19-20 ikasturtea

ODS GIH para txoko berdeak.pdf

Zertarako lantzen dugu Eskolako Agenda 21 programa?

Eskolaren iraunkortasuna eta kalitatea garatzeko eta sustatzeko, baita udalerriko garapen iraunkorrean laguntzeko ere.

Ikasturte berria hasi gara eta honekin batera agenda 21 proiektua berriro martxan jarri dugu.

Eskolako Agenda 21 Garapen Iraunkorrerako Helburuen inguruan garatuko dugu ikasturte honetan, eta, horretarako, 17 helburuak izango ditugu oinarri eta erreferentzia. Iraunkortasuna oso kontzeptu zabala da, eta gai ugari hartzen ditu bere barnean. Guztiak dira baliagarriak programa garatzeko.

Hauek dira 17 helburuak:

  1. Pobrezia mota guztiak desagertzea mundu osoan.

  2. Gosea amaitzea, elikagai-segurtasun eta elikadura hobea lortzea, eta nekazaritza jasangarria bultzatzea.

  3. Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea.

  4. Guztiontzako kalitatezko hezkuntza inklusiboa nahiz bidezkoa bermatzea eta etengabeko ikaskuntzarako aukerak bultzatzea.

  5. Genero-berdintasuna lortzea eta emakume nahiz neskato guztiak ahalduntzea.

  6. Uraren erabilgarritasuna eta kudeaketa jasangarria nahiz guztiontzako saneamendua bermatzea.

  7. Energia eskuragarria, fidagarria, jasangarria eta modernoa bermatzea guztiontzat.

  8. Guztiontzako hazkunde ekonomiko jarraitua, inklusiboa eta jasangarria, enplegu vetea eta produktiboa nahiz lan duina sustatzea.

  9. Azpiegitura erresilienteak eraikitzea, industrializazio inklusiboa eta jasangarria bultzatzea, eta berrikuntza sustatzea.

  10. Herrialde bakoitzean eta herrialdeen artean desberdintasunak murriztea.

  11. Hiriak eta giza kokaguneak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea.

  12. Kontsumo eta ekoizpen modalitate jasangarriak bermatzea.

  13. Neurri urgenteak hartzea klima-aldaketaren eta haren ondorioen aurka egiteko (Aintzat hartuta Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Hitzarmena klima aldaketari mundu mailan erantzuteko gobernuen arteko eta nazioarteko foroa nagusia dela).

  14. Ozeanoak, itsasoak eta itsas baliabideak mantentzea eta modu jasangarrirean erabiltzea garapen jasangarriari begira.

  15. Lehorreko bizitza babestea, lehengoratzea eta modu jasangarrirean erabili dadila sustatzea, basoak modu jasangarrirean kudeatzea, basamortutzearen aurka borrokatzea, lurren degradazioa inbertitzea eta biodibertsitatearen galera gelditzea.

  16. Garapen jasangarrirako gizarte baketsuak eta inklusiboak sustatzea, guztioi justiziarako sarbidea erraztea, eta erakunde eraginkorrak eta inklusiboak sortzea maila guztietan.

  17. Ezarpen-baliabideak sendotzea eta Garapen Jasangarrirako Munduko Ituna biziberritzea


Gaiaren garapena hiru ardatz edo esparru hauen inguruan egiten da:

  • Hezkuntza-komunitatearen partaidetza.

  • Kudeaketa jasangarria.

  • Eskolako curriculum-berrikuntza.

VID-20200617-WA0010.mp4


Agenda 21eko Ingurumen lehiaketa “Mundua nire leihotik”

Natura aldatzen ari da, eta horrek, batzuen iritziz, hitz egiten ari dela esan nahi du. Entzuten saiatuko gara?

Orain, mundua zuen leihoetatik begiratzen duzuenean, zer ikusten duzue?

Zerua urdinago dago, animaliak hirietan paseatzen ikus ditzakegu, zarata gutxiago dago, portuko ura garbiago dago…

Ziur egun hauetan, Santurtzi, desberdin aurkitu duzuela, Santurtzi beste ikuspegi batetik ikusita, mundua mugitzen…

Santurtziko ume eta gazteen begietatik zer ikusten den jakin nahi genuke.

Horregatik, zuek ikusten duzuena guri kontatzera gonbidatzen zaituztegu. Animatuko zarete?

Nork eta nola parte hartu?

Santurtziko ikastetxe guztietako ikasleek eta Santurtzin erroldatuta dauden neska-mutil guztiek, nahiz eta Santurtziko eskoletako ikasleak ez izan.

Baldintza orokorrak:

Ulertzen da, parte hartzeko, adin txikiko neska-mutilak, aldez aurretik, guraso edota tutoreen baimena sinaturik daukatela.

4.Kategoria. Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa // Ingurumenari buruzko hausnarketa

Irudi bat, albiste bat, testu bat... aukeratu beharko duzue, egunotan ingurumenari buruz azaldu diren berrien artean, arreta handien piztu dizuen gertakaria erakusten duena. Testu, irudi, albiste... horretan oinarrituta, gogoeta egin azken aste hauetan mundua nola aldatu den, nolakoa izatea gustatuko litzaizuekeen, zer behar den horretarako...

