zuzenbidearen profesional euskaldunen txoko
digitala da. Lege-testuak, artikulu interesgarriak, baliabide erabilgarriak,
kontaktu baliagarriak eta, oro har, euskara eta zuzenbidea uztartzen duen
guztia.
Es el rincón digital de los profesionales vascos del derecho. Podrá
encontrar en él textos legales, artículos de interés, recursos utilizables,
contactos útiles y, en general, todo aquello que se relacione con el euskera y
el derecho.
It is the digital corner of Basque
professionals of the Law. You can find legal texts, articles
of interest, usable resources, useful contacts and all that is
related with the Basque and the Law.
C'est le coin digital des
professionnels basques du Droit. Vous pouvrez y trouver des textes légaux,
des articles d'intérêt, des ressources utilisables, des contacts utiles et, en général,
tout ce qui se rapporte de l’euskara et le
Droit.
Herrik bere lege, etxek bere haztura. (Herrikoia)
Ahaltsuaren eta
ahalgearen artean, aberatsaren eta txiroaren artean, nagusiaren eta
morroiaren artean, askatasunak zapaldu egiten du eta legeak, berriz,
askatzen.
Entre le fort et le faible, entre le riche et le
pauvre, entre le maître et le serviteur, c'est la liberté qui opprime et
la loi qui affranchit. (Henri Lacordaire)
1428/2003
ERREGE DEKRETUA, AZAROAREN 21EKOA, ZIRKULAZIO-ARAUDI OROKORRA ONARTZEKO DENA,
BETIERE, TRAFIKOARI, IBILGAILU MOTORDUNEN ZIRKULAZIOARI ETA BIDE-SEGURTASUNARI
BURUZKO LEGEAREN TESTU ARTIKULATUA, MARTXOAREN 2KO 339/1990 LEGEGINTZAKO ERREGE
DEKRETUAREN BITARTEZ ONARTUA, APLIKATU ETA GARATZEARREN
EAO, abenduaren 23koa
Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta
bide-segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua, martxoaren 2ko 339/1990
Legegintzako Errege Dekretuaren bitartez onartua, aldatzen duen abenduaren 19ko
19/2001 Legearen azken xedapenetatik bigarrenak dioenez, Gobernuak sei
hilabeteko epea izango du, aldaketa indarrean sartzen denetik, urtarrilaren
17ko 13/1992 Errege Dekretuaren bitartez onartutako Zirkulazio Araudi Orokorra
aldatzeko eta aipatutako erreformara egokitzeko.
Errege dekretu honek gainditu egiten du lege-manu hori, izan
ere, berori betetzeaz gain, komenigarri ikusten da berri bat egitea, hain dira
handiak urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretuaren bitartez onartutako
Zirkulazio Araudi Orokorrak behar dituen aldaketak. Araudi berri honetan,
gainera, batu egingo dira urtarrilaren 30eko 116/1998 Errege Dekretuaren
bitartez egindako aldaketak (Errege dekretu horren bitartez, Zirkulazio Araudi
Orokorra Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide-segurtasunari
buruzko martxoaren 24ko 5/1997 Legera egokitu zen), ekainaren 20ko 1333/1994
Errege Dekretua eta urriaren 23ko 2282/98 Errege Dekretua, Zirkulazio Araudi
Orokorra alkoholemiari dagokionez aldatu zuena.
Testu berria 19/2001 Legera egokitzeko,
txirrindularitza-alorreko arauak sartu dira, arau-hauste berriak ezarri dira
eta zeuden batzuen kalifikazioa aldatu da ?adibidez sakelako telefonoa
erabiltzeari edo kontrako noranzkoan joateari buruzkoak, hurrenez hurren? eta,
gainera, beste manu batzuk modernizatu egin dira, kontuan izanda trafikoaren
kudeaketan bitarteko tekniko berriak daudela zirkulazioa erregulatzeko eta
arauak bitarteko horiek guztiz operatibo bihurtu behar dituela.
Txirrindularitzari dagokionez, Zirkulazio-arauak
txirrindularitzari egokitzeko azaroaren 25eko 43/1999 Legearen bitartez,
aldaketa handiak egin ziren Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta
bide-segurtasunari buruzko legearen testu artikulatuan. Testu horrek 19/2001
Legearen eragina ere izan zuen, eta lege horrek, bere aldetik, orain burutzen
ari den erregelamendu bidezko garapen zabala ekarri du.
Horren ondorioz, seinaleztapen-sistema osoa ere berrikusi
eta eguneratu behar izan da, inguruko herrialdeetako erabilpen-irizpideetan
izandako aurrerapenei egokitzeko eta, arlo honetan, trafiko arauen eta
errepideen arteko konkordantzia hobetzeko. Lehenengo eranskinean agertzen dira
seinaleen grafikoak.
Bigarren eranskinean, kirol-probak,
txirrindularitza-ibilaldiak eta bestelako gertakariak arautzen dira. Orain
arte, horiek guztiak Zirkulazio Kodearen 108. artikuluan eta 2. Eranskinean
zeuden araututa eta, ondorioz, manu horiek indargabetu egin behar dira, eta
kirol-proba horiek Zirkulazio Araudi Orokorraren 55. artikuluaren baitan sartu,
hori baita lasterketa, lehiaketa, txapelketa eta bestelako kirol-probei
buruzkoa.
Aipagarria da autonomia-erkidegoek eskumena izango dutela
beren lurraldeko herrien arteko errepideetan kirol-probak egiteko baimena
emateko, izan ere, ikuskizun publikoen alorreko eskumenak eskualdatuta eta
onartuta dauzkate eta kirol-probek izaera hori daukate. Dena dela, proba horien
berezitasuna eta bide-segurtasunean duten eragina kontuan hartuta, trafikoa
zaindu eta erregulatzeko ardura duten administrazioek txosten lotesle bat
emango dute baimena eman aurretik .
Hirugarren eranskinean, Ibilgailu bereziek eta garraio
bereziko araubideari lotutakoek bete beharreko arau eta baldintzak zehazten
dira, izan ere, arlo horretan hutsune handia zegon zirkulazioari buruzko gure zuzenbidean
eta premiazkoa zen arautzea, horrelako ibilgailuak tartean daudela sor
litezkeen istripuen ondorioak oso larriak izan baitaitezke.
Eranskin berberean arautzen da indar armatuen konboi eta
garraioentzako araubide berezia. Horrelako garraioak, alderdi askotan eta kasu
jakin batzuetan, nazioarteko hitzarmenen mende daude eta, beraz, berariazko
erregulazioa behar dute.
Horretarako bide ematen dute, batetik, Trafikoari, ibilgailu
motordunen zirkulazioari eta bide-segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatuaren
azken xedapeneko 2. paragrafoak eta, bestetik, abenduaren 23ko 2822/1998 Errege
Dekretuaren bitartez onartutako Ibilgailuen Araudi Orokorraren azken
xedapenetatik bigarrenak.
Bestalde, gure herrialdea defentsa bateratua bermatzen duten
nazioz gaindiko organizazioetako kide denez, arlo honetako lankidetza sortu da
inguruko herrialdeekin eta, ondorioz, noizean behin beste nazio batzuetako
ibilgailu militarrak Espainiako errepideetatik ibiltzen dira, batez ere
maniobrak daudenean eta material militarra garraiatzea eskatzen duten ariketak
egiten direnean.
Azkenik, azken xedapenetatik lehenean, Trafikoari, ibilgailu
motordunen zirkulazioari eta bide-segurtasunari buruzko Legearen testu
artikulatuko azken xedapenean Gobernuari ematen zaion eskumena erabiltzen da
oinarrizko zirkulazio-kontzeptuak aldatzeko eta testu artikulatu horretan
agertzen direnei definizioak jartzeko, funtsezko osagarriak baitira onartzen
den Zirkulazio Araudi berria aplikatzeko.
Errege-dekretu honek Trafikorako eta Bide Zirkulazioaren
Segurtasunerako Kontseilu Nagusiaren irizpena jaso du.
Ondorioz, Barne, Defentsa, Sustapen eta Zientzia eta
Teknologia ministroen proposamenez, Herri Administrazioen ministroak aldez
aurretik onartuta, Estatu Kontseiluaren adostasunarekin eta Ministroen
Kontseiluak 2003ko azaroaren 21eko bilkuran gaia aztertu ondoren, hauxe
XEDATU DUT:
Artikulu bakarra.
Zirkulazio Araudi
Orokorra onartzea.
Zirkulazio Araudi Orokorra onartzen da, martxoaren 2ko
339/1990 Legegintzako Errege Dekretua aplikatu eta garatzeko, hori baita
Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide-segurtasunari buruzko
Legearen testu artikulatua onartzen duena. Testua amaieran dago txertatuta.
Xedapen indargabetzaile
bakarra.
Arauak indargabetzea.
Honako hauek indargabetzen dira: urtarrilaren 17ko 13/1992
Errege Dekretua, Zirkulazio Araudi Orokorra onartzen duena Trafikoari,
ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide-segurtasunari buruzko Legearen
testu artikulatua aplikatu eta garatzeko; Zirkulazio Kodearen 108. artikulua eta
2. eranskina eta errege dekretu honen aurka doazen maila bereko edo beheragoko
xedapen guztiak.
Azken xedapenetatik
lehena.
Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta
bide-segurtasunari buruzko legearen testu artikulatuaren eranskina aldatzea.
Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta
bide-segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatuaren eranskina, martxoaren
2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren bitartez onartua, era honetan
aldatzen da:
Bat.
“Bide lasterra” oinarrizko kontzeptua, eranskineko 63.
paragrafoan jasoa, kendu egiten da.
64. paragrafotik aurrerako oinarrizko kontzeptuen
hurrenkera-zenbakia bat gutxituko da, hau da, 64.a 63,a izatera pasatuko da,
65.a 64.a izatera eta horrela amaitu arte.
Bi.
Oinarrizko kontzeptu hauen definizioak aldatzen dira:
“autobia”, 62. paragrafoan jasoa; “errepide arrunta”, 64. paragrafoan jasoa,
eta “zeharbidea”, 66. paragrafoan jasoa. Hauek dira definizio berriak:
Autobia.
Berariaz autobia gisa proiektatu, eraiki eta
seinaleztatutako errepidea da, eta ezaugarri hauek ditu:
a) Jabetza mugakideetatik ezin da bertara sartu.
b) Sestra berean autobideak ez du gurutzatzen inolako
bidezidor, bide, trenbide edo tranbia-biderik; eta autobidea bera ere ez du
gurutzatzen inolako bidezidor, komunikazio-bide edo bide-zorrek ere.
c) Zirkulazioaren noranzko bakoitzerako, galtzada berezituak
dauzka autobideak, salbu eta puntu berezietan edo aldi baterako denean.
Zirkulaziorako ez den lur-zerrenda batekin banatzen dira galtzadak
elkarrengandik, edo beste moduren batera.
Errepide arrunta.
Autobideen, autobien eta automobilentzako bideen ezaugarriak
betetzen ez dituzten errepideak errepide arruntak dira.
Zeharbidea.
Arauzko xedapen honen ondorioetarako, Herria igarotzen duen
errepide-zatia da zeharbidea.
Ez dira zeharbidetzat hartuko beste bide-alternatiba bat edo
saihesbidea duten zatiak baldin eta horietarako sarbidea badute.
Hiru.
Oinarrizko kontzeptu hauek sartzen dira, beren
definizioekin: “automobilentzako bidea”, 75. oinarrizko kontzeptua izango da;
“herriz kanpoko bidea”, 76. oinarrizko kontzeptua izango da; “herri barruko
bidea”, 77. oinarrizko kontzeptua izango da; “errepidea” 78. oinarrizko
kontzeptua izango da; “biribilgunea”, 79. oinarrizko kontzeptua izango da, eta
“okupazio handiko ibilgailuentzako erreia”, 80. oinarrizko kontzeptua izango
da.
Oinarrizko kontzeptu horiek erredakzio hau izango dute:
Automobilentzako bideak.
Bertan automobilak baino ezingo dute zirkulatu; galtzada
bakarra izango dute eta ez dute jabetza mugakideetarako inolako sarbiderik
izango; S-3 eta S-4 seinaleekin seinaleztatuko dira.
Herriz kanpoko bideak.
Herritik kanpo dauden bideak dira.
Herri barruko bideak.
Herri barruan dauden bide publiko
guztiak dira, zeharbideak izan ezik.
Errepideak.
Arauzko xedapen honen
ondorioetarako, herritik kanpo dauden bide publiko zoladuradun guztiak dira
errepideak, zeharbide-zatiak izan ezik.
Biribilgunea.
Elkargune-mota berezia da; bertan
biltzen diren bideguneak erdian dagoen uztai baten bitartez komunikatzen dira,
eta zirkulazioa erdian dagoen irlatxo baten biran antolatzen da.
Biribilgune zatituak ez dira, berez,
biribilgunetzat hartzen; horietan, bi bidegune, normalean aurrez aurrekoak,
erdiko irlatxoaren bitartez konektatzen dira zuzenean eta trafikoa batetik
bestera igarotzen da irlatxoa inguratu gabe.
Okupazio handiko ibilgailuentzako
erreia. Berariaz okupazio handiko ibilgailuentzako gordetako edo egokitutako
erreia da.
Azken xedapenetatik
bigarrena.
Garatzeko ahalmena.
Barne ministroari ahalmenak ematen zaizkio, berak bakarrik
edo, gaiak eragiten dien neurrian, beste ministerioetako departamenduetako
titularrarekin batera, Errege Dekretu honetan ezarritakoa aplikatu eta
garatzeko bidezkoak diren xedapenak emateko.
Azken xedapenetatik
hirugarrena.
Indar armatuen
ibilgailuak.
Defentsa eta Barne ministerioei, eta, bidezkoa bada,
eskumenak dituzten beste ministroei, ahalmena ematen zaie Indar Armatuetako
ibilgailuen baimen eta zirkulazio araubideko berezitasunak arautzeko.
Azken xedapenetatik
laugarrena.
Sorgorgarriak eta gai
psikotropikoak.
Barne ministroari eta Osasun eta Kontsumo ministroari, eta,
bidezkoa bada, eskumenak dituzten beste ministroei, ahalmena ematen zaie
ibilgailu motordunetako gidariengan eragin negatiboa izan dezaketen
sorgorgarrien eta gai psikotropikoen gaineko puntu guztiak arautzeko.
Azken xedapenetatik
bosgarrena.
Indarrean sartzea.
Errege dekretu hau, “Estatuko Aldizkari Ofizialean”
argitaratu eta handik hilabetera sartuko da indarrean.
Madrilen, 2003ko azaroaren 21ean.
ZIRKULAZIOARI BURUZKO
ARAUDI OROKORRA
AURKIBIDEA
Atariko titulua.
Trafikoari, ibilgailu
motordunen zirkulazioari eta bide-segurtasunari buruzko arauen aplikazio-eremua
1. artikulua.
Aplikazio-eremua
I. titulua.
Zirkulazioko jokabideei buruzko arau orokorrak
I. kapitulua.
Arau orokorrak
2. artikulua.
Bide-erabiltzaileak
3. artikulua.
Gidariak
4. artikulua.
Zirkulazioaren segurtasunari eragiten dioten jarduerak
5. artikulua.
Oztopoak eta arriskuak seinaleztatzea.
6. artikulua.
Suteei aurrea hartzeko neurriak
7. artikulua.
Perturbazio-igorpenak eta igorpen kutsagarriak
II. kapitulua.
Ibilgailuetako zama. Pertsonak, salgaiak edo bestelako
gauzak garraiatzea
8. artikulua.
Ibilgailuetako zama. Pertsonak, salgaiak edo bestelako
gauzak garraiatzea
1. atala. Pertsonak garraiatze.
9. artikulua.
Pertsonak garraiatzea
10. artikulua.
Jendearentzako leku egokiak eta kokapena
11. artikulua.
Pertsona-taldeak garraiatzea
12. artikulua.
Txirrindu, motor-bizikleta eta motorrei buruzko arauak
2. atala. Salgaiak edo bestelako gauzak garraiatzea
13. artikulua.
Ibilgailuen eta zamaren neurriak.
14. artikulua.
Zamak kokatzeko modua.
15. artikulua.
Zamaren neurriak
16. artikulua.
Zamaketa-lanak eta hustuketa-lanak
III. kapitulua.
Gidarientzako arau orokorrak.
17. artikulua.
Ibilgailua zein animaliak kontrolatzea
18. artikulua.
Gidarien beste betebehar batzuk
19. artikulua.
Ibilgailutik dagoen ikuspena
IV. kapitulua.
Edari alkoholdunei buruzko arauak
20. artikulua.
Odoleko eta jaurtitako arnasako alkohol-mailak
21. artikulua.
Alkoholemia neurtzea.
Behartuta dauden pertsonak
22. artikulua.
Jaurtitako arnasan alkohola antzemateko probak
23. artikulua.
Probak nola egin
24. artikulua.
Agintaritzaren agenteak bete
beharreko eginbideak
25. artikulua.
Ibilgailua ibilgetzea
26. artikulua.
Osasun-langileen betebeharrak
V. kapitulua.
Sorgorgarriei, psikotropikoei,
estimulatzaileei edo antzeko beste gai batzuei buruzko arauak.
27. artikulua.
Sorgorgarriak, psikotropikoak,
estimulatzaileak edo antzeko beste gai batzuk
28. artikulua.
Sorgorgarriak, psikotropikoak,
estimulatzaileak edo antzeko beste gai batzuk hartu diren aztertzeko probak.
II.Titulua.
Ibilgailuen zirkulazioa
I. kapitulua.
Kokalekua.
1. atala. Zirkulazioaren noranzkoa.
29. artikulua.
Arau orokorra
2. atala. Erreietan nola ibili.
30. artikulua.
Erreietan nola ibili, bi zirkulazio-noranzkoko errepideetan
31. artikulua.
Erreietan nola ibili, noranzko bereko errei bat baino
gehiago duten galtzadetan, herritik kanpokoak direnean
32. artikulua.
Erreietan nola ibili, noranzko bereko hiru errei edo gehiago
dituzten galtzadetan, herritik kanpokoak direnean.
33. artikulua.
Erreietan nola ibili, noranzko bereko errei bat baino
gehiago duten galtzadetan, herrikoak direnean
34. artikulua.
Erreiak zenbatzea
35. artikulua.
Erreietan nola ibili seinaleztatutako abiaduraren arabera
eta ibilgailu eta maniobra jakin batzuetarako gordeta daudenean.
3. atala. Bazterbideak.
36. artikulua.
Bazterbidetik nahitaez ibili behar duten gidariak.
4. atala. Zirkulazioaren noranzkoaren eta galtzada, errei
eta bazterbideen erabileraren kasu bereziak.
37. artikulua.
Zirkulazioa segurua edo arina izateko, modu berezian antola
daiteke trafikoa.
38. artikulua.
Autobideetatik eta autobietatik zirkulatzea
39. artikulua.
Zirkulazioa mugatzea
40 artikulua.
Errei itzulgarriak
41. artikulua.
Erreiak ohiko noranzkoaren kontra erabiltzea.
42. artikulua.
Zirkulaziorako behin-behineko errei
gehigarriak
5. atala. Babesguneak, irlatxoak edo gida-adierazgailuak,
edo antzekoak
43. artikulua.
Zirkulazioaren noranzkoa
6. atala. Bideetako galtzadak.
44. artikulua.
Galtzadetan nola ibili
II. kapitulua.
Abiadura
1. atala.Abiadura-mugak
45. artikulua.
Egoera bakoitzeko baldintzetara egokitu behar da abiadura
46. artikulua.
Abiadura jaistea.
Kasuak
47. artikulua.
Gehieneko eta gutxieneko abiadurak.
48. artikulua.
Gehieneko abiadurak, herriz kanpoko bideetan
49. artikulua.
Gutxieneko abiadurak herri barruko eta herriz kanpoko
bideetan.
50. artikulua.
Abiadura-mugak, herri barruko bideetan eta zeharbideetan
51. artikulua.
Gehieneko abiadurak, aurreratzerakoan
52. artikulua.
Lehentasuneko abiadurak
2. atala. Abiadura jaistea eta ibilgailuen arteko tarteak.
53. artikulua.
Abiadura jaistea
54. artikulua.
Ibilgailuen arteko tarteak
3. atala. Lehiaketak.
55. artikulua.
Kirol-probak, bizikleta-ibilaldiak eta bestelako
gertakariak.
III. kapitulua.
Pasatzeko lehentasuna
1. atala. Lehentasun-arauak elkarguneetan.
56. artikulua.
Seinaleztatutako elkarguneak
57. artikulua.
Seinaleztatu gabeko elkarguneak
58. artikulua.
Arau orokorrak.
59. artikulua.
Elkarguneak
2. atala. Lan-guneak, estuguneak eta aldapa handiko
bideguneak
60. artikulua.
Lan-guneak eta estuguneak
61. artikulua.
Zubietatik edo seinaleztatutako lan-guneetatik pasatzea
62. artikulua.
Lehentasunen hurrenkera, seinalerik ez dagoenean
63. artikulua.
Aldapa handiko bideguneak.
3. atala. Gidariek txirrindulariekin, oinezkoekin eta
animaliekin izan behar duten jokabiderako arauak.
64. artikulua.
Arau orokorrak eta txirrindulariek pasatzeko duten
lehentasuna.
65. artikulua.
Gidariek dute pasatzeko lehentasuna, oinezkoek baino
lehenago
66. artikulua.
Gidariek dute pasatzeko lehentasuna, animaliek baino
lehenago.
Homologatutako segurtasun-uhala edo eusteko homologatutako
beste sistema batzuk.
118. artikulua.
Kaskoa eta beste babes-elementu batzuk.
119. artikulua.
Salbuespenak.
III. kapitulua.
Gidaldi eta atsedenaldiak
120. artikulua.
Arau orokorrak.
IV. kapitulua.
Oinezkoak.
121. artikulua.
Oinezkoentzako guneetako zirkulazioa.
Salbuespenak.
122. artikulua.
Galtzadatik edo bazterbidetik zirkulatzea.
123. artikulua.
Gaueko zirkulazioa.
124. artikulua.
Oinezkoentzako pasaguneak, eta galtzadak zeharkatzea.
125. artikulua.
Autobide eta autobiei buruzko arauak.
V. kapitulua.
Animalien zirkulazioa
126. artikulua.
Arau orokorrak.
127. artikulua.
Arau bereziak.
128. artikulua.
Autobide eta autobiei buruzko arauak.
VI. kapitulua.
Larrialdietan zer egin.
129. artikulua.
Laguntza eman beharra.
130. artikulua.
Ibilgailua ibilgetu eta zama erortzea.
IV. titulua.
Seinaleztapena.
I. kapitulua.
Arau orokorrak.
131. artikulua.
Kontzeptua.
132. artikulua.
Seinaleen aginduak betetzea.
II. kapitulua.
Seinaleen arteko lehentasuna.
133. artikulua.
Lehentasunen hurrenkera.
III. kapitulua.
Seinaleen taxua.
134. artikulua.
Zirkulazio-seinaleen zerrenda ofiziala.
IV. kapitulua.
Seinaleen aplikazioa.
1. atala. Azalpen orokorrak.
135. artikulua.
Aplikazioa.
136. artikulua.
Ikuspena.
137. artikulua.
Inskripzioak.
138. artikulua.
Seinaleetako hizkuntza.
2. atala. Bideetako seinaleei buruzko erantzukizuna.
139. artikulua.
Erantzukizuna.
140. artikulua.
Languneetako seinaleak
141. artikulua.
Seinale-motak eta helburua
V. kapitulua.
Seinaleak kendu, ordezkatu eta aldatzea.
142. artikulua.
Seinaleei buruzko betebeharrak.
VI. kapitulua.
Zirkulazioko seinaleak eta bide-marrak: motak eta esanahiak
1. atala. Bidezainen seinaleak eta aginduak
143. artikulua.
Besoarekin egindako seinaleak, eta bestelakoak.
2. atala. Bidetik ibiltzeko ohiko araubidea aldatzen duten
aldi baterako seinaleak eta baliza-seinaleak.
144. artikulua.
Aldi baterako seinaleak eta baliza-seinaleak.
3. atala. Semaforoak.
145. artikulua.
Oinezkoentzako semaforoak.
146. artikulua.
Ibilgailuentzako semaforo biribilak.
147. artikulua.
Ibilgailuentzako semaforo karratuak, edo erreikoak.
148. artikulua.
Ibilgailu jakin batzuentzako semaforoak.
4. atala. Zirkulazioko seinale bertikalak.
1. azpiatala. Arriskuaz ohartarazteko seinaleak.
149. artikulua.
Xedea eta motak.
2. azpiatala.
Arau-seinaleak.
150. artikulua.
Xedea, motak eta arau orokorrak.
151. artikulua.
Lehentasun-seinaleak.
152. artikulua.
Sarrera debekatzeko seinaleak.
153. artikulua.
Pasabidea murrizteko seinaleak.
154. artikulua.
Debekua edo murrizketa adierazteko beste seinale batzuk
155. artikulua.
Betebeharra adierazteko seinaleak.
156. artikulua.
Debekuen edo murrizketen amaiera adierazteko seinaleak.
157. artikulua.
Arau-seinaleen taxua.
3. azpiatala. Argibide seinaleak.
158. artikulua.
Xedea eta motak.
159. artikulua.
Argibide orokorretako seinaleak.
160. artikulua.
Errei-seinaleak.
161. artikulua.
Zerbitzu-seinaleak.
162. artikulua.
Orientazio-seinaleak.
163. artikulua.
Panel osagarriak.
164. artikulua.
Beste seinale batzuk.
165. artikulua.
Argibide-seinaleen taxua.
5. atala. Bide-marrak.
166. artikulua.
Xedea eta motak.
167. artikulua.
Luzetarako marra zuriak.
168. artikulua.
Zeharkako marra zuriak.
169. artikulua.
Zirkulazioko seinale horizontalak.
170. artikulua.
Beste marra eta inskripzio zuri batzuk.
171. artikulua.
Beste kolore batzuetako marrak.
172. artikulua.
Bide-marren formatua.
V. titulua.
Ibilgailuetako seinaleak.
173. artikulua.
Xedea, esanahia eta motak.
Lehenengo xedapen gehigarria.
Autonomia erkidegoak.
Bigarren xedapen gehigarria.
Automobiletan segurtasun-uhala derrigorrez erabili beharra.
Hirugarren xedapen gehigarria.
Haurrei eusteko sistemak.
Azken xedapenetatik lehenengoa.
Nabari ikusten diren txaleko distiragarriak erabili beharra.
Azken xedapenetatik bigarrena.
Haurrei eusteko sistemen inguruko betebeharrak.
I. Eranskina.
Zirkulazio-seinaleak.
II. eranskina.
Kirol-probak, bizikleta-ibilaldiak eta bestelako
gertakariak.
1. Atala. Kirol-probak.
2. atala. Bizikleta-ibilaldiak.
3. atala. Bestelako gertakariak.
III. Eranskina.
Ibilgailu bereziek eta garraio bereziari buruzko
araubidearen menpekoek bete beharreko zirkulazio arauak eta baldintzak.
1. atala. Zirkulazio-baldintzak orokorrak 1., 2. eta 3.
taldekoentzat..
2. atala. Ibilgailu militarren araubide berezia: ilara eta
konboiak eta Defentsa Ministerioarenak diren edo NATOren nazioarteko kuartel
militar orokorren zerbitzura diharduten ibilgailuetan material militarraren
garraio bereziak egitea.
ATARIKO TITULUA
Trafikoari, ibilgailu
motordunen zirkulazioari eta bide-segurtasunari buruzko arauen aplikazio-eremua
1. artikulua.
Aplikazio-eremua
1. Estatuko lurralde osoan aplikatzekoak dira bai
Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide-segurtasunari buruzko
Legearen aginduak, bai araudi honetakoak, baita lege hori gara dezaten
bestelako xedapenak ere. Eta bete, ondoren aipatzen direnek bete behar dituzte
aurreko guztiak: batetik, herri barrukoak nahiz herriz kanpokoak izanik,
zirkulaziorako egoki diren bide eta lursail publikoen titular eta
erabiltzaileek; bestetik, zirkulaziorako egokiak izan ez arren, edozeinek
erabiltzeko bide eta lursailen titular eta erabiltzaileek; eta, gainera,
bestelako araurik ezean, erabiltzaile-kopuru zehaztu gabe batek erabiltzen
dituen bide eta lursail pribatuen titular eta erabiltzaileek.
2. Zehatz esanda, agindu horiek honako hauei aplikatzekoak
dira:
a) Artikulu honen c) idatz-zatian aipatutako bide publiko
eta pribatuen titularrei eta erabiltzaileei aplikatzekoak dira; berdin da
erabiltzaileok titular, jabe, ibilgailuetako gidari edo bidaiari nahiz oinezko
izatea, zein bakarrik nahiz beste batzuekin batera zirkulatzea ere.
Aurreko lerroaldean aipatutakoen artean egon ez arren ere,
esandako aginduon eraginpean dauden pertsona fisiko eta juridiko guztiei
aplikatzekoak ere badira.
b) Berdin aplikatzekoak dira, bai solte edo taldean diren
animaliei, zein mota guztietako ibilgailuei ere, baldin eta, nahiz egonean egon
nahiz ibilian ibili, c) idatz-zatiko lehenengo lerroaldean aipatutako bideetako
zirkulazioan sartuta badaude.
c) Autobide, autobia eta errepide arruntei ere aplikatzekoak
dira, baita aipatutako horietan edo horiei atxikirik dauden atseden eta
zerbitzuetarako gune eta eremuei ere; eta, edozein motatako ibilgailuak gelditu
edo aparkatzeko guneei eta zerbitzu-galtzadei; zeharbide, plaza, kale edo herri
barruko bideei; jabari publikoko bideei; zirkulaziorako egoki diren pista eta
lursail publikoei; titularren jardueren lagungarri edo osagarri izateko
eraikitako zerbitzu-bideei, eta antzeko helburuetarako eraikitakoei, baldin eta
herritarrek erabiltzeko irekita badaude; eta, oro har, edozeinek erabiltzeko
diren bide publiko nahiz pribatu guztiei aplikatzekoak dira.
Lehen aipatutako aginduok ez zaizkie aplikatuko, ordea,
funts pribatuetan eraikitako bide, lursail, garaje, automobil-toki eta antzeko
lekuei, baldin eta publikoaren erabilpenetik kanpo badaude, eta jabeek eta
beren menpekoek erabiltzeko baino ez badira.
Trafikorako prestatuta ez dauden lekuak direlako,
zirkulaziorako egokiak ez diren lursail edo aldeetan noizean behin ibilgailuren
bat ibili ahal izateko, edozeinek erabiltzeko lursail edo aldeetan ibiltzeko
alegia, araudi honen I. tituluan eta II. tituluaren X. kapituluan jasotako
arauak bete behar dira, aplikagarri diren heinean. Bestalde, gidariei eta
ibilgailuei buruz indarrean dagoen araubidea bete beharko da aldez aurretik
administrazioaren baimena jasotzeko, hala esaten baita Trafikoari, ibilgailu
motordunen zirkulazioari eta bide-segurtasunari buruzko Legearen IV. tituluan.
Izan ere bikoitza da helburua: batetik, gidariek ibilgailuak gidatzeko
gaitasuna dutela bermatu behar delako, eta, bestetik, ibilgailuak ere ahalik
eta arriskurik gutxienez zirkulatzeko egokiak direla bermatu behar delako.
4. Beste araurik ezean, urbanizazioetan, hoteletan, klubetan
eta atsedenerako bestelako lekuetan dauden bide edo lursail pribatuetan, baldin
eta herritar guztiek erabiltzeko irekitakoak ez badira, bertako titularrek
antolatu ahal izango dute, bide eta leku horietan, beren zirkulazioa eta beren
bezeroena. Horretarako, zehaztu gabeko jende-multzoa izan beharko da bezeroek
osatuko duten taldea, eta araudi honen arauei indarrik kendu gabe eta
nahasmenik sortu gabe jokatu behar dute titularrek.
I. TITULUA
Zirkulazioko jokabideei
buruzko arau orokorrak
I. KAPITULUA
Arau orokorrak
2. artikulua.
Bide-erabiltzaileak
Bide-erabiltzaileek ez dute zirkulazioa oztopatu behar modu
txarrean, ez pertsonei arrisku, galera edo beharrik gabeko eragozpenik eragin,
ezta ondasunei kalterik ere, horrela portatzera behartuta daude eta (testu
artikulatuaren 9.1 artikulua).
3. artikulua. Gidariak
Ez norbere buruari ez beste inori ezelako kalterik ez
sortzeko behar den arretaz eta kontuaz gidatu behar da, norbere burua,
bidaiariak eta gainontzeko bide-erabiltzaileak arriskuan ez jartzeko kontu
eginez.
Erabat debekatuta dago axolagabekeriaz edo ausarkeriaz
gidatzea (testu artikulatuaren 9.2. artikulua).
Axolagabekeriaz gidatzea arau-hauste larritzat joko da, eta
ausarkeriaz gidatzea oso larritzat, horrela xedatzen baita Trafikoari,
ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide-segurtasunari buruzko Legearen
testu artikulatuko 65.4.a) eta 5.c) artikuluan hurrenez hurren.
4. artikulua.
Zirkulazioaren segurtasunari eragiten dioten jarduerak
Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta
bide-segurtasunari buruzko legeriaren aplikazio-eremuan sartzen diren bide edo
lurretan obrak edo instalazioak egiteko edo edukiontziak, hiri-altzariak edo
beste edozein elementu edo objektu aldi baterako edo behin-betiko jartzeko,
nahitaezkoa izango da titularraren aldez aurreko baimena, eta, horrelakoetan,
errepideei buruzko legerian eta hori garatzeko erregelamenduetan eta
udal-arauetan xedatutakoa beteko da.
Arau horiek aplikatuko dira lanak eteteko ere, trafikoaren
inguruabar edo ezaugarri bereziak direla-eta eten behar direnean; Trafikoko
Buruzagitza Nagusia erakunde autonomoak eskatuta egin ahal izango da hori
(testu artikulatuaren 10.1 artikulua).
Debekatu egiten da bideetara gauzak edo gaiak bota, bertan
utzi edo lagatzea, baldin eta, horrela, eroso zirkulatu, gelditu edo aparkatzea
oztopatu edo arriskutsu bihurtzen bada, bideak eta bideetako instalazioak
narriatzen badira, edo bideetan edo bide-inguruetan zirkulatu, gelditu edo
aparkatzeko baldintza egokiak aldarazten badira (testu artikulatuaren 10.2.
artikulua).
Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta
bide-segurtasunari buruzko legeriaren aplikazio-eremuan sartzen diren bide edo
lurretan ezin izango da tresna, instalazio edo eraikinik jarri edota errodaje,
inkesta edo entsegurik egin, behin-behinekoa edo aldi baterakoa izanda ere,
zirkulazioa oztopatzen bada.
5. artikulua. Oztopoak
eta arriskuak seinaleztatzea.
Bidean oztoporen edo arriskuren bat sortzen dutenek
lehenbailehen kendu behar dute, eta, bitartean, beharrezko neurriak hartu,
beste erabiltzaileak arriskuaz ohartarazteko eta zirkulazioa ez oztopatzeko
(testu artikulatuaren 10.3. artikulua).
Oinezkoentzako pasaleku goratuak eta zeharkako bandak ez
dira galtzadako oztopotzat hartuko baldin eta Sustapen Ministerioaren
berariazko oinarrizko araudia betetzen badute eta erabiltzaileen eta, bereziki,
txirrindularien bide-segurtasuna bermatzen badute.
Bidean oztopo edo arriskuren bat sortzen duenak, horretaz
ohartarazteko, modu eraginkorrez seinaleztatu behar du, bai egunez eta bai
gauez, araudi honen 130.3, 140 eta 173. artikuluetan xedatutakoarekin bat
etorriz.
Osasun laguntza edo laguntza mekanikoa ematerakoan edo beste
edozein esku-hartzetan baliabide egokiak eta behar-beharrezkoak erabiliko dira
printzipio gisa.
Trafikoko Zuzendaritza Nagusia erakunde autonomoak edo, hala
badagokio, trafikoa arautzeko ardura duen autonomia edo toki agintaritzak edo
horien bidezainek erabaki behar dute esku-hartzearen lekura beharrezkoak diren
langile eta ekipo guztiak bidaltzea eta bertan edukitzea. Halaber,
laguntza-zerbitzuetakoa ez den pertsonarik ez dela egongo bermatuko dute, eta
larrialdietako zerbitzuetako eta bestelako zerbitzu berezietako ibilgailuak non
jarri behar diren adieraziko dute, betiere, laguntza ahalik eta modu onenean
emateko eta pertsonak ahalik eta ondoen sorosteko.
Larrialdi-zerbitzuetako ekipoek eta laguntza mekanikoa
emateko eta errepideak kontserbatzeko taldeek ahalegin guztiak egingo dituzte
egoerak zirkulazioan ahalik eta eragin gutxien izan dezan. Hortaz, galtzada
ahalik eta gutxien okupatuko dute eta zorrotz beteko dituzte Trafikoko
Zuzendaritza Nagusia erakunde autonomoak edo , hala badagokio, trafikoaren
ardura duen autonomia edo toki agintaritzak edo horren bidezainek emandako
aginduak.
Larrialdietan, gidariek eta erabiltzaileek 69., 129. eta
130. artikuluetan xedatutakoa beteko dute eta, bereziki,
larrialdi-zerbitzuetako ibilgailuen gidariek 67., 68., 111. eta 112.
artikuluetan xedatutakoa.
Zerbitzu horiek ematen dituzten ibilgailuak gelditu edo
aparkatzeko orduan, ez da arrisku berririk sortuko eta zirkulazioari ahalik eta
oztopo gutxien egiten dion lekuan egingo da.
Trafikoaren ardura duten agintaritzako agenteek gelditzeko
edo aparkatzeko finkatutako lekuetatik kanpo gelditu edo aparkatzea hutsegite
larritzat joko da, trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta
bide-segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatuko 65.4.d) artikuluaren
arabera.
6.
artikulua. Suteei aurrea hartzeko neurriak
Debekatu egiten da sua piztu dezakeen, eta, oro har, bide-segurtasuna
arriskuan jar dezakeen edozein gauza bideetara edo bide-inguruetara botatzea
(testu artikulatuaren 10.4. artikulua).
Arau hau haustea hutsegite larritzat joko da, trafikoari,
ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide-segurtasunari buruzko Legearen
testu artikulatuko 65.4.b) artikuluaren arabera.
7. artikulua.
Perturbazio-igorpenak eta igorpen kutsagarriak
Ibilgailuek ezingo dute zirkulatu trafikoari, ibilgailu
motordunei eta bide-segurtasunari buruzko legeriak hartzen dituen bide eta
lurretatik baldin eta perturbazio elektromagnetikoak igortzen badituzte eta
zarata mailak arlo horretako berariazko arauek ezarritako mugak gainditzen
badituzte. Era berean, ezingo dute zirkulatu ezarritako muga gainditzen duten
gas edo keak igortzen badituzte edo baimenik gabeko erreforma garrantzitsuren
bat egin bazaie, hori guztia Ibilgailuen Araudi Orokorreko I. eranskinean
xedatutakoaren arabera.
Ibilgailuen gidariek nahitaez eman behar dute laguntza
horrelako akatsak dauden detektatzeko probetan.
Debekatu egiten da, hodia libre dela, aginduzko
zarata-isilgailurik eduki gabe zirkulatzea, herri barruko zein herriz kanpoko
bide publikoetan, ibilgailu motordunen eta motor-bizikleten kasuetan. Debekatu
egiten da, halaber, goian aipatutako ibilgailuek zirkulatzea, motorretik
jaurtitako gasek, zarata-isilgailu eraginkor batetik barik, zarata-isilgailu
osagabe, ezegoki edo narriatu batetik edo hodi burrunbarietatik irteten badute.
Debekua berdina da, bestalde, barne-errekuntzako motordun ibilgailuen kasuan
ere, erre gabeko erregaia kanporantz ez erortzeko aparaturik ez badute, edo
beste ibilgailu batzuetako gidariei ikuspena oztopatzen dien kea edo, nolanahi
ere, kaltegarria den kea botatzen badute. Ibilgailuak arauz ezarritako gas, ke
eta zarata mugak gainditzen baditu, agintaritzaren agenteak ibilgetu egin ahal
izango du, Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta
bide-segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatuaren 70.2 artikuluaren
arabera.
Artikulu honen 1. paragrafoan aipatutako kutsagarriak
jaurtitzea ere debekatu egiten da, ibilgailuei buruzko arauetan jasotako mugez
gaindikoa bada ibilgailu motordunok sortutakoa.
Ibilgailu motordunek sortutako kutsagarriak alde batera,
beste igortzaileei ere debekatu egiten zaie kutsagarriak isurtzea, kutsagarrion
izaera edozein izanda ere, Gobernuak orokorrean ezarritako mugak gainditzen
badira isurtzen denarekin.
Eta zehatz-mehatz esanda, debekatu egiten da, kasu
guztietan, errepideen atxikipen-inguruetan zabortegi eta hondakindegiak egotea,
baita inguru horietatik kanpo egotea ere, baldin eta zaborrak erretzean edo
ausazko suteek sortutako kea errepidera iristeko arriskurik badago.
II. KAPITULUA.
Ibilgailuetako zama.
Pertsonak, salgaiak edo bestelako gauzak garraiatzea
8. artikulua.
Ibilgailuetako zama. Pertsonak, salgaiak edo bestelako gauzak garraiatzea
Debekatu egiten da, debekatu, kapitulu honetan zehaztutako
moduan barik, beste era batera bai ibilgailuak zamatzea, eta bai pertsonak,
salgaiak edo bestelako gauzak garraiatzea ere.
1. ATALA. PERTSONAK
GARRAIATZEA
9. artikulua. Pertsonak
garraiatzea
Ibilgailuetan garraiatu daitezkeen pertsonen kopurua ezin da
izan ibilgailu bakoitzak baimenduta dituen plazak baino gehiagokoa. Zerbitzu
publikoko ibilgailuetan eta autobusetan plaka bat jarri behar da barruan,
baimendutako plaza-kopurua adierazteko. Bestalde, bidaiarien eta ekipajeen
pisua batera hartuta, inola ere ezin izango da gainditu ibilgailuak baimenduta
duen gehieneko masa.
Ibilgailuan garraiatutako pertsonak honela zenbatuko dira:
a) Automobiletan, autobusetan eta ibilgailu misto
egokigarrietan, bi urte baino gutxiagoko haurrak, plazarik bete ezik, ez dira
zenbatuko, adinez nagusi den baten ardurapean badoaz, eta nagusi hori gidaria
ez bada.
b) Automobiletan, bi urte baino gehiagoko eta hamabi baino
gutxiagoko haur bakoitzak plaza erdia beteko balu bezala zenbatuko da. Hala
ere, horrela zenbatutako tokiak ezin izango dira izan plaza-kopuru osoaren %50a
baino gehiago, gidariaren tokia kontuetan sartu gabe.
c) Adin txikikoak eta eskola-umeak garraiatzeko baimena duten
automobilek, ordea, gai horri buruzko berariazko legedian jasotakoa bete behar
dute.
Arau hau haustea, gidariaren lekua kontatu gabe baimendutako
plazen kopurua %50ean gainditzen bada, hutsegite oso larria izango da,
Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide-segurtasunari buruzko
Legearen testu artikulatuaren 65.5.d) artikuluaren arabera, eta, horrelakoetan,
agintaritzaren agenteek ibilgailua ibilgetuko dute, eta horrela edukiko dute
hutsegitearen arrazoiak irauten duen artean, aipatutako testu artikulatuaren
70.3 artikuluan xedatutakoaren arabera.
10. artikulua.
Jendearentzako leku egokiak eta kokapena
Debekatu egiten da ibilgailuetan pertsonentzat egin eta
egokitutako kokalekuan barik beste edozein tokitan lagunak garraiatzea.
Aurreko idatz-zatian xedatutakoa hala izan arren, salgaiak
edo gauzak garraiatzeko ibilgailuetan, pertsonak ere joan daitezke zamak
eramateko tokian, gai hori arautzen duten xedapenetan finkatutako baldintzak
betetzen badira.
Pertsonak eta zamak batera garraiatzeko baimena duten
ibilgailuetan, garraiatutako zamari dagokion moduko babesgailua jarri behar da,
bidaiariei enbarazurik sor ez diezaien eta, tokitik mugitu eta irten arren,
kalterik egin ez diezaien.
Ibilgailuak arautzeko legedian jasotakoa bete behar du
babesgailu horrek.
Aurreko paragrafoan aipatutako babesgailua eraman ezik,
zehatu egingo da, Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta
bide-segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatuaren 67.2 artikuluaren
arabera.
11. artikulua.
Pertsona-taldeak garraiatzea
Astindurik eta brastakorik eragin gabe gelditu eta abiarazi
behar du ibilgailua gidariak, galtzadaren eskuineko bazterretik ahalik eta
hurbilen. Gidatzen ari dela, ezin izango du arreta galaraz diezaiokeen
ekintzarik egin. Gidariak eta, arduradunik badago, arduradunak, biok jagon
behar dute bidaiarien segurtasuna, bai ibilaldian, eta bai ibilgailura
igotzerakoan eta bertatik jaisterakoen ere.
Pertsona-taldeak garraiatzeko zerbitzu publikoko
ibilgailuetan bidaiariek debekatuta dute honako hauek egitea:
a) Ibilgailua ibili dabilela, gidariari arreta galaraztea;
b) Behar ez den lekutik ibilgailuan sartu edo ibilgailutik
irtetea;
c) Ibilgailua beteta dagoela jakinarazi arren, bertara
sartzea;
d) Pertsonen pasaguneetan beharrik gabe ibilia oztopatzea;
e) Animaliak eramatea, animaliok garraiatzeko leku berezirik
eduki ezik.
Hala ere, debeku horrek ez du balio itsuentzat, laguntzeko
hezitako txakurrik badaramate; beren erantzukizunpean izango da beti.
f) Gai edo gauza arriskutsuak eramatea, gai horri buruzko
berariazko arauetan finkatutako balditzetan egin gabe;
g) Ibilgailuko gidariak edo arduradunak zerbitzuari buruz
emandako jarraibideei jaramonik ez egitea.
Pertsona-taldeak garraiatzeko zerbitzu publikoko
ibilgailuetako gidariek, edo, arduradunik badago, arduradunek, paragrafo
honetan finkatutako aginduak betetzen ez dituzten bidaiariei ez diete
ibilgailuan sartzen utzi behar, eta, barruan badaude, irteteko agindu behar
diete.
12. artikulua.
Bizikleta, motor-bizikleta eta motorrei buruzko arauak
Pertsona bakar batentzat egindako bizikletetan, gidaria
adinez nagusia bada, zazpi urtera arteko haur bat ere eraman ahal izango da,
betiere, homologatutako jarleku osagarri batean.
Motor-bizikleta eta motorretan, gidariaz gain, eta,
sidekarrik badu, sidekarrean doanaz gain, 12 urtetik gorako beste bidaiari bat
ere joan ahal izango da, zirkulatzeko baimenean edo lizentzian hala jasota
badago, babes-kaskoa badarama eta baldintza hauek betetzen baditu:
a) Hankalatraba zirkulatzea, oinak aldamenetako
hanka-lekuetan ipinita.
b) Dagokion eserlekuan joatea, gidariaren atzean.
Bidaiaria inola ere ezin izango da jarri motorreko
gidariaren eta esku-lekuaren artean.
Salbuespen gisa, zazpi urtetik gorakoek ere motorretan edo
motor-bizikletetan zirkulatu ahal izango dute baina, betiere, gidaria aita, ama
edo tutorea edo horiek baimendutako adinez nagusi bat bada, kasko homologatua
badaramate eta aurreko paragrafoko (testu artikulatuaren 11.4 artikulua)
aginduak betetzen badituzte.
Motorrek, hiru gurpildun ibilgailuek, motor-bizikletek eta
ziklo eta bizikletek atoi bat edo erdi-atoi bat eraman ahal izango dute, baldin
eta ibilgailu traktoreak hutsik duen masaren %50 gainditzen ez badute eta
baldintza hauek betetzen badira:
a) Egunez eta ikuspena gutxitzen ez duten baldintzetan zirkulatzea.
b) 48. artikuluan ibilgailu hauentzat ezarritako
abiadura-muga orokorrak % 10 gutxitzea baldintza hauetan zirkulatzen dutenean.
c) Atoian inolaz ere pertsonarik ez eramatea.
Hiri barruko zirkulazioan kasuan kasuko ordenantzetan
xedatutakoa beteko da.
2. ATALA. SALGAIAK EDO
BESTELAKO GAUZAK GARRAIATZEA
13. artikulua.
Ibilgailuen eta zamaren neurriak.
Ibilgailuen luzera, zabalera eta altuera, daramaten zama eta
guzti, inola ere ezin dira izan ibilgailuei buruzko arauetan aipatutakoak baino
handiagoak, ez eta ibilgailuok zirkulatzen ari diren bideei buruzko arauetan
aipatutakoak baino handiagoak ere.
Aurreko paragrafoan aipatutako mugak ezinbestez gainditzen
dituzten zama zatiezinak garraiatzeko, zirkulazio-baimen osagarriak behar dira.
Baimen horiek Ibilgailuen Araudi Orokorrean daude araututa, araudi honen III.
Eranskinean ezarritako zirkulazio arau eta baldintzei jarraituz.
Arau hau haustea zehatu egingo da, Trafikoari, ibilgailu
motordunen zirkulazioari eta bide-segurtasunari buruzko Legearen testu
artikulatuko 67.2 artikuluaren arabera.
14. artikulua. Zamak
kokatzeko modua.
Bai ibilgailuetan garraiatutako zamak, eta bai zama hori
egoki kokatu edo babesteko erabil daitezen tresnak ere, egoki jarriko dira eta,
premiazkoa izanez gero, lotu egin behar dira, honelakorik gerta ez dadin:
a) Herrestan ibiltzea, osorik edo zati bat erortzea edo
arriskua sortzeko moduan mugitzea.
b) Ibilgailuaren oreka arriskuan
jartzea.
c) Saihets daitezkeen zaratak egitea, hautsak harrotzea edo
bestelako enbarazurik sortzea.
d) Argiak edo argi-seinaleak, derrigorrezko plaka edo
ezaugarriak edo gidariek eskuekin egin ditzaketen ohartarazpenak ezkutatzea.
Hautsa harrotu dezaketen gaien garraioa, edo eror daitezkeen
gaien garraioa, erabat eta modu eraginkorrean estalita egin behar da beti.
Gai gogaikarri, kaltegarri, osasungaitz edo arriskutsuak
garraiatzeko, baita egokitzapen edo zamaketa bereziak behar dituzten gaiak
garraiatzeko ere, lehen agindutakoez gain, gai horiek arautzen dituzten
berariazko arauak bete behar dira.
15. artikulua. Zamaren
neurriak
Ibilgailuan jarritako zamak ezin du irten ibilgailuaren
zabalera eta luzeratik kanpo, oin-planoan ikusita, hurrengo paragrafoetan
aipatutako kasu eta baldintzetan izan ezik.
Animaliek tiratutako ibilgailuen kasuan, honela ulertu behar
da oin-planoa: ibilgailua bera den bestean hartu, eta, zabalera osoan, aurrera
luzatu behar da, ibilgailutik hurbilen doan animaliaren burua gainditu gabe.
Salgaien garraiorako baino ez diren ibilgailuetan,
garraiatutako zama banaezina bada, eta zamaketak egin eta zamak egokitzeko
ezarritako baldintzak betetzen badira, lehen esandako neurrietatik kanpo ager
daitezke zamak honako kasuetan:
a) Banaezinak diren habe, zutoin, hodi eta bestelako zama
batzuen kasuan:
1.a Bost metro baino gehiagoko luzera duten ibilgailuetan,
aurretik 2 metro
eta atzetik 3 metro
ager daiteke zama.
2.a Bost metro edo gutxiagoko luzera duten ibilgailuetan,
aldiz, ibilgailuaren luzeraren herena ager daiteke zama, bai aurretik eta bai
atzetik.
b) Zama banaezinaren gutxieneko neurria ibilgailuaren
zabalera baino handiagoa bada, 0,40 metro ager daiteke alde bakoitzetik, baina
zabalera osoa ezin izango da 2,55
metro baino gehiagokoa izan.
Salgaien garraiorako bakarrik ez diren ibilgailuetan,
luzeraren ehuneko 10era arte ager daiteke zama atzeko aldetik eta, banaezina
bada, ehuneko 15era arte.
Metro bat baino gutxiagoko zabalera duten ibilgailuetan,
zama ezin izango da agertu 0,50
metro baino gehiago luzera-ardatzaren alde bakoitzetik.
Bestalde, aurreko aldetik ez da ezer agertuko, eta atzeko
aldetik, 0,25 metro
gehienez ere.
Ibilgailuaren oin-planoaren proiekziotik kanpo gelditzen
bada zama, nahiz eta aurreko idatz-zatietan adierazitako mugen barruan izan
behar den, bide publikoetako gainontzeko erabiltzaileei kalterik edo arriskurik
ez sortzeko bidezko diren neurri guztiak hartu behar dira. Hartara,
oin-planotik kanpo ageri den zama-zatia babestuta utzi behar da, agiango
marruskadura edo kolpeen ondorioak gutxitzeko.
