Institutuko kontsumo elektrikoaren ikerketa

Energiaren eta klima-aldaketaren arteko lotura oso handia da. Izan ere, energia elektrikoaren neurrigabeko kontsumoa da, eta, zehazki, energia horren sorkuntza, planeta berotzearen arrazoi nagusietako bat.

Klima-aldaketa geldiarazteko modu bakarra gure kontsumo-ereduak aldatzea da. Ezinbestekoa da gutxiago kontsumitzea, instalazio eta prozesu industrialen energia-eraginkortasuna areagotzea eta energia fosilen kontsumoa energia berriztagarriekin ordezkatzea.

Azken batean, energia aurreztea, azpiegitura fidagarriak, kalitatekoak eta iraunkorrak izatea eta eraginkortasuna sustatzea.

Eskolan eta etxean energia gutxiago kontsumitzen badugu, ingurumenaren eta klimaren onerako izango da, berotze globala eragiten duten CO2 isurketak murriztea lortuko baitugu.


Eskolan energia oso garrantzitsua da argia eduki ahal izateko, zenbait tresna martxan jartzeko, eta abar.

Baina, ba al dakigu zenbat energia elektrikoa kontsumitzen dugun?

Ba al dakigu nola erabiltzen dugun energia hori?

Hemen daukazu honi buruzko datuak eta informazioa.



TXOSTENA

Lanaren justifikazioa diagnostikoa , emaitzak...

Diagnostikorako erabilitako txantiloiak

Energia diagnostikorako txantiloiak

Kontsumoari buruzko datuak (kontsumitutako kwh, gastua, atmosferara askatutako CO2 kantitatea...)

excell CO2 eta fakturak

Zuzendaritza taldeari entregatutako gutuna.

Zuzendaritza taldeari helarazitako gutuna

Behin ikerketa eginda 4. mailako ikasle batzuk Zuzendariarekin bildu ziren egindako lana azaltzeko eta eskaera-gutuna entregatzeko.

Klaseetan jartzeko aholku panelak