Gure Ikastetxea

HEDATZE: LET`S COOK-HALLOWEEN

Halloween Let's cook .mp4
eskola_materiala.pdf

2024-2025 ikasturterako bekak eskatzeko epea ireki da. Online egin daiteke baina presentzialki egin nahi duenarentzat, irailaren 4tik aurrera Bengoetxe BHIko idazkaritzan egin ahal izango da. 

Ordutegia: astelehen, astearte eta asteazkena (9:00-12:00) eta osteguna - ostirala (11:00-14:00)

Hezkuntzako web orrirako lotura 

Wild West in Bengoetxe. 

Gela egonkorreko eta 1 eta 2DBHko ikasleek, ondo pasatu eta inglesa praktikan jarri dute ikastetxean. 

     INGURUMEN ZINEMAKO LEHIAKETAKO SARIA disfrutatzeko aukera izan dute  DBH 1.D ko ikasleek eta Hegaluze enpresarekin Bermeotik hasi eta Gaztelugatxeko paisaia ederretan murgildu dira olatuen joan etorriarekin.  Zorabioak alde batera utzirik 😆... jajaja... esperientzia ederra bizitzeko aukera izan dugu!!   

argazki +

      ALBAOLARA BISITA (PASAI SAN PEDRO) 

M22: BIOANIZTASUNAREN NAZIOARTEKO EGUNA



BENGOETXE BHI garapen iraunkorraren alde!

M17: LGBTIQ+ pertsonen aurkako gorroto eta indarkeria mota ororen kontrako eguna

M17.mp4

Aniztasunak aberasten gaituelako…

ASKE MAITE, ASKE BIZI!


Dakizuenez, maiatzak 17an, BIRZIKLAPENAREN NAZIOARTEKO EGUNEAN, "Galdakaoko institutuek, Agenda 30 proiektuaren testuinguruan, bigarren eskuko merkatu bat antolatu zuten Udaletxe aurreko plazan. Hemen dituzue Geuria  eta Binke aldizkarietan publikatu diren berrien estekak eta egun hartan ateratako argazkiak:

argazki +

Saldu ez ziren objektuak GBGE erakundeak eraman zituen eta dirua  Ekainak 11n  egongo den  Udal foroan ematea erabaki dugu. 

Lortu  dugun kopurua 567€ dira!!!! Zenbaki polita ezta?

Berriz ere eskerrik asko zuen parte hartzeagatik!!!

ARBELTZAGARA IRTEERA (PEÑAS NEGRAS)  argazki +

3. DBHko ikasleak  Arbeltzagara joan dira. Bertan, Erromatar garaitik ustiatua izan den meatzaldea ezagutu ahal izan dute. Burnia eskutatzen zuten mendiak industria-iraultzaren ondorioz zeharo eraldatuak izan dira, bereziki XIX. mendean zehar. Gaur egun, meatze-jardueraren "aztarna" horiek erraz ikus daitezke, azpiegituren hondakinetan eta aintzira artifizialetan besteak beste . Guzti honek gizakiak erabat eraldatutako paisaia  berezi sortu du. Hemen dituzue irteeran ateratako argazkiak:

MADARIAGA DORRETXERA IRTEERA                                  argazki +

2. DBHko ikasleak aurten ere Urdabaiko Erreserban kokatua dagoen Madariaga Dorretxea bisitatzera joan dira Busturiara. Euskal Herriko ekosistema gehien dituen eremuetako bat da; horrek esan nahi du ohikoa dena baino biodibertsitate handiagoa ere badagoela. Bertako ekosistema berezien artean Paduraren bitxitasunak aurrez aurre disfrutatzeko aukera izan dute. Ekosistema berezi honen  azalpenak jaso dituzte eta horretaz gain gizakiak espazio natural hauetan dituen eraginak ere azaldu zaizkie. Eguraldi ederrak eguna disfrutatzeko aukera eman du.  Hemen dituzue egunean zehar ateratako argazkiak:


Gela egonkorreko ikasleak urritik daramate ORTUA lanean. Bertan, besteak beste, zerbak, tirabekeak eta ilarrak landatu dituzte. Hona hemen egindako lanaren argazkiak: Ilarrak jaso, zuritu eta ondo garbitu ostean sukaldatatutako  humus goxoa!  

  argazki +                   

HEDATZE:  LET`S COOK.STREET FOOD

Let´s Cook. STREET FOOD (1).mp4

Ongi Etorri errefuxiatukoak institutura etorri dira Batxi 1. mailako ikasleei beraien lana erakutsi eta gazte errefuxiatu baten esperientzia partekatzera. Horretaz gain Gure Erronken txokoan etorkinak bidaia sufritzen duten egoera kontatzen duen erakusketa jarri dugu. 