Nolanahi ere, 2. eta 3. paragrafoetan aipatzen diren
ibilgailuen kasuan zama atzetik agertzen bada, 173. artikuluko V-20 seinalea
jarri behar da. Seinale horren ezaugarriak Ibilgailuen Araudi Orokorreko XI.
Eranskinean daude jasota.
Zamaren atzeko muturrean kokatu behar da seinalea, beti
ibilgailuaren ardatzarekiko perpendikularrean egon dadin.
Baina, ibilgailuaren atzeko aldean, alderik alde, zabalera
osoa gainditzen badu zamak, bi panel jarri behar dira seinaleztatzeko, zeharka
jarri ere, zamaren alde banatan, edo kanporen agertzen den gaiaren zabaleraren
alde banatan.
Panel horiek alderantziz jarritako “v” baten geometria
osatuz jarri behar dira
Ibilgailuak ilunabarretik egunsentira bitartean zirkulatzen
ari bada edo ikusmena nabarmen gutxitzen duten eguraldi zein ingurumen
baldintza eskasak gertatzen badira, zamari, gainera, argi gorri bat jarriko
zaio.
Zama aurreko aldetik agertzen bada, seinaleztapena argi zuri
baten bitartez egingo da.
Baldin eta ibilgailuaren galiboaren albotik agertzen bada
zama, eta ibilgailuaren aurreko edo atzeko kokapen-argiaren kanpoko ertzetik 0,40 metro baino
gehiagora aurkitzen bada zamaren alboko muturra, seinaleztatuta egon behar dute
zamaren alboko mutur horiek, eguzkia sartzen denetik irten bitartean, eta
ikusmena nabarmen gutxitzen duten eguraldi zein ingurumen baldintza eskasetan.
Aurrean argi zuri bat eta distiragailu zuri bat eraman behar ditu; atzean,
berriz, argia eta distiragailua gorriak izan behar dira.
Garraio bereziko araubidearen menpeko ibilgailuen
zirkulazioan, baimenean xedatutakoa beteko da.
16. artikulua.
Zamaketa-lanak eta hustuketa-lanak
Bideetatik kanpo egin behar dira zamaketa-lanak eta
hustuketa-lanak.
Salbuespenez bada ere, lan horiek ezinbestez bidean egin
behar badira, beste erabiltzaileen joan-etorriei arrisku nahiz enbarazu
larririk sortu gabe egin behar dira, arau hauek kontuan direla:
a) Gelditzeko eta aparkatzeko ezarritako xedapenak bete egin
behar dira. Eta horiez gain, herrian, udal-agintariek ordu eta leku egokiak
zehazteko emandakoak.
b) Ahal dela, ibilgailuak galtzadaren bazterretik hurbilen
duen aldetik egin behar dira lanok.
c) Lana ahalik eta azkarren egiteko bitarteko nahikoak jarri
behar dira, premiarik gabeko zaratak eta enbarazuak saihestuz.
Debekatu egiten da salgaiak galtzadan, bazterbidean zein
oinezkoentzako guneetan uztea.
d) Bai salgai gogaikarri, kaltegarri, osasungaitz edo
arriskutsuak, zein mugitzeko edo zamatzeko modu bereziak eskatzen dituzten
salgaiak zamatu edo husteko, lehengoez gain, gai hori arautzen duten xedapen
bereziez arautuko dira.
III. KAPITULUA.
Gidarientzako arau
orokorrak
17. artikulua.
Ibilgailua zein animaliak kontrolatzea.
Gidariak une oro egon behar dira gidatzen ari diren
ibilgailuak edo daramatzaten animaliak kontrolatzeko moduan. Beste
bide-erabiltzaile batzuengana hurbiltzen direnean, horien segurtasuna zaintzeko
beharrezko arreta jarri behar dute, batez ere, haurrak, zaharrak, itsuak edo
nabarmen ezinduak badira erabiltzaileok (testu artikulatuaren 11.1 artikulua).
Animaliek tiratutako zama-ibilgailuen gidariek, eta zamarien
edo abereen gidariek, debekatuta dute horietakoak bidean lasterka eramatea,
espezie bereko animalietatik zein oinezkoengandik hurbil badaude. Debekatuta
dute, halaber, animaliok gidaririk gabe lagatzea, bidean jare dabiltzala utziz,
edo bidean geratuta utziz.
18. artikulua. Gidarien
beste betebehar batzuk
Ibilgailuetako gidariek, gidatzen ari direla, ezinbestean
zaindu behar dute beren mugimenduen askatasuna, baita beharrezko ikus-eremua
eta gidatzeko etengabeko arreta ere. Izan ere, beren segurtasuna, ibilgailuan
doazen beste bidaiariena eta gainontzeko bide-erabiltzaileena bermatzeko izango
da hori.
Horretarako, arreta berezia jarri behar du gidariak, bai
bera eta bai beste bidaiariak egoki eserita joan daitezen, baita garraiatzen
dituen gauzak edo animaliak ondo kokatzeko ere, horietako ezerk ere gidariari
enbarazurik sor ez diezaion (testu artikulatuaren 11.2. artikulua).
Martxan dagoen ibilgailu baten gidariak ezin izango ditu
erabili interneteko sarbidea duten pantailak, telebista-monitoreak, bideo edo
DVD erreproduktoreak edo antzekoak, ez baitira bateragarriak gidatze-lanetan
etengabe jarri behar den arretarekin.
Ondorio hauetarako, salbuetsi egiten dira gidariaren aurreko
monitoreak baldin eta oinezkoen sarrerak edo jaitsierak ikusteko badira edo,
atzeko maniobretarako kamerak dituzten ibilgailuetan, horien irudiak ikusteko
badira; halaber salbuesten dira GPSak.
Debekatuta dago soinuak hartu edo erreproduzitzen dituzten
aparatuei lotutako kaskoak edo aurikularrak jarrita gidatzea, salbu eta bi
gurpildun motorrak gidatzeko baimena ateratzeko eskoletan edo zirkuitu irekiko
gaitasun probetan erabiltzen direnean Gidarien Araudi Orokorrak eskatzen
duenean.
Gidatzen den bitartean, ezin izango da erabili telefonia
mugikorreko gailurik edo beste komunikazio-sistemarik, salbu eta komunikazioa
eskuak erabili gabe eta kasko, aurikular edo antzekorik gabe egiten bada (testu
artikulatuaren 113. artikulua, bigarren paragrafoa).
Esleitutako zereginetan diharduten agintaritzaren agenteak
debeku horretatik salbuetsita daude (testu artikulatuaren 113. artikulua, hirugarren
paragrafoa).
Debekatuta dago trafiko-agenteen zaintza saihesteko gailuak
edo sistemak instalatzea, eramatea edo egokitzea ibilgailuetan; baita helburu
horrekin seinaleak egitea edo radarrak detektatzeko mekanismoak erabiltzea.
19. artikulua. Ibilgailutik
dagoen ikuspena
Ibilgailuen kristalezko azaleratik ikuspen gardena eduki
behar dute beti gidariek, zirkulatzen ari diren bide osoan, ikus-eremua oztopa
dezakeen itzalkinik edo eranskailurik izan gabe.
Eguzkitik babesteko leiho-sare edo itzalki itsatsiak eraman
ahal izango dira atzeko leihotxoetan, baina beharrezko ezaugarri teknikoak
betetzen dituzten atzerako bi ispilu kanpoan dauzkaten ibilgailuetan
bakar-bakarrik.
Hala ere, ibilgailuetan itzalki itsatsiak erabiltzea
bakarrik onartuko da ibilgailuei buruzko araudian ezarritako baldintzetan.
Garraioari buruzko legedian edo bestelako xedapenetan
aurreikusten diren ezaugarriak beti jarriko dira gidariari ondo ikusten uzteko
moduan.
Nolanahi ere, debekatu egiten da homologatu gabeko kristal
tindatu edo koloreztatuak jartzea.
Arau hau haustea zehatu egingo da, Trafikoari, ibilgailu
motordunen zirkulazioari eta bide-segurtasunari buruzko Legearen testu
artikulatuko 67.2 artikuluaren arabera.
IV. KAPITULUA.
Edari alkoholdunei
buruzko arauak
20. artikulua. Odoleko
eta jaurtitako arnasako alkohol-mailak
Ibilgailuen eta bizikleten gidariak ezin dira ibili
Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide-segurtasunari buruzko
legerian aipatutako bideetatik, baldin eta odolean litroko 0,5 gramo baino alkohol
gehiago badaukate, edo jaurtitako arnasan litroko 0,25 miligramo baino alkohol
gehiago badaukate.
Salgaiak garraiatzeko izan, eta 3.500 kilo baino gehiagoko
baimendutako gehienezko masa daukaten ibilgailuen kasuan; bidaiariak
garraiatzeko izan, eta bederatzi plaza baino gehiago dauzkate ibilgailuenean,
edo zerbitzu publikokoak direnean; eskola-umeak eta adin txikikoak garraiatzeko
direnean; salgai arriskutsuak garraiatzeko direnean, edo larrialdi-zerbitzuko
ibilgailuak, edo garraio berezietakoak direnean, gidariek ezin izango dituzte
gidatu, odolean litroko 0,3
gramo baino alkohol gehiago badaukate, edo jaurtitako
arnasan litroko 0,15 miligramo baino alkohol gehiago badaukate
Edozein ibilgailuren gidariek ezingo dute gainditu odolean
litroko 0,3 gramoko alkohol-tasa, edo jaurtitako arnasan litroko 0,15
miligramoko alkohol-tasa gidatzeko gaitzen dituzten baimen edo lizentzia lortu
eta bi urteko epean
Ondorio hauetarako, bakarrik hartuko da kontuan gidatzeko
baimenaren antzinatasuna baldin eta nahikoa bada gidatzen ari den
ibilgailurako.
21. artikulua.
Alkoholemia neurtzea. Behartuta dauden pertsonak
Ibilgailuetako eta bizikletetako gidari guztiak daude
behartuta alkoholez toxikaturik aurkitzen ote diren jakiteko ezar daitezen
probak egitera.
Era berean, zirkulazioko istripuren batean tarteko diren
gainontzeko bide-erabiltzaileak ere horretara beharturik daude (testu
artikulatuaren 122. artikulua, lehenengo paragrafoa).
Trafikoa zaintzeko ardura duten agintaritzako agenteek
honako pertsona hauek behartu ahal izango dituzte alkoholemia-neurketak
egitera:
a) Zirkulazioko istripuren batean zuzenean sartuta dagoen
edozein bide-erabiltzaile edo gidari, istripuaren erantzukizuna duela ematen
badu.
b) Begien bistako zantzuak agertu, adierazpenak egin edo
ekintzak burutuz, edari alkoholdunen eraginpean gidatzen dihardutela susmatzeko
moduan edozein ibilgailu gidatzen ari diren pertsonak.
c) Araudi honetako arauren bat
hausteagatik salatutako gidariak.
d) Agintaritzak alkoholemia aurrezaintzeko agindutako
kontrol-programen barruan, alkoholemia-probak egin beharko dituzte ibilgailuren
bat gidatzen ari diren gidariek, agintaritzak berak edo agintaritzaren agenteek
hala egitea eskatzen badiete.
Trafikoa zaintzeaz arduratzen diren bidezainek egingo
dituzte agiango alkohol-toxikazioa antzemateko probak. Normalean, jaurtitako
arnasa aztertuko dute etilometroekin. Horretarako, baimen ofiziala eduki behar
dute aparatuok, eta kantitatetan neurtuko dute zenbateraino sartuta daukaten
alkohola interesatuek gorputzean.
Interesatuak eskatuta edo agintaritza judizialak aginduta,
beste proba batzuk ere egin ahal izango dira aipatutakoekin konparatzeko, hala
nola, odol-analisiak, gernu-analisiak edo antzeko beste batzuk (testu artikulatuaren
12.2. artikuluko 2. paragrafoa, in fine).
Alkoholemia-neurketa egitera behartuta daudenen kasuan,
zauri, ondoez edo gaixotasun larriak jasan eta gero, proba horiek egin ezin
badituzte, eta osasun-etxeren batera jasotzen badituzte, bertako fakultatiboek
erabakiko dute zelako probak egin behar zaizkien.
23. artikulua. Probak
nola egin
Proba eginda lortutako emaitzak adierazitakoaren arabera,
jaurtitako arnasan daukan alkohola odolean litroko 0,5 gramo baino alkohol
gehiago bada, edo jaurtitako arnasan litroko 0,25 miligramo baino alkohol
gehiago bada, edota .araudi honetako 20. artikuluan gidari jakin batzuentzako
aurreikusitako mailetatik gorakoa bada, edo, maila horiek lortu gabe ere,
aztertutako pertsona horrek itxura nabarmenak agertzen baditu edari
alkoholdunen eraginpean dagoela pentsatzeko, berriz ere jaurtitako arnasaren
bidez alkohola antzemateko bigarren proba egingo diola jakinaraziko dio
bidezainak, hain zuzen lehenengo proba egiteko balio izan duen prozeduraren
parekoa erabiliz, berme hobea lortzeko.
Azterketa egin behar duenari, eskubide bat dagokiola
iragarriko dio, halaber, bidezainak; hau da, lehenengo eta bigarren neurketen
artean gutxienez 10 minutu iragan behar direla, eta denbora hori interesatuak
berak kontrola dezakeela edo, bestela, berarekin doan norbaitek edo bertan
dagoen lekukoren batek.
Horiez gain, bidezainak beste eskubide honen berri ere eman
behar dio interesatuari: interesatuak berak, berarekin doan norbaitek edo,
halakorik izanez gero, bere abokatuak, egoki iritzitako arrazoibideak edo
oharpenak egin ditzakeela, eta eginbidez jasoko direla. Era berean, lortutako
emaitzak konparatzeko eskubidea ere baduela esango dio, osasun-etxe batera
eraman eta gero, bertako fakultatiboek egoki iritzitako odol-analisiak, gernu-analisiak
edo antzeko beste analisi batzuen bidez egiteko.
Interesatuak analisi horiek egitea erabakitzen badu,
jazoeren lekutik hurbilen dagoen osasun-etxera interesatua eramateko neurririk
egokienak hartuko ditu agintaritzaren agenteak.
Bertako fakultatiboek, interesatuak eskatutako probak
egokiak direla uste badute, 26. artikuluan xedatutakoa betetzeko beharrezko
neurriak hartuko dituzte.
Interesatuak aldez aurretik jarriko du analisi horiek
ordaintzeko dirua. Emaitza positiboa bada, diru horrekin ordainduko da;
negatiboa bada, berriz, Trafikoko Buruzagitza Nagusia erakunde autonomoak edo
udaleko edo autonomia erkidegoko agintari eskudunek ordainduko dute, eta
interesatuari itzuli egingo zaio jarritako dirua.
24.
artikulua. Agintaritzaren agenteak bete beharreko eginbideak
Bidezainak egindako bigarren probaren emaitza edo
interesatuak eskatuta egindako analisien emaitza positiboa bada, edo ibilgailu
motorduna gidatzen duenak edari alkoholdunen eraginpean dagoela argi eta garbi
erakusten badu, edo, itxurarik itxura, delituzko portaeraren bat izan duela
agertzen bada, Auzipetze Kriminaleko Legean jasotakoa osorik betetzeaz gain,
honako hauek egin behar ditu agintaritzaren agenteak:
a) Salaketa-orrian, edo egindako eginbideen argiketan,
zehatz azaldu behar du alkohola antzemateko egindako proban edo probetan
erabilitako prozedura. Horrez gain, alkohola antzemateko probetan erabilitako
aparatua edo aparatuak identifikatzeko zehaztasun guztiak jaso behar ditu,
baita ezaugarri orokorrak zehaztu ere.
b) Interesatuari egindako oharrak
ere idatziz jaso behar ditu. Batez ere, jaurtitako arnasa aztertuta lortutako
alkoholemia-neurketaren emaitzak beste analisi egoki batzuen bidez konparatzeko
eskubidea duela jakinarazi diola; eta, osasun-etxe batera eraman eta gero, bertan
egindako proba edo analisiak egiaztatu behar ditu eginbideetan.
c) Bai alkoholemia neurtzeko azterketatik pasatu dena, bai
horretarako probak egiteari uko egin diona, kasu biotan, dagokien epaitegira
eramango ditu agintaritzaren agenteak, bidezko diren ondorioetarako, Auzipetze
Kriminaleko Legean xedatutakoarekin bat etorriz, gertatutako jazoerek
delitu-zantzurik badute.
25. artikulua.
Ibilgailua ibilgetzea
Alkoholemia-neurketen emaitza eta, analisirik eginez gero,
analisiena ere positiboa bada, lehen esandakoaz gain, berehala utz dezake
ibilgetuta ibilgailua agenteak, zigilua jarriz edo zirkulatzea galarazten dion
bestelako modu eraginkorren bat erabiliz, salbu eta ibilgailua gidatzeko behar
bezala gaitutako beste inor badago. Gainera, behar diren bitarteko guztiak
jarriko ditu segurtasuna lortzeko: bai zirkulazioaren segurtasuna, bai
garraiatutako pertsona guztiena -batik bat, ume, zahar, gaixo zein ezinduak
badira-, ibilgailuarena eta daraman zamarena.
Alkoholemia-neurtzeko probak egiteari ezetza ematen zaionean
ere ibilgetu egin daiteke ibilgailua (testu artikulatuaren 70. artikulua, in
fine).
Agintaritza judizialak ibilgailua gordelekuan utzi edo
bahitzea agintzen badu, horrek xedatutakoa bete behar da. Bestelako kasuetan,
ondoriorik gabe utziko da ibilgailua ibilgetzeko agindua, hori agintzeko zeuden
arrazoiak desagertu bezain laster, edo gidatzeko gaitua den norbait gidaria
ordezkatzeko moduan egonez gero, beti ere norbait horrek agintaritzaren
agenteei nahikoa segurtasun eskaintzen badie, eta hark gidatzea eskatu badu
interesatuak.
Ibilgailua ibilgetu, garraiatu eta gordelekuan uzteak eragin
ditzakeen gastuak gidariaren edo legez ibilgailuaren erantzukizuna duenaren
pentzutan izango dira.
26. artikulua.
Osasun-langileen betebeharrak
Osasun-langileek, derrigorrez, laginak hartu eta behar den
laborategira bidali behar dituzte, batetik, eta egindako frogen emaitzen berri
eman, bestetik, bai agintaritza judizialari, bai Trafikoko Buruzagitza Nagusia
erakunde autonomoaren lurralde-organoei, eta bidezkoa denean, baita
udal-agintari eskudunei ere (testu artikulatuaren 12.2 artikuluko hirugarren
paragrafoa).
Aipatutako agintariei edo organoei osasun-langileek
jakinaraziko dizkieten zehaztasunen artean honako hauek agertu behar dira:
alkoholemia neurtzeko erabilitako sistema, zein ordu zehatzetan hartu zen
lagina, lagina kontserbatzeko erabilitako metodoa eta, jakina, aztertutako
pertsonak odolean agertu duen alkohol-maila.
Edari alkoholdunak hartzeari buruz edo alkohol-tasa
detektatzeko probak egiteko beharrari buruz kapitulu honetan jasotako arauak
urratzea arau-hauste oso larritzat joko da, testu artikulatuaren 65.5.a) eta b)
artikuluan aurreikusitakoaren arabera.
V. KAPITULUA.
Sorgorgarriei,
psikotropikoei, estimulatzaileei edo antzeko beste gai batzuei buruzko arauak
27. artikulua.
Sorgorgarriak, psikotropikoak, estimulatzaileak edo antzeko beste gai batzuk
Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta
bide-segurtasunari buruzko legediak arautzen dituen bideetan, ibilgailuen edo
bizikleten gidariek ezin izango dute zirkulatu baldin eta gai hauetako bat
irentsi edo sartu badute organismoan: psikotropikoak, estimulatzaileak edo
antzeko beste gai batzuk, horien artean, arriskurik gabe zirkulatzeko egoera
fisiko edo mental egokia aldatzen duten botikak edo bestelako gaiak.
Arau honetako aginduak urratzea arau-hauste oso larritzat
joko da, testu artikulatuaren 65.5.a) artikuluan ezarritakoaren arabera.
28. artikulua.
Sorgorgarriak, psikotropikoak, estimulatzaileak edo antzeko beste gai batzuk
hartu diren aztertzeko probak.
Sorgorgarriak, psikotropikoak, estimulatzaileak edo antzeko
beste gai batzuk hartu diren aztertzeko probak, eta proba horiek egitera
behartuta daudenak, guztiok ere hurrengo lerroaldeetan xedatutakoari lotu behar
zaizkio:
a) Normalean bi eratakoak izango dira probak: batetik,
probak egitera behartuta dagoen pertsonaren arakaketa egingo du medikuak, eta
bestetik, analisi klinikoak egingo zaizkio. Analisiak, ordea, auzitegiko
medikuak edo eskarmentu handiko beste titular batek egokien iritzitakoak izango
dira, edo bestela, pertsona hori eraman den osasun-zentroko edo institutu
medikuko fakultatiboek egokien iritzitakoak.
Interesatuak eskatuta edo agintaritza judizialak aginduta,
beste proba batzuk ere egin ahal izango dira aipatutakoekin konparatzeko, hala
nola, odol-analisiak, gernu-analisiak edo antzeko beste batzuk (testu
artikulatuaren 12.2. artikuluko 2. paragrafoa, in fine).
b) Alkoholemia neurtzeari buruz 21. artikuluan aipatutako
egoeren antzerako besteren batean aurkitzen diren pertsona guztiak behartuta
daude aurreko idatz-zatian aipatutako probak egitera. Proba horiek egiteari
ezetza emanez gero, agenteak berehala eta beste barik utz dezake ibilgetuta
ibilgailua, 25. artikuluan aurreikusitako moduan.
c) Zirkulazioa zaintzen duen agintaritzaren agenteak,
aurreko artikuluan aipatutako pertsonek gorputzean lehen esandako gairen bat
daukatela susmatzeko begi bistako zantzuak ikusten baditu, edo portaeren
arabera argi eta garbi halakorik nabaritzen badu, Auzipetze Kriminaleko Legean
jasotakoa eta, behar denean, agintaritza judizialak agindutakoa bete behar du;
ondorioz, ahal duen heinean, alkoholemia-neurtzeko probei buruz araudi honetan
xedatutakoa bete behar du.
d) Eskumenak dituzten agintariek zehaztuko dute zelako
programak egin behar diren aurrezaintza-kontrolak gauzatzeko, hain zuzen,
gidariek sorgorgarri, psikotropiko, estimulatzaile edota antzeko beste gairik
hartu ote duten jakiteko.
Sorgorgarriak, psikotropikoak, estimulatzaileak edo antzeko
beste gai batzuk hartuta gidatzeagatik edo gai horiek detektatzeko nahitaezko
probei uko egiteagatik manu hau hausten bada, arau-haustea oso larritzat joko
da, testu artikulatuaren 65.5.a) eta b) artikuluan aurreikusitakoaren arabera.
II. TITULUA
Ibilgailuen zirkulazioa
I. KAPITULUA
Kokalekua
1. ATALA. ZIRKULAZIOAREN
NORANZKOA
29. artikulua. Arau
orokorra
Orokorrean, eta batik bat ikuspen gutxiko bihurgune eta
malda-gainaldeetan, galtzadaren eskuineko bazterretik ahalik eta hurbilen
zirkulatu behar dute ibilgailuek Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari
eta bide-segurtasunari buruzko Legearen xede diren bide guztietan, eta
segurtasunez gurutzatzeko behar den besteko tartea utzi behar dute alboan
(testu artikulatuaren 13. artikulua).
Ikuspen gutxiko malda-gainaldeetan eta bihurguneetan, nahiz
eta berariaz seinaleztaturik ez egon, gidariek guztiz libre utzi behar diete
galtzadaren beste erdia kontrako noranzkoan zirkulatzen ari daitezkeenei. Hala
ere, salbuespen izango dira 88. artikuluan aipatutako kasuak, ibilgailu batzuk
aurreratzeko.
Bi zirkulazio-noranzkoko errepideetan, agindutako
noranzkoaren kontra galtzadaren ezkerreko aldetik zirkulatzea arau-hauste oso
larritzat joko da, testu artikulatuaren 65.5.f) artikuluan aurreikusitakoaren
arabera.
2. ATALA. ERREIETAN NOLA
IBILI
30. artikulua. Erreietan
nola ibili, bi zirkulazio-noranzkoko errepideetan
Automobiletako gidariek galtzadatik zirkulatu behar dute,
eta ez bazterbidetik, larrialdi-arrazoirik ez badago behintzat. Berdin egin
behar dute, halaber, 3.500
kg baino gehiagoko baimendutako gehieneko masa duten
ibilgailu berezietako gidariek ere.
Horrez gain, arau hauek ere bete behar dituzte gidariok:
a) Bi zirkulazio-noranzkoko eta bi errei dituzten
galtzadetan beren eskuineko erreitik zirkulatu behar dute gidariek, erreiok
bide-marrez banatuta zein banatu gabe badaude ere.
b) Zirkulazioaren bi noranzkoak eta luzetarako bide-marra
etenez banatutako hiru errei dituzten galtzadetan ere eskuineko erreitik
zirkulatu behar dute; eta inola ere ez, ezker-ezkerreko erreitik.
Horrelako galtzadetan, behar-beharrezko aurreratzeak egiteko
eta norabidea ezkerrera aldatzeko baino ez da erabili behar erdiko erreia.
Agindutako noranzkoaren kontra galtzadaren ezkerreko aldetik
zirkulatzea arau-hauste oso larritzat joko da, testu artikulatuaren 65.5.f)
artikuluan aurreikusitakoaren arabera.
31. artikulua. Erreietan
nola ibili, noranzko bereko errei bat baino gehiago duten galtzadetan, herritik
kanpokoak direnean
Automobiletako gidariek galtzadatik zirkulatu behar dute,
eta ez bazterbidetik, larrialdi-arrazoirik ez badago behintzat. Berdin egin
behar dute, halaber, 3.500
kg baino gehiagoko baimendutako gehieneko masa duten
ibilgailu berezietako gidariek ere.
Gainera, noranzko bereko errei bat baino gehiagoko
galtzadetan eskuinerengoko erreitik zirkulatu behar dute normalean gidariek,
herritik kanpo. Hala ere, zirkulazioaren zein bidearen egoerak aukerarik ematen
badu, noranzko bereko gainontzeko erreietatik ibili ahal izango dira, baldin
eta atzetik datozen beste ibilgailuen martxa oztopatzen ez badute.
32. artikulua. Erreietan
nola ibili, noranzko bereko hiru errei edo gehiago dituzten galtzadetan,
herritik kanpokoak direnean.
Noranzko bereko hiru errei edo gehiagoko galtzadetan,
herritik kanpokoak badira, normalean eskuinerengoko erreitik zirkulatu behar
dute, bai 3.500 kg
baino gehiagoko baimendutako gehieneko masako kamioi eta furgoietako gidariek,
bai derrigorrez bazterbidetik zirkulatu beharrik ez duten ibilgailu
berezietakoek, eta bai, azkenik, 7 metro baino gehiagoko luzera duten
ibilgailu-taldeetakoek. Hala ere, alboko erreitik ere ibili ahal izango dira,
31. artikuluan aipatutako egoera eta baldintza berberetan bada.
33. artikulua. Erreietan
nola ibili, noranzko bereko errei bat baino gehiago duten galtzadetan,
herrikoak direnean
Noranzko bereko bi errei edo gehiagoko galtzadetatik herrian
zirkulatzen denean, eta erreiok luzetarako bide-marrez mugatuta badaude,
automobiletako edo ibilgailu berezietako gidariek beren helmugara iristeko
erreirik egokiena erabili ahal izango dute beste ibilgailuen zirkulazioa
oztopatzen ez badute, salbu eta bidea autobidea edo autobia bada. Hala ere,
ezin izango dira errei batetik bestera aldatzen ibili, norabidea aldatzeko ez
bada, edo aurreratzeko, gelditzeko edo aparkatzeko ez bada.
34. artikulua. Erreiak
zenbatzea
Aurreko artikuluetan xedatutakoaren ondorioetarako, erreiak
zenbatu behar direnean ez dira aintzat hartuko, ez ibilgailu jakin batzuetarako
direnak, ez maniobra zehatz batzuetarako direnak, hurrengo atalean
xedatutakoarekin bat etorriz.
35. artikulua. Erreietan
nola ibili seinaleztatutako abiaduraren arabera eta ibilgailu eta maniobra
jakin batzuetarako gordeta daudenean.
Erreiak seinaleztatutako abiaduraren arabera erabiltzeko
edota ibilgailu eta maniobra jakin batzuetarako gordeta daudenean, araudi
honetan araututako seinaleek adierazitakoa beteko da.
Okupazio handiko ibilgailutzat joko dira pertsonak bakarrik
garraiatzeko izanik, 3.500 kiloko baimendutako gehienezko masa dutenak eta,
gainera, paragrafo honetako d) idatz-zatiaren arabera bide-gune bakoitzerako
finkatzen den pertsona-kopurua daramatenak.
Okupazio handiko ibilgailuentzako (OHI) erreiak honela
erabiliko dira:
a) OHIentzako erreia motorrek, automobilek eta ibilgailu
misto egokigarriek erabili ahal izango dituzte eta, beraz, debekatuta dago
beste ibilgailu eta ibilgailu-multzoentzat (atoidun automobilak barne),
oinezkoentzat, bizikletentzat, motor-bizikletentzat, animaliek tiratutako
ibilgailuentzat eta animalientzat.
OHIentzako erreiak aurreko idatz-zatian xedatutakoaren
arabera baimendutako ibilgailuek erabili ahal izango dituzte, baita gidaria
bakarrik badoa V-15 seinalea badaukate, eta, horietaz gain, 3.500 kilotik
gorako baimendutako gehienezko masa duten autobusek eta autobus artikulatuek,
okupatzaile-kopurua dena dela, OHIentzat ezarritako zirkulazio-baldintza
berberetan eta, d) idatz-zatian zehazten diren guneen zerrendan horrela
adierazten bada, horiekin batera.
b) Erreiak aldi baterako edo betiko gaitu edo erreserba
daitezke OHIen zirkulaziorako, ordutegi finko bat jarrita edo zirkulazioaren
egoera kontuan hartuta, betiere, Trafikoko Buruzagitza Nagusia ente autonomoak
edo, hala badagokio, trafikoa arautzeko ardura duen toki edo autonomi
agintaritzak erabakitakoaren arabera. Ezohiko kasuetan eta bide-segurtasunari
edo zirkulazioaren arintasunari lotutako arrazoiengatik, dagokion agintaritzak
beste ibilgailu batzuei ere utzi, gomendatu edo agindu ahal die OHIentzako
erreia erabiltzeko, errepideen titular diren erakundeen eskumenak eta, hala
badagokio, sozietate emakidadunenak errespetatuta.
c) Poliziaren ibilgailuek, suteak itzaltzekoek, babes zibil
eta salbamendukoek eta osasun-sorospenekoek erreserbatutako erreiak erabili
ahal izango dituzte larrialdi-zerbitzuetan badihardute. Halaber erabili ahal
izango dituzte bideko instalazioak eta azpiegiturak mantentzeko taldeen
ibilgailuek.
d) Trafikoko Buruzagitza Nagusia erakunde autonomoak edo,
hala badagokio, trafikoa arautzeko ardura duen autonomi edo toki agintaritzak
erabakiko du, errepidearen erakunde titularraren txosten loteslea ikusita,
errepideko zein gunetan jarriko diren OHIentzat gordetako erreiak eta nola
erabili behar diren, eta . 39.4 artikuluan ezarritako eran emango du argitara
Errei horiek bideko zein gunetan jarriko diren.
Ezarritako noranzkoaren kontra zirkulatzeari buruz 2
paragrafoan ezarritako arauak urratzea arau-hauste larritzat joko da testu
artikulatuaren 65.5.f artikuluan ezarritakoari jarraituz.
3. ATALA. BAZTERBIDEAK
36. artikulua.
Bazterbidetik nahitaez ibili behar duten gidariak.
Animaliek tiratutako ibilgailuak, 3.500 kg baino gehiagokoa
ez den baimendutako gehieneko masa duten ibilgailu bereziak, bizikletak,
motor-bizikletak, mugikortasun mugatua dutenen automobilak edo txirrindularien
jarraipena egiten ari direnak gidatzen dituzten gidariek eskuineko
bazterbidetik zirkulatu behar dute, halako ibilgailuentzat berezi gordetako
biderik edo bide-zatirik ez badago eta bazterbide hori bertatik zirkulatzeko
modukoa eta nahikoa bada; bestela, ahalik eta galtzadaren zatirik txikiena
okupatuz ibili behar dira.
Larrialdi-kasuak direla eta, astiroegi zirkulatzen ari
badira, horrela zirkulazioa larri oztopatuz, 3.500 kg baino gehiagokoa
ez den baimendutako gehieneko masako ibilgailuak gidatzen dituzten gidariek ere
eskuineko bazterbidetik zirkulatu behar dute; edo, bestela, idatz-zati honetan
aipatutako egoeretan, ezinbestez okupatu beharreko galtzadaren zatia hartuz.
Bihurgune asko dituzten jaitsiera luzeetan, txirrindulariek
bazterbidea utzi eta eskuineko aldeko galtzadaren behar duten zatia hartu ahal
izango dute.
Aurreko paragrafoan aipatutako ibilgailuei debekatu egiten
zaie parez pare zirkulatzea, bizikletei izan ezik. Horiek biko ilaratan
zirkulatu ahal izango dute, bidearen eskuineko bazterretik ahalik eta hurbilen,
eta banako ilaran jarriko dira ikuspenik gabeko zatietan eta trafiko-pilaketak
sortzen dituztenean.
Autobietan bazterbidetik baino ezin izango dute zirkulatu,
galtzadan inolaz ere sartu gabe.
Salbuespen gisa, bazterbidea zirkulatzeko modukoa eta
nahikoa bada, motor-bizikletak bi ilaratan zirkulatu ahal izango dute bertatik,
galtzadan inolaz ere sartu gabe.
Lehenengo paragrafoan aipatutako ibilgailuetako gidariek,
bizikletetakoek izan ezik, ezin izango dute beste ibilgailurik aurreratu,
baldin eta parez pare egin behar duten ibili-aldia 15 segundo baino gehiago
luzatzen bada, edo horrela egin beharreko ibilia 200 metro baino
gehiagokoa bada.
Ibilgailu historikoei dagokienez, berariazko araudian
xedatutakoa beteko da.
Hirugarren paragrafoan xedatutakoa urratzea arau-hauste
larria izango da, Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta
bide-segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatuaren 65.4.c) artikuluan
xedatutakoaren arabera.
4. ATALA. ZIRKULAZIOAREN
NORANZKOAREN ETA GALTZADA, ERREI ETA BAZTERBIDEEN ERABILERAREN KASU BEREZIAK
37. artikulua.
Zirkulazioa segurua edo arina izateko, modu berezian antola daiteke trafikoa.
Zirkulazioa segurua eta arina izan dadin, zenbait aldaketa
agindu ahal izango dituzte agintariek: horrela, batetik, zirkulazioaren beste
noranzko bat hartzeko agindua eman dezakete; bestetik, erabat edo aldi baterako
debeka dezakete bidegune batzuetan sartzea -eta hori, gainera, agindu orokorra
izan daiteke, edo ibilgailu edo erabiltzaile batzuentzat bakarrik emandakoa-;
hirugarren, bide batzuk itxita utz ditzakete; baita ibilbide zehatz batzuetatik
ibiltzera behartu ere; eta, azkenik, ohiko noranzkoaren kontra zenbait
bazterbide edo erreitik ibiltzera behartu ere bai (testu artikulatuaren 16.1.
artikulua).
Zirkulazioa ez oztopatzeko, eta arina izango dela
ziurtatzeko, debekuak edo murrizketak ezarri ahal izango zaizkie ibilgailu
jakin batzuei, bide jakin batzuetarako; debeku edo murrizketa horiek
derrigorrezkoak izango dira dagozkien erabiltzaileentzat (testu artikulatuaren
16.2. artikulua).
Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta
bide-segurtasunari buruzko legeriak hartzen dituen bideak salbuespen gisa baino
ezin dira zirkulaziorako itxi eta, horretarako Trafikoko Buruzagitza Nagusia
erakunde autonomoaren berariazko baimena beharko da, edo, hala badagokio,
trafikoa arautzeko ardura duen autonomi edo toki agintaritzarena, salbu eta
ixteko arrazoia azpiegituraren akats fisikoak edo lanak badira, kasu horretan
baimena bidearen titularrak eman behar baitu eta, ahal dela, ibilbide
alternatibo bat egokitu eta seinaleztatuko du.
Trafiko zaintzaren eta diziplinaren ardura duen
agintaritzako agenteek edo bidearen titular den erakundean ustiaketaz
arduratzen diren langileek itxi eta irekiko dituzte beti bideak trafikora.
Errepidea zirkulaziorako ixteko baimena eman dezaketen
agintariek, dagoeneko aipatuek, itxiera horien berri eman behar dute.
Trafikoko Buruzagitza Nagusia erakunde autonomoak edo, hala
badagokio, trafikoa arautzeko ardura duen autonomi edo toki agintaritzak aukera
izango du zirkulazioa murrizteko edo mugatzeko, betiere, bide-segurtasuna
bermatzeko edo trafikoa arintzeko. Horretarako eskaria bidearen titularrak edo
bestelako erakundeek egin dezakete ?ordainpeko autobideen emakida duten
sozietateek, kasu?, eta eskabide-egilearen ardura izango da
trafiko-agintaritzak ezarritako ibilbide alternatiboa seinaleztatzea zati
osoan.
Agindutako noranzkoaren kontra zirkulatzea arau-hauste oso
larritzat joko da, Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta
bide-segurtasunari buruzko testu artikulatuaren 65.5.f) artikuluaren arabera..
Bide-segurtasuna bermatzeko edo trafikoa arintzeko
ezarritako murrizketak edo mugak dituzten bideetan baimenik gabe zirkulatzea
zehatu egingo da, Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta
bide-segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatuaren 67.2 artikuluaren
arabera.
38. artikulua.
Autobideetatik eta autobietatik zirkulatzea
Debekatuta dago animaliek tiratutako ibilgailuetan,
bizikletetan, motor-bizikletetan eta mugikortasun mugatua dutenen ibilgailuetan
autobideetatik eta autobietatik zirkulatzea (testu artikulatuaren 18.1
artikulua). Esandakoa gorabehera, 14 urtetik gorako txirrindulariek autobien
bazterbideetatik gidatu ahal izango dute, salbu eta justifikatutako
bide-segurtasuneko arrazoiengatik, dagokion seinalearen bitartez debekatzen
bada.
Debekuarekin batera, ibilbide alternatiboa adierazten duen
argibide-taula bat jarriko da.
Larrialdiren bat dela eta 49.1 artikuluan araututako abiadan
baino nabarmen astiroago zirkulatu beharrean aurki daitezen gidariek lehenengo
irteeran irten behar dute autobidetik.
Ibilgailuei buruzko Araudi Orokorrean finkatutako masa edo
neurriak gainditzen dituzten ibilgailu bereziek edo garraio bereziko
erregimenean dihardutenek, salbuespenez bada ere, autobia eta autobideetatik
zirkulatu ahal izango dute, horretarako eraman behar duten baimen osagarriak
hala adierazten badu. Aipatutako masa edo neurriak gainditzen ez dituzten
ibilgailu bereziek ere bai, baldin eta, beren ezaugarriak direla eta, bide
lauan orduko 60 km
baino abiadura handiagoa har badezakete, eta araudi honetako III. eranskinean
aipatutako baldintzak betetzen badituzte
39. artikulua.
Zirkulazioa mugatzea
Zirkulazioa segurua edo arina izateko baldintzek hala
eskatzen dutenean, zirkulaziorako muga batzuk ezar daitezke, aldi baterako edo
betiko, Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide-segurtasunari
buruzko legediak hartzen dituen bideetan, betiere hurrengo paragrafoetan
xedatutakoarekin bat etorriz.
Zenbait ibilbidetan, edo herriz kanpoko bide publikoen
zenbait ibilbidetako zati edo guneetan, edo herri barruko guneetan, zeharbideak
barne direla, ibilgailu batzuei murriztu egin dakieke zirkulazioa, aldi
baterako edo betiko. Halakoak dira, izan, 3.500 kg baino gehiagoko
baimendutako gehieneko masako kamioiak, furgoiak, ibilgailu-taldeak, ibilgailu
artikulatuak zein ibilgailu bereziak eta, oro har, finkatutako gutxieneko
abiadura hartzen ez duten edo hartzeko debekua duten ibilgailuak. Debeku hori
honako egoeretan aginduko da: jaiak zein oporrak direlako edo ibilgailu asko
mugituko delako, zirkulazio handia espero denean, edo zirkulaziorako ohi diren
baldintzen arabera beharrezkotzat edo egokitzat jotzen denean.
Segurtasuna dela eta, halaber, ibilgailu batzuei aldi
baterako edo betiko murrizketak ezar dakizkieke zirkulatzeko, ibilgailua bera
edo daraman zama arriskutsuak direlako, gomendagarria denean dela
hiriguneetatik, ingurumen aldetik sentikorrak diren guneetatik edo zubiak eta
tunelak bezalako toki berezietatik kanpora aldentzea, dela zirkulazio handirik
ez dagoenean ibiltzen uztea.
Murrizketa horiek jartzeko eskumena Trafikoko Buruzagitza
Nagusia erakunde autonomoak du edo, hala badagokio, eskumen hori esleituta duen
autonomia-erkidegoko trafiko-agintaritzak.
Murrizketak nahitaez argitaratuko dira, zortzi egun
balioduneko aurrerapenarekin, “Estatuko Aldizkari Ofizialean” eta, nahi izanez
gero, baita aurreko paragrafoan aipatutako autonomia-erkidegoetako aldizkari
ofizialetan ere.
Ezusteko kasuetan edo aparteko gorabeherak izan direnean,
zirkulazioa seguruagoa edo arinagoa izateko beharrezkoa denean, trafiko zaintzaz
eta diziplinaz arduratzen den agintaritzaren agenteek zehaztuko dituzte
murrizketok behar den denbora guztirako, eta, horretarako, beharrezko erabakiak
hartuko dituzte.
Larrialdia begien bistakoa denean, baimen bereziak eman ahal
izango dira, aurreko paragrafoetan jasotakoarekin bat etorriz ezarritako
murrizketetan sartzen diren ibilbide eta denboretan ibilgailuek zirkulatzeko.
Horretarako, ordea, mugatutako ibilbide eta denbora horietan ibili beharra
ezinbestekoa dela egiaztatu behar da.
Baimen bereziotan, ibilgailuaren matrikula eta ezaugarri
nagusiak jaso behar dira, baita garraiatutako salgaia zein den, zein bidetan
duen eragina, eta kasu bakoitzean bete behar diren baldintzak.
Zirkulaziorako mugak ezarri zituen agintaritzari dagokio
aurreko paragrafoan aipatutako baimenak ematea.
Artikulu honetan arautu diren zirkulazioko murrizketak
independenteak dira, eta ez dute baztertzen beste agintari batzuek beren
eskumenen arabera ezarritako murrizketak.
Murrizketak dauzkaten bideetan 5. paragrafoan aipatutako
baimena eduki barik zirkulatzea arau-haustea izango da, eta Trafikoari,
ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide-segurtasunari buruzko Legearen
testu artikulatuaren 67.2 artikuluaren arabera zehatuko da.
40 artikulua. Errei
itzulgarriak
Zirkulazioaren bi noranzkoak dituzten galtzadetan, errei bat
marra bikoitz etenez mugatzen bada bi aldeetatik, errei hori itzulgarria dela
adierazi nahi da. Hau da, zirkulazioak noranzko bata ala bestea har dezakeela,
erreiko semaforo bidez edo bestelako baliabideren baten bidez agindutakoaren
arabera.
Errei horretatik zirkulatzen ari diren gidariak, bai egun
argiz bai gauez, gutxienez argi laburrak piztuta ibili behar dira, araudi honen
104. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.
Agindutako noranzkoaren kontra zirkulatzea arau-hauste oso
larritzat joko da, testu artikulatuaren 65.5.f) artikuluan aurreikusitakoaren
arabera.
41. artikulua. Erreiak
ohiko noranzkoaren kontra erabiltzea.
Noranzko bakoitzean zirkulaziorako errei bat baino gehiago
duten galtzadetan, zirkulazioa arina izan dadin, ohiko noranzkoaren kontra
ibiltzeko erreiak prestatu ahal izango ditu zirkulazioa antolatu behar duen
agintaritzak, eta 144. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz seinaleztatu
behar ditu erreiok.
Ohiko norabidearen kontra zirkulatzeko prestatutako erreitik
motorrak eta automobilak baino ezin dira ibili. Beraz,
gainerako ibilgailuek, atoia daramaten automobilek barne, debekatuta dute
bertatik ibiltzea.
Errei horietatik dabiltzanek, bai egunez eta bai gauez,
gutxienez argi laburrak piztuta zirkulatu behar dute beti. Gehieneko abiadura,
ordea, orduko 80 km
izango da; gutxienekoa, orduko 60
km, edo txikiagoa, horrela araututa edo propio
seinaleztatuta badago. Gidariek ezin izango dute aldameneko erreira jo,
zirkulazioaren ohiko noranzkoaren erreian edo erreietan sartuz, ezta
aurreratzeko ere.
Zirkulazioaren ohiko noranzkoaren erreietatik, hau da, ohiko
noranzkoaren kontra zirkulatzeko gaitutakoen albokoetatik, zirkulatzen ari
diren gidariek ere ezin izango dute aldameneko erreira jo, zirkulazioaren ohiko
noranzkoaren kontra ibiltzeko prestatutako erreian edo erreietan sartuz. Bai
egunez eta bai gauez, gutxienez argi laburrak piztuta zirkulatu behar dute
beti. Doazen noranzkoan errei bakarra badago, gehieneko abiadura orduko 80 km izango da, eta
gutxienekoa, orduko 60 km,
edo txikiagoa, horrela araututa edo propio seinaleztatuta badago. Doazen
noranzkoan errei bat baino gehiago badago, ordea, 48.1.a)1.a eta 2.a, 49 eta 50
artikuluetan ezarritako abiaduran zirkulatuko dute.
Erabiltzaile eta gidari horiek arreta berezia jarri behar
dute baliza iraunkor zein mugigarriak ez aldatzeko.
Galtzadan lanak egiteko beharrezkoa denean ere, errepidearen
titular den agintaritzak ohiko noranzkoaren kontra ibiltzeko erreiak prestatu
ahal izango ditu, betiere, Trafikoko Buruzagitza Nagusia erakunde
autonomoarekin edo, hala badagokio, trafikoaren ardura duen autonomi
agintaritzarekin ados jarrita. Horrelakoetan, lanetan aurkitzen den bidetik
zirkulatzeko baimena duten ibilgailu guztiek zirkulatu dezakete errei horietatik,
aurreko paragrafoetan ezarritako baldintzetan, berariazko debekurik ezartzen ez
bazaie.
Agindutako noranzkoaren kontra zirkulatzea arau-hauste oso
larria izango da, eta abiadura-mugak hautsiz zirkulatzea larria edo oso larria,
abiadura-muga zenbatean gainditu den, testu artikulatuko 65.5.f), 65.4.c) eta
65.5.e) artikuluetan aurreikusitakoaren arabera.
42.
artikulua. Zirkulaziorako behin-behineko errei gehigarriak
Zirkulazioaren bi noranzkoak eta bazterbideak dituzten
galtzadetan, plataformaren zabala nahikoa bada, zirkulaziorako errei gehigarri
bat prestatu ahal izango du zirkulazioa antolatzeko ardura duen agintaritzak,
eta zirkulazioaren noranzko baterako prestatu ere. Horretarako, seinale eta
baliza mugigarriak erabiliko ditu, galtzadaren erdian ibilgailuen
errodadurarako dagoen gunea aldatzeko.
Bi bazterbideak erabilita, zirkulaziorako behin-behineko
errei gehigarri bat prestatzen denean, bi errei egongo dira zirkulazioaren
noranzko batean, eta bakarra, beste noranzkoan.
Nolanahi ere, egoera hori behar bezala seinaleztatuta egon
behar da.
Bazterbideetatik eta errei gehigarri horretatik zirkulatzen
dihardutenean, gehienez ere orduko 80 km-ko abiaduran zirkulatu behar dute
ibilgailuek, eta gutxienez 60 km-koan; abiadura hori txikiagoa izan behar da,
hala aginduta edo berariaz seinaleztatuta badago. Gainera, gutxienez argi
laburrak piztuta eraman behar dituzte, bai egunez, bai gauez. Eta aurreko
artikuluan jasotako arauak aplikagarri diren heinean, bete egin behar dira.
Agindutako noranzkoaren kontra zirkulatzea arau-hauste oso
larria izango da, eta abiadura-mugak hautsiz zirkulatzea larria edo oso larria,
abiadura-muga zenbatean gainditu den, testu artikulatuko 65.5.f), 65.4.c) eta
65.5.e) artikuluetan aurreikusitakoaren arabera.
5. ATALA. BABESGUNEAK,
IRLATXOAK EDO GIDA-ADIERAZGAILUAK EDO ANTZEKOAK
43. artikulua.
Zirkulazioaren noranzkoa
Bidean babesguneak, irlatxoak edo gida-adierazgailuak
daudenean, martxaren noranzkoan horien eskuinera aurkitzen den galtzada-zatitik
zirkulatu behar da. Hala ere, noranzko bakarreko bidean edo zirkulazioaren
noranzko bati dagokion bidegunean badaude, alde batetik zein bestetik zirkulatu
ahal izango da (testu artikulatuaren 17. artikulua).
Plazetan, biribilguneetan eta bidegurutzeetan, horien
erdigunea ezkerreko aldera utziz zirkulatu behar dute ibilgailuek.
Agindutako noranzkoaren kontra zirkulatzea arau-hauste oso
larritzat joko da babesguneak, irlatxoak edo gida-adierazgailuak egon ez arren,
testu artikulatuaren 65.5.f) artikuluan aurreikusitakoaren arabera.
6. ATALA. BIDEETAKO
GALTZADAK
44. artikulua.
Galtzadetan nola ibili
Erdibitzaileak, bereizgailuak edo antzeko sistemak erabiliz
luzetara bi galtzadatan bereizten diren bideetan, martxaren noranzkoari
dagokion eskuineko galtzadatik ibili behar dira ibilgailuak.
Zatiketa eginda hiru galtzada zehazten badira, edo bi
noranzkoetako zirkulaziorako izan daiteke erdikoa, edota noranzko bakarrerako;
eta behin-behingoz edo behin betiko izan daiteke horrela, beti ere seinaleekin
agindutakoari jaramon eginez; alboetako galtzadak, aldiz, noranzko bakarreko
zirkulaziorako izango dira, betiere, Trafikoko Buruzagitza Nagusia erakunde
autonomoak edo, hala badagokio, trafikoaren ardura duen autonomi edo toki
administrazioak azken horietarako edo erreietako baterako beste zirkulazio-noranzkoa
ezartzen ez badu behar bezala seinaleztatuta.
Agindutako noranzkoaren kontra zirkulatzea arau-hauste oso
larritzat joko da, testu artikulatuaren 65.5.f) artikuluan aurreikusitakoaren
arabera.
II. KAPITULUA.
Abiadura
1. ATALA. ABIADURA-MUGAK
45. artikulua. Egoera
bakoitzeko baldintzetara egokitu behar da abiadura
Gidari guztiak beharturik daude ezarritako abiadura-mugak
errespetatzera; eta, gainera, kontuan izan behar dituzte, bai beren egoera
fisiko eta psikikoa, bai bidearen ezaugarriak eta egoera, bai ibilgailuaren eta
ibilgailuko zamaren ezaugarriak eta egoera, baita eguraldia, ingurugiroa eta
zirkulazioaren egoera ere, eta, oro har, une bakoitzean ager daitezen
inguruabar guztiak. Hartara, egoera horietara egokitu ahal izango dute
ibilgailuaren abiadura; eta, ondorioz, beti geratu ahal izango dute ibilgailua,
nork bere ikusterrean eta sor daitekeen edozein oztoporen aurrean (testu
artikulatuaren 19.1. artikulua).
