kataluniakoautonomiaestatutua2
Kataluniako Autonomia Estatutua (2006)
Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala
KATALUNIAKO AUTONOMIA ESTATUTUA
Hitzaurrea
Kataluniak, denboran barrena egin duen eraikitze-bidean, hainbat eta hainbat
belaunaldik, tradiziok eta bertan errotzera etorritako hainbat kulturak ekarritako
indarra izan du arnasa-hauspo.
Kataluniako herriak mendez mende izan du bere baitan autogobernurako grina,
eta berezko izan ditu bai instituzioak, hala nola, Generalitat deritzona —
Cervera-ko Gorteetan eratu zen 1359. urtean— bai berariazko antolamendu
juridikoa, besteak beste, «Constitucions i altres drets de Catalunya» araubildumetan
jasoa.
Hainbat bider egin izan dira ahaleginak, 1714az geroztik, autogobernuinstituzioak
berreskuratzen.
Ibilbide historiko horretan mugarri nabarmenak izan dira, hala nola, 1914ko
mankomunitatea, 1932ko Estatutuari esker Generalitatea berreskuratu
zenekoa, 1977an berrezarri zenekoa, eta 1979ko Estatutua, demokraziarekin,
1978ko Konstituzioarekin eta autonomia-erkidegoen Estatuarekin batera sortua.
Kataluniaren askatasun kolektiboa Generalitateko instituzioen bidez lotu zaio
norbanakoen nahiz herrien oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak
baiesten eta errespetatzen emandako historiari; Kataluniako gizon-emakumeek
historia horri jarraitu nahi diote guztien artean eraiki ahal izan dezaten gizarte
demokratikoa eta aurreratua, ongizatea eta aurrerabidea dakartzan gizartea,
Espainiaren osotasunarekin solidarioa den gizartea eta Europan txertatutako
gizartea.
Kataluniako herriak bizimodu kolektiboan zaindu beharreko goi-mailako balioak
askatasuna, justizia eta berdintasuna direla aldarrikatzen du gaur egun ere, eta
aurrera doan bide batetik jarraitzeko borondatea duela adierazten du,
aurrerabide horrek Katalunian bizi diren eta lan egiten duten guztiei bizi-kalitate
duina berma diezaien.
Botere publikoek interes orokorraren eta herritarren eskubideen zerbitzura
dihardute, subsidiariotasun-printzipioa errespetatuta.
Horrenbestez, hori guztia aintzakotzat izanik, 1979ko Estatutuaren hitzaurreari
darion espirituari jarraituz, Estatutu honek bere egin ditu honako hauek:
• Lurraldetan eta jendetan herrialde aberatsa da Katalunia; aniztasun horrek
duela mende askotatik definitu eta aberastu ere egin du, eta datozen
garaietarako indartu.
• Katalunia pertsona askeen erkidegoa da, pertsona askeentzako da, eta
norbanakoek nortasun anitzak bizi eta adieraz ditzakete bertan; Kataluniak,
gizaki guzti-guztien duintasunaren errespetua oinarri hartuta, erkidegoaren
aldeko konpromiso argia du.
• Herritar guztiek egindako ekarpenari esker, gizarte integratzailea eratu dugu,
esfortzua eredu duela, berrikuntza eta ekimena sustatzeko gaitasuna duela,
balio horiexek bultzatzen baitute gaur egun ere herria aurrerabidean.
• Kataluniaren autogobernua Konstituzioan oinarrituta dago, baita Kataluniako
herriaren eskubide historikoetan ere; hain zuzen ere, eskubide horiek Estatutu
honetan sorrarazten dute, Konstituzioaren esparruan, Generalitateak leku
berezia duelako aitormena. Kataluniak bere nortasun politikoa garatu nahi du
Espainiako herrien nortasun-aniztasuna aitortzen eta errespetatzen duen Estatu
baten esparruan.
Katalunian gizartegintza eta elkartegintzarako den tradizioak betidanik
azpimarratu izan du garrantzi handikoak direla bai Kataluniako hizkuntza eta
kultura, bai eskubideak eta eginbeharrak, bai jakinduria, bai prestakuntza, bai
gizarte-kohesioa, bai garapen iraunkorra baita eskubide-berdintasuna ere, gaur
egun, bereziki, emakume eta gizonen arteko berdintasuna azpimarratuta.
• Katalunia, Estatua bitarteko, partaide da Europar Batasunaren proiektu
politikoan, eta Europako balioak eta helburuak bereak ere baditu.
• Kataluniak, bere tradizio humanistikoa abiaburu duela, mundu-antolamendu
baketsua eta bidezkoa eraikitzeko bidean herri guztiekin hartuta duen
konpromisoa berresten du.
Kataluniako Legebiltzarrak, Kataluniako herritarren sentimendua eta
borondatea bereganatu, eta gehiengo zabala lortuta, Katalunia nazioa dela
adierazi du. Espainiako Konstituzioak, bigarren artikuluan, nazionalitatetzat
aitortzen du Kataluniako errealitate nazionala.
Kataluniak autogobernurako duen eskubide besterenduezina baliatuz,
Legebiltzarkide kataluniarrek proposatu dute, Diputatuen Kongresuko
Konstituzio Batzordeak erabaki du, Gorte Nagusiek onartu du, eta Kataluniako
herriak berretsi egin du Estatutu hau.
ATARIKO TITULUA
1. artikulua.- Katalunia.
Kataluniak, nazionalitatea denez gero, autonomia-erkidego modura osaturik
gauzatzen du bere autogobernua, Konstituzioaren eta Estatutu honen arabera,
bere oinarrizko arau instituzionala baita.
2. artikulua.- Generalitatea.
Generalitatea instituzio-sistema bat da, eta haren bidez dago politikoki
antolaturik Kataluniako autogobernua.
Honela dago osaturik Generalitatea: Legebiltzarra, Generalitateko
Lehendakaritza, Gobernua eta II. tituluko V. kapituluan zehazturik datozen
gainerako instituzioak.
Udalerriek, begeriek, eskualdeek eta legeetan zehazten diren gainerako tokierakundeek
ere Generalitateko instituzio-sistema osatzen dute, haien inguruan
baitu taxututa lurralde-antolamendua, haien autonomiari kalterik egin gabe.
Generalitateari Kataluniako herritik datozkio botereak, eta, botere horiek baliatu,
berriz, Estatutu honetan eta Konstituzioan ezarrita dagoen bezala baliatzen
ditu.
3. artikulua.- Esparru politikoa.
Generalitatearen eta Estatuaren arteko harremanek elkarrekiko leialtasun
instituzionalaren printzipioa dute oinarri, eta honako hauek, berriz, arau:
Generalitatea Estatua delako printzipio orokorra, autonomia-printzipioa,
aldebikotasun-printzipioa, eta aldeaniztasun-printzipioa.
Kataluniarentzat espainiar Estatua eta Europar Batasuna dira erreferentziako
esparru politikoa eta geografikoa, eta haien zati izateak berarekin dakartzan
balioak, printzipioak eta betebeharrak bere baitara bilduta ditu.
4. artikulua.- Eskubideak eta printzipio gidariak.
Estatutu honetan, Konstituzioan, Europar Batasunean, Giza Eskubideen
Adierazpen Unibertsalean, Giza Eskubideak Babesteko Europako
Hitzarmenean, eta, oinarrizko eskubide-askatasunak aitortzen eta bermatzen
dituztelarik, Espainiak izenpetu dituen nazioarteko gainerako hitzarmen eta
tratatuetan aitorturik dauden askatasunak eta eskubideak indar betean
baliarazteko ahaleginak egin behar dituzte Kataluniako botere publikoek.
Norbanakoen eta taldeen askatasuna eta berdintasuna benetakoak eta
eraginkorrak izateko beharrezko baldintzak sustatzeko ardura dute Kataluniako
botere publikoek; politikan, ekonomian, kulturan eta gizartean pertsona orok
parte hartzeko ahaleginak egin behar dituzte, eta herriek beren nortasuna
zaintzeko eta garatzeko eskubidea dutela aitortu beharra daukate.
Askatasuna, demokrazia, berdintasuna, aniztasuna, bakea, justizia,
elkartasuna, gizarte-kohesioa, genero-berdintasuna eta garapen iraunkorra,
balio horiek denak sustatzeko ardura dute Kataluniako botere publikoek.
5. artikulua.- Eskubide historikoak.
Kataluniaren autogobernua Kataluniako herriaren eskubide historikoetan, haren
mendetako instituzioetan eta Kataluniako tradizio juridikoan dago oinarrituta.
Estatutu honek tradizio hori bere baitara bildu eta eguneratu egin du, 2.
artikuluaren, bigarren xedapen iragankorraren eta Konstituzioko beste agindu
batzuen itzalpean. Hain zuzen ere, horiek ematen diote Generalitateari halako
egonleku berezia zuzenbide zibilean, hizkuntzan, kulturan, horiek hezkuntzaesparruan
duten proiekzioan eta Generalitatea antolatzeko instituzio-sisteman.
6. artikulua.- Berezko hizkuntza eta hizkuntza ofizialak.
Katalana da Kataluniako berezko hizkuntza.
Hala, bada, bai herri-administrazioetan bai Kataluniako herri-komunikabideetan
katalana da usuen eta lehenen erabiltzeko hizkuntza, eta irakaskuntzan ere
normalean katalana erabili ohi da bai komunikaziorako bai ikasteko.
Katalana da Kataluniako hizkuntza ofiziala.
Gaztelania ere bada, Espainiako estatuko hizkuntza ofiziala baita.
Pertsona orok du bi hizkuntza ofizialak erabiltzeko eskubidea, eta Kataluniako
herritarrek, biak jakiteko eskubidea eta eginbeharra.
Kataluniako botere publikoen ardura da eskubide horiek erabili ahal izateko eta
eginbehar hori betetzeko beharrezko neurriak hartzea. Dena dela, 32.
artikuluan ezarritakoaren arabera, ezin da bereizkeriarik egon hizkuntza bata
erabili nahiz bestea erabili.
Generalitatearen eta Estatuaren ardura da egin beharreko ekintzak egitea,
Europar Batasunean katalanaren ofizialtasuna aitor dezaten eta kulturaren edo
hizkuntzen arloko nazioarteko organismoetan eta nazioarteko tratatuetan
katalana ager dadin eta katalana erabil dezaten.
Generalitateak komunikazioa eta lankidetza sustatu behar ditu hizkuntzaondarea
Kataluniarekin banaturik duten gainerako erkidegoekin eta gainerako
lurraldeekin. Halakoetan, katalana kanpoan sustatzeko eta zabaltzeko,
Generalitateak eta Estatuak –dagokionean dagokionak– beren esku dute
tratatuak, hitzarmenak eta beste hainbat lankidetza-tresna hitzartzea.
Okzitaniera –aranés izena du Aranen– da lurralde hartako berezko hizkuntza,
eta hizkuntza ofiziala da Katalunian, Estatutu honetan eta hizkuntza
normalizaziorako legeetan zehazturik dagoenaren arabera.
7. artikulua.- Kataluniarren izate politikoa.
Administrazio-auzotasuna Katalunian duten Espainiako herritarrak dira,
politikoki, kataluniar edo Kataluniako herritar.
Eskubide politikoak Estatutu honen eta legeen arabera dituzte baliatzekoak.
Bizilekua atzerrian izan arren, azkeneko administrazio-auzotasuna Katalunian
izan duten espainiarrek, kataluniarrak izaki, Estatutu honetan zehazturiko
eskubide politikoak dituzte, baita haien ondorengoek ere, baldin eta
herritartasun horri eusten badiote eta hala eskatzen badute, legean zehazturiko
moduan.
8. artikulua.- Kataluniako ikurrak.
Kataluniak, lehendabiziko artikuluan nazionalitatetzat jo baita, bandera, festa
eta ereserkia ditu nazio-ikur.
Kataluniako banderak, betiko banderak, azpia horia eta lau barra gorri ditu, eta
Kataluniako eraikin publikoetan eta Katalunian egiten diren ekitaldi ofizialetan
egon behar du agerian.
Irailaren hamaika da Kataluniako festa.
Els segadors da Kataluniako ereserkia.
Kataluniako ikur-adierazpideak Legebiltzarrak arautu behar ditu, eta haien
protokolo-hurrenkera ere zehaztu behar du.
Kataluniako ikurren babes juridikoa Estatuko gainerako ikurrei dagokien babes
berbera da.
9. artikulua.- Lurraldea.
Estatutu hau indarrean jartzen denean Generalitateak geografiaz eta
administrazioz dituen mugek zedarritzen dute Kataluniako lurraldea.
10. artikulua.- Hiriburua.
Bartzelonako hiria da Kataluniako hiriburua. Hura da Legebiltzarraren,
Generalitateko Lehendakaritzaren eta Gobernuaren egoitza iraunkorra, baina
horrek ez du esan nahi Legebiltzarrak eta Gobernuak Kataluniako beste leku
batzuetan bilerarik egin ezin dutenik, baldin eta Legebiltzarreko
erregelamenduan eta legean zehazturik dagoen moduan egiten badute,
hurrenez hurren.
11. artikulua.- Aran.
Arango herriak Estatutu hau, Arango Conselh Generau delakoa eta berezko
gainerako instituzioak ditu autogobernua baliatzeko.
Aran nazio-errealitate okzitaniarra da, eta kultura, historia, geografia nahiz
hizkuntza aldetik bere nortasuna du; arandarrek halaxe defendatu dute
mendetan zehar, eta halaxe aitortzen dute Kataluniako herritarrek eta instituzio
politikoek.
Estatutu honek berezitasun hori aitortu, babestu eta errespetatu egiten du, eta
aitortzen du Kataluniaren barruan Aran lurralde-erakunde berezia dela, eta,
hala izanik, babes berezia ere badu, araubide juridiko berezi baten bidez.
12. artikulua.- Historiaren, hizkuntzaren eta kulturaren aldetik Kataluniarekin
lotura duten lurraldeak.
Generalitateak komunikazioa, kultura-trukaketa eta lankidetza sustatu behar du
historiaren, hizkuntzaren eta kulturaren aldetik Kataluniarekin lotura duten
erkidego eta lurraldeekin, Espainiako estatukoak izan zein ez.
Horretarako, Generalitateak eta Estatuak -batak zein besteak egokiera-legezberen
esku dute tratatuak, hitzarmenak eta beste hainbat lankidetza-tresna
hitzartzea, organismo erkideak sortzeko aukera ere barnean dela, esparru
guztietan.
13. artikulua.- Atzerriko kataluniar komunitateak.
Atzerrian diren kataluniar komunitateekin, gizarte-lotura, ekonomia-lotura eta
kultura-lotura sustatzeko ardura du Generalitateak, legean zehazturik dagoen
moduan, eta beharrezko laguntza eskaintzeko ardura ere badu.
Horretarako, dagokionaren arabera, atzerriko kataluniar komunitate horiek
dauden lurralde eta herrialdeetako instituzio publiko nahiz pribatuekin
lankidetza-akordioak egin ahal izango ditu Generalitateak, eta gai honi buruz
nazioarteko tratatuak hitzartzeko eskatu ahal izango dio Estatuari.
14. artikulua.- Arauen lurralde-eraginkortasuna.
Generalitatearen arauek eta xedapenek eta Kataluniako zuzenbide zibilak
lurralde-eraginkortasuna dute, betiere, gai bakoitzari dagozkion salbuespenei
kalterik egin gabe, salbuespenik baldin badago, eta pertsonen estatutuak edo
lurraldez gaindiko beste arau batzuek agintzen dituzten egoerei kalerik egin
gabe.
Espainiako nazionalitatea lortzen duten atzerritarrek, administrazio-auzotasuna
Katalunian duten bitartean, Kataluniako zuzenbide zibilaren pean egongo dira,
non eta ez duten adierazten ez dutela halakorik nahi.
I. TITULUA
Eskubideak, eginbeharrak eta printzipio gidariak
I. KAPITULUA
Arlo zibileko eta gizarte-arloko eskubideak eta eginbeharrak
15. artikulua.- Pertsonen eskubideak.
Kataluniako herritarrak 4.1. artikuluko arauetan aitorturik dauden eskubide eta
eginbeharren titularrak dira.
Pertsona orok du duintasunez, seguru eta autonomiaz bizitzeko eskubidea,
inork zapaldu gabe, tratu txarrik jasan gabe, eta inolako bazterkeriarik gabe
bizitzeko eskubidea, eta nortasuna eta norbanakoaren gaitasunak eragozpenik
gabe garatzeko eskubidea.
Legeetan zehazturik dagoen moduan egiten bada, Kataluniako herritarrek
Estatutu honetan aitorturik dituzten eskubideak beste pertsona batzuentzat ere
izan daitezke.
16. artikulua.- Familien esparruko eskubideak.
Legeetan ezarritako baldintzen arabera, pertsona orok dauka familiaren
beharrei aurre egiteko gizarte-zerbitzuak eta laguntza publikoak jasotzeko
eskubidea.
17. artikulua.- Adingabeen eskubideak.
Adingabeek familian eta gizartean nortasuna nahiz ongizatea garatu ahal
izateko beharrezko duten orotariko arreta guztia jasotzeko eskubidea dute.
18. artikulua.- Adinekoen eskubideak.
Adinekoek duintasunez bizitzeko eskubidea dute, inork zapaldu gabe eta tratu
txarrik gabe, adinarengatik inolako bazterkeriarik jasan gabe.
19. artikulua.- Emakumeen eskubideak.
Emakume orok du bere nortasuna eta gaitasunak oztoporik gabe garatzeko
eskubidea, eta duintasunez, seguru eta autonomiaz bizitzeko eskubidea, inork
zapaldu gabe, tratu txarrik jasan gabe, eta inolako bazterkeriarik gabe.
Esparru publiko eta pribatu guztietan emakumeek gizonezkoen baldintza
berberetan parte hartzeko eskubidea dute.
20. artikulua.- Heriotza-aldiari duintasunez aurre egiteko eskubidea.
Pertsona orok du minaren aurkako tratamendu egokia eta erabateko zainketa
aringarriak jasotzeko eskubidea, baita heriotza-aldiari duintasunez aurre egiteko
eskubidea ere.
Pertsona orok du bere borondatearen berri aurrez jakinarazteko eskubidea,
izan ditzakeen interbentzioei eta tratamendu medikoei buruzko jarraibideak
jasota gera daitezen, eta jarraibideok errespetatu egin beharko baitituzte legean
ezarritakoari jarraituz, batez ere, osasun-arloko langileek, gizakia bere
borondatearen berri jakinarazteko moduan ez dagoenean.
21. artikulua.- Hezkuntza-arloko eskubideak eta eginbeharrak.
Pertsona orok du kalitateko hezkuntzarako eskubidea, eta hezkuntza horretara
iristeko aukera berberak izateko eskubidea.
Generalitateak interes publikoko hezkuntza-eredua taxutu behar du, eskubide
hauek bermatzeko modukoa:
Gurasoek, 37.4 artikuluan ezarritako printzipioen arabera, bermaturik dute,
titulartasun publikoa duten eskoletan, eskola publikoan heziketa laikoa bada
ere, seme-alabek gurasoen uste sendoen araberako heziketa morala eta
erlijiozkoa jaso dezaten eskubidea.
Hezkuntzarako aukera-berdintasunerako eta kalitateko hezkuntzarako
eskubidea bermatzearren, zilegi da, legean zehazturik dagoen moduan betiere,
diru publikoa erabiltzea ikastetxe pribatuei eusteko.
Nahitaezko hezkuntza-aldi guztiak doakoak dira, baita legez doakoak direla
ezarrita duten gainerako mailak ere.
Pertsona orok du lan-prestakuntzarako eta etenik gabeko prestakuntzarako
eskubidea, legeetan jasota dagoen moduan.
Pertsona orok du, legean zehaztutako moduan eta ezarritako baldintzetan,
laguntza publikoak jasotzeko eskubidea, bai hezkuntza-arloko eskakizunak
betetzeko orduan, bai goi-mailako ikasketak aukera-berdintasunez burutu ahal
izateko orduan, betiere, bakoitzaren diru-baliabideak, gaitasunak eta
lehentasunak aintzat hartuta.
Hezkuntza-premia bereziak dituzten pertsonek hezkuntza-sistemara iristeko
behar duten laguntza guztia jasotzeko eskubidea dute, legeetan zehazturik
dagoenaren arabera.
Legeetan ezarritakoari jarraituz, hezkuntza-komunitateko partaideek eskolako
eta unibertsitateko gaietan esku hartzeko eskubidea dute.
22. artikulua.- Kultura-arloko eskubideak eta eginbeharrak.
Pertsona orok du, beste guztiek dituzten aukera berberak izanik, kulturara
iristeko eskubidea, eta banakako nahiz taldekako sormen-gaitasunak garatzeko
eskubidea.
Pertsona orok du kultura-ondarea errespetatzeko eta zaintzeko eginbeharra.
23. artikulua.- Osasun-arloko eskubideak.
Pertsona orok du erantzukizun publikoa duten osasun-zerbitzuak jasotzeko
eskubidea, dohainik eta gainontzekoek dituzten aukera berberak izanda,
betiere, legean ezarrita dagoen moduan.
Osasun-sistema publikoa darabiltenek eskubidea dute, medikua eta osasunzentroa
aukeratzerakoan, nahien dutena lehentasunez hobesteko, betiere,
legean zehazturiko moduan eta baldintzetan.
Pertsona orok du, osasun-zerbitzu publiko nahiz pribatuetan, eskuragarri dituen
zerbitzuen berri eta horiek eskuratzeko bete behar dituen baldintzen berri
jakiteko eskubidea; tratamenduari ekin baino lehen, osasun-terapien berri eta
dakartzaten arriskuen berri jasotzeko eskubidea; interbentziorik egin behar
badiote, aurretiaz norberak baiezkoa emateko eskubidea; bakoitzak bere
osasun-historia eskuratzeko eskubidea; eta norberaren osasunari buruzko
datuak isilpean eduki ditzaten eskubidea, betiere, legean zehazturik dagoen
moduan.
24. artikulua.- Gizarte-zerbitzuen arloko eskubideak.
Pertsona orok du, gainontzekoek dituzten aukera berberak izanda, erantzukizun
publikoa duten gizarte-zerbitzuen sarera sartzeko eskubidea, zerbitzu horien
berri izateko eskubidea, eta, zuzenean eragiten dion edozein jarduera egin
behar bada, aurretiaz horretarako baietza emateko eskubidea, legeetan
zehazturik dagoen moduan.
Eguneroko jardunean banakako autonomiari eutsi ahal izateko, premia bereziak
dituzten pertsonek beren egoerari egokitutako laguntza jasotzeko eskubidea
dute, betiere, legez aginduta dauden baldintzen arabera.
Txirotasunean bizi diren pertsonek edo familiek eskubidea dute bermatutako
herritartasun-errenta bat jasotzeko, bizimodu duina egiteko adinakoa, betiere,
legez agindurik dauden baldintzak errespetatuta.
Gizarteko hirugarren arloko antolakundeek beren eginkizunak gizartepartaidetzaren
eta lankidetzaren itzalpeko arloetan betetzeko eskubidea dute.
25. artikulua.- Lan-arloko eskubideak.
Langile guztien eskubidea da lan-prestakuntza jasotzea, lanean aurrera egitea
eta lana aurkitzeko zerbitzu publikoak dohainik erabiltzea.
Lan-merkatuan sartu edo itzuli ezin izan direlako lan-merkatutik kanpora geratu,
eta beren kasa bizitzeko adinako bitartekorik ez duten pertsonek asistentziamailako
prestazio eta baliabide aringarriak jasotzeko eskubidea dute, betiere,
legeak ezarritako xedapenen arabera.
Langile guztien eskubidea da gizakiaren osasuna, segurtasuna eta duintasuna
bermatzeko moduko baldintzetan betetzea laneko zereginak eta jardun
profesionalak.
Langileek, edo langileen ordezkariek, eskubidea dute informazioa izateko,
kontsulta egiteko eta enpresetan parte hartzeko.
Sindikatuek eta enpresa-elkarteek beren zereginak betetzeko eskubidea dute
kontzertazio sozialari, partaidetzari eta gizarte-lankidetzari dagozkien arloetan.
26. artikulua.- Etxebizitza-arloko eskubideak.
Nahikoa baliabiderik ez duten pertsonek etxebizitza duina izateko eskubidea
dute, eta botere publikoek, hortaz, eskubide hori bermatzeko beharrezko diren
neurriak ezarri beharko dituzte legez, betiere, legean zehaztutako baldintzetan.
27. artikulua.- Ingurumenaren arloko eskubideak eta eginbeharrak.
Pertsona orok du ingurumen orekatuan, ingurumen iraunkorrean eta ingurumen
osasungarrian bizitzeko eskubidea, betiere, legez ezarrita dauden babesestandarren
eta babes-mailen arabera.
Pertsona orok, era berean, paisaiaz eta naturaren baliabideez gozatzeko
eskubidea du, aukerak guztientzat berdinak direlarik, eta eginbeharra du, haiek
arduraz erabiltzeko eta alferrik galtzen ez uzteko.
Pertsona orok du, legez ezarrita dauden estandarren eta mailen arabera,
kutsaduratik babesturik egoteko eskubidea, kutsadura-mota guztietatik.
Hala berean, naturaren ondarea zaintzen laguntzeko eta edozein kutsaduramota
garbitzeko lanetan laguntzeko eginbeharra ere badu pertsona orok,
datozen belaunaldientzat ere ondare horri bere horretan eustearren eta behar
bezala zaintzearren.
Pertsona orok du botere publikoek ingurumenari buruz duten informazioa
eskuratzeko eskubidea.
Ordena publikoaren arloan bidezko arrazoiak daudenean, orduan besterik ezin
da informazio-eskubide hori mugatu, betiere, legean zehazturik dagoen
moduan.
28. artikulua.- Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak.
Pertsona orok du, ondasunak eta zerbitzuak kontsumitzerakoan eta
erabiltzerakoan, osasuna eta segurtasuna babesturik izateko eskubidea.
Pertsona orok du, era berean, ondasunen eta zerbitzuen ezaugarriei eta
salneurriei buruz informazio ulergarria eta egiazkoa jasotzeko eskubidea;
produkturik eskuratu edo hornigairik hitzartu behar denean, berme-erregimenen
bat izateko eskubidea; eta, inork gehiegikeriarik, utzikeriarik edo iruzurrik egin
nahi izanez gero, norberaren interes ekonomikoak babesturik izateko
eskubidea.
Kataluniako herri-administrazioei dagokienean, kontsumitzaileek eta
erabiltzaileek informazioa eskuratzeko eta parte hartzeko eskubidea dute, dela
zuzenean dela ordezkarien bidez, legean zehazturik dagoen moduan.
II. KAPITULUA
Politika-arloko eta administrazio-arloko eskubideak
29. artikulua.- Parte hartzeko eskubidea.
Kataluniako herritarrek Kataluniako gai publikoetan parte hartzeko eskubidea
dute, guztiek aukera berdinak dituztela, dela zuzenean dela beren ordezkarien
bidez, betiere, Estatutu honetan eta legeetan zehazturiko kasuetan eta
baldintzetan.
Kataluniako herritarrek, legeetan jasota dauden baldintzak eta eskakizunak
beteta, ordezkaritza-organo politikoetarako ordezkariak hautatzeko eta eurak
ere hautagai izateko eskubidea dute.
Estatutu honetan eta legeetan zehazturik dagoen moduan egiten badute,
Legebiltzarrean legegintzako ekimenak sustatzeko eta aurkezteko eskubidea
dute Kataluniako herritarrek.
Kataluniako herritarrek Legebiltzarrean legeak taxutzeko prozesuan esku
hartzeko eskubidea dute, dela zuzenean dela elkarte baten bidez,
Legebiltzarreko erregelamenduan horretarako ezarrita dagoen prozedurari
jarraituz.
Pertsona orok du, legean zehazturik dagoen moduan eta legean zehazturik
dauden ondorioetarako, Generalitateko instituzioei edo administrazioari eta
Kataluniako tokiko erakundeei eskariak egiteko nahiz kexak aurkezteko
eskubidea, bakoitzari eskumenez dagozkion gaietan.
Legean egongo da zehazturik zein baldintza bete behar diren eskubide hori
erabiltzeko, zein ondorio ekarriko duen, eta dagokion instituzioak halakoetan
zer betebehar dituen.
Generalitateak eta udalek, bakoitzari dagozkion eskumenetan, herri-galdeketak
egin ditzaten deialdiak sustatzeko eskubidea dute Kataluniako herritarrek,
betiere, legean zehazturiko moduan eta baldintzetan.
30. artikulua.- Zerbitzu publikoak eskuragarri izateko eskubidea, eta
Administrazio ona izateko eskubidea.
Pertsona orok du, hainbatik hainbatean, interes orokorreko zerbitzu publikoak
eta zerbitzu ekonomikoak eskuragarri izateko eskubidea. Herri-administrazioen
ardura izango da zerbitzu horiek eskuratzeko baldintzak eta haien kalitateestandarrak
zehaztea, zerbitzuak emateko erregimena edozein delarik ere.
Pertsona orok du eskubidea, norberari dagozkion gaietan, Kataluniako botere
publikoek inpartzialtasunez eta objektibotasunez tratatu dezaten, eta botere
publiko horien jarduna eragin duten helburuen araberakoa izan dadin, horren
heinekoa eta erakoa.
Legean arautu behar da zein baldintza behar diren 1. eta 2. paragrafoetako
eskubide horiek erabiltzeko eta bermatzeko, eta legean ezarri behar da, era
berean, Kataluniako herri-administrazioek eta administrazio horien menpeko
zerbitzuek zein kasutan behar duten erabiltzaileen eskubideei eta zerbitzuhornitzaileen
betebeharrei buruzko gutun bat onartu eta erabili.
