18-19 Ikasturtea
Santurtziko Eskolen arteko topaketa eta Udal plenoa
Santurtziko ikastetxeko Eskola Agenda 21eko ordezkari eta arduradun guztiok elkartu dira Udaletxean Alkatesa eta zinegotzien gonbidapenari erantzunez, aurten eginduten lana amankomunean jartzeko eta udal pleno horretan aurkezteko.
Ikasturte honetan Santurtziko Eskola Agenda 21ean, Garapen Iraunkorreko Helburuak bultzatzeko, zer egiten den gure ikastetxeetan zabaldu nahi izan dute.
Garapen Iraunkorreko HelburuakNazio Batuen Elkarteek proposatu zituen 17 egitasmoak dira, Milurteko Helburuekin jarraitzeko.
Pobrezia ezabatzetik kliman aldaketaren kontrako borrokara zabaltzen dira, hezkuntza, ingurumenaren babesa eta gure hirien diseinua ere kontutan izanik.
Alkatesari entregatutako dokumentua
Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko 2D -ko ikasleek Material birziklatuak erabiliz, udalaresn barruko zein kanpoko herritar, erakunde edo eragileen arteko loturak azaltzen dituen horma-irudia eta Photocalla egin dute, Garapen Jasangarriaren helburuen lorpena kontuan harturik.
Eta 1. saria lortu dute!
ZORIONAK!!!!
Eguraldia lagun izan dugu Zuhaitz-Eguna ospatzeko!
Na na na tu tu tu NA TU RA... koreografia ederra gure ikasleek egin dutena!
Gure institutua hobetezen jarraitzen dugu!!
Istitutuko egurrezko hesia eta baso-lorategiko pasabidea eginda!!!
GIH formazio saioan irakasleok bete dugun panela
Iraes sarerako DC 3. mailakoikasleek egindako lana.
Konpromisoak berrikusteko galdetegiaren erantzunen laburpena
Pasa den urteetako konpromisoak berrikusteko galdetegia : Galdetegia (klikatu eskuratzeko)
PLASTIKOAK eta ITSASOA
Hona hemen IRAES 21 sarerako DC 3. mailako ikasleek egin duten lan bikaina!!
IV CONFINT ALCARAZEN (ALBACETEN)
Axular institutuko bi ikasle Euskadiko ordezkari joan dira Albaceten egin berri den Eskola Jasangarrien topaketara.
Estatuko beste hainbat ordezkarirekin batera, gure institutuko 3. mailako Luziak eta Angiek parte hartu dute Albaceten egin berri den topaketan, Alcarazeko IV CONFINT-ean hain zuzen ere.
IRAES sarea, Euskal Autonomia Erkidegoan iraunkortasunerako errekonozimendua jaso duten eta garapen iraunkortasuna bultzatzen duten 104 ikastetxek osatzen dute. Axular institutuak eskola jasangarrien IRAES 21 taldean parte hartzen du aspaldian.
Sare honen bidez, lanak aurkeztu, proposamenak egin , eta estatu zein nazioarteko mailako esperientziak partekatzen dituzte ikasle eta irakasleek (azkenak, Albaceten eta Portugalen hurrenez hurren)
Aurten, urriaren 17tik 20ra, Alcarazen (Albaceten) izan da estatu mailako ikastetxe jasangarrien topaketa eta IRAES 21-eko zazpi ikastetxeko ikasleak ( Axular BHI, El Regato, Begoñazpi, Elorrio BHI, Urola ikastola, Arrasate BHI eta Zumaiena) joan dira ordezkari, guztira EAE-ko 14 ikasle, haien artean, gureak.
Topaketa horretan Agenda 21 proiektuan eta IRAES taldean egiten den lan bikaina elkartrukatu dute ikasleek baita irakasleek ere!
ESPERIENTZIA POLITA BIZI DUTENA ANGIEK ETA LUZIAK!!
ESKERRIK ASKO EGIN DUZUEN LANAGATIK.
Axularreko institutuan intsektuentzako Hotela eraiki dugu, 5 izarretako hotela !!!!
Ikasturte berria hasi da eta honekin batera Agenda 21eko ekintzak. Motorrak berotzeko, Axularreko bi ikasle Alcarazera ( Albacetera) joango dira, urrian, 17-tik 20-ra, Estatuko CONFINT-ean parte hartzera.
Eta zer da CONFINT-a? Eta zer egingo dute?
Hemen uzten dizuegu bideo polit bat, galdera horiek pixkat argitzeko.
Garapen Iraunkorrari buruzko 2015eko Mundu Gailurrean, NBEko Estatu Kideek Garapen Iraunkorrerako 2030 Agenda onartu zuten, pobrezia desagerrarazteko, planeta babesteko eta pertsona guztiei oparotasuna bermatzeko xedez.
17 helburu eta 169 xede ditu, baita aitorpen politiko bat ere.
Ezagutu geihago bideo honetan:
Maiatzaren 9an, Ikasle batuzuen laguntzari esker, Photocall-a antolatu dugu patio orduan. Gure helburua Garapen iraunkorrerako helburuak zeintzuk diren eta institutuan zelan lantzen diren jakiraztea izan da.