46. artikulua. Abiadura
jaistea. Kasuak
Astiro zirkulatu behar da; eta, beharrezkoa bada, geratu
egin behar da ibilgailua, inguruabarrek hala agintzen dutenean; bereziki,
ondorengo kasuetan:
a) Gidaria dabilen bidegunean oinezkoak daudenean, edo
tupustean bidean sar daitezkeela sumatzen denean; bereziki, haurrak, zaharrak,
itsuak edota benetan ezinduak diren pertsonen kasuan.
b) Martxan doazen bizikletetara hurbiltzerakoan eta
bizikletentzako berariazko bideen gurutzeetan eta inguruetan; semaforoz edo
bidezainek zuzendu gabeko oinezkoentzako pasaguneetara hurbiltzerakoan eta
merkatuetara, ikastetxeetara edo haurrak egon daitezkeen lekuetara
hurbiltzerakoan.
c) Gidaria dabilen bidegunean animaliak daudenean, edo
tupustean bidean sar daitezkeela sumatzen denean.
d) Gidaria dabilen bidegunera zuzenean sartzeko moduko
irteerak dituzten etxeak dauden tokietan.
e) Geldituta dagoen autobusen batera hurbiltzerakoan,
bereziki eskola-umeak garraiatzeko autobusa bada.
f) Herritik kanpo, galtzadan ibilgetuta dagoen ibilgailuren
batera edo galtzadatik edo bazterbidetik doazen bizikletetara hurbiltzerakoan.
g) Zoladura irristakorretan zirkulatzean edo beste
bide-erabiltzaileei zipriztinak, hartxintxarrak edo beste edozer gai
jaurtitzeko moduan dauden bideetan.
h) Trenbide-pasaguneetara, lehentasunik gabeko
biribilguneetara eta elkarguneetara, ikuspen gutxiko tokietara edo
estuguneetara hurbiltzerakoan. Elkarguneak behar bezala seinaleztatuta badaude,
eta ia ikuspenik ere ez badago bidean, ibilgailuen abiadura ezin da izan orduko
50 km
baino gehiagokoa.
i) Beste ibilgailu batekin gurutzatzerakoan, bidearen edo
ibilgailuen egoerak, eguraldiak edo ingurugiroak maniobra hori segurtasunez
egiten uzten ez badu.
j) Itsualdia gertatuz gero, araudi honen 102.3 artikuluan
ezarritakoaren arabera.
k) Behe-laino itxia, hauts-lainoa edo kea dagoenean, edo
euri-jasak edo elurra direnean.
Manu honetako arauak haustea arau-hauste larria edo oso
larria izango da, abiadura-muga zenbatean gainditu den, testu artikulatuko
65.4.c) eta 65.5.e) artikuluetan aurreikusitakoaren arabera.
47. artikulua. Gehieneko
eta gutxieneko abiadurak.
Bideen titularrek ezarriko dituzte abiadura-muga bereziak,
seinale egokiak erabiliz, eta bidegune bakoitzaren ezaugarrien arabera.
Berariazko seinalerik ezean, bide-mota bakoitzerako
ezarritako abiadura-muga orokorrak errespetatu behar dira.
Zirkulazioaren egoera aintzat hartuta, Trafikoko Buruzagitza
Nagusia erakunde autonomoak edo, hala badagokio, trafikoa arautu edo
kontrolatzeko ardura duen autonomi edo toki agintaritzak behin-behineko
abiadura-mugak ezarri ahal izango ditu aldi baterako seinaleen edo seinale
aldagarrien bitartez.
48. artikulua. Gehieneko
abiadurak, herriz kanpoko bideetan
1. Gainditu ezin diren gehieneko abiadurak ondorengo hauek
dira, nahiz eta 51. artikuluan adierazitako kasuak salbuespen izan:
a) Automobiletarako:
1. Autobide eta autobietan: automobilak eta motorrak, 120
kilometro orduko; autobusak, automobilak moldatuz egindako ibilgailuak eta
ibilgailu misto egokigarriak, 100 kilometro orduko; kamioiak, ibilgailu
artikulatuak, ibilgailu-multzoak, furgoiak, autokarabanak eta 750 kilo arteko
atoia duten automobilak, 90 kilometro orduko; gainerako automobil atoidunak, 80
kilometro orduko.
2. Automobilentzako bide gisa seinaleztatutako errepide
arruntetan eta gainerako errepide arruntetan, baldin eta errepideok 1,50
metroko edo zabalera handiagoko zoladuradun bazterbidea badaukate edo
zirkulazioaren noranzkoetako batean errei bat baino gehiago badaukate honako
abiadura-mugak bete behar dira: Automobilak eta motorrak, 100 kilometro orduko;
autobusak, automobilak moldatuz egindako ibilgailuak eta ibilgailu misto
egokigarriak, 90 kilometro orduko; kamioiak, traktokamioiak, furgoiak,
autokarabanak, ibilgailu artikulatuak eta automobil atoidunak, 80 kilometro
orduko.
3. Herriz kanpoko beste bideetan: automobilak, motorrak,
hiru gurpileko ibilgailuak eta motorrekin parekatutako kuadrizikloak, 90
kilometro orduko; autobusak, automobilak moldatuz egindako ibilgailuak eta
ibilgailu misto egokigarriak, 80 kilometro orduko; kamioiak, traktokamioiak,
autokarabanak, furgoiak, ibilgailu artikulatuak eta automobil atoidunak, 70
kilometro orduko.
4. Zirkula dezaketen edozein bide-motatan: hiru gurpileko
ibilgailuak eta kuadrizikloak, 70 kilometro orduko.
b) Eskola-umeen eta adin txikikoen garraioa egiten duten
ibilgailuetarako edota salgai arriskutsuak garraiatzen dituzten
ibilgailuetarako, orduko 10 kilometro murriztuko da a) idatz-zatian finkatutako
gehieneko abiadura, beti ere ibilgailua eta zirkulatzeko erabiltzen den bidea
kontuan hartuta.
Autobus batek, horretarako baimena duelako, jendea zutik badarama,
gehieneko abiadura, herriz kanpoko bidea edozein motatakoa izanda ere, 80
kilometrokoa izango da orduko.
c) Ibilgailu berezietarako eta ibilgailu-taldeetarako,
horiek ere bereziak direnean, nahiz eta talde osotik bakarra izan berezia,
honako mugak ezartzen dira:
1. Balaztatze-seinalerik ez badute, atoirik badaramate edo
motokultoreak badira: 25 kilometro orduko.
2. Beste ibilgailu berezi guztiak: 40 kilometro orduko.
Baina, beren ezaugarrien arabera, bide lauan orduko 60 kilometro baino
gehiagoko abiadura har badezakete, eta ibilgailuei buruzko arauetan adierazten
diren baldintzak betetzen badituzte, horrelakoetan, orduko 70 kilometrokoa
izango da gehieneko abiadura.
d) Garraio bereziko erregimenean diharduten ibilgailuak:
araudi honen III. Eranskinean adierazitakoa.
e) Bizikletak, bi eta hiru gurpileko motor-bizikletak eta
kuadriziklo arinak: 45 kilometro orduko.
Dena dela, txirrindulariek gainditu egin dezakete gehieneko
abiadura hori bidearen ezaugarriek abiadura handiagoa hartzeko aukera ematen duten
zatietan.
f) Oinez zirkulatzen ari den batek gidatutako ibilgailuek
ezin izango dute gainditu oinezkoen pausuaren abiadura; eta ibilgailua
herrestan daramaten animaliak ere ezin izango dira ibili trostan baino
azkarrago.
g) Saioak edo azterketak egiteko baimen berezia jaso duten
ibilgailuek orduko 30 kilometrotan gainditu ahal izango dituzte gehienekotzat
finkatutako abiadurak; nolanahi ere, ezarritako ibilbidearen barruan baino ezin
izango da izan hori, eta inola ere ez herri barruko bideetan, zeharbideetan edo
abiadura mugatzen duen seinale berezirik daukaten bideguneetan.
Manu honetako arauak haustea arau-hauste larria edo oso
larria izango da, abiadura-muga zenbatean gainditu den, testu artikulatuko
65.4.c) eta 65.5.e) artikuluetan aurreikusitakoaren arabera.
49. artikulua.
Gutxieneko abiadurak herri barruko eta herriz kanpoko bideetan.
Ezin izango da beste ibilgailu baten martxa normala
oztopatu, funtsezko arrazoirik gabe astiroegi zirkulatuz.
Horretarako, ibilgailu motordunek debekatuta dute autobide
eta autobietan orduko 60 kilometro baino astiroago zirkulatzea; eta beste bide
guztietan hauxe da debekua: ezin izango dute zirkulatu kapitulu honetan
bide-mota eta ibilgailu-kategoria bakoitzerako orokorrean ezarritako gehieneko
abiaduraren erditik behera, nahiz eta beste ibilgailurik zirkulatzen ez aritu.
Gutxieneko abiadura baino astiroago zirkulatzerik ere izango
dute ibilgailuek kasu hauetan: ibilgailu bereziak direnean edo garraio bereziko
erregimenean dihardutenean; trafikoaren, ibilgailuaren edo bidearen
inguruabarrek gutxieneko abiadura baino bizkorrago ibiltzea eragozten dienean,
betiere zirkulazioari arriskurik sortzen ez diotenean, eta beste ibilgailu bat
babesten edo berorri laguntzen ari direnean, horrelakoetan lagundutako
ibilgailuaren abiadurara egokitu behar baitute.
Kasu hauetan, laguntzen diharduten ibilgailuek 173
artikuluan zehazten diren V-21 edo V-22 seinaleak eraman beharko dituzte,
kasuan kasu, goiko aldean.
Ibilgailuak gutxieneko abiadurara iritsi ezin duenean eta
atzetik jotzeko arriskua dagoenean, norabidea adierazteko argiak erabiliko
ditu, larrialdia adierazteko eran, zirkulatzen ari den bitartean.
Arau honetako aginduak urratzea arau-hauste larritzat joko
da, testu artikulatuaren 65.4.c) artikuluan ezarritakoaren arabera.
50. artikulua.
Abiadura-mugak, herri barruko bideetan eta zeharbideetan
Ibilgailuek herri barruko bideetan eta zeharbideetan
gainditu behar ez duten gehieneko abiadura, oro har, orduko 50 kilometro da.
Salgai arriskutsuak garraiatzen dituzten ibilgailuek, aldiz, orduko 40
kilometrora zirkulatu behar dute gehienez ere.
Muga horiek murriztu egin daitezke berezi arriskutsuak diren
zeharbideetan, udal-agintariak eta bideko titularra ados direla; eta herri
barruko bideetan, udal-korporazioan aginpidea duen organoaren erabakiz.
Aipatutako baldintza horiek errespetatuz, handitu ere egin
daitezke abiadura-muga horiek zeharbideetan eta herritik pasatzen diren
autobide eta autobietan; baina, horretarako, seinale egokiak erabili behar
dira, eta bide horiei herritik kanporako ezarritako abiadura-muga orokorrak
inola ere ezin izango dira gainditu.
Seinaleztapenik egon ezean, autobide eta autobietako herri
barruko zatietan, ibilgailuek ezin izango dute gainditu orduko 80 kilometroko
abiadura.
Autobus batek, horretarako baimena duelako, jendea zutik
badarama, ezin izango du inolaz ere gainditu, aurreko paragrafoko kasuetan,
48.1.b) artikuluan ezarritako gehieneko abiadura.
Arau honetako aginduak urratzea arau-hauste larria izango da
65.4.c) artikuluaren arabera, salbu eta, 65.5.e) artikuluari jarraituz, oso
larritzat jotzen ez bada. Artikulu biak Trafikoari, ibilgailu motordunen
zirkulazioari eta bide-segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatukoak
dira..
Herri barruko lurretatik igarotzen ez diren errepide
arruntetarako ezarritako gehieneko abiadura baino astiroago zirkulatzen ari
diren ibilgailuak aurreratzeko, automobilek eta motorrek gainditu egin dezakete
gehieneko hori, baina orduko 20 kilometrotan bakarrik (testu artikulatuaren
19.4 artikulua).
Arau honetako aginduak urratzea arau-hauste larria izango da
65.4.c) artikuluaren arabera, salbu eta, 65.5.e) artikuluari jarraituz, oso
larritzat jotzen ez bada. Artikulu biak Trafikoari, ibilgailu motordunen
zirkulazioari eta bide-segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatukoak
dira..
52. artikulua.
Lehentasuneko abiadurak
Aurreko artikuluetan aipatutako gehieneko abiaduren gainetik
ondorengo hauek dute lehentasuna:
a) Seinaleen bidez agindutakoak.
b) Zenbait gidariri beren ezaugarriak direla-eta
agindutakoak.
c) Gidari berriei agindutakoak.
d) Zenbait ibilgailu edo ibilgailu-talderi beren ezaugarri
bereziak edo zama-mota direla-eta agindutakoak.
Aurreko zenbakiko b) idatz-zatian eta 48.1.c) eta d)
artikuluetan jasotako kasuetan, nahitaezkoa izango da 173.3. artikuluan
aipatutako abiadura-mugaren seinalea ibilgailuaren atzeko aldean eramatea, beti
ikusteko moduan.
Manu honetako arauak haustea arau-hauste larria edo oso
larria izango da, abiadura-muga zenbatean gainditu den, testu artikulatuko
65.4.c) eta 65.5.e) artikuluetan aurreikusitakoaren arabera.
2. ATALA. ABIADURA
JAISTEA ETA IBILGAILUEN ARTEKO TARTEAK
53. artikulua. Abiadura
jaistea
Arriskua hurre-hurrekoa denean izan ezik, gidariek, beren
ibilgailuen abiadura nabarmen jaisteko, maniobra hori beste gidariei arriskurik
sortu gabe egin dezaketela jakin behar dute ziur. Eta 109. artikuluan
ezarritako moduan ohartarazi behar diete aldez aurretik. Nolanahi ere, maniobra
hori ezin izango dute zakar egin, atzetik datozen ibilgailuekin talka egiteko
arriskurik sor ez dezaten.
Arau honetako aginduak urratzea arau-hauste larritzat joko
da, testu artikulatuaren 65.4.c) artikuluan ezarritakoaren arabera.
54. artikulua.
Ibilgailuen arteko tarteak
Gidariek, beste ibilgailu baten atzean doazenean, tarte
libre bat utzi behar dute bi ibilgailuen artean, aurrekoak zakar balaztatu
arren, aurrekoarekin talka egin gabe geratu ahal izateko moduan. Horretarako,
ordea, kontu berezia egin behar diete abiadurari, eta itsasteko eta
balaztatzeko baldintzei.
Aurrekoa gorabehera, bizikleta-gidariak taldeka zirkulatu
ahal izango dute, tarte hori utzi gabe, baina arreta berezia jarri beharko dute
beren artean talka ez egiteko (testu artikulatuaren 20.2 artikulua).
Aurreko paragrafoan xedatutakoaz gain, gidari orok, beste
baten atzean doanean, hura aurreratzeko asmorik agertzen ez badu, bere atzetik
datorrenak bera segurtasunez aurreratzeko tarte nahikoa utzi behar du, salbu
eta taldeka doazen txirrindularien kasuan.
3.500 kg baino gehiagoko
baimendutako gehieneko masako ibilgailuek, eta 10 metro baino luzera
gehiagoko ibilgailuek eta ibilgailu-taldeek, horretarako, 50 metroko tartea
utzi behar dute gutxienez (testu artikulatuaren 20.3. artikulua).
Aurreko idatz-zatian xedatutakoa ez da ezarriko ondorengo kasuetan:
a) Herrian.
b) Aurreratzea debekatuta dagoen tokietan.
c) Noranzko berean errei bat baino gehiago dagoen tokietan.
d) Zirkulazioa ia itota dagoelako, aurreratzea ezinezkoa den
kasuetan (testu artikulatuaren 20.4. artikulua).
Manu honetako arauak urratzea arau-hauste larria izango da,
Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide-segurtasunari buruzko
Legearen testu artikulatuaren 65.4.c) artikuluan xedatutakoaren arabera.
3. ATALA. LEHIAKETAK
55. artikulua.
Kirol-probak, bizikleta-ibilaldiak eta bestelako gertakariak.
Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta
bide-segurtasunari buruzko legediaren xede diren bide edo lurretan, bai
espazioan zein denboran lehiatzeko, bai bizikleta-ibilaldiak edo bestelako
gertakariak egiteko, nahitaezkoa izango da aldez aurretik baimena eskuratzea.
Baimen hori horrelako jarduerak arautuko dituzten arauak, araudi honen II.
Eranskinean jasoak, betez emango da.
Debekatu egiten da bide publikoetan edo erabilera publikoko
bideetan abiadura-lehiaketak egitea. Baina, salbuespenez bada ere, izango da
egiterik, aginpidea duen agintaritzak bideak horretarako mugatu eta gero (testu
artikulatuaren 20.5. artikulua).
Agindu honen arauen kontrako arau-hausteak oso larritzat
joko dira, testu artikulatuaren 65.5.g) artikuluaren arabera. Gainera, trafikoa
zaintzeaz arduratzen diren agenteek egoki iritzitako neurriak hartu ahal izango
dituzte baimenik gabeko kirol-probak bertan behera utzi, eten edo
deuseztatzeko.
III. KAPITULUA.
Pasatzeko lehentasuna
1. ATALA. LEHENTASUN-ARAUAK
ELKARGUNEETAN
56. artikulua.
Seinaleztatutako elkarguneak
Elkarguneetan, pasatzeko lehentasuna nori dagokion jakiteko,
lehentasuna arautzen duten seinaleen arabera egin behar da beti (testu
artikulatuaren 21.1. artikulua).
Bidezainen batek zuzendutako elkargune batera hurbiltzen
diren ibilgailuetako gidariek geratu egin beharko dituzte beren ibilgailuak
baldin eta bidezainak hala agintzen badie143. artikuluan adierazitako seinaleak
erabiliz.
3. Semaforo bidez zuzendutako elkargune batera hurbiltzen
diren ibilgailuetako gidariek 146. artikuluan agindutako moduan jokatu behar
dute.
Lehentasun-seinalea duen elkargune batera hurbiltzen diren
ibilgailuetako gidariek, edo lehentasun-seinalea duen galtzadatik zirkulatzen
ari direnek, 149 eta 151. artikuluetan adierazitako moduan, pasatzeko
lehentasuna izango dute beste bidetik zirkulatzen ari diren edo bertatik
sartzen diren ibilgailuen aurretik.
Araudi honen 151. eta 169. artikuluetan aipatzen diren «utzi
pasatzen» edo «nahitaez geratu edo stop» seinaleren bat duten elkarguneetan,
gidariek beti utzi behar diete pasatzen lehentasuneko bidetik dabiltzanei,
edozein alderditatik hurbiltzen direla ere. Premiazkoa denean, guztiz geratu
beharko dute beren martxa; eta, jakina, seinaleak hala agintzen badu, beti geratu
beharko dira.
Pasatzeko lehentasunari buruz arau honetan ematen diren
aginduak urratzea arau-hauste larritzat joko da, testu artikulatuaren 65.4.c)
artikuluan ezarritakoaren arabera.
57. artikulua.
Seinaleztatu gabeko elkarguneak
Pasatzeko lehentasuna arautzeko seinalerik ez badago,
gidariaren eskuineko aldetik hurbiltzen diren ibilgailuei utzi behar die
pasatzen gidari horrek, ondorengo kasuetan izan ezik:
a) Zoladura jarri gabeko bidetik zirkulatzen ari diren
ibilgailuek barik, zoladura jarrita daukan bidetik zirkulatzen ari diren
ibilgailuek izango dute pasatzeko lehentasun-eskubidea.
b) Errail gainetik zirkulatzen ari diren ibilgailuek dute
pasatzeko lehentasun-eskubidea, beste guztiek baino lehenago.
c) Biribilguneetan, sartu nahi dutenek barik, aurretik bide
biribilean aurkitzen direnek dute pasatzeko lehentasuna (testu artikulatuaren
21.2 artikulua).
d) Autobidetik edo autobiatik zirkulatzen ari diren
ibilgailuek dute pasatzeko lehentasuna, bertara sartu nahi dutenek baino
lehenago.
Arau honetako aginduak urratzea arau-hauste larritzat joko
da, testu artikulatuaren 65.4.c) artikuluan ezarritakoaren arabera.
58. artikulua. Arau
orokorrak.
Beste ibilgailu bati pasatzen utzi behar dion ibilgailuko
gidariak ezin du abiatzen edo maniobretan hasi edo jarraitu, ez eta halakoei
berriz ekin ere, harik eta lehentasuna duen ibilgailuko gidariak ziur jakin
arte lehenengo horrek ez duela traiektoria edo abiadura zakar aldatu beharrean
jarriko. Eta gainera, lehenengoak garaiz erakutsi behar dio besteari benetan utziko
diola pasatzen, bai berak zirkulatzeko duen moduaren bidez, bai, eta batez ere,
arian-arian abiadura jaitsiz joango delako (testu artikulatuaren 24.1.
artikulua).
Pasatzeko lehentasuna arautzen duten kapitulu honetako
agindu guztietan, aurreko paragrafoan idatzitako arauak hartu beharko dira
kontuan hala dagokionean.
Arau honetako aginduak urratzea arau-hauste larritzat joko
da, testu artikulatuaren 65.4.c) artikuluan ezarritakoaren arabera.
59. artikulua.
Elkarguneak
Nahiz eta pasatzeko lehentasuna izan, gidariak ez dira sartu
behar ibilgailuekin elkarguneetan edo oinezkoentzako zein txirrindularientzako
pasaguneetan, baldin eta, zirkulazioa nola dagoen kontuan hartuta, ziurrenik
ere bertan geratuta egon badaitezke, eta, ondorioz, zeharkako zirkulazioa
eragotzi edo oztopa badezakete (testu artikulatuaren 24.2. artikulua).
Semaforo bidez zuzendutako elkarguneren batean ibilgailua
geratuta duten gidariek, baldin eta egoera horrekin zirkulazioa oztopatzen
badute, hartu nahi duten noranzkorako zirkulazioa irekita eduki arte itxaron
gabe irten behar dute elkargunetik; baina, horretarako, bidea irekita duten
beste erabiltzaileen martxa oztopatu gabe jokatu behar dute (testu
artikulatuaren 24.3 artikulua).
Arau honetako aginduak urratzea arau-hauste larritzat joko
da, testu artikulatuaren 65.4.c) artikuluan ezarritakoaren arabera.
2. ATALA. LAN-GUNEAK,
ESTUGUNEAK ETA ALDAPA HANDIKO BIDEGUNEAK
60. artikulua.
Lan-guneak eta estuguneak
Bidegunea estua delako, kontrako noranzkoan doazen bi
ibilgailu aldi berean pasatzea ezinezkoa edo oso zaila bada, eta horretarako
seinale zehatzik ez badago, bidegune horretan sartzen den lehenengoak izango du
pasatzeko lehentasuna (testu artikulatuaren 22.1. artikulua).
Zalantzazkoa bada nor izan den lehenengo sartu dena,
maniobratzeko zailtasunik handienak dituen ibilgailuak izango du lehentasuna,
62. artikuluan zehaztutakoaren arabera.
Bideren batean konponketa-lanak egiten ari badira, bai
ibilgailuak, zamariak eta bestelako animalia guztiak ere, horretarako
adierazitako lekutik ibili behar dira.
Baldin eta egiten ari diren lanei kalterik ez badakarkiete,
eta arriskurik ez badago, konpontzen ari diren bidegunetik pasatzeko baimena
izango dute honako ibilgailu hauek: polizia-zerbitzukoek, suhiltzaileenek,
babes zibil eta salbamendukoek, eta osasun-sorospen pribatu zein publikoa
ematen dutenek, betiere larrialdi-zerbitzuan zirkulatzen ari badira, eta
gidariek behar bezalako seinaleak erabiliz ikusarazten badituzte.
Dena den, bidea konpontzeko lanak dauden tokira iristen den
edozein ibilgailuk aurretik iritsitako eta noranzko bera daraman beste bat zain
topatzen badu, haren atzean jarri behar da, eskuineko bazterretik ahal bezain
hurbil, eta ez da pasatzen saiatu behar aurrean duen ibilgailuaren atzetik ez
bada.
Artikulu honetan aurreikusitako kasu guztietan, bestalde,
ibilgailuen ibilia antolatzeko dauden langileen aginduak jarraitu behar dituzte
bide-erabiltzaileek.
Manu honetako arauak urratzea arau-hauste larria izango da,
Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide-segurtasunari buruzko
Legearen testu artikulatuaren 65.4.c) artikuluan xedatutakoaren arabera.
61. artikulua.
Zubietatik edo seinaleztatutako lan-guneetatik pasatzea
Zubietatik eta lan-guneetatik pasatzeko, bertako zabalera
nahikoa ez denean, hau da, ibilgailuak bi aldeetara aldi berean pasatzeko
nahikoa ez denean, lehentasunen hurrenkera arautzen duten seinaleen arabera
egingo da.
Bi ibilgailuk aldi berean bi aldeetara pasa ezineko zubi edo
lan-guneetan topo egiten badute, eta guneotako mutur batean kontrako noranzkoak
lehentasuna duela agintzeko, edo bestekoari pasatzen uzteko seinalea jarrita
badago, mutur horretatik heltzen denak atzera egin behar du besteari pasatzen
uzteko.
Seinalerik ez badago, 62. artikuluan ezarritakoari lotuko
zaio ibilgailu mota guztien arteko lehentasunen hurrenkera.
Zirkulatzeko baimen berezia behar duten ibilgailuak ezin
izango dira zubietatik batera pasatu noranzko bietan, galtzadaren zabalerak sei
metro baino gutxiago baditu. Horrela, ibilgailu bakoitzarentzat gutxienez hiru
metroko bide-zabalera egongo da libre.
Aipatutako ibilgailuek topo egiten badute edo elkarrekin
gurutzatzen badira aurreko paragrafoan xedatutakoa bete beharko da.
Arau honetako aginduak urratzea arau-hauste larritzat joko
da, testu artikulatuaren 65.4.c) artikuluan ezarritakoaren arabera.
62. artikulua.
Lehentasunen hurrenkera, seinalerik ez dagoenean
Agintaritzaren agenteek besterik agintzen ez badute edo
lan-guneetako langileek edo ibilgailu berezien edo garraio bereziko
araubidearen menpeko ibilgailuen laguntzaile-lanetan dihardutenek besterik
adierazten ez badute, Ibilgailuetako batek atzera egin behar duenean, ondorengo
zerrendan aipatutakoa izango da ibilgailu-mota guztien arteko lehentasunen
hurrenkera:
a) Ibilgailuei buruzko arauetan finkatutako masak edo
neurriak gainditzen dituzten ibilgailu bereziak eta garraio bereziko
araubidearen menpekoak
b) Ibilgailu-taldeak, d) idatz-zatian aipatutakoak izan
ezik.
c) Animaliek tiratutako ibilgailuak.
d) 750
kilogramo baino gutxiagoko baimendutako gehienezko masa
duten atoiak herrestan daramatzaten automobilak eta autokarabanak.
e) Pertsona-taldeak garraiatzeko ibilgailuak.
f) Kamioiak, traktokamioiak eta furgoiak.
g) Automobilak eta automobilak moldatuz egindako
ibilgailuak.
h) Ibilgailuei, kuadrizikloei eta kuadriziklo arinei buruzko
arauetan finkatutako masak edo neurriak gainditzen ez dituzten ibilgailu
bereziak.
i) Hiru gurpileko ibilgailuak, sidekardun motorrak eta hiru
gurpileko motor-bizikletak.
j) Motorrak, bi gurpileko motor-bizikletak eta bizikletak.
Ibilgailuak mota berekoak badira, edo zerrendan sartu gabeko
kasuren bat agertzen bada, atzera egiteko tarterik luzeena ibili behar duenari
emango zaio pasatzeko lehentasuna; baina, tartea berdina bada, zabalera, luzera
edo baimendutako gehienezko masarik handiena duenari emango zaio.
Arau honetako aginduak urratzea arau-hauste larritzat joko
da, testu artikulatuaren 65.4.c) artikuluan ezarritakoaren arabera.
63. artikulua. Aldapa
handiko bideguneak.
Lehen, 60. artikuluan, bideen estuerari buruz zehaztutako
ezaugarriak dituzten aldapa handiko bideguneetan, aldapan gora zirkulatzen ari
den ibilgailuak izango du pasatzeko lehentasuna, baldin eta ibilgailu horrek
baztergune bereziren batera lehenago iristerik ez badu.
Maldaren inklinazioari buruzko zalantzarik badago, 62.
artikuluan zehaztutakoa beteko da (testu artikulatuaren 22.2 artikulua).
Gutxienez %7ko aldapa dutenak dira aldapa handiko
bideguneak.
Arau honetako aginduak urratzea arau-hauste larritzat joko
da, testu artikulatuaren 65.4.c) artikuluan ezarritakoaren arabera.
3. ATALA. GIDARIEK
TXIRRINDULARIEKIN, OINEZKOEKIN ETA ANIMALIEKIN IZAN BEHAR DUTEN JOKABIDERAKO
ARAUAK
64. artikulua. Arau
orokorrak eta txirrindulariek pasatzeko duten lehentasuna.
Batzuen eta besteen traiektoriak gurutzatzen diren kasu
guztietarako, honako hau da arau orokorra: gidariek dute ibilgailuekin
pasatzeko lehentasuna galtzadetan eta bazterbideetan, oinezkoek eta animaliek
baino lehenago. Salbuespen izango dira, ordea, 65 eta 66. artikuluetan
aipatutako kasuak; halakoetan, gidariek utzi behar diete pasatzen besteei, eta,
beharrezkoa izanez gero, geratu egingo dira.
Kasu hauetan, txirrindulariek pasatzeko lehentasuna dute
motordun ibilgailuen aldean.
a) Bizikleta-errei batetik, txirrindularientzako pasabide
batetik edo behar bezala seinaleztatutako bazterbide batetik doazenean.
b) Beste bide batean sartzeko, motordun ibilgailuak
eskuinera edo ezkerrera jo behar duenean, hori egin dezakeen lekuetan, eta
inguruetan txirrindulari bat dagoenean.
c) Taldean doazela, lehenengoa dagoeneko gurutzatzen hasi
denean edo biribilgune batean sartu denean.
Gainerako kasuetan, ibilgailuen arteko lehentasunari buruzko
arau orokorrak aplikatuko dira.
65. artikulua. Gidariek
dute pasatzeko lehentasuna, oinezkoek baino lehenago
Gidariek dute ibilgailuekin pasatzeko lehentasuna, oinezkoek
baino lehenago. Hala ere, salbuespen dira kasu hauek:
a) Oinezkoen pasaguneak, behar den moduan seinaleztatuta
daudenean.
b) Gidariek ibilgailuarekin beste bide batera sartzeko
jiratzekotan dauden unean oinezkoak bide hori zeharkatzen ari badira, nahiz eta
oinezkoentzako pasagunerik ez egon.
c) Oinezkoentzako gunerik ez dagoela eta, oinezkoak
bazterbidetik ibili dabiltzala, ibilgailuarekin bazterbide hori zeharkatzen
denean (testu artikulatuaren 23.1. artikulua).
Oinezkoentzako guneetan, ibilgailuentzat prestatutako
pasaguneak zeharkatzen ari badira gidariak ibilgailuekin, bertatik dabiltzan
oinezkoei pasatzen utzi behar diete gidariek nahitaez (testu artikulatuaren
23.2. artikulua).
Honako hauei ere pasatzen utzi behar diete:
a) Pertsona-taldeak garraiatzeko ibilgailuren batera
igotzekotan dauden edo bertatik jaitsi diren oinezkoei, behar den moduan
seinaleztatuta badago geralekua, eta ibilgailu horretatik eta oinezkoentzako
gune edo babesgunerik hurbilenera bitartean aurkitzen badira oinezkook.
b) Ilaran dabiltzan soldadu-taldeei, ikasle-ilarei edo
antolatutako segizioei (testu artikulatuaren 23.3. artikulua).
Arau honetako aginduak urratzea arau-hauste larritzat joko
da, testu artikulatuaren 65.4.c) artikuluan ezarritakoaren arabera.
66. artikulua. Gidariek
dute pasatzeko lehentasuna, animaliek baino lehenago.
Gidariek dute ibilgailuekin pasatzeko lehentasuna, animaliek
baino lehenago. Hala ere, salbuespen dira kasu hauek:
a) Abelbideak, behar den moduan seinaleztatuta daudenean.
b) Gidariek ibilgailuarekin beste bide batera sartzeko
jiratzekotan dauden unean animaliak bide hori zeharkatzen ari badira, nahiz eta
animalientzako pasabiderik ez egon.
c) Abelbiderik ez dagoela eta, animaliak bazterbidetik
dabiltzala, ibilgailuarekin bazterbide hori zeharkatzen denean (testu
artikulatuaren 23.4. artikulua).
Abelbideak eta, orokorrean, abereentzako pasaguneak panel
osagarrien bidez seinaleztatuko dira. Panel horietan «Abelbidea» agertuko da
idatzita, eta 149. artikuluan jasotako moduan «Etxe-abereentzako pasagunea»
dioen seinalepean jarriko dira. Zirkulazioaren noranzkoaren elkarzut eta
eskuineko aldean jarriko da, ibilgailuetako gidariek erraz ikusteko moduan.
Aipatutako seinaleekin batera, abiadura-muga adierazten
duten “seinaleak 3”
jarri behar dira osagarri.
Arau honetako aginduak urratzea arau-hauste larritzat joko
da, testu artikulatuaren 65.4.c) artikuluan ezarritakoaren arabera.
Larrialdi-zerbitzuko ibilgailu publiko zein pribatuek,
larrialdi-zerbitzuan dabiltzanean, pasatzeko lehentasuna dute, gainontzeko
ibilgailuek baino lehen eta beste bide-erabiltzaileek baino lehen.
Abiadura-mugak gaindituz zirkulatu dezakete, baita bestelako
arau edo seinale batzuk bete gabe ere, baina atal honetan zehaztutako kasuetan
eta baldintzetan izango da hori (testu artikulatuaren 25. artikulua).
Aipatutako zerbitzuko ibilgailuetako gidariek zuhurtasunez
erabili beharko dute beren jaurbide berezia, eta larrialdi-zerbitzuren bat
betetzen zirkulatzen ari direnean baino ez. Kontu handia hartu behar dute
elkarguneetan, pasatzeko lehentasuna ez hausteko eta semaforoetako seinaleak
errespetatzeko, eta punta-puntako arretaz jokatu behar dute halakorik egin aurretik.
Hartara, ziurtasun osoz jakin behar dute, batetik, ez dagoela oinezkorik
harrapatzeko arriskurik, eta, bestetik, beste ibilgailuetako gidariak geratu
egin direla edo pasatzen uzteko asmoa dutela.
Lehentasuna duten ibilgailuetan argi eta hots-seinale bereziak
egiteko aparatuak jartzeko, bakoitzaren lurraldeko Trafikoko Buruzagitzaren
baimena behar da, ibilgailuei buruzko arauetan xedatutakoarekin bat etorriz.
68. artikulua.
Lehentasuna duten ibilgailuetako gidarien ahalmenak
Lehentasuna duten ibilgailuetako gidariek araudi honen
aginduak bete behar dituzte; baina, II, III eta IV. tituluetako arauak bete
gabe utz ditzakete, baldin eta bide-erabiltzaile bakar bat ere ez dutela
arriskuan jartzen egiaztatu badute, eta erantzukizun oso-osoa bere gain hartzen
badute. Hala ere, bidezainen agindu eta seinaleak beti dira ezinbestez bete
beharrekoak.
Horiez gain, ibilgailu horietako gidariek,
larrialdi-zerbitzua betetzen ari direla autobidetik edo autobiatik zirkulatzen
ari direnean, eta erabiltzaile bakar bat ere arriskuan jartzen ez badute,
salbuespenez bada ere, maniobra hauek egin ditzakete: itzuli, atzeraka ibili,
galtzadari dagokion kontrako noranzkoan zirkulatu, beti ere bazterbidetik
zirkulatzen badute, edo galtzadako erdibitzailean edo zehar-pasaguneetan sartzea.
Zirkulazioa zaintzeko, zuzentzeko eta kontrolatzeko ardura
duten agintaritzaren agenteek beharrezkoa duten bide-zatia erabil dezakete,
baita beren ibilgailuak bertan utzi ere, bide-erabiltzaileei laguntzen ari
badira, edo ematen ari diren zerbitzuak nahiz zirkulazioak horretara behartzen
baditu.
Gainera, eurek esango dute, kasu bakoitzean, non jarri behar
diren larrialdi-zerbitzuetako edo bestelako zerbitzu berezietako ibilgailuak.
Honako ibilgailu hauek izango dute lehentasunezko izaera:
polizia-zerbitzukoek, suhiltzaileenek, babes zibilekoek eta salbamendukoek, eta
osasun-sorospen pribatu zein publikoa ematen dutenek, betiere
larrialdi-zerbitzuan zirkulatzen ari badira eta, gainera, ibilgailuaz
ohartarazteko, 173. artikuluak aipatutako argi-seinalearekin batera,
ibilgailuei buruzko arauetan aipatutako hots-seinale bereziak erabiltzen
badituzte gidariek.
Aurreko lerroaldean xedatutakoa horrela izanda ere,
lehentasuna duten ibilgailuetako gidariek argi-seinalea bera bakarrik erabili
behar dute, baldin eta hots-seinale bereziak ez erabiltzeak beste
bide-erabiltzaileentzat bat ere arriskurik ez badakar.
Arau honetako aginduak urratzea arau-hauste larritzat joko
da, testu artikulatuaren 65.4.c) artikuluan ezarritakoaren arabera.
69. artikulua.
Lehentasuna duten ibilgailuekin gainontzeko gidariek izan behar duten
jokabidea.
Lehentasuna duen ibilgailuren bat hurbiltzen ari dela
iragartzen duten seinale bereziak antzeman bezain laster, hari pasatzen uzteko
neurri egokiak hartu behar dituzte beste gidariek, momentuaren eta lekuaren
arabera. Horretarako, eskuineko aldera baztertu behar dira, eta, hala behar
izanez gero, geratu egin behar dira.
Poliziaren ibilgailu batek 68.2 artikuluan adierazitako eran
bere presentzia jakinarazten duenean eta, beste ibilgailu baten atzean jarrita,
aurrerantz argi hori keinukari edo distiratzailea igortzeko gailua martxan
jartzen duenean, ibilgailu horren gidaria gelditu egingo da kontu handiz
eskuineko aldean, poliziaren ibilgailuaren aurrean, gainerako erabiltzaileei
arrisku edo enbarazu gehiagorik sortzen ez dien leku batean, eta ibilgailuaren
barruan itxarongo du.
Gidariak une oro jardungo du agenteak megafoniaz edo argi
hauteman daitekeen beste edozein baliabide erabiliz emandako jarraibideen
arabera.
70. artikulua. Lehentasunik
gabeko ibilgailuak larrialdi-zerbitzuan ari direnean
Bereziki larriak diren egoeretan, beste baliabiderik erabili
ezinik, lehentasuna duten ibilgailuek egin ohi duten zerbitzuren bat
ezinbestean egin behar badu lehentasunik gabeko ibilgailu bateko gidariak,
ahaleginak egin behar ditu bere egoera berezia beste bide-erabiltzaileei
adierazteko. Horretarako, turuta erabili behar du aldizka eta,
larrialdi-argirik izanez gero, argi hori piztuta eraman behar du, edo zapi bat
astinduz edo antzeko moduren batez adierazi.
Aurreko paragrafoan aipatutako gidariek zirkulazioko arauak
errespetatu behar dituzte, batez ere elkarguneetan. Beste bide-erabiltzaileek,
aldiz, 69. artikuluan xedatutakoa bete beharko dute.
Agintaritzaren agenteek, bestalde, edozein momentutan eska
dezakete 1. paragrafoan aipatutako egoerak egiaztatzea.
Arau honetako aginduak urratzea arau-hauste larritzat joko
da, testu artikulatuaren 65.4.c) artikuluan ezarritakoaren arabera.
IV. KAPITULUA.
Ibilgailu eta garraio
bereziak
71. artikulua. Zirkulazio
eta seinaleztapen arauak.
Aplikagarri diren zirkulazio-arau orokorrez gain, araudi
honetako III. Eranskinean ezarritakoak bete behar dituzte.
Ibilgailu bereziek joan-etorrietarako baino ez dituzte
erabiliko trafikoari buruzko legeriaren barruan sartzen diren bideak. Ezingo
dituzte, hortaz, ezaugarri teknikoen arabera dagozkien zereginak egin.
Salbuespen izango dira bideak egin, konpondu edo kontserbatzeko lanak egiten
dituztenak ?eta bakar-bakarrik lan horiek egiten ari diren inguruan jardun ahal
izango dute? eta istripua izan duten ibilgailuak, matxuratutakoak edo gaizki
aparkatutakoak eramateko direnak.
Ibilgailu bereziek ezin izango dute zirkulatu inolako
zamarik badaramate, salbu eta berariaz garraio bereziko zerbitzuak emateko
direnek eta, horretarako, dagokien baimena izan beharko dute.
Ibilgailu berezietako gidariek eta, salbuespen gisa,
horrelako ibilgailuak izan gabe ere, bideak eraiki, konpondu edo zaintzeko
lanetan diharduten ibilgailuetako gidariek ez dute zirkulazioko arauak gorde
beharrik, lanak burutzen ari diren tokian badihardute beharrean, behar diren
zuhurtasun-neurriak hartzen badituzte eta behar bezala antolatuta badago
zirkulazioa.
Lanek irauten duten bitartean, obra edo zerbitzuetarako
ibilgailuen gidariek 173.2 artikuluan aipatzen den V-2 argi-seinalea erabiliko
dute:
a) Zirkulazioa geldiarazi edo oztopatzen dutenean, baldin
eta matxurak edo istripua izan dutenak edo gaziki aparkatutakoak atoian
eramateko ibilgailu bereziak badira. Beste bide-erabiltzaileei ibilgailuon
kokapena adierazteko baino ez da izango.
b) Garbiketan, zainketan, seinaleztatze-lanetan edo, oro
har, bide-konponketan dihardutenean. Beste bide-erabiltzaileei ibilgailuon
kokapena adierazteko baino ez da izango, baldin eta bide-erabiltzaileoi
arriskurik sortzeko moduan aurkitzen badira. Aipatutako lanetarako ibilgailu
bereziek ere erabili behar dute, autobideetan edo autobietan bada, bertara
sartzen direnetik eta aipatutako lanak egiten ari diren tokiraino.
Zirkulatzen ari direnean, ibilgailu bereziek edo garraio bereziko
araubidearen menpekoek argi-seinale hori erabili behar dute, egunez zein gauez,
erabilera publikoko bideetatik doazenean orduko 40 km-ko abiadura gainditu
gabe.
Seinalea matxuratuta badago, argi laburrak jarriko dira, eta
norabidea adieraztekoak ere bai, larrialdi-seinalearekin.
Ibilgailuan argi-seinaleztapena jarrita eramateko beharrari
dagokionez, arau honetako aginduak urratuz gero, testu artikulatuaren 67.2
artikuluan xedatutakoaren araberako zehapena ezarriko da.
V. KAPITULUA.
Zirkulazioan sartzea
72. artikulua.
Zirkulazioan sartzen diren gidarien betebeharrak
Zirkulazioan sartu nahi duen gidariak, bai bide batean
geldituta edo aparkatuta dagoen ibilgailu bateko gidariak, bai bide horretara
sartzeko bideetatik, bertako zerbitzuguneetatik edo aldameneko jabetzaren
batetik datorren ibilgailuko gidariak, beste erabiltzaileei arriskurik sortu
gabe sar daitekeela jakin behar du ziur aldez aurretik. Hala behar izanez gero,
beste pertsona baten argibideak jarraitu beharko ditu horretarako; eta beste ibilgailuei
pasatzen utzi behar die, eta ibilgailu horiek non dauden eta nolako traiektoria
eta abiadura daramatzaten kontuan harturik jokatu. Nolanahi ere, kasu
horietarako derrigorrezkoak diren seinaleen bidez adierazi behar du sartu nahi
duela.
Hartu nahi den bidean bizkortzeko erreirik badago, bide
horri dagokion abiaduraz sartzen ahalegindu behar da bertara doan gidaria
(testu artikulatuaren 26. artikulua).
Pribatua baino ez den bidetik erabilera publikoko bideren
batera sartzen den guztietan, gidariak beste inori arriskurik sortu gabe egin
dezakeela jakin behar du ziur aldez aurretik. Eta sartu ere, bat-batean
geratzeko moduko abiaduraz sartu behar da, bide horretatik zirkulatzen ari
diren ibilgailuei, edozein noranzkotan dabiltzala ere, pasatzen utziz.
Zirkulazioan sartzen den gidariak, bestalde, ikus daitezkeen
seinaleen bidez adierazi behar du maniobra hori, 109. artikuluak azaldutako
moduan.
Bizkortzeko erreia duten bideetan, errei horretatik
galtzadan sartu nahi duen gidariak erreiaren hasieratik jakin behar du, ziur
jakin ere, galtzadan dabiltzan beste erabiltzaileak arriskuan jarri gabe sar
daitekeela bertan. Horretarako, erabiltzaileok non dauden eta zelako
traiektoria eta abiadura daramatzaten kontuan hartuta jokatu behar du; eta,
hala behar izanez gero, geratu ere geratu egin behar da.
Gero, azeleratu egingo du, bizkortzeko erreia amaitu baino
lehen, galtzadako zirkulazioan sartzeko abiadura egokia lortu arte.
Beste ibilgailuei pasatzen utzi gabe zirkulazioan sartzea
arau-hauste larritzat joko da, testu artikulatuaren 65.4.c) artikuluan
aurreikusitakoaren arabera.
73. artikulua. Maniobrak
errazteko betebeharra dute beste gidariek
Zirkulazioan sartzen diren ibilgailuetako gidariek aurreko
artikuluko aginduak betetzeko betebeharra badute ere, beste gidariek ere, ahal
den heinean, erraztu egin behar diete maniobra hori, batez ere pertsona-taldeak
garraiatzeko ibilgailua bada seinalez adierazitako geralekutik zirkulazioan
sartu nahi duena (testu artikulatuaren 27. artikulua).
Herrietan, pertsona-taldeak garraiatzeko ibilgailuen
zirkulazioa errazteko, beste ibilgailuetako gidariek, ahal badute, albora egin
behar dute, edo, bestela, abiadura jaitsi, 53. artikuluan xedatutakoa betez
jaitsi ere, eta, hala behar izanez gero, geratu egin behar dira, hain zuzen, pertsona-taldeak
garraiatzeko ibilgailuek, seinalez adierazitako geralekuetatik irteten
dutenean, martxa jarraitzeko egin behar duten maniobra egin dezaten.
Guztiarekin ere, aurreko paragrafoan xedatutakoak ez du
aldatzen pertsona-taldeak garraiatzeko ibilgailuetako gidariek duten
betebeharra, istripu-arriskuak erabat ekiditeko beharrezko neurriak hartzeko
betebeharra; nolanahi ere, ibilgailua berriz ere martxan jarri nahi dutela
adierazi behar dute lehenago norabide-adierazleen bidez.
VI. KAPITULUA.
Norabidearen eta
noranzkoaren aldaketak eta atzeraka ibiltzea
1. ATALA. BIDEZ,
GALTZADAZ ETA ERREIZ ALDATZEA
74. artikulua. Arau
orokorrak.
Ibilgailuren bateko gidariak, bera zirkulatzen ari den
bidetik barik beste batetik zirkulatzeko, edo bide bereko beste galtzada bat
hartzeko, edo, bestela, bidetik irteteko, eskuinera edo ezkerrera jiratu nahi
badu, maniobra hori aldez aurretik eta behar beste denborarekin adierazi behar
die bidean berearen atzetik zirkulatzen ari diren ibilgailuetako gidariei.
Horrez gain, guztiz ziur egon behar da kontrako noranzkoan datozen ibilgailuen
abiaduraz eta tarteaz, berak arriskurik gabe maniobra egin ahal izateko.
Era berean, norabidea ezkerrera aldatu nahi badu, eta
ikuspena nahikoa ez bada, ez du maniobra hori egin behar (testu artikulatuaren
28.1. artikulua).
Albo batera mugitzeko, erreiz aldatu behar bada, hartu nahi
den erreitik zirkulatzen ari den ibilgailuaren lehentasuna errespetatuz egin
behar da maniobra hori (testu artikulatuaren 28.2. artikulua).
Arau honetako aginduak urratzea arau-hauste larritzat joko
da, testu artikulatuaren 65.4.c) artikuluan ezarritakoaren arabera.
75. artikulua. Norabidea
aldatzeko maniobra nola burutu
Maniobra hori egiteko, honela jokatu behar du gidariak:
a) Araudi honen 109. artikuluan azaldutako moduan adierazi
behar du bere asmoa.
b) Maniobra hori egiteko, ordea, bideak bestelako egokiera
edo seinalerik ez badu, ahalik eta gehien hurbilduko da gidaria galtzadaren
eskuineko bazterrera, norabide-aldaketa eskuinera bada, eta ezkerreko
bazterrera, aldiz, ezkerrera bada, noranzko bakarreko galtzada denean.
Bestalde, norabide-aldaketa ezkerrera egin nahi, eta gidaria
zirkulatzen ari den galtzada zirkulazioaren bi noranzkoetakoa denean,
noranzkoak bereizteko dagoen luzetarako bide-marrara hurbilduko da; eta,
marrarik ez badago, galtzadaren ardatzera, kontrako noranzkorako gunean sartu
gabe. Haatik, galtzadak zirkulazioaren bi noranzkoak eta hiru errei baditu,
luzetarako lerro etenen bidez bereiztuta, erdiko erreian kokatu behar da
gidaria.
Nolanahi ere, behar bezain garaiz kokatu behar du ibilgailua
dagokion lekuan, eta ahalik eta denborarik eta lekurik txikienean maniobra
egin.
c) Norabide-aldaketa ezkerrera bada, ezkerreko aldera utziko
du elkargunearen erdigunea, baldin eta elkargune horretako erdigunea eskuineko
aldera uzteko egokituta edo seinaleztatua ez badago.
Arau honetako aginduak urratzea arau-hauste larritzat joko
da, testu artikulatuaren 65.4.c) artikuluan ezarritakoaren arabera.
76. artikulua. Kasu
bereziak
Salbuespenez bada ere, ibilgailuaren neurriak direla eta,
edo beste arrazoi zurigarri batzuk bitarteko direla, aurreko artikuluan
xedatutakoa hertsiki betez norabidea aldatzerik ez badago, maniobra hori
inolako arriskurik gabe burutzeko behar diren neurriak hartu beharko ditu
gidariak.
Herriz kanpoko bideetan, bi gurpileko motor-bizikleten eta
bizikleten kasuan, ezkerreko aldera jiratzeko bereziki egokitutako erreirik ez
badago, eskuineko aldean kokatu behar dira, eta ahal bada, galtzadatik kanpo,
eta hortik hasiko dira jiratzen.
Arau honetako aginduak urratzea arau-hauste larritzat joko
da, testu artikulatuaren 65.4.c) artikuluan ezarritakoaren arabera.
77. artikulua.
Astirotzeko erreia.
Autobidetik, autobiatik edo beste edozein bidetatik
irteteko, irteeratik hurbilen dagoen erreitik zirkulatu behar dute gidariek
irten baino nahikoa lehenagotik; eta, astirotzeko erreirik badago,
lehenbailehen sartu behar dira bertan.
2. ATALA. NORANZKOAREN
ALDAKETA
78. artikulua. Maniobra
nola burutu.
Bere martxaren noranzkoa beste aldera aldatu nahi duen ibilgailuko
gidariak leku egokia aukeratu beharko du maniobra hori egiteko, ahalik eta
denborarik gutxienean eten dezan bidea. Bestalde, eta nahikoa lehenago hasita,
agindutako seinaleak erabili behar ditu bere asmoak adierazteko, eta ziur egon
behar da ez dituela arriskuan jarriko edo oztopatuko beste bide-erabiltzaileak.
Bestela, ezin izango du maniobra hori egin, eta maniobra
egiteko unerik egokiena iritsi arte itxaron beharko du.
Noranzkoaren aldaketa egiteko itxaroten dagoela, galtzadan
geratuta egotearekin atzetik zirkulatzen ari diren ibilgailuak geldiarazten
baditu, ahal izanez gero, galtzadaren eskuineko aldetik irten behar du, harik
eta noranzkoa aldatzeko maniobra egin ahal izateko moduko egoerara zirkulazioa
itzuli arte (testu artikulatuaren 29. artikulua).
Ibilgailuaren gidariak martxaren noranzkoa aldatu nahi duela
adierazteko erabili behar dituen seinaleak araudi honen 109.3. artikuluan
aipatutakoak dira.
Arau honetako aginduak urratzea arau-hauste larritzat joko
da, testu artikulatuaren 65.4.c) artikuluan ezarritakoaren arabera.
79. artikulua. Debekuak.
Debekatu egiten da honako kasuetan noranzkoa aldatzea:
batetik, aurreko artikuluan aipatutako egoerak egiaztatzerik ez dagoenean,
bestetik, trenbide-pasaguneetan eta tuneletan, azpiko pasaguneetan eta
tunel-seinalea (S-5) duten bideguneetan eta, azkenik, autobide eta autobietan,
horretarako prestatuta dauden tokietan izan ezik, eta, oro har, aurreratzea
debekatuta dagoen bidegune guztietan, noranzkoa aldatzea berariaz baimenduta ez
badago (testu artikulatuaren 30. artikulua).
Arau honetako aginduak urratzea arau-hauste larritzat joko
da, testu artikulatuaren 65.4.c) artikuluan ezarritakoaren arabera.
3. ATALA. ATZERAKA
IBILTZEA
80. artikulua. Arau
orokorrak.
Debekatuta dago atzeraka zirkulatzea, kasu hauetan izan
ezik: batetik, aurrerantz ibili ezin, eta norabidea nahiz noranzkoa aldatu ezin
direnean, eta, bestetik, beste maniobraren bat egiteko, maniobra osagarri
moduan, derrigorrez atzeraka ibili behar denean. Nolanahi ere, ibiltarterik
txikienean burutu behar da maniobra hori (testu artikulatuaren 31.1.
artikulua).
