Txoko berdea berritzeko lanak

Institutuko txoko berdea berritu nahian 4. DKko ikasleok lanari ekin diogu.

Alde batetik Agenda berriaren Garapen Iraunkorrerako 17 helburuak islatu nahi genituen , baina bestetik, ez genuen ahaztu behar txokoaren helburua: "komunikazioa",hau da Agenda 2030proiektuaren lana ezagutzera eman .

Plastika ikasgaian kolore lehenak eta haien arteko nahasteak ikasi eta experimentatu ditugu eta bozetoak egin ditugu.

Matematikan neurriak eta kalkuluak landu ditugu : txokoaren neurriak hartu, proportzioak kalkulatu...

Denon artean zer egin eta nola egin erabaki dugu: lana planifikatu, antolatu, materiala zerrendatu...

Prestaketa lanak ikasgelan: koloreak , kalkuluak, txantiloiak ...

Orain, lekuan bertan, lehenengo pausuak gure proiektua aurrera eramateko.

Horrela zen gure txoko berdea... eta horrela egon gara urteetan zehar pilatu diren grapak,kartulinak eta paperak kentzen!!!

Zuriz margotu, eta orain bai, orain gure txokoa prest dago berrikuntzarako.

...Eta poliki-poliki bozetoa badoa itxura hartzen.