugu

diru politikarena

Draghi ta haren inguru

Eztabaidatzen jakintsu,

inguru ta mahaiburu

Ekonomia politikak

egitea testuinguru

hedatzailea edota

murriztailea seguru

gastu publikoa ikutu

BPG igo helburu

burubelarrian baina

itxiz belarri ta buru

EKONOMIA

Julene Pazos López

Etxean pasatzen dut denbora pentsatzen

beti ekonomiaz denbora pasatzen

zaila baina polita dirudien arren

hau ikasten duena ea maite duen.

BERTSOA

Eider Gómez Rojas

Ekonomiako grafikoak egiteak

Ez zait hainbeste gustatzen

baina ongi egiten ditudanean

oso pozik naiz jartzen

29ko Crack-a

Leire Amiano Zapirain

Hogeita bederatziko cracka

izan zen historikoa

jende guztiak akzioak sal nahi

baina ez erosle nahikoa

Ondorio latzak jasan zituzten

New Yorken bai arazoa

Honek eragin zuen probreza

benetan agerikoa

PREZIO-INDIZEAK

Julene Pazos López

Inflazio egoera prezioen igoera

ondorio batzuk ditu onak eta txarrak

langileen soldata ez bada inflazioa

adinako langileek erosahalmen larriak.

BERTSOA

Gorka Ruesgas Moralejo

diruarekin tope

batzutan galera

merkatuak iten du

nahi dun eskaera

dirua gastatzeko

ez izan joera

ekonomiak ditu

hainbat gorabehera

“LA VACA”

Paula Gaitón Hernández

Ta konturatu gabe

lortuak ditugu

hainbat formula klabe

ta hainbat helburu

Bizitzan jakiteko

ekonomia zer den

edo ta gutxienez

zezen bat nolakoa den

NIRE KONTSUMOAK

Julene Pazos López

Nire gastuak asko direla uste dut

horregatik ni beti KPI egiten

egiten dudan zerbitzu eta ondasunekin

lortzen dudan indizea beti gorrotatzen.

EKONOMIA POLITIKAK

Sara Pérez Kortajarena

Bi diru-politika ta

bi zerga-politika,

murriztatzailea eta

hedatzailea jarraika.

BERTSOA

Eider Gómez Rojas

Gaur hiru egun azterketentzat

Bertsoak idazten Gurutzerentzat

Politika hedatzailea gogoratzean

Eta murriztailea ahaztean

POLITIKA MURRIZTAILEA

Leire Amiano Zapirain

Politika murriztatzaileaz bai

Natorkizu ni bertsotan

Politika hau erabiltzen da

Deflazio egoera batetan

Hedatzaileetan ez bezala

Prezioak bera doaz sutan

Ekonomia ez da nirea

Hau ikasia dut benetan

BERTSOA

Eider Gómez Rojas

Ekonomiako artikuluak egitean

Ez det hainbeste disfrutatzen

Gurutze entzuten dudanean

MAKROEKONOMIA-MAGNITUDEAK

Maddi Velez del Burgo Zalacain

Barne produktua ta

nazio produktu

ekoitzitakua re

bai ongi neurtu

hainbeste ekonomi

dirua xahutu

etxetik bota eta

denak har ostatu

BERTSOA

Melanny Etxekolonea Mata

Gaur igande atera gabe,

euskara ikasten eta ekonomia ere,

zenbat informazioa

kalkulatzen depreziazioa

Ekonomia maitea,

joan zaitez haize pixkat hartzera.

EKONOMIA POLITIKEN ARDURADUNAK

Amaia Resende Eguiluz

Interes tasa ofiziala

ezartzen dute Europatik

bankuak joan ez daitezen

interes adarretatik,

zeroan omen dago orain

ona baldin zer aldetik

gure interesak jaitsi

oteko dira horregatik?

Euriborrari gehituta

diferentziala ondotik

baina mailegua ukatu

egin dute hainbat tokik

dirua daukatelako

hainbat esku desegokik

EROSAHALMENA

Julene Pazos López

Nire burua beti

erosahalmenakin

nire urteko gastuak

ez aldatzearekin

prezioak igo dira

ta ni beldurrakin

nire egin beharrak

ahal ditudan egin.

LAN MERKATUA

Josu Ruiz Rodríguez

Zer den lana ikasten ari gara

Gurutzek esaten digu

oso erraza izango dala

Asko entzuten badiogu.

Lehengo urtean ez aktiboa

orain berriz ikasten

Ez zaigu inoiz falta gogoa

Egon gara Moodle-en.

BERTSOA

Gorka Ruesgas Moralejo

entxufatuak dute

nahiko txarra fama

enpresako jabea

omen dute ama

ez dute lanik iten

hori da hori trama

nike dirua nahidut

egin gabe lana

BERTSOA

Eider Gómez Rojas

Latina ikastean edo

Euskera ikastean

Ez det hainbeste disfrutatzen

Ekonomiako ariketak egitean

BERTSOA

Gorka Ruesgas Moralejo

lana egitea da

guztiontzat onena

gutxik egiten dute

hori da problema

langabezia tasa

ain dago errena

noiz bukatukote da

oraingo sistema

BERTSOA

Eider Gómez Rojas

Politika murriztailea

Helburu bat du

Inflazioa kontrolatu

Barne kontsumoa desanimatuz

POLITIKA HEDATZAILEA

Leire Amiano Zapirain

Ekonomia politikaz ni

Bai nator hitz egitea

Langabezi tasa jetsi iten da

Politika hau da egilea

Honen izena denak dakigu

Politika hedatzailea

Politika hau eginez gero

Barne produktua hazte

GAZTEAK GARA

Paula Gaitón Hernández

Ez gara gu jarduten

ekonoz hizketan

batzutan festaz eta

mutilez bestetan.

Gazte xamarrak gara

egin zuk ustetan

politika kontuak

ingoya zaharretan.

BERTSOA

Eider Gómez Rojas

ideiak bukatzen ari zaizkit

baina

bertsoak egiten gustatzen zaizkit

batez ere ekonomiari buruz

ZERGA POLITIKA MURRIZTAILEA

Sara Pérez Kortajarena

Zergak igotzen badira,

zergetan diru gehiago

kontsumitzeko aukera

izango da txikiago,

honek gastu publikoa,

murriztuko du azkarro.