Beste maniobraren bat osatzeko, hala nola, gelditzeko,
aparkatzeko edo abiatzeko, ezin da izan 15 metro baino gehiagokoa
atzeraka egindako ibiltartea, eta bidegurutzetan sartu gabe egin behar da.
Debekatuta dago autobia eta autobideetan atzeraka ibiltzea
(testu artikulatuaren 31.3. artikulua).
Agindu honen arauak urratzea, ezarritako noranzkoaren kontra
zirkulatzen denean, arau-hauste oso larritzat joko da, testu artikulatuaren
65.5.f) artikuluan aurreikusitakoaren arabera.
81. artikulua. Maniobra
nola burutu.
Atzeraka ibiltzeko maniobra astiro egin behar da, agindutako
seinaleekin adierazi ondoren. Gainera, maniobra egiteko ikuspena, tartea eta
denbora nahikoak direla kontuan hartuta, beste bide-erabiltzaileei arriskurik
sortu gabe egin daitekeela jakin behar du ziur gidariak; horretarako, behar
izanez gero, ibilgailutik irten ere irten egin beharko du, edo beste pertsona
baten adierazpenak jarraitu (testu artikulatuaren 31.2. artikulua).
Atzeraka egin nahi duen ibilgailuko gidariak 109. artikuluan
azaldutako moduan adierazi behar du bere asmoa.
Era berean, arretarik handienaz egin behar du maniobra. Eta,
ahalik eta lasterren geratu behar du ibilgailua, aupadak entzuten baditu, edo
beste ibilgailuren bat zein pertsona edo animaliaren bat hurbil dagoela
antzematen badu, edo segurtasunak hala eskatzen badio; eta, behar izanez gero,
bertan behera utziko du maniobra.
Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta
bide-segurtasunari buruzko legeriaren eraginpean dauden errepide guztietan
hauxe da arau orokorra: aurreratu nahi den ibilgailuaren ezkerretik egin behar
da aurreratzea (testu artikulatuaren 32.1 artikulua).
Salbuespenez, eta aurreratzeko nahikoa tarterik badago,
eskuinetik egingo da aurreratzea, kontu handiz ibiltzeko neurri guztiak hartuz;
baina horretarako, aurreratu nahi den ibilgailuko gidariak argi eta garbi
adierazi behar du ezkerrerako norabide-aldaketa egiteko edo alde horretan
gelditzeko asmoa duela. Berdin egin daiteke, halaber, zirkulazioaren bi
noranzkoak dituzten bideetan, bide erditik dabiltzan tranbiak aurreratzeko ere
(testu artikulatuaren 32.2. artikulua).
Herrietan, gutxienez martxaren noranzko bereko bi errei
dituzten galtzadetan, erreiok luzetarako bide-marren bidez bereizita badaude,
eskuinetik aurreratu ahal izango da, baldin eta aurreratzea egiten duen
ibilgailuko gidaria beste erabiltzaileei arriskurik sortu gabe egin dezakeela
ziur badago.
Aurreratu ahal izateko, albora mugitu behar bada, 109.5.
artikuluan aipatutako ikus-seinaleen bitartez adierazi beharko da maniobra hori
kasu guztietan.
Arau honetako aginduak urratzea arau-hauste larritzat joko
da, testu artikulatuaren 65.4.c) artikuluan ezarritakoaren arabera.
83. artikulua. Errei bat
baino gehiagoko galtzadetan aurreratzea.
Gutxienez martxaren noranzko bereko bi errei dituzten
galtzadetan, berriz ere beste ibilgailu bat aurreratu behar duen gidariak
lehenengoa egiteko erabili duen erreian jarrai dezake, baldin eta bere atzean
bizkorrago zirkulatzen ari diren ibilgailuetako gidariei behar ez den
eragozpenik sortuko ez diela ziur badaki.
Zirkulazioaren dentsitatea oso handia delako ibilgailuek
galtzadaren zabalera osoa hartzen badute eta bakoitzaren abiadura errei berean
aurrean doanaren abiadurak mugatzen badu, errei batekoak bestekoak baino
azkarrago joatea ez da aurreratzetzat joko. Egoera horretan, gidariek ez dute
erreia aldatuko aurreratzeko edo beste edozein maniobra egiteko, salbu eta
eskuinera edo ezkerrera joateko, galtzadatik irteteko edo norabide jakin bat
hartzeko bada.
Bizkortzeko edo astirotzeko erreiak dituzten bideguneetan,
edo ibilgailu-mota zehatz batzuentzat bakarrik gordetako bide-zati edo
erreietan, zirkulazioko beste errei normaletan baino bizkorrago ibiltzea ez da
aurreratzea izango, ez eta alderantzizko kasuetan ere.
Arau honetako aginduak urratzea arau-hauste larritzat joko
da, testu artikulatuaren 65.4.c) artikuluan ezarritakoaren arabera.
2. ATALA. AURRERATZEKO
ARAU OROKORRAK
84. artikulua.
Aurreratzen duenaren betebeharrak maniobrari ekin aurretik.
Ibilgailua albora mugitu behar bada aurreratzeko,
aurreratzen hasi baino lehen, agindutako seinaleak erabiliz, garaiz adierazi
behar du gidariak aurreratzeko asmoa duela. Eta, aurreratzeko erabili nahi duen
erreitik kontrako noranzkoan zirkulatzen ari direnei arriskurik eta eragozpenik
sortu gabe maniobra egiteko nahikoa tarterik baduela jakin behar du ziur. Horretarako,
bere abiadura eta gainontzeko erabiltzaileena hartu behar ditu kontuan.
Bestela ez du aurreratzeko maniobrarik egingo (testu
artikulatuaren 33.1 artikulua).
Gidariak, ibilgailu bat baino gehiago aurreratu ahal
izateko, ziurtasun osoz jakin behar du aurreratutako ibilgailu bati ere
galerarik egin gabe edo arriskurik sortu gabe egin dezakeela eskuin aldera,
kontrako noranzkoan beste ibilgailuren bat agertu arren.
Luzetarako bide-marra etenen bidez bereiztuta, bi noranzkoak
eta hiru errei baditu galtzadak, honela baino ezin da aurreratu: kontrako
noranzkoan zirkulatzen ari diren gidariek, beraiek ere aurreratzeko maniobra
egiteko, erdiko erreia hartu ez dutenean baino ez.
Aurreratzeko asmoa duen gidariak, lehengoez gain, ziur jakin
behar du errei beretik aurrean doan ibilgailuko gidariak ez duela adierazi alde
berberera mugitzeko asmorik. Baina asmo hori adierazi badu, aurrekoaren
lehentasuna errespetatu behar du.
Hala ere, zentzuzko itxaronaldi baten ondoren, aipatutako
ibilgailuko gidariak bere lehentasun-eskubidea erabiltzen ez badu, aurreratzeko
maniobra hasi ahal izango du, aurreko ibilgailuari ikus-seinaleen edo
entzun-seinaleen bidez maniobra adierazi ondoren (testu artikulatuaren 33.2.
artikulua).
Nolanahi ere, kasu guztietan dago debekatuta beste ibilgailuren
bat aurreratzen ari diren ibilgailuak aurreratzea, baldin eta hirugarren
ibilgailuko gidariak, maniobra hori burutzeko, kontrako noranzkorako
galtzada-zatian sartu behar badu.
Era berean, gidariak ziur jakin behar du, bai bere erreian
atzean dabilen beste gidari batek ere ez duela hasi bere ibilgailua
aurreratzeko maniobrarik, baita berak maniobra bukatzen duenean bere eskura
itzultzeko nahikoa tarterik baduela ere (testu artikulatuaren 33.3. artikulua).
Albora mugitzen hasi aurretik, gidariak erabili behar dituen
aginduzko seinaleak 109. artikuluan aipatzen dira.
Artikulu honen ondorioetarako, taldean doazen
txirrindularien artean batak bestea gainditzea ez da aurreratzea izango (testu
artikulatuaren 33.4 artikulua).
Artikulu honetako arauak urratzea arau-hauste larritzat joko
da, testu artikulatuaren 65.4.c) artikuluan ezarritakoaren arabera.
3. ATALA. NOLA AURRERATU
85. artikulua.
Aurreratzen duenaren betebeharrak maniobra egiten ari denean
Gidariren batek aurreratzeko maniobra egiten diharduenean,
aurreratu nahi duen ibilgailua baino nabarmen bizkorrago eraman behar du bere
ibilgailua, eta maniobra segurtasunez egin ahal izateko behar besteko tartea
utzi behar du alboan, bi ibilgailuen artean (testu artikulatuaren 34.1.
artikulua).
Aurreratzen hasi eta gero, maniobra hori arriskurik eragin
gabe burutzeko zailtasunak sortzen dituzten inguruabarrak gertatzen direla
antzematen badu gidariak, abiadura azkar jaitsi, eta bere aldera itzuli behar
da, baina agindutako seinaleen bidez adierazi behar die hori atzean datozenei
(testu artikulatuaren 34.2. artikulua).
Beste ibilgailuren bat aurreratu duen ibilgailuko gidaria
lehenbailehen itzuli behar da bere erreira, ezarian-ezarian itzuli ere, beste
erabiltzaileei beren traiektoria edo abiadura aldarazi gabe; eta agindutako
seinaleen bidez adierazi behar du bere maniobra (testu artikulatuaren 34.3.
artikulua).
Herritik kanpo, oinezkoak, animaliak edota bi gurpileko
ibilgailuak nahiz animaliek tiratutako ibilgailuak aurreratzerakoan, galtzadako
alboko errei osoa edo zati bat hartuko da, betiere, aurreratzeko maniobra
araudi honetan aurreikusitako baldintzetan egiteko modua badago; edozein
modutan, alboko tartea 1,50 metrokoa izango da gutxienez.
Guztiz debekatuta dago aurreratzea baldin eta kontrako
noranzkoan doazen txirrindulariak arriskuan jartzen badira edo traba egiten
bazaie.
Aurreko lerroaldean aipatu diren ibilgailuak barik
bestelakoak badira aurreratzen direnak, edota herrian egiten bada, maniobra
egin behar duen ibilgailuko gidariak alboan utzi behar duen tartea abiaduraren
araberakoa eta galtzadaren zabalera eta ezaugarrien araberakoa izan behar da.
Bi gurpileko ibilgailuren bateko gidariak herritik kanpo
beste ibilgailuren bat aurreratu nahi badu, 1,50 metroko tartea utzi behar du
gutxienez bere ibilgailuaren artean eta bestearen zatirik irtenenen artean.
Arau honetako aginduak urratzea arau-hauste larritzat joko
da, testu artikulatuaren 65.4.c) artikuluan ezarritakoaren arabera.
Atzetik datorren ibilgailuak berea aurreratzeko asmoa
adierazten duela ikusten badu gidari batek, galtzadaren eskuineko bazterrera
hurbildu behar du estu-estu. Ez, ordea, lege honen 82.2. artikuluan aipatutako
moduan ezkerrera jiratzeko edo norabidea ezkerrera aldatzeko edo alde horretan
gelditzeko denean. Azken kasu horietan, ahalik eta gehien hurbildu beharko da
ezkerrera, baina kontrako noranzkoan zirkulatzen ari diren ibilgailuen martxa
eragotzi gabe (testu artikulatuaren 35.1 artikulua).
Galtzadaren eskuineko bazterrera erabat hurbiltzerik egon ez
arren, segurtasun osoz egin badaiteke aurreratzeko maniobra, 3. paragrafoan
aipatutako edozein ibilgailutako gidariak, norbaitek aurreratu egin nahi duela
ikusita, hala egin dezakeela adierazi behar dio hurbiltzen ari zaionari.
Horretarako, horizontalean luzatuko du besoa, eta atzetik aurrera mugituko du
hainbat bider, eskugaina atzera begira duela; bestela, besoarekin seinaleak
egitea egokia ez dela baderitzo, eskuin aldeko keinu-argiak piztuko ditu.
Aurreratu behar den ibilgailuko gidariari debekatu egiten
zaio bere abiadura gehitzea, edo bere ibilgailua aurreratzea zaildu nahiz
eragotz dezakeen beste edozein maniobra egitea.
Era berean, gidari horrek jaitsi egin behar du bere ibilgailuaren
abiadura, baldin eta, aurreratzeko maniobra hasi ondoren, bere
ibilgailuarentzat, aurreratzeko maniobra egiten ari denarentzat, kontrako
noranzkoan zirkulatzen ari direnentzat edo beste edozein
bide-erabiltzailerentzat arriskurik sor dezakeen egoerarik gertatzen bada
(testu artikulatuaren 35.2. artikulua).
Aurreko lerroaldean xedatutakoa hala izanda ere, aurreratzen
ari denak, abiadura jaitsiz, argi eta garbi erakusten badu bertan behera uzten
duela maniobra hori, aurreratu nahi den ibilgailuko gidariak ez du bere
abiadura jaitsi beharrik izango, hori eginda zirkulazioaren segurtasuna
arriskuan jartzen badu. Baina aurreratzen ari zaion ibilgailuari bere erreira
itzultzen lagundu behar dio.
Ibilgailu astun, ibilgailu handi edo abiadura-muga zehatzak
gorde behar dituzten ibilgailuetako gidariek, bidenabar, edo abiadura jaitsi
behar dute, edo lehenbailehen baztertu behar dira bazterbidera, bertatik ibili
ahal bada, atzetik datozenei pasatzen uzteko; hain zuzen, kontrako noranzkoan
zirkulazioaren dentsitatea handia delako, galtzadaren zabalera txikiegia
delako, edo galtzadaren ezaugarriak edo egoera diren modukoak direlako, erraz
eta arriskurik gabe aurreratzea ezinezkoa denean.
Arau honetako aginduak urratzea arau-hauste larritzat joko
da, testu artikulatuaren 65.4.c) artikuluan ezarritakoaren arabera.
5. ATALA.
BIDE-SEGURTASUNA ARRISKUAN JARTZEN DUTEN AURRERATZEKO MANIOBRAK
87. artikulua. Debekuak.
Debekatuta dago honakoetan aurreratzea:
a) Ikuspen gutxiko bihurgune eta malda-gainaldeetan, eta,
oro har, maniobra egin ahal izateko, edo maniobrari ekin ondoren bertan behera
uzteko behar den ikuspenik ez duten leku edota egoera guztietan. Hala ere,
salbuespen izango dira zirkulazioaren bi noranzkoak argi mugatuta dauzkaten
tokiak, baldin eta kontrako noranzkoarentzako aldean sartu gabe egin badaiteke
maniobra (testu artikulatuaren 36.1. artikulua).
Aurreko lerroaldean xedatutakoarekin bat etorriz, bereziki
debekatuta dago aurreratzen ari den beste ibilgailu baten atzean aurreratzen
joatea, baldin eta, aurretik aurreratzen ari den ibilgailuaren neurriak direla
eta, atzeko ibilgailuaren gidariari bide-aurrea ezkutatzen bazaio.
b) Oinezkoentzako pasaguneetan, hala seinaleztatuta badaude;
txirrindularientzako bideekiko elkarguneetan eta trenbide-pasaguneetan eta
inguruetan (testu artikulatuaren 36.2 artikulua).
Hala ere, debeku hori ez da aplikagarria izango baldin eta
neurri txikiak dituztelako, alboetako ikuspena galarazten ez duten bi gurpileko
ibilgailuak aurreratzen badira, betiere, ikus-seinaleak edo hots-seinaleak egin
eta gero.
Era berean, debeku hori ez da aplikatuko seinaleztatuta
dagoen oinezkoentzako pasaguneren batean aurreratzen denean, baldin eta,
aurreratzean daraman abiadura hain motela izanik, inor harrapatzeko arriskua
agertu arren, garaiz geratzeko modua badago.
c) Elkarguneetan eta bertatik hurbil, honakoetan izan ezik:
1. Jiratuz zirkulatzeko diren plazetan edo biribilguneetan.
2. Eskuineko aldetik aurreratu behar denean, lege honen
82.2. artikuluan adierazitakoaren arabera.
3. Aurreratzeko maniobra egiteko erabilitako galtzadak
elkargunean lehentasuna badu, eta lehentasun hori adierazten duen seinalerik
badago.
4. Bi gurpileko ibilgailuak aurreratzen direnean (testu
artikulatuaren 36.3 artikulua).
d) Tuneletan, azpiko pasaguneetan eta tunel-seinalea (S-5)
duten bideguneetan baldin eta aurreratu nahi den ibilgailuaren noranzkorako
errei bakarra badago.
Arau honetako aginduak urratzea arau-hauste larritzat joko
da, testu artikulatuaren 65.4.c) artikuluan ezarritakoaren arabera.
6. ATALA. KONTRAKO
NORANZKORA OKUPA DAITEKEEN APARTEKO KASUAK
88. artikulua.
Ibilgetuta dauden ibilgailuak.
Aurreratzea debekatuta dagoen bideguneren batean
ibilgailuren bat ibilgetuta badago, eta galtzada osoa edo zatiren bat hartzen
badu martxaren noranzkoaren erreian, eta trafikoaren premien eraginez
ibilgetutakoa ez bada, ibilgailu horri aurrea hartu ahal izango zaio,
aurreratzeko maniobra arriskurik gabe burutu daitekeela ziur egon eta gero,
nahiz eta, horretarako, kontrako noranzkorako gordetako galtzada-zatia hartu beharra
izan.
Baldintza berberetan aurreratu ahal izango dira bizikletak,
zikloak, motor-bizikletak, oinezkoak, animaliak eta animaliek tiratutako
ibilgailuak baldin eta, daramaten abiaduragatik, eurentzako edo, oro har,
zirkulazioarentzako, inolako arriskurik ez badago.
Arau honetako aginduak urratzea arau-hauste larritzat joko
da, testu artikulatuaren 65.4.c) artikuluan ezarritakoaren arabera.
89. artikulua. Oztopoak
Era berean, aurreko atalean adierazitako egoeretan, bidean
beren martxaren kontrako noranzkoaren aldean sartzera behartzen dituen
oztoporen bat aurkitzen duten ibilgailuek gainditu egin dezakete oztopo hori,
gidariak arriskurik gabe egin dezakeela ziur jakin eta gero.
Arreta berberaz jardun behar dute, ordea, aurreratzea zilegi
den bidegunean aurkitzen badira bai oztopoa zein ibilgetutako ibilgailua.
Arau honetako aginduak urratzea arau-hauste larritzat joko
da, testu artikulatuaren 65.4.d) artikuluan ezarritakoaren arabera.
VIII. KAPITULUA.
Gelditzea eta aparkatzea
1. ATALA. GELDITU ETA
APARKATZEKO ARAU OROKORRAK
90. artikulua. Non
gelditu eta aparkatu behar den
Herriz kanpoko bideetan ibilgailua gelditu edo aparkatzea,
galtzadatik kanpo egin beharko da beti, galtzadaren eskuineko aldean, eta
bazterbidearen zati ibilgarria libre utziz (testu artikulatuaren 38.1.
artikulua).
Larrialdi-egoeraren bat dela eta, ezin bada ibilgailua
galtzadatik eta bazterbidearen zati ibilgarritik kanpo utzi, kapitulu honen
hurrengo artikuluetan eta 130. artikuluan ageri diren arauak bete beharko dira,
aplikagarri diren heinean.
Herri barruko bideetan, galtzada barruan edo bazterbidean
gelditu edo aparkatu behar denean, eskuineko bazterretik ahalik eta hurbilen
jarri behar da ibilgailua; hala ere, noranzko bakarreko bideetan ezkerreko
aldean ere utzi ahal izango da (testu artikulatuaren 38.2. artikulua).
Era berean, 93. artikuluarekin bat etorriz, udal-agintariek
gai horri buruz emandako ordenantzetan agindutakoa ere bete egin behar da.
91. artikulua. Nola
gelditu eta aparkatu.
Zirkulazioa oztopatu gabe eta beste bide-erabiltzaileak
arriskuan jarri gabe gelditu eta aparkatu behar da ibilgailua. Arreta berezia
jarri behar da, gainera, ibilgailua ondo kokatzeko, eta gidariak alde egin eta
gero ibilgailua berez mugi ez dadin (testu artikulatuaren 38.3. artikulua).
Toki arriskutsuetan edo zirkulazioa larri oztopatuz gelditu
edo aparkatu dela ulertuko da, hain zuzen, honako kasu hauetan zirkulaziorako
arrisku edo oztopoak sortzen direnean:
a) Ibilgailutik galtzadaren beste aldeko bazterrera arteko
tartea, edo galtzada zeharkatzea debekatzen duen luzetarako marrara arteko
tartea hiru metro baino txikiagoa denean; edo beste ibilgailuei pasatzen uzten
ez zaienean.
b) Behar den moduan geldituta edo aparkatuta dagoen beste
ibilgailuren bati zirkulazioan sartzea galarazten zaionean.
c) Eraikin batera sartu edo bertatik irteteko pasagunea
normal erabiltzeko oztopo bada pertsona edo animalientzat edo, behar bezala
seinaleztatutako ibietan, ibilgailuentzat..
d) Ezindu fisikoentzako egokitutako pasaguneak normal
erabiltzea oztopatzen denean.
e) Erdibitzaileetan, bereizgailuetan, irlatxoetan edo
zirkulazioa bideratzeko beste lekuetan egiten denean.
f) Seinale bidez, jiratzea baimenduta egonda, jiratzeko
aukera eragozten denean.
g) Zama-lanerako guneetan aparkatzen denean, lan horiek
egiteko dituzten orduetan.
h) Bigarren ilaran aparkatzen denean, gidariak ibilgailutik
alde eginda.
i) Garraio publikorako seinaleztatu eta mugatutako
geralekuan aparkatzen denean.
j) Larrialdi- eta segurtasun-zerbitzuko ibilgailuentzat
berariaz seinaleztaturiko lekuetan aparkatzen denean.
k) Lehentasunezkotzat jotako eta berariaz seinaleztatutako
bide publikoko gune debekatuetan aparkatzen denean.
l) Galtzada erdian aparkatzen denean.
m) Aurreko idatz-zatietan aipatutakoez gain, oinezkoen,
ibilgailuen edo animalien trafikoa arriskuan jarriz edo larri oztopatuz gelditu
edo aparkatzen denean.
Toki arriskutsuetan edo zirkulazioa larri oztopatuz gelditu
edo aparkatzea arau-hauste larritzat joko da, testu artikulatuaren 65.4.d)
artikuluaren arabera.
92. artikulua. Ibilgailuen
kokapena.
Gelditu eta aparkatzeko, galtzadaren bazterraren paralelo
kokatu beharko da ibilgailua.
Bidearen ezaugarriak medio, edo beste inguruabar batzuek
eraginda, bestela kokatzeko baimenik ere izango da, salbuespenez bada ere.
Gidariek, ibilgailua gelditu edo aparkatzen dutenean, libre
dagoen gainerako gunea ahalik eta ondoen erabiltzeko moduan jokatu behar dute.
Ibilgailu motordunetako edo motor-bizikletetako gidariek,
gidari-tokia utzi behar badute, honako arau hauek gorde beharko dituzte, aplikagarri
zaizkien heinean:
a) Motorra gelditu, eta martxan jartzeko sistema
deskonektatu; eta ibilgailutik aldenduz gero, gidariaren baimenik gabe
ibilgailua erabiltzea eragozteko behar diren neurriak hartu behar dituzte.
b) Esku-balazta emanda utzi.
c) Martxa-kutxa duen ibilgailuan, aldapan gora bada,
lehenengo martxa sartuta utzi, eta aldapan behera bada, atzeraka ibiltzeko
martxa; edo, bestela, aparkatzeko puntuan utzi.
d) Baldin eta 3.500 kg baino gehiagoko baimendutako gehieneko
masako ibilgailuak, autobusak edo ibilgailu-taldeak aldapa handiko lekuan
aparkatu edo gelditu behar badira, lehengoez gain, behar den moduan irmotuta
utzi beharko dituzte ibilgailuok gidariek. Horretarako, batetik, euskarriak
erabil ditzakete, baina ezin izango dira erabili harriak edo berariaz
horretarako prestatutakoa ez den beste gauzarik ere. Bestela, espaloiaren
ertzaren kontra jarriko dute gurpil gidari bat, galtzadaren erdira begira,
maldan gora bada, eta galtzadatik kanpoaldera begira, aldapan behera bada.
Euskarriak, erabili eta gero, kendu egin behar dira bidetik, berriz
abiatzerakoan.
93. artikulua.
Udal-ordenantzak.
Herri barruko bideetan gelditzeko eta aparkatzeko araubidea
udal-ordenantzen bidez arautuko da, eta zirkulazioa ez oztopatzeko behar diren
neurriak hartuko dira, hala nola, aparkaldiaren iraupena mugatzeko ordutegiak,
eta beste neurri zuzentzaile batzuk, ibilgailuak bertatik kendu eta gordailuan
uztea barne, gidaria nor den jakin arte, aparkaldi mugatuko eremuetan
aparkatzeko gaitzen duen titulurik gabe daudenean, edo baimendutako denboratik
gora daudenean (Testu artikulatuaren 38.4 artikulua).
Udal-ordenantzak inolaz ere ezin dira araudi honen aginduen
aurka jarri, ez eta aginduok aldatu, hutsaldu edo oker ulertzeko biderik
eragin.
2. ATALA. GELDITU ETA
APARKATZEKO ARAU BEREZIAK
94. artikulua.
Debekatutako tokiak.
Debekatuta dago gelditzea kasu hauetan:
a) Ikuspen gutxiko bihurgune eta malda-gainaldeetan, horien
inguruetan eta tuneletan, azpiko pasaguneetan eta “Tunela” seinalearen
eraginpeko bide-zatietan.
b) Trenbide-pasaguneetan, txirrindularientzako pasaguneetan
eta oinezkoentzako pasaguneetan.
c) Erabiltzaile zehatz batzuen zirkulazio edo zerbitzurako
soil-soilik gordetako erreietan edo bide-zatietan.
d) Elkarguneetan eta elkargune-inguruetan, beste ibilgailu
batzuei bira egiteko zailtasunak sortzen bazaizkie, edo, herriz kanpoko
bideetan, ikuspen ezagatik arriskurik sortzen bada.
e) Tranbien errailen gainean; baita bertatik hurbil ere,
baldin eta tranbiaren zirkulazioa oztopatzeko moduan bada.
f) Erabiltzaileengan eragina duten bide-seinaleak ikusteko
eragozpenak sortzeko moduko lekuetan, edo maniobrak egitera behartzeko moduko
lekuetan.
g) Autobide eta autobietan, horretarako prestatutako
lekuetan izan ezik.
h) Hiriko garraio publikorako soil-soilik izendatutako
erreietan, edo txirrinduentzako gordetako bideetan.
i) Hiriko garraio publikorako soil-soilik izendatutako
aparkaleku eta geralekuetan.
j) Elbarrientzako bakarrik gordetako gune seinaleztatuetan
eta oinezkoentzako pasaguneetan (testu artikulatuaren 39.1 artikulua).
Debekatuta dago honako kasuotan aparkatzea:
a) Aurreko paragrafoan azaldutako kasu guztietan, gelditzea
debekatuta dagoen moduan.
b) Udal-agintariek denbora mugatuko aparkaleku moduan
gaitutako lekuetan, baldin eta baimena damaien ezaugarria jarri gabe badago
ibilgailua, edo, ezaugarria jarrita eduki arren, udal-ordenantzak onartutako
gehiengo denboratik gora uzten bada aparkatuta ibilgailua.
c) Zama-lanetarako seinaleztatutako eremuetan.
d) Elbarriek soil-soilik erabiltzeko seinaleztatutako
eremuetan.
e) Espaloi, pasealeku, eta oinezkoak pasatzeko izendatutako
beste eremuetan.
f) Behar bezala seinaleztatutako ibien aurrean.
g) Bigarren ilaran (testu artikulatuaren 39.2 artikulua).
Lehenengo paragrafoko a), d), e), f), g) eta i)
idatz-zatietan zerrendatutako lekuetan, trenbide-pasaguneetan, eta herriko
garraio publikoak erabiltzeko izendatutako erreietan gelditu eta aparkatzea
arau-hauste larritzat joko da, testu artikulatuaren 65.4.d) artikuluaren
arabera.
IX. KAPITULUA.
Trenbide-pasaguneak,
zubi mugikorrak eta tunelak.
1. ATALA.
TRENBIDE-PASAGUNEEI, ZUBI MUGIKORRIEI ETA TUNELEI BURUZKO ARAU OROKORRAK
95. artikulua.
Bide-erabiltzaileen eta titularren betebeharrak
Trenbide-pasaguneetara edo zubi mugikorretara
hurbiltzerakoan, berebiziko arreta jarri behar dute gidari guztiek, eta
baimendutako gehieneko abiaduran baino astiroago ibili behar dira (testu
artikulatuaren 40.1. artikulua).
Trenbide-pasagune batera edo zubi mugikor batera iritsi, eta
itxita badago edo ixten ari bada bertako langa edo langa-erdia, bata bestearen
atzean geratu behar dira erabiltzaileak, bakoitzari dagokion erreian, harik eta
bidea libre izan arte (testu artikulatuaren 40.2. artikulua).
Astirik galdu gabe zeharkatu behar da trenbidea. Horrez
gain, zirkulazioaren egoerarengatik edota bestelako arrazoiengatik pasagunean
ibilgetuta geratzeko arriskurik ez dagoela jakin behar da ziur (testu
artikulatuaren 40.3. artikulua).
Trenbide-pasaguneak eta zubi mugikorrak behar bezala
seinaleztatu behar ditu bidearen, araudi honen 144, 146 eta 149. artikuluetan
azaldutako moduan
Edozein luzeratako tunelak eta 200 metrotik gorako luzera
duten azpiko pasaguneak behar bezala seinaleztatuta egongo dira.
Tuneletan eta azpiko pasaguneetan, araudi honetan horiei
buruz jasotako arau guztiak bete behar dituzte gidariek, bereziki gelditzeko,
aparkatzeko, noranzkoa aldatzeko, atzeraka ibiltzeko edo aurreratzeko debekuari
buruzkoak.
Gainera, dagozkion argiak erabiliko dituzte.
Gidariak, aurreratzeko asmorik ez badu, gutxienez 100
metroko segurtasun-distantzia utzi behar du aurreko ibilgailuarekiko, edo 4
segundoko tartea.
Ibilgailuaren baimendutako gehienezko masa 3.500 kilotik
gorakoa bada, 150 metroko segurtasun-distantzia gorde behar du, gutxienez,
aurreko ibilgailuarekiko, edo sei segundoko tartea.
Noranzko bietarako zirkulazioa duten tuneletan edo azpiko
pasaguneetan, debekatuta dago aurreratzea, salbu eta errei bat baino gehiago
badago norberaren noranzkorako, kasu horretan aurreratu egin baitaiteke
kontrako noranzkoa zapaldu gabe.
Une oro, tunel batetik edo azpiko pasagune batetik doazen
gidari eta erabiltzaileek semaforoen bitartez eta mezu aldakorretarako oholetan
adierazitakoa errespetatuko dute, baita megafoniaz edo beste edozein modutan
iristen zaizkien jarraibideak ere.
96. artikulua. Langak,
langa-erdiak eta semaforoak
Bide-erabiltzaileak ez dira trenbide-pasaguneetan sartu
behar, baldin eta bertako langak edo langa-erdiak bidea zeharkatzen badaude,
edo ireki nahiz ixten ari badira, edo semaforoek, geratzeko aginduz, pasatzea
galarazten badute.
Bide-erabiltzaileak ez dira sartu behar langa, langa-erdi
edo semafororik ez duten trenbide-pasaguneetan, errail gainean zirkulatzen ari
den ibilgailuren bat ez datorrela lehenago ziur jakin gabe.
Erabiltzaileak ezin izango dira tuneletan edo azpiko
pasabideetan sartu baldin eta sarreran pasatzea debekatzen duen semaforo bat
badago, salbu eta larrialdietarako , laguntza mekanikoa emateko edo errepideak
kontserbatzeko zerbitzuetakoak badira.
2. ATALA.
TRENBIDE-PASAGUNEAK, ZUBI MUGIKORRAK ETA TUNELAK OZTOPATZEA
97. artikulua.
Ibilgailua trenbide-pasagunean, zubi mugikorrean edo tunelean geratzea
Trenbide-pasagune batean ibilgailu bat ezinbestean geratuta
badago, edo ibilgailuak daraman zama bertara erortzen bazaio, ibilgailuko
bidaiariak bertatik ahalik eta bizkorren ateratzeko, eta bidea ahalik eta
lasterren libratzeko neurri egokiak hartu behar ditu gidariak.
Horrela egiterik lortzen ez badu, eskura dituen neurri
guztiak hartu beharko ditu, bai errailetatik zirkulatzen ari diren
ibilgailuetako gidariak, eta bai hurbiltzen ari diren gainontzeko
ibilgailuetako gidariak arriskuaz garaiz ohartarazteko (testu artikulatuaren
41. artikulua).
Aurreko paragrafoan jasotako arauak aplikatuko dira, jakina,
aurreko egoera berberetan, bai ibilgailua zubi mugikorrean geratuta badago, bai
daraman zama zubira erori bazaio ere.
Larrialdi batean gidaria bere ibilgailuarekin tunel edo
azpiko pasagune batean ibilgetuta gelditzen bada, hauxe egin behar du:
a) Motorra itzali, larrialdi-seinalea jarri eta posizioko
argiak piztuta eduki.
b) Ahal dela, ibilgailua gertuen dagoen larrialdi-gunera
eraman, betiere, zeraman noranzkoa aldatu gabe.
Horrelakorik ez badago, ibilgailua galtzadaren eskuineko
bazterretik ahalik eta hurbilen utziko du.
c) Arriskuaz ohartarazteko aparatuak jarriko ditu, behar
bezala, galtzadan.
d) Larrialdietarako posterik badago (SOS postea), laguntza
eskatuko du, ahalik eta lasterren, gertuen dagoenetik, eta bertatik ematen
zaizkion jarraibideak beteko ditu.
e) Bai gidaria, bai gainerako bidaiariak, ibilgailua utzi
eta ahalik eta lasterren gertuen dagoen babeslekura edo irteerara abiatuko
dira. Ibilgailuen zirkulaziorako ez diren guneak badaude, horietatik joango
dira, ez galtzadatik.
f) Matxura gorabehera ibilgailua ibili badabil, tuneletik
edo azpiko pasagunetik atera eta, ahal bada, larrialdietarako gune batera
eramango da.
Sutea sortzen bada, gidariak eskuineko bazterretik ahalik
eta gertuen utziko du ibilgailua, larrialdietarako ibilgailuak pasatu ahal izan
daitezen.
Motorra itzali eta giltza jarrita eta ateak irekita utziko
ditu.
Bai gidaria, bai gainerako bidaiariak, ibilgailua utzi eta
ahalik eta lasterren gertuen dagoen babeslekura edo irteerara abiatuko dira,
betiere, suaren noranzkoaren bestaldera. Ibilgailuen zirkulaziorako ez diren
guneak badaude, horietatik joango dira, ez galtzadatik.
Zirkulazio-beharrak direla-eta ibilgailu bat tunel edo
azpiko pasagune batean ibilgetuta gelditzen bada, bidaiariak ez dira
ibilgailutik aterako.
Horrelakoetan, larrialdi-seinalea piztuko da une batez,
atzetik datozen gidariak ohartarazteko eta, gainera, posizioko argiak piztu eta
motorra itzaliko da.
Ibilgailua aurrekotik ahalik eta urrutien geldituko da.
X. KAPITULUA.
Argien erabilera
1. ATALA. ARGIAK
NAHITAEZ ERABILI BEHARRA
98. artikulua. Arau
orokorrak.
Eguzkia sartzen denetik irten arteko orduetan zirkulatzen
ari diren ibilgailu guztiek eta tuneletatik, azpiko pasaguneetatik eta «tunel»
seinalea (S-5) duten bideguneetatik zirkulatzen ari diren ibilgailu guztiek,
eguneko edozein ordutan dela ere, piztuta eraman behar dituzte atal honen
arabera dagozkien argiak.
Ibilgailuei buruzko arauetan xedatutakoari lotuko zaio
debekatuta ez dauden argi-motak arautzeko modua, baita araudi honen kapitulu
honetan edo beste agindu batzuetan berariaz jasota ez dagoen guztia ere.
Bizikletek, gainera, Ibilgailuei buruzko Araudi Orokorrean
zehazten diren distiragailu homologatuak eraman behar dituzte.
Argiak piztuta eramatea nahitaezkoa denean, txirrindulariek,
herriz kanpoko bideetan, jantzi distiratzaileren bat ere eraman behar dute,
gainerako gidari eta erabiltzaileek 150 metroko distantziatik ikusi ahal izan
ditzaten.
99. artikulua. Posizioko
argiak eta galibo-argiak.
Eguzkia sartzen denetik irten arteko orduetan edo 106.
artikuluan aipatutako egoeretan zirkulatzen ari diren ibilgailuek, eta
tuneletatik, azpiko pasaguneetatik edo «tunel» seinalea (S-5) duten bideguneetatik
zirkulatzen ari diren ibilgailuek piztuta eraman beharko dituzte posizioko
argiak; eta ibilgailuaren zabalera 2,10 metrotik gorakoa bada, baita
galibo-argiak ere.
Ikuspen nahikorik egon ez, edo ikuspena gutxituta dagoen
egoeretan argirik gabe zirkulatzea arau-hauste larritzat joko da, testu
artikulatuaren 65.4.e) artikuluan adierazitakoaren arabera.
100. artikulua. Argi
luzeak
Orduko 40
km baino abiadura handiagoz, herritik kanpo, eguzkia
sartzen denetik irten arteko orduetan gutxi argitutako bideetatik zirkulatzen
ari den ibilgailu motordun orok, eta tuneletatik, azpiko pasaguneetatik edo,
gutxi argituta daudela, «tunel» seinalea (S-5) duten bideguneetatik zirkulatzen
ari den ibilgailu orok, argi luzeak baditu, gauez nahiz egunez, piztuta eraman
behar ditu; ez, ordea, 101. eta 102. artikuluetan aurreikusitakoaren arabera,
batik bat besteak ez itsutzeko, argi laburrak erabili behar dituenean.
Argi luzeak, bestalde, bakarrik edo argi laburrekin batera
erabil daitezke.
Debekatuta dago argi luzeak erabiltzea ibilgailua geldituta
edo aparkatuta dagoen bitartean. Era berean, debekatuta dago argi luze eta
laburrak txandaka eta distirak sortuz erabiltzea, araudi honetan azaldutako
helburuetarako ez bada.
Bidea gutxi argituta dagoela ulertuko da baldin eta, ikusmen
ona izanda ere, galtzadaren guneren batean matrikula-plakak 10 metrora irakurri
ezin direnean, edo ilunez margotutako ibilgailuak 50 metrora ikusi ezin
direnean.
Gainontzeko bide-erabiltzaileak argiekin itsutuz
zirkulatzea, eta ikuspen nahikorik egon ez edo ikuspena gutxitu denean argirik
gabe zirkulatzea, kasu biok ere, arau-hauste larritzat joko dira, testu
artikulatuaren 65.4.e) artikuluan adierazitakoaren arabera.
101. artikulua. Argi
laburrak
Motordun ibilgailu guztiek eta motor-bizikletek piztuta
eraman behar dituzte argi laburrak, posizioko argiekin batera, eguzkia sartzen
denetik irten arteko orduetan, herri barruko eta herriz kanpoko bideetatik
zirkulatzen ari direnean, ondo argituta egon arren; egunez ere, ordu guztietan
eraman behar dituzte piztuta tuneletatik, azpiko pasaguneetatik edo «tunel»
seinalea (S-5) duten bideguneetatik zirkulatzen ari direnean, ondo argituta
egon arren.
Era berean, herriko bideak gutxi argituta daudenean ere,
piztuta eraman behar dituzte argi laburrak.
Motordun ibilgailu guztiek eta motor-bizikletek piztuta
eraman behar dituzte argi laburrak, eguzkia sartzen denetik irten arteko
orduetan, herriz kanpoko bideetatik zirkulatzen ari direnean, gutxi argituta
badaude; egunez ere, ordu guztietan eraman behar dituzte piztuta tuneletatik,
azpiko pasaguneetatik edo «tunel» seinalea duten bideguneetatik zirkulatzen ari
direnean, gutxi argituta badaude. Horretarako, ordea, honako inguruabarren bat
gertatu behar da:
a) Argi luzerik ez edukitzea.
b) Orduko 40
km baino abiadura handiagoan ez zirkulatzea, eta argi
luzeak ez erabiltzea.
c) Bide publikoko beste
bide-erabiltzaileak itsutu ahal izatea.
Gainontzeko bide-erabiltzaileak argiekin itsutuz
zirkulatzea, eta ikuspen nahikorik egon ez edo ikuspena gutxitu denean argirik
gabe zirkulatzea, kasu biok ere, arau-hauste larritzat joko dira, testu
artikulatuaren 65.4.e) artikuluan adierazitakoaren arabera.
102. artikulua.
Itsualdia
Argi luzeen ordez argi laburrak erabili behar dira, bai bide
bereko beste erabiltzaileak, bai komunikazioko beste edozein bidetako
erabiltzaileak, eta bereziki kontrako noranzkoan zirkulatzen ari diren
ibilgailuetako gidariak itsutu daitezkeela antzeman bezain laster, nahiz eta
besteek agindu hori bete ez. Eta ezin izango dira berriz argi luzeak jarri,
harik eta, elkarrekin gurutzatzerakoan, gurutzatutako ibilgailuaren paretik
harantzago joan arte.
Arreta berberaz jokatu behar da bideko noranzko berean
doazen ibilgailuekin ere, atzerako ispilutik itsutu daitezkeelako
ibilgailuotako gidariak
Gidaria itsututa suertatuz gero, behar bezainbeste jaitsi
behar du abiadura gidari horrek, baita geratu ere, noranzko berean zirkulatzen
ari diren ibilgailuak edo oinezkoak ez jotzeko.
Arau honetako aginduak urratzea arau-hauste larritzat joko
da, testu artikulatuaren 65.4.e) artikuluan ezarritakoaren arabera.
103. artikulua.
Matrikula-plakako argiak.
Araudi honetako 99. edo 106. artikuluetan aipatzen diren
egoeretan dauden ibilgailuek argituta eraman behar dute beti atzeko
matrikula-plaka. Eta, bai ibilgailuaren berezitasunak kontuan harturik, bai
ibilgailuak betetzen duen zerbitzua kontuan harturik arauz eduki behar dituen
beste plakak edo ezaugarri argitsuak ere argituta eraman behar ditu.
104. artikulua.
Egun-argiz eraman beharreko argiak
Egun-argiz piztuta eraman behar dituzte argi laburrak honako
hauek:
a) Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta
bide-segurtasunari buruzko arauen eraginpean dauden bideetatik zirkulatzen ari
diren motorrek.
b) Errei itzulgarri batean, errei osagarri edo
behin-behineko batean edo dena delako galtzadan ohiko noranzkoaren kontra
zirkulatzeko prestatutako errei batean zirkulatzen ari diren ibilgailu guztiek
?berdin da errei hori ibilgailu horiek soilik zirkulatzeko gordeta dagoen edo
salbuespenez noranzko horretan zirkulatzeko irekita dagoen? eta 41. eta 42.
artikuluetan ezarritakoaren arabera behartuta daudenek.
105. artikulua.
Ibilgetzea
Eguzkia sartzen denetik irten arteko orduetan edo 106.
artikuluan aipatutako egoeretan, edozein gorabehera dela medio, bideko
galtzadan edo bazterbidean ibilgetuta dauden ibilgailuek piztuta izan behar
dituzte posizioko argiak eta, hala badagokio, baita galibokoak ere.
Eguzkia sartzen denetik irten arteko orduetan gutxi
argitutako zeharbideko galtzadan edo bazterbidean geldituta edo aparkatuta
dauden ibilgailuek posizioko argiak eduki behar dituzte piztuta. Aparkaldiko
argiak ere pitz ditzakete besteen ordez, edo, bestela, ilaran aparkatuta badaude,
galtzadaren aldeko posizioko bi argiak.
Zeharbideak ez diren herri barruko bideetan aparkatutako
ibilgailuek ez dute beharrezkoa izango posizioko argiak piztuta edukitzea,
baldin eta, dagoen argitasunari esker, beste erabiltzaileek nahikoa
distantziara ikus baditzakete.
Ikuspen nahikorik egon ez, edo ikuspena gutxituta dagoen
tokietan ibilgailuak argirik piztu gabe ibilgetu, gelditu edo aparkatzea
arau-hauste larritzat joko da, testu artikulatuaren 65.4.e) artikuluan
adierazitakoaren arabera.
2. ATALA. ARGIAK
ERABILTZEKO KASU BEREZIAK
106. artikulua. Ikuspena
gutxitzen duten egoerak.
Eguraldiaren edo ingurugiroaren eraginez ikuspena nabarmen
gutxitzen duten egoerak gertatzen direnean ere derrigorrezkoa izango da argiak
erabiltzea; esaterako, behe-lainoa, euri-jasak, elurra, ke-multzoak,
hauts-lainoak, edo antzeko beste edozein egoera gertatzen denean (testu
artikulatuaren 43. artikulua).
Aurreko paragrafoan aipatutako kasuetan, aurreko
behelaino-argiak edo argi laburrak edo argi luzeak erabili behar dira.
Aurreko behelaino-argiak, izan ere, bakarrik edo argi
laburrekin batera erabil daitezke; are gehiago, luzeekin ere bai.
Lehen aipatutako kasuetan, edo bihurgunez beteriko bidegune
estuetan baino ezin izango dira erabili aurreko behelaino-argiak. Bidegune
estutzat hartzeko bi baldintza bete behar dira: galtzadaren zabalera 6,5 metro edo gutxiago
izatea, batetik, eta elkarri loturiko bihurguneak daudela adierazteko seinaleak
jarrita edukitzea, bestetik; hain zuzen, 149. artikuluan arautu dira seinaleok.
Ezin izango da atzeko behelaino-argirik piztuta erabili,
eguraldiak edo ingurugiroak eraginda, egoera berezi txarrak gertatzen direnean
izan ezik; hala nola, behelaino itxia, euri-jasak, elurte handiak, ke-multzoak
edo hauts-laino trinkoak daudenean.
Ikuspen nahikorik egon ez, edo ikuspena gutxituta dagoen
egoeretan argirik gabe zirkulatzea arau-hauste larritzat joko da, testu
artikulatuaren 65.4.e) artikuluan adierazitakoaren arabera.
107. artikulua. Argiak
matxuratu edo hondatzea.
Bidean gerta daiteke piztuta erabili behar diren argiak
matxuratu edo hondatzea, eta konpondu ezinik egotea; hori dela eta,
intentsitate makalagoko argiekin zirkulatu behar bada, abiadura ere jaitsi egin
behar da, argituta ikusten den tartean ibilgailua geratzeko moduan joateraino
jaitsi ere.
Gidariek beren ibilgailuekin egin behar dituzten maniobrez
ohartarazi behar dituzte gainontzeko bide-erabiltzaileak (testu artikulatuaren
44.1 artikulua).
Arau orokorra hauxe da: ohartarazpen horiek ibilgailuaren
argi-seinaleen bidez egingo dira, eta argi-seinalerik ezean, besoarekin (testu
artikulatuaren 44.2 artikulua).
Besoarekin egindako seinaleek indarra izateko, beste
bide-erabiltzaileek ikusteko modukoak izan behar dira, eta hurrengo artikuluan
xedatzen denarekin bat etorri behar dira gainera; bestalde, besoarekin
adierazten denarekin bat ez datorren beste edozein ikus-adierazpen indargabetu
egiten dute besoarekin egindakoek.
109. artikulua. Ikus
daitezkeen ohartarazpenak
Ikus daitezkeen ohartarazpenen bidez adierazi behar ditu
gidariak maniobra guztiak, baldin eta ibilgailua atzeraka edo albo batera
mugitzeko bada, edo ibilgailua ibilgetu nahiz ibilgailuaren abiadura nabarmen
gutxitu nahi badu.
Ikus daitezkeen ohartarazpen horiek maniobra hasi baino
nahikoa lehenago egin behar dira; eta, argiekin egiten badira, maniobra amaitu
arte egon behar dira jardunean.
Aurreko paragrafoaren ondorioetarako, honako hau ere kontuan
hartzekoa izango da:
a) Albo batera mugitu nahi denean, albo horretako norabidea
adierazten duten argiak erabiliz ohartarazi behar da mugimendu hori. Besoa ere
erabil daiteke horretarako: horizontal jarriko da besoa, esku-barrua luze dela
eta behera begira, eskuak adierazten duen aldera mugitu nahi bada; besoa oker eta
gora begira jarriko da, betiere esku-barrua luze dela, kontrako aldera mugitu
nahi bada.
Albo batera mugitzeko maniobrak egiten direnean, horixe
baino ez da adierazten seinaleekin. Beraz, ibilgailuak traiektoria berria hartu
eta gero, berehala eten behar da ohartarazpena.
b) Atzeraka ibili behar denean, atzeraka ibiltzeko argiaren
bidez ohartarazi behar da mugimendu hori, ibilgailuak halako argirik badu;
bestela, besoarekin egin behar da, horizontal luzatu eta esku-barrua atzera
begira dela.
c) Ibilgailua ibilgetu nahi denean edo bere abiadura
nabarmen gutxitu nahi denean, nahiz eta zirkulazioko gorabeherek behartuta egin
behar izan hori, ahal den guztietan, adierazi egin behar da, behin eta berriz
balazta-argiak erabiliz, edo mugimendu labur eta azkarrez besoa goitik behera
mugituz.
Autobidean, autobian edo ikuspena nabarmen gutxitzen den
toki eta inguruabarretan ibilgetzen bada ibilgailua, han ibilgailu bat dagoela
adierazi behar da seinaleen bidez. Horretarako, ordea, edo larrialdi-argiak
erabili behar dira, ibilgailuak halakorik badu, edo, bestela, posizioko argiak
erabili behar dira.
Ibilgetzea, dena den, gelditzeko edo aparkatzeko bada,
esandakoez gain, egin nahi den maniobraren aldeko norabidea adierazten duten
argiak erabili behar dira, ibilgailuak halako aparaturik badu.
Hurrengo artikuluan hots-seinaleentzat aipatutako helburu
berberarekin egin daitezke argi-seinaleak ere, eta haien ordez hain zuzen,
herrian ere. Hala, keinuka erabil daitezke argi laburrak nahiz luzeak, edo biak
txandatu, oso tarte txikiak utzita, itsualdirik ez eragiteko moduan.
110. artikulua.
Hots-ohartarazpenak
Salbuespenez, edo trafikoari, ibilgailu motordunen
zirkulazioari eta bide-segurtasunari buruzko legediaren arauren batean horrela
agertzen denean, durunditsuak ez diren hots-seinaleak erabil daitezke. Baina
debekatuta dago beharrik gabe edo gehiegikeriaz erabiltzea.
Lehentasunik gabeko ibilgailuetako gidariek honako kasuetan
baino ezin dituzte egin hots-ohartarazpenak:
a) Istripuak saihesteko; bereziki bihurgune asko dituzten
bide estuetan.
b) Herritik kanpo, beste ibilgailuren bateko gidariari bera
aurreratzeko asmoa duela adierazteko.
c) Gainontzeko bide-erabiltzaileei bera non dagoen
adierazteko, 70. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.
2. ATALA.
LARRIALDI-ZERBITZUETAKO ETA BESTE ZERBITZU BEREZI BATZUETAKO IBILGAILUEN
OHARTARAZPENAK
111. artikulua. Arau
orokorrak.
Larrialdi-zerbitzuetako ibilgailuek, publiko nahiz
pribatuek, ibilgailu bereziek eta garraio bereziek, beste era bateko
ikus-seinaleak eta hots-seinaleak erabil ditzakete, sail honen hurrengo
artikuluetan zehaztutako kasu eta baldintzetan.
Polizia, suhiltzaile, babes zibil eta salbamendu, eta
osasun-sorospen publiko nahiz pribatuko ibilgailuetako gidariek,
larrialdi-zerbitzuetan ari direnean 68.2. artikuluan xedatutakoaren arabera
adierazi behar dute non aurkitzen diren.
113. artikulua. Beste
ibilgailu batzuen ohartarazpenak
Araudi honen 71. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz,
lan edo zerbitzuetako ibilgailuetako gidariek, traktore eta nekazaritzako
makinetako gidariek, eta gainontzeko ibilgailu edo garraio bereziko
ibilgailuetako gidariek, 173. artikuluan aipatutako argizko seinaleak (V-2)
erabili behar dituzte non aurkitzen diren adierazteko, edo, bestela,
ibilgailuei buruzko arauetan zehaztutako argiak.
III. TITULUA
Zirkulazioko beste arau
batzuk
I. KAPITULUA
Ateak, eta motorra
itzaltzea
114. artikulua. Ateak
Debekatuta dago, bai ibilgailuaren ateak irekita eramatea,
bai ibilgailua erabat ibilgetu baino lehen ateak irekitzea, eta bai, azkenik,
ateak irekitzea edo ibilgailutik jaistea ere, beste erabiltzaileei, bereziki
bizikleta-gidariei, ez arriskurik ez oztoporik sortuko ez zaiela aurrez ziur
jakin gabe (testu artikulatuaren 45. artikulua).
