17-18 Ikasturtea

Baso lorategia

Amalekoekin gure entrega egiten.

Azoka Solidarioa

Elikagaien bilketa

2017-2018 Eskola Jasangarriaren 11. Aintzatespena

Zorionak eman nahi dizkizuegu Jasangarritasunerako Hezkuntzarekiko egindako lan on eta jarraituagatik eta esfortzu hau hezkuntza komunitate guztira eta ikastetxeko eguneroko bizitzara zabaltzeagatik. Animatzen zaituztegu horrela jarraitzera Jasangarritasunaren Hezkuntzaren alde ere ondorengo urteetan. Txosten honek bide hori egiten eta hobetzen lagundu dezakeela espero dugu.



IES AXULAR BHI BHIren “ESKOLA JASANGARRIA" TXOSTENA INFORME “ESCUELA SOSTENIBLE” DEL IES AXULAR BHI

2017-2018 Eskola Jasangarriaren 11. Aintzatespena

Os felicitamos por vuestro esfuerzo continuado a favor de la Educación por la Sostenibilidad y por abrirla a toda la comunidad educativa y a la vida cotidiana del centro. Os animamos a seguir en los años sucesivos en ese empeño a favor de la Educación para la Sostenibilidad y esperamos que el informe adjunto os ayude en ese camino de mejora


Ingurumenaren arloko iraunkortasunaren alde egiteko asmoz Aktibatu + ekimenean parte hartu dugu (Nazio Batuek sustatutako Global Action Plan–Ekintza Plan Globala (GAP) nazioarteko programaren barnean kokatzen da).

Programa horrek eskola-jarduerek honako hauetan sortzen duten eragina murriztea du helburu: uraren eta energiaren kontsumoan, hondakinen kudeaketan, erosketetan edo garraioen erabileran, besteak beste!


Parte hartze ziurtagiriarekin batera aipamen berezia jaso dugu.

Ikastetxean ohitura-aldaketa txiki batzuk egiteak alde handia ekar dezake!

Gure institutuan urteko asteazkenetan , lan-taldeak antolatzen ditugu eta bai gure zentroan, bai gure inguruan egin behar diren ingurumen aldeko lanak banatzen ditugu ikasleen artean.

Institutuko atzeko partean baso-lorategia daukagu eta hantxe inguruko biodibertsitatea islatzen saiatu gara: enborrak pilaturik eta erdi ustelduta dauzkagu eta barruan, larbak, zizare zuriak, armiarmak, inurriak … dauzkagu. Baso-lorategian urmael txiki bat dago eta han bizi dira igebelarrak, uhandreak edo tritoiak, ur-igel arruntak, txantxiku arrunta eta zapaburuak… hau bai hau, biodibertsitatea!!




Batzuetan mantentze-lanak eta konponketak egin behar dira, adibidez , zentroko sarreran landarez egindako “A” (Axular da gure institutuko izena) egurrezko hesiarekin inguratuta dago, baina zahartuta zegoen eta maiatzean berritu dugu .

Beste batzuetan Serantes mendira joaten gara, garbiketa egitera eta gure inpaktua ingurumenean zelan gutxitu ikastera. Adibidez Ekinaren astean kanpaldi batean dauden mendietako sutearen arriskuak eta prebenitzeko neurriak ikasi genituen.

.

Baso-lorategia zaintzea ez da lan makala: harrizko bidea txukundu behar, inguruko belar txarrak eta adar lehorrak garbitu behar , txorientzako janaria prestatu eta asketan jarri , egurrezko askak eta heziak konpondu behar… Eta azken lana, baso lorategiko horma naturarekin bat egiteko mural bat margotzeari ekin diogu. Bertoko biodibertsitatea Australiako margolan aborigenaren bidez irudikatu dugu.

Gure zentruko ikasleak beti ingurumena zaintzen !!! Honetan, Serantes mendia garbitzeari ekin diote.



Aurtengo Confint maiatzaren 5ean ospatu genuen Dorre Madariagan. Emakumeen aldarrikapenak eta 5. Lan proposamenean izan den Mother nature needs her daugthers proiektua lotu ditugu

  Dorre Madariagan Uxuarekin

Sakatu ondoko zutabeko IRAES 2018 lerroan, egun osoko programazioa, ekintzak, hitzaldiak eta Uxuari egindako elkarrizketa ikusteko.