31. artikulua.- Datu pertsonalak babesteko eskubidea.
Pertsona orok du Generalitatearen eskumeneko fitxategietan dauden datu
pertsonalak babesturik egon daitezen; era berean, pertsona orok du datu
horiek, nork bereak, eskuragarri izateko, aztertzeko eta zuzentzeko eskubidea
ere.
Legebiltzarrak izendatutako aginte independente batek eskubide horiek
legeetan zehazturik dagoen moduan betetzen direla bermatu behar du.
III. KAPITULUA
Hizkuntza-eskubideak eta -eginbeharrak
32. artikulua.- Hizkuntzak jakiteko eta erabiltzeko eskubideak eta eginbeharrak.
Pertsona orok du eskubidea, hizkuntza dela-eta inork baztertu ez dezan.
Bi hizkuntza ofizialetako batean nahiz bestean gauzatutako egintza juridiko
guztiek, hizkuntzaren aldetik, erabateko balioa eta eragina dute.
33. artikulua.- Herri-administrazioetan eta Estatuko instituzioetan diren
hizkuntza-eskubideak.
Herritarrek hizkuntza aukeratzeko eskubidea dute.
Pertsona orok du, Katalunian dauden instituzioekin, antolakundeekin eta herriadministrazioekin
dituen harremanetan, berak aukeratutako hizkuntza ofiziala
erabiltzeko eskubidea.
Eskubide hori errespetatu beharra dute instituzio publikoek, antolakundeek eta
administrazio-atalek, baita hauteskundeetarako administrazioak ere Katalunian,
eta, oro har, haien menpeko erakunde pribatuek ere bai, eginkizun publikoak
darabiltzatenean.
Pertsona orok, justizia-administrazioarekin, fiskaltzarekin, notarioekin eta
erregistro publikoekin dituen harremanetan, berak aukeratutako hizkuntza
ofiziala erabiltzeko eskubidea du epaitegietako, notariotzetako nahiz
erregistroetako jardun orotan, eta Katalunian sortzen diren agiri ofizial guztiak
aukeratu duen hizkuntza horretan jasotzeko eskubidea ere bai, aukeratutako
hizkuntzarengatik inolako babesgabeziarik edo beharrik gabeko atzerapenik
jasan gabe, edo ezeren itzulpenik aurkeztu beharrik gabe.
Hizkuntza aukeratzeko eskubide hori bermatuta egon dadin, epaileek eta
magistratuek, fiskalek, notarioek, jabetza-erregistratzaileek eta salerosketaerregistratzaileek,
erregistro zibileko arduradunek eta justizia-administrazioko
langileek, Katalunian lan egin ahal izateko, hizkuntza ofizialak behar beste eta
egokiro ezagutzen dituztela egiaztatu beharko dute, legeetan zehazturikoaren
arabera, duten karguaren edo lanpostuaren berezko eginkizunak betetzeko gai
izateko bezainbatean.
Hizkuntza aukeratzeko eskubide hori bermatuta egon dadin, Katalunian dagoen
estatu-administrazioak egiaztatu behar du bere zerbitzurako lan egiten duten
langileek bi hizkuntza ofizialak behar beste eta egokiro ezagutzen dituztela,
duten lanpostuaren berezko eginkizunak betetzeko gai izateko bezainbestean.
Kataluniako herritarrek konstituzio-organoekin eta Estatu osorako jurisdikzioorganoekin
dituzten harremanetan idatziz katalana erabiltzeko eskubidea dute,
dagokion legedian zehazturiko prozeduraren arabera.
Instituzio horiek katalanez aurkeztu diren idatziak onartu eta izapidetu behar
dituzte, erabateko eraginkortasun juridikoa baitute kasu guztietan.
34. artikulua.- Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideak.
Ondasunak, produktuak eta zerbitzuak erabiltzerakoan eta kontsumitzerakoan,
pertsona orok du eskubidea berak aukeratutako hizkuntza ofizialean kasu egin
diezaioten, bai ahoz bai idatziz.
Katalunian jendaurreko lana egiten duten erakunde, enpresa eta
establezimenduek nahitaezkoa dute hizkuntza-aukera horiek eskaintzeko
eginbeharra, legez zehazturiko moduan.
35. artikulua.- Hezkuntza-arloko hizkuntza-eskubideak.
Pertsona orok du irakaskuntza katalanez jasotzeko eskubidea, Estatutu
honetan ezarritakoaren arabera.
Hezkuntzan, bai unibertsitatean bai unibertsitatetik kanpora, irakasteko eta
komunikatzeko ohiko hizkuntzatzat erabili behar da katalana.
Unibertsitatez besteko mailetan, ikasleek irakaskuntza katalanez jasotzeko
eskubidea dute.
Era berean, eskolan hasten direnean dakarten ohiko hizkuntza edozein dela
ere, nahitaezko hezkuntza amaitzen dutenerako, katalanez eta gaztelaniaz bai
ahoz bai idatziz behar bezain ondo egiteko eskubidea eta eginbeharra dute.
Bai katalanaren bai gaztelaniaren irakaskuntzak behar besteko lekua izan
behar du ikasketa-planetan.
Ikasleek eskubidea dute bakoitzaren ohiko hizkuntzaren arabera ikastetxeka
edo gela-taldeka bana ez ditzaten.
Kataluniako hezkuntza-sistemara eskolan hasteko adina baino beranduago
etorri diren ikasleek hizkuntza-indargarri bereziak hartzeko eskubidea dute,
baldin eta ondo ulertzen ez dutela-eta nekeza gertatzen bazaie eskolan
normaltasunez ibiltzea.
Unibertsitateko irakasleek eta ikasleek bakoitzak aukeratutako hizkuntza
ofiziala erabiltzeko eskubidea dute, bai ahoz bai idatziz.
36. artikulua.- Araneraren inguruko eskubideak.
Aranen pertsona orok du araneraz jakiteko eta aranera erabiltzeko eskubidea,
eta herri-administrazioekin eta haien menpeko erakunde publiko nahiz
pribatuekin diharduelarik, pertsona orok du eskubidea araneraz kasu egin
diezaioten, bai ahoz bai idatziz.
Araneko herritarrek, Generalitatearekin dihardutelarik, aranera erabiltzeko
eskubidea dute.
Araneraren inguruko gainerako hizkuntza-eskubideak eta -eginbeharrak legez
zehaztu behar dira.
IV. KAPITULUA
Estatutuko eskubideetarako bermeak
37. artikulua.- Xedapen orokorrak.
Kataluniako botere publiko guztiek bete behar dituzte titulu honetako I., II. eta
III. kapituluetan aitorturiko eskubideak, baita herritarrek ere, eskubide bakoitza
zer-nolakoa den gorabeheran.
Kataluniako botere publikoek emandako xedapenetan zaindu egin behar dira
eskubide horiek, eta, xedapen horiek ulertzeko eta aplikatzeko orduan,
eskubideen alde egin behar da ahalik eta gehien, erabateko indarra izan
dezaten.
Katalunian dagoen Estatuko Administrazio Orokorrak ere errespetatu egin
behar ditu 32. eta 33. artikuluetan aitortutako eskubideak.
Legebiltzarrak Kataluniako herritarren eskubide eta eginbeharren Gutuna
onartu behar du, legez.
Titulu honetako I, II eta III. kapituluetan aitorturiko eskubideak direla-eta artikulu
honetan jasotako xedapenek gutun horretan aitorturiko eskubideetarako ere
balio dute.
Titulu honetako I., II. eta III. kapituluetan aitorturiko eskubideen oinarrizko
arautzea eta zuzeneko garatzea Legebiltzarreko lege bidez egin behar da.
Titulu honetako eskubideek eta printzipioek ez dute ekarriko eskumenen
banaketa-erregimenaren aldaketarik, ez dute eragingo eskumen-titulu berrien
sorrerarik, ez eta lehendik daudenen moldaketarik ere.
Titulu honetako xedapenetako bat ere ezin da, inola ere ez, Konstituzioan edo
Espainiak izenpeturiko nazioarteko hitzarmen edo tratatuetan aitorturiko
oinarrizko eskubideak murrizteko edo mugatzeko moduan garatu, aplikatu edo
interpretatu.
38. artikulua.- Babesa.
Titulu honetako I., II. eta III. kapituluetan aitorturiko eskubideak eta Kataluniako
herritarren eskubide eta eginbeharren Gutunean aitorturiko eskubideak
Estatutua Bermatzeko Kontseiluak babesten ditu, 76.2.b eta c artikuluan
xedaturikoaren arabera.
Titulu honetako I., II. eta III. kapituluetan aitorturiko eta Kataluniako herritarren
eskubide eta eginbeharren Gutunean aitorturiko eskubideak urratzen dituen
egintzarik egonez gero, Kataluniako Auzitegi Nagusian jar daiteke, legeetan
zehazturiko prozedurak erabiliz, egintza horren aurkako errekurtsoa.
V. KAPITULUA
Printzipio gidariak
39. artikulua.- Xedapen orokorrak.
Kataluniako botere publikoek Konstituzioan eta Estatutu honetan zehazturik
dauden printzipio gidarien haritik bideratu behar dituzte herri-politikak.
Printzipio gidari horiek erabateko eraginkortasuna izan dezaten, beharrezko
neurriak sustatzeko eta hartzeko ardura dute Kataluniako botere publikoek,
betiere, beren eskumenen esparruan.
Printzipio gidari horien aitortzak, zaintzak eta babesak legegintza positiboa,
epaileen jarduna eta botere publikoen jarduna eratzen dituzte.
Printzipio gidari horiek jurisdikzioan aldarrika daitezke, betiere, legeetan eta
printzipioak garatzeko xedapenetan ezarrita dagoenaren arabera.
40. artikulua.- Pertsonen eta familien babesa.
Pertsona ororen bizi-kalitatea hobetzeko xedea izan behar dute botere
publikoek.
Botere publikoek babesa eman behar diete legeetan jasota dauden familiaeredu
guztiei arlo juridikoan, ekonomikoan nahiz sozialean, familia baita
oinarrizko egitura, gizarte-kohesiorako faktore eta pertsonen bizikidetzarako
funtsezko gune.
Botere publikoek, era berean, familiei laguntzeko neurriak sustatu behar dituzte,
bai ekonomiaren bai arauen aldetik, etxeko eta laneko premiak elkarri
egokitzeko, eta umeak ekartzeko erraztasunak izateko, batez ere, familia
ugariak aintzakotzat hartuta.
Botere publikoek umeen babesa bermatzeko ardura dute, bereziki, inork ez
ditzan inola ere esplotatu, ez abandonatu, inork ez diezaien tratu txarrik eman,
ez ankerkeriaz tratatu, eta haurrek ez dezaten txirotasunik edo txirotasunaren
ondoriorik pairatu.
Botere publikoek eta instituzio pribatuek, edozein jardun egiteko delarik ere,
umeen interesak lehenetsi behar dituzte, beti.
Gazteei beren kontura bizitzen jartzen laguntzeko politika publikoak sustatu
behar dituzte botere publikoek, lana aurkitzen eta etxea lortzen lagunduz,
hartara, beren kasa bizi ahal izan daitezen eta bai gizartean bai kulturgintzan
besteek bezala esku hartu ahal izan dezaten, eskubide eta eginbehar
berberekin.
Ezgaitasunen bat dutenen babes juridikoa bermatzeko ardura dute botere
publikoek, eta haiek gizartean, ekonomian eta lan-munduan integratzeko
ahaleginak egin behar dituzte.
Zuzeneko familiakoen babesa ordezkatzeko edo osatzeko beharrezko diren
neurriak ere hartu behar dituzte.
Botere publikoek adinekoen babesa bermatzeko ardura dute, duintasunez eta
beren kabuz bizi ahal izan daitezen, eta gizartean eta kulturgintzan parte hartu
ahal izan dezaten.
Adinekoak gizartean bete-betean integraturik egoteko ahaleginak ere egin
behar dituzte, eta, horretarako, politika publikoek belaunaldi arteko elkartasunprintzipioa
izan behar dute oinarri.
Bakoitzak dituen ezaugarriak kontuan hartuta, bikotea osatzeko elkartze-bide
egonkorren arteko berdintasuna sustatzeko ardura dute botere publikoek,
bikotekideek sexu-joera edozein dutelarik ere.
Batasun horiek eta elkarrekin bizitzeko beste moduak legez arautu behar dira,
eta dakartzaten ondorioak ere bai.
Botere publikoek pertsona ororen arteko berdintasuna sustatu behar dute,
haien jatorria, nazionalitatea, sexua, arraza, erlijioa, gizarte-taldea edo sexujoera
edozein delarik ere, eta, era berean, arrazakeria, antisemitismoa,
xenofobia, homofobia eta pertsonen berdintasunaren eta duintasunaren
aurkako beste edozein adierazpide ezabatzeko ahaleginak egin behar dituzte.
41. artikulua.- Genero-ikuspuntua.
Emakume eta gizonen arteko aukera-berdintasunaren printzipioa benetan
betetzen dela bermatzeko ardura dute botere publikoek, bai lanerako
sarbidean, prestakuntzan, laneko gorabidean, lan-baldintzetan, lansari-gaiak
ere barnean direla, baita beste edozein egoeratan ere, eta haurdun izateagatik
edo umea izateagatik emakumerik inork ez duela baztertuko bermatzeko ardura
ere badute.
Politika publiko guztien barnean genero-ikuspuntua eta emakumeen ikuspuntua
ere arlo guztietan barneraturik izango dela bermatzeko ardura dute botere
publikoek, hartara, emakumeen eta gizonen artean benetan eta
eraginkortasunez berdintasuna eta parekotasuna lortzearren.
Politika publikoek bermatu behar dute emakumeen aurkako indarkeria-modu
orori eta sexukeria eta bazterkeria orori osotasunean egingo zaiola aurre;
emakumeek kulturan, historian, gizartean eta ekonomian betetzen duten lekua
aitortzearen alde egin behar dute, eta politika horiek egiteko eta ebaluatzeko
orduan emakume-taldeek eta –elkarteek ere parte hartzearen aldeko
ahaleginak egingo dituzte.
Ekonomiarako eta gizarterako politikak finkatzeko orduan, etxe barruko eta
familiaren baitako arreta- eta zaintza-lanek ekonomia aldetik zein balio duten
aitortzeko eta kontuan izateko ardura dute botere publikoek.
Duintasuna, integritatea eta gorputzeko nahiz buruko ongizatea baldin badaude
jokoan, eta, batez ere, emakumearen gorputzarekin edo erditzeko
ahalmenarekin edo sexu-osasunarekin zerikusia duten gaiak badira,
emakumeak jare hartutako erabakia arlo horietan mugarri erabakigarria izan
dadin jagon behar dute botere publikoek, betiere, beren eskumenen esparruan
eta legean jasotako egoeretan.
42. artikulua.- Gizartearen kohesioa eta ongizatea.
Botere publikoek politika publikoak sustatu behar dituzte, bai gizarte-kohesioa
indartzeko, bai eta, titulartasun publikoa eta hitzartua duela, gizarte-zerbitzuen
sistema bat bermatzeko, Kataluniako ekonomia- eta gizarte-adierazleen
araberakoa.
Babes-premiarik handiena duten pertsonak eta taldeak gizartean, ekonomian
eta lan-munduan bete-betean integratzearen alde egin behar dute botere
publikoek, eta, batez ere, pobrezia-egoeran daudenak eta gizarte-bazterketa
jasateko arriskua dutenak.
Pertsona guztien, eta, bereziki, erasanerrazenen duintasuna, segurtasuna eta
erabateko babesa zaintzeko ardura dute botere publikoek.
Osasun-sistema publikoa dela-eta, zerbitzua kalitatekoa eta dohainekoa izango
dela bermatzeko ardura dute botere publikoek.
Botere publikoek arazoei aurrea hartzeko politikak eta erkidegoaren aldeko
politikak sustatu behar dituzte, eta legeak oinarrizkotzat jotzen dituen gizartezerbitzuetan
zerbitzua kalitatekoa eta dohainekoa dela bermatu behar dute.
Botere publikoek martxan jarri beharreko ekimenak abiarazi behar dituzte
etorkinak hartzeko sistema bat antolatzeko, eta sustatu beharreko politikak
sustatu behar dituzte ondo bermatuta gera dadin etorkin horien eskubideeginbeharrak
aitortzen direla eta benetan betetzen direla, gainontzekoen
aukera berberak dituztela, eta gizarteari eta ekonomiari egokitzeko eta gai
publikoetan esku hartzeko beharrezko zerbitzuak eta laguntzak jasotzen
dituztela.
Botere publikoek Kataluniako pertsona ororen arteko bizikidetza jagon behar
dute gizarteari, kulturari eta erlijioari dagokienez, eta, pertsonen uste sendo eta
sinesmen etiko nahiz filosofikoetan dagoen aniztasunarekiko errespetua zaindu;
era berean, kulturen arteko harremanak sustatu behar dituzte, elkar ezagutza,
elkarrizketa eta bitartekaritzarako esparruak bultzatuz eta sortuz.
Ijito herriaren kultura aitorturik egongo dela ere bermatu beharra daukate, herri
horren errealitate historikoa gordetzearren.
43. artikulua.- Parte hartzea sustatzea.
Politika publikoak taxutzeko, gauzatzeko eta ebaluatzeko lanetan gizarteak ere
parte hartzea sustatu behar dute botere publikoek, eta herritarrek eta elkarteek
arlo zibikoan, gizartean, kulturan, ekonomian eta politikan esku hartzea ere bai,
betiere, aniztasun, ekimen aske eta autonomiaren printzipioak bete-betean
errespetatuz.
Herritarrek politika-arloan parte hartzeko eta ordezkatuta egoteko erraztasunak
eman behar dituzte botere publikoek, batez ere jenderik gutxien bizi den
inguruetan.
Botere publikoek ahalegindu behar dute instituzioek hauteskundeak direla-eta
antolatzen dituzten kanpainak herritarren parte hartzea bultzatzeko izan
daitezen, eta hauteskundeetara aurkeztu diren hautagai-zerrendei buruz
komunikabideek hautesleei igortzen dieten informazioa benetakoa, objektiboa,
neutrala eta aniztasun politikoa errespetatzeko modukoa izan dadin.
44. artikulua.- Hezkuntza, ikerketa eta kultura.
Botere publikoek irakaskuntza-sistemaren kalitatea bermatu behar dute, eta,
era berean, ikasleen heziketa sustatu behar dute giza arloan nahiz zientzia- eta
teknika-arloetan, betiere, gizarte-balioak oinarri hartuta -berdintasuna,
elkartasuna, askatasuna, aniztasuna, gizalegea- eta elkarbitzitza
demokratikoan oinarrizko diren gainerako printzipioak gidari direla.
Nahitaezko heziketa amaitzen dutenerako ikasleek hirugarren hizkuntza bat ere
behar bezain ondo jakin beharra dute. Botere publikoen ardura da hori
sustatzea.
Botere publikoek familiak seme-alaben heziketan parte har dezan eta ardura
izan dezan sustatu eta bultzatu behar dute hezkuntza-komunitatearen barruan,
eta, era berean, eskolaz kanpoko hezkuntza-jardueretan parte hartzeko
aukerak ere sustatu behar dituzte.
Botere publikoek ikerlanak sustatu behar dituzte, kalitatezko azterlan
zientifikoak, sormen artistikoa eta Kataluniako kultura-ondarearen
kontserbazioa eta zabalkundea ere bai.
Botere publikoek bultzatu beharreko ekimenak bultzatu behar dituzte pertsona
orok kulturara eta ondasun nahiz zerbitzu kulturaletara iristeko modua izan
dezan, eta Kataluniako ondare kulturala, arkeologikoa, historikoa, industriala
eta artistikoa eskuragarri izan dezan.
45. artikulua.- Gizartea eta ekonomia.
Kataluniako bai ekonomiak bai gizarteak baita herritarrek ere aurrera egin behar
dute, printzipio gisa elkartasunean, kohesioan, garapen iraunkorrean eta
aukera-berdintasunean oinarriturik. Botere publikoen ardura da aurrerabide hori
sustatzeko beharrezko neurriak hartzea.
Kataluniako ongizate-sistema harturik esparrutarako, botere publikoen ardura
da aberastasuna bai pertsonen bai lurraldeen artean zuzenago banatzea
sustatzea.
Botere publikoek hartu beharreko neurriak hartu behar dituzte langileen laneskubideak
eta sindikatu-eskubideak bermatuta egon daitezen, eta sustatu eta
bultzatu behar dute langile horiek enpresetan parte har dezaten eta politika
egokiak bidera daitezen, erabateko enplegua lortzeko, lan-egonkortasuna
sustatzeko, langileak prestatzeko, laneko arriskuei aurrea hartzeko, laneko
segurtasuna eta higienea zaintzeko, lanpostuan baldintza duinak sortzeko,
generoa dela-eta bazterkeriarik ez egoteko eta beharrezko atsedena eta opor
ordainduak bermatzeko.
Lan-harremanetarako Kataluniako esparrua sortzeko ahaleginak egin behar ditu
Generalitateak. Ekoizpen-sistema, enpresak eta gizarte-eragileak Katalunian
benetan zer-nolakoak diren kontuan hartuta antolatu behar da esparru hori, eta
sindikatuak, enpresaburu-elkarteak eta Generalitateko administrazioa egongo
dira bertan ordezkaturik.
Esparru horretan, botere publikoek jarduteko beren era berezia izaten saiatu
behar dute, bai gizarte-eztabaidarako, bai kontzertaziorako, bai negoziazio
kolektiborako, bai lan-gatazkak epaitegietatik kanpora konpontzeko, baita
ekoizpen-egitura garatzen eta hobetzen parte hartzeko ere.
Generalitateak enpresa-jarduera eta ekite-gogoa garatzearen alde egin behar
du lan, betiere, enpresak duen erantzukizun soziala, ekimen askea eta
lehiakortasunaren baldintzak kontuan hartuta, eta berariaz babestu behar ditu
bai ekoizpen-ekonomia, bai ekintzaile autonomoen jarduna bai eta enpresa txiki
nahiz ertainaren jarduna ere.
Generalitateak kooperatiben eta lan-sozietateen lana sustatu behar du, eta
ekonomia sozialaren ekimenak bultzatu behar ditu.
Sindikatuek eta enpresaburu-elkarteek beraiengan eragina duten politika
publikoak zehazten esku hartu behar dute.
Gizarte-eragile batzuen eta besteen artean interes-gatazkarik baldin badago,
Generalitateak bitartekaritza eta arbitrajea sustatu behar ditu konponbide gisa.
Interes ekonomikoak eta profesionalak ordezkatzen dituzten zuzenbide
publikoko korporazioei eta antolakunde profesionalei, eta hirugarren sektoreko
elkarteei kontsulta egin behar zaie beraiengan eragina duten politika publikoak
definitzeko orduan.
Generalitateak aurrezki-kutxen autonomia instituzionala babestu behar du, eta
Kataluniako eskualde bateko eta besteko ekonomia- eta gizarte-estrategietan
egiten dituzten gizarte-ekarpenak bultzatu behar ditu, gizartean, kultura-arloan
eta ekonomia sustatzeko zereginean daukaten egitekoa aintzakotzat hartuta.
46. artikulua.- Ingurumena, garapen iraunkorra eta lurraldeen arteko oreka.
Botere publikoek ingurumena babesteko ardura dute, eta, horretarako, garapen
iraunkorrean eta jendarteko eta belaunaldi arteko elkartasunean oinarritu behar
ditu egin beharreko politika publikoak.
Ingurumen-politikek helburu izan behar dute, batez ere, era guztietako
kutsadura-motak gutxitzea, gutxieneko babes-estandar eta babes-mailak
zehaztea, ingurumenarekiko kalteak zuzentzeko neurriak zehaztea, naturaren
baliabideak arrazoi-legez erabiltzea, higadurari eta atmosfera-sistema eta
klima-sistema aldatzen dituzten jarduerei aurrea hartzea eta kontrola jartzea,
eta printzipio hauek betetzea: ingurumena babestu beharra, naturaren
baliabideak zaindu beharra, erantzukizuna, zerga-sistema ekologikoa eta
ondasunak eta produktuak birziklatzea eta berriro erabiltzea.
Botere publikoek natura eta biodibertsitatea babesteko behar diren baldintzak
sortu behar dituzte, ingurumen-arloko helburuak arlokako politiketara biltzen
lagundu behar dute, eta pertsona orok naturaz eta paisaiaz gozatu ahal izateko
beharrezko diren baldintzak sortu behar dituzte.
Kohesio ekonomikoa eta lurralde artekoa zaintzeko ardura dute botere
publikoek. Hori dela-eta, aplikatu beharreko politikek helburu hauek bermatu
behar dituzte: mendialdeak bereziki gogoan izatea, paisaia babestea, itsasertza
babestea, nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza sustatzea, eta ekoizpenarloak,
interes orokorreko zerbitzuak eta komunikabide-sareak oreka galdu
gabe banatzea lurraldean zehar.
Botere publikoek herritarrei ingurumenari buruzko informazioa eman behar
diete, eta, guztion ondarea izanik, ingurumena zaintzeko eta hobetzeko balioak
sustatu behar dituzte jendartean heziketaren bitartez.
47. artikulua.- Etxebizitza.
Botere publikoek etxebizitza lortzen laguntzeko ardura dute, lurra jarriz eta
etxebizitza publikoak eta laguntzapekoak sustatuz, batez ere gazteentzat eta
beharrik handiena dutenentzat.
48. artikulua.- Mugikortasuna eta bide-segurtasuna.
Botere publikoek sustatu beharreko garraio- eta komunikazio-politikek,
iraunkortasun-irizpideak oinarri harturik, garraiobide publikoak gehiago
erabiltzea eta mugikortasuna hobetzea sustatu behar dute, betiere, mugitzeko
arazoren bat dutenei leku guztietara iristeko bidea bermatuta.
Botere publikoek, lehentasunez, bideko segurtasuna hobetzeko eta trafikoistripuak
gutxitzeko neurriak sustatu behar dituzte, eta, bereziki, arreta jarri
behar dute arriskuen prebentzio-lanetan, bide-heziketan eta biktimekiko
laguntza-zerbitzuetan.
49. artikulua.- Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen babesa.
Botere publikoek kontsumitzaile eta erabiltzaileen osasuna eta segurtasuna
babestu, eta haien bidezko eskubide-interesak zaindu egingo direla bermatu
behar dute.
Botere publikoek kontsumo-gaietarako bitartekaritza- eta arbitraje-baliabideak
bermatu behar dituzte, horretarako, haien berri zabaldu eta jendea haiek
erabiltzera bultzatuta, eta, era berean, kontsumitzaile- eta erabiltzaileerakundeen
alde egin behar dute.
50. artikulua.- Katalana sustatzea eta zabaltzea.
Botere publikoek katalana esparru guztietan eta arlo guztietan babestu behar
dute, eta haren erabilera, zabalkundea eta ezaguera sustatu. Aranerarako ere
printzipio horiek guztiak aplikatu behar dira.
Gobernuak, unibertsitateek eta goi-hezkuntzako instituzioek, bakoitzak bere
eskumenen barruan, irakaskuntza-zereginetan, irakaskuntzaz kanpoko
jardueretan eta ikerketa-lanetan, arlo guztietan, katalana erabiliko dela
bermatzeko hartu beharreko neurriak hartu behar dituzte.
Katalana sustatzeko politikak Estatu osora zabaldu behar dira, Europar
Batasunera eta munduko gainerako lekuetara.
Botere publikoek ahaleginak egin behar dituzte Katalunian zabaltzen diren
produktuetako etiketetan, estalkietan eta argibideetan datozen datuak katalanez
ere egon daitezen.
Generalitateak, tokiko administrazioak eta Kataluniako gainerako herrikorporazioek,
menpean dituzten instituzioek eta enpresek, eta zerbitzuemakidapean
dituztenek katalana erabili beharra daukate bai barruko jardunean
bai beren arteko harremanetan.
Katalana erabili beharra dute, era berean, bizilekua Katalunian duten pertsona
fisikoei edo juridikoei igorritako komunikazio eta jakinarazpenetan ere,
herritarrek, hala eskatzen badute, jakinarazpenak gaztelaniaz jasotzeko duten
eskubideari kalterik egin gabe.
Botere publikoek katalanezko keinu-hizkuntzaren erabilera bermatu behar dute,
eta gorreria duten pertsonek, hizkuntza hori aukeratuz gero, aukera berberak
izateko behar diren baldintzak ere bai, hizkuntza hori irakatsi, babestu eta
errespetatu egin behar baita.
Estatuak, Konstituzioan jartzen duenaren arabera beti, artikulu honetan jasota
dauden printzipioak betetze aldera egin behar du.
Printzipio horiek eraginkorragoak izateko, behar diren koordinazio-baliabideak
antolatu behar dira, eta, hala badagokio, batera jarduteko beharrezko
baliabideak ere bai.
51. artikulua.- Bakea sustatzen laguntzea eta garapen-lanetan laguntzea.
Bakerako kultura eta munduan bakea zabaltzeko ahaleginak sustatzeko ardura
du Generalitateak.
Herrien garapenerako lankidetza-ekintzak eta –politikak sustatzeko ardura eta
larrialdietarako premiazko laguntza-programak antolatzeko ardura du
Generalitateak.
52. artikulua.- Komunikabideak.
Botere publikoek, horretarako baldintzak sustatuta, herritarren eskubidea
bermatu behar dute, herritarrek informazioa jaso dezaten, eta
komunikabideetatik jasotako informazio hori egiazkoa izan dadin eta edukiek
pertsonen duintasuna nahiz aniztasun politiko, sozial, kultural eta erlijiosoa
errespeta ditzaten.
Titulartasun publikoa duten komunikabideak direnean ere informazio horrek
neutrala izan behar du.