Arau orokorra hauxe da: bide bazterretik hurbilen dagoen
aldetik sartu eta irten behar da ibilgailutik, eta ibilgailua geldituta
dagoenean baino ez.
Baimenik ez dutenek ezin dute pertsona-taldeak garraiatzeko
ibilgailuetako aterik ireki, ez eta geralekuetan aterik itxi ere, bidaiariei
sarrera oztopatuz.
115. artikulua. Motorra
itzaltzea
Gidariak, ibilgailu barruan jarraitu arren, honako kasuetan
deskonektatu egin behar du motorra: tunel barruan edo leku itxian ibilgailua
geratuta dagoenean, eta erregaia hartzen ari den bitartean (testu
artikulatuaren 46. artikulua).
Tunel barruan edo leku itxian bi minutu baino gehiago
geratuta egotera behartuta dauden gidariek deskonektatu egin behar dute motorra
martxan jartzeko sistema, harik eta ibilgailua berriz abiarazi arte; posizioko
argiak piztuta eduki behar dituzte.
Ibilgailuaren erregai-ontzia erregaiez betetzeko,
deskonektatuta eduki behar du motorra ibilgailuak.
Erregaiak banatzeko aparatuen jabeek eta horien enplegatuek
ezin izango diete erregairik banatu ibilgailuei, ibilgailuetako motorra
deskonektatuta ez badago eta argiak eta sistema elektrikoak ?besteak beste
irratia eta erradiazio elektromagnetikoa igortzen duten gailuak, sakelako
telefonoak, adibidez? itzalita ez badaude.
Erregaia banatzeko aparatuen jabeak edo horien enplegatuak
bertan ez badaude, ibilgailuaren gidariak edo ibilgailuan erregaia kargatu
behar duen pertsonak aurreko paragrafoan aipatutako eskakizun berberak bete
beharko ditu.
II. KAPITULUA.
Uhala, kaskoa eta
gainerako segurtasun-elementuak
116. artikulua. Horiek
erabiltzeko betebeharra eta salbuespenak.
Ibilgailu motordun eta motor-bizikletetako gidariek eta
bidaiariek segurtasun-uhala, kaskoa eta gainerako segurtasun-elementuak erabili
behar dituzte, kapitulu honetan eta ibilgailuei buruzko arauetan zehaztutako
kasu eta baldintzetan, gaiari buruzko nazioarteko gomendioei jarraiki, eta
gidari elbarrien baldintza bereziak kontuan hartuz. Salbuespenak ere kapitulu
honetan zehazten dira.
117. artikulua.
Homologatutako segurtasun-uhala edo eusteko homologatutako beste sistema
batzuk.
Homologatutako segurtasun-uhalak edo eusteko homologatutako
bestelako sistemak erabili behar dira bai herri barruko eta bai herriz kanpoko
bideetan, eta ondo lotuta gainera. Pertsona hauek erabili behar dituzte:
a) Gidariak eta bidaiariek:
1. automobiletan.
2. Baimendutako gehieneko masa 3.500 kilokoa duten
ibilgailuetan, baldin eta, automobilen oinarrizko ezaugarriak gordez, denak
batera edo bereizita, salgaiak eta pertsonak garraiatzeko prestatuta badaude.
3. Motorretan, sidekardun motorretan, motor-bizikletetan,
hiru gurpileko ibilgailuetan eta kuadrizikloetan, babesteko egitura eta
segurtasun-uhalak badituzte eta dagokion azterketa teknikoaren txartelean
horrela jasota badago.
b) Salgaiak garraiatzeko ibilgailuetako gidariek eta aurreko
eserlekuetako bidaiariek ere erabili egin behar dituzte, baldin eta
ibilgailuaren baimendutako gehieneko masa 3.500 kilotik gorakoa ez bada eta
arauz segurtasun-uhalak edo eusteko gailuak eraman behar badituzte; berdin
gertatzen da pertsonak garraiatzeko ibilgailuen kasuan ere, baldin eta,
gidariaren eserlekuaz gain, esertzeko zortzi toki baino gehiago badituzte eta
baimendutako gehieneko masa bost tonatik gorakoa ez bada.
Debekatu egiten da hamabi urte baino gutxiagoko haurrak
aurreko eserlekuetan direla zirkulatzea, baldin eta horretarako homologatutako
aparaturik erabiltzen ez badute (testu artikulatuaren 11.4 artikulua).
Hiru urtetik gorako pertsonek, 150 zentimetro baino gutxiago
badituzte, beren altuerari eta pisuari egokitutako eusteko sistema homologatu
bat erabili behar dute, edo, bestela, ibilgailuko atzeko eserlekuetan
helduentzat dauden segurtasun-uhal edo eusteko sistema homologatuak jarri.
Hiru urtetik beherako haurrek, atzeko eserlekuetan badoaz,
beren altuerari eta pisuari egokitutako eusteko sistema bat erabili behar dute.
Eskola-garraioetan eta adin txikikoen garraioan
segurtasun-uhalak erabiltzeari dagokionez, berariazko araudietan ezarritakoa
beteko da eta, zehazki, apirilaren 27ko 443/2001 Errege Dekretuaren xedapenetan
ezarritakoa.
Ibilgailuan segurtasun-uhalik instalatuta ez izatea
arau-hauste larria izango da, eta zehatu egingo da, Trafikoari, ibilgailu
motordunen zirkulazioari eta bide-segurtasunari buruzko Legearen testu
artikulatuaren 67.2 artikuluaren arabera.
118. artikulua. Kaskoa
eta beste babes-elementu batzuk.
Motorretako, sidekardun motorretako, hiru gurpileko
ibilgailuetako eta kuadrizikloetako eta motor-bizikletetako gidariek eta bidaiariek
behar bezala jantzita eraman behar dituzte indarrean dagoen legediaren arabera
homologatu edo egiaztatutako babes-kaskoak, herri barruko nahiz herriz kanpoko
bideetatik zirkulatzen ari direnean.
Motorretako, hiru gurpileko ibilgailuetako eta
kuadrizikloetako eta motor-bizikletetako gidariek eta bidaiariek ez dute zertan
babes-kaskoa erabili behar izango baldin eta beren ibilgailuek autobabeserako
egiturak eta segurtasun-uhalak badituzte eta azterketa teknikoko txartelean edo
motor-bizikletaren ezaugarrien egiaztagirian horrela jasota badago. Ordea,
behartuta daude segurtasun-uhala erabiltzera, bai herri barruko, bai herriz
kanpoko bideetan.
Bizikleta-gidariek eta, baleude, bidaiariek indarrean dagoen
legeriaren arabera homologatutako edo egiaztatutako babes-kaskoak erabili behar
dituzte herriz kanpoko bideetan, salbu eta goranzko malda luzeetan, edo 119.3
artikuluan zehaztutako moduan egiaztatutako arrazoi medikoengatik, edo bero oso
handia egiten duenean. herriz kanpoko bideetan, salbu eta goranzko malderege da
eta segurtasun-uha
Lehiaketan diharduten bizikletetako gidariek eta
txirrindulari profesionalek, bai entrenamenduetan, bai lehiaketetan, berariazko
arauen arabera jardungo dute.
Ibilgailuetan burukoak edo bestelako babes-elementuak
instalatu ahal izateko, ibilgailuei buruzko arauetan zehaztutako baldintzak
bete beharko dituzte elementu horiek.
Automobiletako, autobusetako, salgaiak garraiatzeko
automobiletako, ibilgailu mistoetako eta nekazaritzarako ez diren
ibilgailu-multzoetako gidariek eta babes eta laguntzarako ibilgailu pilotuetako
gidariek eta laguntzaileek ikusgaitasun handiko txaleko distiragarriak erabili
behar dituzte, azaroaren 20ko 1407/1992 Errege Dekretuaren arabera egiaztatuak.
Errege Dekretu horren bitartez, herriz kanpoko bideetan ibilgailutik atera eta
galtzada edo bazterbidean ibiltzeko nahitaez erabili behar diren babes
indibidualerako ekipoak Batasunaren barruan merkaturatu eta askatasunez
zirkulatzeko baldintzak arautu ziren.
119. artikulua.
Salbuespenak.
Araudi honen 117. artikuluan xedatutakoa hala izanik ere,
homologatutako uhalik edo eusteko homologatutako beste sistemarik gabe
zirkulatu dezakete jarraian aipatzen diren hauek:
a) Gidariek, atzerako maniobra egiten edo aparkatzen ari
direnean.
b) Haurdun dauden emakumeek, betiere medikuaren egiaztagiria
badute, haurdun daudela eta haurdunaldiaren gutxi gorabeherako bukaera-eguna
adierazteko.
c) Osasun-arrazoi larriak edo ezintasun fisikoak
dituztelako, medikuaren salbuespen-ziurtagiria duten pertsonek.
Aurreko b) eta c) idatz-zatietan aipatutako ziurtagiria
erakutsi egin beharko da, trafikoaren ardura duen agintaritzaren agenteek hala
eskatzen badute.
Espainian ere izango dute balioa Europako Batasuneko estatu
kideetako agintari ahalmendunek horretarako egindako ziurtagiriek baldin eta
itzulpen ofizialarekin batera aurkezten badira.
Salbuespen horrek beste pertsona batzuengan ere badu
eraginik, herritik zirkulatzen ari direnean, baina inoiz ez autobideetatik,
autobietatik edo errepide arruntetatik zirkulatzen ari direnean. Hona hemen
pertsona horiek nortzuk diren:
a) Taxi-gidariak, zerbitzuan ari direnean.
b) Salgai-banatzaileak, batetik bestera hurbil dauden
tokietan salgaien zamaketa- eta hustuketa-lanetan dihardutenean.
c) Larrialdi-zerbitzuetan diharduten ibilgailuetako gidariak
eta bidaiariak.
d) Gidatzen ikasten edo gaitasun-probak egiten ari diren
ikasleei laguntzen doazenak, baldin eta ibilgailuko managailu gehigarrien ardura
eta zirkulazioaren segurtasunaren erantzukizuna badituzte.
Osasun-arrazoi larriak direla-eta salbuespen-ziurtagiria
dutenak 118. artikuluan xedatutakotik salbuetsiko dira, baldin eta ziurtagiria
aurreko 1.c) idatz-zatian xedatutakoaren arabera egindakoa bada.
Ziurtagirian indarraldia agertu behar da, eta jardunean
dagoen mediku elkargokide batek sinatua izan behar da.
Gainera, indarrean dagoen araudian ezarritako sinboloa
eraman edo jarri behar du.
III. KAPITULUA.
Gidaldi eta
atsedenaldiak
120. artikulua. Arau
orokorrak.
Lurreko garraioari buruzko legedian adierazitako gidaldiak
ehuneko 50 baino gehiago luzatzen badira edo atsedenaldiak ehuneko 50 baino
gehiago laburtzen badira, kaltegarritzat joko dira bide-segurtasunerako.
Arau honetan xedatutakoa urratzea arau-hauste oso larritzat
joko da, testu artikulatuaren 65.5.h) artikuluan ezarritakoaren arabera.
Oinezkoak oinezkoentzako guneetatik ibili behar dira. Baina,
oinezkoentzako gunerik ez badago edo ibilgarria ez bada, bazterbidetik ibil
daitezke, edo, halakorik ezean, galtzadatik, kapitulu honetan zehaztutako
arauekin bat etorriz (testu artikulatuaren 49.1 artikulua).
Dena dela, oinezkoentzako guneak egon arren, bazterbidetik
ibil daitezke jarraian aipatzen diren pertsona hauek, behar den arreta jarriz
gero, baita galtzadatik ere, bazterbiderik ez badago edo bertatik ibili ezin
bada:
a) Objektu handiren bat daramatenak, eta motorduna ez den
ibilgailu txikiren bat bultzaka edo herrestan daramatenak, baldin eta
oinezkoentzako gunetik edo bazterbidetik eramateak gainontzeko oinezkoei oztopo
nabarmenen bat sortzeko modukoa bada.
b) Oinezko batek zuzenduta edo segizioa osatuz dabiltzan
oinezkoen taldeak.
c) Oinezkoen ohiko abiaduran gurpildun aulkian dabiltzan
ezinduak; berdin da motorduna nahiz motorrik gabekoa izan.
Oinezkoak eskuineko espaloitik ibili behar dira beren
martxa-noranzkoaren arabera; eta ezkerreko espaloi edo pasealekutik badabiltza,
eskuinetik doazenei utzi behar diete pasatzen beti; eta ezin dira espaloian
geratu, gainontzeko oinezkoei ibiltzea oztopatuz, baldin eta oinezkoentzako
pasagune bat zeharkatzeko edo ibilgailuren batera igotzeko nahitaezkoa ez bada.
Gurpil-oholak, patinak edo antzeko aparatuak darabiltzaten
lagunek ezin izango dute galtzadatik zirkulatu, galtzadetan horretarako
izendatutako toki, bide edo alde berezirik ez badago; bestalde, bai 159.
artikuluan arauturiko seinalearen bidez behar bezala seinaleztatutako
egoitza-kaleetan, eta bai espaloietan zirkulatzen ari direnean, oinezkoen
abiaduran baino ezin dute zirkulatu. Kasu batean ere ezin dira eraman beste
ibilgailu batzuek herrestan hartuta.
Ibilgailuek inola ere ezin dute zirkulatu espaloietatik eta
oinezkoentzako bestelako guneetatik.
122. artikulua. Galtzadatik
edo bazterbidetik zirkulatzea.
Legeak barne hartzen dituen herriz kanpoko bide guztietan
eta berariaz oinezkoentzako lekurik ez duten errepideen garapeneko guneetan
sartzen diren herriko bideguneetan, oro har, ezkerreko aldetik ibili behar dira
oinezkoak (testu artikulatuaren 49.2. artikulua).
Aurreko artikuluan xedatutakoa hala izanda ere, oinezkoak
eskuineko aldetik ibili behar dira zenbait egoeratan, segurtasun-arrazoiek hala
eskatzen badute.
Herrian eskuinetik edo ezkerretik ibil daitezke oinezkoak,
trafikoaren, bidearen edo ikuspenaren arabera.
Aurreko 1 eta 3. zenbakietan erabakitakoa hala bada ere,
eskuineko aldetik zirkulatu behar dute, beti, tiraka edo bultzaka bi gurpileko
txirrindua edo motor-bizikleta daramatenek, esku-gurdiak edo antzeko aparatuak
daramatzatenek, oinezko batek zuzenduta edo segizioa osatuz dabiltzan oinezkoen
taldeek eta, azkenik, gurpil-aulkian dabiltzan ezinduek. Ibilgailuetako
gidarientzako seinaleen aginduak bete behar dituzte horiek guztiok:
bidezainenak eta semaforoenak, beti, eta gainontzekoak, aplikagarri zaizkien
heinean.
Bazterbidetik edo galtzadatik ibiltzea kontu handiz egin
behar da, premiarik gabe zirkulazioa ez oztopatzeko, eta kanpoko bazterrera
ahalik eta gehien hurbilduta.
Segizioa osatzen denean izan ezik, beste kasuetan bata
bestearen atzean joan behar dira oinezkoak, zirkulazioaren segurtasunak hala
eskatzen badu, batez ere ikuspen gutxi dagoenean edo ibilgailuen zirkulazioaren
dentsitatea handia denean.
Babesgunerik, oinezkoentzako gunerik edo beste gune egokirik
badago, oinezkoak ezin izango dira galtzadan eta bazterbidean geratuta egon,
nahiz eta ibilgailuren baten zain egon; eta ibilgailura igotzeko, ibilgailua
parean dutenean baizik ezin izango dira galtzadan sartu.
Lehentasuna duten ibilgailuek ikus-seinaleak edo
hots-seinaleak egiten badituzte, galtzadatik irten behar dute oinezkoek, eta
babesguneetan edo oinezkoentzako guneetan egon behar dira.
Araudi honen 159. artikuluan arauturiko seinalearen (S-28)
bidez behar bezala seinaleztatutako egoitza-inguruetako kaleetako zirkulazioa
seinale horretan xedatutakoari lotuko zaio.
123. artikulua. Gaueko
zirkulazioa.
Herritik kanpora, eguzkia sartzen denetik irten arteko
orduetan, edo eguraldiak edo ingurugiroak ikuspena nabarmen gutxitzen duten
egoeretan, homologatutako argigailu bat edo argia atzera zuzen islatzen duen
objektu bat eraman beharko dute oinezkoek galtzadatik edo bazterbidetik
dabiltzanean. Objektu horiek azaroaren 20ko 1407/1992 Errege Dekretuan jasotako
eskakizun teknikoak bete behar dituzte (Errege Dekretu horren bitartez, babes
indibidualerako ekipoak Batasunaren barruan merkaturatu eta askatasunez
zirkulatzeko baldintzak arautu ziren), hurbiltzen diren gidariek gutxienez 150
metrora ikusi ahal izan ditzaten. Oinezko batek zuzenduta edo segizioa osatuz
dabiltzan oinezkoen taldeek, goian esandakoez gain, non dauden eta zelako
tamaina duten ikusarazteko beharrezkoak diren argiak eraman behar dituzte
galtzadaren erdira gehien hurbiltzen den aldetik; argiak, izan ere, zuriak edo horiak
izango dira aurreko aldera, eta gorriak, atzeko aldera; eta, behar izanez gero,
multzo bakarra osatuko dute argiok.
124. artikulua.
Oinezkoentzako pasaguneak, eta galtzadak zeharkatzea.
Oinezkoentzako pasaguneak dauden tokietan, galtzada
zeharkatzera doazenek pasagune horietatik zeharkatu beharko dute, eta ez
inguruetatik. Pasagune horiek sestran badaude, honako arau hauek bete behar
dira lehengoez gainera:
a) Pasagunean oinezkoentzako semafororik badago,
semaforoaren aginduak bete behar dituzte oinezkoek.
b) Oinezkoentzako semafororik ez badago, baina bidezainen
batek edo semaforoak arautzen badu ibilgailuen zirkulazioa, oinezkoak ezin dira
galtzadan sartu, bidezainaren edo semaforoaren seinaleak ibilgailuei bertatik
zirkulatzen uzten dien artean.
c) Bide-marraz seinaleztatuta egon eta oinezkoentzat diren
gainerako pasaguneetan, nahiz eta lehentasuna oinezkoek izan, ezin izango dira
galtzadan sartu, harik eta, hurbiltzen ari diren ibilgailuen abiadura eta
distantzia ikusita, galtzadan segurtasunez sar daitezkeela jakin arte.
Oinezkoentzako pasagunetik kanpo galtzada zeharkatzeko, ziur
jakin behar da inolako arrisku edo oztoporik sortu gabe egin daitekeela.
Galtzada zeharkatzean, bere ardatzaren perpendikular egin
behar da, denborarik luzatu gabe eta bertan geratu gabe, premiazkoa ez bada
behintzat, eta gainontzekoen ibilia oztopatu gabe.
Oinezkoek ezin dituzte zeharkatu plazak eta biribilguneak
galtzadatik, beraz inguratu egin behar dituzte.
125. artikulua. Autobide
eta autobiei buruzko arauak.
Debekatuta dago oinezkoak autobidean eta autobian ibiltzea,
hurrengo idatz-zatietan zehaztutako kasu eta baldintzetan izan ezik.
Autobidetik edo autobiatik zirkulatzen ari diren
ibilgailuetako gidariek ezin izango diote inori jaramonik egin, eramateko
eskaririk egiten badie, inolako bidegunetan, ezta bidesari-guneetako
zabaluneetan ere.
Istripu edo matxuraren bat izateagatik, edo bidaiariren bat
ondoezik jarri delako, edo bestelako larrialdiren bat dela eta, ibilgailua
autobidean edo autobian ibilgetu eta laguntza eskatu beharra izanez gero,
larrialdietarako posterik gertuena erabili behar da. Baina bidean halako
zerbitzurik ez badago, bide-erabiltzaileei eskatu ahal izango zaie laguntza.
Dena dela, ibilgailuko bidaiari bat ere ezin izango da galtzadatik ibili.
Larrialdi-zerbitzuetako edo zerbitzu berezietako bidaiariak
eta erabiltzaileak autobideetan eta autobietan ibil daitezke, dena delako zerbitzua
betetzeko ezinbestekoa denean, eta erabiltzaile bakar baten segurtasuna ere
arriskuan ez jartzeko neurri egokiak hartuta.
V. KAPITULUA.
Animalien zirkulazioa
126. artikulua. Arau
orokorrak.
Trafikoari, motordun ibilgailuen zirkulazioari eta
bide-segurtasunari buruzko legediak araututako bideetatik ibili, abelbide
erabilgarririk ez dagoenean eta norbaitek zainduta dabiltzanean baino ezin
izango dira ibili lor-abereak, zamariak, zelako abereak eta abelburuak; azken
horiek, ordea, bakarka nahiz taldean edo aldraka ibil daitezke.
Halakoetan, ibilgailu-zirkulazio gutxien daukan bide
alternatibotik ibili behar dira, eta kapitulu honetan erabakitakoarekin bat
etorriz (testu artikulatuaren 50.1 artikulua).
127. artikulua. Arau
bereziak.
Aurreko artikuluan aipatutako animaliak eramateko, 18 urte
baino gehiagoko pertsona bat behar da gutxienez, eta une oro animalioi eusteko
gai izan behar da. Pertsona horrek, berarekin zerikusia izan dezaketen heinean,
ibilgailuetako gidarientzako arauak ez ezik, honako agindu hauek ere bete behar
ditu:
a) Ezin izango dira sartu oinezkoentzako guneetan.
b) Lor-abereek, zamariek, zelako abereek edo solte doazen
abereek eskuin aldeko bazterbidetik zirkulatu behar dute; eta, galtzadatik
ibili beharra izanez gero, eskuineko bazterretik ahalik eta hurbilen ibili
behar dira. Salbuespenez, animalia bakarra bada, ezkerreko bazterretik eraman
daiteke, segurtasuna handiagoa izateko bada.
c) Taldean edo aldran doazen animaliak pausoan ibili behar
dira, bidearen eskuineko bazterretik ahalik eta hurbilen, eta galtzadaren
eskuineko erdia baino gehiago inoiz ere bete gabe. Taldeetan banatu behar dira,
talde luzeegiak egin gabe; talde bakoitzak gutxienez gidari bat eduki behar du,
eta zirkulazioa ahalik eta gutxien oztopatzeko moduko tarteak gorde behar
dituzte elkarren artean. Kontrako noranzkoan datozen beste abere batzuekin topo
eginez gero, lehenbailehen eta ikuspen oneko lekuetan gurutzatzeko ahaleginak
egin behar dituzte gidariek; baina horrela egiterik ez badago, premiazkoak
diren neurriak hartu beharko dituzte, hurbil daitezkeen ibilgailuetako gidariak
garaiz gera daitezen, edo abiadura gutxitu ahal izan dezaten.
d) Bideak zeharkatu, baimenduta eta horretarako
seinaleztatuta dauden pasaguneetatik baino ez dituzte zeharkatuko abereek; edo
beharrezko segurtasun-baldintzak betetzen dituzten beste gune batzuetatik.
e) Gutxi argitutako bidetik badabiltza gauez, edo eguraldiak
edo ingurugiroak eragindako baldintzek ikuspena nabarmen gutxituta dagoela
badabiltza, abereak non dauden eta zelako tamaina duten ikusarazteko
beharrezkoak diren beste argi eraman behar dituzte zaintzaileek, galtzadaren
erditik hurbilen dagoen alderdian kokatuta; argiak, izan ere, zuriak edo horiak
izango dira aurreko aldera, eta gorriak, atzeko aldera; eta, behar izanez gero,
multzo bakarra osatuko dute argiok.
f) Estuguneetan, elkarguneetan eta bata bestearen
traiektoriak gurutzatu edo ebakitzen diren bestelako kasuetan, ibilgailuei utzi
behar diete pasatzen abereek, 66.2 artikuluan jasotako kasuetan izan ezik.
Debekatuta dago edozein eratako animaliak edozein bidetan
edo inguruetan zaindu gabe uztea baldin eta bidera irteteko modurik badute.
128. artikulua. Autobide
eta autobiei buruzko arauak.
Animaliek debekatuta dute autobideetan edo autobietan
zirkulatzea (testu artikulatuaren 50.2 artikulua).
Animaliek tiratutako ibilgailuak ere hartzen ditu debeku
horrek.
VI. KAPITULUA.
Larrialdietan zer egin
129. artikulua. Laguntza
eman beharra.
Bide-istripuren bat dagoenean, bai tarteko diren
bide-erabiltzaileek, bai istripua ikusi edo haren berri dutenek ere, honela
jokatu behar dute: bertan inor kaltedunik gertatu bada, laguntza eman behar
diete kaltedunei, edo, bestela, haientzako laguntza eskatu; gainera, arrisku
edo kalte handiagorik izan ez dadin ahalegindu behar dira; are gehiago, ahal
den neurrian segurua bilakatu behar dute berriro zirkulazioa; eta, azkenik, gertatutakoari
buruzko argibideak jaso eta eman behar dituzte (testu artikulatuaren 51.1
artikulua).
Bide-istripuetan tarteko diren
bide-erabiltzaileek, ahal den neurrian, honako hauek egin beharko dituzte:
a) Geratu egin behar dira, baina zirkulaziorako arrisku
berririk ez sortzeko moduan.
b) Istripuaren inguruko gertakari eta ondorioei buruzko
ideia orokorra osatu behar dute. Horrela, egoeraren arabera, hartu beharreko
neurrien artean lehentasunen hurrenkera ezarri ahal izango dute, zirkulazioaren
segurtasuna bermatzeko, kaltetuei laguntzeko, kaltetuen nortasuna jakinarazteko
eta agintaritzari edo agintaritzaren agenteei laguntzeko.
c) Zirkulazioa seguru mantentzen edo seguru bihurtzen
ahalegindu behar dira. Eta, itxuraz, norbait hilda edo oso larri zaurituta
badago, edo agintaritzari edo agintaritzaren agenteei deitu bazaie,
dauden-daudenean utzi behar dituzte erantzukizuna erabakitzeko baliagarri izan
daitezkeen gauzak, aztarnak edo bestelako frogak, zaurituen edo zirkulazioaren
segurtasunari kalterik egiten ez bazaio horrela.
d) Zaurituei laguntzarik egokiena eman behar diete kasu
bakoitzean, eta, batez ere, horretarako egon daitezen zerbitzuei
osasun-laguntza eskatu.
e) Itxuraz norbait hilda edo zauriturik badago,
agintaritzari edo agintaritzaren agenteei deitu behar diete. Gero, istripua
izan den lekura itzuli behar dira edo bertan jarraitu agintariok iritsi arte,
baldin eta agintaritzak edo agintaritzaren agenteek lekua uzteko baimenik eman
ez badiete, edo kaltedunei lagundu behar ez badiete, edo tarteko izan direnok
laguntza jaso beharrean ez badaude. Aldiz, ez da beharrezkoa izango agintaritzari
edo agintaritzaren agenteei deitzea edo gertakarien lekuan jarraitzea, baldin
eta oso argi badago zauriak arinak izan direla, zirkulazioa berriz ere segurua
bihurtu bada eta bide-istripuan tarteko izan den inork halakorik eskatzen ez
badu.
f) Bide-istripuan tarteko izan diren beste pertsonei norbere
nortasuna jakinarazi behar diete, hala eskatzen badiete; kalte material hutsak
sortu badira eta alderdietako bata bertan ez badago, norbere izena eta helbidea
beste horri lehenbailehen jakinarazteko neurri egokiak hartu beharko dituzte,
edo zuzenean, edo agintaritzaren agenteak bitarteko direla, zuzenean ezin
denean.
g) Bide-istripuan tarteko izan diren beste pertsonei
ibilgailuaren zehaztasunak eman behar dizkiete, hala eskatzen badiete.
Bide-istripuren bat gertatu dela ikusten duten
bide-erabiltzaileek, nahiz eta tartekoak ez izan, ahal duten neurrian eta
dagokien heinean, aurreko paragrafoan ezarritako aginduak bete behar dituzte;
ez, ordea, agintaritza edo agintaritzaren agenteak bertaratzen badira. Baina,
argi eta nabaria bada lankidetza hori ez dela beharrezkoa, kasu horiek
salbuespen izango dira.
130. artikulua.
Ibilgailua ibilgetu eta zama erortzea.
Istripu edo matxuraren bat gertatu delako, ibilgailuak edo
ibilgailuaren zamak galtzada oztopatzen badu, gidariek egoki seinaleztatu behar
dute dena delako ibilgailua edo sortutako oztopoa, eta ondoren, ahalik eta
lasterren bertatik kentzeko ezinbestekoak diren neurriak hartu; horretarako,
ordea, galtzadatik atera behar dute aipatutako ibilgailu edo zama hori, eta
ahal izanez gero, aparkatzeko arauak betez kokatu (testu artikulatuaren 51.2
artikulua).
Larrialdiren bat gertatu dela-eta, ibilgailua galtzadan
ibilgetuta badago edo ibilgailuaren zama galtzadara erori bada, gidariak eta,
ahal den neurrian, ibilgailuko bidaiariek, ahaleginak egin behar dituzte, bai
ibilgailua eta bai zama, biak ere, zirkulazioa ahalik eta gutxien oztopatzeko
lekuan uzteko. Beharrezkoa izanez gero, bazterbidea eta erdibitzailea erabili
ahal izango dira horretarako. Era berean, ibilgailua eta zama bidetik ahalik
eta lasterren kentzeko bidezko diren neurriak hartu behar dituzte.
Aurreko paragrafoan adierazitako kasuetan, larrialdi-argiak
piztu behar dira ibilgailuak halakorik badu, baita posizioko argiak eta
galibokoak ere, aginduta dagoenean. Eta, horiez gain, bidea libre utzi arte,
arriskuaz ohartarazteko arauzko aparatuak erabili behar dituzte gidariek,
egoera horretaz ohartarazteko, zirkulazioa den modukoa delako hala egiterik
uzten ez duenean izan ezik.
Aipatutako aparatu bana kokatu behar da ibilgailuaren edo
zamaren aurretik eta atzetik, 50 metrora gutxienez; eta ikusi, hurbiltzen ari
diren gidariek 100 metrotik ikusteko modukoak izan behar dira behintzat.
Bestalde, noranzko bakarreko galtzadetan edo hiru errei edo
gehiagokoetan, aski izango da aparatu bakarra jartzea; 50 metro lehenago jarri
behar da gutxienez, eta lehen adierazitako eran.
Laguntzarik eskatu behar izanez gero, hurbilen dagoen
larrialdietarako postea erabili behar da, bidean halakorik badago; bestela,
beste bide-erabiltzaileei eska dakieke laguntza.
Edonola ere, ahal bada, inor ere ez da galtzadan sartuko.
Istripu edo matxuraren bat izan duen ibilgailua atoian
eramateko, berariaz horretarako diren ibilgailuak baino ezin izango dira
erabili.
Salbuespenez, eta betiere segurtasun-baldintzak betez,
izango da baimenik beste ibilgailu batzuek herrestan eraman dezaten, baina
zirkulazioa oztopatu gabe, eta ondo ibilgetu daitekeen lekurik hurbileneraino.
Salbuespen hori inoiz ere ezin izango da aplikatu autobide
eta autobietan.
Salgai arriskutsuak garraiatzeko ibilgailu bati gertatzen
bazaio larrialdia, lehengoez gain, halakoentzako arau bereziak aplikatuko
zaizkio.
IV. TITULUA
Seinaleak
I. KAPITULUA
Arau orokorrak
131. artikulua.
Kontzeptua.
Seinaleek multzo bat osatzen dute, eta honako hauek sartzen
dira multzo horretan: bidezainen seinaleak eta aginduak, bideetan ibiltzeko
ohiko araubidea aldatzen duten aldi baterako seinaleak eta baliza-seinale
finkoak, semaforoak, zirkulazioko seinale bertikalak eta bide-marrak.
Bide-erabiltzaileei zuzenduta daude, eta honako eginkizunak dituzte: bide-erabiltzaileak
ohartarazi behar dituzte bideetako edo zirkulazioko inguruabarrei buruz, baita
informazioa eman ere, behar besteko aurrerapenez; horiez gain,
bide-erabiltzaileen jokabideak arautu edo agintzeko ere badira seinaleok.
132. artikulua.
Seinaleen aginduak betetzea.
Legearen xede diren bideetako bide-erabiltzaile guztiek men
egin behar diete betebehar edo debekuren bat ezartzen duten zirkulazioko
seinaleei; era berean, bideetatik zirkulatzen ari direnean aurkitutako arauzko
gainerako seinaleen aginduetara egokitu behar dituzte beren jokabideak.
Hortaz, seinaleak gelditzeko agintzen badu, horrela
gelditutako ibilgailuaren gidaria ezin izango da berriro abiatu seinaleak
ezartzen duen manua bete arte.
Ordainketa dinamikoa edo teleordainketa erabiltzen duten
ibilgailuek sistema hori egoki erabiltzeko behar diren bitarteko teknikoak izan
behar dituzte (testu artikulatuaren 53.1 artikulua).
Bete gabe uzteko arrazoi berezirik ez badago behintzat,
seinaleetan adierazitako aginduak bete behar dituzte bide-erabiltzaileek, nahiz
eta zirkulaziorako jokabideak ezartzen dituzten arauekin bat ez datozela
iruditu (testu artikulatuaren 53.2 artikulua).
Eskuineko aldean, galtzadaren gainean edo erreiaren gainean
parean kokatutako semaforoen eta zirkulazioko seinale bertikalen aginduak bete
egin behar dituzte bide-erabiltzaileek; baina, aipatutako lekuetan seinalerik
ez badago, eta ezkerreko aldera jiratu edo aurrera jarraitu nahi badute,
bide-erabiltzaileen ezkerreko aldean kokatutako seinaleen aginduak bete beharko
dituzte.
Eskuineko aldean eta ezkerreko aldean agindu desberdinak
adierazten dituzten semaforoak edo seinale bertikalak badaude, ezkerreko aldera
jiratu edo aurrera jarraitu nahi dutenek bide-erabiltzaileen ezkerreko aldeko
seinaleen aginduak baino ez dituzte bete behar.
II. KAPITULUA.
Seinaleen arteko
lehentasuna
133. artikulua.
Lehentasunen hurrenkera.
Zirkulazioko seinale-mota guztien arteko lehentasunen
hurrenkera hauxe da:
a) Bidezainen seinaleak eta aginduak.
b) Bideetan ibiltzeko ohiko araubidea aldatzen duten aldi
baterako seinaleak eta baliza-seinale finkoak.
c) Semaforoak.
d) Zirkulazioko seinale bertikalak.
e) Bide-marrak.
Seinaleak diferenteak izan, eta bertan adierazitako aginduek
elkarren aurka daudela badirudite, aurreko paragrafoan aipatutako hurrenkeraren
arabera lehentasuna duen seinalea izango da nagusi; eta seinaleak mota berekoak
direnean, murriztaileena (testu artikulatuaren 54.2 artikulua).
III. KAPITULUA.
Seinaleen taxua
134. artikulua.
Zirkulazio-seinaleen zerrenda ofiziala.
Zirkulazioko seinaleen zerrenda ofiziala nazioarteko araudi
eta gomendioetan gai horri buruz ezarritakora lotu behar da; eta horrez gain,
Barne eta Sustapen Ministerioek horretarako ezarritako oinarrizko arauetara.
Zerrenda horretan zehazten dira seinaleen forma eta esanahia
eta, hala badagokio, baita kolorea, diseinua, neurriak eta jartzeko sistema
ere.
Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta
bide-segurtasunari buruzko legediak barne hartzen dituen bideetan erabil
daitezen seinaleek bete behar dituzten arauak eta zehaztasunak araudi honetan
eta Zirkulazioko seinaleen zerrenda ofizialean ezarritakoak dira.
Araudi honen I. eranskinean azaltzen dira seinaleen formak,
irudiak eta izenak eta Zirkulazio-seinaleen zerrenda ofiziala osatzen duten
agiriak.
IV. KAPITULUA.
Seinaleen aplikazioa
1. ATALA. AZALPEN
OROKORRAK
135. artikulua.
Aplikazioa.
Galtzadaren zabalera osoari aplikatuko zaizkio seinale
guztiak, galtzada horretatik ibiltzeko baimena duten gidariei zuzentzen
bazaizkie seinale horiek.
Hala ere, seinaleon aplikazioa erreiren batera edo
gehiagotara murriztu ahal izango da, galtzadan egindako marren bidez.
136. artikulua.
Ikuspena.
Gauez errazago ikusi eta irakur daitezen, bide-seinaleak,
batik bat arriskuaz ohartzeko seinaleak eta arau-seinaleak, edo argituta egon
behar dira, edo gai distiratsuez egindakoak izan behar dira, edo distiragailuak
eduki behar dituzte, Sustapen Ministerioak horretarako ezarritako oinarrizko
araudian xedatutakoaren arabera.
137. artikulua.
Inskripzioak.
Seinaleak hobeto ulertu ahal izateko, seinalearen azpian
jarritako panel laukizuzen osagarri batean zerbait idatz daiteke, baita
seinalea barruan duen panel laukizuzen baten barruan ere.
Salbuespenez, honako kasuren bat gertatzen bada, hau da,
eskumenak dituzten agintarien ustez, batetik, seinale edo ikurren baten
esanahia zehaztea komeni bada, edota, bestetik, arau-seinaleen aplikazio-eremua
bide-erabiltzaile batzuentzat edo zenbait denboralditarako mugatu behar bada,
inskripzio bat jarriko da seinalearen azpian, panel laukizuzen osagarri batean;
hain zuzen, Zirkulazioko seinaleen zerrenda ofizialean zehaztutako ikur
gehigarri edo zenbakien bidez egin ezin badira beharrezkoak diren
ohartarazpenak. Hala ere, inskripzio horien ordez edo osagarri, plaka berean
ikur adierazgarri bat edo beste jarri ahal izango da.
Seinalea kartel finko batean edo mezu aldakorreko kartel
batean badago, aipatutako inskripzioa seinalearen ondoan jar daiteke.
138. artikulua.
Seinaleetako hizkuntza.
Bide publikoetako seinalizazio-paneletan sartzen diren edo
horiekin batera jartzen diren azalpen idatziak eta inskripzioak gaztelaniaz
jarriko dira eta, gainera, kasuan kasuko autonomia-erkidegoko autonomia
estatutuan onartutako hizkuntza ofizialean, seinalea erkidego horretako
lurraldean dagoenean.
Herrien izenen eta gainerako toponimoen kasuan izen ofiziala
jarriko da eta, identifikatzeko beharrezkoa denean, gaztelaniaz.
2. ATALA. BIDEETAKO
SEINALEEI BURUZKO ERANTZUKIZUNA
139. artikulua.
Erantzukizuna.
Bidearen titularraren erantzukizuna da bidea zirkulaziorako
segurtasun-baldintzarik onenetan mantentzea, eta seinale eta bide-marra egokiak
bertan jarri eta zaintzea.
Bidean bestelako zirkulazioko seinaleak jartzeko aurretiazko
baimena ematea ere bidearen titularrari dagokio.
Larrialdirik badago, agintaritzaren agenteek aurretiazko
baimenik gabe ezar ditzakete aldi baterako seinaleak (testu artikulatuaren 57.1
artikulua).
Zirkulazioan gorabeherak izan direla-eta, aldi baterako
seinaleak jartzeko erantzukizuna, eta zirkulazioa kontrolatzeko seinale
aldakorrak jartzeko erantzukizuna, bietan ere zirkulazioa arautzeko ardura duen
agintaritzak izango du, errepideei buruzko legediaren arabera (testu
artikulatuaren 57.2 artikulua).
Ildo horretatik, Trafikoko Buruzagitza Nagusia erakunde
autonomoaren edo, hala dagokionean, trafikoa arautzeko erantzukizuna duen
autonomi edo toki agintaritzaren ardura izango da: aldi baterako seinaleak eta
seinale aldakorrak edo trafikoa zaintzeko, arautzeko, kontrolatzeko edo
telematikoki kudeatzeko beste bitarteko batzuk zein bidegune edo bide-motatan
jarri behar diren zehaztea; trafiko agintaritzari laguntzeko diren elementu
fisiko eta teknologikoen ezaugarriak finkatzea; seinale eta elementu fisiko eta
teknologiko horiek jartzea eta zaintzea eta mezu aldakorreko panelen erabilera
eta horietan jarri beharreko mezuak une oro zehaztea, betiere bidearen titular
diren organoei dagozkien eskumenak errespetatuta.
Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta
bide-segurtasunari buruzko legediak hartzen dituen bideetan egiten diren
lanetako seinaleen erantzukizuna lanok burutzen dituzten erakundeena edo
esleipendun enpresena da.
Halako lanetan ibilgailuen pasaera antolatzen duten
langileen adierazpenak derrigorrez bete behar dituzte bide-erabiltzaileek, 60.5
artikuluan xedatutakoaren arabera.
Lanok esleipendun enpresa batek edo titularra ez den
entitate batek egin behar baditu, hasi aurretik Trafikoko Buruzagitza Nagusia
erakunde autonomoari edo, hala badagokio, trafikoaren ardura duen autonomi edo
toki agintaritzari jakinaraziko dio, horrek trafikoa arautzeko, kudeatzeko eta
kontrolatzeko jarraibide egokiak eman ditzan.
Bidearen titularraren baimenik gabe bidean lanak eginez
gero, errepideei buruzko legeria edo, hala badagokio, udal arauak aplikatuko
dira (testu artikulatuaren 10.1 artikulua).
Emandako jarraibideak betetzen ez dituzten lanak egitea eta
seinaleztatzea arau-hauste larritzat joko da, Trafikoari, ibilgailu motordunen
zirkulazioari eta bide-segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatuaren
65.4.f) artikuluan ezarritakoari jarraituz.
140. artikulua.
Languneetako seinaleak
Bideko zirkulazioa oztopatzen duten lanetan seinaleak ezarri
behar dira beti, egunez eta gauez; gainera, gaueko orduetan eta eguraldiak edo
ingurugiroak eragindako kasuetan, argiekin balizatu behar dira. Hori guztia
lanak egiten dituenaren kontura izango da, Sustapen Ministerioak horretarako
ezarritako oinarrizko araudiaren arabera.
Lanetan dauden bideguneak seinaleztatzeko, bide-marka horiak
erabiliko dira.
Halaber, seinale bertikal hauek hondo horia izango dute:
c) Argibide-seinaleek: errei eta orientazio seinale guztiek.
Horien esanahia obrarik ez dagoenean erabiltzen diren
seinale baliokideena izango da.
Zirkulazioko seinaleen zerrenda ofizialean agertzen dira
obra-seinaleen forma, kolore, diseinu, ikur, esanahi eta neurriak.
Forma, ikurrak eta izenak araudi honen I. eranskinean ere
agertzen dira.
141. artikulua.
Seinale-motak eta helburua
Kontrakoa egitea bidezkoa denean izan ezik, Sustapen eta
Barne Ministerioek ezarritako oinarrizko araudian jasotzen diren seinale,
baliza, babes-aparatu eta elementuak baino ezin izango dira erabili bideetako
lan eta jarduera guztietan, I. eranskinean adierazten den moduan.
V. KAPITULUA.
Seinaleak kendu,
ordezkatu eta aldatzea
142. artikulua.
Seinaleei buruzko betebeharrak.
Arauz kanpo jarrita dauden seinaleak, hasierako helburua
galdu duten seinaleak, eta, hondatuta daudelako, beren helburua betetzen ez
duten seinaleak, berehala kentzeko agindua eman behar du bidearen titularrak,
eta, behar izanez gero, seinale egokiak jartzeko agindua; beharrezkoa bada,
zirkulazioa antolatzeko ardura duen agintaritzak emango du agindu hori (testu
artikulatuaren 58.1 artikulua).
Behar bezalako arrazoirik izan ezik, inork ere ezin du
seinalerik jarri bideetan, ez eta kendu, lekuz aldatu, ezkutatu edo itxuraz
aldatu ere, bidearen titularraren, edo, bestela, zirkulazioa antolatzeko ardura
duen agintaritzaren, edo instalazioen erantzukizuna duen agintaritzaren baimenik
gabe (testu artikulatuaren 58.2 artikulua).
Debekatuta dago bai seinaleen edukia aldatzea, zein
seinaleen gainean edo inguruan plakak, kartelak, marrak edo bestelako gauzak
jartzea, baldin eta horiekin nahasmendua sortu, ikuspena edo eraginkortasuna
gutxitu, edo bide-erabiltzaileei itsualdia sortu, edo arreta galarazten bazaie,
betiere, bideen titularrek dituzten eskumenak errespetatuta (testu artikulatuaren
58.3 artikulua).
Trafikoko Buruzagitza Nagusia erakunde autonomoak edo, hala
badagokio, trafikoa arautzeko ardura duen autonomi edo toki agintaritzak,
edozein unetan alda dezake 144.1 artikuluko seinaleen edukia trafikoaren egoera
aldakorrei egokitzeko, betiere, bideen titularren eskumenak errespetatuta.
Aldi baterako seinaleak edo seinale finkoak kentzea edo
hondatzea arau-hauste larritzat joko da, testu artikulatuaren 65.4.f)
artikuluan aurreikusitakoaren arabera.
VI. KAPITULUA.
Zirkulazioko seinaleak
eta bide-marrak: motak eta esanahiak
1. ATALA. BIDEZAINEN
SEINALEAK ETA AGINDUAK
143. artikulua.
Besoarekin egindako seinaleak, eta bestelakoak.
Egunez nahiz gauez urrutitik ere argi ezagutzeko moduan aritu
behar dira trafikoaren ardura duen agintaritzaren agenteak trafikoa arautzen
ari direnean. Eta bide-erabiltzaileek berehala bete beharko dituzte haien
aginduak eta seinaleak, ondo ikusteko moduko seinaleak izan behar dira eta.
Zirkulazioa antolatzen ari diren bidezainek eta, ibilgailuen
pasaera arautzen ari direnean, baita Polizia Militarrak, obretako langileek eta
garraio bereziko araubidearen menpeko ibilgailuei laguntzen diharduten
pertsonek eta, hala badagokio, artikulu honen 4. paragrafoaren arabera
gaitutako eskoletako haur-taldeek, babes zibileko pertsonalak eta
kirol-jarduerak edo beste edozein ekitaldi antolatzen ari direnek, kolore
deigarrietako arropak eta argia atzera zuzen islatzen duen objektu edo tresnak
erabili beharko dituzte, hurbiltzen diren gidariek eta gainontzeko
bide-erabiltzaileek gutxienez 150 metrora ikus ditzaten.
Oro har, honako seinaleak egingo dituzte trafikoaren ardura
duen agintaritzako agenteek:
a) Besoa bertikalean jasota daukatenean: bidezainari
hurbiltzen zaizkion bide-erabiltzaile guztiak geratu egin behar dira,
segurtasun nahikorekin geratu ezin diren gidarien kasuan izan ezik.
Seinale hau elkargune batean egiten bada, dagoeneko
elkargunean sartuta dauden gidariek ez dute gelditu beharrik.
Gera-lerrorik hurbilenean geratu behar dira gidariak edo,
halakorik ez badago, justu bidezainaren aurrean.
Elkarguneetan, bertan sartu baino lehen geratu behar da.
Seinale hori egin ondoren, geratzeko lekua adierazi dezake
bidezainak, hala behar izanez gero.
b) Besoa edo besoak horizontalean luzatuta dauzkatenean:
luzatutako besoak edo besoek adierazitako norabidea mozten duten norabide
guztietatik bidezainari hurbiltzen zaizkion bide-erabiltzaileak geratu egin
behar dira, daramaten noranzkoa dena dela.
Seinale honek indarrean jarraituko du bidezainak besoa edo
besoak jaitsi ondoren ere, harik eta jarrera aldatu edo beste seinale bat
egiten duen arte.
c) Argi gorri edo hori bat mugitzen dutenean:
bide-erabiltzaileak geratu egin behar dira, beraiei zuzentzen badie argia
bidezainak.
d) Besoa luzatuta, aldizka goitik behera mugitzen dutenean:
seinalea egiten ari den besoaren aldetik bidezainari perpendikularrean
hurbiltzen zaizkion gidariek gutxitu egin behar dute ibilgailuaren abiadura.
e) Beste seinale batzuk: egoerak hala eskatuta, aurrekoak
barik beste zeinu adierazgarri batzuk egin ditzakete bidezainek, argi ulertzen
badira.
Txilibituarekin txistu laburrak behin eta berriz joz eman
dezakete bidezainek ibilgailuak geratzeko agindua; abiatzeko agindua, berriz,
txistu luze baten bidez.
Ibilgailuei buruzko araudi orokorreko V-1 seinalea
erabiltzen duten bitartean, bidezainek aginduak edo jarraibideak eman ahal
dizkiete erabiltzaileei megafoniaz edo argi aditzeko moduko beste edozein
bitartez. Hona hemen horietako batzuk:
a) Bandera gorria: zera adierazten du, bandera daraman
ibilgailua igarotzen den unetik aurrera, galtzada aldi baterako ixten dela
trafikora ibilgailu eta erabiltzaile guztientzat, salbu eta trafikoa arautu,
kudeatu eta kontrolatzeko ardura duen agintaritzako agenteek lagunduta edo
eskoltatuta doazenentzat.
b) Bandera berdea: zera adierazten du, bandera daraman
ibilgailua igarotzen den unetik aurrera, galtzada berriz irekitzen dela
trafikora.
c) Bandera horia: zera adierazten die gainerako gidari eta erabiltzaileei,
arreta handiz ibili behar dutela edo inguruan arriskuren bat dagoela.
Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta
bide-segurtasunari buruzko legediaren menpeko bideetan egiten diren
bizikleta-martxetan edo kirolezko zein kirolez bestelako edozein jardueretan
ordena, kontrol edo segurtasun zereginak burutzen dituen pertsonal laguntzaile
gaituak ere erabili ahal izango du bandera hau.
d) Besoa beherantz luzatuta, inklinatuta eta mugitu gabe.
Honen bitartez, agenteak zera adierazten du ibilgailu baten barrutik, seinalea
egin zaion erabiltzaileak eskuineko aldean gelditu behar duela.
e) Argi gorri zein hori keinukari edo distiratsua
aurrerantz. Honen bitartez, agenteak zera adierazten dio, ibilgailu batetik,
aurreko ibilgailuko gidariari, eskuineko aldean gelditu behar duela, poliziaren
ibilgailuaren aurrean, gainerako erabiltzaileei arriskurik edo eragozpenik
sortu gabe eta agenteak megafoniaren bitartez ematen dituen aginduei jarraituz.
Bidezainik ez badago edo horiei laguntzeko bada, polizia
militarrak zirkulazioa zuzen dezake, eta bideetako lanetako langileek eta
garraio bereziko araubidearen menpeko ibilgailuei laguntzen ari diren pertsonek
ibilgailuen pasaera kontrola dezakete, araudi honetan ezarritako egoera eta
baldintzetan, makila batean R-2 eta R-400 seinale bertikalak ezarriz; eta
eskolako haur-taldeek ere egin dezakete halakorik, bide-erabiltzaileei geratzeko
eskatzeko.
Eskumena duen agintaritzak kirol-jarduerak antolatzeko edo
herri barruko zein kanpoko zirkulazioa mugatzea eskatzen duten ekintzak egiteko
baimena ematen duenean, trafikoaren ardura duen agintaritzak babes zibileko edo
antolakuntzako langileak gaitu ditzake ibilgailuei edo oinezkoei dena delako
ingurunean edo ibilbidean sartzen ez uzteko, II. Eranskinean adierazitako
moduan.
Estatuko Segurtasuneko Indar eta Kidegoek, bere zereginak
betez, bide publikoetan herritarren segurtasunerako polizia-kontrolak jartzen
dituztenean, trafikoa ere bideratu ahal izango dute, baina bakar-bakarrik
bidezainik ez badago.
Bidezainen aginduen eta seinaleen forma eta esanahia
Zirkulazio-seinaleen zerrenda ofizialean ezarritakoaren araberakoak izango
dira.
Seinaleok I. eranskinean ere agertzen dira.
2. ATALA. BIDETIK
IBILTZEKO OHIKO ARAUBIDEA ALDATZEN DUTEN ALDI BATERAKO SEINALEAK ETA
BALIZA-SEINALEAK
144. artikulua. Aldi
baterako seinaleak eta baliza-seinaleak.
Trafikoaren egoera aldakorrei egokituz, zirkulazioa
bideratzea da mezu aldakorreko panelen helburua.
Gidariei informazioa emateko erabiliko dira, baita arriskuez
ohartarazteko eta gomendioak edo nahitaez bete beharreko jarraibideak emateko
ere.
Mezu aldakorreko seinaleztapen-paneletan agertzen diren
testuak eta grafikoak Zirkulazio-seinaleen zerrenda ofizialean xedatutakoaren
araberakoak izango dira.
Mezu aldakorreko panel hauen bitartez ohiko seinaleztapen
horizontal eta bertikalean sartzen diren aldaketak amaituko dira panelean
bertan adierazten denean, edo aldaketok eragin duten arrazoiak desagertzen
direnean. Hortik aurrera, ohiko seinaleak egongo dira berriro indarrean.
Baliza-seinaleak izan daitezke:
a) Langa-moduak: mugatzen duten bidearen aldera pasatzea
debekatzen dute. Honakoak dira:
1. Langa finkoak: mugatzen duten bidera edo bidearen aldera
pasatzea debekatzen dute.