Confint, Ingurumen-hezkuntzako prozesu bat da eta gure planetak jasaten duen ingurune-krisiaren kontrako gazteen protagonismoa, konpromisoa eta erantzukizuna bilatzen ditu.

Prozesu hau garatzen da eskola, erkidego, estatu eta nazioarteko mailetan

Horretan parte hartzeko Axularreko Agenda 21eko eko-ordezkariek hurrengo lana prestatu dugu aurten:

Eskolako Confintean landutako Mother nature needs her dauthers taldearentzat gutun baterako 3 ideia klabe.

Eskolako Confintean landutako herriko zein Euskadiko agintariei zer esan klima aldaketari eta emakumeen parekidetasunari buruz 3 ideia.

Eskolako Confintean landutako Euskal Confint zelan komunikatu eskolan eta herrian/auzoan: 3 ideia.

Poloetako fauna erakusketa bat egiteko zuen animalia eraman

Flash mob bat: aurreko estatuko Confint-ean egin zena eta Europako Confintera eramango dena.

Santurtziko Eskolen arteko Foroa

Eta hona hemen udal plenoko bideoa ikusteko lotura.

Agenda 21eko Pleno Txikia

Santurtziko Eskolen arteko Foroa

Santurtziko Eskola Agenda 21ko Ikastetxeen arteko bilera.

2018ko maiatzaren 3an.

Santurtziko alkateak,kurtso hasieran, Santurtziko eskola guztioi laguntza eskatu zigun herriarekin loturiko konponbideak bilatzeko. Santurtzi garbiagoa lortzeko; berdeago izateko, azken finean jasangarriago izateko.

Adibidez: leku konkretu batzuetan iturriak jartzea, zakarrontzi marroiak ipintzea, bidegorri bat egitea, bizikletak alokatzeko lekua izatea etab.

Guztion artean, ideiak sortu ditugu eta azkenik aurkeztu ditugu. Gainera bertso batzuk idatzi ditugu alkatearen aurrean abesteko asmoz.

LORATEGI BOTANIKOA bARAKALDO

Lorategi hau planetako bioaniztasunaren adierazlea da.

300 zuhaitz eta zuhaixka-espezie baino gehiago eta sasoiko landare ugari aurkitzen ditugu lorategi eta baso tematiko ezberdinetan.

Mother Natura loves her daugthers

75 Women, 1 Boat, 20 days in Antarctica to develop strategies to improve the gender balance in organisations and transition to a more sustainable, equitable, liveable society and economy

Otsailaren 15ean Antartidarako espedizio bat jarri zen martxan "Ama-Naturak bere alabak behar ditu" lemapean. Mundu osoko 70 zientzia-emakume bidaiariak dira. Bidaian, klima aldaketaren eragina hego poloan aztertzeaz gain, gogoeta egingo dute emakumeen paperaz gizarteak dituen erronkei aurre egiteko, emakumeek zer papera daukaten ekonomia eta gizarte bidezko, jasangarri, eta bizitzeko atseginago bat egiteko.

DBH 1.mailako ikasleak Santurtziko GARBIGUNERA joan gara!


Zer dira Garbiguneak?

Behar den moduan batu eta tratatzen ez diren hondakinak zabortegi kontrolatuetara eramaten dira. Arazo horri aurre egiteko asmotan, garbiguneak sortu ziren.

Garbiguneak etxeko hondakinak eta antzekoak gaika batzeko zentroak dira. Euren kokagunea oso estrategikoa da.

Santurtzikoa gure institutuaren ondo-ondoan dago. DOAKO zerbitzua da, eta berziklatu, berrerabili edo balorizatu eginten dira materialak.

2018/01/25,29

18/01/25


Pasa den asteazkenean lan-taldeak antolatu genituen eta egin behar ziren lanak banatu genituen.

Talde batekoek baso-lorategiko bidea txukundu genuen.

Monitoreak eskuilak eman zizkigun eta 3 ikasleen artean egin genuen garbiketa.

Amaitu ostean inguruko belar txarrak kendu genituen guztion artean.

Oso ondo geratu zen harrizko bidea!


