Tailerrak: Uramelaren ekosistema eta ingurumeneko murala orrietan

DBH 4 Urmaelaren ekosistema

Tailerraren helburua urmaeletan animalien eta ingurunearen arteko harremana ulertzea da.Bizitza basatiari buruzko ikerketak egiteko leku bikainak diraurmaelak , benetako ekosistemak baitira tamaina txikian eta ekologiaren kontzeptu sakonak ikas baitaitezke. Ikasleek espezie ugari aurkitu dituzte, libelulak, igelak, apoak eta uretako ornogabeen espezie askok.



DBH 1

INGURUMENEKO MURALA ORRIETAN – SERANTES MENDIKO FAUNA

Tailer honen helburua zera da, ikasleek, artearen bidez, Serantes mendiko faunaren parte bat ezagutzea, zehatz-

mehatz gure mendietan dabiltzan tximeleta-mota batzuk eta ugaztun garrantzitsuenak.

Margotzeko errazak diren tximeletak margotuko dira ikasle gazteenen lana errazteko (28 bat espezie).

Ugaztunen gaia lantzeko mural batean honako espezie hauek aurkeztuko dira: azeria, orkatza, urtxintxa,

lepazuria, katajineta, erbinudea eta kirikino arrunta.

Orriak (DIN A4 neurriko folioak) margotzeko liburuxka bat bailiran markatuko dira. Garrantzitsua da ikasle guztiek

errotuladoreen bildumako kolore guztietako errotuladoreak ekartzea. Jarduera hasi baino lehen, ikasleek Serantes

mendiko tximeletei buruzko bideo bat ikusiko dute.

Laminak plastifikatu ostean, mural bat egin daiteke hezkuntza-zentroetako pasabideetako hormak apaintzeko.