Argibide gehiago beheko loturan!!

Hona hemen saridunak!!!

  • 4. CATEGORÍA

4. CATEGORÍA

1º KANTAURI

Itxaso Lamborena Roldán DBH3

2º AXULAR

Oier García Miranda DBH3

3º SAN FRANCISCO JAVIER

Nahia Calderón Martínez DBH1

4º SAN JOSÉ CARMELITAS

Ibai Navarro Urbiola DBH3

5º BIHOTZ GAZTEA

Naia Unanue Desa DBH1


4. eta 5. Helburuak

El viernes día 21 febrero, alumnos de 3º de DBH fuimos a la Casa Torre de Santurtzi .

El objetivo principal era conocer la contribución e importancia de las mujeres en el desarrollo del pueblo de Santurtzi, resaltando sus tradiciones y su cultura.

Conocimos el patrimonio cultural de Santurtzi (los murales de Casa Torre, la cofradía y el Museo Marítimo de Santurtzi) y los oficios y trabajos de la mujer rememorando un papel que hasta ahora había sido invisible.

Pasa den ostiralean , otsailaren 21ean, DBH 3. Mailako ikasleak Santurtziko Dorre-etxera joan ginen.

Irteera honen helburu nagusia Santurtziko emakumeek gure udalerriaren eraikuntzan eta garapenean izan duten papera hedatzea zen, herriaren tradizioan eta kulturan edukitako eragina azpimarratuz.

Santurtziko Itsas Museoa, arrantzaleen kofradia eta Casa Torre Jauregiko muralak ikusi genituen .

Bisitan zehar emakumeen ogibideak eta lanak landu genituen, Santurtziko jendartean historikoki ikusezina izan den papera birbaloratuz.

15. helburua

COP 25 amaitu da, ORAIN ZER? #TimeForAction

Klimaren aldaketaren Kontrako Nazio Batuen Gailurra, abenduaren 13an bukatzekoa zen baina abenduaren 15ean eman zuten akordioaren berri.


Hausnarketaren garaia iritsi da!

-Zein helburu lortu nahi zuten hasiera batean?

-Zeintzuk izan dira aztertu diren puntu nagusiak?

-Zer adostu dute?

-Erantzun al diote gizartearen beharrei?

-Orain zer? Zeintzuk izango dira Estatuen "etxeko lanak"? COP 26 noiz eta non izango da?

3., 4. eta 12. helburuak

Berrerbilpena eta birziklapena

Aisialdia

Kirola

Laguntasuna

2. eta 16 helburuak

Urtero bezala elikagaien bilketaren kanpainan parte hartuko dugu Saharako errefuxiatuen kanpamentuetara eramateko . (Hegaluzea oliotan, sardinak oliotan, pasta, arroza, azukrea, lekaleak, konpresak)

2. eta 16 helburuak

Abenduan, klaseko azken astean Azoka Solidarioa antolatu dugu Axular Institutuan. Bertatik lortutako dirua Santurtziko Gobernuz Kanpoko Erakunde bati emango zaio.

Gabonak datozela eta, Euskara, plastika eta Agenda 21 proiektu kideok postal erakusketa antolatu dugu

✔ Gaiak: Gabonak, negua, bakea, maitasuna...

✔ Postalak idatzizko testua/mezua eraman beharko du.

✔ Teknika eta koloreak norberak aukera ditzake baina derrigorrez material birziklatua erabili behar da.

Parte hartu dutenen artean postal bat aukeratu eta horretarako euskara jatorra eta postalaren originaltasuna baloratu dira.

Eta hona hemen emaitza eta irabazlea!!!


2. eta 3. helburuak 19/12/10

Mercabilbaoko ateak zabaldu dizkigute handizkako

merkatu bateko jardueraren berri jasotzeko.

MERCABILBAO Iberiar Penintsulako iparraldeko elikagai galkorren banaketa-zentro handiena da gaur egun. Merkataritza-multzo handi horrek hainbat merkatu espezializatu barne hartzen ditu 13 hektareako azaleran; bertan handizkako 71 enpresak dihardute, eta produktu-aukera aparta eskaintzen diote erosleari, kalitate eta osasungarritasun bermerik handienarekin.

Haraino hurbildu gara eta hor, instalazioetan barrena ibilbidea egin dugu (segurtasuneko txalekoa eman digute DK-ko 3. mailakoei).

“Itsasotik platerera” bideoa ikusi ondoren, amantalak eta esku-larruak eman dizkigute, arrain-tailerrerako eta bertan, arrain freskoa ikusteaz gain, nola maneiatu ikasi dugu. Arduradunak arrainaren atalak eta horiek prestatzeko urratsak erakutsiko dizkigu: ezkatak kendu, garbitu, zatitu, etab.

