GAP

EKINTZA PLANA

Diagnostikoa egin eta gero ondorioztatu dugu zeuden ontzien erabilera ez zela egokia eta berritzeko beharra geneukala.

Horretarako ikasle eta irakasle batzuekin bildu ginen eta ekintza batzuk antolatu genituen.

Klase ordu batzuetan kartelak prestatu zituzten institutuko hormetan eta txoko berdean jartzeko.




Ontzi berrien erabilera egokirako leloa: “Erabili nazazu egoki”.

Zeuden birziklatzeko kutxa zaharrak kendu genituen eta aproposa ziren koloretako ontzi berriak erosi genituen ( horiak eta urdinak) baita irakasle gelan ere.

Klasez klase birgogoratu zen zelan izan behar zen erabilera egokia eta horretarako kontrol orria

jarri da gela guztietan ( word batean dago ) eta ikasle arduradunak asteko behaketa egiten ari dira

modu honetan:

Klaseetan dagoen kontrol orrian ontzi bakoitzaren ( papera, plastikoa, eta errefusa) birziklapena ondo

egiten duten ala ez apuntatzen da eta batez bestekoa egina gomatxo baten bidez adierazten da;

gorria (txarto) , berdea (ondo) edo horia (hobetu behar).

Maiatzaren amaierako jasoko dira orri guztiak eta klaserik hoberenak saria izango du.


Industri opilen ordez fruta eta produktu naturalak kontsumitzea sustatzen da. Jantokiko arduradunarekin eta atezainekin adostu eta gero soberan geratzen den fruta ikasleei eskaintzen zaie atsedenaldian jateko.