KORRIKA

 KORRIKA Galdakaotik pasatu da eta, jakina, gure ikastetxeak ere parte hartu du. Ibaik, gela egonkorreko ikasleak, eraman du lekukoa harrotasunez.

Batxilergokoek eraman duten pankartan Iparraldeko ikasleen eskubideen aldeko aldarrikapena ikusten da: "Azterketak euskaraz", beraiek unibertsitatera sartzeko probak frantsesez egitera behartuta daudelako, eukaraz ikasi arren. 

VID_19900513_222633_499.mp4

Aste Santutik bueltan hasiko da INGURUMEN ZINEMA!


Aurten 8. edizioa izango da eta urtero bezala euskara, gaztelania eta ingelesa ikasgaietan aukeratutako film laburren galdetegiak erantzun behar dira.

6 astetan zehar Bengoetxe BHIko Sitean 6 film labur ikusteko aukera izango dugu, astero bana.


Eskola komunitateko partaide den edonork parte hartu dezake galdetegiak erantzunez. Esteka eskegita jarraituko duenez edozein egunetan bete ahal dituzue, hori bai, zinema zikloa bukatu baino lehen! Beraz adi!


Galdetegi guztietan partaidetzaren %60a lortzen duen taldeak, eta erantzun zuzenen kopururik handiena daukanak, egun bateko irteera irabaziko du!


Agenda 2030 proiektuaren eskutik, bi mahai (eta eserlekuak, jakina) jarri ditugu Bengoetxeko zelaietako baten. Instalazioa Jone, Iñaki, Jon , Miren eta Xabi geure lankideek egin dute Galdakaoko udalak propio prestatutako porlanezko plakaren gainean. Hemendik aurrera gure ikasleek egoteko, jolasteko, jateko... leku egokia izango dute, 2. batxilergoko ikasle hauek erakusten diguten moduan. Denon artean zainduko dugu ezta??? 

BENGOETXETIK IZURTZAKO NEGUTEGI EKOLOGIKOETARA

"Teknologia eta Industria I"-eko ikasleek, eraikitzen ari diren negutegi laborategian erein beharreko barazkien diseinua gauzatzeko, Izurtzako nekazaritza kooperatiba bat bisitatu dute.  Bertan, garai bakoitzean landatzen dituzten barazkien inguruko datuak biltzeaz gain, berauen garapen prozesuan beharrezkoak dituzten baldintzen inguruko jakintzak ere bereganatu dituzte.

Honez gain, erabiltzen duten ureztatze sistema ikusteko aukera ere izan dute. Errekatik ateratako ura nola garraiatzen duten ur ponpen bitartez, lur azpitik, baratzetara, eta nola

erabiltzen dituzten ureztatze sistema ezberdinak barazkien arabera. Datuak biltzeaz gain, nekazaritza ekologikoaren inguruko onurak eta lan filosofia ere ikusi ahal izan dituzte, eta produktu ekologikoak dastatzeko aukera ere izan dute. Lurra zaintzearen eta lurraren erritmoa errespetatzearen garrantzia azaldu diete, eremu bakoitzean barazki ezberdinak tartekatuz eta lurrak behar dituen deskantsuak errespetatuz.

Bukatzeko, eraikitako laborategian, barazki ezberdinak hautatu eta nola kokatu erabaki dute kooperatibako langileekin elkarlanean.

Eskerrak nahi dizkiegu nekazariei, jasotako harrera eta erakutsitako guztiagatik.

GALDAKAOKO UDALARI ESKER, SASKI BERRIAK DITUGU BENGOETXEN

M8 ZUETAZ HARRO!



M8.mp4

Bengoetxe BHI, berdintasunean garatzeko aukera emango digun gizarte baten alde!


LET´S COOK: SAINT VALENTINE

Let´s Cook. Saint Valentine_

CREATIVITY and COMMUNICATION!!!  Reading and having fun!!! 

