20-21 ikasturtea

AGENDA 2030 AXULAR BHI

Garapen Iraunkorrerako 17 Helburuak

Ekaina Ingurumen eta Osasun XXXII. Lehiaketaren irabazleak


Ingurumen eta Osasun XXXII. Lehiaketaren irabazleak

Epaimahaia bildu eta honako lan hauek aukeratu ditu irabazle:

5. KATEGORIA

  • Lehen saria:: Axular: Aitor Bravo Guerra. Axular BHI. (2. zikloa). BIDEOA

  • Bigarren saria: Carmelitas: Aitana García (DBHko 4.a)

  • Hirugarren saria: Hijas de la Cruz: Álvaro Vicario Elena (2. zikloa)


Informazio gehigorako klikatu ezkerreko zutabean

Ekaina Serantes mendia

Ekaina

Azkenik, aire zabalean jarduera bat egin dugu, Serantes mendira igo gara, hori bai, betiere ingurumena eta haren kontserbazioa ahalik eta gehien errespetatuz!!

Serantes mendia (451m) Abraren eta Bilboko portuko sarreraren zelatari-postu bikaina dugu. Horregatik, zaintza eta babeserako eraikin militarrak bertan instalatzeko erabili izan dute. Babesteko elementu nagusiak bi dira: Seranteseko gotorlekua eta tontorreko dorrea. Goiko aldetik Nerbioi itsasadarraren albo biak, Oiz eta Sollube mendiak, Durangaldeako haitzak eta, egun argitan, Billano lurmuturra ikus daitezke.

11.HELBURUA: HIRI ETA KOMUNITATE IRAUNKORRAK

INGURUMENAREN ROL-JOKUA:Hiriak eta giza kokaguneak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea.


Otsailean

1 DBH ikasleek hiriko arkitekturaren profesionalen rolak hartu dituzte beren gain egun batez. 10.000 lagunentzako komunitate berria edukiko duen gunaren mapa izanda, espazioa nola erabili erabaki behar izan dute hainbat irizpide edo baldintza kontuan hartuta.

Lurra nola erabiltzen dugun erabakitzeak guztiongan dauka eragina. Gure bizimoduaren kalitatea harreman zuzena dauka gure ingurumen hurbilenarekin. Auzotegia atsegin ala masifikatu batean bizi nahi dugu?



KLIMA ALDAKETA

13. helburua: KLIMA BABESTEKO EKINTZAK

2021/03/01 Iraes taldekideek egindako lanen aurkezpena egin dute 4. DKko ikaskideen aurrean.

Eskerrik asko eginiko esfortzuagatik!!


2021/01/15

Hona hemen IRAES taldeak Aldaketa klimatikoari buruz egin duen lana: Zer den, arazoak, eragileak, konponbideak....

LAN EDERRA!!

klima aldaketa B1
klima aldaketa B2
klima aldaketa D.pdf
klima aldaketa C

Sahara Herriaren Aldeko Elkartea

Otsailak, 4

Gabonetan egin genuen MARKAGAILU-kanpaina solidarioan 175 euro bildu genituen eta AMAL (SAHARAREN HERRIAREN aldeko elkartea) erakundeari entregatu genion.

Lola, Santurtziko Amal erakundearen ordezkaria, diruaren bila etorri zen eta jasonbaino lehen Sahararen herriaren egoera latza, batez ere azken hilabetetan, azaldu zigun.

Txeke sinboliko bat entrega zigun Lolak.

Ortua eta baso-lorategia

Abenduaren 17an

AZAROA

Azaroan, berriz ere martxan jarri gara gure institutuko baso-lorategia hobetzeko.

Landare berriak prestatu...

eta leku egokian birlandatu.

Modu berean, prestakuntza lanekin hasi gara ortuan.

Lehenegoan garbiketa lanak bete ditugu.

Hurrengoan... landaketa!

IRAES taldea

Instituko IRAES talde berria sortu da. Batxilergoko ikasle batzuk dira. Behean taldeak prestatutako aurkezpen bideoa daukazue. Polita benetan!!

OHARRA:

Iraes sareari buruz gehiago jakin nahi baduzu, egin klik ezkerreko zutabeko estekan.

Santurziko Axular BHI: Aurkezpen bideoa

IRAKASLEEN FORMAZIOA

Urrian "Ortuaren erabilera didaktikoa"-ri buruzko formazioa egin zuen institutuko irakasle talde batek.



COVID-19 ren ondorioak birziklapenean


Zoritxarrez, irailean eskola berrira egokitu behar izan gara, eta horretarako birziklatze-protokolo berriak sortu behar izan ditugu.

Zein edukiontzitara bota behar dugu garbiketarako erabilitako papera?

Eta maskarak eta eskularruak?

Hori guztia argitzeko, informazio-kanpaina bat jarri dugu martxan, eta horrekin batera txoko berdea inauguratu dugu.