Katalunian, ikus-entzunezko zerbitzuetara iristeko bidean ez da bazterkeriarik
egon behar, eta botere publikoen ardura da horretarako beharrezko baldintzak
sustatzea.
53. artikulua.- Informazio- eta komunikazio-teknologietara iristeko bidea.
Botere publikoek informazio-gizartea ezagutarazteko ahaleginak egin, eta
herritarrak komunikazioan eta informazio-teknologietan sar daitezen bultzatu
behar dute, guztioi aukera berberak emanda, gizarte-bizitzako eremu guztietan,
baita lan-esparruan ere; teknologia horiek pertsonen zerbitzura jar daitezen eta
beren eskubideei kalterik egin ez diezaieten sustatu behar dute, eta zerbitzuak
teknologia horien bidez eskainiko direla bermatu beharra daukate, betiere,
unibertsaltasuna, jarraitutasuna eta eguneratzea printzipiotzat hartuta.
Generalitateak teknologiaren arloko prestakuntza, ikerlana eta berritze-bideak
sustatzeko ardura dauka, hartara, ezagutzaren eta informazioaren gizarteak
berarekin dakartzan aurrerabide-aukerek gizartearen ongizatea eta kohesioa
hobetzen lagun dezaten.
54. artikulua.- Oroimen historikoa.
Generalitateak eta gainerako botere publikoek lan egin behar dute Kataluniako
oroimen historikoa ezagutarazten eta gordetzen, oroimen historikoa ondare
kolektiboa baita, eskubide eta askatasun demokratikoen alde egindako
borrokaren eta erresistentziaren erakusgarri.
Hori dela-eta, demokraziaren alde eta Kataluniako autogobernuaren alde
egiteagatik jazarri izan dituzten herritar guztiei egin dutena aitortzeko eta atzera
egon behar duten lekuan uzteko egin beharrekoak egin behar dituzte
instituzioek.
Generalitateak jagon behar du oroimen historikoa betiereko ikurra izan dadin
tolerantziaren alde, balio demokratikoen duintasunaren alde, totalitarismoen
aurka, eta norberaren iritziak, ideologia edo kontzientzia dela-eta jazarpena
pairatu duten pertsona ororen aitormenaren alde.
II. TITULUA
Instituzioak
I. KAPITULUA
Legebiltzarra
55. artikulua.- Xedapen orokorrak.
Legebiltzarra Kataluniako herriaren ordezkari da.
Legebiltzarrak legegintza-ahala baliatu, Generalitateko aurrekontuak onartu, eta
politika-lana eta gobernu-lana kontrolatu eta bultzatzen du.
Legebiltzarrean dago adierazirik hobekien aniztasuna, eta hor zabaltzen da,
jendartera, eztabaida politikoa.
Legebiltzarra bortxaezina da.
56. artikulua.- Osaera eta hauteskunde-sistema.
Legebiltzarrak gutxienez ehun kide izango ditu, eta, gehienez, ehun eta
berrogeita hamar. Lau urterako aukeratzen dituzte, sufragio unibertsal, aske,
berdin, zuzeneko eta isilpekoaren bidez, Estatutu honen eta
hauteskundeetarako legediaren arabera.
Hauteskunde-sistemak ordezkaritza proportzionala du, eta Kataluniako
lurraldea osatzen duten zona guztiek ordezkaritza egokia izan behar dute.
Hauteskundeetarako administrazioa independentea da, eta hauteskundeprozesua
gardena eta objektiboa dela bermatu behar du.
Hauteskunde-sistema Legebiltzarreko lege baten bidez dago arauturik. Lege
hori onartzeko, testu osoa bozkatzen da, eta, azken bozketan, legebiltzarkideen
bi herenek onartu behar dute.
Eskubide zibil eta politiko guztiak dauzkaten Kataluniako herritarrak dira
hautesleak eta hautagaiak, hauteskundeetarako legediaren arabera.
Hautagai-zerrendak osatzeko, emakume eta gizonen arteko berdintasunerako
behar diren irizpideak zehaztu behar ditu Kataluniako hauteskundeetarako
legeak.
Legealdia amaitu baino hamabost egun lehenago, Generalitateko
lehendakariak hauteskundeetarako deia egin behar du. Deialdia egin eta handik
berrogei-hirurogei egunetara egin behar dira hauteskundeak.
57. artikulua.- Legebiltzarkideen estatutua.
Legebiltzarkide-lanean ematen dituzten botoengatik edo iritziengatik
legebiltzarkideak ezin ditu inork bortxarazi.
Legebiltzarkide diren bitartean immunitatea izango dute, zehatzago esanda,
ezin izango ditu inork atxilotu, delitu gori-gorian ez bada.
Legebiltzarkideen aurkako auzibideetan, Kataluniako Auzitegi Nagusia da
eskuduna.
Kataluniako lurraldetik kanpora, Auzitegi Goreneko Zigor Salan eska daitezke
zigor-erantzukizunak, azalduriko baldintza berberetan.
Legebiltzarkideek ez dute, gainetik, aginduzko manurik.
58. artikulua.- Legebiltzarraren autonomia.
Legebiltzarrak autonomia du antolaketa-, finantza-, administrazio-eta diziplinagaietarako.
Legebiltzarrak berak egiten eta onartzen ditu bere erregelamendua eta
aurrekontua, eta lanean dituen beharginen estatutua ere berak zehazten du.
Legebiltzarraren osoko bilkuraren esku dago Legebiltzarreko erregelamendua
bai onartzea bai aldatzea. Horretarako, testu osoa bozkatzen da, eta, azken
bozketan, legebiltzarkideen gehiengo osoak eman behar du aldeko botoa.
59. artikulua.- Antolakuntza eta funtzionamendua.
Legebiltzarrak lehendakari bat dauka, eta mahai bat, osoko bilkurak aukeratuta.
Legebiltzarreko erregelamenduan dago arauturik nola aukeratu behar diren eta
zein eginkizun dituzten.
Legebiltzarreko erregelamenduan daude arauturik legebiltzarkideen eskubideak
eta eginbeharrak, legebiltzarkide-taldeak osatzeko bete beharreko baldintzak,
talde horiek Legebiltzarreko lanean esku hartzeko modua eta bozeramailebatzordearen
eskurantzak.
Legebiltzarrak osoko bilkuretan eta batzordeetan lan egiten du.
Legebiltzarkide-taldeek batzorde guztietan esku hartzen dute, betiere,
bakoitzaren kide-kopuruaren heinean.
Legebiltzarrak diputazio iraunkor bat du, Legebiltzarreko lehendakaria batzorde
horretako buru delarik; Legebiltzarreko erregelamenduan zehaztutako
legebiltzarkide-kopuru batez osatuta egongo da, betiere, legebiltzarkide-talde
bakoitzak duen kide-kopuruaren arabera.
Bilkura arteko garaia dela-eta bilerarik ez dagoenean, Legebiltzarraren
agintaldia amaitzen denean eta deseginda egotea egokitzen zaionean,
diputazio iraunkor horren ardura izango da Legebiltzarraren ahalmenak
zaintzea.
Legealdia amaitzen denean, edo Legebiltzarra desegiten denean, diputazio
iraunkorrean dauden legebiltzarkideen agintaldia Legebiltzar berria osatu arte
luzatuko da.
Legebiltzarrak hala eskatzen badie, kargu publikoek eta Katalunian diharduten
herri-administrazioetako langileek Legebiltzarrean agertzeko betebeharra dute.
Legebiltzarrak ikerketa-batzordeak osatzeko aukera du Generalitatearen
interesekoak diren garrantzi orokorreko gaietan.
Ikerketa-batzorde horietako batek deituz gero, deia jaso duenak nahitaezkoa du
batzordera agertzea, betiere, Legebiltzarreko erregelamenduan jasota dauden
prozeduren arabera eta bermeen babesean.
Betebehar hori hausten duenari zein zehapen jarri behar zaion legez egon
behar du zehazturik.
Norbanakoek nahiz taldeek Legebiltzarrari zuzentzen dizkioten eskariak nola
izapidetu Legebiltzarreko erregelamenduan egon behar du arauturik.
Legebiltzarraren eginkizunak betetzeko orduan herritarrek esku hartzeko
tresnak ere jarri behar ditu indarrean.
60. artikulua.- Bileretarako eta bilkuretarako erregimena.
Legebiltzarrak urtero ohiko bi bilkura-aldi izaten ditu, eta erregelamenduan
daude zehazturik.
Legebiltzarrak ohiko bilkura-aldi horietatik kanpora ere bilkura bereziak egin
ditzake.
Bilkura berezietarako deia Legebiltzarreko lehendakariak egin behar du, baina
erabakia diputazio iraunkorrak hartzen du, hiru legebiltzarkide-taldek
proposaturik edo legebiltzarkideen laurdenak proposaturik, edo gehiengo osoa
osatzeko adinako legebiltzarkide-talderen edo diputatu-talderen batek eskaturik.
Era berean, Generalitateko lehendakariak eskatzen badu, horrela ere
Legebiltzarrak bilkura berezia egiteko aukera du.
Bilkura bereziek gai-zerrenda jakin bat izan behar dute, eta gai-zerrenda hori
agortzen denean amaitzen dira.
Legebiltzarraren osoko bilkurak jendaurrekoak dira, Legebiltzarreko
erregelamenduan jasotako kasuetan izan ezik.
Legebiltzarrak baliozko erabakirik hartu ahal izateko, legebiltzarkideen
gehiengo osoak behar du bertan egon bilduta.
Erabakiak baliozkoak izango badira, bertaratu diren legebiltzarkideen gehiengo
soilak behar ditu onartu, Estatutu honetan, legeetan edo Legebiltzarreko
erregelamenduan zehaztutako gehiengo bereziei kalterik egin gabe.
61. artikulua.- Eginkizunak.
Legebiltzarrak, 55. artikuluan zehaztutakoez gainera, honako eginkizun hauek
ditu:
a) Senatuan Generalitatea ordezkatuko duten senatariak izendatzea.
Izendapen horretarako, deialdia berariaz egin beharrekoa izango da, eta
legebiltzarkide-talde bakoitzean dagoen kide-kopuruaren hainbestean egin
beharko da.
b) Diputatuen Kongresuko Mahaian aurkeztekoak diren lege-proposamenak
egitea, eta Legebiltzarreko kideen artetik proposamen horren alde nork egin
behar duen izendatzea.
c) Estatuko gobernuari lege-proiektuak egiteko eskatzea.
d) Estatuari eskumenak eskuordetzeko edo transferitzeko eskatzea edo,
Konstituzioko 150. artikuluaren itzalpean, ahalmenak emateko eskatzea.
e) Konstituzio-aurkakotasun errekurtsoa aurkeztea eta beste konstituziotasunprozesu
batzuetan Konstituzio Auzitegira agertzea, Konstituzio Auzitegiko Lege
Organikoan zehazturik dagoenaren arabera.
f) Estatutu honek eta legeek agintzen dizkion gainerako eginkizunak.
62. artikulua.- Legegintzako ekimena bideratzea eta legegintzako funtzioa
baliatzea.
Legebiltzarreko kideei, legebiltzarkide-taldeei eta Gobernuari dagokie
legegintzako ekimena bideratzea.
Era berean, Kataluniako legeetan zehazturiko baldintzetan, herritarrei ere
badagokie, legegintzako herri-ekimenaren bidez, eta Estatutu honetan
zehazturik dauden udalerriz gaineko lurralde-erakundeetako ordezkaritzaorganoei
ere bai.
Lege batzuk Estatutuaren oinarrizko garapenerako dira, hain zuzen, artikulu
hauetan aipaturiko gaiak zuzenean arautzen dituztenak: 2.3, 6, 37.2, 56.2, 67.5,
68.3, 77.3, 79.3, 81.2 eta 94.1.
Lege horiek onartzeko, aldatzeko eta indargabetzeko, testu osoa beharko da
bozkatu, eta azken bozketan Legebiltzarraren osoko bilkuraren gehiengo osoa
behar da, baldin eta Estatutuan bestelakorikezartzen ez bada.
Legegintzako ekimenen izapideak eta onarpena batzorde legegile iraunkorrei
eskuordetzan eman diezazkieke Legebiltzarraren osoko bilkurak.
Eskuordetza hori nahi duenean ezezta dezake.
Batzordeei gai batzuk ezin zaizkie eskuordetzan eman, hala nola, Estatutuaren
erreforma, oinarrizko garapen-legeak, Generalitateko aurrekontua eta
Gobernuari legegintzarako eskuordetza emateko legeak.
63. artikulua.- Legegintza-ahala Gobernuari eskuordetzan ematea.
Legebiltzarrak Gobernuari eskuordetzan eman diezaioke lege-mailako arauak
egiteko ahala.
Eskuordetzan emandako legerik baldin badute, Gobernuaren xedapenek izen
hau hartzen dute: Legegintzako dekretu.
Gai batzuen inguruko legegintza ezin da eskuordetzan eman, hona hemen gai
horiek: Estatutuaren erreforma, oinarrizko garapen-legeak, non eta ez den testu
bateginen bat taxutu beharra eskuordetzen, Estatutuan eta Kataluniako
herritarren eskubide eta eginbeharren Gutunean aitorturiko eskubideen
oinarrizko arautzea eta zuzeneko garapena eta Generalitateko aurrekontua.
Legegintzarako eskuordetza hori Gobernuari besterik ezin zaio eman.
Eskuordetza berariaz eman behar da, lege bidez, gai jakin baterako, eta zein
epetarako balio duen ere zehazturik izan behar du.
Gobernuak dagokion legegintzako dekretua argitaratzen duenean edo
Gobernua jardunean dagoenean agortzen da eskuordetza.
Gobernuari testu artikuludun berri bat egiteko baimena eman behar zaionean,
eskuordetza-legeetan egon beharko da zehazturik Gobernuak legegintzarako
eskuordetza hori baliatzerakoan zein oinarri izan behar dituen.
Gobernuari hainbat lege-testu bateratzeko baimena eman behar zaionean,
bateratze horren irispideak eta irizpideak zehaztu behar dira legeetan.
Legebiltzarreko erregelamenduan dago arauturik eskuordetzan emandako
legegintzaren kontrola.
Legegintzako dekretuetan, eskuordetza-legeek kontrol-erregimen berezia ere
ezar dezakete.
64. artikulua.- Lege-dekretuak.
Beharrizana apartekoa eta presazkoa bada, Gobernuak lege-dekretuen bitartez
eman ditzake behin-behineko legegintza-xedapenak.
Ezin da lege-dekreturik egin gai jakin batzuk oinarri hartuta, hala nola,
Estatutuaren erreforma, oinarrizko garapen-legeen xede diren gaiak, Estatutuan
eta Kataluniako herritarren eskubide eta eginbeharren Gutunean aitorturiko
eskubideen oinarrizko arautzea eta zuzeneko garapena eta Generalitateko
aurrekontua.
Lege-dekretua aldarrikatu eta handik hogeita hamar egunera Legebiltzarrak
oraindik ez badu berariaz baliozkotzat jo –eta epe hori ezin da luzatu-, indarrik
gabe geratuko da. Baliozkotzat jotzeko, osoko eztabaida eta bozketa egin
behar ditu.
Presazko prozeduraren bitartez, Legebiltzarrak lege-dekretuak lege-proiektu
modura tramita ditzake, 2. paragrafoan zehazturiko epean.
65. artikulua.- Legeak aldarrikatzea eta argitaratzea.
Generalitateko lehendakariak aldarrikatzen ditu, Erregearen izenean,
Kataluniako legeak, eta argitaratzeko agindua ere ematen du, bai «Diari Oficial
de la Generalitat de Catalunya» aldizkarian, onartu eta hamabost eguneko
epean, bai «Boletín Oficial del Estado» aldizkarian.
Indarraldi-hasiera noiz den finkatzeko, «Diari Oficial de la Generalitat de
Catalunya» aldizkarian argitaratzen den egunak izango du balioa.
Generalitateak eginiko itzulpena da gaztelaniazko bertsio ofiziala.
66. artikulua.- Legegintzaldia amaitzeko arrazoiak.
Hauteskunde-egunetik lau urte betetakoan, legezko agintaldia amaituta
bukatzen da legegintzaldia.
Behar baino lehenago ere amaitu daiteke, Generalitateko lehendakaria
izendatzen ez badute, edo, Generalitateko lehendakariak halaxe erabakita,
aurretiazko desegitea gertatzen bada denbora baino lehen.
II. KAPITULUA
Generalitateko lehendakaria
67. artikulua.- Aukeratzea, izendatzea, estatutu pertsonala, kargutik kentzea eta
eskumenak.
Lehendakariak du Generalitatearen ordezkaritza gorena, eta hark zuzentzen du
Gobernuaren jarduna.
Estatuak Katalunian duen ohiko ordezkaritza ere badu.
Legebiltzarrak hautatzen du Generalitateko lehendakaria, bere kideen artetik.
Agintaldien mugak legez arautu daitezke.
Inbestidurarako lehen bozketa egin eta handik bi hilabetera oraindik ez badute
inor hautatu, Legebiltzarra besterik gabe deseginik geratuko da, eta
Generalitateko funtzioko lehendakariak hauteskundeetarako deia egin beharko
du berehalakoan. Deialdia egin eta hurrengo berrogei eta hirurogei egun
bitartean egin behar dira hauteskundeak.
Erregeak izendatzen du Generalitateko lehendakaria.
Generalitateko lehendakariaren estatutu pertsonala Legebiltzarreko lege bidez
egongo da arauturik.
Katalunian, leheneste- eta protokolo-gaietarako, Generalitateko lehendakaria
dago goren-goreneko lekuan, halaxe baitagokio Generalitatearen ordezkari eta
Estatuak Katalunian duen ordezkari denez.
Estatuak Katalunian duen ordezkari ohikoa denez, lehendakariari eginkizun
hauek dagozkio:
a) Erregearen izenean, Kataluniako legeak, lege-dekretuak eta legegintzako
dekretuak aldarrikatzea, eta argitaratzeko agintzea.
b) Estatuko instituzioek Katalunian dituzten karguen izendapena argitaratzeko
agintzea.
c) Katalunian eginkizun publikoak betetzen dituzten Estatuko agintariei
lankidetza eskatzea.
d) Legeetan zehazturiko gainerakoak.
Generalitateko lehendakariak kargua utzi behar izateko, arrazoi hauetakoren
batek behar du egon tarteko: hauteskundeak egon dira eta Legebiltzarra berritu
egin dute; zentsura-mozioa onartu dute edo konfiantza-arazoari ezezkoa
erantzun diote; hil egin da; dimititu egin du; gorputzeko nahiz buruko ezintasun
iraunkorra du, Legebiltzarrak ere aitortu du hala dela, eta ezin du bere kargua
bete; edo epaitegietatik zigorra jaso du, irmoa, eta kargu publikoak betetzeko
gaitasunik gabe utzi dute.
Generalitateko lehendakaria ez badago bere lekuan, gaixo badago, gaitasunik
ezaz bere kargua utzi beharra izan badu edo hil egin bada, lehen sailburuak
beteko du haren lekua edo ordezkatuko du hura, eta, halakorik ez badago,
legez zehazturiko sailburuak.
Lehendakariaren lekuan dagoenak edo hura ordezkatzen duenak ezin ditu
beregain hartu lehendakariaren eskurantzak, baldin eta konfiantza-arazoa
planteatzeko, sailburuak izendatzeko nahiz kargutik kentzeko edo Legebiltzarra
behar baino lehenago desegiteko bada.
Generalitateko lehendakariak, lehen sailbururik izendatu ez badu, eginkizun
betearazleak eman diezazkioke sailburuetako bati eskuordetzan, aldi baterako.
III. KAPITULUA
Generalitateko gobernua eta administrazioa
LEHEN ATALA.
GOBERNUA
68. artikulua.- Eginkizunak, osaera, antolakuntza eta kargua kentzea.
Gobernuak zuzentzen ditu Generalitatearen langintza politikoa eta
administrazioa; goreneko maila du eta kide anitzeko organoa da.
Gobernuak betetzen ditu eginkizun betearazlea eta erregelamenduak egiteko
ahala, Estatutu honen eta legeen arabera.
Generalitateko lehendakariak, lehen sailburuak –halakorik baldin badago- eta
sailburuek osatzen dute Gobernua.
Gobernuaren antolaketa, funtzionamendua eta eskurantzak lege baten bidez
arautu behar dira.
Generalitateko lehendakariak bere kargua uzten duenean, orduantxe amaitzen
da Gobernua.
Generalitateko Gobernutik edo Administraziotik datozen egintzak, xedapen
orokorrak eta arauak «Diari Oficial de la Generalitat de Catalunya » aldizkarian
argitaratu behar dira.
Argitalpen hori nahikoa da egintzak eraginkorrak izateko eta xedapen orokorrak
eta arauak indarrean jartzeko, ondorio guztietarako.
69. artikulua.- Lehen sailburua.
Generalitateko lehendakariak, dekretu bidez, lehen sailburua izenda dezake
kargurako edo kargutik kendu; horrela denean, Legebiltzarrari jakinarazi behar
dio horren berri.
Lehen sailburua Gobernuko kidea izango da.
Lehen sailburuak, lehendakariak eskuordetzan emandakoez gainera, berari
dagozkion eginkizunak ditu, legez zehazturik dagoenaren arabera.
70. artikulua.- Gobernu-kideen estatutu pertsonala.
Generalitateko lehendakaria eta sailburuak, agintaldiak irauten dien bitartean,
inork ezin ditu Katalunian ustez egindako delituengatik ez atxilotu ez atzeman,
delitu gori-gorian ez bada behintzat.
Kataluniako Auzitegi Nagusiaren ardura da Generalitateko lehendakariari eta
sailburuei ezeren errurik egotzi behar ote zaien, auzibidera eraman behar ote
diren eta epaiketa egin behar ote zaien erabakitzea.
Kataluniako lurraldetik kanpora, Auzitegi Goreneko Zigor Salan eska daitezke
zigor-erantzukizunak, azalduriko baldintza berberetan.
BIGARREN ATALA.
GENERALITATEKO ADMINISTRAZIOA
71. artikulua.- Xedapen orokorrak eta antolaketa- eta funtzionamenduprintzipioak.
Generalitateko administrazioa da Estatutu honetan Generalitateari emandako
eginkizun betearazleak betetzeko antolakundea.
Generalitateko administrazioa, Estatutu honetan eta legeetan zehazturik
dagoenaren arabera, ohikoa den administrazioa da, toki-administrazioari
dagozkion eskumenei kalterik egin gabe.
Generalitateko administrazioak interes orokorren zerbitzura lan egiten du,
objektibotasunez, eta legearen eta zuzenbidearen menpe dago, erabat.
Politika publikoak bata besteari loturik egon daitezen, koordinazioa eta
zeharkakotasuna printzipio direla dihardu Generalitateko administrazioak.
Generalitateko administrazioak, gardentasunaren printzipioari jarraituz,
herritarrek zer nola kudeatzen duen balioetsi ahal izan dezaten beharrezko den
informazio guztia argitaratu behar du.
Generalitateak bere eginkizunak lurraldean deskontzentrazio- eta
deszentralizazio-printzipioen itzalpean bete behar ditu.
Legeek Generalitateko administrazioaren antolaketa arautu behar dute, eta arlo
hauek finkatu behar dituzte beti:
a) Generalitateko administrazioak modu publikoan nahiz pribatuan
pertsonatzeko har ditzakeen moduak, eta funtzioak deszentralizatzeko dauden
modalitateak.
b) Zerbitzu publikoak antolatzeko eta kudeatzeko moduak.
c) Generalitateko administrazioak zuzenbide pribatuaren erregimenean
jarduteko modua, eta politika publikoak gauzatzen eta zerbitzu publikoak
ematen sektore pribatuak esku hartzeko modalitateak.
Generalitateko administrazioan ari diren langileen estatutu juridikoa legez
arautu behar da, betiere, arauketa horren barruan sartuta bateraezintasunerregimena,
prestakuntza-bermea eta ezagueren eguneratze-bermea eta
zeregin publikoak betetzeko beharrezko den praxia.
72. artikulua.- Gobernuaren organo aholku-emaileak.
Batzorde Juridiko Aholku-emailea da Gobernuaren organo aholku-emaile
gorena.
Legebiltzarreko lege bidez arautu behar dira haren osaera eta eginkizunak.
Gizarte- eta ekonomia-gaietan, laneko gaietan eta enplegu-gaietan, Kataluniako
Lan, Ekonomia eta Gizarte Kontseilua da Gobernuaren organo kontsulta- eta
aholku-emailea.
Legebiltzarreko lege bidez arautu behar dira haren osaera eta eginkizunak.
IV. KAPITULUA
Legebiltzarraren eta Gobernuaren arteko harremanak
73. artikulua.- Gobernu-kideek Legebiltzarrarekiko dituzten eskubideak eta
betebeharrak.
Generalitateko lehendakariak eta sailburuek Legebiltzarraren osoko bilkuretara
eta batzordeen bileretara joateko eta hitz egiteko eskubidea dute.
Legebiltzarrak Gobernuari eta Gobernuko kideei bere lana ondo egite aldera
beharrezkoa irizten duen informazio guztia eska diezaieke.
Era berean, osoko bilkurara edo batzordeetara etortzeko eska diezaieke,
Legebiltzarreko erregelamenduan zehazturik dagoen moduan.
74. artikulua.- Gobernuaren eta gobernuko kideen erantzukizun politikoa.
Generalitateko lehendakariak eta sailburuek, arlo politikoari dagokionez,
Legebiltzarrari modu solidarioan erantzungo diote, bakoitzaren zuzeneko
erantzukizunari kalterik egin gabe.
Generalitateko lehendakariak bere eginkizunak eskuordetzan eman baditu ere,
horrek ez du esan nahi arlo politikoari dagokionez Legebiltzarrean
erantzukizunik ez duenik.
75. artikulua.- Legebiltzarra behar baino lehenago desegitea.
Generalitateko lehendakariak, Gobernuarekin eztabaidatu ondoren,
Legebiltzarra desegiteko ahalmena du, bere ardurapean erabat, eta ez beste
inorenean.
Ahalmen hori ezin izango da erabili, zentsura-mozioren bat izapidetzen ari
badira, edo prozedura hori erabiliz azkenekoz desegin zenetik oraindik ez bada
gutxienez urtebete igaro.
Desegitea agintzeko dekretuak hurrengo hauteskundeetarako deialdia ere
ezarri behar du. Dekretu hori «Diari Oficial de la Generalitat de Catalunya»n
argitaratu eta hurrengo berrogei eta hirurogei egun bitartean egin behar dira
hauteskunde horiek.
V. KAPITULUA
Generalitateko beste instituzio batzuk
LEHEN ATALA.
ESTATUTUA BERMATZEKO KONTSEILUA
76. artikulua.- Eginkizunak.
Estatutua Bermatzeko Kontseilua Generalitateko instituzio bat da, eta
Generalitatearen xedapenak Estatutu honen eta Konstituzioaren argitara ondo
egokitzen direla zaintzeko ardura du, 2. paragrafoan zehazturik dagoen
moduan.
Legean zehazturik dagoen moduan beti, Estatutua Bermatzeko Kontseiluak
irizpena gai hauetarako eman dezake:
a) Legebiltzarrak onartu baino lehenago, Kataluniako autonomia-estatutua
aldatzeko proiektuek eta proposamenek Konstituzioa betetzen ote duten.
b) Legebiltzarrean eztabaidatu eta onartu beharreko lege-proiektuek eta legeproposamenek
eta Legebiltzarrak balioztatu beharreko lege-dekretuek Estatutu
hau eta Konstituzioa betetzen ote dituzten.
c) Gobernuak onartutako legegintzako dekretu-proiektuek Estatutu hau eta
Konstituzioa betetzen ote dituzten.
d) Gobernuak onartutako lege-proiektuek eta lege-proposamenek eta
legegintzako dekretu-proiektuek tokiko autonomia zaintzen ote duten, Estatutu
honetan bermaturiko baldintzetan.
Estatutua Bermatzeko Kontseiluak irizpena eman beharra dauka Legebiltzarrak
edo Gobernuak konstituzio-aurkakotasun errekurtsoa aurkeztu baino lehenago,
Gobernuak eskumen-gatazka aurkeztu baino lehenago eta Konstituzio
Auzitegian tokiko autonomia babesteko auzia aurkeztu baino lehenago.
Estatutua Bermatzeko Kontseiluaren irizpenek Legebiltzarraren lege-proiektuei
eta lege-proposamenei dagokienez lotura-indarra dute, Estatutu honetan
aitorturiko eskubiderik garatzen edo ukitzen badute.
77. artikulua.- Osaera eta funtzionamendua.
Estatutua Bermatzeko Kontseiluko kideak Generalitateko lehendakariak
izendatzen ditu, gaitasun ezaguneko legelarien artetik; Kontseiluko kide
horietatik bi heren Legebiltzarrak proposatzen ditu, legebiltzarkideen bostetik
hiruk onarturik, eta beste heren bat Gobernuak proposatzen du.
Estatutua Bermatzeko Kontseiluko kideek berek aukeratu behar dute beren
lehendakaria, beren artetik.
Legebiltzarraren lege bidez arautu behar dira Estatutua Bermatzeko
Kontseiluaren osaera eta funtzionamendua, kideen estatutua eta haien
eginkizunak betetzearekin zerikusia duten prozedurak.
Estatutu honetan zehazturikoak baino irizpen-gai gehiago ere eman dakizkioke,
lege bidez, Estatutua Bermatzeko Kontseiluari, baina lotura-indarrik eman gabe.
Antolakuntzarako, funtzionamendurako eta aurrekontuetarako autonomia dauka
Estatutua Bermatzeko Kontseiluak, betiere, legearen arabera.
BIGARREN ATALA.