1.DBHko gelan irakurritako "The Boy with The Dark Secret " Lapbook batean liburuari buruzko gora beherak kontatzen dizkigute.

The Boy with a Dark Secret. Lapbook.mp4

3. DBHko IKASLEAK BILBOKO PORTUAN

 Aurten ere Galdakaoko egoitzetakoekin esperientziak elkartrukatzen. 

Esperientziak elkartrukatzen_.mp4

HEDATZE: LET`S COOK-Christmas 

VID-20240109-WA0000.mp4

23. KORRIKA

AB10 Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 75. urteurrena.

AB10.mp4

A25 Emakumearen kontrako indarkeria gaitzesteko eguna

A25.mp4

TRATU ONA

Tratu ona elkar zaintzaren mesedetan eta besteen beharrak ulertzeko eta horiei zentzua emateko, enpatia erabiltzea, pertsonen gatazkak indarkeriarik gabe konpontzea eta harremanetan hierarkia eta boterea behar bezala erabiltzea da.

HEDATZE: LET`S COOK-HALLOWEEN

Let's Cook-Halloween 23-24.mp4

Hizkuntza-ikastaroak atzerrian

Atzerrian ingeleseko, frantseseko eta alemaneko ikastaroak egiteko plazen eskaintza, 2024ko udan, Euskal Autonomia Erkidegoaren funts publikoez finantzatzen diren ikastetxeetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetan eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetan matrikulatutako ikasleei zuzendua. 

Eusko Jaurlaritzako web orriaren lotura


Zinema ikusezinaren Nazioarteko Jaialdia berriro Bengoetxen!

Bilboko “Film Sozialak” Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiak sendatzeko eta eraldatzeko zinema bat zabaltzen du. Bere ibilbidean gizaki gisa aurkezten zaizkigun zenbait erronka ezagutzen eta horiei aurre egiten lagun dezaketen istorio asko bildu ditu. 2009az geroztik, fikzioa, dokumentala eta animazioa, elkarrizketa-espazioak sustatzearekin batera, hiritar etiko eta arduratsuak sortzen laguntzeko tresnak giza erabili ditu.

ARTIGAS-ARRAIZ

AGENDA 30. proiektuaren testuinguruan, Irailaren 20 eta 21ean DBH 4. mailako ikasleak Artigas- Arraiz, hondakinei buruzko Bizkaiko Interpretazio Zentrora irteera egin dute. Bertan hondakinen jatorria, kudeaketa eta tratamendua, aprobetxamendua eta behar bezalako deuseztatzearen inguruko informazioa jaso dute. 

ARTIGAS-ARRAIZ

AGENDA 30. proiektuaren testuinguruan, Irailaren 20 eta 21ean DBH 4. mailako ikasleak Artigas- Arraiz, hondakinei buruzko Bizkaiko Interpretazio Zentrora irteera egin dute. Bertan hondakinen jatorria, kudeaketa eta tratamendua, aprobetxamendua eta behar bezalako deuseztatzearen inguruko informazioa jaso dute. 

Haur Hezkuntzako lehen zikloko hirugarren maila, Haur Hezkuntzako bigarren zikloa, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleen eskola-garraiorako banakako esleipenak 2022/2023 ikasturterako.

lotura

ESKOLA GARRAIOA BERRIRO MARTXAN

Eskola-garraioko zerbitzuari berriro ekingo zaio datorren astelehen honetan (irailak 18), ibilbide guztietan.

Hezkuntza sailak eta garraio-enpresek adostu dute eskola-garraioaren egoera aztertzea eta etorkizunerako hobekuntza-proposamenak egitea.

2023-2024 IKASTURTEA HASIERAKO INFORMAZIOA.pdf

2023-2024 ikasturterako bekak eskatzeko epea ireki da. Online egin daiteke baina presentzialki egin nahi duenarentzat, irailaren 4tik aurrera Bengoetxe BHIko idazkaritzan egin ahal izango da. 

Ordutegia: astelehen, astearte eta asteazkena (9:00-12:00) eta osteguna - ostirala (11:00-14:00)

Hezkuntzako web orrirako lotura 

ADIORIK EZ , EDURNE! MENDIAN TOPATUKO DUGU ELKAR.

