Ekaina Serantes Mendia

Ekaina

Azkenik, aire zabalean jarduera bat egin dugu, Serantes mendira igo gara, hori bai, betiere ingurumena eta haren kontserbazioa ahalik eta gehien errespetatuz!!

Serantes mendia (451m) Abraren eta Bilboko portuko sarreraren zelatari-postu bikaina dugu. Horregatik, zaintza eta babeserako eraikin militarrak bertan instalatzeko erabili izan dute. Babesteko elementu nagusiak bi dira: Seranteseko gotorlekua eta tontorreko dorrea. Goiko aldetik Nerbioi itsasadarraren albo biak, Oiz eta Sollube mendiak, Durangaldeako haitzak eta, egun argitan, Billano lurmuturra ikus daitezke.