Ondoren, Slow Food txokoan, solasaldi atsegina: zer den eta nola hobe ditzakeen gure bizimodua eta gure elikatzeko modua. Elikagaien piramidea eta egunean zehar behar bezala elikatzeko bestelako datu interesgarriak ere azaldu dizkigute.

Mercabilbaok hamarkada bat daramala Bizkaiko Elikagaien Bankuarekin lan egiten kontatu digute. Horrek, eremuan lokala duela eta bertan, handizkako enpresek egunero emandako gaiak batzen dituela ondoren banatzeko.


Azkenik, arrain-pintxoak, eta fruta freskoen zukua dastatzeko aukera izan dugu.

Eta joan aurretik, laranja-sare bat opari digute!



4. ,12., 13. eta 16. helburuak

Birziklapena prozesu bat da, non eguneroko bizitzan erabiltzen ditugun materialen lehengaiak berriro erabiltzen da, haien erabilera amaitu delako, hala nola plastikoa, beira edo papera. Prozesu hau lehengai eta produktu berriak egiteko erabiltzen da.

Gure institutuan birziklapenaren aldeko konpromisoa hartu dugu eta klasez klase hurrengoa sinatu dugu sinatu dugu:

Birziklatzeko eta berrerabiltzeko prozedura egokia, oso sinplea eta denon onurakoa da.

Errefusa (grisa), plastikoa (horia) eta papera (urdina), klaseko ontzi egokietara botako ditugu eta azken biak kudeatzeko adostutako protokoloa jarraituko dugu:

      1. Klaseko ikasleen zerrenda jarraitzen, astero edo beteta daudenean 1. solairuko ontzietan (Irakasle gelaren ondoan daudenak) hustuko ditugu.

      2. Asteko arduradunak edo ekoordezkoak zerbait apurtuta dagoenean edo erabilera desegokia egin bada tutoreari komunikatu behar dio.

      3. Arduradunek egingo dute berrikusketa astero eta klaseko zerrendan apuntatuko dute.


● Papera ez da zimurtu behar.

● Mukizapiak errefusara bota behar.

● Ahal den heinean, bota baino lehen, berrerabiliko dugu papera.

● Eta ez ahaztu, MURRIZTU plastiko eta papera kontsumoa!!!

Institutuko Jasangarritasuna guztion ardura da!!


11. eta 15. helburuak

15. Helburu

19/10/ 18

Kaktusak hostoetatik oso erraz aldaxkatzen dira, beraz, aste honetan, azpaldian ditugun Kaktusei aldaxkak (eskejeak) kendu dizkiegu bertatik landare berriak lortzeko. Horretarako, aldaxkak moztu eta lurrean sartu behar dira, bertan sustraiak bota eta itsasteko.

Ugalketa asexual teknika hau, aldaxkatzea deritzona, klonazio mota bat da: aldaxka eta landare ama genetikoki berdin-berdinak dira.

Kaktusak Cactaceae zenbait familiatako hainbat landare bizikorren izen arrunta da. Neurriz eta itxuraz oso desberdinak dira generoen arabera. Badira zentimetro batzuk baino handiago egiten ez direnak eta badira 12 m luze eta handiago egiten direnak, Arizonako kaktusa, Carnegiea gigantea adibidez. Lorea duten espezieek lore bakarra izaten dute, kolore bizikoa eta hermafrodita gehienetan. Fruitua baia erakoa dute eta batzuek jateko ona, Opuntia eta Cereus generokoek adibidez. Zurtoina, gehienetan, arantzaduna edo iletsua izaten da, eta biribila izan daiteke, edo zilindrikoa, edo prisma-formakoa, edo zati oboidetan banatua. Kaktus-espezie asko, duten itxura bitxiagatik eta ematen duten loreagatik, apaingarri gisa erabiltzen dira lorategietan.

3, 4, 11, 16 eta 17 . HELBURUAK "JOLASTU BIZI"

2019-2020 ikasturtean JOLASTU-BIZI (UNODC Drogaren eta Delituaren kontrako Nazio Batuen Bulegoa) programan parte hartuko dugu. Mundu mailan martxan jarri da hainbat herrialdetan, baina Europan Santurtziko Axularrekoak izango gara esperientzia hau probatzen lehenak. Helburuak bi dira: batetik, droga kontsumoa, delinkuentzia eta biolentzia prebenitzea kirolaren bitartez; eta, bestetik, eguneroko bizitzarako trebetasun garrantzitsuak garatzea.

En el curso académico 2019-2020 implementaremos el programa JUEGA/VIVE (UNODC Oficina de las Naciones Unidas contra la Droga y el Delito). Aunque a nivel mundial se ha puesto en marcha en algunos países, en Europa seremos los primeros en probarlo los del instituto Axular. Tiene dos objetivos: por un lado, prevenir la delincuencia, el consumo de drogas y la violencia mediante el deporte; y por otro, preparar para la vida mediante el deporte.

In Spain, Santurtzi municipality is the first in Europe to launch UNODC's Line Up, Live Up