"Tourist and art hunt DBH2-DBH4 " 

Copia de Tourist and art

Some good tips for your make-up by Naroa Sanchez

MAKE UP.mov

Maiatzak 22, Bioaniztasunaren nazioarteko eguna. Bengoetxe BHI Garapen iraunkor baten alde. 

1990eko maiatzaren 17an, Osasunaren Mundu Erakundeak (OMS) homosexualitatea ezabatu zuen gaixotasun mentalen zerrendatik. Azken hamarkadan, maiatzaren 17a LGTBIQ+ pertsonen (lesbiana, gay, bisexual, transexual, intersexual eta queeren) aurkako gorroto eta indarkeria mota ororen kontrako eguna bihurtu da.

Aniztasunak aberasten gaituelako…MAIATZAK 17, LGBTIQ+ fobiaren kontrako nazioarteko eguna. 

Oraingoan, “MAIATZAK 2 BIZIKIDETZAREN ALDEKO EGUNA” izendatu dugu eta horrekin laguntza kultura lantzen eta zabaltzen duen ikastetxea garela adierazi.

Horretarako, komunitatearen eskura denokBAT@bengoetxe.com helbidea jarri dogu. Laguntza eskatu edo zerbait salatzeko beharrizana duten komunitateko kideentzako bitartekoa. 

MAIATZAK 2.mp4

BENGOETXE BHI: AUKERAKO IKASGAIAK 23/24

URKIOLARA IRTEERA

Martxoaren 13 eta 14ean DBH 1eko taldeekin Urkiolako Parke Naturalean hain  bereizgarria den pagadi-ekosistema ezagutzera joan ginen. Bertan Parketxeko begiraleen laguntzaz, hainbat informaizo interesgarri ezagutu genuen, jolasak egin genituen eta mendi ibilalditxo bat egin genuen Saibigain mendiaren inguruan. Primeran pasatu genuen! 

M8 Emakumearen eguna gaipean, ikastetxean martxoaren 6tik-10era egindako ekintzak iruditan laburbiltzen dituen bideoa. 

M8.mp4

EMAKUMEAK GORA!

Egiturazko aldaketak behar ditugu emakumeok lidergo-posizioak eskuratzea zailtzen duten desberdintasunekin amaitzeko. 

Bengoetxe BHI, berdintasunean garatzeko aukera emango digun gizarte baten alde!

M8 web.mp4

ADINEKOEKIN ELKARTRUKEAN

Aurten ere, Gabonak eta Inauteriak batera ospatu ditugu Galdakaoko egoitzetako bizilagunek eta Bengoetxe BHIko ikasleek.

Adinekoekin elkartrukean.mp4

Irudian klikatuz gero, galdetegi desberdinetara eramango zaitu.

I´m the best booktuber

(Irakurketa lantzeko programa)

My booktuber.mp4

ABENDUAK 23

Abenduak 23.mp4

ABENDUAK 10: GIZA ESKUBIDEEN NAZIOARTEKO EGUNA


GIZA ESKUBIDEAK: Pertsona guztiok, gizaki garen heinean, berez ditugun berezko ahalmen eta baloreak dira. Oinarria berezko duintasunaren errespetua eta gizakion berdintasuna da; sexua, adina, nazionalitatea, jatorria, erlijioa, hizkuntza, sexu joera, posizio ekonomikoa edo bestelako baldintzak edozein direla ere.

ABENDUAK 10 (1).mp4

ABENDUAK 3: ANIZTASUN FUNTZIONALAREN NAZIOARTEKO EGUNA


Aniztasun funtzionala ,“Desgaitasun” hitzarentzako alternatiba bat da. Pertsona batek gizarte, talde nahiz erakunde batean normaltzat jotzen diren funtzioak betetzeko dituen oztopo nabarmen eta iraunkorren multzoa da. Oztopo fisiko, zentzumenezko, mental zein emozionalak izan daitezke.

Hau honela,  “Aniztasun funtzionalaren nazioarteko eguna” ospatzeko gure ikastetxean dagoen gela egonkorreko ikasle, irakasle eta hezitzaileen lana argira ekarri gura dugu.

Emakueenganako indarkeria gaitzesteko nazioarteko eguna.