2. Langa edo langa-erdi mugigarriak: galtzadan zeharka
daudenean, pasatzea debekatzen dute denbora-aldi batean, bai
trenbide-pasaguneetan, bai bidesari-guneetan edo aduanetan, bai
establezimenduetako sarreretan edo bestelako lekuetan.
3. Norabideko behin-behineko panelak: pasatzea debekatzeaz
gain, zirkulazioaren noranzkoa adierazten du
4. Banderatxoak, konoak edo antzeko tresnak: elkarrekin
lotzen dituen lerroa zeharkatzea debekatzen dute, lerro hori benetakoa edo
irudimenezkoa bada ere.
5. Argi gorri finkoa: galtzada horretatik zirkulatzeko pasoa
zeharo itxita dagoela adierazten du.
6. Argi horiak, finkoak edo keinukariak: elkarrekin lotzen
dituen irudimenezko lerroa zeharkatzea debekatzen dute.
b) Gida-adierazgarriak: galtzadaren ertza, bihurguneak eta
zirkulazioaren noranzkoa, fabrika-obren mugak edo beste oztopo batzuk
adierazten dituzte.
Hauek dira:
1. Erpin-zedarria: aurrealdean forma erdizilindrikoa duen
baliza-elementua, parez pare triangelu simetrikoak dituena, argia atzera
islatzen duen materialez egina eta trafiko-korronte bi bereizten diren puntua
adierazten duena.
2. Ertz-zedarria: helburu nagusia bide-ertzak balizatzea
duen elementua, batez ere gauez edo ikuspen gutxiko orduetan.
3. Norabide-panel iraunkorrak: erabiltzaileak arrisku
puntualez ohartarazteko eta gidatzeko jarritako baliza-elementuak, zirkulazioaren
noranzkoari buruzko informazioa ematen dutenak.
4. Bide-islagailu horizontalak (katu-begiak).
5. Langako bide-islagailuak.
6. Baliza lauak: galtzadaren ertza, fabrika-obren mugak edo
beste edozein oztopo erakusten dute.
7. Baliza zilindrikoak: edozein segurtasun-neurri indartzen
dute, eta ezin da lotzen dituen lerroa, irudimenezkoa ala ez, zeharkatu.
8. Albo-langak: zurrunak, erdizurrunak eta desplazagarriak.
Plataformaren ertza erakusten dute eta babestu egiten dute bidetik irtenez
gero.
Baliza-seinaleen forma, kolore, diseinu, ikur, esanahi eta
neurriak Zirkulazioko seinaleen zerrenda ofizialean xedatutakoaren araberakoak
izango dira.
3. ATALA. SEMAFOROAK
145. artikulua.
Oinezkoentzako semaforoak.
Hauxe da halako semaforoen argien esanahia:
a) Argia gorria bada, keinukaria ez bada eta geldi-itxuran
oinezko baten irudia agertzen badu, zera adierazten die oinezkoei: ezin direla
galtzada zeharkatzen hasi.
b) Argia berdea bada, keinukaria ez bada, eta oinezko baten
irudia badu ibiltzeko itxuran, galtzada zeharkatzen has daitezkeela adierazten
die oinezkoei.
Argia keinuka hasten denean, ordea, galtzada zeharkatzeko
duten epea bukatzear dagoela, eta argi gorria piztuko dela adierazten die.
Semaforoetako argi eta geziek honako esanahiak dituzte:
a) Keinukaria ez den argi gorriak pasatzea debekatzen du.
Argi gorria piztuta dagoela, ibilgailuak ezin dira semaforoa
baino aurrerago joan, ez eta semaforoaren aurretik gertuen aurkitzen den
gera-lerrotik aurrera pasa ere, halakorik badago.
Semaforoa elkargune baten barnean edo kontrako aldean
badago, ibilgailuak ezin dira bertan sartu, ez eta elkargunearen aurreko
gera-lerroa gainditu ere, halakorik badago.
b) Argi gorri bakarra keinuka pizten bada, edo bi argi gorri
txandaka eta keinuka pizten badira, pasatzea debekatzen diete une batez
ibilgailuei trenbide-pasaguneen aurrean, zubi mugigarrien edo transbordadoreen
sarreretan, suhiltzaileen ibilgailuentzako irteera-inguruetan edo aireuntziren
bat lurretik hurbil datorrenean.
c) Keinuka pizten ez den argi hori baten aurrean, argi gorri
finkoa bailitzan geratu behar dira ibilgailuak. Dena dela, argi horia pizten
denean dena delako ibilgailua geratzeko lekutik hurbilegi badago eta, beraz,
semaforora iritsi aurretik segurtasun-baldintza egokietan geratu ezin bada,
aurrera egin ahal izango du salbuespen gisa.
d) Argi hori bat keinuka pizten bada edo bi argi hori
txandaka eta keinuka pizten badira, gidariak kontu handiz zirkulatu behar dute
eta, hala badagokio, besteei pasatzen utzi.
Horrek ez du esan nahi, ordea, gelditzera behartzen duten
beste seinaleak bete behar ez dituztenik.
e) Argi berde finkoak lehentasunez pasa daitekeela esan nahi
du, 59.1 artikuluan adierazitako kasuetan izan ezik.
f) Argi gorri finko baten edo argi hori baten gainean dagoen
gezi beltzak ez du aipatutako argion esanahia aldatzen, baina geziak
adierazitako mugimendura mugatzen du bete-betean.
g) Hondo biribil beltz baten gainean gezi berde bat piztuta
egoteak zera esan nahi du: geziak adierazitako norabidea eta noranzkoa har
ditzaketela ibilgailuek, semaforo horretan edo aldameneko beste batean aldi
berean piztuta dagoen argia edozein izanda ere.
Gezi berdea pizten denean, geziak adierazitako norabidean
eta noranzkoan soil-soilik zirkulatzeko erreian dauden ibilgailuek norabide eta
noranzko horretatik jarraitu behar dute; eta berdin izango da, horretarako
gordeta egon ez arren ere,aipatutako zirkulazioa errei horretatik ibili behar
bada.
Gezi berdeak adierazitakoari jarraiki doazen ibilgailuak
kontuz ibili behar dira, hartu behar duten erreitik zirkulatzen ari diren
ibilgailuei pasatzen utziz, eta galtzada zeharkatzen ari diren oinezkoak
arriskuan jarri gabe.
147. artikulua.
Ibilgailuentzako semaforo karratuak, edo erreikoak.
Erreiren bat okupatzeko diren semaforoek, hain zuzen,
kokatuta dauden erreitik edo seinaleztapen aldakorreko panelean adierazitakotik
zirkulatzen ari diren ibilgailuetan baino ez dute eraginik. Halako semaforoen
argien esanahia hauxe da:
a) “X” hizkiaren itxura duen argi gorriak esan nahi du
debekatuta dagoela adierazitako erreia okupatzea.
Beraz, errei horretatik doazen ibilgailuetako gidariek
lehenbailehen irten behar dute bertatik.
b) Behera begira dagoen gezi baten itxurako argi berdea
piztuta egoteak azpian duen erreitik zirkulatu daitekeela adierazten du.
Baina erreitik ibiltzeko baimena izateak ez du salbuesten
beste betebehar batzuetatik; ildo horretatik, argi gorri biribil baten aurrean
geratu egin beharko da eta, gainera, araudi honen 133. artikuluan lehentasunen
hurrenkeraz xedatutakoaren salbuespena bada ere, men egingo zaie geratu edo pasatzen
uzteko beste edozein seinale edo marraren aginduei eta, halakorik ez dagoenean,
pasatzeko lehentasunari buruzko arau orokorrak beteko dira.
c) Gezi itxurako argi zuri edo hori batek, nahiz keinukaria
nahiz finkoa izan, errei baten gainean zeihar eta beherantz begira badago,
geziak berak erakusten duen erreira sartu behar direla adierazten die errei
horretatik doazenei, erabiltzen ari diren errei hori itxita egongo delako tarte
txiki bat barru; segurtasun-baldintzak errespetatuz sartu behar dira errei
batetik bestera.
148 artikulua. Ibilgailu
jakin batzuentzako semaforoak.
Semaforoko argietan txirrindu baten irudia argitzen denean,
txirrindu eta motor-bizikletentzat baino ez dira bertako adierazpenak.
Biribil beltz baten gainean marra zuri bat argitzen bada,
semaforoetako adierazpenak tranbientzat eta linea erregularretako autobusentzat
baino ez dira. Baina, autobusentzat gordetako errei bat badago, edo autobus,
taxi edo bestelako ibilgailuentzat gordetako errei bat badago, bertatik
zirkulatzen ari direnentzat baino ez da semaforo hori.
Hona horrelako semaforoen esanahia:
a) Argitutako marra zuria horizontala bada, pasatzea
debekatzen du, argi gorri finko baten baldintza berberetan.
b) Argitutako marra zuria bertikala bada, aurrerantz
pasatzen uzten du.
c) Argitutako marra zuria zeihar badago, nahiz ezkerrera,
nahiz eskuinera, ezkerrera edo eskuinera jiratzeko pasatzen uzten du, hurrenez
hurren.
d) Marra zuria, bertikala zein zeiharra izan, keinuka pizten
bada, aipatutako ibilgailuok geratu egin behar direla adierazten du, hori
koloreko argi finkoen kasuetan izaten diren baldintza berberetan geratu ere.
4. ATALA. ZIRKULAZIOKO
SEINALE BERTIKALAK
1. azpiatala. Arriskuaz
ohartarazteko seinaleak.
149. artikulua. Xedea
eta motak.
Arriskuren bat garaiz sumatzea zaila denean,
bide-erabiltzaileei arriskua hurbil dagoela eta zelakoa den adieraztea baino ez
da arriskuaz ohartarazteko seinaleek duten xedea; hain zuzen, kasu bakoitzean
bidezkoak diren jokabide-arauak bete daitezen.
Panel osagarri baten bidez adieraz daiteke seinaletik
bidegune arriskutsua hasten den puntura dagoen tartea, Zirkulazio-seinaleen
zerrenda ofizialean jasotako eredutik jasota.
Arriskuaz ohartarazteko seinaleren batek luzera-neurriren
bat adierazten duen panel osagarriren bat badarama, arriskutsua den
bidegunearen luzera aipatzen dela ulertu behar da; esaterako, bihurgune
arriskutsu jarraituek edo egoera txarrean dagoen galtzadak hartzen duten
tartearen luzera.
Argi-seinaleen kasuan, ikurrak argi zuriz egindakoak izan
daitezke, argirik gabeko azpi ilunaren gainean.
Honako hauek dira arriskuaz ohartarazteko seinaleak, eta
bakoitzaren izena eta esanahia adierazten dira:
P-1. Elkargunea, lehentasuna duzu. Arriskua, beste bide
batekin zeharkatzen den elkargune bat hurbil dagoelako; hango
bide-erabiltzaileek pasatzen utzi behar dute.
P-1 a.
Elkargunea, lehentasuna duzu eskuineko bidearen aurrean. Arriskua, hurbil
dagoen elkargune batean eskuineko bide batekin zeharkatzen delako; hango
bide-erabiltzaileek pasatzen utzi behar dute.
P-1 b. Elkargunea, lehentasuna duzu ezkerreko bidearen
aurrean. Arriskua, hurbil dagoen elkargune batean ezkerreko bide batekin
zeharkatzen delako; hango bide-erabiltzaileek pasatzen utzi behar dute.
P-1 c. Elkargunea, lehentasuna duzu eskuinetik sartzen den
bideak baino lehenago. Arriskua, hurbil dagoen gune batean eskuinetik bide bat
sartzen delako; hango bide-erabiltzaileek pasatzen utzi behar dute.
P-1 d. Elkargunea, lehentasuna duzu ezkerretik sartzen den
bideak baino lehenago. Arriskua, hurbil dagoen gune batean ezkerretik bide bat
sartzen delako; hango bide-erabiltzaileek pasatzen utzi behar dute.
P-2. Elkargunea, eskuineko aldekoek dute lehentasuna.
Arriskua, elkargune bat hurbil dagoelako; lehentasunei buruzko arau orokorra
bete behar da.
P-3. Semaforoak.
Arriskua, zirkulazioa semaforoz antolatuta duen elkargune
edo bidegune bakarra hurbil dagoelako.
P-4. Elkargunea, jiratuz egiten da zirkulazioa. Arriskua,
gezien noranzkoan jiratuz zirkulatzeko den elkargune bat hurbil dagoelako
P-5. Zubi mugigarria. Arriskua, altxatuz edo jiratuz ireki
daitekeen zubi bat hurbil dagoelako; horrela, aldi baterako moztuta egon
daiteke zirkulazioa.
P-6. Tranbia-pasagunea. Arriskua, tranbia-bide bat
zeharkatzeko gunea hurbil dagoelako; berak du lehentasuna.
P-7. Langadun trenbide-pasagunea. Arriskua, langak edo
langa-erdiak dituen trenbide-pasagunea hurbil dagoelako.
P-8. Langarik gabeko trenbide-pasagunea. Arriskua, langarik
edo langa-erdirik ez duen trenbide-pasagunea hurbil dagoelako.
P-9.a. Nahikoa hurbil, trenbide-pasagune bat, zubi mugigarri
bat edo nasa bat (eskuineko aldean). Nahikoa hurbil, trenbide-pasagune bat,
zubi mugigarri bat edo nasa bat seinaleztatuta dagoela adierazten du, eskuineko
aldean.
Baliza honekin batera, beti egongo da seinale hauetako bat:
P-5, P-7, P-8 edo P-27
P-9 b. Hurbil, trenbide-pasagune bat, zubi mugigarri bat edo
nasa bat (eskuineko aldean). Hurbil, trenbide-pasagune bat, zubi mugigarri bat
edo nasa bat seinaleztatuta dagoela adierazten du, eskuineko aldean. Arriskua
adierazten duen seinaletik toki horretara dagoen tartea bi heren da.
P-9 c. Oso hurbil, trenbide-pasagune bat, zubi mugigarri bat
edo nasa bat (eskuineko aldean). Oso hurbil, trenbide-pasagune bat, zubi
mugigarri bat edo nasa bat seinaleztatuta dagoela adierazten du, eskuineko
aldean. Arriskua adierazten duen seinaletik toki horretara dagoen tartea heren
batekoa da.
P-10 a.
Nahikoa hurbil, trenbide-pasagune bat, zubi mugigarri bat edo nasa bat
(ezkerreko aldean). Nahikoa hurbil, trenbide-pasagune bat, zubi mugigarri bat
edo nasa bat seinaleztatuta dagoela adierazten du, ezkerreko aldean.
Baliza honekin batera, beti egongo da seinale hauetako bat:
P-5, P-7, P-8 edo P-27
P-10 b. Hurbil, trenbide-pasagune bat, zubi mugigarri bat
edo nasa bat (ezkerreko aldean). Hurbil, trenbide-pasagune bat, zubi mugigarri
bat edo nasa bat seinaleztatuta dagoela adierazten du, ezkerreko aldean.
Arriskua adierazten duen seinaletik toki horretara dagoen tartea bi heren da.
P-10 c. Hurbil, trenbide-pasagune bat, zubi mugigarri bat
edo nasa bat (ezkerreko aldean). Hurbil, trenbide-pasagune bat, zubi mugigarri
bat edo nasa bat seinaleztatuta dagoela adierazten du, ezkerreko aldean.
Arriskua adierazten duen seinaletik toki horretara dagoen tartea heren batekoa
da.
P-11. Langarik gabeko trenbide-pasagune baten kokapena.
Arriskua, langarik gabeko trenbide-pasagune bat guztiz hurbil dagoelako.
P-11 a.
Trenbide bat baino gehiago dituen langarik gabeko trenbide-pasagune baten
kokapena. Arriskua, trenbide bat baino gehiagoko trenbide-pasagune bat langarik
gabe guztiz hurbil dagoelako.
P-12. Aireportua. Arriskua, gertuan, bide gainetik, altuera
txikira, aireuntziak hegaz ibiltzen direlako maiz, ustekabeko zaratak sortuz.
P-13 a. Bihurgune arriskutsua,
eskuineko aldera. Arriskua, eskuineko alderako bihurgune arriskutsua nahikoa
hurbil dagoelako.
P-13 b. Bihurgune arriskutsua,
ezkerreko aldera. Arriskua, ezkerreko alderako bihurgune arriskutsua nahikoa
hurbil dagoelako.
P-14 a. Bihurgune arriskutsuak,
eskuineko aldera. Arriskua, elkarri loturiko bihurguneak nahikoa hurbil
daudelako; lehenengoa, eskuinera.
P-14 b. Bihurgune arriskutsuak,
ezkerreko aldera. Arriskua, elkarri loturiko bihurguneak nahikoa hurbil
daudelako; lehenengoa, ezkerrera.
P-15. Zoru irregularra. Arriskua, bidean konkorren bat edo
zuloguneren bat nahikoa hurbil dagoelako, edo zoladura gaizki dagoelako.
P-15 a. Konkorra. Arriskua,
bidean konkor bat nahikoa hurbil dagoelako.
P-15 b. Zulogunea. Arriskua, bidean
zulogune bat nahikoa hurbil dagoelako.
P-16 a.
Aldapa handiko jaitsiera. Arriskua, aldapa handiko jaitsiera duen bidegunea
dagoelako. Aldaparen ehunekoa adierazten du zenbakiak.
P-16 b. Aldapa handiko igoera. Arriskua, aldapa handiko
igoera duen bidegunea dagoelako. Aldaparen ehunekoa adierazten du zenbakiak.
P-17. Galtzada-estugunea. Arriskua, galtzada estuagoa duen
bidegune bat egon daitekeelako nahikoa hurbil.
P-17 a.
Galtzada-estugunea, eskuinetik. Arriskua, eskuineko aldetik galtzada estutzen
den bidegune bat nahikoa hurbil dagoelako.
P-17 b. Galtzada-estugunea, ezkerretik. Arriskua, ezkerreko
aldetik galtzada estutzen den bidegune bat nahikoa hurbil dagoelako.
P-18. Lanak. Arriskua, lanetan dagoen bidegune bat nahikoa
hurbil dagoelako.
P-19. Zoladura irristakorra. Arriskua, oso irristakorra izan
daitekeen zoladura duen galtzada-gune bat nahikoa hurbil dagoelako.
P-20. Oinezkoak. Arriskua, oinezkoak ibili ohi diren toki
bat nahikoa hurbil dagoelako .
P-21. Haurrak. Arriskua, nahikoa hurbil dagoen leku batean
haurrak sarri ibiltzen direlako; hala nola, eskolak, jolasguneak, e.a.
P-22. Txirrindulariak. Arriskua, txirrindularientzako
pasagune bat nahikoa hurbil dagoelako, edo txirrindulariek sarri bidera irten
edo bidea zeharkatzeko erabiltzen duten lekua delako.
P-24. Lotu gabeko animalien pasagunea. Arriskua, lotu gabeko
animaliek sarri zeharka dezaketen bidegunea nahikoa hurbil dagoelako.
P-25. Bi noranzkoetako zirkulazioa. Arriskua, behin-behinean
edo beti zirkulazioa bi noranzkoetan egiteko erabiltzen den galtzada-gunea
nahikoa hurbil dagoelako.
P-26. Lur-jausiak. Arriskua, nahikoa hurbil dagoen inguruan
sarri lur-jausiak gertatzen direlako; ondorioz, oztopoak aurki daitezke
galtzadan.
P-27. Kaia. Arriskua, bideak kaira edo ur-korronte batera
eramaten duelako.
P-28. Harri-txintxar solteak. Arriskua, nahikoa hurbil
dagoen bidegune batean ibilgailuak igarotzean harri-txintxarrak jaurtitzeko
arriskua dagoelako.
P-29. Haizea, albotik. Arriskua, nahikoa hurbil dagoen
inguru batean haize-boladek albotik sarri jotzen dutelako.
P-30. Alboko koska. Arriskua, ikurrak adierazten duen
alderdian, eta bidearen luzetara, koska bat dagoelako.
P-31. Trafiko-pilaketa. Arriskua, nahikoa hurbil dagoen
bidegune batean trafiko-pilaketa egonik, zirkulazioa geratuta edo zailduta
dagoelako.
P-32. Oztopoa, galtzadan. Arriskua, nahikoa hurbil aurkitzen
den leku batean matxura, istripu zein bestelako zergatiak direla eta, galtzada
oztopatzen ari diren ibilgailuak daudelako.
P-33. Ikuspen gutxi. Arriskua, izan ere, behelainoak,
euriak, elurrak, keak eta abarrek eraginda, ikuspena nabarmen gutxitu ondoren,
zirkulaziorako zailtasunak dituen bidegune bat nahikoa hurbil dagoelako.
P-34. Zoladura irristakorra izotzaren edo elurraren
eraginez. Arriskua, izotzak edo elurrak eraginda bereziki irristakorra izan
daitekeen zoladura duen galtzada-gune bat nahikoa hurbil dagoelako.
P-50. Beste arrisku batzuk. Beste seinaleek adierazitako
arriskuak barik bestelakoren bat nahikoa hurbil dagoela agertzen dute.
Arriskuaz ohartarazteko seinaleen forma, kolore, diseinu,
ikur, esanahi eta neurriak Zirkulazioko seinaleen zerrenda ofizialean agertzen
dira.
Forma, ikurrak eta izenak araudi honen I. eranskinean ere
agertzen dira.
2. azpiatala.
Arau-seinaleak.
150. artikulua. Xedea,
motak eta arau orokorrak.
Bide-erabiltzaileek bete behar dituzten betebehar, mugapen
edo debeku bereziak adieraztea da arau-seinaleen xedea.
Hauxe da arau-seinaleen sailkapena:
a) Lehentasun-seinaleak.
b) Sarrera debekatzeko seinaleak.
c) Pasua murrizteko seinaleak.
d) Debekua edo murrizpena adierazteko beste seinale batzuk.
e) Betebeharra adierazteko seinaleak.
f) Debekuen edo murrizpenen amaiera adierazteko seinaleak.
Herriaren izena adierazten duen seinalearen ondoan edo
bertikalean jarritako arau-seinaleek adierazten dute herri osoari aplikatzen
zaizkiola arau-seinaleok, salbu eta herri-barruan zenbait bidegunetarako arau
desberdinak jartzen badira beste seinale batzuen bitartez.
Arau-seinaleen bitartez ezartzen diren betebehar, muga edo
debekuak seinalea kokatuta dagoen lekuaren zeharkako sekziotik aurrera bete
behar dira, salbu eta seinalearen azpian jarritako panel osagarri batean
zeharkako sekziotik zenbat metrotara hasi behar diren betetzen adierazten bada.
151. artikulua.
Lehentasun-seinaleak.
Bide-erabiltzaileei elkarguneetako eta pasagune estuetako
lehentasun-arau bereziak jakinaraztea da lehentasun-seinaleen helburua.
Hauek dira lehentasun-seinaleen izenak eta esanahiak:
R-1. Utzi pasatzen. Beste bide edo errei batera sartu nahi
duten gidariek elkargunean pasatzen utzi behar diete bide edo errei horretatik
doazen ibilgailuei.
R-2. Nahitaez geratu edo stop.
Gidari guztiek dute beren ibilgailua geratzeko betebeharra, hain zuzen hurrengo
gera-lerroaren aurrean edo, halakorik ez badago, justu elkargunean sartu baino
lehenago; gainera, bideren batera hurbiltzen ari direnez, bertatik zirkulatzen
ari diren ibilgailuei pasatzen utzi behar diete elkargunean.
Aparteko gorabeherengatik gelditutako lekutik ikuspen
nahikorik ez badago, gidaria berriz gelditu behar da ikuspen nahikoa dagoen
lekuan, bide-erabiltzaileak arriskutan jarri gabe.
R-3. Galtzada honek lehentasuna du. Elkarguneetan
lehentasuna dutela adierazten die galtzada horretatik zirkulatzen ari diren
ibilgailuetako gidariei, beste galtzada batetik zirkulatzen ari diren
ibilgailuak baino lehenago.
R-4. Lehentasunaren amaiera. Norbera zirkulatzen ari den
galtzadak beste galtzada batekiko duen lehentasuna galtzen duen lekua nahikoa
hurbil dagoela adierazten du.
R-5. Kontrako noranzkoan dabiltzanek, lehentasuna. Pasagune
estu horretan sartzeko debekua dago, baldin eta kontrako noranzkoan zirkulatzen
ari diren ibilgailuei gerarazi gabe igaro ezin bada.
R-6. Kontrako noranzkoan dabiltzanekiko lehentasuna.
Hurrengo pasagune estuan lehentasuna dutela adierazten die gidariei, kontrako
noranzkoan zirkulatzen ari diren ibilgailuen aurretik.
Nahiz eta 150.1. artikuluko betekizunak bete ez, P-1, P-1 a, P-1 b, P-1 c, P-1 d, P-2,
P-6, P-7 eta P-8 ere lehentasun-seinaleak dira.
152. artikulua. Sarrera
debekatzeko seinaleak.
Sarrera debekatzeko seinaleek sarrera debekatzen diete
ibiliaren noranzkoan aurrez aurre halako seinaleak aurkitzen dituzten ibilgailu
edo bide-erabiltzaileei, hain zuzen seinaleok kokatuta dauden puntutik aurrera.
Hona hemen, zehatz-mehatz, nolako debekua ezartzen duten:
R-100. Zirkulazioa, debekatuta. Debekatuta dute zirkulazioa
ibilgailu-mota guztiek, noranzko bietan.
R-101. Sarrera, debekatuta. Debekatuta dute sarrera
ibilgailu-mota guztiek.
R-102. Sarrera, debekatuta, motordun ibilgailuentzat.
Debekatuta dute sarrera motordun ibilgailuek.
R-103. Sarrera debekatuta motordun ibilgailuentzat,
sidekarrik gabeko bi gurpileko motorrentzat izan ezik. Debekatuta dute sarrera
motordun ibilgailuek. Ez die sarrerarik debekatzen bi gurpileko motorrei.
R-104. Sarrera debekatuta motorrentzat. Debekatuta dute
sarrera motorrek.
R-105. Sarrera debekatuta motor-bizikletentzat. Debekatuta
dute sarrera bi eta hiru gurpileko motor-bizikletek eta kuadriziklo arinek.
Halaber dute sarrera debekatuta mugikortasun murriztua duten pertsonentzako
ibilgailuek.
R-106. Sarrera debekatuta salgaiak garraiatzeko
ibilgailuentzat. Debekatuta dute sarrera salgaiak garraiatzeko ibilgailuek.
Halakotzat joko dira kamioi eta furgoi guztiak, horien masa dena dela.
R-107. Sarrera debekatuta salgaiak garraiatzeko
ibilgailuentzat, bertan adierazitako baimendutako masa baino handiagoa badute.
Debekatuta dute sarrera salgaiak garraiatzeko ibilgailu-mota guztiek, beren
baimendutako gehienezko masa seinalean adierazitakoa baino handiagoa bada.
Halakotzat joko dira seinalean adierazitako baimendutako gehienezko masa baino
handiagoa duten kamioi eta furgoiak. Hutsik zirkulatu arren, debekatuta dute
sartzea.
R-108. Sarrera, debekatuta, salgai arriskutsuak garraiatzeko
ibilgailuentzat. Debekatuta dute pasatzea salgai arriskutsuak garraiatzeko
ibilgailu-mota guztiek, beren arautegi bereziaren arabera zirkulatu behar
badute.
R-109. Sarrera debekatuta salgai lehergarriak edo sukoiak
garraiatzeko ibilgailuentzat. Debekatuta dute pasatzea salgai lehergarriak
garraiatzeko edo suak erraz hartzen dituen salgaiak garraiatzeko ibilgailu-mota
guztiek, beren arautegi bereziaren arabera zirkulatu behar badute.
R-110. Sarrera debekatuta ura kutsa dezaketen produktuak
garraiatzeko ibilgailuentzat. Debekatuta dute pasatzea ura kutsa dezaketen
produktutan mila litro baino gehiago daramatzaten ibilgailu-mota guztiek.
R-111. Sarrera debekatuta nekazaritzako ibilgailu
motordunentzat. Debekatuta dute sarrera traktoreek eta nekazaritzako bestelako
makina autopropultsatuek.
R-112. Sarrera debekatuta atoidun ibilgailu motordunentzat,
erdi-atoiak eta ardatz bakarreko atoiak salbuespen direla. Atoiaren irudiaren
gainean edo plaka osagarri batean tona-kopuru bat idatzita agertzen bada, atoiarentzat
baimendutako gehieneko masa kopuru hori baino handiagoa izan behar dela esan
nahi du, pasatzeko debekua aplikatu ahal izateko.
R-113. Sarrera debekatuta animaliek tiratutako
ibilgailuentzat. Debekatuta dute sarrera animaliek tiratutako ibilgailuek.
R-114. Sarrera debekatuta bizikletentzat. Debekatuta dute
sarrera bizikletek.
R-115. Sarrera debekatuta esku-gurdientzat. Debekatuta dute
sarrera esku-gurdiek.
R-116. Sarrera debekatuta oinezkoentzat. Debekatuta dute
sarrera oinezkoek.
R-117. Sarrera debekatuta zelako abereentzat. Debekatuta
dute sarrera zelako abereek.
153. artikulua.
Pasabidea murrizteko seinaleak.
Pasabidea murrizteko seinaleek pasatzea debekatzen diete
ibiliaren noranzkoan aurrez aurre halako seinaleak aurkitzen dituzten
ibilgailuei, hain zuzen seinaleok kokatuta dauden puntutik aurrera. Hona hemen,
zehatz-mehatz, nolako debekua ezartzen duten:
R-200. Debekatuta geratu gabe pasatzea. Derrigorrez
geratzeko tokia adierazten du; inskripzioaren arabera, nahikoa hurbil dago edo
aduana, edo polizia, edo bidesari-gune bat, edo beste punturen bat. Gerarazteko
tresna mekanikoak egon daitezke instalatuta gune horien ostean. Horrela
gelditutako gidaria ezin izango da berriro abiatu seinaleak ezarritako beharra
bete arte.
R-201. Masa-muga. Adierazitako tona-kopurua gainditzen duten
ibilgailuek debekatuta dute pasatzea, masa osoarekin kopuru hori gainditzen
badute.
R-202. Masa-muga, ardatzeko. Ibilgailuek debekatuta dute
pasatzea baldin eta ardatz batera akoplatutako gurpil guztiek ardatzera
transmititzen duten masa seinalean adierazitakoa baino handiagoa bada.
R-203. Luzera-muga. Debekatuta dute pasatzea, zamaren luzera
ere barne hartuta, adierazitako gehieneko luzera gainditzen duten ibilgailu edo
ibilgailu-taldeek.
R-204. Zabalera-muga. Debekatuta dute pasatzea, zamaren
zabalera ere barne hartuta, adierazitako gehieneko zabalera gainditzen duten
ibilgailuek.
R-205. Altuera-muga. Debekatuta dute pasatzea, zamaren
altuera ere barne hartuta, adierazitako gehieneko altuera gainditzen duten
ibilgailuek.
154. artikulua. Debekua
edo murrizketa adierazteko beste seinale batzuk
Hona hemen seinaleon izenak eta esanahiak:
R-300. Gutxieneko tartea. Debekatuta dago seinalean
adierazitako tartearen bestekoa edo handiagoa zaindu gabe aurreko ibilgailuaren
atzetik zirkulatzea, aurreratzeko izan ezik.
Metro-kopurua adierazten ez bada, seinaleak gogorarazten du
ibilgailuen arteko segurtasun-distantzia generikoa, 54. artikuluan
adierazitakoa, gorde behar dela.
R-301. Gehieneko abiadura. Debekatuta dago seinalean
adierazitako abiadura (kilometroak orduko) baino azkarrago zirkulatzea.
Seinalea kokatuta dagoen lekutik behartzen du, harik eta «Abiadura-mugaren
amaiera», «Debekuen amaiera» edo «Gehieneko abiadura» adierazten duen beste
seinale bat agertu arte. Hala ere, arriskuaz ohartarazteko seinaleren baten
tantai berean edo panel berean kokatuta badago, debekua ere adierazitako
arriskua amaitzen den puntuan amaituko da. Lehentasunik gabeko bideren batean
kokatuta badago, aldiz, lehentasuneko bideren batekin duen elkargunetik
irtetean indarra galduko du.
Seinalean adierazitako muga eta horrelako bideetan
baimendutako gehienezko abiadura berdinak badira, seinaleak modu generikoan
gogorarazten du debekatuta dagoela muga hori gainditzea.
R-302. Eskuinera jiratzea, debekatuta. Debekatuta dago
eskuinera jiratzea.
R-303. Ezkerrera jiratzea, debekatuta. Debekatuta dago
ezkerrera jiratzea. Noranzkoa aldatzea ere debekatzen du.
R-304. Buelta ematea, debekatuta. Debekatuta dago martxaren
noranzkoa aldatzea.
R-305. Aurreratzea, debekatuta. Aurreratzeko arau orokorrak
errespetatu beharraz gain, adierazten du ibilgailu guztiek dutela debekatuta
galtzadatik doazen gainerako ibilgailuak aurreratzea, salbu eta aurreratuak bi
gurpileko motorrak badira eta kontrako noranzkorako gordetako gunea zapaltzen
ez bada. Seinalea kokatuta dagoen lekutik debekatzen du, harik eta
«Aurreratzeko debekuaren amaiera» edo «Debekuen amaiera» adierazten duen
seinale bat agertu arte. Aurreratzea arauz debekatuta dagoen lekuetan badago,
seinaleak modu generikoan gogorarazten du ezin dela maniobra hori egin.
R-306. Aurreratzea debekatuta kamioientzat. Hau da, 3.500
kilotik gorako baimendutako gehieneko masa duten kamioiek debekatuta dute
galtzadatik zirkulatzen ari diren ibilgailu motordunak aurreratzea, salbu eta
aurreratuak bi gurpileko motorrak badira eta kontrako noranzkorako gordetako
gunea zapaltzen ez bada. Seinalea kokatuta dagoen lekutik debekatzen du, harik
eta «Kamioiek aurreratzeko debekuaren amaiera» edo «Debekuen amaiera»
adierazten duen seinale bat agertu arte.
R-307. Gelditu eta aparkatzea, debekatuta. Debekatuta dago
gelditu eta aparkatzea, seinalea kokatuta dagoen galtzadako alderdian.
Kontrakorik esan ezik, seinalearen bertikalean hasiko da debekua, eta
elkargunerik hurbilenean amaitu.
R-308. Aparkatzea, debekatuta. Debekatuta dago aparkatzea,
seinalea kokatuta dagoen galtzadako alderdian. Kontrakorik esan ezik,
seinalearen bertikalean hasiko da debekua, eta elkargunerik hurbilenean amaitu.
Baina, ez du debekatzen gelditzea.
R-308 a.
Aparkatzea debekatuta egun bakoitietan. Debekatuta dago aparkatzea, seinalea
kokatuta dagoen galtzadako alderdian, egun bakoitietan. Kontrakorik esan ezik,
seinalearen bertikalean hasiko da debekua, eta elkargunerik hurbilenean amaitu.
Baina, ez du debekatzen gelditzea.
R-308 b. Aparkatzea debekatuta egun bikoitietan. Debekatuta
dago aparkatzea, seinalea kokatuta dagoen galtzadako alderdian, egun
bikoitietan. Kontrakorik esan ezik, seinalearen bertikalean hasiko da debekua,
eta elkargunerik hurbilenean amaitu. Baina, ez du debekatzen gelditzea.
R-308 c. Aparkatzea debekatuta lehenengo hamabostaldian.
Debekatuta dago aparkatzea, seinalea kokatuta dagoen galtzadako alderdian,
hilaren 1eko goizeko bederatzietatik, hilaren 16ko goizeko bederatziak arte.
Kontrakorik esan ezik, seinalearen bertikalean hasiko da debekua, eta
elkargunerik hurbilenean amaitu. Baina, ez du debekatzen gelditzea.
R-308 d. Aparkatzea debekatuta bigarren hamabostaldian.
Debekatuta dago aparkatzea, seinalea kokatuta dagoen galtzadako alderdian,
hilaren 16ko goizeko bederatzietatik, hilaren 1eko goizeko bederatziak arte.
Kontrakorik esan ezik, seinalearen bertikalean hasiko da debekua, eta
elkargunerik hurbilenean amaitu. Baina, ez du debekatzen gelditzea.
R-308 e. Aparkatzea debekatuta pasabideetan. Pasabideen
aurrean aparkatzea debekatzen du.
R-309. Aparkaldi mugatuko gunea. Denbora mugatuan aparkatuta
egoteko gunea. Aparkaldiaren hasierako ordua adierazteko betebeharra dute
gidariek, araututako moduan egin ere.
Hauek ere adieraz daitezke: aparkatuta zenbat denbora egon
daitekeen gehienez eta mugaren ordutegia eta aparkatzeagatik ordaindu behar den
ala ez.
R-310. Hots-ohartarazpenak, debekatuta. Hots-ohartarazpenak
egiteko debeku orokorra gogorarazten du, istripuren bat saihesteko ez badira.
Nahitaez bete behar den zirkulazioko arauren bat adierazten
dute seinale horiek. Hona hemen seinaleon izenak eta esanahiak:
R-400 a,
b, c, d eta e. Nahitaezko noranzkoa. Ibilgailuek nahitaez jarraitu behar
dituzten norabidea eta noranzkoa adierazten ditu geziak.
R-401 a,
b eta c. Nahitaezko pasagunea. Ibilgailuek babesgunearen albotik pasatzeko
nahitaez hartu behar duten aldea adierazten du geziak.
R-402. Nahitaez jiratzeko noranzkoa duen elkargunea.
Ibilgailuek, jiratuz, jarraitu behar duten norabidea eta noranzkoa adierazten
dituzte geziek.
R-403 a,
b eta c. Baimendutako norabide eta noranzko bakarrak. Ibilgailuek har
ditzaketen norabide eta noranzko bakarrak adierazten dituzte geziek.
R-404. Automobilentzako galtzada, sidekarrik gabeko
motorrentzako izan ezik. Motorrek izan ezik, seinalea kokatuta dagoen puntutik
aurrera, galtzada horretatik zirkulatu behar dute nahitaez automobiletako
gidariek.
R-405. Sidekarrik gabeko motorrentzako galtzada. Seinalea
kokatuta dagoen puntutik aurrera, galtzada horretatik zirkulatu behar dute
nahitaez motorretako gidariek.
R-406. Kamioi, furgoi eta furgonetentzako galtzada. Seinalea
kokatuta dagoen puntutik aurrera, galtzada horretatik zirkulatu behar dute
nahitaez kamioi eta furgoi mota guztietako gidariek, masa kontuan hartu gabe.
Ibilgailuaren irudiaren gainean edo plaka osagarri batean tona-kopuru bat
idatzita agertzen bada, ibilgailuarentzat edo ibilgailu-taldearentzat
baimendutako gehieneko masa kopuru hori baino handiagoa izan behar dela esan
nahi du, nahitaezko betebehar hori aplikatu ahal izateko.
R-407 a.
Zikloentzat gordetako bidea edo txirrinduentzako bidea. Seinalea kokatuta
dagoen puntutik aurrera, bide horretatik zirkulatu behar dute nahitaez
zikloetako gidariek. Bestelako ibilgailuetako gidariek debekatuta dute hortik
ibiltzea.
R-407 a. Motor-bizikletentzat
gordetako bidea. Seinalea kokatuta dagoen puntutik aurrera, bide horretatik
zirkulatu behar dute nahitaez motor-bizikletako gidariek. Bestelako ibilgailuetako
gidariek debekatuta dute hortik ibiltzea.
R-408. Animaliek tiratutako ibilgailuentzako bidea. Seinalea
kokatuta dagoen puntutik aurrera, galtzada horretatik ibili behar dira,
nahitaez, animaliek tiratutako ibilgailuetako gidariak.
R-409. Zelako animalientzat gordetako bidea. Seinalea
kokatuta dagoen puntutik aurrera, bide horretatik ibili behar dira nahitaez
zelako animalien zaldizkoak. Beste bide-erabiltzaileek debekatuta dute hortik
ibiltzea.
R-410. Oinezkoentzat gordetako bidea. Seinalea kokatuta
dagoen puntutik aurrera, bide horretatik ibili behar dira nahitaez oinezkoak.
Beste bide-erabiltzaileek debekatuta dute hortik ibiltzea.
R-411. Gutxieneko abiadura. Gutxienez, seinalean ageri den
zifrak adierazitako abiaduran (kilometroak orduko) zirkulatu behar dute
ibilgailuetako gidariek. Seinalea kokatuta dagoen lekutik behartzen du, harik
eta «Gutxieneko abiadura», «Gutxieneko abiaduraren amaiera» edo «Gehieneko
abiadura» adierazten duen beste seinale bat agertu arte, azken horretan
adierazitako zenbakia lehengoaren berdina edo txikiagoa bada.
R-412. Elurretako kateak. Nahitaez behar dira elurretako
kateak edo baimendutako beste tresna batzuk martxan jarraitzeko. Ardatz eragile
bereko bi aldeetako gurpil banatan gutxienez eragin behar dute.
R-413. Argi laburrak. Gutxienez argi laburrak piztuta
dituztela zirkulatu behar dute nahitaez gidariek, bideko ikuspena edo bideko
argitasuna edozein izanda ere, seinalea kokatuta dagoen lekutik aurrera,
betebehar hori amaitzen dela adierazten duen beste seinale bat aurkitu arte.
R-414. Salgai arriskutsuak garraiatzeko ibilgailuentzako
galtzada. Seinalea kokatuta dagoen puntutik aurrera, galtzada horretatik
zirkulatu behar dute, nahitaez, salgai arriskutsuak garraiatzeko ibilgailu-mota
guztietako gidariek. Gainera, beren araudi bereziaren arabera zirkulatu behar
dute.
R-415. Ura kutsa dezaketen gaiak garraiatzeko
ibilgailuentzako galtzada. Seinalea kokatuta dagoen puntutik aurrera, galtzada
horretatik zirkulatu behar dute, nahitaez, ura kutsa dezaketen produktutan 1.000 litro baino
gehiago daramatzaten ibilgailu-mota guztietako gidariek.
R-416. Salgai lehergarriak edo sukoiak garraiatzeko
ibilgailuentzako galtzada. Seinalea kokatuta dagoen puntutik aurrera, galtzada
horretatik zirkulatu behar dute, nahitaez, salgai lehergarriak edo sukoiak
garraiatzeko ibilgailu-mota guztietako gidariek. Gainera, beren araudi
bereziaren arabera zirkulatu behar dute.
R-417. Nahitaezkoa segurtasun-uhala erabiltzea. Nahitaez
erabili behar da segurtasun-uhala.
R-418. Teleordainketa operatiboko ekipoa duten ibilgailuek
bakarrik erabiltzeko bidea. Teleordainketa nahitaezkoa. Bidesaria ordainketa
dinamiko edo teleordainketaren bitartez ordaindu behar da. Seinalea daraman
errei batetik zirkulatzen duten ibilgailuek sistema hori egoki erabiltzeko
behar diren bitarteko teknikoak izan behar dituzte, gaiaren inguruko legeriak
xedatutakoaren arabera.
156. artikulua. Debekuen
edo murrizketen amaiera adierazteko seinaleak.
Hauek dira debekuen edo murrizpenen amaiera adierazteko
seinaleon izenak eta esanahiak:
R-500. Debekuen amaiera. Berariazko debeku guztiak aplikaziorik
gabe gelditzen diren tokia adierazten du seinale honek; hain zuzen, ibilian
dabiltzan ibilgailuentzat aurretiko debeku-seinaleek adierazitako debekuak.
R-501. Abiadura-mugaren amaiera. Gehieneko abiadura dioen
aurretiko seinalea aplikaziorik gabe gelditzen den tokia adierazten du seinale
honek.
R-502. Aurreratzeko debekuaren amaiera. Aurreratzea
debekatuta dioen aurretiko seinalea aplikaziorik gabe gelditzen den tokia
adierazten du seinale honek.
R-503. Aurreratzeko debekuaren amaiera, kamioientzat.
Aurreratzea debekatuta kamioientzat dioen aurretiko seinalea aplikaziorik gabe
gelditzen den tokia adierazten du seinale honek.
R-504. Aparkaldi mugatuko gunearen
amaiera. Aparkaldi mugatuko gunea dioen aurretiko seinalea
aplikaziorik gabe gelditzen den tokia adierazten du seinale honek.
R-505. Zikloentzat gordetako
bidearen amaiera. Zikloentzat gordetako bidea dioen aurretiko seinalea
aplikaziorik gabe gelditzen den tokia adierazten du seinale honek.
R-506. Gutxieneko abiaduraren amaiera. Gutxieneko abiadura
dioen aurretiko seinalea aplikaziorik gabe gelditzen den tokia adierazten du
seinale honek.
157. artikulua.
Arau-seinaleen taxua.
Zirkulazioko seinaleen zerrenda ofizialean agertzen dira
arau-seinaleen forma, kolore, diseinu, ikur, esanahi eta neurriak.
Forma, ikurrak eta izenak araudi honen I. eranskinean ere
agertzen dira.
Araudi honen 151., 152., 153., 154. eta 156. artikuluetan
aipatutako seinaleak argizkoak badira, ikurrak zuriz argituta ager daitezke,
hondoa distirarik gabea eta iluna izanda.
3. azpiatala. Argibide-seinaleak.
158. artikulua. Xedea
eta motak.
Bide-erabiltzaileentzat baliagarri izan daitezkeen zenbait
informazio ematea da argibide-seinaleek duten xedea.
Argibide-seinaleak izan daitezke:
a) Argibide orokorretako seinaleak.
b) Errei-seinaleak.
c) Zerbitzu-seinaleak.
d) Orientazio-seinaleak.
e) Panel osagarriak.
f) Beste seinale batzuk.
Informazio-seinaleren baten azpian kokatutako panel
osagarrietan, bestalde, seinale horretatik eta bertan adierazitako tokira
arteko tartea adieraz daiteke. Seinalean bertan ere adieraz daiteke tarte hori,
beheko aldean.
159. artikulua. Argibide
orokorretako seinaleak.
Hauek dira argibide orokorretako seinaleen izenak eta
esanahiak:
S-1. Autobidea. Autobide bat hasten dela adierazten du.
Beraz, puntu horretatik aurrera autobideetan zirkulatzeko arau bereziak
aplikatzen dira.
Seinale horren ikurrak, edo autobide bat nahikoa hurbil
dagoela adieraz dezake, edo autobide batera jotzen duen elkargune bateko adarra
adieraz dezake.
S-1 a.
Autobia. Autobia bat hasten dela adierazten du. Beraz, puntu horretatik aurrera
autobietan zirkulatzeko arau bereziak aplikatzen dira.
Seinale horren ikurrak, edo autobia bat nahikoa hurbil
dagoela adieraz dezake, edo autobia batera jotzen duen elkargune bateko adarra
adieraz dezake.
S-2. Autobidearen amaiera. Autobide bat amaitzen dela
adierazten du.
S-2 a.
Autobiaren amaiera. Autobia bat amaitzen dela adierazten du.
S-3. Automobilentzat gordetako bidea. Automobilentzat
gordetako bide bat hasten dela adierazten du.
S-4. Automobilentzat gordetako
bidearen amaiera. Automobilentzat gordetako bidea amaitzen dela adierazten du.
S-5. Tunela. Tunel bat, azpiko pasagune bat edo tunelaren
antzeko bidegune bat hasten dela adierazten du. Izena ere adieraz dezake.
Beheko aldean, tunelak metrotan duen luzera ere adieraz
dezake.
S-6. Tunelaren amaiera. Tunel bat, azpiko pasagune bat edo
tunelaren antzeko bidegune bat amaitzen dela adierazten du.
S-7. Gomendatutako gehieneko abiadura. Zirkulatzeko behar
den gutxi gora-beherako abiadura (kilometroak orduko) gomendatzen du. Abiadura
hori ez gainditzeko aholkua ematen du, nahiz eta bidean eta zirkulazioan ageri
diren baldintzak, bai eguraldiarenak, bai ingurugiroarenak, onak izan. Seinale
hori arriskua adierazten duen seinale baten azpian kokatuta badago, arriskuak
hartzen duen bidegunerako balio du gomendioak.
S-8. Gomendatutako gehieneko abiaduraren amaiera. Seinalean
adierazitako abiaduran (kilometroak orduko) zirkulatzeko gomendioak hartzen
duen bidegunea amaitu dela adierazten du.
S-9. Gomendatutako abiadura-tartea. Seinalean adierazitako
gehieneko eta gutxieneko abiaduren artean ibiltzea gomendatzen da, baldin eta
bideko eta zirkulazioko baldintzak, bai eguraldiarenak, bai ingurugiroarenak,
onak badira.
Seinale hori arriskua adierazten duen seinale baten azpian
kokatuta badago, arriskuak hartzen duen bidegunerako balio du gomendioak.
S-10. Gomendatutako abiadura-tartearen amaiera.
Gomendatutako abiadura-tartea dioen aurretiko seinalea aplikaziorik gabe
gelditzen den tokia adierazten du seinale honek.
S-11. Noranzko bakarreko galtzada. Geziaren norabidean
luzatzen den galtzadan, geziak adierazitako noranzkoan zirkulatu behar dute
ibilgailuek. Debekatuta dago kontrako noranzkoan zirkulatzea.
S-11 a.
Noranzko bakarreko galtzada. Gezien norabidean luzatzen den galtzadan (bi
errei), geziak adierazitako noranzkoan zirkulatu behar dute ibilgailuek.
Debekatuta dago kontrako noranzkoan zirkulatzea.
S-11 b. Noranzko bakarreko galtzada. Gezien norabidean
luzatzen den galtzadan (hiru errei), geziak adierazitako noranzkoan zirkulatu
behar dute ibilgailuek. Debekatuta dago kontrako noranzkoan zirkulatzea.
S-12. Noranzko bakarreko galtzada-gunea. Geziaren norabidean
luzatzen den galtzada-gunean, geziak adierazitako noranzkoan zirkulatu behar
dute ibilgailuek. Debekatuta dago kontrako noranzkoan zirkulatzea.
S-13. Oinezkoentzako pasagunea. Oinezkoentzako pasagune bat
dagoela adierazten du.
S-14 a. Oinezkoentzako gaineko
pasagunea. Oinezkoentzako gaineko pasagune bat dagoela adierazten du.
S-14 b. Oinezkoentzako azpiko pasagunea. Oinezkoentzako
azpiko pasagune bat dagoela adierazten du.
S-15 a,
b, c eta d. Irteerarik gabeko galtzadaren aurreseinalea. Sartu diren tokitik
baino ezin dute irten ibilgailuek seinalean lauki gorriarekin agertzen den
galtzadatik.
S-16. Larrialdian balaztatzeko gunea. Ibilgailu bati
balazta-sistemak huts egiten dionean, galtzadatik albo batera, ibilgailua
geratzeko egokitutako gune bat dagoela adierazten du.
S-17. Aparkalekua. Ibilgailuak
aparkatzeko baimendutako tokia adierazten du. Zenbait ibilgailu-mota
irudikatzen duen inskripzio edo ikurrik agertzen bada, ibilgailu-mota
horietarako gordetako aparkalekua dela adierazten du. Denbora adierazten duen
inskripziorik badago, adierazitako aparkaldiaren iraupena mugatzen du.
S-18. Taxientzako aparkalekua. Taxi libreak eta zerbitzuan
daudenak aparkatzeko gordetako lekua adierazten du.
Zenbaki bat agertzen bada, gordetako espazioen kopuru osoa
adierazten du.
S-19. Autobus-geralekua. Autobusak
gelditzeko gordetako tokia adierazten du.
S-20. Tranbia-geralekua. Tranbiak gelditzeko gordetako tokia
adierazten du.
S-21. Mendatetik edo
mendi-bidegunetik ibil daitekeenentz. Seinalearen goiko aldean zehaztutako
mendatetik edo mendi-bidegunetik ibil daitekeenentz adierazten du.
S-21.1 a,
b, c, d eta e. Mendatetik edo mendi-bidegunetik ibil daitekeenentz. 1. panela
zuria bada eta “IREKITA” jartzen badu, adierazten du ibilgailu guztiak ibil
daitezkeela mugarik gabe; berdea bada, adierazten du mendatetik ibil
daitekeela, baina 3.500 kilogramotik gorako baimendutako gehienezko masa duten
kamioiek ezin dutela aurreratu; horia bada, adierazten du mendatean ibil
daitekeela, 3.500 kilogramotik gorako baimendutako gehienezko masa duten
kamioiak eta ibilgailu artikulatuak izan ezik, eta automobilek eta autobusek
gehienez 60 kilometroko abiaduran zirkula dezaketela orduko; gorria bada,
adierazten du zirkulatzeko nahitaezkoa dela kateak edo pneumatiko bereziak
erabiltzea eta, gehienez, orduko 30 kilometroko abiaduran joatea, eta
zirkulatzea debekatuta dagoela ibilgailu artikulatu, kamioi eta autobusentzat;
eta beltza bada eta “ITXITA” inskripzioa badu, adierazten du errepide
horretatik ibilgailu-mota bat ere ezin dela ibili.