SÍNDIC DE GREUGES
78. artikulua.- Eginkizunak eta pareko beste instituzio batzuekiko harremanak.
Konstituzioan eta Estatutu honetan aitorturiko eskubideak eta askatasunak
babesteko eta defendatzeko dago Síndic de Greuges.
Horretarako, modu esklusiboan ikuskatzen ditu Generalitateko
administrazioaren jarduna, Generalitatearen ardurapekoak diren edo hari lotuta
dauden organismo publiko nahiz pribatuen jarduna, zerbitzu publikoak
kudeatzen dituzten enpresa pribatuen jarduna, edo interes orokorreko nahiz
unibertsaleko lanak egiten dituztenena, edo, hitzarturik nahiz zeharka, pareko
lanak egiten dituztenena, baita Generalitateko administrazioekin eta haren
menpeko erakunde publikoekin kontratu-loturaren bat duten gainerako
pertsonen jarduna ere.
Era berean, Kataluniako tokiko administrazioaren jarduna eta administrazio
horren ardurapeko organismo publiko nahiz pribatu lotuen jarduna ere
ikuskatzen du.
Síndic de Greugesek eta Espainiako Arartekoak elkarlanean jarduten dute
beren eginkizunetan.
Síndic de Greugesek, Estatutu honetan aitorturiko eskubideak arautu behar
direnean, Estatutua Bermatzeko Kontseiluaren irizpena eska dezake, bai
Legebiltzarrean eztabaidatu eta onartu beharreko lege-proiektu eta legeproposamenei
buruz, bai Legebiltzarrak balioztatu beharreko lege-dekretuen
proiektu eta proposamenei buruz.
Síndic de Greugesek tokian tokiko arartekoekin eta esparru publikoan nahiz
pribatuan sorturiko antzeko beste erakunde batzuekin lankidetza-harremanak
izan ditzake.
Kataluniako herri-administrazioek eta 1. paragrafoan aipaturiko gainerako
erakunde eta pertsonek Síndic de Greugesi laguntza emateko betebeharra
dute. Betebehar hori betearaziko dela bermatzeko tresnak eta zehapenak legez
arautu behar dira.
79. artikulua.- Síndic de Greugesen izendapena eta estatutua.
Legebiltzarrak aukeratzen du síndic de greuges, legebiltzarkideen bostetik
hiruko gehiengoa lortuta.
Síndic de greuges bere lanean inpartzialtasunez eta independentziaz arituko
da, bere eginkizunetan ari delarik ematen dituen iritziengatik ezin du inork inola
ere bortxarazi, ezin da kargutik mugiarazi, eta kargutik kendu edo haren lana
eten nahi izatera, legezko arrazoiengatik beharko du izan, ez beste ezerengatik.
Legez arautzekoak dira Síndic de Greugesen estatutu pertsonala, haren
bateraezintasunak, hura kargutik kentzeko arrazoiak, eta instituzioaren
antolaketa eta eskurantzak. Síndic de Greugesek autonomia du
erregelamendu, antolakuntza, funtzionamendu eta aurrekontuen aldetik.
HIRUGARREN ATALA.
KONTU IKUSKARITZA
80. artikulua.- Eginkizunak eta Kontu Auzitegiarekiko harremanak.
Generalitatearen, toki-erakundeen eta Kataluniako gainerako erakunde
publikoen kontuak, ekonomiaren kudeaketa eta eragimen-kontrola kanpotik
ikuskatzeko organoa da Kontu Ikuskaritza.
Kontu Ikuskaritza organikoki Legebiltzarraren menpe dago, eskuordetzan
betetzen ditu bere eginkizunak, erabateko autonomia du bai antolakuntzaren
bai funtzionamenduaren baita aurrekontuen aldetik ere, legeen arabera betiere.
Kontu Ikuskaritzak eta Kontu Auzitegiak beren arteko lankidetza-harremanak
hitzarmen bidez zehaztu behar dituzte.
Kontularitzako erantzukizunei buruzko jurisdikzio-prozeduretan parte hartzeko
tresnak ere ezarri behar dira hitzarmen horretan.
81. artikulua.- Osaera, funtzionamendua eta estatutu pertsonala.
Kontu Ikuskaritza osatzen duten ikuskatzaileak Legebiltzarrak aukeratzen ditu,
bostetik hiruk baiezkoa emanda.
Ikuskatzaileek berek aukeratzen dute ikuskatzaile nagusia, beren artetik.
Legez arautu beharrekoak dira Kontu Ikuskaritzaren funtzionamendua,
antolakuntza, estatutu pertsonala, bateraezintasunak eta kargutik kentzeko
arrazoiak.
LAUGARREN ATALA
KATALUNIAKO IKUS-ENTZUNEZKOEN KONTSEILUA ARAUTZEA
82. artikulua.- Kataluniako Ikus-entzunezkoen Kontseilua.
Kataluniako Ikus-entzunezkoen Kontseilua agintaritza arau-emailea da,
independentea, ikus-entzunezko komunikazio-arlo publiko zein pribatuaren
esparruan diharduena.
Bere eginkizunetan, Generalitateko Gobernuarekiko erabateko independentzia
du kontseiluak.
Kontseiluko kideak aukeratzeko irizpideak eta jarduteko dituen eremu zehatzak
Legebiltzarraren lege bidez ezarri behar dira.
VI. KAPITULUA
Tokiko gobernua
LEHEN ATALA.
TOKIKO LURRALDE-ANTOLAKUNTZA
83. artikulua.- Kataluniako toki-gobernuaren antolakuntza.
Kataluniak, oinarri-oinarrian, lurraldea udalerritan eta begeriatan dauka
antolaturik.
Udalerriz gaineko eremua, egotekotan, eskualdez osatutakoa izango da, eta
Legebiltzarreko lege bidez arautu behar da.
Generalitateak udalerriz gaineko beste erakunderik sortzen badu, udalerriak
lankidetzan aritzeko eta elkartzeko gogoa beharko du izan oinarrian.
84. artikulua.- Toki-erakundeen eskumenak.
Udalerriek berezko dituzten eskumenen sail bat bermatzen die Estatutu honek;
eskumen horiek erabateko autonomiaz baliatu behar dira, eta konstituziotasuneta
legezkotasun-kontrola besterik ez dute izango.
Kataluniako toki-gobernuek beren eskumen propioak izango dituzte beti honako
arlo hauek direla-eta, betiere, legeetan ezarritakoari jarraituta:
a) Lurraldearen antolamendua eta kudeaketa, hirigintza eta hirigintza-arauak,
toki-erakundeen jabari publikoko ondasunak zaintzea eta mantentzea.
b) Etxebizitza publikoen gaia planifikatzea, programatzea eta kudeatzea, eta
udal-lurretan babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko planifikazioan esku
hartzea.
c) Erkidegorako oinarrizko zerbitzuak antolatzea eta eskaintzea.
d) Udal-ekipamenduak erregulatzea eta kudeatzea.
e) Leku publikoetan eta jende-andanak hartzen dituzten lokaletan antolaturiko
jardueretan bete beharreko segurtasun-baldintzak arautzea. Udalerrian
dabiltzan gorputzak eta indarrak koordinatzea Segurtasun Batzordearen
bitartez.
f) Babes zibila eta suteei aurrea hartzea.
g) Haur-hezkuntza planifikatzea, antolatzea eta kudeatzea eta, udalerriko
ikastetxe publikoetan nahiz itunpekoetan matrikulatze-prozesuan parte hartzea,
eskola-orduez kanpo ikastetxeak mantentzea eta aprobetxatzea, eta eskolaegutegia
zehaztea.
h) Trafikoa eta mugigarritasun-zerbitzuak zuzentzea, eta bidaiarien udalgarraioaren
kudeatzea.
i) Ekonomia-jarduera orotarako baimenen eta sustapenen arautzea, batez ere
salerosketarekin, artisautzarekin eta turismoarekin zerikusia dutenetarako eta
enplegua sustatzeko balio dutenetarako.
j) Ingurumena babesteko eta garapen iraunkorra lortzeko politikak taxutzea eta
kudeatzea.
k) Kirolerako eta aisialdirako ekipamenduak arautzea eta kudeatzea eta
jarduerak sustatzea.
l) Telekomunikabideetarako azpiegiturak ezartzeko modua arautzea, eta
telekomunikazio-zerbitzuak eskaintzea.
m) Jendearentzako arreta-zerbitzuak arautzea eta eskaintzea, lehen arretarako
gizarte-zerbitzu publikoak arautzea eta eskaintzea eta etorkinei harrera egiteko
politikak sustatzea.
n) Hondartza, erreka-ibai, aintzira eta mendietan burutu daitezkeen erabilerak
eta jardunak arautzea, kudeatzea eta zaintzea.
Administrazio-erantzukizuna toki-administrazioen artean banatzeko orduan,
bigarren paragrafoko gaiei dagokienez, haien kudeaketa-gaitasuna izan behar
da kontuan, eta erantzukizun-banaketa horren araubide izango dira bai
Legebiltzarrean onarturiko legeak, bai subsidiariotasun-printzipioa, Tokiautonomiarako
Europako Gutunean zehaztutakoari jarraituz, bai bereizteprintzipioa,
udalerriak benetan zer-nolakoak diren gorabeheran, bai eta
finantza-ahalmenerako printzipioa ere.
Generalitateak zehaztu eta ezarriko ditu tokiko gobernuen eskumen-esparrua
zabaltzeak dakartzan zerbitzu berriak finantzatzeko baliabideak.
85. artikulua.- Tokiko Gobernuen Kontseilua.
Udalerriak eta begeriak Generalitateko instituzioetan ordezkatzeko organoa da
Tokiko Gobernuen Kontseilua.
Kontseiluaren iritzia aintzat hartu behar da bai legegintzako ekimenak
Legebiltzarrean izapidetzerakoan, baldin eta toki-administrazioetan berariaz
eragina baldin badute, bai eta izaera bera duten planak eta erregelamenduarauak
izapidetzerakoan ere.
Tokiko Gobernuen Kontseiluaren osaera, antolaketa eta funtzioak
Legebiltzarreko lege bidez arautu behar dira.
BIGARREN ATALA.
UDALERRIA
86. artikulua.- Udalerria eta udal-autonomia.
Kataluniako lurraldearen antolakuntzan udalerria da oinarrizko toki-erakundea,
eta tokiko erkidegoek funtsean baliabide horixe dute gai publikoetan parte
hartzeko.
Udal-gobernua eta udal-administrazioa udalaren esku daude, eta alkateak eta
zinegotziek osatzen dute udala.
Kontzeju irekiaren araubidea aplikatu ahal izateko nahitaez bete beharreko
betekizunak legez ezarri behar dira.
Honako Estatutu honek udalerriari autonomia bermatzen dio, bai udalerriak
esleituta dituen eskumenak baliatzeko, bai ordezkatzen duen jendearen
berezko interesak zaintzeko.
Beste ezein administraziok ezin du egokitasun-kontrolik burutu udalerrien
egintzen eta erabakien gainean.
Generalitatearen ardura da udalerrien egintzak eta erabakiak antolamendu
juridikoaren araberakoak diren ala ez kontrolatzea, eta, hala egin behar bada,
administrazioarekiko auzien jurisdikziora dagokion inpugnazioa eramatea,
Estatuak bere eskumenen alde baliatutako akzioei kalterik egin gabe, baldin eta
halako ezer egiten badu.
Udalerrietako auzotarrek aukeratzen dituzte zinegotziak, sufragio unibertsal,
berdin, aske, zuzeneko eta isilpekoaren bidez.
Udalerri baten barruan sakabanatuta dauden biztanle-guneak udal-erakunde
deszentralizatu bihur daitezke.
Deszentralizazio hori legez bermaturik eduki behar dute, baita dagozkien
jarduerak egiteko eta zerbitzuak eskaintzeko behar adinako gaitasuna ere.
87. artikulua.- Antolakuntza- eta funtzionamendu-printzipioak eta araugintzaahala.
Udal-antolakuntzari eta –funtzionamenduari dagokienez, udalerriek beren burua
antolatzeko erabateko gaitasuna dute, betiere, legez erabakitako xedapen
orokorren esparruaren barruan.
Udalerriek, beren eskumenak gauzatu eta guztien intereserako lanak egiteko
orduan, eskubidea dute beste udalerri batzuekin elkarteak osatzeko eta beren
artean eta beste erakunde publiko batzuekin lankidetzan aritzeko.
Horretarako, hitzarmenak izenpetu, mankomunitate, partzuergo eta elkarteak
sortu edo halakoetan esku hartu, edo elkarrekin aritzeko beste bide batzuk
urratzeko gaitasuna ere badute.
Legeek ezin dute eskubide hori mugatu, non eta ez den hala aitorturik duten
beste erakundeen autonomia bermatzeko.
Funtsean printzipio demokratikoa dutenez, printzipio horren adierazpide
modura, udalerriek beren eskumenen esparruan eta beren autonomiaren
itzalpeko gainerako esparruetan arauak egiteko ahala dute.
88. artikulua.- Bereizte-printzipioa.
Udalerrien araubide juridikoa, antolakuntza, funtzionamendua, eskumenak eta
finantzak ukitzen badituzte, legeek udalerri horien artean dauden aldeak ere
izan behar dituzte kontuan, nahitaez, aldeak demografian, geografian,
eginkizunetan, antolakuntza, tamainan eta kudeaketa-gaitasunean.
89. artikulua.- Bartzelonako udalerriaren araubide berezia.
Bartzelonako udalerriak araubide berezia du, Legebiltzarreko lege bidez
zehaztua.
Bartzelonako udalak badu araubide berezi hori alda dadin proposatzeko
ekimena, eta, Legebiltzarreko erregelamenduko legeen arabera beti, araubide
berezi hori ukitzen badute, lege-proiektuak taxutzeko lanetan parte hartu
beharra dauka, eta, araubide berezi horri buruzkoak badira, legegintzako beste
ekimen batzuk Legebiltzarrean izapidetzeko lanetan kontsulta egin behar zaio.
HIRUGARREN ATALA.
BEGERIA
90. artikulua.- Begeria.
Lurralde-esparru horretan gauzatzen da toki-erakundeen lankidetzarako
udalerrien arteko gobernua, horretarako baita berariaz, eta berezko nortasun
juridikoa du.
Generalitateak bere zerbitzuak lurraldean antolatzeko aukeratu duen lurraldebanaketa
ere bada begeria.
Tokiko gobernu modura, lurralde-izaera du begeriak, eta bere interesak
kudeatzeko autonomia ere badu.
91. artikulua.- Begeriako kontseilua.
Begeriako lehendakariak eta kontseilariek osatuta dagoela, begeriako
Kontseiluak izango ditu ardurapean Begeriako gobernua eta administrazio
autonomoa.
Begeriako lehendakaria begeriako kontseilariek aukeratzen dute, beren artetik.
Begeriako kontseiluak diputazioen ordezkoak dira.
Begeriak sortzea, aldatzea eta ezabatzea, eta begerien araubide juridikoa
garatzea Legebiltzarreko lege bidez arautu beharreko gaiak dira.
Probintziaren mugak, aldatzekotan, Konstituzioaren 141.1 artikuluan
ezarritakoaren arabera aldatu beharko dira.
LAUGARREN ATALA
ESKUALDEA ETA UDALERRIZ GAINEKO BESTE TOKI-ERAKUNDEAK
92. artikulua.- Eskualdea.
Eskualdea toki-erakundea da, nortasun juridiko propioa du, eta, tokiko
eskumenak eta zerbitzuak kudeatze aldera, hainbat udalerrik osaturik dago.
Eskualdeak sortzea, aldatzea eta ezabatzea, eta eskualdeen araubide juridikoa
zehaztea Legebiltzarreko lege bidez arautu beharreko gaiak dira.
93. artikulua.- Udalerriz gaineko beste erakundeak.
Funtsean, udalerrien arteko lankidetza- eta elkartze-gogoa eta metropolialdeen
aitorpena dago udalerriz gaineko beste toki-erakundeen oinarrian.
Halako erakundeak sortzea, aldatzea eta ezabatzea, eta halako erakundeen
araubide juridikoa ezartzea Legebiltzarreko lege bidez arautu beharreko gaiak
dira.
VII. KAPITULUA
Arango instituzio-antolaketa propioa
94. artikulua.- Araubide juridikoa.
Aranek araubide juridiko berezia du, Legebiltzarreko lege bidez ezarria.
Araubide horren bidez, Aranek instituzio-antolaketa eta administrazioantolaketa
berezia duela aitortzen da eta bere lurraldeko gai publikoak
antolatzeko eta kudeatzeko autonomia bermatzen zaio.
Conselh Generau da Arango gobernu-instituzioa, hauek izanik instituzio horren
osagai: Síndic edo Sindikoa, Plen des Conselhèrs e Conselhères Generaus
delakoa eta Comission d’Auditors de Compde delakoa.
Sindikoa da Generalitateak Aranen duen ordezkaritza gorena eta ohikoa.
Arango gobernu-instituzioa sufragio unibertsal, berdin, aske, zuzeneko eta
isilpekoaren bidez aukeratu behar da, legean zehazturiko moduan.
Conselh Generau Kontseiluak eskumena du Arango araubide berezia
erregulatzeko legeak eta Legebiltzarrak onarturiko gainerako legeek ezarritako
gaietan, eta, ahalmenak, berriz, legeak emandakoak ditu, batez ere mendiko
jardunetan.
Aranek, bere ordezkaritza-instituzioaren bidez, hango araubide berezia ukitzen
duten legegintzako ekimenak osatzerakoan hartu behar du parte.
Legebiltzarreko lege baten bidez, Conselh Generau delakoak bere eskumeneko
zerbitzuak gauzatu ahal izateko adinako finantza-baliabide izango du.
III. TITULUA
Kataluniako botere judiziala
I. KAPITULUA
Kataluniako Auzitegi Nagusia eta Fiskal Nagusia
95. artikulua.- Kataluniako Auzitegi Nagusia.
Kataluniako justizia-sistemaren antolamenduan, Kataluniako Auzitegi Nagusia
da jurisdikzio-organo gorena, eta, dena delako lege organikoan zehazturiko
moduan beti, jurisdikzio bateko eta besteko errekurtsoez eta prozedurez
arduratzeko eskumena du, baita Estatutu honetan aitorturiko eskubideak
zaintzeko eskumena ere.
Kataluniako Auzitegi Nagusia da eskuduna, kasu guztietan, jurisdikzio zibilean,
penalean, administrazioarekiko auzien jurisdikzioan eta lan-arloko jurisdikzioan,
eta bihar-etzi beste jurisdikziorik sortzen bada, baita hartan ere.
Kataluniako Auzitegi Nagusia izango da, aplikatu beharreko zuzenbidea
edozein dela ere, Katalunian hasitako prozesu guztietan azken buruko
jurisdikzio-auzialdia baita bere lurralde-esparruan izapidetutako errekurtsoetan
ere, Botere Judizialaren Lege Organikoarekin bat etorrita, eta, betiere, doktrina
bateratzeko Auzitegi Gorenari dagokion eskumenari kalterik egin gabe.
Botere Judizialaren Lege Organikoak ezarriko du aipatutako errekurtso horien
irispidea eta edukia nolakoak diren.
Kataluniako Auzitegi Nagusiari dagokio, modu esklusiboan, Kataluniako
zuzenbidea interpretatzeko modua bateratzea.
Kataluniako Auzitegi Nagusiari dagokio Kataluniako organo judizialek ematen
dituzten ebazpen irmoen aurka legeen arabera aurkez daitezkeen berrikusteko
errekurtso bereziak ebaztea.
Kataluniako Auzitegi Nagusiko lehendakaria da Botere Judizialak Katalunian
duen ordezkaria.
Erregeak izendatzen du, Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiak proposaturik,
eta Kataluniako Justizia Kontseilua partaide dela, betiere, Botere Judizialaren
Lege Organikoak ezarritakoari jarraituz.
Generalitateko lehendakariak ematen du «Diari Oficial de la Generalitat de
Catalunya» aldizkari ofizialean izendapen hori argitaratzeko agindua.
Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiak proposaturik, eta Kataluniako Justizia
Kontseilua partaide dela izendatzen dira Kataluniako Auzitegi Nagusiko salako
buruak, betiere, Botere Judizialaren Lege Organikoak ezarritakoari jarraituz.
96. artikulua.- Kataluniako fiskal nagusia.
Kataluniako Auzitegi Nagusiko fiskal nagusia izango da Kataluniako fiskal
nagusi, eta, Katalunian, horixe izango da ministerio fiskalaren ordezkaria; bere
estatutu organikoak ezarritako moduan izendatuko dute.
Generalitateko lehendakariak ematen du Kataluniako fiskal nagusiaren
izendapena «Diari Oficial de la Generalitat de Catalunya» aldizkari ofizialean
argitaratzeko agindua.
Kataluniako fiskal nagusiak Gobernuari, Kataluniako Justizia Kontseiluari eta
Legebiltzarrari Kataluniako Auzitegi Nagusiko Fiskaltzaren urteko txostenaren
kopia bana bidali behar die, eta, argitaratu eta hurrengo sei hilabeteak joan
baino lehen, Legebiltzarrean aurkeztu behar du.
Kataluniako fiskal nagusiaren eginkizunak Ministerio Fiskalaren estatutu
organikoan daude ezarrita.
Generalitateak Ministerio Fiskalarekin hitzarmenak egin ahal izango ditu.
II. KAPITULUA.
Kataluniako Justizia Kontseilua
97. artikulua.- Kataluniako Justizia Kontseilua.
Kataluniako Justizia Kontseilua da botere judizialaren gobernu-organoa
Katalunian.
Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiaren organo deskontzentratu modura lan
egiten du, haren eskumenei kalterik egin gabe, eta, betiere, Botere Judizialaren
Lege Organikoak ezarritakoari jarraituz.
98. artikulua.- Eskurantzak.
Kataluniako Justizia Kontseiluaren eskurantzak Estatutu honek, Botere
Judizialeko Lege Organikoak eta Legebiltzarrean onarturiko legeek ezarritakoak
dira, baita, hala dagokionean, Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiak
eskuordetzan emandakoak ere.
Kataluniako lurraldean dauden jurisdikzio-organoekiko Kataluniako Justizia
Kontseiluak dituen eskurantzak honako hauek dira, betiere, Botere Judizialeko
Lege Organikoak ezarritakoari jarraituz:
a) Kataluniako Auzitegi Nagusiko lehendakaria izendatzeko orduan parte
hartzea, baita auzitegi nagusiko horretako saletako buruak izendatzerakoan eta
probintzia-auzitegietako lehendakariak izendatzerakoan ere.
b) Epaile-sistemara laguntza, osagarri edo ordezko modura eta aldi baterako
bildutako epaile eta magistratuen izendapenak eta kargu-uzteak Botere
Judizialeko Kontseilu Nagusiari proposatzea eta bideratzea, eta epaile eta
magistratu horiek neurri osagarriak behar dituzten organo judizialetara
atxikitzea.
c) Epaile eta magistratuen gaineko espedienteetan instrukzioa egitea eta,
orokorrean, diziplina-eginkizunak betetzea legeetan ezarritakoari jarraituz.
d) Epaitegien eta auzitegien ikuskatzea planifikatzen esku hartzea, haiek
ikuskatzeko eta zaintzeko agindua ematea hala dagokionean, arlo horretako
proposamenak egitea, Gobernuak epaitegiak eta auzitegiak ikuskatzeko
ematen dituen aginduei kasu egitea, eta hartutako ebazpenen eta neurrien berri
ematea.
e) Kataluniako auzitegi eta epaitegietako gobernu-organoek harturiko erabakien
aurka aurkezturiko gora jotzeko errekurtsoei buruz txostena egitea.
f) Katalunian, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren erregelamenduak
zehaztea eta aplikatzea, hala egin behar denean.
g) Jurisdikzio-organoen lurralde-mugak berraztertzeko, zehazteko edo
aldatzeko proposamenik baldin badago, edo atalik edo epaitegirik sortzeko
proposamenik baldin badago, txostena egitea.
h) Katalunian justizia-administrazioa nola dagoen eta nola dabilen azaltzeko
txostena aurkeztea urtero Legebiltzarrari.
i) Botere Judizialeko lege organikoan eta Legebiltzarreko lege bidez ematen
zaizkion eginkizun guztiak eta Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiak
eskuordetzan ematen dizkionak.
Izendapen, baimen eta lizentzien arloan Kataluniako Justizia Kontseiluak
hartzen dituen ebazpenak Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiak onarturiko
irizpideen arabera hartu behar dira.
Kataluniako Justizia Kontseiluak, bere lehendakariaren bitartez, Botere
Judizialeko Kontseilu Nagusiari jakinarazi behar dio ematen dituen ebazpenen
eta hasten dituen ekimenen berri, eta, informaziorik eskatzen badiote, eman
egin behar du.
99. artikulua.- Osaera, antolaketa eta funtzionamendua.
Kataluniako Justizia Kontseilua osatuko dute Kataluniako Auzitegi Nagusiko
lehendakariak, bera izango baita Kontseiluko buru, eta, horrez gain, epaile,
magistratu, fiskal edo gaitasun ezaguneko legelarien artetik, Botere Judizialeko
lege organikoan ezarritakoaren arabera, izendatuko diren kideek.
Kataluniako Legebiltzarrak izendatuko ditu Botere Judizialaren Lege
Organikoan ezarrita dauden Kontseiluko kideak.
Kataluniako Justizia Kontseiluak berak onartuko du antolaketa eta
funtzionamendurako barne-erregelamendua, betiere, aplikatu beharreko arauei
jarraituz.
100. artikulua.- Kataluniako Justizia Kontseiluaren egintzen kontrola.
Kataluniako Justizia Kontseiluaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa
aurkez dakioke Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiari, baldin eta Autonomia
Erkidegoaren eskumenak baliatuz emandakoak ez badira.
Kataluniako Justizia Kontseiluaren egintzen aurka Botere Judizialeko Kontseilu
Nagusiari gora jotzeko errekurtsorik ezin aurkez dakiokeenean, horien aurka
jurisdikzioz jotzeko aukera dago legeetan ezarritako moduan.
III. KAPITULUA
Generalitateak justizia-administrazioan dituen eskumenak
101. artikulua.- Oposizioak eta lehiaketak.
Katalunian magistratuen, epaileen eta fiskalen postu hutsak betetzeko oposizio
eta lehiaketetarako deia egiteko proposamena Generalitateak egiten dio
Estatuko gobernuari, Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiari edo Kataluniako
Justizia Kontseiluari, dagokionean dagokionari.
Katalunian aritu behar duten epaile eta magistratuen postu hutsak betetzeko
lehiaketetarako deialdia Kataluniako Justizia Kontseiluak egiten du, Botere
Judizialaren Lege Organikoan ezarritakoari jarraituz.
Artikulu honetan arauturiko lehiaketa eta oposizioetako probak, Katalunian
egiten direnean, bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan egin ahal izango dira,
azterketariak aukeratutakoaren arabera.
102. artikulua.- Kataluniako justizia-administrazioan lan egiten duten langileak,
epaitegietakoak nahiz gainerakoak.
Katalunian magistratu-, epaile- edo fiskal-lanpostu bat betetzen dutenek
katalanez behar bezain ondo eta behar beste dakitela egiaztatu behar dute,
herritarrek beren hizkuntza-eskubideak baliatzeko modua izan dezaten, legean
zehazturiko modua eta irispidea aintzat hartuta.
Postua Katalunian betetzen duten magistratuek, epaileek eta fiskalek
Kataluniako berezko zuzenbidea behar bezain ondo ezagutzen dutela egiaztatu
behar dute, legean zehazturiko modua eta irispidea oinarri hartuta.
Lekualdatze-lehiaketetan postu bat lortzeko orduan, bertako hizkuntza eta
zuzenbidea behar bezain ondo ezagutzea bereziki eta berariaz baloratuko da
kasu guztietan.
Katalunian Justizia Administrazioan eta Fiskaltzan lanean diharduten langileek,
bi hizkuntza ofizialak behar beste eta egokiro ezagutzen dituztela egiaztatu
beharko dute, karguaren edo lanpostuaren berezko zereginak betetzeko gai
izateko bezainbatean.
103. artikulua.- Langileak.
Generalitateari dagokio judizialak izan gabe Justizia-administrazioan diharduten
langileen gaineko araugintza-eskumena, betiere, langile horientzat Botere
Judizialeko Lege Organikoan ezarritako estatutu juridikoa errespetatuta.
Horiek horrela, Generalitatearen eskumen horren itzalpean arautuko dira arlo
hauek:
a) Langile horiek kidegoka eta eskalaka antolatzea.
b) Hautaketa-prozesua.
c) Barne-sustapena, hasierako prestakuntza eta etenik gabeko prestakuntza.
d) Postuak betetzea eta postu-igoerak.
e) Administrazio-egoerak.
f) Lansarien erregimena.
g) Lanaldia eta lan-ordutegia.
h) Lan-jarduerak eta lan-eginkizunak antolatzea.
i) Lizentziak, baimenak, oporrak eta bateraezintasunak.
j) Langileen erregistroa.
k) Diziplina-araubidea.
Lehen paragrafoan adierazitako modu berean, Generalitateari dagokio
judizialak izan gabe Justizia-administrazioan diharduten langileen gaineko gaiak
betearazteko eta kudeatzeko eskumena. Eskumen horren barruan, eginkizun
hauek daude:
a) Lan-eskaintza publikoa onartzea.
b) Hautaketa-prozesu guztietarako deia egitea eta prozesu horiek denak
ebaztea, eta nor bere lanpostura atxikitzea.
c) Hautaketa-prozesuak gainditzen dituzten funtzionarioak izendatzea.
d) Prestakuntza ematea, bai aurretiazkoa bai jarraitua.
e) Lanpostu-zerrendak egitea.
f) Lanpostuak betetzeko prozesu guztietarako deialdiak egitea eta prozesu
horiek ebaztea.
g) Barne-sustapeneko prozesu guztietarako deialdiak egitea eta prozesu horiek
ebaztea.
h) Langileen erregistroa kudatzea, Estatukoarekin koordinaturik.
i) Langile horien kudeaketa osoa egitea, haien estatutu-erregimena eta soldataerregimena
aplikatuz.
j) Diziplina-ahala baliatzea eta jarri beharreko zehapenak jartzea, zerbitzutik
kentzeko zehapena ere barruan dagoela.
k) Justizia-administrazioan diharduten giza baliabideak eraginkortasunez eta
eragimenez kudeatzeko egin beharreko gainerako eginkizun guztiak egitea.