Hirugarren taldeko kideok txorientzako aska bat konpondu behar izan genuen. Horretarako egurrezko palet batetik tabloi bat moztu genuen 50, zentimetrokoa. Gero apurtutako askatik torlojuak atera tabloi apurtutakoa kendu eta berria jarri. Asko kostatu zitzaigun tabloi berria paletik ateratzea. Iltzeekin lotuta zegoen eta mailu bat eskatu behar izan genuen idazkaritzan. Mailuarekin iltzeak atera genituen eta torloiuak jarri genituen. Ondoren, txorien janlekua janariarekin bete genuen.

Lan bikaina egun horretakoa!

Beste talde batekoek horma margotzeari ekin genion. Hasi aurretik hormaren ondoan zeuden enborrak mugitu behar genituen leku batetik bestera, hortik, gero, erosoago mugitzeko.

Enbor pilo bat zegoen eta asko kostatu zitzaigun denak mugitzea.

Enborrak erdi ustelduta zeuden eta barruan intsektuak zeuden: larbak, zizare zuriak, armiarmak, inurriak…hau bai biodibertsitatea!!

Batzuk bigun zeuden eta hartzerakoan apurtzen ziren. Beste batzuk, ordea, biren artean mugitu behar izan genituen.

Paretan zeuden huntzak ere garbitu genuen eta horretarako eskaileren bila joan ginen. Huntzak kendu ondoren horma margotu genuen eta ondo sikatu behar zenez bezteei laguntzera joan ginen.

18/01/17


Pasa den astean txorientzako janaria prestatzeko tailer batean parte hartu genuen DCko ikasleok.

Lehenik monitoreak azalpenak eman zizkigun eta gero praktikara eraman genuen.

Alde batetik, mikrouhin-labean gantza urtu genuen eta pote handi batean haziekin nahastu genuen.

10 minutu luzez egon ginen eragin nahasteari!!

Jostorratz batekin jogurt ontziak zulatu genituen eta kordelak jarri genituen, gero zuhaitzetan zintzilikatzeko. Jogurt ontziak nahastearekin bete genituen eta hozten utzi genituen.

Beste aldetik, hari baten bidez kakahueteak lotu genituen ( eta bat baino gehiago jan egin genuen ere)

Gero, baso lorategira joan ginen eta prestatutako janaria eta kakahueteak zuhaitzetan eskegi genituen eta hor dauden txorien janlekuak alpistearekin bete genituen.

GABONETAKO AZOKA SOLIDARIOA

Aurten berriro Azoka Solidarioa antolatu dugu Gabonetan!

Beste urteetan bezala etxean soberan eta era onean ditugun jostailuak, diru zorroak, liburuak, lepoko zapiak eta abar institutura ekarri ditugu eta Azokan saldu ditugu.

Lortu dugun diru kopurua "Amal" ( Asociación de amigos del pueblo saharaui) elkarteari laguntzeko erabili dugu.

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztiei!

AZTERKOSTA es un proyecto para conocer mejor las peculiaridades del litoral, difundir su problemática y ampliar la concienciación social sobre la necesidad de proteger los espacios naturales costeros.

AZTERKOSTA itsasbazterraren berezitasunak ezagutarazteko, horrek dituen arazoak jakinarazteko eta gizartea kostaldeko gune naturalak babesteko beharraz kontzientziatzen lagundu nahi duen proiektua da.

Hori dela eta asteartean arratsaldean portu aldera hurbildu ginen DBHko 3. mailako ikasle talde bat. Hortxe bertan itsasoko ur laginak hartu genituen eta analitika egin genuen. Horretaz gain, biodibertsitatea eta gizakiaren eragina behatu genuen .


Por ese motivo, el martes por la tarde nos acercaremos al puerto de Santurtzi con el fin de recoger unas muestras de agua y realizar in situ una analítica. Además de esto observamos tanto la biodiversidad como la influencia de la actividad humana en la zona.