S-21.2 a,
b, c eta d. Mendatetik edo mendi-bidegunetik ibil daitekeenentz. 2. panela
zuria izango da, eta inskripzio hauek izan ditzake: R-306 seinalea 1. panela
berdea denean; R-106 eta R-301 seinaleak eta 60 km/h-ko abiadura muga 1. panela
horia bada eta R-107 seinalea eta 3,5 tona dioen inskripzioa eta R-412 seinalea
1. panela gorria denean.
S-21.3 a
eta b. Mendatetik edo mendi-bidegunetik ibil daitekeenentz. 3. panelak
inskripzio bat izan dezake 1. eta 2. paneletako adierazpenak nondik aurrera
aplikatzen diren jakinarazteko.
S-22. Noranzkoaren aldaketa maila berean. Noranzkoaren
aldaketa maila berean egiteko bidegune bat nahikoa hurbil dagoela adierazten
du.
S-23. Ospitalea. Ospitalea dagoela adierazteaz gain,
osasun-etxeen inguruetan behar den arreta jartzea komeni dela adierazten die
ibilgailuetako gidariei, batez ere zaratarik ez egiteko.
S-24. Argi laburrak nahitaez piztuta erabiltzeko
betebeharraren amaiera. Bidegune batean argi laburrak nahitaez piztuta
erabiltzeko betebeharra amaitu egin dela adierazten du. Eta argiak itzalita
erabil daitezkeela gogoratzen du, baldin eta, ikuspena, ordua edo bideko
argitasuna diren modukoak direlako, piztuta eramatea derrigorrezkoa ez bada.
S-25. Noranzkoaren aldaketa, beste maila batean. Nahikoa
hurbil irteera bat dagoela adierazten du, eta bertatik noranzkoaren aldaketa
egin daitekeela, beste maila batean.
S-26 a,
b eta c. Irteerara hurbil. Autobidean, autobian edo automobilentzako bide
batean, hurrengo irteera 300, 200 eta 100 bat metrora dagoela adierazten dute,
hurrenez hurren.
Irteera ezkerretara egonez gero, marra diagonala goitik
behera eta ezkerretik eskuinera joango da, eta galtzadaren ezkerretara kokatuko
da seinalea.
S-27. Errepideko laguntza. Istripurik edo matxurarik izanez
gero, laguntza eskatzeko erabil daitekeen zutoin edo postua non dagoen
adierazten du.
Seinalean bertara zein distantzia dagoen ere adieraz
daiteke.
S-28. Egoitza-kalea. Lehenengo eta behin oinezkoentzat
izendatu eta berezi egokitutako zirkulazio-guneak adierazten ditu. Zirkulazioko
arau berezi hauek aplikatzen dira guneotan: ibilgailuentzako gehieneko abiadura
20 kilometro da orduko; oinezkoei eman behar diete lehentasuna gidariek.
Seinaleekin edo marrekin izendatutako tokietan baino ezin izango dira aparkatu
ibilgailuak. Oinezkoek zirkulazio-gune osoa erabil dezakete. Onartuta dago
eremu horretan jolasak eta kirola egitea. Oinezkoek ez diete alferreko
oztoporik jarri behar ibilgailuetako gidariei.
S-29. Egoitza-kalearen amaiera. Berriz ere zirkulazioko arau
orokorrak aplikatzen direla adierazten du.
S-30. 30eko gunea. Lehenengo eta behin oinezkoentzat berezi
egokitutako zirkulazio-guneak adierazten ditu. Ibilgailuentzako gehieneko
abiadura 30 kilometro da orduko. Oinezkoek dute lehentasuna.
S-31. 30eko gunearen amaiera. Berriz ere zirkulazioko arau
orokorrak aplikatzen direla adierazten du.
S-32. Teleordainketa. Seinaleztatutako erreitik edo
erreietatik doazen ibilgailuek ordainketa dinamikoa edo teleordainketa erabil
dezakete bidesaria ordaintzeko, betiere, sistema hori erabiltzeko behar diren
bitarteko teknikoak badituzte.
S-33. Ziklo-bidexka. Oinezkoentzako eta zikloentzako bidea
dagoela adierazten du. Ibilgailu motordunentzako bidetik aparte dago, eta gune
ireki, parke, lorategi edo basoetatik doa.
S-34. Bazterlekua tuneletan. Tuneletan ibilgailua non bazter
daitekeen adierazten du, bidea libre uzteko.
S-34 a.
Bazterlekua tuneletan. Tuneletan ibilgailua non bazter daitekeen adierazten du,
bidea libre uzteko. Larrialdietarako telefonoa du.
160. artikulua.
Errei-seinaleak.
Galtzadako errei bat edo gehiagorako araudi berezia
adierazten dute errei-seinaleek. Honako hauek aipatuko ditugu:
S-50 a,
b, c, d eta e. Adieraziko abiaduraren arabera erreserbatutako erreiak. Hemen
adierazten denez, gutxieneko abiadura idatzita duen seinalearen pareko erreitik
ibili, abiadura horretan edo azkarrago zirkulatzen ari diren ibilgailuak baino
ezin dira ibili. Hala ere, errepideko inguruabarrek aukerarik ematen badiete,
eskuineko erreitik zirkulatu behar dute.
Gutxieneko abiadura gordetzeko beharra noiz amaitzen den
S-52 edo R-506 seinalearen bitartez adieraziko da.
S-51. Autobusentzat gordetako erreia. Pertsona-taldeak
garraiatzeko ez diren ibilgailuetako gidariek debekatuta dute, hain zuzen,
seinalean adierazitako erreitik zirkulatzea. Taxi aipamena agertzen bada,
ordea, taxiei ere errei horretatik ibiltzeko baimena ematen zaie. Erreiaren
kanpoko aldetik dagoen luzetarako bide-marra zuria lerro etena bada,
maniobraren bat egiteko erabil daiteke, oro har, delako errei hori; baina inoiz
ere ez gelditu, aparkatu, martxaren noranzkoa aldatu edo aurreratzeko. Nolanahi
ere, autobusei eman behar zaie lehentasuna, baita taxiei ere, halakorik
adierazten bada.
S-52. Zirkulaziorako erreiaren amaiera. Aldez aurretik
adierazten du erreia ez dela gehiago erabilgarria izango, eta ezinbestekoa dela
erreiz aldatzea.
S-52 a
eta b. Zirkulaziorako erreiaren amaiera. Bi noranzkoak dituen galtzadan, aldez
aurretik adierazten du errei bat ez dela gehiago erabilgarria izango, baita
zein errei-aldaketa egin behar den ere.
S-53. Zirkulaziorako errei batetik bi erreira pasatzea.
Zirkulazioaren noranzko batean errei bakarra duen bidegunean, zirkulazioaren
noranzko berean, hurrengo bidegunean bi errei egongo direla adierazten du.
S-53 a.
Zirkulaziorako errei batetik bi erreira pasatzea; errei bakoitzeko gehieneko
abiadura zehazten du. Zirkulazioaren noranzko batean errei bakarra duen
bidegunean, zirkulazioaren noranzko berean, hurrengo bidegunean bi errei egongo
direla adierazten du. Errei bakoitzean har daitekeen gehieneko abiadura ere
adierazten du.
S-53 b. Zirkulaziorako bi erreitik hiru erreira pasatzea. Zirkulazioaren
noranzko batean bi errei dituen bidegunean, zirkulazioaren noranzko berean,
hurrengo bidegunean hiru errei egongo direla adierazten du.
S-53 c. Zirkulaziorako bi erreitik hiru erreira pasatzea;
errei bakoitzeko gehieneko abiadura zehazten du. Zirkulazioaren noranzko batean
bi errei dituen bidegunean, zirkulazioaren noranzko berean, hurrengo bidegunean
hiru errei egongo direla adierazten du. Errei bakoitzean har daitekeen
gehieneko abiadura ere adierazten du.
S-61 a.
Bi erreiko galtzadan, bata ezkerrera banatzen da. Hemen adierazten denez,
noranzko berean zirkulaziorako bi errei dituen galtzadan, ezkerreko erreia alde
horretara banatuko da hurrengo bidegunean.
S-60 b. Bi erreiko galtzadan, bata eskuinera banatzen da.
Hemen adierazten denez, noranzko berean zirkulaziorako bi errei dituen
galtzadan, eskuineko erreia alde horretara banatuko da hurrengo bidegunean.
S-61 a.
Hiru erreiko galtzadan, bata ezkerrera banatzen da. Hemen adierazten denez,
noranzko berean zirkulaziorako hiru errei dituen galtzadan, ezkerreko erreia
alde horretara banatuko da hurrengo bidegunean.
S-61 b. Hiru erreiko galtzadan, bata eskuinera banatzen da.
Hemen adierazten denez, noranzko berean zirkulaziorako hiru errei dituen
galtzadan, eskuineko erreia alde horretara banatuko da hurrengo bidegunean.
S-62 a.
Lau erreiko galtzadan, bata ezkerrera banatzen da. Hemen adierazten denez,
noranzko berean zirkulaziorako lau errei dituen galtzadan, ezkerreko erreia
alde horretara banatuko da hurrengo bidegunean.
S-62 b. Lau erreiko galtzadan, bata eskuinera banatzen da.
Hemen adierazten denez, noranzko berean zirkulaziorako lau errei dituen
galtzadan, eskuineko erreia alde horretara banatuko da hurrengo bidegunean.
S-63. Lau erreiko galtzada bitan banatzen da. Hemen
adierazten denez, noranzko berean zirkulaziorako lau errei dituen galtzadan,
ezkerreko bi erreiak ezkerrera banatuko dira eta eskuineko bi erreiak eskuinera
banatuko dira hurrengo bidegunean.
S-64. Bizikleta-erreia edo txirrindularientzako bidea
galtzadaren ondoan. Bide gorriko seinalea duen erreia zikloek bakarrik erabil
dezaketela adierazten du. Geziek galtzadaren errei-kopurua eta horien noranzkoa
adieraziko dute.
161. artikulua.
Zerbitzu-seinaleak.
Bide-erabiltzaileek erabil ditzaketen zerbitzuen berri
ematen dute zerbitzu-seinaleek. Hona hemen zerbitzu-seinaleon izenak eta
esanahiak:
S-100. Sorospen-postua. Seinale honek adierazten du
ofizialtasunez onartutako zentroa dagoela larrialdiko sendaketak egiteko.
S-101. Anbulantzia-gunea. Seinale honek adierazten du
zirkulazioko istripuetan zauritutakoak sendatu eta eramateko
anbulantzia-zerbitzua dagoela gau eta egun.
S-102. Ibilgailuen azterketa teknikorako zerbitzua. Seinale
honek adierazten du ibilgailuen azterketa teknikoa (IAT) egiteko gunea dagoela.
S-103. Konponketa-tailerra. Seinale honek adierazten du
ibilgailuak konpontzeko tailerra dagoela.
S-104. Telefonoa. Seinale honek adierazten du telefonoa
dagoela.
S-105. Gasolindegia. Seinale honek adierazten du
gasolindegia dagoela.
S-106. Konponketa-tailerra eta gasolindegia. Seinale honek
adierazten du konponketa-tailerra eta gasolindegia dituen instalazioa dagoela.
S-107. Kanpalekua. Seinale honek adierazten du kanpatzeko
erabil daitekeen lekua dagoela (kanpalekua).
S-108. Ura. Seinale honek adierazten du ur-iturria dagoela.
S-109. Leku ikusgarria. Seinale honek adierazten du leku
ikusgarria dagoela, edo bertatik ikus daitekeela.
S-110. Hotela edo ostatua. Seinale honek adierazten du
hotela edo ostatua dagoela.
S-111. Jatetxea. Seinale honek adierazten du jatetxea
dagoela.
S-112. Kafetegia. Seinale honek adierazten du taberna edo
kafetegia dagoela.
S-113. Karabanetarako gunea. Seinale honek adierazten du
karabanekin kanpatzeko erabil daitekeen lursaila dagoela.
S-114. Askari-tokia. Seinale honek adierazten du
janari-edariak hartzeko erabil daitekeen tokia dagoela.
S-115. Oinezko ibilaldietarako abiapuntua. Seinale honek
adierazten du oinezko ibilaldiak hasteko toki egokia dagoela.
S-116. Kanpamentua eta karabanetarako gunea. Seinale honek
adierazten du kanpin-dendekin edo karabanekin kanpatzeko tokia dagoela.
S-117. Gazteentzako aterpetxea. Seinale honek adierazten du
gazte-elkarteek erabiltzeko aterpetxea dagoela.
S-118. Turismo-bulegoa. Seinale honek adierazten du
turismo-bulegoa dagoela.
S-119. Mugatutako arrantza-esparrua. Seinale honek
adierazten du baimen berezia behar dela ibai- edo laku-gune horretan arrantzan
egiteko.
S-120. Parke nazionala. Seinale honek adierazten du parke
nazionala dagoela, izena agertzen ez bada ere.
S-121. Monumentua. Seinale honek adierazten du monumentu
izendatutako historiako edo arteko lanen bat dagoela.
S-122. Beste zerbitzu batzuk. Seinale hau orokorra da beste
edozein zerbitzutarako; lauki zuriaren barruan adierazi behar da zerbitzua zein
den.
S-123. Atseden-gunea. Seinale honek adierazten du
atseden-gunea dagoela.
S-124. Tren-erabiltzaileentzako aparkalekua. Seinale honek
adierazten du tren-geltoki batekin lotutako aparkaleku-gunea dagoela. Bidaiaren
zati bat trenez eta bestea beren ibilgailuarekin egiten duten erabiltzaileen
ibilgailuak aparkatzeko da batez ere.
S-125. Azpiko trenetako
erabiltzaileentzako aparkalekua. Seinale honek adierazten du azpiko
tren-geltoki batekin lotutako aparkaleku-gunea dagoela. Bidaiaren zati bat
azpiko trenez eta bestea beren ibilgailuarekin egiten duten erabiltzaileen
ibilgailuak aparkatzeko da batez ere.
S-126. Autobus-erabiltzaileentzako aparkalekua. Seinale
honek adierazten du autobus-geltoki batekin edo autobus-terminal batekin
lotutako aparkaleku-gunea dagoela. Bidaiaren zati bat autobusez eta bestea
beren ibilgailuarekin egiten duten erabiltzaileen ibilgailu pribatuak
aparkatzeko da batez ere.
S-127. Zerbitzugunea. Autopista eta autobietan zerbitzugune
bat dagoela adierazten du.
162. artikulua.
Orientazio-seinaleak.
Hauxe da orientazio-seinaleen sailkapena: aurreseinaleak;
norabide-seinaleak; errepideak ezagutzeko seinaleak; kokapen-seinaleak;
berrespen-seinaleak; herrietan bakarrik erabiltzeko seinaleak.
Aurreseinaleak. Elkarguneetatik distantzia egokira kokatu
behar dira aurreseinaleak, eraginik handiena izan dezaten, bai egunez eta bai
gauez; horretarako, ordea, bideen eta zirkulazioaren egoerak hartu behar dira
kontuan, batez ere ibilgailuen ohiko abiadura, eta seinaleok ikusteko behar den
distantzia. Herrietan 50 metrora arte gutxitu daiteke distantzia hori, baina
autobideetan eta autobietan 500 metrokoa izan behar da gutxienez. Behin baino
gehiagotan ager daitezke halako seinaleak. Eta seinalearen gainean kokatutako
panel osagarrien bidez adieraz daiteke seinalearen eta elkargunearen arteko distantzia;
edo, bestela, seinalearen barruan goiko aldean ere adieraz daiteke distantzia
hori.
Hauek dira aurreseinaleen izenak eta esanahiak:
S-200. Biribilgunea; aurreseinalea. Hurrengo biribilguneko
irteera guztien norabideak adierazten ditu; inskripzioren bat hondo urdinaren
gainean agertzen bada, irteera horretatik autobide edo autobia batera joaten
dela esan nahi du.
S-220. Errepide arrunt baterako norabideak; aurreseinalea.
Errepide arrunt batean, hurrengo elkarguneko adar guztien norabideak adierazten
ditu, adarren batek errepide arrunt batera jotzen badu.
S-222. Autobide baterako edo autobia baterako norabideak;
aurreseinalea. Errepide arrunt batean, hurrengo elkarguneko adar guztien
norabideak adierazten ditu, adarren batek autobide edo autobia batera jotzen
badu.
S-222 a.
Autobide baterako edo autobia baterako norabideak eta errepide arruntaren
norabidea; aurreseinalea. Errepide arrunt batean, hurrengo elkarguneko adar
guztien norabideak adierazten ditu, adarren batek autobide edo autobia batera
jotzen badu. Errepide arruntaren norabidea ere adierazten du.
S-225. Edozein errepidetarako norabideak; aurreseinalea,
autobide batean edo autobia batean. Autobide batean edo autobia batean,
hurrengo elkarguneko adar guztien norabideak adierazten ditu. Lotunearen eta
adarraren distantzia, zenbakia eta, beharrezkoa bada, hizkia ere adierazten
ditu.
S-230. Errepide arrunt bateko galtzadaren gaineko
seinaleekin beste errepide arrunt baterako egindako aurreseinalea. Hurrengo
irteera-adarraren norabideak adierazten ditu, baita distantzia ere.
S-230 a.
Errepide arrunt bateko galtzadaren gaineko seinaleekin beste errepide arrunt
baterako egindako aurreseinalea; baita errepide arruntaren norabidea ere.
Hurrengo irteera-adarraren norabideak adierazten ditu, baita distantzia ere.
Errepide arruntaren norabidea ere adierazten du.
S-232. Errepide arrunt bateko galtzadaren gaineko
seinaleekin autobide baterako edo autobia baterako egindako aurreseinalea.
Hurrengo irteera-adarraren norabideak adierazten ditu, baita distantzia ere.
S-232 a.
Errepide arrunt bateko galtzadaren gaineko seinaleekin autobide baterako edo
autobia baterako egindako aurreseinalea; baita errepide arruntaren norabidea
ere. Hurrengo irteera-adarraren norabideak adierazten ditu, baita distantzia
ere. Errepide arruntaren norabidea ere adierazten du.
S-235. Autobide bateko edo autobia bateko galtzadaren
gaineko seinaleekin edozein errepidetarako egindako aurreseinalea. Hurrengo
irteera-adarraren norabideak adierazten ditu, baita distantzia eta lotunearen
zenbakia ere.
S-235 a.
Autobide bateko edo autobia bateko galtzadaren gaineko seinaleekin edozein
errepidetarako egindako aurreseinalea; baita autobidearen edo autobiaren
norabidea ere. Hurrengo irteera-adarraren norabideak adierazten ditu, baita
distantzia eta lotunearen zenbakia ere. Autobidearen edo autobiaren norabidea
ere adierazten du.
S-242. Autobideko edo autobiako aurreseinalea, edozein
errepidetarako bi irteera oso hurbil daudela adierazteko. Autobideko edo
autobiako elkarren segidako bi irteeretako adarren norabideak adierazten ditu,
baita distantzia, lotunearen zenbakia eta irteera bakoitzaren hizkia ere.
S-242 a.
Autobideko edo autobiako aurreseinalea, edozein errepidetarako bi irteera oso
hurbil daudela adierazteko; baita autobidearen edo autobiaren norabidea ere.
Autobideko edo autobiako elkarren segidako bi irteeretako adarren norabideak
adierazten ditu, baita distantzia, lotunearen zenbakia eta irteera bakoitzaren
hizkia ere. Autobidearen edo autobiaren norabidea ere adierazten du.
S-250. Ibilbidea adierazteko aurreseinalea. Geziak
adierazitako norabidea hartzeko ezinbestean jarraitu beharreko ibilbidea
adierazten du.
S-260. Erreiak adierazteko aurreseinalea. Seinaleztatutako
erreietatik zirkulatzen ari diren erabiltzaileek hurrengo elkargunean hartu
ahal izango dituzten norabide bakarrak adierazten ditu.
S-261. Zerbitzu-gunea adierazteko aurreseinalea, errepide
arruntean. Errepide arruntean, zerbitzu-gune baterako irteera nahikoa hurbil
dagoela adierazten du.
S-263. Zerbitzu-gunea adierazteko aurreseinalea, autobidean
edo autobian, beste irteera batekin batera. Autobidean edo autobian,
zerbitzu-gune baterako irteera nahikoa hurbil dagoela adierazten du; irteera
horretatik herri bat edo gehiagotara ere irten daiteke.
S-263 a.
Zerbitzu-gunea adierazteko aurreseinalea, autobidean edo autobian; irteera
bakarra dauka. Autobidean edo autobian, zerbitzu-gune baterako irteera nahikoa
hurbil dagoela adierazten du.
S-264. Zerbitzu-bidea adierazteko aurreseinalea, errepide
arruntean. Errepide arruntean, zerbitzu-bide batera joateko irteera nahikoa
hurbil dagoela adierazten du, azaldutako zerbitzuetara bertatik iristeko.
S-266. Zerbitzu-bidea adierazteko aurreseinalea, autobidean
edo autobian, beste irteera batekin batera. Autobidean edo autobian,
zerbitzu-bide baterako irteera nahikoa hurbil dagoela adierazten du, azaldutako
zerbitzuetara bertatik iristeko; irteera horretatik herri bat edo gehiagotara
ere irten daiteke.
S-266 a.
Zerbitzu-bidea adierazteko aurreseinalea, autobidean edo autobian; irteera
bakarra dauka. Autobidean edo autobian, zerbitzu-bide batera joateko irteera
nahikoa hurbil dagoela adierazten du, azaldutako zerbitzuetara bertatik
iristeko.
S-270. Bi irteera oso hurbil daudela adierazteko
aurreseinalea. Elkarren jarraian bi irteera oso hurbil daudela adierazten du.
Bien artean tarte nahikorik ez dagoenez, irteera bakoitzerako ezin da
orientazio-seinale apartekorik jarri.
Hain zuzen, justu aurreko aurreseinaleei dagozkienak dira
hizkiak edo, halakorik bada, zenbakiak.
S-271. Zerbitzuguneen aurreseinalea. Autopista eta
autobietan, zerbitzuguneetarako irteera adierazten du.
Hauek dira norabide-seinaleen izenak eta esanahiak:
S-300. Errepide arrunteko ibilbidean dauden herriak.
Errepide arrunt bateko ibilbidean kokatutako herrien izenak adierazten ditu,
baita herriotara joateko bidearen noranzkoa ere. Seinalearen barruko laukitxoan
zehazten dira errepidearen maila eta zenbakia; eta seinalearen barruan
idatzitako zenbakiekin, ordea, kilometrotan dagoen distantzia adierazten da.
S-301. Autobideko edo autobiako
ibilbidean dauden herriak. Autobide bateko edo autobia bateko ibilbidean kokatutako
herrien izenak adierazten ditu, baita herriotara joateko bidearen noranzkoa
ere. Errepidearen maila eta zenbakia seinalearen barruko laukitxoan zehazten
dira. Seinalearen barruan idatzitako zenbakiekin, ordea, kilometrotan dagoen
distantzia adierazten da.
S-310. Ibilbide bat baino gehiagotan
dauden herriak. Geziak adierazitako noranzkoan aurkitzen diren errepideak
eta herriak adierazten ditu.
S-320. Errepide arrunteko ibilbidean dauden toki
interesgarriak. Errepide arrunt bateko ibilbidean kokatutako toki
interesgarriak adierazten ditu, herriak izan gabe. Seinalearen barruan
idatzitako zenbakiekin, ordea, kilometrotan dagoen distantzia adierazten da.
S-321. Autobideko edo autobiako ibilbidean dauden toki
interesgarriak. Autobide bateko edo autobia bateko ibilbidean kokatutako toki
interesgarriak adierazten ditu, herriak izan gabe. Seinalearen barruan
idatzitako zenbakiekin, berriz, kilometrotan dagoen distantzia adierazten da.
S-322. Txirrindularientzako bide edo ziklo-bidexka baterako
norabidea adierazten duen seinalea. Geziak adierazten duen norabidean
txirrindularientzako bide edo ziklo-bidexka bat dagoela jakinarazten du.
Seinalearen barruan agertzen den zenbakia distantzia adierazten du
kilometrotan.
S-341. Errepide arrunt batera berehala irteteko
norabide-seinalea. Autobidetik edo autobiatik errepide arrunt batera irteteko
tokia adierazten du. Lotunearen zenbakia adierazten du bertan agertzen den
zenbakiak, eta bat dator errepideko kilometro-puntuarekin.
S-342. Autobide batera edo autobia batera berehala irteteko
norabide-seinalea. Autobidetik edo autobiatik beste autobide edo autobia batera
irteteko tokia adierazten du. Lotunearen zenbakia adierazten du bertan agertzen
den zenbakiak, eta bat dator errepideko kilometro-puntuarekin.
S-344. Zerbitzu-gune batera edo zerbitzu-bide batera
berehala irteteko norabide-seinalea. Edozein errepidetatik zerbitzu-gune batera
edo zerbitzu-bide batera irteteko tokia adierazten du.
S-347. Zerbitzu-gune batera edo zerbitzu-bide batera
berehala irteteko norabide-seinalea, autobide baterako edo autobia baterako
irteerarekin batera. Edozein errepidetatik zerbitzu-gune batera edo
zerbitzu-bide batera irteteko tokia adierazten du. Irteera horretatik autobide
batera edo autobia batera ere irten daiteke.
S-348 a.
Helmuga-seinalea, desbideratzeko bidean. Desbideratzeko behin-behineko
ibilbidetik, eta geziak adierazitako noranzkoari jarraituz, seinalean
zehaztutako helmugara iristen dela adierazten du.
S-348 b. Helmuga-seinale aldakorra. Geziak adierazitako
noranzkoari jarraituz, seinalean zehaztutako helmugara iristen dela adierazten
du.
S-350. Galtzadaren gaineko seinalea, errepide arruntean. Errepide
arrunt baterako hurre-hurreko irteera. Errepide arruntean,
irteera-adarra hasten den tokian, hurre-hurreko irteeratik eta errepide
arruntari jarraituz aurkitzen diren herrien izenak eta, hala badagokio,
errepidearen zenbakia adierazten ditu.
S-351. Galtzadaren gaineko seinalea, autobidean eta
autobian. Errepide arrunt baterako
hurre-hurreko irteera. Autobidean eta autobian, edozein errepidetako
irteera-adarra hasten den tokian, hurre-hurreko irteeratik eta errepide
arruntari jarraituz aurkitzen diren herrien izenak eta, hala badagokio,
errepidearen zenbakia adierazten ditu. Lotunearen eta adarraren
zenbakia eta hizkia ere adierazten ditu, hizkirik badu.
S-354. Galtzadaren gaineko seinalea, errepide arruntean.
Autobide baterako edo autobia baterako hurre-hurreko irteera. Errepide
arruntean, irteera-adarra hasten den tokian, hurre-hurreko irteeratik eta
autobideari edo autobiari jarraituz aurkitzen diren herrien izenak eta
autobidearen edo autobiaren zenbakia adierazten ditu, baldin eta zenbakirik
badute.
S-355. Galtzadaren gaineko seinalea, autobidean eta
autobian. Autobide baterako edo autobia baterako hurre-hurreko irteera.
Irteera-adarra hasten den tokian, hurre-hurreko irteeratik eta autobideari edo
autobiari jarraituz aurkitzen diren herrien izenak eta, hala badagokio,
autobidearen edo autobiaren zenbakia adierazten ditu. Lotunearen eta adarraren
zenbakia eta hizkia ere adierazten ditu, hizkirik badu.
S-360. Galtzadaren gaineko seinaleak, errepide arruntean.
Errepide arrunt baterako hurre-hurreko irteera; baita errepide arruntaren
norabidea ere. Errepide arruntean, beste errepide arrunt baterako hurre-hurreko
irteeratik joanda aurkitzen diren herrien izenak adierazten ditu. Errepide arruntaren
norabidea eta zenbakia ere adierazten ditu.
S-362. Galtzadaren gaineko seinaleak, errepide arruntean.
Autobide baterako edo autobia baterako hurre-hurreko irteera; baita errepide
arruntaren norabidea ere. Errepide arruntean, autobide edo autobia baterako
hurre-hurreko irteeratik joanda aurkitzen diren herrien izenak adierazten ditu.
Errepide arruntaren norabidea ere adierazten du.
S-366. Galtzadaren gaineko seinaleak, autobidean edo
autobian. Errepide arrunt baterako hurre-hurreko irteera; baita autobidearen
edo autobiaren norabidea ere. Autobidean edo autobian, errepide arrunt baterako
hurre-hurreko irteeratik joanda aurkitzen diren herrien izenak adierazten ditu,
baita lotunearen zenbakia eta adarraren hizkia ere, hala badagokio.
Autobidearen edo autobiaren norabidea ere adierazten du.
S-368. Galtzadaren gaineko seinaleak, autobidean edo
autobian. Beste autobide edo autobia baterako hurre-hurreko irteera; baita
autobidearen edo autobiaren norabidea ere. Autobidean edo autobian, beste
autobide edo autobia baterako hurre-hurreko irteeratik joanda aurkitzen diren
herrien izenak adierazten ditu, baita lotunearen zenbakia eta adarraren hizkia
ere, hala badagokio. Autobidearen edo autobiaren norabidea ere adierazten du.
S-371. Galtzadaren gaineko seinaleak, errepide arruntean.
Errepide arrunterako hurre-hurreko bi irteera elkarrengandik oso hurbil; baita
errepide arruntaren norabidea ere.
S-373. Galtzadaren gaineko seinaleak, autobidean edo autobian.
Errepide arrunterako hurre-hurreko bi irteera elkarrengandik oso hurbil; baita
autobidearen edo autobiaren norabidea ere. Autobidean edo autobian, elkarren
segidako bi irteeretako adarren norabideak adierazten ditu, baita bigarrenerako
distantzia, lotunearen zenbakia eta irteera bakoitzaren hizkia ere.
Autobidearen edo autobiaren norabidea ere adierazten du.
S-375. Galtzadaren gaineko seinaleak, autobidean edo
autobian. Beste autobide edo autobia baterako hurre-hurreko bi irteera
elkarrengandik oso hurbil; baita autobidearen edo autobiaren norabidea ere.
Autobidean edo autobian, elkarren segidako bi irteeretako adarren norabideak adierazten
ditu, baita bigarrenerako distantzia, lotunearen zenbakia eta irteera
bakoitzaren hizkia ere. Autobidearen edo autobiaren norabidea ere adierazten
du.
Errepideen izena edo zenbakia erabiliz egingo dira
errepideak ezagutzeko seinaleak. Zenbakiak osatzeko, zifrak, hizkiak edo
bietakoak erabil daitezke, eta lauki zuzen baten barruan edo ezkutu baten
barruan sartuko dira.
S-400. Europako ibilbidea. Europako sareko ibilbidea dela
ezagutarazten du.
S-410. Autopista eta autobidea. Autopista edo autobidea dela
ezagutarazten du. Autonomia-erkidego batekoa bada autobidea, A hizkiaz gain,
eta dagokion zenbakiaren ondoren edo seinalearen gainean, panel osagarri
batean, autonomia-erkidegoa ezagutarazteko siglak ere jar daitezke. Autopista
edo autobia ez diren errepideak ez dira inoiz A hizkiarekin identifikatuko.
Autopista edo autobia ingurabide edo saihesbide bat bada, A hizkiaren ordez
hiriari dagozkion hizkiak jarri ahal izango dira, Sustapen eta Barne
Ministerioek horretarako ezarritako kodeari jarraituz.
S-410 a. Ordainpeko autobidea.
Ordainpeko autobideak identifikatzen ditu.
S-420. Estatuko sare orokorreko errepidea. Estatuko sare
orokorreko errepideak identifikatzen ditu autopista edo autobide ez direnean.
S-430. Autonomia-erkidegoko lehen mailako errepidea.
Identifikazio-siglek adierazten duten autonomia-erkidegoko sareko lehen mailako
errepideak identifikatzen ditu, autopista edo autobia ez direnean.
S-440. Autonomia-erkidegoko bigarren mailako errepidea.
Identifikazio-siglek adierazten duten autonomia-erkidegoko sareko bigarren
mailako errepideak identifikatzen ditu, autopista edo autobia ez direnean.
S-450. Autonomia-erkidegoko hirugarren mailako errepidea.
Identifikazio-siglek adierazten duten autonomia-erkidegoko sareko hirugarren
mailako errepideak identifikatzen ditu, autopista edo autobia ez direnean.
Kokapen-seinaleak. Kokapen-seinaleak honetarako erabil
daitezke: bi estaturen arteko mugak adierazteko, edo estatu barruko bi unitate
administratiboren arteko mugak, herri baten izena, ibai bat, portu bat, toki
bat, edo antzeko beste inguruabarren bat adierazteko.
Hauek dira kokapen-seinaleen izenak eta esanahiak:
S-500. Herriko sarrera. Toki horretatik aurrera, herriko
zirkulazioari dagozkion arauak daude indarrean.
S-510. Herriko irteera. Toki horretatik aurrera, ezin dira
ezarri herriko zirkulazioari dagozkion arauak.
S-520. Bideko gune berezi baten kokapena. Bidean interes
orokorreko toki bat dagoela adierazten du.
S-540. Probintziaren muga. Toki horretatik aurrera, bidea
probintzia batean sartzen dela adierazten du.
S-550. Autonomia-erkidegoaren muga. Toki horretatik aurrera,
bidea autonomia-erkidego batean sartzen dela adierazten du.
S-560. Autonomia-erkidegoaren eta probintziaren muga. Toki
horretatik aurrera, bidea autonomia-erkidego eta probintzia batean sartzen dela
adierazten du.
S-570. Autobide eta autobiako kilometro-mugarria.
Seinalearen goiko aldean identifikatutako autobide edo autobiaren
kilometro-puntua adierazten du.
S-570 a.
Ordainpeko autobideko kilometro-mugarria. Seinalearen goiko aldean
identifikatutako ordainpeko autobidearen kilometro-puntua adierazten du.
S-571. Europar ibilbide bateko zati den autobide edo
autobiako kilometro-mugarria. Europar ibilbide bateko zati den autobide edo
autobiaren kilometro-puntua adierazten du. Bidearen identifikazioa seinalearen
goiko aldean agertzen da.
S-572. Errepide arrunt bateko kilometro-mugarria. Errepide
arrunt baten kilometro-puntua adierazten du. Bidearen identifikazioa
seinalearen goiko aldean agertzen da, kasuan kasuko errepideari dagokion
koloreko hondoaren gainean idatzita.
S-573. Europar ibilbideko kilometro-mugarria. Europar
ibilbide bateko zati den errepide arrunt baten kilometro-puntua adierazten du.
Bidea seinalearen goiko aldean agertzen diren hizki eta zenbakien bitartez
identifikatuko da.
S-574. Miriametro-mugarria autobidean edo autobian. Autobide
edo autobia batean, hamarreko multiploa den kilometro-puntua adierazten du.
S-574 a.
Miriametro-mugarria errepide arruntean. Errepide arrunt batean, hamarreko
multiploa den kilometro-puntua adierazten du.
S-574 b. Miriametro-mugarria ordainpeko autobidean.
Ordainpeko autobide batean, hamarreko multiploa den kilometro-puntua adierazten
du.
S-575. Miriametro-mugarria. Autobide ez den bide baten
kilometro-puntua adierazten du; puntu hori hamarreko multiploa da.
Kolorea kasuan kasuko errepide-sareari dagokiona izango da.
Gogorarazteko jartzen dira berrespen-seinaleak; hain zuzen,
aginpidea duten agintariek egoki iritziz gero, esaterako, herri handietako
irteeretan, bidearen norabidea adierazteko.
Distantziak adierazten badira, gainera, herriaren izenaren
ondoren jarriko dira zifrak.
Hauek dira berrespen-seinaleen izenak eta esanahiak:
S-600. Errepide arrunteko ibilbidean aurkitzen diren herriak
berresteko seinaleak. Errepide arruntean, herrien izenak eta bertara arteko
distantziak adierazten ditu kilometrotan.
S-602. Autobideko edo autobiako ibilbidean aurkitzen diren
herriak berresteko seinaleak. Autobidean edo autobian, herrien izenak eta
bertara arteko distantziak adierazten ditu kilometrotan.
Herrietan berariaz erabiltzeko seinaleak. Moduluak dira, eta
banaka edo beste batzuekin batera erabiltzen dira; bertan aipatutako tokietara
iristeko, geziaren noranzkoari jarraitu behar zaiola adierazten dute. Hauek
dira seinaleon izenak eta esanahiak:
S-700. Herri barruko bide-sareko
lekuak. Bide-sareko kale, hiribide, plaza, biribilgune edo beste
edozein punturen izenak adierazten ditu.
S-710. Bidaiarientzako leku interesgarriak. Bidaiarientzako
leku interesgarriak adierazten ditu; hala nola, geltokiak, aireportuak,
portuetan untziratzeko guneak, hotelak, kanpamenduak, turismo-bulegoak eta
automobil-klubak.
S-720. Kirol edo jolaserako leku interesgarriak. Kirol edo
jolaserako berezi interesgarri diren lekuak adierazten ditu.
S-730. Geografia edo ekologiarako leku interesgarriak.
Geografia edo ekologiaren aldetik berezi interesgarri diren lekuak adierazten
ditu.
S-740. Monumentuak edo kulturaren aldetik interesgarriak
diren lekuak. Orokorrean, kulturarako interesgarriak diren lekuak adierazten
ditu, monumentuak edo historia edo arteko guneak direlako.
S-750. Industria-guneak. Kamioiak, salgaiak eta, orokorrean,
industriako trafiko astuna nabarmen erakartzen dituzten guneak adierazten ditu.
S-760. Autobideak eta autobiak. Autobideak eta autobiak eta
horietatik joanda aurkitzen diren lekuak adierazten ditu.
S-770. Bestelako leku eta bideak.
Autobide edo autobia ez diren errepideak, errepide horietatik joanda aurki
daitezkeen herriak, eta S-700 seinaletik S-760 seinalera bitartekoetan jaso
gabe egon eta interes publikokoak diren beste leku batzuk adierazten ditu.
163. artikulua. Panel
osagarriak.
Panel osagarriek zehaztu egiten dute osatzen duten
seinalearen esanahia. Hauek dira seinale horien izenak eta esanahiak:
S-800. Arriskua edo agindua hasterainoko tartea. Seinalea
dagoen lekutik arriskua edo seinaleko agindua agintzen hasterainoko tartea
adierazten du. Galtzada-estugunea adierazten duen arrisku-seinalearen azpian
aurkitzen bada, estugunearen zabalera librea adierazi ahal izango da bertan.
S-810. Arriskutsua den edo agindupean dagoen bidegunearen
luzera. Arriskutsua den edo agindupean dagoen bidegunearen luzera adierazten
du.
S-820 eta S-821. Debekuaren eremua, alde batera.
Debeku-seinale baten azpian kokatuta, debekuaren ezarpen-eremua adierazten du,
beti ere geziaren noranzkoan.
S-830. Debekuaren eremua, alde bietara. Debeku-seinale baten
azpian kokatuta, debekuaren ezarpen-eremuak adierazten ditu, beti ere gezietan
adierazitako noranzkoetan.
S-840. Nahitaez geratzeko aurreseinalea. Utzi pasatzen
seinalearen azpian kokatuta, hurrengo elkarguneko Nahitaez geratu edo Stop
seinaleak zenbateko tartera dauden adierazten du.
S-850etik S-853ra. Ibilbide honek lehentasuna du. R-3
seinalearen panel gehigarria da, eta ibilbide honek lehentasuna duela
adierazten du.
S-860. Orokorra. Seinale edo semafororen baten azpian
kokatuta egongo da, eta bertako informazioa argitu edo zehazteko izango da.
S-870. Seinalizazioa aplikatzea. Debekua edo agindua
ezartzen duen seinalearen azpian jarrita, adierazten du seinalea gaziarekin
gutxi gorabehera bat datorren norabidean dagoen irteerari dagokiola, ez beste
ezeri.
Beste edozein seinaleren azpian jarrita, adierazten du
seinalea irteera-adarrean bakarrik aplikatzen dela.
S-880. Seinalizazioa ibilgailu jakin batzuei aplikatzea.
Dagokion seinale bertikalaren azpian jarrita, adierazten du seinalea panelean
agertzen diren ibilgailuei bakarrik dagokiela, hau da, kamioiei, ibilgailu
atoidunei, autobusei edo zikloei.
S-890. Seinale bertikal baten panel osagarria. Seinale
bertikal baten azpian jarrita, adierazten du seinalea panelean irudikatzen den
egoerarako dela, adibidez, elurra, euria edo lainoa egiten duenerako.
164. artikulua. Beste
seinale batzuk.
Hona hemen beste argibide-seinale batzuk:
S-900. Sute-arriskua. Sua pizteak arriskua sortzen duela
adierazten du.
S-910. Su-itzalgailua. Su-itzalgailua dagoela jakinarazten
du.
S-920. Espainiako sarrera. Beste herrialde batetik datorren
errepidetik Espainiako lurraldean sartu dela adierazten du.
S-930. Herrialdearen izena. Errepidea zein herrialdetara
doan adierazten du. Azpian agertzen den zenbakiak mugarainoko tartea adierazten
du.
S-940. Espainiako abiadura-mugak. Espainiako errepide-mota
guztietan eta hirietan dauden abiadura-muga orokorrak adierazten ditu.
S-950. Errepideei buruzko informazioa emateko irratien
frekuentzia. Informazioa jasotzeko, irrati-hargailua zein frekuentziatan jarri
behar den adierazten du.
S-960. Larrialdiko telefonoa. Seinale honek adierazten du
larrialdiko telefonoa dagoela.
S-970. Bazterlekua. Bazterlekuan su-itzalgailua eta
larrialdiko telefonoa dagoela adierazten du.
S-980. Larrialdietarako irteerak. Seinale honek
larrialdietarako irteera non dagoen adierazten du.
S-990. Tuneletan larrialdietarako irteera erakusten duen
gezi-kartela. Larrialdi-irteerarako norabidea eta distantzia adierazten du.
165. artikulua.
Argibide-seinaleen taxua.
Zirkulazioko seinaleen zerrenda ofizialean agertzen dira
argibide-seinaleen forma, kolore, diseinu, ikur, esanahi eta neurriak.
Araudi honen I. eranskinean ere azaltzen dira seinaleon
forma, ikur eta izenak.
5. ATALA. BIDE-MARRAK
166. artikulua. Xedea
eta motak.
Zoladura gaineko marrek, hau da, bide-marrek, zirkulazioa
arautzea dute helburu, eta bide-erabiltzaileei oharrak egin edo berentzat
lagungarri izatea. Erabili, bai bakarrik, bai seinaleztatzeko beste baliabide
batzuekin batera erabil daitezke, azken horien informazioa indartu edo
zehazteko.
Bide-marrak honelakoak izan daitezke: luzetarako marra
zuriak, zeharkako marra zuriak, zirkulazioko seinale horizontalak, beste marra
eta inskripzio zuri batzuk eta beste kolore batzuetako marrak.
167. artikulua.
Luzetarako marra zuriak.
Hauek dira luzetarako marra zurien izenak eta esanahiak:
a) Luzetarako marra etengabea. Galtzadaren gainean lerro
etengabe bat badago, horrek esan nahi du gidari batek ere ezin duela zeharkatu,
ez ibilgailuarekin, ez animaliekin; era berean, ezin du ibilgailuarekin
lerroaren gainetik zirkulatu, ez eta marraren ezkerretik ere, zirkulazioaren bi
noranzkoak banatzeko jarrita dagoenean.
Elkarren ondoko bi lerro etengabez egindako luzetarako marrak
ere esanahi berbera du.
Galtzadaren gainean margotutako lerro zuri etengabeak errei
berezi batean gaudela ere adieraz dezake. Kasu horretan, errei horretatik
doazen ibilgailuek marra zeharkatu dezakete, beharrezko arreta jarrita, dena
delako maniobra egiteko edo iritsi nahi duten destinora bideratzeko errei hori
utzi behar badute. Marra hau orokorra baino nabarmen zabalagoa da.
b) Luzetarako marra etena.
Galtzadako luzetarako marra etenak erreiak bereizteko dira,
zirkulazioa zuzendu ahal izateko; gidari batek ere ezin du marraren gainetik
zirkulatu, ez ibilgailuarekin, ez animaliekin, salbu eta beharrezkoa bada eta
zirkulazioaren segurtasunak aukerarik uzten badu, galtzadako erreiak estuak
direnean (3 metro
baino estuagoak).
Luzetarako marra etenak, bestalde, helburu hauek ere izan
ditzake lehengokoez gain:
1. Luzetarako marra etengabe batera hurbiltzen ari den
gidariari marra horrek ezartzen duen debekua iragartzeko izan daiteke, edo arrisku
berezia sortzen duen bideguneren batetik hurbil dagoela iragartzeko; halako
kasuetan, ordea, orokorrean baino nabarmen laburragoa izango da lerroan dauden
marren arteko tartea.
2. Errei berezi bat dagoela adierazteko ere izan daiteke
luzetarako marra etena (ibilgailu-mota zehazteko, sartzeko edo irteteko, edo
bestelakoren bat); halako kasuetan, ordea, orokorrean baino nabarmen zabalagoa
izango da marra bera.
c) Luzetarako marra eten bikoitzak.
Lerro etenen artean kasu berezia da hau: marra bikoitzekin
errei bat bi aldeetatik mugatzen bada, errei hori itzulgarria dela esan nahi
du; hau da, erreiko semaforoen edo beste bitarteko baten bidez, noranzko batean
zein bestean egon daitekeela araututa zirkulazioa.
d) Luzetarako marra etengabeak, etenei itsatsiak.
Luzetarako lerro etengabe bat beste lerro eten bati
itsatsita dagoenean, gidariek ez dute kontuan izan behar zirkulatzerakoan beren
aldetik daukaten lerroa baino.
Marra hauek zirkulazio-noranzko desberdinak bereizten
dituztenean, xedapen honekin ez zaie debekurik ezartzen gidariei aurreratu
ondoren galtzadako ohiko aldera itzultzeko.
e) Elkarguneko erakus-marrak.
Gidariei elkarguneetan maniobra zehatzen bat nola egin behar
duten adierazteko dira.
f) Bazter-lerroak eta aparkalekuko lerroak.
Artikulu honen ondorioetarako, ez dira kontuan hartuko
galtzadako ertzak edo aparkalekuak mugatzen dituzten luzetarako marrak, 170.
artikuluan zehaztuak, horien funtzioa lekuok nabarmentzea baino ez da eta.
168. artikulua.
Zeharkako marra zuriak.
Hauek dira zeharkako marra zurien izenak eta esanahiak:
a) Zeharkako marra etengabea.
Errei batean edo gehiagotan zabaletara jarritako lerro
etengabea gelditzeko da, eta adierazten du lerro hori ezin duela gainditu, ez
ibilgailu batek, ez animalia batek, ez horiek daramaten zamak ere, baldin eta
hauetako bat badago: nahitaez gelditzeko agintzen duen seinale bertikal edo
horizontal bat, gelditu gabe pasatzea debekatzen duen seinale bat, bide-marraz
adierazitako oinezkoentzako pasagunea, semaforoa, bidezainen batek gelditzeko
egindako seinalea edo trenbide-pasagunea edo zubi mugikorra. Dena delakoagatik
gelditutako lekutik ez badu ikuspen nahikorik, gidaria berriz gelditu behar da
ikuspen nahikoa duen lekuan, bide-erabiltzaile bat ere arriskutan jarri gabe.
b) Zeharkako marra etena.
Errei batean edo gehiagotan zabaletara jarritako lerro etena
gelditzeko da, eta adierazten du ikuspena gutxitzen duten aparteko egoeretan
izan ezik, lerro hori ezin duela gainditu, ez ibilgailu batek, ez animalia
batek, ez horiek daramaten zamak ere, baldin eta besteei pasatzen utzi behar
badiete hauetako bat dagoelako: pasatzen uzteko agindua ematen duen seinale
bertikal edo horizontala, semaforo bateko jiratzeko gezi berdea edo,
lehentasun-seinalerik ez dagoenean, lehentasuna arautzen duten arauak.
c) Oinezkoentzako pasaguneko marra.
Zoladura gainean zabalera handiko lerro batzuk galtzadaren
ardatzarekiko paralelo jarrita badaude, eta zeharkako multzo bat osatzen badute
galtzadan, oinezkoentzako pasagunea dela adierazten dute, eta oinezkoei
pasatzen utzi behar diete ibilgailuetako edo animalien gidariek.
Marra zuriekin ezin izango dira beste kolore batzuetakoak
tartekatu.
d) Txirrindularientzako pasaguneko marra.
Galtzadaren gainean zeharkako bi lerro eten eta paralelo
jarrita daudenean, txirrindularientzako pasagunea dela adierazten dute, eta
horiek dute lehentasuna.
Hauek dira Zirkulazioko seinale horizontalen izenak:
a) Utzi pasatzen.
Galtzada gainean triangelu bat marraztuta badago, eta
hurbiltzen ari den ibilgailuari begira badu alderik txikienaren aurrez aurreko
erpina, hurrengo elkargunean beste ibilgailuei pasatzen utzi behar diela
adierazten dio hurbiltzen ari den ibilgailuko gidariari.
Aipatutako triangelua, aldiz, luzetarako lerroez mugatutako
errei batean badago, aipatutako erreitik zirkulatzen ari diren ibilgailuentzat
baino ez da goian aipatutako betebeharra.
b) Nahitaez gelditzeko seinalea edo stop.
Galtzada gainean «stop» ikur bat marraztuta badago,
gidariari hurrengo gera-lerroa aurrean agertzen zaionean, ibilgailua geratu
egin behar duela adierazten dio; eta, halako lerrorik ez badago, gidaria
galtzadara hurbiltzen ari dela, bertara heldu baino lehenago geratu behar du,
hurre-hurrean, eta galtzadatik zirkulatzen ari diren ibilgailuei pasatzen utzi
behar die.
Aipatutako ikur hori, aldiz, luzetarako lerroez mugatutako
errei batean badago, aipatutako erreitik zirkulatzen ari diren ibilgailuentzat
baino ez da goian esandako betebeharra.
c) Abiadura-mugaren seinalea.
Seinale honek adierazten duenez, ibilgailu batek ere ez du
gainditu behar kilometrotan eta orduko adierazitako abiadura.
Abiaduraren zifra, aldiz, luzetarako lerroez mugatutako
errei batean badago, aipatutako erreitik zirkulatzen ari diren ibilgailuentzat
baino ez da goian esandako debekua.
Ezarritako muga nahitaez bete beharko da harik eta
“mugaketaren amaiera” edo “abiadura-mugaren amaiera” adierazten duten seinaleak
edo gehienezko abiadurako beste seinale bat agertu arte.
d) Erreiak hautatzeko gezia.
Luzetarako lerroez mugatutako errei batean dagoen geziak
zera adierazten du: geziaren norabidea edo norabideetako bat jarraitu behar
dutela gidariek egon dauden erreian, edo bestela, seinaleek aukerarik ematen
badiete, beste errei batera aldatu.
Geziarekin batera, helmuga adierazten duen inskripzio bat
ere ager daiteke.
e) Irteerako gezia.
Irten nahi duten gidariei adierazten die noiz has daitezkeen
erreia aldatzen hori egiteko, baita irteeraren norabidea ere .
f) Errei-amaierako gezia.
Adierazten du gezia marraztuta duen erreia laster amaitzen
dela eta geziaren ohartarazpena jarraitu behar dela.
g) Lehengo lekura bihurtzeko gezia.
Zirkulazioaren bi noranzkoak dituen galtzadaren ardatzean
kokatuta dagoen geziak (ardatzean, gutxi gora-behera), eskuineko aldera
begiratzen badu, laster etengabeko lerroa hasten dela iragartzen du. Eta,
ondorioz, debekatuta dago lerro horren ezkerretik zirkulatzea. Beraz, gidari
guztiak, lehenbailehen, geziaren eskuineko erreitik zirkulatzen jarri behar dira
beren ibilgailuekin.
170. artikulua. Beste
marra eta inskripzio zuri batzuk.
Hauek dira beste marra eta inskripzio zuri batzuen izenak
eta esanahia:
a) Bide-banaketaren seinalea.
Doan bidea laster banatuko dela adierazten dio gidariari,
eta balitekeela banaketaren aurretik eta ondoren erreien kopuruan egokitzapenak
egotea.
b) Trenbide-pasagunearen marra.
Ikoroski baten alde banatan P eta N hizkiak agertzen badira,
trenbide-pasagune bat hurbil dagoela adierazten du seinale horrek.
c) Errei edo guneren bat gordeta uzten duen inskripzioa.
Adierazten du bideko errei edo guneren bat gordeta dagoela,
aldi baterako edo betiko, zenbait ibilgailuk bertatik zirkulatzeko, edo bertan
gelditzeko edo aparkatzeko, hala nola, autobusek (bus), taxiek edo zikloek.
d) Gordetako errei baten hasiera adierazten du. Ibilgailu
jakin batzuentzat gordetako errei baten hasiera adierazten du.
e) Txirrindularientzako bidearen marra. Txirrindularientzako
bidea edo ziklo-bidexka adierazten du.
f) Aparkalekuko lerro eta marrak.
Aparkatzeko lekuak edo guneak mugatzen dituzte, baita
ibilgailuak bertan kokatzeko modua ere.
a) Zebra-marrak. Gune bat marra diagonal paraleloekin
marraztuta eta lerro etengabe batek inguratuta badago, gune horretan ezin da
gidaririk sartu, ez ibilgailuarekin, ez animaliekin ere, salbu eta
bazterbidetik zirkulatzera behartuta daudenak.
h) Galtzadaren ertza nabarmentzeko lerroa.