Botere Judizialeko Lege Organikoan ezarritako esparruaren barruan,
Legebiltzarraren lege bidez, Justizia-administrazioaren zerbitzupeko
funtzionario-kidegoak sor daitezke, betiere, Generalitateko funtzio publikoaren
menpean egonda.
Generalitateari dagokio Justizia-administrazioaren zerbitzura diharduten lankontratuko
langileei buruzko eskumen esklusiboa.
104. artikulua.- Langaiak eta lanabesak.
Generalitateari dagozkio Kataluniako justizia-administrazioaren baliabide
materialak.
Eskumen horrek barruan hartuko ditu, beti:
a) Epaitegi-auzitegiak eta fiskaltzaren eraikinak eraikitzea eta berritzea.
b) Epaitegi-auzitegietarako eta fiskaltzaren egoitzetarako ondasun higigarriak
eta materialak hornitzea.
c) Komunikazio- eta informatika-sistemak konfiguratzea, ezartzea eta
mantentzea, betiere, sistemaren bateragarritasuna bermatuta gera dadin,
Estatuari dagozkion koordinazio- eta homologazio-eskumenei kalterik egin
gabe.
d) Jurisdikzioekin zerikusirik ez duen gai orotan, artxiboak, frogagarriak eta
atzemandako objektuak kudeatzea eta zaintzea.
e) Gordailu-kontuak eta epailearen zainpean daudenak nahiz beren
errendimenduak kudeatzerakoan parte hartzea, Autonomia Erkidegoan
burututako jarduera judizialaren bolumena eta zerbitzuen benetako kostua
aintzakotzat hartuta.
f) Generalitateak justizia-administrazioan dituen eskumenen esparruaren
barruan ezarritako tasa judizialak kudeatzea, kitatzea eta biltzea.
105. artikulua.- Bulego judiziala eta instituzioak eta zerbitzu lagungarriak.
Generalitateari dagokio, Botere Judizialeko Lege Organikoan ezarritakoari
jarraituz, bulego judizialen eta jurisdikzio-organoei laguntzeko zerbitzu eta
organoen sorrera, diseinua, antolaketa, baliabideak eta kudeaketa zehaztea,
baita auzitegiko medikuntzarako eta toxikologiarako instituzioak, institutuak eta
zerbitzuak arautzea ere.
106. artikulua.- Doako justizia-zerbitzua. Bitartekotza- eta adiskidetzeprozedurak.
Generalitateari dagokio doako justizia-zerbitzuak eta lege-arloko doako aholkuzerbitzuak
antolatzeko eskumena.
Generalitateak bitartekaritza- eta adiskidetze-tresnak eta –prozedurak ezar
ditzake bere eskumenekoak diren gaietan sortutako auziak ebazteko.
107. artikulua.- Justizia-sistemaren lurralde-mugaketa, antolaketa eta
hiriburuak.
Gutxienez bost urtez behin, eta Kataluniako Justizia Kontseiluaren txostena
jaso eta gero, justizia-sistemak Katalunian duen lurralde-mugaketa eta
antolaketa zehazteko eta berriro aztertzeko proposatu behar dio Generalitateko
gobernuak Estatuko gobernuari.
Proposamen hori nahitaezkoa da, eta Gobernuak Gorte Nagusietara bidaltzen
duen lege-proiektuari atxikita joan behar du.
Sistema judizialaren antolaketaren aldaketak, legegintzako erreformarik
eskatzen ez badute, Generalitateko gobernuaren ardurapekoak izan daitezke.
Generalitateak, era berean, Estatuko Gobernuak eskuordetzan halaxe emanda,
atalak eta epaitegiak sortu ahal izango ditu, Botere Judizialeko lege organikoan
ezarritakoaren arabera.
Legebiltzarreko lege bidez finkatu behar dira lurralde-mugaketetako hiriburuak.
108. artikulua.- Bake-justizia eta hurbileko justizia.
Generalitateak du bake-justiziari buruzko eskumena, Botere Judizialeko lege
organikoan ezarritakoaren arabera.
Hala berean, Kataluniako Justizia Kontseiluari dagokio epaileak izendatzea ere.
Generalitateak, era berean, haien kalte-ordainen ardura du, eta eginkizunak
betetzeko behar dituzten baliabideak jartzeko eskuduna ere bada.
Idazkaritza sortzea eta betetzea ere bere esku du.
Generalitateak, gatazka txikiak azkar eta eraginkortasunez ebazteko, hurbileko
justizia-sistema bat ezar dezaten eskatu ahal izango du; horretarako, halakorik
zein herritan behar den ere zehaztu beharko du, eta Botere Judizialeko Lege
Organikoan jasota datorrenaren arabera beharko du izan.
109. artikulua.- Subrogazio-klausula.
Estatutu honetan zuzenean aitorturik dituen eskumenez gainera, Katalunian
diharduen justizia-administrazioa dela-eta Botere Judizialeko Lege Organikoak
Estatuko gobernuari aitortzen dizkion eginkizun eta ahalmen guztiak ere
badarabiltza Generalitateak.
IV. TITULUA
Eskumenak
I. KAPITULUA
Eskumenen tipologia
110. artikulua.- Eskumen esklusiboak.
Generalitateari dagozkio oso-osorik, eskumen esklusiboa duen gaietan, legeak
egiteko ahala, erregelamenduak egiteko ahala eta betearazte-eginkizuna.
Ahal eta eginkizun horiek baliatzea Generalitatearen esku dago, ez beste
inoren esku, eta, haien bidez, politika propioak egin ditzake.
Generalitateak eskumen esklusiboa duen gaietan, Katalunian, beste edozein
zuzenbideren aurretik, Kataluniako zuzenbidea aplikatu behar da.
111. artikulua.- Eskumen partekatuak.
Estatutu honek Generalitateari eta Estatuari era partekatuan uzten dizkien
arloetan, Konstituzioan eta Estatutu honetan berariaz zehazturiko kasuetan izan
ezik, legegintza-ahala, erregelamendu-ahala eta eginkizun betearazlea
Generalitatearen ardurapekoak dira, betiere, Estatuak lege-mailako arauen
bidez finkatzen dituen printzipioak edo gutxienez batera izan beharreko
arautegia oinarri direla.
Eskumen horiek baliatuz, Generalitateak politika propioak egin ditzake.
Legebiltzarrak lege baten bitartez garatu eta zehaztu behar ditu aurrez
ezarritako oinarri horiek.
112. artikulua.- Eskumen betearazleak.
Generalitateari dagokio, eskumen betearazleen esparruan, erregelamenduak
egiteko ahala, Estatuaren araugintza betearazteko xedapenak onartzea ere
horren barruan egonik, eta eginkizun betearazlea ere bai, bere administrazioa
antolatzeko ahalmena barruan dagoela kasu guztietan, eta, orokorrean,
ordenamenduak herri-administrazioari esleitzen dizkion eginkizun eta zeregin
guztiak ere badagozkio.
113. artikulua.- Generalitatearen eskumenak eta Europar Batasuneko arauak.
Generalitatearen eskumenak ukitzen baldin badituzte, Europar Batasunaren
arauak garatzea, aplikatzea eta betearaztea Generalitatearen ardura da, V.
tituluan zehazturiko baldintzetan.
114. artikulua.- Sustapen-lana.
Eskumenekoak dituen gaietan, Generalitatearen ardura da sustapen-lana.
Helburu hori betetzearren, Generalitateak diru-laguntzak eman ditzake bere
funtsetatik.
Eskumen esklusiboko gaietan, Generalitatearen ardura da Estatuko eta
Europar Batasuneko lurralderatzeko moduko diru-laguntzak zertarako erabili
behar diren zehaztea, laguntza horiek emateko baldintzak zehaztea, eta
laguntza horiek kudeatzea, baita izapideak egitea eta ematea bera ere.
Eskumen partekatua duten gaietan, Generalitatearen ardura da Estatuko eta
Europar Batasuneko lurralderatzeko moduko diru-laguntzak zertarako erabili
behar diren arau bidez zehaztea, laguntza horiek emateko baldintzen araudia
osatzea, eta kudeaketa osoa, baita, kudeaketa horren barruan, izapideak egitea
eta ematea bera ere.
Eskumen betearazlea duen gaietan, Generalitatearen ardura da Estatuko eta
Europar Batasuneko lurralderatzeko moduko diru-laguntzak kudeatzea, eta,
kudeaketa horren barruan, izapideak egitea eta ematea bera.
Generalitateak parte hartuko du Estatuko eta Europar Batasuneko dirulaguntzak
lurralderatzeko modukoak noiz ez diren zehazteko orduan.
Era berean, Estatuak finkatutako eran, diru-laguntzak kudeatzen eta
izapidetzen hartuko du parte.
115. artikulua.- Eskumenen lurralde-irispidea eta ondorioak.
Lurraldez, Generalitateak bere eskumenak Kataluniako lurraldean baliatzekoak
ditu, non eta Estatutu honetan eta beste lege-xedapen batzuetan ez datorren
berariaz zehazturik, kasu batzuetan hala gertatzen baita, Generalitatearen
xedapenek eta egintzek lurraldez gaindiko eraginkortasun juridikoa dutela.
Kasuan kasuko eskumen-gaia lurraldez Katalunia baino urrunago iristen bada,
Generalitateak bere lurraldeari dagokion gai-zatia izango du eskumenean,
beste lurralde-erakunde batzuekin finka daitezkeen lankidetza-trenei kalterik
gabe, edo, era subsidiarioan, ukitutako autonomia-erkidegoen artean Estatuan
bultzatu beharreko koordinazioari kalterik egin gabe.
II. KAPITULUA.
Eskumen-gaiak
116. artikulua.- Nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza.
Generalitateari dagokio nekazaritza- eta abeltzaintza-arloko eskumen
esklusiboa, betiere, Konstituzioaren 149.1.13 eta 16 artikuluak emandako
eskumenak baliatuz Estatuak ezarritakoa errespetatuta.
Eskumen horrek barruan hartuko ditu, beti:
a) Nekazaritza, abeltzaintza eta nekazaritzako elikagaien arloa arautzea eta
garatzea.
b) Nekazaritzako eta abeltzaintzako produktuen kalitatea, trazabilitatea eta
baldintzak arautzea eta betearaztea, eta, nekazaritzako produktuen
ekoizpenean eta salerosketan iruzurraren aurka borroka egitea.
c) Nekazarien eta abeltzainen antolakundeek eta nekazari-ganberek organismo
publikoetan izan behar duten esku hartzea arautzea.
d) Gizakien osasunerako ondoriorik ez dagoen kasuetan, landareen eta
abereen osasuna, eta abereen babesa.
e) Haziak eta landareak, eta, batez ere, genetikoki aldaturiko organismoekin
zerikusia duen oro.
f) Ekoizpen-prozesuak, ustiategiak, nekazaritzako egiturak eta dagozkien
araubide juridikoak arautzea.
g) Nekazari-mundua era integralean garatzea eta babestea.
h) Ikerketa, garapena, teknologiaren eskualdatzea, nekazaritzaren eta
elikagaien arloko ustiategiak eta enpresak berritzea eta gai horiei buruzko
prestakuntza.
i) Nekazaritzako, basogintzako eta abeltzaintzako feriak eta erakustaldiak.
Generalitateari dagokio xede hauek betetzeko eskumen partekatua:
a) Nekazaritza, abeltzaintza eta nekazaritzako elikagaien arloa planifikatzea.
b) Kataluniako mendiak, basogintza eta baso-zerbitzuak eta abelbideak
arautzea, eta administrazioak arlo horietan esku-hartzeko eta horiek erabiltzeko
araubidea finkatzea.
117. artikulua.- Ura eta obra hidraulikoak.
Generalitateari dagokio erkidego barruko arro hidrografikoenak diren uren
gaineko eskumen esklusiboa, honako hauek ere beti barruan direla:
a) Azaleko nahiz lur azpiko ura bera, uraren erabilerak eta aprobetxamenduak
baita interes orokorrekotzat hartu ez diren obra hidraulikoak ere kudeatzea,
planifikatzea eta administrazio aldetik antolatzea.
b) Ur-baliabideak, uretako ekosistemak eta urari loturiko lehorreko ekosistemak
kudeatzeko eta babesteko berariazko tresna eta neurriak planifikatzea eta
hartzea.
c) Premia baldin badago, ur-horniketa bermatzeko aparteko neurriak.
d) Kataluniako administrazio hidraulikoa antolatzea, baita erabiltzaileen esku
hartzea ere.
e) Lur-sailak bateratzearekin eta ureztatze-obrekin zerikusia duten jardunak
arautzea eta gauzatzea.
Generalitateak bere gain hartzen ditu, Estatuko legerian ezarritako baldintzak
errespetatuta, jabari publiko hidraulikoari eta interes orokorreko obrei buruzko
eskumen betearazleak.
Era berean, interes orokorrekoak diren obrak planifikatzen eta programatzen
parte hartzea ere badagokio Generalitateari.
Erkidego batenak baino gehiagorenak diren arro hidrografikoetan, bai
plangintza hidrologikoan bai ur-baliabideak eta aprobetxamendu hidraulikoak
kudeatzeko Estatuko organoetan Generalitateak ere esku hartuko du.
Generalitateak, bere lurraldeari dagokion esparruan, gai hauetan dauka
eskumen betearazlea:
a) Ur-baliabideak eta ur-ekosistemak babesteko eta saneatzeko neurri
gehigarriak hartzea.
b) Jabetzaz Estatuarenak diren obrak egitea eta ustiatzea, hitzarmen bidez
horrela ezartzen bada.
c) Estatuaren legeriak hala esleituta dituenean, jabari publiko hidraulikoa
zaintzeko polizia-ahalmenak.
Ura ibai-arro batetik bestera eramateko proposamenik baldin badago, eta
Kataluniako lurraldeko ur-baliabideak ukitzen baditu, Generalitateak nahitaezko
txosten bat egin beharko du.
Generalitateak parte hartuko du, V. tituluan zehazturik dauden tresnen arabera,
Espainiako estatu-lurralde kanpotik etorrita Kataluniatik pasatzen diren edo
Katalunian amaitzen diren ur-baliabideen eta aprobetxamendu hidraulikoen
plangintza hidrologikoan, eta plangintza hori betearazten ere parte hartuko du
Estatuko legeriak ezarritakoari jarraituz.
118. artikulua.- Elkarteak eta fundazioak.
Generalitateari dagokio, elkarteek eginkizunak gehienbat Katalunian betetzen
dituztenean, beren araubide juridikoari buruzko eskumen esklusiboa, betiere,
Lege Organikoaren erreserba eta eskubidea baliatzerakoan berdintasuna
egongo dela bermatzeko Estatuak ezarritako oinarrizko baldintzak
errespetatuta.
Eskumen horrek barruan hartuko ditu, beti:
a) Elkarteen modalitateak, beren izendapena, helburuak, elkarteak osatzeko,
aldatzeko, iraungitzeko eta kitatzeko baldintzak, estatutuen edukia, gobernuorganoak,
elkartekideen eskubideak eta eginbeharrak, elkarteen betebeharrak
eta izaera berezia duten elkarteak arautzea.
b) Zerga-arautegian elkarteetarako ezarrita dauden onura fiskalak zehaztea eta
onura horiek aplikatzeko erregimena ezartzea, baita erabilera publikokotzat
izendatzea eta izendapen hori lortzeko bete behar diren edukiak eta baldintzak
zehaztea ere.
c) Elkarteen erregistroa.
Generalitateari dagokio, fundazioek eginkizunak gehienbat Katalunian betetzen
dituztenean, beren araubide juridikoari buruzko eskumen esklusiboa.
Eskumen horrek barruan hartuko ditu, beti:
a) Fundazioen modalitateak, beren izendapena, helburuak eta fundazioxedearen
onuradunak; fundazioa eratzeko gaitasuna; fundazioa osatzeko,
aldatzeko, iraungitzeko eta kitatzeko baldintzak; estatutuak; eratzen ari den
fundazioaren zuzkidura eta araubidea; patronatua eta protektoratua, eta
ondarea eta ekonomia- eta finantza-erregimena arautzea.
b) Zerga-arautegian fundazioetarako ezarrita dauden onura fiskalak zehaztea
eta onura horiek aplikatzeko erregimena finkatzea.
c) Fundazioen erregistroa.
Elkarte eta fundazioetarako laguntza publikoetan, Generalitatearen ardura da
irizpideak finkatzea, baldintzak arautzea eta laguntza horiek gauzatzea eta
kontrolatzea.
119. artikulua.- Ehiza, arrantza, itsasoko jarduerak eta arrantza-arloaren
antolamendua.
Generalitateari dagokio ehizaren eta errekako arrantzaren arloko eskumen
esklusiboa, honako hauek ere beti barruan direla:
a) Plangintza eta arauak.
b) Administrazioak ehiza- eta arrantza-gaietan esku hartzeko erabili behar duen
erregimena, zaintza-lanak eta ehiza- eta arrantza-jarduerak arautzea.
Barruko uretan aisialdiko eta itsasoko arrantza-arloan Generalitateari dagokio
eskumen esklusiboa, baita arrantza-baliabideak arautzea eta kudeatzea, eta
babespeko eremuak mugatzea ere.
Generalitateari dagokio itsasoko jardueren arloko eskumen esklusiboa, honako
hauek ere beti barruan direla:
a) Itsaski-harrapaketa eta arrain-haztegiak arautzea eta kudeatzea, eta batean
zein bestean aritzeko baldintzak jartzea, eta baliabideak arautzea eta
kudeatzea.
b) Jarduera horietarako instalazioak arautzea eta kudeatzea.
c) Urpeko igeriketa profesionala.
d) Aisialdi-jardueretarako prestakuntza eta tituluak.
Generalitateari dagokio arrantza-sektorea antolatzeko arloan eskumen
partekatua.
Eskumen horren barnean, gai hauek guztiak egongo dira, beti: arrantzan
aritzeko baldintza profesionalak arautzea eta baldintza horiek betearazteko
administrazio-neurriak; ontzigintza, ontzien segurtasuna eta ontzien erregistro
ofiziala; arrantzale-kofradiak eta lonjak.
120. artikulua.- Aurrezki-kutxak.
Generalitateari dagokio, Katalunian egoitza soziala duten aurrezki-kutxen
arloan, kutxen antolaketa arautzeari buruzko eskumen esklusiboa, betiere,
Konstituzioaren 149.1.11 eta 149.1.13 artikuluek emandako eskumenak
baliatuz Estatuak ezarritakoa errespetatuta.
Eskumen horrek barruan hartuko ditu, beti:
a) Artezkaritza-organoak zehaztea eta gizartearen interesak nola ordezkatu
behar diren finkatzea.
b) Artezkaritza-organo horietako kideen eta aurrezki-kutxako gainerako karguen
estatutu juridikoa zehaztea.
c) Sortzeko, bateratzeko, kitapena egiteko eta erregistratzeko araubide
juridikoa.
d) Fundaziorik sortzen baldin badute, fundazio horietako administrazio-ahalen
baliatzea.
e) Egoitza Katalunian duten aurrezki-kutxen arteko taldeak arautzea.
Egoitza Katalunian baldin badute, aurrezki-kutxen finantza-jardueraren
eskumen partekatua du Generalitateak, Estatuko oinarrietan ezarritako
printzipioak, arauak eta gutxieneko estandarrak aintzakotzat hartuta, betiere,
kutxetan sorturiko soberakinen banaketa eta kutxa horien gizarte-lana arautzea
eskumen horren barruan dela beti.
Generalitateak, era berean, partaidetza-kuotak jaulkitzeko eta banatzeko
prozesuaren segimendua egingo du, salbuespen izanik balore-harpidetza edo
salmentarako eskaintza publikoak egiteko eta negoziaziorako onartzeko
erregimenari, finantza-egonkortasunari eta kaudimenari dagozkienak.
Generalitateari dagokio, Katalunian egoitza soziala duten aurrezki-kutxen
arloan, aurrezki-kutxen diziplina-, ikuskaritza- eta zehapen-gaietako eskumen
partekatua.
Eskumen horren barruan dago, kasu guztietan, arau-hauste eta zehapen
gehigarriak ezartzea bere eskumenekoak diren gaietan.
Generalitatea lankidetzan aritzen da Ekonomia eta Ogasun Ministerioak eta
Espainiako Bankuak Katalunian egoitza soziala duten aurrezki-kutxetan egiten
dituzten ikuskatze-lanetan eta zehatze-lanetan, betiere, Estatuko legerian
ezarritakoari jarraituz.
121. artikulua.- Merkataritza eta feriak.
Merkataritzaren eta ferien arloko eskumen esklusiboa Generalitateari dagokio,
barruan egonik nazioartekoa ez den feria-jarduna arautzea eta merkataritzajarduera
administrazio aldetik antolatzea, eta, horri lotuta, kasu guztietan, hauek
ere bai:
a) Eskumen hori baliatzeko administrazio-baldintzak ezartzea, jarduteko lekuak
eta establezimenduak zehaztea, eta merkataritza elektronikoaren edo beste
edozein bide erabiliz egindako merkataritzaren administrazio-antolamendua
finkatzea.
b) Administrazio-arauak finkatzea salmenta-mota eta merkataritza-lana egiteko
modu guztietarako, baita eskaintza-salmentetarako eta irabazpiderik gabeko
salmentetarako ere.
c) Merkataritzarako ordutegiak arautzea, betiere, merkatu-batasuna izateko
konstituzio-printzipioa errespetatuta zeregin horretan.
d) Merkataritzarako ekipamenduak sailkatzea eta lurraldeka antolatzea, eta
establezimenduak irekitzeko, zabaltzeko eta jardueraz aldatzeko baldintzak eta
araubidea zehaztea.
e) Merkataritza-jarduerarekin zerikusia duten kalitate-arauak eta -estandarrak
zehaztea eta betearaztea.
f) Merkatu-diziplinaren inguruan, administrazio-poliziari dagozkion neurriak
hartzea.
Generalitateari eskumen betearazlea dagokio Katalunian egiten diren
nazioarteko feriei buruzko gaietan, honako hauek ere barnean direla kasu
guztietan:
a) Nazioarteko feria baimentzea eta hala aitortzea.
b) Sustapen-lana, kudeaketa-lana eta koordinazio-lana egitea.
c) Ikuskari-lana, ebaluaketa eta kontuak azaltzea.
d) Barruko erregelamendua ezartzea.
e) Feria bakoitzeko zuzendaritza-organoetan ordezkari bat izendatzea.
Generalitateak Estatuari nazioarteko ferien egutegia osatzen laguntzen dio.
122. artikulua.- Herri-galdeketak.
Generalitateak berak edo toki-erakundeek, bakoitzak dituen eskumenen
esparruaren barruan, inkestak, jendaurreko entzunaldiak, partaidetza-foroak
edo herriari galdetzeko beste edozein tresna erabili behar dutenean,
Konstituzioaren 149.1.32 artikuluan ezarritakoa salbuespen dela,
Generalitateak eskumen esklusiboa du, horretarako araubide juridikoa,
moduak, prozedura, gauzatzea eta deialdia ezartzeko.
123. artikulua.- Kontsumoa.
Generalitateari dagokio kontsumo-arloko eskumen esklusiboa, honako hauek
ere beti barruan direla:
a) Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideen alde egitea (28. artikuluan
daude aldarrikaturik), eta kexak nahiz erreklamazioak egiteko administrazioprozedurak
zehaztea eta aplikatzea.
b) Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen elkarteak arautzea eta sustatzea, eta
dagozkien prozeduretan eta gaietan izan behar duten partaidetza ere bai.
c) Kontsumo-arloan, bitartekaritzako organoak eta prozedurak arautzea.
d) Kontsumorako prestakuntza eta heziketa.
e) Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen arloko informazioa arautzea.
124. artikulua.- Kooperatibak eta gizarte-ekonomia.
Generalitateari dagokio kooperatiben arloko eskumen esklusiboa.
Kooperatiben antolaketa eta funtzionamendua ere 1. paragrafoko eskumen
horren barruan dago, eta, antolaketa eta funtzionamenduarekin batera, arlo
hauek ere bai beti:
a) Definizioa, izena eta sailkapena.
b) Egoitza zehazteko irizpideak.
c) Jarduna arautzeko irizpideak.
d) Kooperatibak osatzeko, estatutuak aldatzeko, kooperatibak bateratzeko,
banatzeko, eraldatzeko, desegiteko eta kitapena egiteko baldintzak.
e) Kalifikazioa eta dena delako erregistroan inskribatzea eta egiaztatzea.
f) Bazkideen eskubideak eta eginbeharrak.
g) Ekonomia-erregimena eta dokumentazio soziala.
h) Adiskidetzea eta bitartekaritza.
i) Kooperatiba-taldeak eta kooperatiben arteko ekonomia-lankidetzarako jardunmoduak.
Kooperatiba-mugimendua arautzea eta sustatzea ere 1. paragrafoko eskumen
horren barruan daude kasu guztietan, batez ere, enpresan esku hartzeko
bideak sustatzeko, langileak ekoizpen-baliabideetara iristeko bidea sustatzeko,
eta gizartearen eta lurraldearen kohesioa sustatzeko. Kooperatiba-mugimendua
arautzeak eta sustatzeak zeregin hauek ere badakartzate:
a) Kooperatiben elkartegintza arautzea.
b) Kooperatiba-heziketa eta –prestakuntza.
c) Kooperatibei laguntza-publikoak emateko irizpideak zehaztea, baldintzak
arautzea, laguntza horiek ematea eta kontrolatzea.
Generalitateari dagokio gizarte-ekonomiaren arloa sustatzeko eta antolatzeko
eskumen esklusiboa.
125. artikulua.- Zuzenbide publikoko korporazioak eta lanbide tituludunak.
Elkargo profesionaletan, akademietan, nekazaritza-, merkataritza-, industrianahiz
nabigazio-ganberetan, eta interes ekonomikoak eta profesionalak
ordezkatzen dituzten zuzenbide publikoko beste korporazio batzuetan,
Generalitateari dagokio eskumen esklusiboa, 2. eta 3. paragrafoetan
ezarritakoari dagokionez izan ezik:
Konstituzioaren 36. eta 139. artikuluetan ezarritakoa errespetatuta, hauek ere
eskumen honen barruan egongo dira beti:
a) Gai hauek guztiak arautzea: barruko antolaketa, funtzionamendua eta
ekonomia- erregimena, aurrekontu- eta kontabilitate-erregimena, elkargora
biltzeko eta atxikitzeko erregimena, kideen eskubide-eginbeharrak eta diziplinaerregimena.
b) Eginkizunak zehaztea eta nori bereak ematea.
c) Administrazioaren gainbegiratzea.
d) Korporazioetako kideak hautatzeko erabili beharreko hauteskunde-sistema
eta -prozedura zehaztea.
e) Lurralde-mugak zehaztea eta, halakorik gerta daitekeenerako, Katalunia
barruko taldekatzeak zehaztea.
Lehen paragrafoan aipaturik dauden korporazioak definitzeko, halakoak
sortzeko baldintzak zehazteko eta haietako kidea izateko baldintzak zehazteko,
Generalitateak eskumen partekatua du.
Merkataritza-, industria- eta nabigazio-ganberek, Generalitateak Estatuarekin
aurretiaz akordioa lortuta, atzerriko merkataritzan eginkizunak burutu ditzakete,
eta ganberaren baliabideak eginkizun horietan erabil ditzakete.
Generalitateari dagokio, ikasketa-tituluei eta lanbide-tituluei buruz ezarrita
dauden arau orokorrak eta Konstituzioaren 36. eta 139. artikuluetan ezarritakoa
errespetatuta, lanbide tituludunen jarduerari buruzko eskumen esklusiboa,
honako hauek ere barruan direla beti:
a) Lanbide tituludunetan jarduteko betekizunak eta baldintzak zehaztea,
profesional tituludunen eskubideak eta eginbeharrak finkatzea eta
bateraezintasunen inguruko erregimena ezartzea.
b) Intrusismoaren eta jarduera okerren aurkako administrazioko bermeak
arautzea, eta nahitaez eman beharreko zerbitzu profesionalak arautzea.
c) Lanbide tituludunetan jarduteko diziplina-araubidea.
126. artikulua.- Kreditua, bankuak, aseguruak eta gizarte-segurantzaren
sisteman sartu gabeko mutualitateak.
Generalitateari dagokio eskumen esklusiboa gizarte-segurantzaren sisteman
sartu gabeko gizarte-aurreikuspeneko mutualitateen egitura, antolaketa eta
funtzionamenduaren inguruko arloan.
Generalitateari dagokio aurrezki-kutxa ez diren kreditu-etxeak, kreditukooperatibak,
pentsio-planak eta –funtsak kudeatzeko erakundeak eta asegurumerkatuan
diharduten erakunde fisiko eta juridikoak (lehendabiziko paragrafoan
aipatu ez direnak) egituratzeko, antolatzeko eta funtzionamenduaz arduratzeko
eskumen partekatua, betiere, Estatuko oinarrietan finkatutako ezarrita dauden
printzipioak, arauak eta estandar minimoak errespetatuta.