GURE KONPROMISOAK

    • Argiak eta ordenagailuak itzaliko ditugu inor ez dagoenean edo beharrezkoak ez direnean.
    • Neguan klaseko ateak itxiko ditugu beroa ez galtzeko.
    • Posible bada pertsianak altxatuko ditugu eguzkitako argitasuna pasatzen uzteko.
    • Plastiko eta papera ontzi egokietara botako ditugu eta horiek kudeatzeko adostutako protokoloa jarraituko dugu, erregistro orrian apuntatuz .
    • Ahal den heinean, bota baino lehen, berrerabiliko dugu papera.
    • Pilak,tapoiak,CDak…atezaintzan dauden kutxetan utziko ditugu.
    • Ura neurriz erabiliko dugu.
    • Komunetan edo aldageletan ur galerak ikusiz gero, abisua emango dugu.
    • Klasean mahaiak,aulkiak zaratarik gabe mugituko ditugu, erabiltzen dugun materiala ordenaturik izango dugu(apaletan, kajoietan…)
    • Lasai eta oihukatu gabe hitz egingo dugu.
  • Gure hurbileko Ingurumena zainduko dugu (Landareak, patioa, baso-lorategia, auzoa...)

2017/11/14

Oizko parke eolikoa

Astelehenean, azaroaren 13an, 3. eta 4.DK-ko ikasleak Oizko parke Eolikora joan gara, energia berriztagarriei buruzko gauzak ikastera.

Hona hemen bisita horretako datu batzuk:

Oiz mendia, Bizkaian, Durangaldea eta Lea-Artibai eskualdeen artean dago. Tontorra, Munitibar udalerriaren lurretan dago eta 1.029 metroko garaiera du. Euskal sineskeren arabera, Mari jainkosak bertan du bizilekuetako bat!!

Oizko Parkea 40 aerosorgailuz osaturiko parke eolikoa da, lerro argi batean , ipar-mendebaldetik hego-ekialdera eta 85.000 pertsona baino gehiagoren etxeko kontsumo asetzen du.

Ingurunean ahalik eta eragin txikiena izateko azterketa arkeologikoa egin zen eta babestu beharreko elementu natural interesgarri guztiak sakon aztertu ziren.

taldea

Celiak, gure monitoreak, gauza asko kontatu zigun, baina gehien arreta deitu ziguna aerosorgailuak haizearen indarra ahalik eta hoberen aprobetxatzeko Eguzki-lore baten modukoa mugitzen direla izan da

AKTIBATU + TXOSTENA

Ingurumenaren munduko eguna

Urtero bezala ESenREDek bere "Ekainak 5 ESenRED Ekimena" prestatu du, estatu mailan hainbat eskoletan ingurumenaren aldeko ekimen bat prestatzen dutelarik.

Hona hemen Axular institutuak aurkeztu duen bideoa

AKTIBATU + TXOSTENA

Aktibatu+ programan parte hartu duten Ezkerralde, Meatzalde eta Enkarterriko 247 ikaslek beren lanaren aitorpena jaso dute. Iraunkortasunaren aldeko programa honen bosgarren edizioan parte hartu duten 19 ikastetxeetako 13koak dira ikasleak.

Programa Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimena da, eta hainbat erakunderen babesa du: Eusko Jaurlaritza, Bilbao Bizkaia Uren Partzuergoa, Bizkaiko Garraio Partzuergoa, Metro Bilbao, Eroski taldea, Iberdrola, “La Caixa” gizarteekintza eta Petronor.

Edizio honetan Axular institutuak 1. saria eskuratu du Ekin itzaltzeari! kanpainari esker

AXULAR INSTITUTUAREN EKIN ITZALTZEARI! KANPAINAK 1. SARIA LORTU DU

ZORIONAK GUZTIOI!!!


AGENDA 21eko IKASLEAK BARAKALDO ANTZOKIAN

ZORIONAK!!!

IKASTETXEEN ARTEKO FOROA 2017

Maiatzaren 4an Santurtziko ikastetxe guztietako ikasleek elkartu ziren Casa Torre jauregian Ikas komunitateko ekarpenak batzen duen dokumentu baten zirriborroa prestatzeko

Ikastetxe desberdinetako ikasleak taldeka lanean aritu ziren

ZUHAITZ EGUNA 2017

ELKARTASUNA, AXULAR INSTITUTUKO BALOREA

ATZO GURE IKASLEEK "AMAL" SAHARAR HERRIAREN ALDEKO ELKARTEKO ORDEZKARIARI

GABONETAKO AZOKA SOLIDARIOAN JASOTAKO DIRUA EMAN ZIOTEN, AXULAR INSTITUTUAREN IZENEAN

ESKERRIK ASKO EKINTZA HONETAN PARTE HARTU DUZUEN GUZTIOI!!!