A25 webgunea.mp4

BERMEORA IRTEERA

Urriaren 7an, iazko 2A mailako ikasleak Bermeora joan ziren. Pasadan ikasturtean ikasle hauek izan ziren Ingurumen zinemaren 6. ekitaldiaren (ikastetxean GIHei buruzko gaiak lantzeko DBHerako antolatzen dugun zine-emanaldia, ) irabazleak.


ZORIONAK!!!

Hegaluze 2022

ZINEMA IKUSEZINA

Urriaren 3tik 7ra Zine Ikusezinaren 14.jaialdiako emanaldia

Zinemaz gozatzeko aukera izan dute batxilergoko ikasleek aste guztian zehar.

Urriaren 5ean

Urriaren 5ean, zinemaldiko zuzendaria, Juan Carlos Vázquez egon zen ikastetxean batxilergoko ikasleei zinemaldia aurkezten. 

VIVERO-RA IRTEERA

Aurreko astelehenean, kurtso amaiera ospatzeko, DBH-ko ikasle eta irakasle gehienak Vivero-raino igo ginen institututik irtenda. Ikasle eta irakasle talde bat Ganguren gailurrera igotzera ere animatu zen. Naturaz eta mendiaz gozatuta egun ederra pasa genuen denok elkarrekin. 

MARRAZKI LEHIAKETAKO SARI BANAKETAN

Marrazki Lehiaketaren sari banaketa egin zen Torrezabalen ekainaren 10ean. Datorren urtean ere, Bengoetxeko 2.mailako ikasleek egindako lana edukiko dugu agenda portadan.

Lan ederra egin duzue guztiok! Zorionak!

Torrezabal agenda.mp4
lv_0_20220516215056.mp4

My delicious recipe!

Aizane Isasi  DBHko 1. C mailako ikasleak egindako lana.

GUGGENHEIM: TOURIST HUNT

DBH2 ETA DBH4

DBH2 GUGGENHEIM
DBH4 GUGENHEIM.mp4

MAIATZAK 22

Bioaniztasunaren nazioarteko eguna

M22 .mp4

MAIATZAK 17

LGBTIQ+ fobiaren kontrako nazioarteko eguna 

M17.mp4

" Matematikaren nazioarteko eguna ospatzeko, Martxoaren 14,

Matematika klasea  patiora  atera dogu   eta 2 Dbh -ko ikasleek  Break out  matematikoan parte hartu dute  .

OSO ONDO PASATU DOGU!!!!.

MATEMATIKAK ELKARTZEN GAITU

Martxoak 14

Dbh-ko eta Gela egonkorreko ikasleak bildu dira Matematikaren nazioarteko eguna ospatzeko.  


11F  EMAKUME ETA ZIENTZIALARIEN NAZIOARTEKO EGUNA


Bengoetxe Institutua
1.mailako ikasleen ongi etorria

Abenduak 3 Aniztasun Funtzionala Duten Pertsonen

 Nazioarteko Eguna 

Abenduak 3.mp4

Azaroak 25 Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna


VID-20211124-WA0001 (1).mp4

ZINEMA IKUSEZINA

Urriaren 4tik 8ra Zine Ikusezinaren 13.jaialdiako emanaldia

Zinemaz gozatzeko aukera izan dute gure batxillergoko ikasleek aste guztian zehar

Urriaren 6an zinemaldiko zuzendaria, Juan Carlos Vázquez eta Martin Olivares zinegilea egon dira ikastetxean batxilergoko ikasleei zinemaldia aurkezten. 

13Promocional_CINE INVISIBLE_2021.mp4

MATEMATIKAREN EGUNA 2021:

 ARGAZKI LEHIAKETAKO SARIDUNAK

This time, secondary 1st students have designed a  lapbook after reading The Ghost teacher. 

LAPBOOK.1A.mp4
LAPBOOK.1B.mp4

DBH 2ko ikasleak Madariaga Dorretxean 

Madariaga Dorretxea.mp4

Secondary 4th students have designed a wonderful lapbook after reading a book. 

Lapbook by Secondary 4th.mp4

MARTXOAK 8. Emakumearen nazioarteko eguna.

M8.mp4

EMAKUME ETA NESKA ZIENTZIALARIEN NAZIOARTEKO EGUNA 

OTSAILAK 11

Upcycling: more than recycling

Ingelesa eta birziklatzea