Generalitateari dagokio 1. eta 2. paragrafoetan aipaturik dauden erakundeen
jarduerarekiko eskumen partekatua.
Estatuko legeriak esleitutako erregelamenduzko betearazpen-egintzak ere
barruan ditu eskumen honek.
Generalitateari eskumen partekatua dagokio 2. paragrafoan aipaturik dauden
erakundeetako diziplina, ikuskaritza eta zehapenen gainean.
127. artikulua.- Kultura.
Generalitateari dagokio kultura-arloko eskumen esklusiboa.
Eskumen esklusibo horrek hauek hartzen ditu beti bere barruan:
a) Katalunian egindako arte- eta kultura-arloetako jardunak, hauek barnean
direla:
Lehenengoa.
Edozein eratako euskarria duten liburuak eta aldizkariak ekoizteko eta
banatzeko neurriak, baita legezko gordailua kudeatzeko eta identifikaziokodeak
emateko neurriak ere.
Bigarrena.
Zinema-aretoak arautzea eta ikuskatzea, zinema-industria babesteko neurriak
hartzea eta helbide soziala Katalunian duten enpresa banatzaileei
bikoizketarako lizentziak kontrolatzea eta ematea.
Hirugarrena.
Filmak eta ikus-entzunezkoak adinaren arabera eta kultura-balioen arabera
sailkatzea.
Laugarrena.
Katalunian dauden kultura-ekipamenduak sustatzea, planifikatzea, eraikitzea
eta kudeatzea.
Bosgarrena.
Generalitateak arauak sortzeko eskumena duen zergetan, kulturgintza
sustatzeko neurri fiskalak ezartzea.
b) Kultura-ondareak, honako hauek barruan dituela beti:
Lehenengoa.
Kataluniako kultura-ondarea aberastu eta jendartean zabalduko dela
bermatzeko eta guztientzat eskuragarriago egongo dela bermatzeko neurriak
arautzea eta betearaztea.
Bigarrena.
Arkitekturak, arkeologiak, zientziak, teknikak, historiak, arteak, etnologiak eta
kulturak oro har utzitako ondarea ikuskatzea, inbentarioetan biltzea eta
zaharberritzea.
Hirugarrena.
Kataluniako kultura-ondarea osatzen duten ondasun higigarriei eta higiezinei
lotutako jardunetan bete beharreko araubide juridikoa ezartzea, ondasun
higiezinen araubide juridikoa zehaztea, eta ondasun horiek hala izendatzea eta
kudeatzea, Estatuak titulartasunpean dituenak salbuespen direlarik.
Laugarrena.
Kataluniako kultura-ondarea babestea, eta, babes-lan horren barruan,
ondasunak beren horretan zaintzea, konpontzea, ondasunak zaintzeko
erregimena ezartzea eta ondasunak kontrolatzea, betiere, ondare hori osatzen
duten ondasunak esportaziotik eta espoliaziotik babesteko Estatuak duen
eskumenari kalterik egin gabe.
c) Artxiboak, liburutegiak, museoak eta Estatuarenak ez diren gainerako
kultura-ondaretegi guztiak, eginkizun hauek beti barruan direla:
Lehenengoa.
Artxibo-sistema eta liburutegi-sistema osatzen duten zentroak, museoak eta
gainerako kultura-gordailu diren beste zentroak sortzea, kudeatzea, babestea
eta haien araubide juridikoa taxutzea.
Bigarrena.
Aipatutako zentro horietan jasota dauden ondasun dokumentalen,
bibliografikoen eta kulturalen araubide juridikoa ezartzea.
Hirugarrena.
Kataluniako ondare dokumental eta bibliografikoa osatzen duten ondasunak
zaintzea eta errekuperatzea.
d) Kultura sustatzea, eta, horri lotuta, hauek ere bai:
Lehenengoa.
Katalunian sortzen nahiz ekoizten diren antzerki-lanak, musika-lanak, ikusentzunezkoak,
literatura, dantza, zirkoa eta beste arte konbinatu batzuk
sustatzea eta zabaltzea.
Bigarrena.
Kataluniako kultura-ondarea, arte-ondarea eta monumentu-ondarea eta kulturagordailu
diren zentroak sustatzea eta zabaltzea.
Hirugarrena.
Kultura kataluniarra nazioartean zabaltzea.
Estatuaren jabetzapekoak izanik Katalunian dauden artxiboak, liburutegiak,
museoak eta kultura-gordailu diren zentroak direla-eta, Generalitateari dagokio
eskumen betearazlea, eta, eskumen horren barnean dago, beti,
funtzionamendua, antolaketa eta langile-araubidea arautzeko ardura.
Kultura-ondasunei eta kultura-ekipamenduei dagokienez Estatuak Katalunian
egindako inbertsio-jardunetan Generalitatearekin akordioa adostu beharko da
aurretik.
Kultura kataluniarra nazioartean zabaltzearren Estatuak burutzen dituen
jardunak direla-eta Estatuko eta Generalitateko Gobernuek elkarrekin aritzeko
lankidetzarako eta elkarlanerako moduak taxutu behar dituzte, betiere, Estatutu
honetako V. tituluan ezarritakoari jarraituz.
128. artikulua.- Deiturak eta leku- eta kalitate-adierazgarriak.
Generalitateari dagokio, Konstituzioaren 149.1.13 artikuluan ezarritakoa
errespetatuta, jatorri-deituren eta beste kalitate-adierazgarri batzuen eskumen
esklusiboa, eta, eskumen horren barruan, baita halakoak sortzeko eta
funtzionatzeko araubide juridikoa ere, eta, hortaz, baita eginkizun hauek ere:
a) Produktuek izan ditzaketen babes-mailak eta babes-maila horien araubidea
eta baldintzak zehaztea, eta dakartzaten eskubideak eta eginbeharrak
finkatzea.
b) Deituren titulartasun-erregimena ezartzea, betiere, jabetza industrialaren
inguruko legeria errespetatuta.
c) Produktu horiek ekoizteko eta salerosteko moduak eta baldintzak baita
aplikatu beharreko zehapen-araubidea ere arautzea.
d) Dena delako jatorri-deituraren edo kalitate-adierazgarriaren administrazioantolaketarako
erregimena, bai ekoizpenaren eta salerosketaren kontrolgaietarako
bai kudeaketa-gaietarako.
Lehen paragrafoan aipaturik dagoen eskumen horren barruan deituren edo
adierazgarrien aitorpena eta erregulazio-arauen onarpena daude, eta deiturekin
nahiz adierazgarriekin zerikusia duten jarduerak kudeatzeko eta kontrolatzeko
administrazio-ahalmen guztiak ere bai, batez ere, administrazioak dena delako
deitura ikuskatzeko izan dezakeen arduratik sortzen direnak eta deituraren
araubidea urratu izana zigortzeko ahalmena erabiltzeak dakartzanak.
Deiturak bere barnean duen lurraldea Kataluniako muga baino urrunago
zabaltzen bada, deitura horretako organoek Katalunian dauden lur-sail eta
instalaziotarako darabiltzaten jardunekiko izango du Generalitateak kudeaketaeta
kontrol-ahalmena, betiere, legeetan ezarritakoari jarraituta.
Generalitateak deitura-organoetan hartuko du parte, eta organo horien
kudeaketa-ahalmenak baliatuko ditu.
Generalitateak jatorrizko deitura edo babespeko adierazgarri geografiko bat
onartu izanak berarekin dakartzan babes-eginbeharrak baliatuko ditu
Generalitateak berak bere lurraldeari dagokionez.
Kasuan kasuko agintariek lankidetzan jardun behar dute Kataluniako deitura
geografikoak eta kalitate-deiturak Kataluniako lurraldetik kanpo babesten, baita
Europako eta nazioarteko babes-instituzioetan ere.
129. artikulua.- Zuzenbide zibila.
Generalitateari dagokio Zuzenbide zibilaren arloko eskumen esklusiboa,
Konstituzioaren 149.1.8 artikuluaren arabera kasu guztietan Estatuari esleitu
zaizkion arloak salbuespen direla.
Eskumen honek Kataluniako zuzenbide zibilaren lege-iturrien sistema
zehazteko ardura ere hartzen du bere barruan.
130. artikulua.- Zuzenbide prozesala.
Generalitatearen ardura da Kataluniako zuzenbide substantiboaren
berezitasunetik datozen berariazko prozesu-arauak ematea.
131. artikulua.- Hezkuntza.
Generalitateari eskumen esklusiboa dagokio, Unibertsitatez kanpoko
irakaskuntzan, nahitaezko irakaskuntzaren ondoren egindako ikasketen arloan,
baldin eta Estatu osoan indarra duen ikasketa- edo lanbide-titulu nahiz
egiaztagiriren bat lortzeko ez badira, eta eskumen bera du ikasketa horiek
ematen dituzten ikastetxeen arloan ere.
Generalitateari eskumen esklusiboa dagokio, Unibertsitatez kanpoko
irakaskuntzan, Estatu osoan indarra duen ikasketa- edo lanbide-tituluren bat
lortzeko diren ikasketen arloan, nahitaezkoak izan nahiz aukerakoak izan, baita
haur-hezkuntzako ikasketen arloan ere, betiere, eskumen horren barruan hauek
daudela:
a) Bere lurraldean irakaskuntza-programazioan eragina jasaten duten
sektoreen partaidetza- eta kontsulta-organoak arautzea.
b) Haur Hezkuntzako lehendabiziko zikloan garatu beharreko hezkuntzaedukiak
finkatzea eta ziklo hori ematen duten ikastetxeak arautzea, baita
irakasleen plantillak eta gainerako langileen titulazioak eta espezializazioak
zehaztea ere.
c) Ikastetxe publikoak sortzea, antolakuntza aldetik garatzea eta beren
araubidea finkatzea.
d) Hezkuntza-sistema ikuskatzea, sistemaren barne-ebaluaketa egitea,
hezkuntzaren berritze-bidea, ikerlana eta saiakera-lana egitea, baita hezkuntzasistemaren
kalitatea bermatzea ere.
e) Ikaste-lana, bekak eta laguntzak funts propioekin sustatzeko erregimena
finkatzea.
f) Irakasleak eta hezkuntzan diharduten gainerako langileak etengabean
prestatzea eta hobetzea, eta giza baliabideen arloan jarduteko jarraibideak
onartzea.
g) Ikastetxe publikoetan eta diru publikoaren bidez lan egiten duten ikastetxe
pribatuetan, hezkuntza-zerbitzuak eta eskolaz kanpoko jarduera osagarriak
finkatzea.
h) Nahitaezko irakaskuntzarako adina gainditua duten ikasleentzako ikasketak
antolatzea, bertaratu beharrik gabeko erregimenean.
Bigarren paragrafoan arautu gabe geratutako gaiei dagokienez eta paragrafo
horretan jasotako ikasketei lotuta, betiere, Unibertsitatez kanpoko
irakaskuntzan, heziketa izateko eta irakaskuntza-askatasuna izateko
eskubidearen funtsezko ezaugarriak errespetatuta, eta Konstituzioaren
149.1.30 artikuluan ezarritakoaren arabera, Generalitateari eskumen partekatua
dagokio, hauek beti barruan daudela:
a) Irakaskuntza programatzea, definitzea eta hezkuntza-sistemari buruzko
ebaluazio orokorra egitea.
b) Irakaskuntza-arloa eta irakaste-lana eta hezte-lana arautzea.
c) Kasuan kasuko ikasketa-planak taxutzea, curriculumaren antolaketa ere
barruan dagoela.
d) Ikaste-lana, bekak eta Estatuko laguntzak sustatzeko erregimena ezartzea.
e) Hezkuntza eskuragarri jartzea, eta ikastetxeetan ikasleak onartzeko eta
ikasle horiei eskolak emateko irizpideak ezartzea eta arautzea.
f) Hezkuntza-sistemako ikasketei eta ikasketa horiek ematen dituzten
ikastetxeei funts publikoen bidez eusteko erregimena.
g) Ikastetxeetako eta heziketa-zentroetako eskakizunak eta baldintzak
ezartzea.
h) Ikastetxe publikoak eta funts publikoez diharduten ikastetxe pribatuak
antolatzea.
i) Hezkuntza-komunitateak ikastetxe publikoak eta funts publikoez diharduten
ikastetxe pribatuak kontrolatzen eta kudeatzen izan beharreko partaidetza
zehaztea.
j) Hezkuntza-administrazioko irakasle funtzionario bilakatzeko eta izaera hori
galtzeko modua ezartzea, funtzionario horiek dituzten oinarrizko eskubideak eta
eginbeharrak garatzea, eta hezkuntza-administrazioan aritzen diren
langileentzako politika taxutzea.
Unibertsitatez kanpoko irakaskuntzan, Estatuko ikasketa-tituluak eta lanbidetituluak
emateko eta homologatzeko eskumen betearazlea dauka
Generalitateak.
132. artikulua.- Larrialdiak eta babes zibila.
Babes zibilaren arloko eskumen esklusiboa Generalitateari dagokio, eta,
eskumen horren barnean, eginkizun hauek denak, kasu guztietan: larrialdiei eta
segurtasun zibilari buruzko neurriak arautzea, antolatzea eta betearaztea,
babes zibileko zerbitzuak zuzentzea eta koordinatzea, baita, hortaz, suteei
aurrea hartzeko eta suteak itzaltzeko zerbitzuak ere; betiere, tokiko gobernuek
gai horretan dituzten ahalmenei kalterik egin gabe, eta segurtasun publikoaren
arloan dituen eskumenak betetzerakoan Estatuak ezarritakoa errespetatuta.
Larrialdiei eta babes zibilari lotutako egoerak Kataluniatik haratago ere iristen
badira, Generalitateak beste autonomia-erkidego batzuekiko eta Estatuarekiko
lankidetza-tresnak behar ditu sustatu.
Itsasoko laguntzaren arloan Generalitateari dagokio eskumen betearazlea,
betiere, Estatuko legeriak ezartzen duenari jarraituz.
Segurtasun nuklearraren arloan Generalitateak betearazpenean hartzen du
parte, horretarako izenpetutako hitzarmenetan, eta, hala dagokionean, legeetan
ezarritakoa errespetatuz.
133. artikulua.- Energia eta meatzeak.
Generalitateari dagokio energiaren arloko eskumen partekatua.
Eskumen horrek barruan hartuko ditu, beti:
a) Energia ekoizteko, biltegiratzeko eta garraiatzeko jarduerak arautzea, osoosorik
Kataluniako lurraldean barrena igarotzen diren instalazioak jartzeko
baimenak ematea eta Katalunian dauden instalazio guztietan ikuskatze-lanak
eta kontrol-jardunak egitea.
b) Katalunian egiten den energia-banaketari lotutako jarduna arautzea,
horretarako behar diren instalazioak jartzeko baimenak ematea, eta Katalunian
diren instalazio guztietan ikuskatze-lana eta kontrol-jarduna egitea.
c) Energia-horniketarako zerbitzuen kalitatearen inguruko arau osagarriak
garatzea.
d) Energia berriztagarriak eta energia eraginkortasuna sustatzea eta kudeatzea.
Kataluniako lurraldea baino haratago baldin badoaz, edo energia Kataluniatik
kanpora erabiltzekoa baldin bada, energia ekoizteko eta garraiatzeko
instalazioetarako baimenak emateko prozeduran esku hartzen du
Generalitateak, aurretiaz bete beharreko txosten bat eginez.
Kataluniako lurraldean eragina duen estatu-mailako energia-sektorea arautzen
eta planifikatzen esku hartzen du Generalitateak.
Generalitateari dagokio meatze-erregimenaren eskumen partekatua.
Eskumen horren barnean egongo dira, beti, Kataluniako lurraldean dauden
meatzeak eta meatze-baliabideak eta Katalunian egiten diren erauzketajardunak
arautzea eta Administraziotik horietan esku hartzeko eta kontrolatzeko
erregimena ezartzea.
134. artikulua.- Kirola eta aisialdia.
Generalitateari dagokio kirol-arloko eskumen esklusiboa, honako hauek ere beti
barruan direla:
a) Kirola eta gorputz-ariketa sustatzea, zabaltzea, planifikatzea eta
koordinatzea, gauzatzea, arlo horretan aholkuak ematea, esparru hori ezartzea
eta proiektatzea Kataluniako edozein tokitan, gizarte maila guztietan.
b) Bitartekaritza-organoak antolatzea kirol-arloan.
c) Kirol-prestakuntza arautzea, eta goi-mailako errendimendua eta teknifikazioa
sustatzea.
d) Kataluniako eremuan kirola eta gorputz-ariketa sustatzen eta antolatzen
dituzten Kataluniako erakundeak eta kirol-federazio nahiz -klubak arautzeko
araubide juridikoa ezartzea, eta kirol-erakundeak onura publikokoak direla
deklaratzea.
e) Kirol-jarduna sustatzen eta antolatzen duten erakundeek kirol-, lehia- eta
hauteskunde-arloetan errespetatu beharreko diziplina arautzea.
f) Kirol-elkartegintza sustatzea eta bultzatzea.
g) Sozietatearen egoitza Katalunian dutela, kirola eta gorputz-ariketa sustatzen
eta antolatzen dituzten erakundeak erregistratzea.
h) Kataluniako kirol-ekipamenduen sarea planifikatzea eta helburu hori iristeko
zeregina bultzatzea.
i) Kirol-jardunean eta gorputz-ariketan diharduten kirolgileen osasuna eta
mediku-azterketak kontrolatzea eta ikuskatzea.
j) Kirol-ikuskizun publikoetan indarkeriarik egon ez dadin, prebentzio- eta
kontrol-zereginak arautzea, betiere, segurtasun publikoaren arloan Estatuak
bereak dituen eskumenak errespetatuta.
k) Kirola eta gorputz-ariketa egiten eta antolatzen diharduten pertsonen eta
ikusleen osasuna bermatzea, eta kirol-ekipamenduen segurtasuna eta kontrola
bermatzea osasun-arloari dagokionez.
l) Ikerkuntza zientifikoa garatzea kirol-arloan.
Kirola garatzeko helburua duten erakunde eta organismoetan hartzen du parte
Generalitateak bai Estatuan bai Europan bai nazioartean ere.
Generalitateari dagokio aisialdi-arloko eskumen esklusiboa; eskumen horrek
bere barruan hartuko ditu, egoera edozein dela ere, Kataluniako lurraldearen
barruan egiten diren jardunak sustatzea eta arautzea, eta aisialdiko jardunak
burutzeko helburua duten erakundeak arautzeko araubide juridikoa ezartzea.
Aisialdia garatzeko helburua duten erakunde eta organismoetan hartzen du
parte Generalitateak bai Estatuan bai Europan bai nazioartean ere.
135. artikulua.- Estatistika.
Generalitatearen interesekoa den estatistikaren arloko eskumen esklusiboa
dagokio Generalitateari, honako hauek ere beti barruan direla:
a) Estatistika-arloa planifikatzea.
b) Administrazio-arloa antolatzea.
c) Generalitatearen estatistika-sistema ofizial propioa eratzea.
Generalitatea partaide eta lankide da autonomia-erkidegoz haraindiko irispidea
duten estatistikak egiten.
136. artikulua.- Kataluniako herri-administrazioen zerbitzura diharduten
langileak eta funtzio publikoa.
Funtzio publikoaren arloan, honako eskumen hauek ditu Generalitateak, tokiko
autonomiaren printzipioa errespetatuta:
a) Eskumen esklusiboa du bai Kataluniako herri-administrazioen zerbitzura
diharduten langileen estatutu-araubidea ezartzeko, bai funtzio publikoa
ordenatu eta antolatzeko, b) idatz-zatian ezarritakoa salbuespen dela.
b) Eskumen partekatua du enplegu publikoa, funtzionario-izaera eskuratu nahiz
izaera hori galtzeko moduak, eta herri-administrazioen zerbitzura diharduten
langileen eskubideak, eginbeharrak eta bateraezintasunak eta administrazioegoerak
antolatzeko printzipioak garatzeko.
c) Eskumen esklusiboa du, lan-kontratuko langileen eremuan, bai lanpostuen
zerrenda administrazio-antolamenduak dakartzan beharrizanei egokitzeko, bai
eta langile horiek prestatzeko ere.
137. artikulua.- Etxebizitza.
Generalitateari dagokio etxebizitza-arloko eskumen esklusiboa, honako hauek
ere beti barruan direla:
a) Etxebizitzaren arloa planifikatzea, antolatzea, kudeatzea, ikuskatzea eta
kontrolatzea, gizarteak dituen beharrizanak eta lurraldeen arteko oreka
aintzakotzat hartuta.
b) Kataluniako herri-administrazioek etxebizitza-arloan egiten duten sustapenlanari
dagokionez helburuak eta lehentasunak ezartzea, eta horiek guztiak
lortzeko hartu beharreko neurriak hartzea, esparru publikoaren zein pribatuaren
inguruan.
c) Etxebizitzak egiteko sustapen publikoa baliatzea.
d) Etxebizitzaren inguruko merkatua administrazio-arloan arautzea, eta babesnahiz
diziplina-neurriak ezartzea arlo horri dagokionez.
e) Eraikuntzaren kalitatea ikuskatzea, kontrolatzea eta horri buruzko arau
teknikoak ematea.
f) Etxebizitzetako bizigarritasunari buruzko arauak ematea.
g) Berrikuntza teknologikoa eta garapen iraunkorra etxebizitzetan aplikatzea.
h) Etxebizitzak kontserbatzeari eta mantentzeari buruzko arauak ematea eta
aplikatzea.
Telekomunikazioak, irrati-zabalkundea, oinarrizko telefonia eta kable bidezko
beste zerbitzu batzuk emateko azpiegitura erkideak instalatzerakoan,
eraikinetan bete beharreko baldintzak ezartzeko eskumena Generalitateari
dagokio, betiere, Estatuak telekomunikazio-arloan duen legeria errespetatuta.
138. artikulua.- Immigrazioa.
Generalitateari eskumen hauek dagozkio, immigrazio-arloan:
a) Immigratutako pertsonei hasierako laguntza emateko eskumen esklusiboa,
argibideak eta laguntza sozio-sanitarioak emateko jardunak barnean direla.
b) Immigratutako pertsonak integratzeko politika garatzea, bere eskumenen
esparruaren barnean.
c) Etorkinak gizartean eta ekonomian integratzeko eta gizartean esku hartzeko
hartu behar diren neurriak hartzea eta neurri horiek arautzea.
d) Etorkinak hartzeko eta integratzeko erreferentzia-esparrua ezartzea legearen
bidez.
e) Kataluniara itzulitako pertsonak integratzea, sustatzea eta laguntzea, eta
itzulera hori errazagoa izan dadin erabili beharreko politika eta neurri egokiak
bultzatzea.
Generalitateari dagokio atzerritarren lan-baimenaren arloko eskumen
betearazlea, atzerritar horiek duten lan-harremana Katalunian gauzatzen
denean. Atzerritarrak sartzeko eta bertan bizitzeko Estatuari dagokion
eskumenarekin nahitaez koordinatuta burutu behar da eskumen hau, honako
hauek ere barnean dituela:
a) Bere konturako nahiz inoren konturako langileentzako hasierako lanbaimenak
tramitatzea eta ebaztea.
b) Aurreko a) idatz-zatian adierazitako espedienteak direla-eta aurkezten diren
errekurtsoak tramitatzea eta ebaztea, eta ikuskapen- eta zehapen-erregimena
aplikatzea.
Generalitateari dagokio, Kataluniarentzat erabateko garrantzia duela, Estatuak
immigrazioari buruz hartzen dituen erabakietan parte hartzea, eta, bereziki,
atzerriko langile-kopurua ezartzeko orduan aurretiaz eta aginduz parte hartzea,
V. tituluan ezarritako mekanismoen bitartez,
139. artikulua.- Industria, artisautza, metrologia-kontrola eta metalen
kontrastea.
Generalitateari dagokio industria-arloko eskumen esklusiboa, 2. paragrafoan
ezarritakoan izan ezik.
Eskumen honek barruan hartzen ditu, egoera edozein dela ere, Kataluniako
industria-sektoreak eta -prozesuak antolatzea, industria-arloko jarduerak,
instalazioak, ekipamenduak, prozedurak eta produktuak babesteko segurtasuna
zaintzea, eta pertsonen segurtasunean edo osasunean kalte egin dezaketen
industria-jardunak arautzea.
Generalitateari dagokio industria-arloko plangintzan dagoen eskumen
partekatua, betiere, ekonomiari buruzko plangintza orokorraren esparruan.
Generalitateari dagokio artisautzaren arloko eskumen esklusiboa.
Generalitateari dagokio metrologia-kontrolaren arloko eskumen betearazlea.
Generalitateari dagokio metalen kontrastearen arloko eskumen betearazlea.
140. artikulua.- Garraio-azpiegiturak eta komunikazioetakoak.
Generalitateari dagokio Kataluniako lurraldean dauden portuak, aireportuak,
heliportuak eta gainerako garraio-azpiegiturak zuzentzeko eskumen esklusiboa,
baldin eta interes orokorrekoak direla legez ezarrita ez badago.
Eskumen horrek barruan hartuko ditu, beti:
a) Garraio-arloari lotuta, araubide juridikoa ezartzea, plangintza egitea eta
kudeatzea portuak eta aireportuak, portuetako eta aireportuetako instalazioak,
itsas instalazio txikiak, portu- eta aireportu-esparruetako zamalanerako
geltokiak eta gainerako garraio-azpiegiturak.
b) Zerbitzua emateko beharrezko den jabari publikoa kudeatzea, eta, batez ere,
portuetako edo aireportuetako esparru barruan erabiltzekoak diren emakidak
eta baimenak ematea.
c) Portuetako edo aireportuetako zerbitzuetan izan beharreko erregimen
ekonomikoa ezartzea, eta, batez ere, azpiegitura erabiltzeagatik eta zerbitzua
emateagatik, tarifa- eta zerga-ahalak zehaztea, eta era guztietako zergak eta
kargak jaso eta biltzea.
d) Portuetako edo aireportuetako zerbitzu-gunea mugatzea, eta portu- edo
aireportu-esparru barruko nahiz beste garraio-azpiegitura batzuetako
erabilerak, ekipamenduak eta jardun osagarriak zehaztea, betiere, jabari
publikoaren titularrak dituen ahalmenak errespetatuta.
Generalitateak autonomia-erkidegoz gaindiko organismoetan hartzen du parte,
erakunde horiek, titulartasuna Estatuaren esku egonik ere, Katalunian dauden
garraio-azpiegiturei buruz eginkizunak dituztenean.
Katalunian dagoen portu, aireportu edo beste garraio-azpiegitura bat interes
orokorrekotzat izendatzeko, beharrezkoa da Generalitatearen aurretiazko
txostena; Generalitateak horren kudeaketan parte hartu ahal izango du, edo
bere ardurapean hartu, legeetan ezarritakoaren arabera.
Generalitateari dagokio interes orokorrekoak diren portu eta aireportuak
planifikatzen eta programatzen parte hartzea, betiere, Estatuko legeetan
ezarritakoa aintzakotzat hartuta.
Generalitateari dagokio bide-sareari buruzko eskumen esklusiboa Kataluniako
lurralde-esparru osoan, eta Estatuak Katalunian duen bide-sarea kudeatzen
parte hartzea ere badagokio, Estatuko legeetan ezarritakoa aintzakotzat
hartuta.
Eskumen horrek barruan hartuko ditu, beti:
a) Kataluniako bide-sarea erabat ordenatzea, planifikatzea eta kudeatzea.
b) Generalitatearen titulartasuna duten bide-sarearen osagai guztien araubide
juridikoa eta finantzarioa ezartzea.
c) Kataluniako bide-sarea osatzen duten elementuen arteko konexio-maila
indartzea, bai elkarri lotzeko, bai beste garraio-azpiegitura edo -sare batzuei
lotzeko.
Generalitateari dagokio trenbide-arloari buruzko eskumen esklusiboa izatea
bere titulartasuna duten azpiegiturei dagokienez, bai eta, titulartasuna
Estatuaren esku egonik ere, Katalunian dauden azpiegiturak planifikatzen eta
kudeatzen parte hartzea, betiere, Estatuko legeetan ezarrita dagoenaren
arabera.
Generalitateari dagokio, Estatuaren legeetan ezarritakoaren arabera,
komunikazio elektronikoei buruzko eskumen betearazlea izatea, honako hauek
ere beti barruan direla:
a) Sarbide unibertsala eskaintzen duten zerbitzuen gutxieneko multzoa
sustatzea.
b) Telekomunikazioetako azpiegitura erkideak ikuskatzea eta kasuan kasuko
zehatzeko ahala erabiltzea.
c) Kataluniako lurraldea baino haratago ez doan estaldura-multiplexa elkarrekin
batera duten irratidifusiorako operadoreen arteko auziak ebaztea.
d) Kataluniako lurraldetik haratago ez doazen multiplexen kudeatzaileen
erregistroa eta telekomunikazioetako azpiegitura erkideak jartzeko
instalatzaileen erregistroa kudeatzea.
141. artikulua.- Jokoak eta ikuskizunak.
Generalitateari dagokio joko, apustu eta kasinoen arloko eskumen esklusiboa,
jarduera erabat Katalunian burutzen denean, honako hauek ere beti barruan
direla:
a) Jokoak eta apustuak sortzea eta baimentzea, joko eta apustu horiek
arautzea, eta jarduera horiek kudeatu, ustiatu eta burutzeko xedea duten
enpresak edo orokorrean jokoarekin zerikusia duten materialak merkaturatu eta
banatzeko xedea duten enpresak arautzea ere bai, bitarteko informatiko eta
telematikoak erabilita egindako jokoak ere barruan direla.
b) Jarduera horiek burutzeko erabilitako lokalak, instalazioak eta ekipamenduak
arautzea eta kontrolatzea.
c) Jokoaren jardunari buruzko zerga-erregimena finkatzea, bere eskumenen
esparruan, era horretako jardunak burutzen dituzten enpresentzat.