Mugatu egiten du, galtzada hobeto ikusi ahal izateko.
i) Galtzadan beste marra edo inskripzio zuririk agertzen
bada, edo seinaleen adierazpenak errepikatzeko dira, edo erabiltzaileei
adierazpen baliagarriak emateko dira.
171.
artikulua. Beste kolore batzuetako marrak.
Hauek dira beste kolore batzuetako marren izenak eta
esanahiak:
a) Sigi-sagako lerro horia.
Galtzadako zati horretan ibilgailuek, oro har, aparkatzea
debekatuta dutela adierazten du; izan ere, tarte hori gordeta dago inolako
ibilgailu bertan luzaro egotea eskatzen ez duen erabilera bereziren baterako.
Normalean autobusak gelditzeko (ez aparkatzeko) edo
ibilgailuak zamatu edo husteko guneetan jartzen da.
b) Luzetarako marra hori etengabea.
Galtzadaren ertzean edo bazterraren alboan lerro hori
etengabe bat badago, lerroaren luzera guztian eta jarrita dagoen aldean hain
zuzen, edo debekatuta dago gelditzea eta aparkatzea, edo, seinaleen bidez
adierazita, aldi baterako murrizpenen bat ezartzen da gelditzeko eta
aparkatzeko.
c) Luzetarako marra hori etena.
Galtzadaren ertzean edo bazterraren alboan lerro hori eten
bat badago, lerroaren luzera guztian eta jarrita dagoen aldean hain zuzen, edo
debekatuta dago aparkatzea, edo, seinaleen bidez adierazita, aldi baterako
murrizpenen bat ezartzen da.
d) Marra horizko laukiak.
Araudi honen 59.1 artikuluan ezarritako debekua gogorarazten
zaie gidariei elkarren artean gurutzatutako lerro horizko laukiekin.
e) Dama-joko taula gorri-zuria.
Lauki gorri eta zurien sareak adierazten du non hasten den
larrialdian balaztatzeko gune bat, eta debekatu egiten du bertan gelditzea edo
aparkatzea edo galtzadako gune hori beste edozertarako erabiltzea.
f) Marra urdinak.
Aparkatzeko baimenduta dauden lekuak mugatzeko erabiltzen
diren marrak, zuriak izan beharrean, urdinak badira, aparkatzeko denbora
eguneko ordu jakin batzuetara mugatuta dagoela esan nahi du horrek.
172. artikulua.
Bide-marren formatua.
Zirkulazio-seinaleen zerrenda ofizialean agertzen dira
bide-marren forma, kolore, diseinu, ikur, esanahi eta neurriak.
Araudi honen I. eranskinean ere azaltzen dira marren forma,
ikur eta izenak.
V. TITULUA
Ibilgailuetako seinaleak
173. artikulua. Xedea,
esanahia eta motak.
Ibilgailuetako seinaleak, izan ere, seinaleok daramatzan
ibilgailuaren zenbait inguruabar edo ezaugarri bide-erabiltzaileei
jakinarazteko dira, baita ibilgailuak betetzen duen zerbitzua, daraman zama edo
gidariaren ezaugarriak jakinarazteko ere.
Beste araudi batzuetako eskakizunak alde batera utzita,
ibilgailuetako seinaleen izenak eta esanahiak hauek dira:
V-1. Lehentasuna duen ibilgailua. Polizia, su-hiltzaile,
babes zibil eta salbamendu edo osasun-sorospeneko zerbitzuetako ibilgailua dela
adierazten du, betiere larrialdi-zerbitzuan badabil, eta ibilgailuei buruzko
arauetan aipatutako hots-seinale bereziak jaurtitzeko aparatuarekin batera
erabiltzen badu.
V-2. Obra edo zerbitzuetako ibilgailuak, nekazaritzarako
traktoreak, bere indarrez dabiltzan nekazaritzarako makinak, bestelako
ibilgailu bereziak, garraio bereziak eta ibilgailu militarren ilarak. Era
horretako ibilgailu bat dela adierazten du, eta zerbitzuan ari dela; edo
bestela, garraio berezikoa edo ibilgailu militarren ilara bat dela.
V-3. Poliziaren ibilgailua. Mota horretako ibilgailu bat dela
adierazten du, baina larrialdi-zerbitzuan ibili gabe.
V-4. Abiadura-muga. Seinaleak adierazten duenez, ibilgailuak
ez du zirkulatu behar seinalean ageri den abiaduran baino azkarrago, orduko eta
kilometrotan neurtuta.
V-5. Ibilgailu motela. Ibilgailuaren konstrukzioa den
modukoa delako, orduko 40 kilometroko abiadura gainditu ezin duen motordun
ibilgailua edo ibilgailu-taldea dela adierazten du.
V-6. Ibilgailu luzea. Ibilgailuak edo ibilgailu-taldeak 12 metro baino gehiagoko
luzera duela adierazten du.
V-7.-Espainiako nazionalitatearen ezaugarria. Ibilgailua
Espainian matrikulatuta dagoela adierazten du.
V-8. Atzerriko nazionalitatearen ezaugarria. Ibilgailuaren
ezaugarrian ageri diren hizkiei dagokien nazioan matrikulatutakoa dela
adierazten du. Nahitaez eraman behar da instalatuta Espainiatik zirkulatu ahal
izateko.
V-9. Zerbitzu publikoa. Ibilgailua zerbitzu publikoak
betetzeko dela adierazten du.
Kasuan kasuko zerbitzu publikoari buruzko araudiak agintzen
duenean baino ez da nahitaezkoa izango seinale hau jarrita eramatea.
V-10. Eskola-umeen garraioa. Ibilgailua era horretako
garraioa egiten ari dela adierazten du.
V-11. Salgai arriskutsuen garraioa. Ibilgailua salgai
arriskutsuak garraiatzen ari dela adierazten du.
V-12. Entsegu edo ikerketako plaka. Ibilgailua saio bereziak
edo ikerketa-entseguak egiten ari dela adierazten du.
V-13. Gidari berria. Horrek adierazten duenez, urtebete
baino gutxiagoko antzinatasuneko gida-baimena duen pertsona ari da ibilgailua
gidatzen.
V-14. Gidatzen ikasten. Gidatzen ikasten edo gaitasun-saioak
egiten ari den ibilgailua dela adierazten du.
V-15. Elbarria. Ibilgailuko gidaria mugikortasuna mugatzen
duen minusbaliotasuna duen pertsona bat dela adierazten du, eta, beraz,
orokorrean edo berariaz ematen zaizkion erraztasunez balia daitekeela.
V-16. Arriskuaz ohartarazteko aparatua. Ibilgailua galtzadan
ibilgetuta dagoela edo zeraman zama, jausi eta galtzadaren gainean dagoela
adierazten du.
V-17. Libre dagoela adierazteko argia. Zirkulatzen ari den
taxia alokatzeko moduan dagoela adierazten du.
V-18. Taximetroko argia. Bidaiariak garraiatzeko zerbitzu
publikoko automobiletan, bandera-jaitsiera egitearekin batera taximetroko
kontadorea argitzeko da.
V-19. Ibilgailuen Azterketa Teknikoko ezaugarria.
Ibilgailuak ibilgailuen azterketa teknikoa ondo gainditu duela adierazten du,
baita hurrengo azterketa noiz egin behar duen ere.
V-20. Neurriak gainditzen dituzten
zametarako panela. Ibilgailuaren zama atzeko aldetik luzeago agertzen dela
adierazten du.
V-21. Garraio berezien laguntzaile dela adierazteko kartela.
Hurbil garraio berezi bat zirkulatzen ari dela adierazten du.
V-22. Txirrindularien laguntzaile dela adierazteko kartela.
Hurbil txirrindulariak zirkulatzen ari direla adierazten du.
Marka islatzailez egina egongo da, kamioiak eta ibilgailu
luzeak eta astunak eta horien atoiak hobeto ikusteko eta ezagutzeko.
Ibilgailuei buruzko araudiaren XI. Eranskinean seinale
honetarako xedatutakoa beteko dute garraio-ibilgailuen ezaugarriek.
Ibilgailuei buruzko araudi orokorreko XI. eranskinean
ezarritakoari egokituko zaizkio seinaleon forma, kolore, taxu, ikur, neurri,
esanahi eta kokapenak.
Lehenengo xedapen
gehigarria.
Autonomia erkidegoak.
Trafikoari, Ibilgailu Motordunen zirkulazioari eta
bide-segurtasunari buruzko Legearen 4. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz,
araudi honetan xedatutakoa ez da autonomia-erkidegoek beren estatutuen bidez
eskuratutako eta erabilitako eskumenen kontra jarriko.
Bigarren xedapen
gehigarria.
Automobiletan
segurtasun-uhala nahitaez erabili beharra
Araudi honetako 117.1.a) eta b) artikuluan, herri barruko
eta herriz kanpoko bideetan segurtasun-uhala edo eusteko sistema homologatuak
behar bezala jarrita eta lotuta erabiltzeko beharra ezartzen zaie
ibilgailuetako gidariei eta bertan adierazten diren jarlekuetan doazen
bidaiariei; behar hori, ordea, bakarrik eskatuko zaie 1992ko ekainaren 15etik
aurrera matrikulatutako ibilgailuetan doazenei. Egun horretarako jarleku
horietan mekanismo horiek jarrita ez zeuzkaten ibilgailuek ez dituzte jarri behar,
baina jarrita badauzkate, bidaiariek erabili egin behar dituzte.
Hirugarren xedapen
gehigarria.
Haurrei eusteko
sistemak.
Gobernuak aurrera egingo du 2003/20/CE Zuzentarauaren
erabateko transposizioa egiten bertan ezartzen den epean (2003/20/CE
Zuzentaraua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2003ko apirilaren
8koa, 3,5 tonatik beherako ibilgailuetan segurtasun-uhala nahitaez erabiltzeari
buruzko Kontseiluaren 91/67/CEE Zuzentaraua aldatzeko dena).
Azken xedapenetatik
lehena.
Ikusgaitasun handiko
txaleko distiragarriak erabiltzeko beharra.
Automobiletako gidariek ikusgaitasun handiko txaleko
distiragarriak erabiltzeko beharra, 118.3 artikuluan ezarria, artikulua
indarrean sartu eta sei hilabetera eskatu ahal izango da.
Manu horretan aipatzen diren gainerako gidariei eta babes
eta laguntza ibilgailuetako gidariei eta langile laguntzaileei artikulua
indarrean sartu eta hurrengo egunean eskatu ahal izango zaie txalekoa
erabiltzeko.
Azken xedapenetatik
bigarrena.
Haurrei
eusteko sistemei buruzko betebeharrak.
Araudi hau indarrean jarri eta sei hilabetera eskatu ahal
izango dira 117.2 artikuluko hirugarren paragrafoan ezarritako betebeharrak.
I. ERANSKINA
Hauek dira Zirkulazio-seinaleen katalogo ofiziala osatzen
duten dokumentuak:
Errepideei buruzko 8.1-I.C araua. Seinale bertikalak.
Errepideei buruzko 8.2-I.C araua. Bide-marrak.
Errepideei buruzko 8.3-I.C araua. Obren seinaleztapena.
Zirkulazio-seinale bertikalen katalogoa, I. eta II.
liburukiak.
Sustapen Ministerioko Errepideetako Zuzendaritza Orokorrak
ezarritako oinarrizko araudiaren zati bat dira aipatutako dokumentuak.
Zirkulazio-seinaleak
AURKIBIDEA
Bidezainen seinale eta aginduak.
1.1 Besoarekin egindako seinaleak, eta bestelakoak
1.2 Ibilgailuetatik egindako seinaleak.
1.3 Zirkulazioko agenteek erabiltzeko seinale eramangarriak.
1.4 Seinaleen eta bastidoreen neurriak.
Mezu aldakorreko panelak.
1. taldea. Aginduzko mezuak.
2. taldea. Arriskuaz ohartarazteko mezuak.
3. taldea. Informazio-mezuak.
Baliza-seinaleak.
3.1 Langak.
3.2 Gida-adierazgarriak.
Semaforoak.
4.1 Oinezkoentzako semaforoak.
4.2 Ibilgailuentzako semaforo biribilak.
4.3 Ibilgailuentzako semaforo karratuak edo erreikoak.
4.4 Ibilgailu jakin batzuentzako semaforoak.
Zirkulazioko seinale bertikalak.
5.1 Arriskuaz ohartarazteko seinaleak.
5.2 Lehentasun-seinaleak.
5.3 Sarrera debekatzeko seinaleak.
5.4 Pasua murrizteko seinaleak.
5.5 Debekua edo murrizpena adierazteko beste seinale batzuk.
5.6 Betebeharra adierazteko seinaleak.
5.7 Debekuen edo murrizpenen amaiera adierazteko seinaleak.
5.8 Argibide orokorretako seinaleak.
5.9 Errei-seinaleak.
5.10 Zerbitzu-seinaleak.
5.11 Aurreseinaleak.
5.12 Norabide-seinaleak.
5.13 Errepideak ezagutzeko seinaleak.
5.14 Kokapen-seinaleak.
5.15 Berrespen seinaleak.
5.16 Herrietan bakarrik erabiltzeko seinaleak.
5.17 Panel osagarriak.
5.18 Beste seinale batzuk.
Bide-marrak.
6.1 Luzetarako marra zuriak.
6.2 Zeharkako marra zuriak.
6.3 Zirkulazioko seinale horizontalak.
6.4 Beste marra eta inskripzio zuri batzuk.
6.5 Beste kolore batzuetako marrak.
AGERTZEN EZ DIREN IRUDIAK (2003-12-23ko EAO, 306 zka.,
45736-45766 orrialdeak)
II. ERANSKINA
Kirol-probak,
bizikleta-ibilaldiak eta bestelako gertakariak.
1. ATALA. KIROL-PROBAK.
1. artikulua. Helburua.
Lehiaketazko kirol-proba antolatuak egiten direnean bidea
nola erabili behar den arautzea da araudi honen helburua.
2. artikulua.
Baimen-eskariak nola izapidetu.
Kirol-probak egiteko baimen-eskarien aurrean,
gobernu-agintaritzak izapide hauek egingo ditu:
Eskumenak.
Kirol-probetarako baimena emateko eskumena dagokio:
a) Trafikoko Buruzagitza Nagusia erakunde autonomoari,
probaren ibilbideak autonomia-erkidego bat baino gehiago hartzen duenean.
b) Dagokion autonomia-erkidegoari edo Ceuta edo Melillako
hiriei, probaren ibilbide osoa horien lurralde-esparruaren barruan sartzen
denean.
c) Udalari, probaren ibilbide osoa hirigunearen barruan,
baina ez zeharbideetan, sartzen bada.
Txostenak.
a) Bidearen titularra:
Kirol-proben ibilbidean sartzen diren bideetako titular
diren erakundeek txosten bat egin behar dute bideragarritasunari buruz.
b) Trafikoko Buruzagitza Nagusia erakunde autonomoa:
probetarako baimena emateko eskumena autonomia-erkidego
batena denean, autonomia-erkidegoak txostena egiteko eskatuko die probaren
ibilbideak hartzen dituen probintzietako trafikoko buruzagitzei; eskumena Ceuta
edo Melillako hiriena denean, berriz, tokiko trafikoko buruzagitzari eskatuko
diote txostena, betiere, trafikoa zaindu eta arautzeko eskumena Estatuko
Administrazio Orokorrarena bada.
Zirkulazioaren zaintzaren alorrean gauzatzeko eskumena duten
autonomia-erkidegoen kasuan, txostena ardura hori duen erakundeari eskatuko
zaio.
Txostenetan, zaintza-zerbitzuak zehaztuko dira.
c) Txosten horiek, a) eta b) idatz-zatietan aipatutakoak,
lotesleak izango dira baldin eta kirol-proba egitearen aurkakoak badira edo
baldintza teknikoak ezartzen badituzte egin ahal izateko.
Dokumentazioa.
Kirol-probak egiteko baimen berezia eskatzeko agiria
eskumena duen organoari zuzendu behar zaio eta, gutxienez, 30 eguneko
aurrerapenarekin aurkeztu. Eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztu behar
dira:
a) Dagokion kirol-federazioak proba antolatzeko emandako
baimena, kirol-legeriak hala eskatzen duenean.
b) Probari buruzko txostena, zeinetan honako hauek
adieraziko diren:
1. Jardueraren izena eta, hala badagokio, edizioaren zenbaki
kronologikoa.
2. Probaren araudia.
3. Bidearen krokis zehatza, zein egunetan egingo den,
ibilbidea, profila, ibilbideko puntu nagusietatik zein ordutan igaroko den gutxi
gorabehera eta aurreikusitako batez bestekoa, bai buruarena, bai amaierakoena.
4. Antolakuntzako arduradunen identifikazioa eta, zehazki,
zuzendari exekutiboarena eta bide-segurtasunaren arduradunarena, zeinak
gaitutako laguntzaileen jarduera zuzenduko baitu.
5. Partaideen kopurua gutxi gorabehera.
6. Proba seinaleztatzeko neurriei, arriskutsu izan
daitezkeen tokietarako segurtasun-elementuei eta gaitutako laguntzaileek egin
beharreko lanari buruzko proposamena. Horri guztiari buruzko txosten zehatza
egingo da, eta, bere momentuan, bide-segurtasunaren arduradunak edo ordena-indarrek
horren berri emango diete puntu zail horiek zaintzeko ardura duten pertsonei.
Bide-segurtasunaren arduradunak zirkulazio-arauak ezagutu
behar ditu; beraz, indarrean dagoen zirkulazio-baimena izan behar du.
Eskumena duten agintaritzek berariazko instrukzio bat
idatziko dute trafikoa kontrolatzeko oinarrizko jarraibideak jakinarazteko, eta
probako bide-segurtasunaren arduradunak nahitaez ezagutu behar du horren
edukia.
7. Eranskin honen 14. artikuluan aipatzen diren aseguruak,
erantzukizun zibilekoa eta istripuetakoa, kontratatu izana egiaztatzen duten
agiriak.
Ebazpena.
Eskumena duen agintaritzak 10 egun balioduneko epean eman
eta jakinaraziko du ebazpena, eskabidea aurkeztu den egunetik kontatzen hasita.
Epe hori igarota, ebazpenik eman ez bada, proba antolatzeko
baimena eman dela ulertuko da.
Ebazpenaren aurka dagozkion errekurtsoak aurkeztu ahal
izango dira.
Ebazpenean zaintza-zerbitzuaren kostuak zehaztuko dira, eta
probaren antolatzaileek ordainduko dituzte.
3. artikulua.
Aplikagarri den araudia.
Berariazko araudi honek, kirol-araudiek eta aplikagarri
diren gainerako arauek arautuko dute kirol-proben jarduera.
4. artikulua. Bideen
erabilera.
Kirol-probak egiten direnean, trafikoa itxita egongo da
proban parte hartzen ez duten erabiltzaile guztientzat. Probakoek, berriz, berentzat
izango dute bidea lehenengo ibilgailuaren eta azkenaren arteko espazio osoan.
Lehenengo ibilgailuak bandera gorria eramango du eta azkenak berdea.
5. artikulua.
Kirol-proben kontrola.
Parte-hartzaileei eta bideko gainerako erabiltzaileei
dagokienez, probaren kontrola eta ordena agintaritzako agenteen ardurapean
egongo da, edo antolakuntzako pertsona gaituen esku, betiere, kontuan hartuta
agenteen edo bide-segurtasunaren arduradunaren jarraibideen arabera jardungo
dutela.
6. artikulua.
Parte-hartzaileen betebeharrak.
Kirol-probetako parte-hartzaileek, araudi honetan ezarritako
salbuespenak salbuespen, nahitaez bete behar dituzte probako araudiaren
berariazko arauak eta probaren arduradunak edo agintaritza eskudunak segurtasunagatik
une zehatz batean ezarri edo ematen dituenak, nahiz eta zirkulazio-arau
orokorrak bete beharretik salbuetsita egon.
Parte-hartzaile batek azken partaidearentzat aurreikusitako
ordutegia bete ezin duenean edo jarduera amaitzeko aurreikusitako denbora
gainditzen duenean, bandera berdedun ibilgailuak, lehiaketa-gunearen amaiera
adierazten duenak, aurreratu egingo du eta, ondorioz, proba utzi beharko du,
automobilen trafikoa eta jarduera bera ez oztopatzeko.
Aurrera jarraitzen badu, arauak eta seinaleak bete beharko
ditu, eta bidearen erabiltzaile arrunta bilakatuko da.
7. artikulua.
Laguntzazko Ibilgailuak
Antolakuntzak laguntzazko ibilgailu nahikoa izango du, baita
banderatxoak eta ibilbidea seinaleztatzeko bitarteko egokiak ere, bai
parte-hartzaileei, bai bidearen gainerako erabiltzaileei dagokienez. Gainera,
behar diren zerbitzuak jarriko ditu jarduera bukatzen denean seinaleak eta
anoak sortutako zaborrak jasotzeko. Horrenbestez, bidea eta inguruak proba egin
aurretik zeuden bezala utzi beharko ditu.
8. artikulua. Ibilbideak
seinaleztatzea.
Ibilbideak toki arriskutsuetan seinaleztatu behar dira eta,
beharrezkoa bada, antolakuntzako jendea jarriko da, betiere,
bide-segurtasunaren arduradunak jarraibide zehatzak emanda.
Seinaleak kendu edo ezabatu egingo dira azken
parte-hartzailea igaro ondoren, eta ez dira inoiz jarriko kirol-jarduerarekin
zerikusirik ez duten ibilgailuen zirkulazioa nahasteko moduan.
Azalpenak galtzadaren gainean margotzen direnean, ordu
gutxitan ezabatzen diren materialak erabiliko dira.
9. artikulua.
Zirkulazioaren baldintzak.
Proba guztietan, aurretik agintaritzaren agente bat joango
da bandera gorri batekin eta atzetik beste bat bandera berde batekin. Horrela,
probak hartzen duen espazioaren hasiera eta amaiera mugatuko dute, bai
parte-hartzaileentzat, bai bidearen gainerako erabiltzaileentzat.
Bandera gorriaren eta berdearen artean dagoen espazioan ezin
izango da ibilgailurik ibili, salbu eta berariazko baimena dutenak eta, horiek
ere, baimena erraz ikusteko lekuan eraman behar dute.
Bandera bien arteko espazioan ordena, kontrol edo segurtasun
zereginetan diharduen laguntzaile gaituek bandera hori bat eramango dute arreta
eskatzeko edo arriskua adierazteko. Gainera, ikusgaitasun handiko jantziak
eramango dituzte, homologatuak eta azaroaren 20ko 1407/1992 Errege Dekretuko
eskakizun teknikoak betetzen dituztenak.
Horretaz gain, antolakuntzak babeserako ibilgailu pilotuak
jarriko ditu, probaren hasiera eta amaiera iragartzen duten kartelekin. Proba
irekitzen eta ixten duten automobilak 200 metrora joango dira, gutxienez,
lehenengo partaidearen aurretik eta azkenaren atzetik.
Aurreko paragrafoan aipatzen diren ibilgailu pilotuek
ezaugarri hauek izango dituzte:
a) Proba irekitzen duen ibilgailua:
Kartel bat inskripzio honekin:
“Erne: kirol-proba. STOP”. Kartela ezin izango da ibilgailua baino zabalagoa.
Bandera gorria.
Laranja koloreko seinalizazio-birakaria.
Matxura-argiak eta argi laburrak piztuta.
b) Proba ixten duen ibilgailua:
Kartel bat inskripzio honekin: “Lasterketaren amaiera.
JARRAITU”. Kartela ezin izango da ibilgailua baino zabalagoa.
Bandera berdea.
Laranja koloreko seinalizazio-birakaria.
Matxura-argiak eta argi laburrak piztuta.
10. artikulua.
Osasun-zerbitzuak.
Probak dirauen artean, antolakuntzak nahitaez jarri behar
du, gutxienez, anbulantzia bat eta mediku bat parte-hartzaileak artatzeko.
Beharrezko iritziz gero, osasun-langile gehiago ere jarri ahal izango da.
Parte-hartzaileen kopurua 750etik gorakoa bada, gutxienez bi
mediku, bi sorosle eta bi anbulantzia egongo dira eta, horitik gora, 1000
partaideko zatiki gehigarri bakoitzeko, gutxienez, beste anbulantzia bat eta
beste mediku bat.
11. artikulua.
Parte-hartzaile nortzuk diren.
Probaren hasiera eta amaiera adierazten duten ibilgailuek
mugatzen duten espaziotik kanpo zirkulatzen duten parte-hartzaileak bidearen
erabiltzaile arruntzat hartuko dira, eta ez zaie araudi berezi hau aplikatuko.
12.
artikulua. Probaren arduradunek bete beharreko eskakizunak.
Probako zuzendariak eta bide-segurtasunaren arduradunak adinez
nagusiak izan behar dute eta, probaren araudiaz gain, zirkulazio-arauak ere
ezagutu behar dituzte (hori egiaztatzeko nahikoa da gidatzeko baimena indarrean
izatea).
Bide-segurtasunaren arduradunak zehatz-mehatz azalduko dio
gaitutako laguntzaile bakoitzari zein den bere zeregina, eskumena duen
gobernu-agintaritzak onartutako txostenarekin bat etorriz.
13. artikulua.
Laguntzaileak.
Jardueran ordena gordetzeko eta kontrola egiteko jartzen
diren laguntzaileen kopurua egokia izango da, jardueraren ezaugarriak kontuan
hartuta. Bide-segurtasunaren arduradunaren mende jardungo dute eta, gutxienez,
ezaugarri hauek izango dituzte:
a) Hamazortzi urtetik gora izatea eta gidabaimena edukitzea.
b) Probako bide-segurtasunaren arduradunak emandako
jarraibideak idatziz izatea. Aldez aurretik, bide-segurtasunaren arduradunak
edo proba kontrolatuko duten agintaritzaren agenteek ahoz azalduko dizkiete
jarraibide horiek.
c) Komunikazio-sistema eraginkorra izatea, proban zehar
bide-segurtasunaren arduradunak gaitutako pertsonekin harremanetan jarri ahal
izateko.
d) Seinaleztatzeko material egokia izatea: gutxienez konoak
eta bandera berde, hori eta gorriak, erabiltzaileei bidea libre dagoen ala ez
adierazteko edo egoera arriskutsuez ohartarazteko.
e) Bere zereginak betetzeko, ibilbideko puntu batetik
bestera ibili ahal izango da.
14. artikulua.
Parte-hartzaileen betebeharrak.
Probako parte-hartzaile guztiek erantzukizun zibileko
asegurua izango dute hirugarrenei egindako kalteak estaltzeko. Aseguruaren
mugari dagokionez, urtarrilaren 12ko 7/2001 Errege Dekretuan ibilgailu
motordunek nahitaez harpidetu beharreko erantzukizun zibileko aseguruan kalte
pertsonal eta materialetarako ezarritakoa izango da. Horretaz gain,
istripu-asegurua ere izango dute, ekainaren 4ko 84971993 Errege Dekretuan
araututako nahitaezko kirol-aseguruaren estaldurarekin gutxienez. Horiek egin
gabe, ezin izango da inolako probarik egin
2. ATALA.
BIZIKLETA-IBILALDIAK.
15. artikulua. Helburua
eta aplikazio-eremua
Araudi honen helburua da ariketa fisikoa egitearren kirol,
turismo edo kultur helburuekin antolatutako bizikleta-ibilaldiak arautzea.
2. Berrogeita hamar txirrindularitik gorakoak joko dira
antolatutako bizikleta-ibilalditzat.
16. artikulua.
Antolatutako bizikleta-ibilaldiak.
Atal honetan ezarritako arauak bakarrik dira lotesleak
antolatutako bizikleta-ibilaldietarako.
17. artikulua.
Bizikleta-ibilaldietan bete beharreko eskakizunak.
Antolatutako bizikleta-ibilaldietan, eranskin honen 1.
ataleko 2. artikuluan ezarritako administrazio-eskakizunak bete behar dira.
18. artikulua. Eskumena
duten agintaritzei jakinaraztea.
Antolakuntzak nahitaez eman behar die ibilaldiaren berri
igaro behar dituzten herrietako udalei.
19. artikulua.
Bizikleta-ibilaldien kontrola.
Ibilaldiaren kontrola eta ordena agintaritzaren agenteen edo
antolakuntzako pertsona gaituen esku egongo da, bai parte-hartzaileei, bai
gainerako bide-erabiltzaileei dagokienez.
Gaitutako pertsona horiek agenteek emandako jarraibideen
arabera jardungo dute, eta ibilaldian zehar ematen dituzten aginduak edo
azalpenak agenteek emandakoen maila berekoak izango dira, haien laguntzaile
direnez gero.
20. artikulua.
Parte-hartzaileen betebeharrak.
Antolatutako bizikleta jarduera bateko parte-hartzaileak
askatasun osoarekin zirkulatu eta elkartu ahal izango dira, araudi honetan
ezarritako salbuespenak salbuespen, baina beren erreitik joan behar dute, non
eta, segurtasun arrazoiengatik, probaren arduradunak edo agintaritza eskudunak
probako une jakin batean beste irizpiderik jartzen ez duen.
Oro har, parte-hartzaileek zirkulazio-arauak bete behar
dituzte, batez ere besteekin talde bat osatuz ez badoaz.
21. artikulua.
Laguntzako Ibilgailu pilotuak
Antolakuntzak laguntzazko ibilgailu pilotu nahikoa izango
du, baita banderatxoak eta ibilbidea seinaleztatzeko bitarteko egokiak ere, bai
parte-hartzaileei, bai bidearen gainerako erabiltzaileei dagokienez. Gainera,
behar diren zerbitzuak jarriko ditu jarduera bukatzen denean seinaleak eta
anoak sortutako zaborrak jasotzeko. Horrenbestez, errepidea eta inguruak proba
egin aurretik zeuden bezala utzi beharko ditu.
22. artikulua.
Ibilbideak seinaleztatzea.
Ibilbideak toki arriskutsuetan seinaleztatu behar dira eta,
beharrezkoa bada, antolakuntzako pertsona gaituak jarriko dira, betiere,
antolakuntzako arduradunak jarraibide zehatzak emanda.
Seinaleak kendu edo ezabatu egingo dira azken
parte-hartzailea igaro ondoren, eta ez dira inoiz jarriko
bizikleta-jarduerarekin zerikusirik ez duten ibilgailuen zirkulazioa nahasteko
moduan.
Azalpenak galtzadaren gainean margotzen direnean, ordu
gutxitan ezabatzen diren materialak erabiliko dira.
23. artikulua.
Zirkulazioaren baldintzak.
Proba guztietan, aurretik agintaritzaren agente bat joango
da bandera gorri batekin eta atzetik beste bat bandera berde batekin. Horrela,
probak hartzen duen espazioaren hasiera eta amaiera mugatuko dute, bai
parte-hartzaileentzat, bai bidearen gainerako erabiltzaileentzat.
Bien bitartean, ordena, kontrol edo segurtasun zereginetan
diharduten pertsona gaituek bandera hori bat eramango dute arretaz ibili behar
dela ohartarazteko.
Horretaz gain, antolakuntzak babeserako ibilgailu pilotuak
jarriko ditu, probaren hasiera eta amaiera iragartzen duten kartelekin. Proba
irekitzen eta ixten duten automobilak 200 metrora joango dira, gutxienez,
lehenengo partaidearen aurretik eta azkenaren atzetik.
Aurreko paragrafoan aipatzen diren ibilgailu pilotuek
ezaugarri hauek izango dituzte:
a) Ibilaldia irekitzen duen ibilgailua:
Kartel bat inskripzio honekin: “Erne: bizikleta-ibilaldia”.
Kartela ezin izango da ibilgailua baino zabalagoa.
Bandera gorria.
Laranja koloreko seinalizazio-birakaria.
Matxura-argiak eta argi laburrak piztuta.
b) ibilaldia ixten duen ibilgailua:
Kartel bat inskripzio honekin: “Bizikleta-ibilaldiaren
amaiera”. Kartela ezin izango da ibilgailua baino zabalagoa.
Bandera berdea.
Laranja koloreko seinalizazio-birakaria.
Matxura-argiak eta argi laburrak piztuta.
24. artikulua.
Osasun-zerbitzuak.
Probak dirauen artean, antolakuntzak nahitaez jarri behar
du, gutxienez, anbulantzia bat eta mediku bat parte-hartzaileak artatzeko.
Beharrezko iritziz gero, osasun-langile gehiago ere jarri ahal izango da.
Parte-hartzaileen kopurua 750etik gorakoa bada, gutxienez bi
mediku, bi sorosle eta bi anbulantzia egongo dira eta, horitik gora, 1000
partaideko zatiki gehigarri bakoitzeko, gutxienez, beste anbulantzia bat eta
beste mediku bat.
25. artikulua.
Parte-hartzaileen portaera.
Agintaritzako agenteek edo gaitutako laguntzaileek eragotzi
egin diezaiokete pertsona bati ibilaldian jarraitzea baldin eta gainerako
partaideentzat edo bide-erabiltzaileentzat arriskutsu diren egintzak burutzen
badituzte.
26.
artikulua. Ibilaldiaren arduradunek bete beharreko eskakizunak.
Kirol-jarduerako zuzendari exekutiboa eta
bide-segurtasunaren arduraduna adinez nagusiak izan behar dira.
Bide-segurtasunaren arduradunak, gainera, zirkulazio-arauak
ezagutu behar ditu; beraz, indarrean dagoen gidabaimena izan behar du.
Bide-segurtasunaren arduradunak zehatz-mehatz azalduko dio
gaitutako pertsona laguntzaile bakoitzari zein den bere zeregina, eskumena duen
gobernu-agintaritzak onartutako berariazko araudiarekin bat etorriz.
27. artikulua.
Laguntzaileak.
Jardueran ordena gordetzeko eta kontrola egiteko jartzen
diren laguntzaileen kopurua egokia izango da, jardueraren ezaugarriak kontuan
hartuta. Bide-segurtasunaren arduradunaren mende jardungo dute eta, gutxienez,
ezaugarri hauek izango dituzte:
a) Hamazortzi urtetik gora izatea eta gidabaimena edukitzea.
b) Probako bide-segurtasunaren arduradunak emandako
jarraibideak idatziz izatea. Aldez aurretik, bide-segurtasunaren arduradunak
edo proba kontrolatuko duten agintaritzaren agenteek ahoz azalduko dizkiete
jarraibide horiek.
c) Petoak eta arropa ikusgarria jantziz, identifikatuta
egotea.
Komunikazio-sistema eraginkorra izatea, proban zehar
bide-segurtasunaren arduradunak gaitutako pertsonekin harremanetan jarri ahal
izateko.
d) Seinaleztatzeko material egokia izatea: gutxienez konoak
eta bandera berde, hori eta gorriak, erabiltzaileei bidea libre dagoen ala ez
adierazteko edo egoera arriskutsuez ohartarazteko.
e) Bere zereginak betetzeko, ibilbideko puntu batetik
bestera ibiliko da.
28. artikulua.
Parte-hartzaileen betebeharrak.
Ibilaldiko partaide guztiek erantzukizun zibileko asegurua
izango dute hirugarrenei egindako kalteak estaltzeko, baita istripu asegurua
ere, nahitaezko kirol-aseguruaren estaldura berberarekin gutxienez. Horiek
gabe, ezin izango da inolako probarik egin.
29. artikulua. Debekuak.
Oro har, ibilgailuak ezin izango dira parte-hartzaileen
atzetik joan.
Bakarrik berariazko baimena dutenak joan ahal izango dira
txirrindulari-taldeen atzetik eta, betiere, baimena ondo ikusteko moduan
daramatela.
30. artikulua.
ibilaldiak nola egin.
Ibilaldiak trafikoa irekita dagoela egingo dira. Hala ere,
une edo egoera jakin batzuetan, txirrindulariak igarotzen diren bitartean gune
jakin batzuk trafikoari ixteko aukera ere azter daiteke.
31. artikulua.
Laguntzaileen prestakuntza eta gaikuntza.
Errepideko kirol-lehiaketetan eta bizikleta-ibilaldietan
agintaritzaren agenteen laguntzaile izan daitezkeen pertsonek izan behar duten
prestakuntza, baldintzak eta gaikuntza Barne Ministerioak eta Hezkuntza,
Kultura eta Kirol Ministerioak finkatuko dituzte
Ibilgailu historikoen araudia onartzen duen uztailaren 14ko
1247/1995 Errege Dekretuaren barruan sartzen diren ibilgailuak edo 25 urtetik
gorako ibilgailuak biltzen diren gertakarietarako, administrazio-baimena
beharko da, baldin eta bildutako ibilgailuak 10 baino gehiago badira eta,
gainera, orduko 50 kilometrotik beherako batez besteko abiadura edo
erregulartasun sailkapena ezarrita badute edo, ibilgailuen mugimenduaren
araberako inolako sailkapenik ezarrita ez izan arren ?ez abiadurari ez
erregulartasunari dagokionez? jarduera zein agerraldi turistiko batean,
kontzentrazio batean, kontserbazio zein dotorezia lehiaketa batean edo, oro
har, edozein gertakaritan parte hartzen badute.
33. artikulua.
Aplikagarri den araudia.
Aurreko artikuluan aipatu diren antzinako ibilgailuen
erakusketei dagokienez, 1. ataleko 2.3 artikuluan xedatutakoa ezarriko da
aplikagarri den heinean, baina erantzukizun zibileko asegurua baino ez da
eskatuko.
Horrelako ibilgailuen taldeek, bide publikoetatik zirkulatzen
ari direnean, aurretik eta atzetik ibilgailu pilotu bana eramango dute.
III. ERANSKINA
Ibilgailu bereziek eta garraio bereziari buruzko
araubidearen menpekoek bete beharreko zirkulazio arauak eta baldintzak.
Ibilgailu bereziek eta garraio bereziari buruzko
araubidearen menpekoek bete beharreko zirkulazio arauak eta baldintzak honela
daude sistematizatuta:
1. ATALA.
ZIRKULAZIO-BALDINTZA OROKORRAK 1., 2. ETA 3. TALDEKOENTZAT..
Gutxienez, 50 metroko tartea utziko dute aurreko
ibilgailuarekiko, eta aurreratzeko erraztasunak emango dizkiete azkarrago
doazen ibilgailuei, beharrezkoa bada geldituz eta, betiere, beste
ibilgailuetako gidariei tupustean abiadura edo ibilbidea aldarazi gabe.
Galtzadatik eta bazterbidetik kanpo gelditu eta aparkatuko
dute.
Ibilgailu pilotuak V-2 seinalea erabili ahal izango du zerbitzuan
dagoen bitartean. Seinalea aurretik eta atzetik ikusi ahal izango da, eta
deskonektatu egingo da zerbitzua amaitzean.
Ibilgailu pilotuan doazen pertsonen eta Ibilgailu bereziko
edo garraio bereziari buruzko araubidearen menpeko ibilgailuko kabinan doazen
pertsonen artean irrati eta telefono bidezko komunikazioa ezarri ahal izango da
alde biek ezagutzen duten hizkuntza batean.
Ibilgailuen Araubide Orokorrean kasuan kasuko kategoriako
ibilgailuentzat agindutako seinaleez gain, ibilgailu bereziek eta garraio
bereziari buruzko araubidearen menpekoek V-2 argi-seinaleak ere eramango
dituzte, halako eran jarrita non ibilgailuen zeharkako sekzioaren ingerada
guztiz mugatuta gelditu behar den aurreko eta atzeko aldetik. Horretaz gain,
seinale hauek ere eraman behar dituzte hala dagokionean: V-4, V-5 (V-4aren
ordezkoa aukeran), V-6, V-16, V-20 eta Zirkulazio Araudi Orokorreko 15.6 eta 7.
artikuluan aurreikusitakoak.
Denbora guztian, argi laburrak ere eramango dituzte.
Une oro errespetatuko dira berariaz ezarritako
zirkulazio-mugak, bidean seinaleztatuta daudenak eta trafikoa zaintzeko ardura
duen agintaritzako agenteek adierazitakoak.
Zirkulazioa eten eta plataformatik irten egingo da baldin
eta zirkulaziorako arriskutsuak diren fenomeno atmosferikoak badaude edo,
gutxienez, 150 metroko ikuspena ez badago, hala aurrerantz nola atzerantz.
Ibilgailuaren titularrak egiaztatu egin behar du ez dagoela
mugarik edo oztopo fisikorik bidaia egiteko, horretarako aldez aurretik
ibilbide osoa egin behar badu ere.
Ibilgailu bereziek eta garraio bereziari buruzko
araubidearen menpekoek, bost metrotik gorako zabalera badute, trafikoa
zaintzeko ardura duen agintaritzaren agenteek lagunduta joan behar dute.
Bidaiaren abiapuntu den probintzian trafikoa zaintzeko
ardura duen agintaritzaren agenteei 72 orduko aurrerapenarekin jakinaraziko die
titularrak baimendutako bidaia bakoitza zein tokitan, egunetan eta ordutan
hasiko den eta bidaia egingo duen ibilgailuaren edo ibilgailu-multzoaren
matrikula. Gainera, baimenaren kopia ere aurkeztuko die.
Abisu berbera igorriko zaio bidearen titularrak adierazitako
organoari.
Horretaz gain, aipatutako taldeetako bakoitzak zirkulazio
arau eta baldintza hauek ere bete behar ditu:
1. taldea. Garraio bereziari buruzko araubidearen menpeko
ibilgailuek bete beharreko zirkulazio arau eta baldintzak baldin eta, daramaten
zama banaezina delako, gehienezko masa edo neurriak gainditzen badituzte.
Ibilgailu hauek zirkulatzen jarri baino lehen, aldez aurreko
baimen osagarria behar da, Ibilgailuei buruzko Araudi Orokorreko 14.2
artikuluan zehazten dena, hain zuzen ere.
Zirkulatzen ari diren bitartean, berriz, araudi honetan
aplikagarri zaizkien arau orokorrak beteko dira.
Dena den, zirkulatzeko baimen osagarrian ezartzen diren
zirkulazio-baldintzak horien gainetik egongo dira.
Herri barruko bideetan, udal-agintaritzak ezarritako
ibilbidea egin behar dute.
Ibilgailu pilotuaren laguntza:
a) Neurriengatik:
Garraio bereziari buruzko araubidearen menpeko ibilgailuaren
zabalera 3 metrotik gorakoa bada edo luzera 20,55 metrotik gorakoa, ibilgailu
pilotu bat joango da 50 metrora gutxienez, atzetik autobide eta autobietan, eta
aurretik gainerako errepideetan.
b) Abiaduragatik:
aurreko kasuan xedatutakoaz gain, errepide arruntetan,
zirkulazio-abiadura errepideari dagokion abiadura generikoaren erdia baino
txikiagoa bada, ibilgailu pilotu bat jarriko da atzean, 50 metrora gutxienez.
Abiadurak:
a) Baimen generikoa duten ibilgailuak:
zirkulatzeko gehienezko abiadura 70 kilometrokoa izango da
orduko.
Muga hauen gainetik egongo dira IATko txartelean agertzen
direnak, murriztaileagoak badira.
b) Berariazko baimena duten ibilgailuak:
zirkulatzeko gehienezko abiadura 70 kilometrokoa izango da orduko.
Muga hauen gainetik egongo dira IATko txartelean agertzen
direnak, murriztaileagoak badira.
b) Aparteko baimena duten ibilgailuak:
zirkulatzeko gehienezko abiadura baimenean zehaztutakoa
izango da, eta inoiz ez 60 kilometro baino gehiago orduko.
Muga hauen gainetik egongo dira IATko txartelean agertzen
direnak, murriztaileagoak badira
Zirkulatzeko ordutegia:
Garraio bereziari buruzko araubidearen menpeko ibilgailuek,
baimen generikoa edo berariazkoa badute, egunez nahiz gauez zirkulatu ahal
izango dute; aparteko baimena dutenentzat, ordea, ilunabarretik egunsentira
arteko tartea ezar daiteke, baimenean horrela adieraziz gero.
Garraio bereziari buruzko araubidearen menpe berariazko edo
aparteko baimenarekin zirkulatzen duten ibilgailuen kasuan, baimenaren
titularrak, edozein bidaia hasi aurretik, bidaiaren abiapuntu den probintzian
trafikoa zaintzeko ardura duen agintaritzaren agenteei jakinaraziko die bidaia
non, zein egunetan eta zein ordutan hasiko den, eta, horretaz gain, baimenaren
kopia igorriko die.
Halaber, eta era berean, bidearen titularrak berariaz
izendatutako zerbitzuei ere emango zaie bidaiaren berri.
2. taldea. Nekazaritzako ibilgailu eta ibilgailu-multzo
berezientzako zirkulazio arau eta baldintzak baldin eta, egin zirenetik,
gehienezko masa edo neurriak modu iraunkorrean gainditzen badituzte.
Autobietatik zirkulatu ahal izango dute, nahiz eta orduko 60
kilometroko abiadura ez iritsi, baldin eta ibilbide alternatiborik edo
zerbitzu-bide egokirik ez badago.
Orrazia edo ebakitzekoa badute, desmuntatuta eramango dute.
Ibilgailu pilotuaren laguntza:
a) Neurriengatik:
zabaleran 3,50
metro baino gehiago badute, ibilgailu pilotua eramango
dute, gutxienez 50 metrora, autobietan atzetik eta gainerako errepideetan
aurretik.
b) Abiaduragatik:
zirkulazio-abiadura errepideari dagokion abiadura generikoaren
erdia baino txikiagoa bada, ibilgailu pilotu bat jarriko da atzean gutxieneko
distantzia horretara.
3. taldea. Obra eta zerbitzuetako ibilgailu eta
ibilgailu-multzo berezientzako zirkulazio arau eta baldintzak, baldin eta, egin
zirenetik, gehienezko masa edo neurriak modu iraunkorrean gainditzen badituzte.
Ibilgailu pilotuaren laguntza:
a) Neurriengatik:
ibilgailuaren zabalera 3,50 metrotik gorakoa bada edo luzera
30 metrotik gorakoa, ibilgailu pilotu bat joango da 50 metrora gutxienez,
atzetik autobide eta autobietan, eta aurretik gainerako errepideetan..
b) Abiaduragatik:
zirkulazio-abiadura errepideari dagokion abiadura generikoaren
erdia baino txikiagoa bada, ibilgailu pilotu bat jarriko da atzean gutxieneko
distantzia horretara.
4. taldea. Gainerako ibilgailu berezientzako zirkulazio arau
eta baldintzak.
Araudi honetako artikuluetan ibilgailu berezientzat, oro
har, ezarritako arau eta baldintzak beteko dituzte.
Tren turistikoen ibilbidea trafikoa arautu eta zaintzeko
eskumena duen agintaritzak ezarriko du, kontuan hartuta bidearen eta
trafikoaren ezaugarriak eta gainerako erabiltzaileen kopurua.
2. ATALA. IBILGAILU
MILITARREN ARAUBIDE BEREZIA: ILARA ETA KONBOIAK ETA DEFENTSA MINISTERIOARENAK
DIREN EDO NATOREN NAZIOARTEKO KOARTEL MILITAR OROKORREN ZERBITZURA DIHARDUTEN
IBILGAILUETAN MATERIAL MILITARRAREN GARRAIO BEREZIAK EGITEA.
Atal honen ondorioetarako, definizio hauek ematen dira:
a) Joan-etorria agindu duen agintari militarra: garraioa
egiteko baimena ematen duen agiria sinatzeko legezko gaitasuna duen pertsona.
Berari dagokio mugimenduaren modalitatea eta baldintzak ezartzea eta, hala
badagokio, joan-etorria kudeatzeko organoa izendatzea.
b) Konboiko burua:
konboi bateko partaide izanik, horren agintaria den
pertsona.
c) Garraio-burua:
ilara militarra osatzen duten garraiobideetako burua eta
arduradun teknikoa.
d) Ilara militarra:
errepide berberetik, aldi berean eta norabide berberean
ilara-buru bakar baten gidaritzapean mugitzen den ibilgailu-multzoa.
Ilarak hainbat elementu antolatuk
osatuak izan daitezke. Elementu horiek “konboiak edo ibilketa-unitateak” dira.
e) Konboia:
Ibilgailu-multzoa, gutxienez hiru unitatek osatua. Unitate
horietako bi burua eta amaiera seinaleztatzeko izango dira.
Burua eta amaiera seinaleztatzeko ibilgailuek V-2 seinalea
eraman behar dute (abenduaren 23ko 2822/2998 Errege Dekretuaren bitartez
onartutako Ibilgailuen Araudi Orokorreko XI. Eranskineko V-2 seinalean
adierazten den bezala.
Ibilgailu, ilara eta konboi militarrek gainerako
erabiltzaileei eragozpenik sortu gabe zirkulatuko dute, ahal den neurrian.
Premiazko kasuetan izan ezik, joan-etorria agindu duen
agintaritzak Trafikoko Buruzagitza Nagusia erakunde autonomoari jakinaraziko
dio, 48 orduko aurrerapenarekin, aurreikusitako ibilbidea eta ordutegia.
Premiazko kasuetan, jakinerazpen hori zuzenean egingo zaio
Trafikoko Zuzendaritza Orokorreko zerbitzu nagusietako Trafikoa Kudeatzeko
Zentroari.
Konboiko buruak kontrolatuko du mugimendua eta hartuko du
horren ardura, behar bezala bete dadin, bai atal honetan, bai Trafikoari,
ibilgailu motordunen ibilgailuei eta bide-segurtasunari buruzko Legearen testu
artikulatua garatzen duten araudietan ezarritakoa. Ahalegin berezia egingo du gidari
eta ibilgailu guztiek eskatzen zaien dokumentazioa eraman dezaten.
Ibilgailu bereziek eta garraio bereziari buruzko
araubidearen menpeko ibilgailuek zirkulatzeko, ez da beharrezkoa izango
Ibilgailuen Araudi orokorreko 14. artikuluan aipatzen den baimena, eta
joan-etorria agindu duen agintari militarraren ardurapean egingo da.
Araudi honetako 18.2 artikuluko debekutik salbuetsita daude
beren izaeragatik barne-komunikaziorako sistema bat behar duten ibilgailu
militarretako gidariek.
Joan-etorria agindu duen agintari militarrak laguntza eska
diezaieke igaroko dituzten bideetako erakunde titularrei, baita trafikoa
zaindu, arautu eta kontrolatzeko eskumena duten agintariei ere.
Bide publikoetako titular diren administrazio desberdinetan
errepideak kontserbatu, ustiatu eta zaintzeko zeregina duten unitateetako
teknikari arduradunek eta grafikoa zaindu, kontrolatu eta bideratzeko ardura
dutenek lehentasunez eta lehenbailehen emango dute informazioa eta laguntza,
hala eskatzen zaienean, ibilgailu bereziak edo garraio bereziari buruzko
araubidearen menpeko ibilgailuak errepideetan edo puntu zehatz batzuetan
zirkulatu ahal izan dezaten, betiere, bide-azpiegiturek kalterik jasan ez
dezaten eta operazioak beste erabiltzaileengan ahalik eta eragin txikiena izan
dezan.
Joan-etorrian zehar, beharrezko denean, polizia militarrak
edo, hala badagokio, itsas edo aire poliziak, zirkulazioa bideratuko du.
Agindua eman duen agintaritza militarrak ibilgailu berezien
edo garraio bereziari buruzko araubidearen menpeko ibilgailuen mugimenduen
berri emango die ibilbideko zatiren batean trafikoa zaindu, bideratu eta
kontrolatzeko ardura duten autonomi eta toki agintaritzei.
Halaber emango zaie mugimendu horien berri ordainpeko
autobideetako emakida duten sozietateei.
Konboi bateko garraio unitateetan ibilgailu bereziak edo
garraio bereziari buruzko araubidearen menpeko ibilgailuak badaude, doan
ibilgailu bakoitzarentzat arauz ezarritako zirkulazio-baldintza murriztaileenak
errespetatuko ditu konboiak, eta, ildo horretatik, babes edo laguntza
ibilgailuek ere gutxieneko abiadura-muga baino astiroago zirkulatu ahal izango
dute.
Konboian doazen Ibilgailu bereziei ezarritako gehienezko
abiadurak ez du konboiarena mugatuko, izan ere, bakarrik eragingo die ibilgailu
bereziei bakarka edo antzeko ibilgailuekin taldeak osatuz zirkulatzen dutenean.
Aurrekoa gorabehera, horrelako ibilgailuek honako hauek bete
behar dituzte, salbu eta behar bezala justifikatutako aparteko egoerak edo
segurtasun nazionaleko arrazoiak badaude: trafikoa arautzeko neurri bereziak
ezartzen dituen ebazpena, Trafikoko Buruzagitza Nagusia erakunde autonomoak
urtero argitaratzen duena; trafikoaren eta ibilgailu motordunen zirkulazioaren
alorreko eskumen exekutiboak dituzten autonomia erkidegoetako organo eskudunek
xedatutakoa eta alkateek emandako xedapenak.
Espainiako errepide-sarean ibilgailu bereziek eta garraio
bereziari buruzko araubidearen menpekoek zirkulatzeko izango dituzten mugak
argitaratzen dituen ebazpena ere bete beharko da. Ebazpen hori Trafikoko
Buruzagitza Nagusia erakunde autonomoak ematen du urtero.