Gabonetako postal- lehiaketa

Gabonak datozela eta, Euskara, Ingelesa, Plastika eta Agenda 21 proiektu kideok postal erakusketa antolatu nahi dugu, eta jakina , zuen laguntza eta parte-hartzea ezinbestekoa dugu.

Gaiak: Gabonak, negua, bakea, maitasuna, aldaketa klimatikoa, elkartasuna...

  • Postalak idatzizko testua/mezua eraman beharko du.

  • Teknika eta koloreak norberak aukera ditzake baina derrigorrez material birziklatua erabili behar da.

  • Egilearen datuak (taldea, izen-abizenak) postalaren atzeko aldean jarri behar dira.

  • Lanak aurkezteko epea : abenduaren 16a (Tutoreari eman )

  • Formatua: librea

Parte hartuko dutenen artean postal bat aukeratuko da eta horretarako hizkuntza jatorra, material birziklatua eta postalaren originaltasuna baloratuko dira.

Aukeratutako postala Axular institutuko web orrialdean argitaratuko dugu eta sari bat izango du.

ANIMATU eta PARTE HARTU!!!!

Abenduaren 23an

Hona hemen aurtengo irabazleak eta egin duten postala. Ederra kanpotik eta barrutik.

Zorionak Maialen eta Idoia!