Estatuaren esparrua hartzen duten joko- eta apustu-modalitate berriak
baimentzeko, edo orain daudenak aldatzeko, V. tituluan ezarritako
Generalitatearen eta Estatuaren arteko Bitariko Batzordearen eztabaida behar
da nahitaez eta Generalitatearen aurretiko txosten erabakigarria ere bai.
Generalitateari dagokio ikuskizunen eta jolas-ekintzen arloko eskumen
esklusiboa; eskumen horrek bere barnean hartuko ditu, egoera edozein dela
ere, sektorearen ordenamendua, administrazioak esku hartzeko erregimena,
eta gune eta lokal publikoetan egiten diren era guztietako ikuskizunen kontrola.
142. artikulua.- Gazteria.
Generalitateari dagokio gazteria-arloko eskumen esklusiboa, honako hauek ere
beti barruan direla:
a) Gazteriari zuzendutako politikak, planak eta programak diseinatzea,
aplikatzea eta ebaluatzea.
b) Gazteen elkartegintza, gazte-jendeak parte hartzeko ekimenak, nazioarteko
mugigarritasuna eta gazteen turismoa sustatzea.
c) Gazteentzako jardunak eta instalazioak arautzea, kudeatzea, esku-hartzea
eta arlo horretan administrazio-poliziari dagozkion lanak egitea.
Generalitateari dagokio nazioarteko erakundeekin akordioak sinatzea eta,
erakunde horien arautegietan horretarako biderik emanez gero, erakundeetan
parte hartzea, Estatuarekin batera lankidetzan nahiz bere kabuz, bakarrik;
horrez gain, nolanahi den ere, bizilekua Katalunian duten pertsona, instalazio
nahiz erakundeetan eragina badute, nazioarteko erakundeek emandako
dokumentuak tramitatzea ere badagokio, betiere, Estatuko legeria
errespetatuta.
143. artikulua.- Berezko hizkuntza.
Kataluniako Generalitateari dagokio berezko hizkuntzaren arloko eskumen
esklusiboa; eskumen horren barruan izango da beti bere ofizialtasunaren
irispidea, erabilerak eta ondorio juridikoak zehaztea, eta katalanaren
normalizazio linguistikoa iristea.
Generalitateari dagokio, eta Aran haraneko Conselh Generau izeneko
kontseiluari ere bai, okzitaniera (aranera, Aranen aranés deitutakoa)
normalizatzeko eskumena.
144. artikulua.- Ingurumena, natura-guneak eta meteorologia.
Generalitateari dagokio ingurumenaren arloko eskumen partekatua, eta
babeserako arau gehigarriak ezartzeko eskumena ere bai. Eskumen partekatu
horrek hauek hartzen ditu bere barruan:
a) Ingurumen-plangintza egiteko tresnak ezartzea eta arautzea, eta tresna
horiek tramitatzeko eta onesteko prozedurak ere bai.
b) Ingurumen-arloan iraunkortasuna, fiskalitatea eta ikerketa finkatzeko neurriak
ezartzea eta arautzea.
c) Itsasoko eta uretako ingurumena, biodibertsitatea, natura-baliabideak, flora
eta fauna arautzea, baldin eta beren helburua itsasoko arrantza-baliabideak
gordetzea ez bada.
d) Ontzikiak eta bilgarriak ekoiztean, beren bizitza-ziklo osoan, sortzen direnetik
hondakin izatera pasatzen diren arte, egin behar den prebentzio-lana arautzea.
e) Katalunian egindako hondakinak edo Kataluniara doazenak sortzean, egin
beharreko prebentzio- eta zuzenketa-lanak, kudeaketa eta garraioa, eta azken
erabilera arautzea.
f) Lurrean eta lur azpian dagoen kutsadura prebenitu, kontrolatu, zuzendu,
berreskuratu eta orekatzeko zereginak arautzea.
g) Kataluniako lurraldean, lehorreko uretan botatako isurketak arautzea eta
kudeatzea, baita beste autonomia-erkidego batetik igarotzen ez diren azaleko
nahiz lurpeko uretan egindako isurketak ere.
Nolanahi ere, Generalitateari dagokio, bere lurralde esparruaren barruan,
azaleko nahiz lurpeko uretan egindako isurketak direla-eta administrazioak izan
beharreko esku-hartzeari buruzko eskumen betearazlea.
h) Atmosfera-giroa arautzea eta eguratsa zikintzen duten kutsadura-motak
bereiztea, egurats kutsatua duten inguruak izendatzea eta kutsadura
kontrolatzeko beste tresna batzuk ezartzea, dena delako obra, instalazioa edo
jarduna burutzeko baimena emateko eskumena edozein administraziori
dagokiolarik ere.
i) Berotegi-efektua eragiten duten gasak igortzeko baimenak emateko eta
jarraipena egiteko erregimena arautzea.
j) Ingurumena errespetatzen duten produktuak, jardunak, instalazioak,
azpiegiturak, prozedurak, ekoizpen-moduak edo jokabideak bereizteko
izendapenak sustatzea.
k) Ingurumenari egindako kalteak prebenitzea, leheneratzea eta konpontzea,
baita horri dagokion zehapen-erregimena zehaztea ere.
l) Espezieak babesteko neurriak eta zehapen-araubidea.
Generalitateari dagokio natura-guneen arloko eskumen esklusiboa, eta, egoera
edozein izanda ere, eskumen horrek bere barruan hartuko ditu, Konstituzioaren
149.1.23 artikuluan ezarritakoa aintzat hartuta, Katalunian dauden babestutako
natura-guneak eta habitatak babesteko, zedarritzeko, planifikatzeko eta
kudeatzeko ereduak arautzea eta izendatzea.
Generalitateak, Kataluniako lurraldea gainditzen duten natura-guneak direnean,
beste autonomia-erkidego batzuekin lankidetzan jarduteko tresnak sustatu
beharko ditu natura-gune horiek sortu, zedarritu, arautu eta kudeatzeko.
Estatuaren babes-erregimena duten natura-guneak zedarritzeko eta
deklaratzeko, Generalitatearen eta Estatuaren arteko Bitariko Batzordearen
nahitaezko txostena beharko da.
Natura-gunea erabat Kataluniako lurraldearen barruan badago, Generalitateari
dagokio natura-gune hori kudeatzea.
Generalitateari dagokio bere meteorologia-zerbitzu propioa ezartzea,
meteorologia eta klimatologiaren gaineko informazioa ematea, betiere, arriskua
dakarten egoera meteorologikoak iragarri, kontrolatu eta jarraituta, baita
esparru horietan ikerketa-lanak egitea eta kartografia klimatikoa osatzea ere.
Generalitateak Landa Agenteen Kidegoaren bitartez baliatzen ditu bere
eskumenak, agente horiek baitira eskudunak ingurumena zaintzen,
kontrolatzen, babesten, erabateko prebentzio-lana egiten eta kudeaketan
laguntzen.
Kidego horretako agenteek agintaritzaren agente-izaera dute, eta eurek
betetzen dituzte administrazio-polizia bereziaren eta polizia judizialaren
eginkizunak, legean ezarritakoaren arabera.
145. artikulua.- Baloreen merkatua eta kontratazio-zentroak.
Generalitateari dagokio Katalunian dauden balore-merkatuen eta kontrataziozentroen
arloko eskumen partekatua.
Eskumen horrek barruan hartuko ditu, beti:
a) Baloreen merkatuak eta negoziazio-sistema antolatuak sortzea, izendatzea,
baimentzea eta ikuskatzea.
b) Baloreen merkatuetako gidaritza-sozietateen antolakundea,
funtzionamendua, diziplina eta zehapen-erregimena arautzea eta administrazioneurri
betearazleak ezartzea.
c) Merkatu horietan soil-soilik negoziatzen diren baloreak onestea, etetea,
baztertzea, jaulkitzen kontrolatzea, eta onespen-betekizun gehigarriak ezartzea,
baita ikuskatzea eta kontrolatzea ere.
d) Merkatu horietako kide izango diren pertsonak eta erakundeak egiaztatzea.
e) Baloreen burtsetako kideek, likidatu gabe dauden eragiketen berme modura,
eratu behar dituzten fidantzak ezartzea.
146. artikulua.- Gizarteko komunikabideak eta ikus-entzunezkoen zerbitzuak.
Generalitateari honako hauek dagozkio irrati- eta telebista-zerbitzuetan, baita
ikus-entzunezko beste edozein komunikabide-zerbitzutan ere:
a) Eskumen esklusiboa du Generalitatearen ikus-entzunezko komunikazioaren
arloko zerbitzu publikoa eta tokian tokiko ikus-entzunezko komunikazioaren
zerbitzu publikoa emateko modua antolatzerakoan, betiere, tokiko
autonomiaren bermea errespetatuta.
b) Eskumen partekatua du, Kataluniako ikus-entzuleei zuzenduta, erabilgarri
diren euskarri eta teknologietarik edozein erabiltzen duten ikus-entzunezko
komunikabide-zerbitzuak arautu eta kontrolatzeari buruz, bai eta, Kataluniako
lurraldean banantzen badira, ikus-entzunezko komunikabideen eskaintzei buruz
ere.
Generalitateari dagokio gizarteko komunikabideen arloko eskumen partekatua.
Kataluniak kultura eta hizkuntza aldetik duen aniztasuna sustatuko du gizarteko
komunikabideetan Generalitateak.
147. artikulua.- Notariotza eta erregistro publikoak.
Kataluniako Generalitateari dagokio jabetzari, merkataritzari nahiz ondasun
higigarriei buruzko erregistro publikoen eta notariotzen arloko eskumen
betearazlea, hauek ere beti barruan direla:
a) Jabetzaren, merkataritzaren eta ondasun higigarrien arloko erregistratzaileak
eta notarioak izendatzea; horretarako, oposizio libre nahiz murriztuak eta
lehiaketak deitu, administratu eta ebatzi behar ditu, izendapenak formalizatu
arte berari baitagokio horiek guztiak deitzea eta burutzea.
Notariotza eta erregistroetako postuak betetzeko orduan, hautagaiek eskubideberdintasuna
izan behar dute, eta hizkuntza eta zuzenbide katalanak
badakizkitela egiaztatu behar dute, betiere, Estatutuan eta legeetan ezarritako
modu eta neurrian.
b) Jabetzaren, merkataritzaren eta ondasun higigarrien arloko Espainiako
erregistratzaileen eta notarioen kidegoetan sartzeko programak taxutzen parte
hartzea, zuzenbide katalanaren gaineko jakintza egiaztatzeko.
c) Notariotzen eta erregistroen mugapeak ezartzea; era berean, horren barruan
egongo da hipoteka-barrutiak eta notarioen lurralde-eskumeneko barrutiak
mugatzea ere.
d) Hipoteka-kontularitza egiteko liburuak zaintzeko eta babesteko nahiz
barrutietako protokoloak artxibatzeko notarioak izendatzea.
Zuzenbide katalanaren arloan titulu edo klausula zehatzak kalifikatzeko orduan
egon daitezkeen errekurtsoen gaineko erregimen-arloan, errekurtso horiek
jabetzari, merkataritzari nahiz ondasun higigarriei buruzko Kataluniako
erregistroren bat ukitu behar dutenean, Generalitateak du eskumen esklusiboa.
Generalitateari dagokio, arautegi orokorraren esparru barruan, Erregistro
Zibilaren arloko eskumen betearazlea, horren barruan zeregin hauek sartuta:
bertako arduradunak, bitartekoak zein ordezkoak izendatzea, horien gainean
diziplina-eginkizuna betetzea, eta bete beharreko eginkizunak betetzeko
beharrezko diren giza baliabideak eta bitarteko materialak hornitzea.
Arduradun horiek hizkuntza katalana eta zuzenbide katalana badakizkitela
egiaztatu behar dute, betiere, Estatutuan eta legeetan ezarritako modu eta
neurri horretan.
148. artikulua.- Herri-lanak.
Generalitateari dagokio Kataluniako lurraldean egiten diren herri-lanen gaineko
eskumen esklusiboa, baldin eta herri-lan horiek interes orokorrekoak direla
ezarrita ez badago, edo beste autonomia-erkidego bati eragiten ez badiote.
Eskumen horren barruan daude, beti, herri-lanak planifikatzea, eraikitzea eta
finantzatzea.
Herri-lana interes orokorrekoa dela ezartzeko Generalitatearen aurretiko
txostena behar da.
Interes orokorrekoak direlako kalifikazioa duten obrak planifikatzen eta
programatzen hartuko du parte Generalitateak, betiere, Estatuaren legeriak
ezarritakoaren arabera eta Estatutu honen V. tituluan zehaztutakoari jarraituz.
Generalitateari dagokio, interes orokorrekoak ez diren herri-lan guztiak atxikita
edo lotuta izango dituzten bere eskumeneko zerbitzu publikoak kudeatzea.
Interes orokorrekotzat jotako obrak edo beste autonomia-erkidego bati eragiten
dioten obrak direnean, lankidetza-hitzarmenak egin ahal izango dira obra horiek
kudeatzeko.
149. artikulua.- Lurraldea eta paisaia, itsasertza eta hirigintza antolatzea.
Generalitateari dagokio lurralde- eta paisaia-antolamenduaren arloko eskumen
esklusiboa, honako hauek ere beti barruan direla:
a) Lurraldea nahiz paisaia eta horietan eragina duten jardunak antolatzeko eta
kudeatzeko jarraibideak ezartzea.
b) Lurralde-antolamendurako ereduak eta eredu horiek tramitatzeko eta
onesteko prozedurak ezartzea eta arautzea.
c) Natura-guneak eta pasabide biologikoak finkatzeko ereduak ezartzea eta
arautzea 144.2. artikuluan jasotakoaren arabera.
d) Generalitatearen eskumenekoak diren azpiegiturak eta ekipamenduak
kokatzeko aurreikuspenak egitea.
e) Lurralde-, demografia- eta ingurumen-arloetan baita arlo sozioekonomikoan
ere oreka sustatzeko berariaz neurriak hartzea.
Estatuaren titulartasuna duten azpiegiturak eta ekipamenduak non kokatu
erabakitzeko, Generalitatearen eta Estatuaren arteko Bitariko Batzordeak
txostena egin behar du.
Generalitateari dagokio, betiere, jabari publikoaren araubide orokorra
errespetatuta, itsasertz-antolamenduaren arloko eskumen esklusiboa, honako
hauek ere beti barruan direla:
a) Itsasertza eta hondartzak antolatzeko eta erabiltzeko lurralde-plangintzak
ezartzea eta arautzea, eta, horrez gainera, tresna eta plan horiek tramitatzeko
eta onesteko prozedurak arautzea.
b) Itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoa okupatzeko eta erabiltzeko
tituluak kudeatzea, eta, batez ere, emakidak eta baimenak ematea, eta, egoera
edozein dela ere, itsasoan finko egongo diren obrak egiteko baimenak ematea,
betiere, ingurumenari lotutako arrazoiren bat dela-eta kostaldeko barruko uretan
eta bitartekoetan ezar daitezkeen salbuespenak errespetatuta.
c) Itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoaren araubide ekonomikoa eta
finantzarioa arautzea eta kudeatzea legeria orokorrak ezarritakoari jarraituz.
d) Kataluniako itsasertzean obrak eta jardunak burutzea interes orokorrekoak
ez direnean.
Generalitateari dagokio, 148. artikuluan ezarritakoaren arabera, Kataluniako
itsasertzean egoteaz batera interes orokorrekoak diren obrak burutzea eta
kudeatzea.
Generalitateari dagokio hirigintza-arloko eskumen esklusiboa, honako hauek
ere beti barruan direla:
a) Lurzoruaren hirigintza-araubidea arautzea, lurzoru-motak eta beren
erabilerak zehazteko irizpideak ezartzea ere horren barruan dagoela beti.
b) Lurzoruaren jabetza-araubide juridikoa arautzea, betiere, Estatuak jabetzaeskubidea
baliatzerakoan berdintasunez jokatuko dela bermatzeko ezartzen
dituen oinarrizko baldintzak errespetatuta.
c) Hirigintza-plangintzarako eta -kudeaketarako tresnak, baita tresna horiek
tramitatzeko eta onesteko prozedurak ere ezartzea eta arautzea.
d) Lurzoru- eta etxebizitza-politika finkatzea, lurzoruaren eta etxebizitzaren
gaineko ondare publikoak arautzea, eta eraikuntzan, hirigintzan eta lurzoruaren
zein lurrazpiaren erabileran administrazioak izan beharreko esku-hartzea
zehazteko araubidea ezartzea.
e) Hirigintza gaineko legeria babestea, beti horren barruan sartuta daudela
hirigintza-arloko ikuskapena, obrak eta baimenak bertan behera uzteko
aginduak, legearen kontra itxuraz aldatutakoa bere onera ekartzeko neurriak,
baita hirigintza-arloko diziplina ere.
Generalitateari dagokio, Estatuko legeriak ezarritako esparruan, hirigintzadesjabetzeetako
itzulketa-eskubidearen arloan dagoen eskumen partekatua.
150. artikulua.- Generalitateko administrazioaren antolaketa.
Bere administrazioa antolatzeko orduan, honako eskumen esklusibo hauek ditu
Generalitateak:
a) Lurraldearen egitura, herri-organoen eta zuzendaritzaren erregulazioa,
funtzionamendua eta lurralde-artikulazioa.
b) Administrazio-jardunerako antolamendu nahiz tresna aldetik dauden
modalitateak.
151. artikulua.- Lurralde-antolaketa.
Generalitateari dagokio, Konstituzioaren 140. eta 141. artikuluetan ezarritako
berme instituzionala errespetatuta, lurralde-antolaketari buruzko eskumen
esklusiboa, hauek beti barruan direla:
a) Kataluniako lurralde-antolaketa osatzen duten erakundeak zehaztea,
sortzea, aldatzea eta ezabatzea.
b) Udalerrien nahiz lurralde-esparru txikiagokoak diren toki-erakundeen
zedarriak sortzea, ezabatzea eta aldatzea; udalerrien nahiz gainerako tokierakundeen
izendapena finkatzea, burutasuna erabakitzea eta ikurrak
zehaztea; toponimoak finkatzea eta araubide bereziak ezartzea.
c) Lege bidez toki-erakundeen eta biztanleriaren arteko harreman-prozedurak
ezartzea, betiere, tokiko autonomia errespetatuta.
152. artikulua.- Jarduera ekonomikoa planifikatzea, antolatzea eta sustatzea.
Katalunian jarduera ekonomikoa sustatzeko eskumena dagokio Generalitateari.
Katalunian jarduera ekonomikoa antolatzeko eskumen partekatua dagokio
Generalitateari.
Generalitateak jarduera ekonomikoaren gaineko plangintza ezar dezake
Estatuaren plangintza orokorrean ezarritako gidalerroen esparruan.
Generalitateari dagokio jarduera ekonomikoaren gaineko plangintza orokorra
garatzea eta kudeatzea.
Eskumen horrek barruan hartuko ditu, beti:
a) Estatutik datozen planak garatzea.
b) Estatuko plangintza-lanetan parte hartzea V. tituluan ezarritako
mekanismoen bitartez.
c) Planak kudeatzea, jarduera ekonomikoa sustatzeko Estatutik datozen
funtsak eta baliabideak ere barruan direla, betiere, hitzarmen bidez ezarrita
dauden baldintzak errespetatuta.
153. artikulua.- Genero-politikak.
Generalitateari dagokio genero-politiken arloko eskumen esklusiboa, eta,
Konstituzioaren 149.1.1 artikuluak emandako eskumena baliatuz Estatuak
ezarritakoa errespetatuta, eskumen horrek bere barruan hartuko ditu hauek
beti:
a) Emakumezkoentzako politika-gaietan arauak, planak eta gidalerro orokorrak
planifikatzea, diseinatzea, betearaztea, ebaluatzea eta kontrolatzea, baita,
sexua dela-eta gertatzen den bazterkeria errotik kentzea lortzeko, Kataluniako
lurralde osoan guztientzat berdin betearazi behar diren ekintza positiboak
ezartzea ere.
b) Berdintasunaren alde eta bazterkeriaren kontra diharduten emakumezkoen
elkartegintza sustatzea, eta arlo horretan parte hartzeko ekimenak bultzatzea.
c) Genero-indarkeriari buruzko sentsibilizazioa handitzeko eta indarkeria-mota
hori antzemateko eta prebenitzeko neurriak eta tresnak arautzea, baita era
horretako indarkeria jasan duten edo jasaten ari diren emakumezkoak modu
integralean babesteko zerbitzu eta baliabide propioak arautzea ere.
154. artikulua.- Lehia sustatzea eta babestea.
Generalitateari dagokio markatuetan lehia sustatzeko arloko eskumen
esklusiboa, gehienbat Katalunian egiten diren jarduera ekonomikoei
dagokienez.
Generalitateari dagokio lehia bermatzeko arloko eskumen betearazlea,
Kataluniako lurraldea gainditzen ez duen esparru batean merkatuaren lehia
askea aldatzen duten edo aldaraz dezaketen jarduera ekonomikoei dagokienez.
Eskumen horrek barruan hartuko ditu, beti:
a) Lehiari eragiten dioten ekonomia-arloko prozesuei lotutako neurriak
betearaztea.
b) Zehapen-prozedura ikuskatzea eta betearaztea.
c) Merkataritza-jardueran dihardutela lehia babestea.
Generalitateari dagokio Lehiaren Defentsako Kataluniako Auzitegia ezartzeko
eta arautzeko eskumen esklusiboa; organo hori independentea da, Kataluniako
lurralde osoko jurisdikzioa du, eta, 1. eta 2. paragrafoetan lehia askea aldatzen
duten edo aldaraz dezaketen jarduerak badira, gehienbat Katalunian egiten
diren jarduera ekonomikoei buruz erabakitzea berari dagokio era esklusiboan.
155. artikulua.- Jabetza intelektuala eta industriala.
Kataluniako Generalitateari dagokio jabetza intelektualaren arloko eskumen
betearazlea, honako hauek ere beti barruan direla:
a) Katalunian jabetza intelektualari lotuta sortutako eskubideak edo ohiko
bizilekua Katalunian duten pertsonek arlo horretan dituzten eskubideak
jasotzeko erregistroa ezartzea eta arautzea, Estatukoarekin koordinatuta
dagoela; eskubide horiek inskribatzeko, aldatzeko edo ezabatzeko zereginak
betetzea, eta Kataluniako lurralde osoan eskubide horiek babestuko direla
bermatzeko beharrezko den administrazio-jardun guztia burutzea.
Generalitateak bere erregistroan jasotako inskripzioen berri jakinarazi behar dio
Estatuari, Estatuak inskripzio horiek bere erregistroan sar ditzan; Estatuarekin
informazioa trukatu eta lankidetzan jardun behar du.
b) Jabetza intelektualen eskubideak modu kolektiboan kudeatzeko erakundeak
baimentzea eta indargabetzea, baldin eta nagusiki Katalunian badihardute,
baita erakunde horien jarduna ikuskatzeko eta kontrolatzeko zeregin osagarriak
betetzea ere.
Generalitateari dagokio jabetza industrialaren arloko eskumen betearazlea,
honako hauek ere beti barruan direla:
a) Pertsona fisiko zein juridikoek jabetza industrialari lotuta dituzten eskubideak
jasotzeko erregistroa ezartzea eta arautzea, Estatukoarekin koordinatuta
dagoela.
b) Industria-arloan aplikatutako Kataluniako toponimoak babesteko defentsa
juridikoa eta prozesala.
156. artikulua.- Datu pertsonalak babestea.
Generalitateari dagokio datu pertsonalak babesteko eskumen betearazlea, arlo
horretako oinarrizko eskubideen bermeak aintzakotzat hartuta, honako hauek
ere beti barruan direla:
a) Datu pertsonalak dituzten fitxategiak edo tratamenduak inskribatzea eta
kontrolatzea, datu horien sortzaile edo kudeatzaileak honako hauek direnean:
Kataluniako herri-instituzioak, Generalitatearen Administrazioa, Kataluniako
toki-administrazioak, autonomia-erakundeak eta zuzenbide publiko zein
pribatuko gainerako erakundeak, baldin eta autonomia- edo tokiadministrazioen
mendekoak badira, edo, edozein eratako zuzeneko zein
zeharkako kudeaketaren bidez, norberaren kontura zerbitzuak eman edo
jarduerak burutzen badituzte, eta Kataluniako unibertsitate-sistema osatzen
duten unibertsitateak ere bai.
b) Datu pertsonal pribatuak dituzten fitxategiak edo tratamenduak inskribatzea
eta kontrolatzea, sortzaile edo kudeatzaile edozein pertsona fisiko zein juridiko
izanda ere, Generalitatearen eskumenekoak edo Kataluniako toki-erakundeen
eskumenekoak diren gaiei lotutako zeregin publikoak betetzeko badira, eta
datu-tratamendua Katalunian egin bada.
c) Zuzenbide publikoko korporazioek sortu eta kudeatutako datu-fitxategiak eta
-tratamenduak inskribatzea eta kontrolatzea, korporazio horien eginkizunak soilsoilik
Kataluniako lurralde-esparruan burutzen direnean.
d) Legebiltzarrak izendatuta, agintaritza independentea eratzea, datu
pertsonalak babesteko eskubidea berma dezan Generalitateak dituen
eskumenen esparruaren barruan.
157. artikulua.- Publizitatea.
Publizitate-jarduera arautzeari buruzko eskumen esklusiboa Generalitateari
dagokio, Estatuaren merkataritza-legeriari kalterik egin gabe.
158. artikulua.- Ikerketa, garapena eta berrikuntza teknologikoa.
Generalitateak du eskumen esklusiboa, ikerketa zientifiko eta teknikoaren
arloan, Generalitatearen ikerketa-zentroen eta –egituren gainean, baita berak
finantzatutako proiektuen gainean ere; eskumen horren barruan egongo dira
beti honako hauek ere:
a) Ikerketa-lerro propioak ezartzea, eta proiektuak jarraitzea, kontrolatzea eta
ebaluatzea.
b) Katalunian dauden ikerketa-zentroak eta –egiturak antolatzea,
funtzionamendu-araubidea ezartzea, kontrolatzea, jarraipena egitea eta
egiaztapenak ematea.
c) Generalitateak deitutako eta finantzatutako bekak eta diru-laguntzak
arautzea eta kudeatzea.
d) Ikerlari edo ikerketa-laguntzaile diren langileei lanbide-prestakuntza ematea
eta beren zeregina arautzea.
e) Zientziaren inguruko informazioa zabaltzea eta emaitzak transferitzea.
Kataluniako ikerketa-zentroak eta –egiturak koordinatzeko eskumen partekatua
du Generalitateak.
Ikerketa, garapena eta berrikuntza sustatzeko politiken esparruan Estatuak eta
Generalitateak lankidetzan jarduteko irizpideak V. tituluan ezarritakoaren
esparruan finkatuko dira.
Era berean, arlo hauei dagokienez eragina duten politikak finkatzeko orduan,
bideak ezarri behar dira Generalitateak parte har dezan bai Europar
Batasunaren esparruan baita nazioarteko beste organismo eta instituzio
batzuetan ere.
159. artikulua.- Araubide juridikoa, prozedura, kontratazioa, desjabetzea eta
erantzukizuna Kataluniako herri-administrazioetan.
Generalitateari eskumen esklusiboa dagokio Kataluniako herri-administrazioen
prozeduraren eta araubide juridikoaren arloan, betiere, Konstituzioaren
149.1.18 artikuluak eraginik ez duen kasuetan.
Eskumen horren barruan, eginkizun hauek daude:
a) Administrazio-eginkizunak burutzeko beharrezko diren bitarteko guztiak,
ondare-ondasunen eta jabari publikokoen araubidea ere barruan dagoela.
b) Generalitatearen eskumenekoak diren esparru material guztietan
kontrolatzeko, ikuskatzeko eta zehatzeko ahalak.
c) Kataluniako zuzenbide substantiboaren berezitasunetik edo Generalitatearen
antolakundearen bereizgarrietatik datozen administrazio-prozedurako arauak
ematea.
Generalitateari eskumen partekatua dagokio, Kataluniako herri-administrazioen
prozedurari eta araubide juridikoari dagokielarik, 1. paragrafoan adierazi gabe
geratu den guztian.
Generalitateari dagozkio honako hauek, Kataluniako herri-administrazioetako
kontratuak direla-eta:
a) Eskumen esklusiboa, Kataluniako herri-administrazioetako organoek
kontratazio-gaietan izan beharreko antolamenduari eta eskumenei buruz, eta
Administrazioaren kontratuak gauzatu, aldatu eta suntsiarazteko arauei buruz,
Konstituzioaren 149.1.18 artikuluak eraginik ez duen kasuetan.
b) Eskumen partekatua, aurreko a) idatz-zatiaren arabera Generalitatearen
eskumen esklusiboan sartzen ez den guztirako.
Generalitateari dagokio nahitaezko desjabetze gaietan eskumen betearazlea,
honako hauek ere beti barruan direla:
a) Kataluniako administrazioak desjabetzeko ahalaz baliatu ahal izateko
egoerak, arrazoiak eta baldintzak erabakitzea.
b) Desjabetutako ondasunak balioesteko irizpideak ezartzea, beren izaera eta
gizartean bete beharreko eginkizuna nolakoak diren aintzat hartuta, Estatuko
legeriaren arabera.
c) Balio justua ezartzeko berariazko organoa sortzea eta arautzea, eta bere
prozedura finkatzea.
Generalitateari eskumen partekatua dagokio ondare-erantzukizunari buruzko
gaietan, Generalitateari zuzendutako erreklamazioak direla-eta, erantzukizuna
sor dezaketen arrazoiak ezartzeko, betiere, herri-administrazio guztietarako
erantzukizun-sistema orokorrarekin bat etorrita.
Generalitateak 1., 3., 4. eta 5. paragrafoei lotuta dituen eskumenak tokiko
autonomiaren printzipioa errespetatuta baliatu behar dira.
160. artikulua.- Toki-araubidea.
Generalitateari dagokio toki-araubidearen arloko eskumen esklusiboa, tokiko
autonomiaren printzipio errespetatuz, hauek barruan direla:
a) Generalitatearen instituzioen eta toki-erakundeen arteko harremanak
finkatzea, baita toki-erakundeen eta Generalitatearen Administrazioaren artean
eta toki-erakundeen euren artean lankidetzan eta elkarlanean jarduteko
antolamendu- eta harreman-teknikak ere, elkartegintza, mankomunitate,
itunpeko zein partzuergo bidezkoak ere barruan direla.
b) Udalerriek eta gainerako toki-erakundeek 84. artikuluan zehaztutako
esparruetan berezko dituzten eskumenak eta ahalak ezartzea.
c) Jabari publikoko ondasunak, herri-ondasunak eta ondare-ondasunak
erabiltzeko araubidea, eta zerbitzu publikoak emateko moduak zehaztea.
d) Generalitateak eratutako toki-erakundeen gobernu-organoak ezartzea, eta
organo horien guztien erabakia hartzeko araubidea eta funtzionamendua
finkatzea.
e) Toki-erakundeen antolamenduak dituen organo osagarrien araubidea
finkatzea.
Generalitateari dagokio eskumen partekatua 1. paragrafoan ezarrita ez dauden
kasu guztietan.
Generalitateari dagokio berak eratutako toki-erakundeen hauteskundearaubidearen
arloko eskumen esklusiboa, Konstituzioaren bitartez bermatuta
daudenena salbuespen dela.
161. artikulua.- Erlijio-erakundeekiko harremanak.
Generalitateak eskumen esklusiboa du Katalunian diharduten erlijioerakundeen
arloan; eskumen horrek bere barnean hartuko ditu, egoera edozein
dela ere, erakunde horiek beren jardunak gauzatzeko Generalitatearen
eskumenen esparruan lankidetza- eta elkarlan-mekanismoak arautzea eta
ezartzea.
Generalitateari dagokio erlijio-askatasunaren inguruko gaietako eskumen
betearazlea.
Eskumen horrek barruan hartuko ditu, beti:
a) Erlijio-erakundeei buruzko Estatuko erregistroa kudeatzen parte hartzea,
beren jarduna Katalunian burutzen duten erlijio-elkarteak, -konfesioak eta elizak
direla-eta, betiere, legeetan ezarritakoarekin bat etorrita.
b) Erlijio-erakundeei buruzko Estatuko Erregistroan jasota dauden erlijioelkarteekin,
erlijio-konfesioekin eta elizekin Generalitatearen eskumenen
esparruan lankidetza-akordioak eta –hitzarmenak sinatzea.
c) Erlijio-erakundeei buruzko Estatuko Erregistroan jasota dauden erlijioelkarteekin,
erlijio-konfesioekin eta elizekin Estatuak sinatuta dituen lankidetzaakordioak
eta -hitzarmenak sustatzea, garatzea eta betearaztea Generalitateak
dituen eskumenen esparruan.
Erlijio-erakundeei buruzko gaietan Estatu osorako eginkizunak esleituta dituzten
organoetan lankidetzan jarduten du Generalitateak.
162. artikulua.- Sanitatea, osasun publikoa, farmazia-antolamendua eta
farmaziako produktuak.
Generalitateari dagokio, sanitatearen eta osasun publikoaren arloan, osasunarloko
zentroak, zerbitzuak eta establezimenduak antolatu, barnefuntzionamendua
eratu, ebaluatu, ikuskatu eta kontrolatzeko eskumen
esklusiboa.
Generalitateari dagokio farmazia-antolamendua Konstituzioaren 149.1.16
artikuluko esparruaren barruan.
Generalitateari dagokio, kasu guztietan, ondorengo arlo hauetako eskumen
partekatua:
a) Osasun-arloan, arlo soziosanitarioan eta osasun mentaleko arloan publikoak
diren prestazioak eta zerbitzuak antolatzea, planifikatzea, zehaztea, arautzea
eta betearaztea, maila guztietan eta herritar guztientzat.
b) Osasun publikoa zaintzeko, babesteko eta sustatzeko neurriak eta jardunak
antolatzea, planifikatzea, zehaztea, arautzea eta betearaztea esparru guztietan,
honako hauek ere barruan direla: laneko osasuna, giza osasunean eragina izan
dezakeen animalien osasuna, elikagaien osasuna, ingurumeneko osasuna eta
zaintza epidemiologikoa.
c) Hedadura publikoa duten osasun-baliabideak planifikatzea, eta osasunjarduera
pribatuak osasun-sistema publikoarekin koordinatzea.
d) Osasun-arloko prestakuntza espezializatua, horren barruan honako hauek
daudela: irakaskuntza-zentroak egiaztatzea eta ebaluatzea; plazen eskaintza
planifikatzea; espezialitateetako nahiz berariazko trebakuntza-esparruetako
prestakuntza-programak kudeatzen eta deialdia egiten parte hartzea, eta
berariazko trebakuntza-esparruetako diplomak ematea.
e) Osasun-sistema publikoaren zerbitzura diharduten langileen estatutuaraubidea
eta prestakuntza.
Generalitateak parte hartuko du sanitatearen eta osasun publikoaren arloa
estatu-mailan planifikatzen eta koordinatzen, V. tituluan ezarritakoarekin bat
etorrita.
Generalitateari dagokio Estatuko legeriaren eskumen betearazlea farmaziako
produktuen arloan.
163. artikulua.- Segurtasun pribatua.
Generalitateari dagokio Estatuko legeria betearaztea honako arlo hauetan:
a) Egoitza soziala Katalunian dutela, beren jarduera-esparrua Kataluniako
lurraldera mugatzen duten segurtasun pribatuko enpresei baimena ematea.
b) Katalunian segurtasun pribatuaren arloan egiten diren jardunak ikuskatzea
eta zehatzea.
c) Segurtasun pribatuaren arloko langileak prestatzeko zentroak baimentzea.
d) Segurtasun- eta ikerketa-zerbitzu pribatuak Generalitateko Poliziarekin eta
Kataluniako Udaltzaingoekin koordinatzea.
164. artikulua.- Segurtasun publikoa.
Segurtasun publikoaren arloan, Estatuko legerian ezarritakoaren arabera,
honako hauek dagozkio Generalitateari:
a) Kataluniako segurtasun publikoaren sistema planifikatzea eta arautzea, eta
udaltzaingoak antolatzea.
b) Generalitatearen Polizia - Mossos d’Esquadra – sortzea eta antolatzea.
c) Trafikoaren kontrola eta zaintza.
Generalitateari dagokio Mossos d’Esquadra, Generalitatearen Poliziaren
goreneko agintea izatea eta udaltzaingoen jarduera koordinatzea.
Generalitateari dagokio, segurtasunari buruzko estatu-legeriaren esparruaren
barruan, Estatuak ematen dizkion ahalmen betearazleak, eta, honako hauek
ere bai, beti:
a) Biltzeko eta manifestatzeko eskubideak baliatzeari buruz gobernueginkizunak
betetzea.
b) Natura, ingurumena eta baliabide hidrologikoak zaintzeko xedapenak
betearaztea.
Generalitateak segurtasun-batzorde baten bitartez hartuko du parte, batzorde
horretan Generalitateak eta Estatuak kide-kopuru bera dutela eta
Generalitateko lehendakaria batzordeko buru dela, segurtasun-politikak eta
Estatuko nahiz Kataluniako polizia-gorputzen jarduna koordinatzen, nazioarteko
esparruan informazioa elkarrekin trukatzen, eta beste herrialde batzuetako
polizia-agintaritzekin lankidetza- eta sorospen-harremanak izaten.
Generalitatea, Estatuarekin ados jarrita, presente egongo da, beste herrialde
batzuetako poliziekin lankidetzan jarduteko lan-taldeetan, Estatua partaide
denean.
Generalitatearen Poliziak - Mossos d’Esquadra – Kataluniako lurralde osoa du
jardun-eremutzat, eta polizia-gorputz bati dagozkion eginkizunak betetzen ditu,
honako esparru hauek xede hartuta:
a) Herritarren segurtasuna eta ordena publikoa.
b) Administrazio-polizia, Estatuko arautegitik datorrena ere barruan dela.
c) Polizia judiziala eta krimen-gaietako ikerketa, antolatutako krimenak eta
terrorismoak dituzten modu guztiak barruan direla, betiere, legeetan
ezarritakoari jarraituz.
165. artikulua.- Gizarte-segurantza.
Generalitateari dagokio gizarte-segurantzaren arloko eskumen partekatua,
betiere, Gizarte Segurantzak finantza aldetik izan beharreko solidaritatea eta
ondare nahiz ekonomia aldetik izan beharreko batasuna errespetatuta, hauek
ere barnean direla:
a) Estatuko legedia garatzea eta betearaztea, ekonomia-erregimena eratzen
duten arauak izan ezik.
b) Gizarte Segurantzaren ekonomia-erregimena kudeatzea.
c) Katalunian gizarte-segurantzaren sistemako osasun-laguntza eta gizartezerbitzuak
osatzen dituzten zerbitzuak eta ondarea antolatzea eta kudeatzea.
d) Gizarte Segurantzaren sistemarekin lankidetzan diharduten instituzio,
enpresa eta fundazioak antolatzea eta beren gaineko administrazio-ahalak
baliatzea, betiere, c) idatz-zatian jasotako gaiei dagokienez, baita laneko
istripuen eta lanbide-gaixotasunen mutuek laneko arriskuei aurrea hartzeko
Katalunian burutzen diren jardunak koordinatzea ere.
e) Laguntzako pentsioak aitortzea eta kudeatzea.
f) Gizarte Segurantzaren prestazioei lotuta osasuneko sisteman egiten diren
jardunak koordinatzea.
Generalitateak, helburu horiek betetzearren eta bere lurraldearen barruan,
gorago adierazitako arloekin zerikusia duten zerbitzu guztiak antolatu eta
administratu ahal izango ditu, eta instituzio, erakunde eta fundazioen gaineko
tutoretza-lana egingo du osasunaren eta gizarte-segurantzaren arloan,
Estatuari goi-mailako ikuskaritza-lana utzita.
166. artikulua.- Gizarte-zerbitzuak, boluntarioak, adingabeak eta familien
sustapena.
Generalitateari dagokio gizarte-zerbitzuen arloko eskumen esklusiboa, honako
hauek ere beti barruan direla:
a) Prebisio publikorako beste sistema batzuen osagarri direla edo helburu
asistentziala dutela, gizarte-zerbitzuen jarduna, laguntza teknikoak eta laguntza
ekonomikoak arautzea eta antolatzea.
b) Katalunian gizarte-zerbitzuak ematen dituzten erakunde, zerbitzu eta
establezimendu publiko zein pribatuak arautzea eta antolatzea.
c) Pobrezia-egoeran bizi diren edo gizartearen beharrizana duten pertsonei eta
kolektiboei begira berariaz egindako planak eta programak arautzea eta
onartzea.
d) Gizarte-babes osagarria ematen duten sistema pribatuak kontrolatzea eta
arlo horretan esku hartzea.
Generalitateari dagokio boluntarioen arloko eskumen esklusiboa; eskumen
horrek bere barnean hartuko ditu, egoera edozein dela ere, instituzio publiko
zein pribatuen bitartez edo norbanakoak bere kabuz bultzatutako solidaritatea,
elkartasuna eta boluntario-lana arautzea eta sustatzea, baita jarduna bera
definitzea ere.
Generalitateari eskumen hauek dagozkio, adingabeen arloan:
a) Adingabeak babesteko arloko eskumen esklusiboa; eskumen horrek bere
barruan hartuko du, egoera edozein dela ere, babesik ez duten adingabeak edo
arrisku-egoeran daudenak eta, betiere zigor-legeria errespetatuta, arau-hausle
adingabeak babesteko eta zaintzeko instituzio publikoak arautzea baita babeserregimena
bera ere.
b) Adingabeen eskumenetan eragina duen legeria penala eta prozesala egiten
eta aldatzen hartuko du parte Generalitateak.
Generalitateari eskumen esklusiboa dagokio familiak eta haurrak sustatzeko
arloan, egoera edozein dela ere eskumen horren barruan sartuta, babes soziala
emateko neurriak hartzea eta betearaztea.
167. artikulua.- Kataluniako ikurrak.
Generalitateari dagokio Kataluniako ikurrak arautu, antolatu, taxutu eta
zaintzeko arloari buruzko eskumen esklusiboa, betiere, honako Estatutu
honetan ezarritakoarekin bat etorrita.
168. artikulua.- Espetxe-sistema.
Generalitateari dagokio Estatuak espetxe-arloan dituen legeei buruzko
eskumen betearazlea, honako hauek ere beti barruan direla:
a) Espetxe-arloko arautegia Kataluniako gizartearen errealitateari egokitzeko
xedapenak emateko gaitasuna.
b) Kataluniako espetxe-jarduera kudeatzea erabat, eta, batez ere, Katalunian
dauden edozein eratako espetxe-instituzioak zuzentzea, antolatzea, araubidea
ezartzea, jardunaraztea, planifikatzea eta ikuskatzea.
c) Katalunian dauden espetxe-establezimenduak planifikatzea, eraikitzea eta
eraberritzea.
d) Kataluniako espetxe-administrazioari atxikitako ondasun higiezinak eta
ekipamenduak baita berari esleitutako bitarteko material guztiak ere
administratzea eta ondare-kudeaketa burutzea.
e) Kartzelan preso dauden pertsonek ordainsaria jasota egiten duten lana
planifikatzea eta antolatzea, baita kartzelaren ordezko beste neurri batzuk eta
gizarteratzeko jarduerak betearaztea ere.
Generalitateak txostenak egin ahal izango ditu indultuak emateko prozeduran.
169. artikulua.- Garraioak.
Generalitateak eskumen esklusiboa du bidaiariak zein salgaiak errepidez,
trenbidez zein kablez batetik bestera eramateko lurreko garraioei buruz,
azpiegituraren titulartasuna edozeinena dela ere, erabat eta osorik Kataluniako
lurraldearen barnetik igarotzen badira.
Eskumen horrek barruan hartuko ditu, beti:
a) Garraio-zerbitzuak eta jardunak arautzea, planifikatzea, kudeatzea,
koordinatzea eta ikuskatzea.
b) Garraio-jardunak burutu ahal izateko administrazioak izan beharreko eskuhartzea
arautzea.
c) Auto-ibilgailuetan bidaiariak batetik bestera eramateko eskatu ahalako
garraio-zerbitzuak eta hiri barruko garraioa arautzea.
d) Turismo-arloko garraioa, eskolakoa edo adingabeena, osasun-arlokoa,
hileta-zerbitzuetakoa, gai arriskutsuak edo galkorrak eramatekoa eta berariazko
araubidea beharrezko duten beste garraio batzuk berariaz arautzea, segurtasun
publikoari buruzko estatu-eskumenak errespetatuta.
e) Bitartekaritza-sistema bat arautzea garraio-arloan.
f) Lurrez egindako garraioen gaineko zerga-ahala izatea.
Kataluniako lurraldetik erabat igarotzen diren garraio-lineak edo –zerbitzuak
esparru zabalagoetako linea edo zerbitzuetan txertatu ahal izateko,
Generalitatearen txostena beharko da aurretiaz.
Beste autonomia-erkidego batzuekin edo nazioarteko joan-etorriekin izan
beharreko komunikazioa bermatzeko trenbide-zerbitzuak ezartzen hartuko du
parte Generalitateak, betiere, V. tituluan ezarritakoarekin bat etorrita.
Generalitateak eskumen esklusiboa du Katalunian dauden garraio-, logistikaeta
banaketa-zentroei buruz, ondorengo hauek ere eskumen horren barruan
daudela:
a) Zama-lanen inguruko informazio- eta banaketa-zentroak.
b) Errepideko garraio-geltokiak.
Generalitateari eskumen esklusiboa dagokio Katalunian dauden garraioen
antolakuntzari, logistikari eta banaketari lotutako jardueren operadoreen
inguruan.
Generalitateari dagokio, erabat Kataluniatik igarotzen bada, itsasoko zein
ibaietako garraio-arloko eskumen esklusiboa, betiere, Estatuak merkataritzako
nabigazioari eta portuei dagokienez dituen eskumenak errespetatuta; hauek ere
eskumen barruan daude:
a) Itsasoz nahiz ibaiz bidaiariak eramateko garraioa arautzea, planifikatzea eta
kudeatzea.
b) Itsasoz nahiz ibaiz egindako garraioarekin zerikusia duten jarduerak
burutzeko eta zerbitzuak emateko Administrazioaren esku hartzea.
c) Jarduera horretan aritzeko beharrezko diren betekizunak.
170. artikulua.- Lana eta lan-harremanak.
Generalitateari dagokio lanaren eta lan-harremanen arloko eskumen
betearazlea, honako hauek ere beti barruan direla:
a) Lan-harremanak eta lan-baldintzak.
b) Enplegu-politika aktiboak sustatzea, eta, horren barruan, lan-eskean
dabiltzanei eta lanean dihardutenei prestakuntza egokia ematea, baita eman
beharreko diru-laguntzak kudeatzea ere.
Generalitateak parte hartuko du Kataluniako lurralde-eremua gainditzen duten
prestakuntza-plan nahiz -jardunetan.
c) Kataluniako lanbide-kualifikazioak finkatzea.
d) Laneko arloan bitartekari-lanak egitea; horri lotuta daude egoitza Katalunian
duten enplegu-agentziak arautu, baimendu eta kontrolatzeko zereginak ere.
e) Negoziazio kolektiboa eta lan-hitzarmen kolektiboen erregistroa.
f) Katalunian dauden lan-zentroen artean lantoki-aldaketa kolektiboak gertatzen
direnean, enplegua eta administrazio-jarduna erregulatzeko prozedurak
ezartzea.
g) Laneko arriskuei aurrea hartzea, eta laneko segurtasuna eta osasuna
zaintzea.
h) Lan-arloko arau-hausteak zehatzeko ahala izatea, bere eskumenei dagokien
esparruan.
i) Katalunian egiten diren grebetan errespetatu beharreko gutxieneko zerbitzuak
ezartzea.
j) Jarduna esklusiboki Katalunian burutzen duten enpresetako lan-hitzarmen
kolektiboen legezkotasun-kontrola egitea, eta, hala badagokio, ondoren
erregistroan jasotzea.
k) Lan-arloko adiskidetze-, bitartekotza- eta arbitraje-tresnak ezartzea.
l) Kataluniako lurralde osoan erabili beharrekoa izango den jaiegunen egutegia
egitea.
Generalitateari dagokio, artikulu honetan jasotako guztiaren inguruan,
ikuskaritza-eginkizun publikoari buruzko eskumen betearazlea.
Ildo horretan, eginkizun hori bete behar duten kidegoetako funtzionarioak
Generalitateari lotuta egongo dira, antolamendu eta funtzionamendu aldetik.
Gizartearen esparruan ikuskaritza-eginkizuna eraginkortasunez beteko dela
bermatzeko formulak ezarriko dira,V. tituluan aurreikusitako lankidetzamekanismoen
bitartez.
171. artikulua.- Turismoa.
Generalitateari dagokio turismo-arloko eskumen esklusiboa, honako hauek ere
beti barruan direla:
a) Turismo-arloa antolatzea eta planifikatzea.
b) Turismoa sustatzea, eta, horrekin batera, atzerriko erakundeekin
hitzarmenak sinatzea eta atzerrian bulegoak sortzea ere bai.
c) Turismo-enpresak eta establezimenduak arautzea eta sailkatzea, eta
Generalitatearen titulartasunpean dauden turismo-establezimenduen sarea
kudeatzea.
Establezimendu horien eta Katalunian dauden Estatuaren paradore-sareko
establezimenduen arteko koordinazioa bideratzearren, Generalitateak parte
hartuko du, Estatuko legeriak ezarritakoari jarraituz, Espainiako Turismo
Paradoreen administrazio-organoetan.
d) Turismoko zerbitzu-emaileek eta -erabiltzaileek berariaz dituzten eskubideak
eta eginbeharrak arautzea, baita auziak ebazteko aukeran erabilgarri diren
bideak ere.
e) Turismoari buruzko ikasketak eta prestakuntza arautzea, titulu ofizialik
eskuratzeko eskubiderik ematen ez denean.
f) Turismoa sustatzeko eta arlo horretan laguntzak emateko lerro publikoak
kontrolatzea, betearaztea, baldintzak arautzea eta irizpideak zehaztea.
172. artikulua.- Unibertsitateak.
Generalitateak du Unibertsitateko irakaskuntzaren arloko eskumen esklusiboa,
Unibertsitatearen autonomiari kalterik egin gabe, eta zeregin hauek oinarri:
a) Kataluniako unibertsitate-sistema programatzea eta koordinatzea,
koordinazio orokorraren esparruan.
b) Unibertsitate publikoak sortzeko erabakiak hartzea eta unibertsitate pribatuak
baimentzea.
c) Unibertsitate publikoen estatutuak eta unibertsitate pribatuen antolamendueta
funtzionamendu-arauak onartzea.
d) Unibertsitateetara iristeko sarrera-prozedurak koordinatzea.
e) Unibertsitateei berariaz dagozkien tituluen inguruko esparru juridikoa
finkatzea, Unibertsitatearen autonomia-printzipioarekin bat etorrita.
f) Unibertsitateen finantzaketa propioa gauzatzea, eta, hala badagokio,
Unibertsitateko irakaskuntza-gaietarako diren estatu-funtsak kudeatzea.
g) Unibertsitateko prestakuntzarako bekak eta diru-laguntzak emateko sistema
propioa arautzea eta kudeatzea, eta, hala badagokio, gai honetarako diren
estatu-funtsak arautzea eta kudeatzea.
h) Unibertsitatean kontratatuta diharduten irakasle eta ikerlarien ordainsarierregimena
finkatzea eta irakasle funtzionarioen ordainsari gehigarriak
ezartzea.
Generalitateak du, Unibertsitateko irakaskuntzaren arloan, 1. paragrafoan
adierazi gabe geratu den guztiari buruzko eskumen partekatua,
Unibertsitatearen autonomiari kalterik egin gabe, eta zeregin hauek beti barruan
direla:
a) Unibertsitateak eta unibertsitate-zentroak sortzeko eta onartzeko nahiz
ikastegi horiek Unibertsitateei atxikitzeko betekizunak arautzea.
b) Unibertsitate publikoen antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko
araubide juridikoa ezartzea, ordezkaritza- eta gobernu-organoak ere barnean
direla.
c) Unibertsitate-titulu ofizialak eman ahal izateko irakaskuntza-zentro publikoak
nahiz pribatuak atxikipena onestea edo ezestea, unibertsitate publikoetan
unibertsitate-zentroak sortzea, aldatzea eta kentzea, baita zentro horiek
unibertsitate pribatuetan onestea ere, eta irakaskuntza-gaiak ezartzea eta
ezabatzea.
d) Unibertsitateetara iristeko moduak arautzea.
e) Unibertsitatean kontratu bidez nahiz funtzionario gisa diharduten irakasle eta
ikerlarien erregimena arautzea.
f) Unibertsitateko irakaskuntzaren kalitatea eta bikaintasuna ebaluatzea eta
bermatzea, baita irakasle nahiz ikerlari diharduten langileena ere.
Generalitateak unibertsitateko titulu ofizialak emateko eskumen betearazlea du.
173. artikulua.- Bideozaintza eta soinuen nahiz grabaketen kontrola.
Generalitateak eskumena du Kataluniako poliziak nahiz enpresa edo
establezimendu pribatuek esparru publikoan bideozaintza eta soinu-kontrola
edo grabaketak nahiz antzeko beste bide batzuk erabiltzeari buruz.
Oinarrizko eskubideak errespetatuta baliatu beharko du eskumen hau
Generalitateak.
V. TITULUA
Generalitatearen harreman instituzionalak
I. KAPITULUA
Generalitateak Estatuarekin eta beste autonomia-erkidego batzuekin dituen
harremanak
174. artikulua.- Xedapen orokorrak.
Generalitateak eta Estatuak laguntza ematen diote elkarri eta lankidetzan
jarduten dute, bakoitzaren eskumenak modu eraginkorrean baliatzeko eta baten
zein bestearen interesak defendatzeko beharrezko denean.
Generalitateak beste autonomia-erkidego batzuekin lankidetza-harremanak
ezar ditzake, politika erkideak finkatzeko, beren eskumenak modu
eraginkorrean betetzeko, eta interes erkideko gaiak tratatzeko, batez ere,
lurraldeaz gaindiko irispidea duten gaiak direnean.
Generalitateak beren eskumenak modu eraginkorrean betetzeko beharrezko
den laguntza guztia eman behar die gainerako autonomia-erkidegoei.
Generalitateak parte hartzen du, bere eskumenetan eragina dutenean, Estatuak
erabakiak hartzeko dituen instituzio, organismo eta prozeduretan, betiere,
Estatutu honetan eta legeetan ezarritakoaren arabera.
LEHEN ATALA.
ESTATUAREKIN ETA BESTE AUTONOMIA-ERKIDEGO BATZUEKIN
LANKIDETZAN ARITZEA
175. artikulua.- Generalitatearen eta Estatuaren arteko lankidetzarako tresnak.
Generalitateak eta Estatuak, bakoitzak dituen eskumenen esparruan, interes
erkideko xedeak betetzeko egoki iritzitako lankidetza-hitzarmenak sina
ditzakete eta gainerako lankidetza-bideak ere erabil ditzakete.
Generalitateak, interes erkideko esparru eta gaietan, alde anitzeko organo eta
prozedurak ere erabiltzen ditu Estatuarekin lankidetzan aritzeko orduan.
176. artikulua.- Generalitatearen eta Estatuaren arteko lankidetzaren ondorioak.
Estatuarekin eta beste autonomia-erkidego batzuekin lankidetzan jarduteko
Generalitateak alde biko zein alde anitzeko organo eta mekanismoetan parte
hartzeak ez dakar berari dagozkion eskumenen titulartasunean aldaketarik.
Estatuarekin eta beste autonomia-erkidego batzuekin borondatezko lankidetza
izateko alde anitzeko mekanismoen esparruan hartutako erabakiak,
Generalitateak erabaki horri buruzko adostasuna adierazi ez badu, ez du loturaindarrik
izango Generalitatearentzat.
Borondatezko lankidetza izateko alde anitzeko mekanismoen esparruan
hartutako akordioei buruzko erreserba jakinarazi dezake Generalitateak, bere
onespenik gabe hartutako akordioak direnean.
177. artikulua.- Generalitatearen eta Estatuaren arteko hitzarmenen araubidea.
Generalitateak sinatutako hitzarmenak direla-eta errespetatu beharreko
araubide juridikoa, Generalitateari berari dagokionez, Legebiltzarreko legeak
ezarri behar du.
Generalitateko Gobernuak eta Estatuko Gobernuak elkarrekin sinatutako
hitzarmenak «Diari Oficial de la Generalitat de Catalunya» aldizkari ofizialean
argitaratu behar dira, sinatu diren egunetik hasita hilabeteko epean.
Hitzarmenak, hirugarrenei dagokienez, «Boletín Oficial del Estado» aldizkarian
argitaratzen diren egunean izango dira eraginkorrak.
178. artikulua.- Beste autonomia-erkidego batzuekin sinatutako hitzarmenak eta
akordioak.
Generalitateak elkarlanerako hitzarmenak eta lankidetza-akordioak sina ditzake
beste autonomia-erkidego batzuekin.
Beste autonomia-erkidego batzuekin sinatutako hitzarmen eta akordioetan,
besteak beste, organo mistoak sortzea erabaki dezakete, baita elkarren artean
garatzeko proiektuak, planak eta programak ezartzea ere.
Sinatzekoak diren hitzarmen eta akordioek legegintzako ahalmenetan eragina
dutenean, orduan bakarrik izango da beharrezkoa Legebiltzarrak aurretiaz
onespena ematea.
Gainerakoetan, hitzarmen eta akordio hori sinatu dela jakinarazi behar dio
Gobernuak Legebiltzarrari, sinadura-egunetik hasita, hilabeteko epean.
Generalitateak beste autonomia-erkidego batzuekin sinatutako lankidetzahitzarmenen
berri jakinarazi behar zaie Gorte Nagusiei; jakinarazpena egin eta
hirurogei egunera jarriko dira indarrean hitzarmen horiek, baldin eta Gorte
Nagusiek Konstituzioaren 145.2. artikuluaren arabera aurretiaz baimena behar
duten lankidetza-akordio direla adierazten ez badute.
Generalitateak beste autonomia-erkidego batzuekin sinatutako hitzarmenak eta
akordioak «Diari Oficial de la Generalitat de Catalunya» aldizkarian argitaratu
behar dira, sinatu diren egunetik hasita berrogeita bost eguneko epean eta
hilabeteko epean, hurrenez hurren.
BIGARREN ATALA.
ESTATUAK ERABAKIAK HARTZEKO DITUEN INSTITUZIO ETA
PROZEDURETAN PARTE HARTZEA
179. artikulua.- Senatariak Legebiltzarrean agertzea.
Katalunian hautatutako senatariek eta Senatuan Generalitatearen ordezkari
direnek, eurek hala eskatuta, agerraldiak egin ditzakete Legebiltzarrean
Senatuan egiten ari diren lanaren berri emateko, betiere, Legebiltzarreko
erregelamenduak ezarritako eran.
180. artikulua.- Konstituzio Auzitegiko eta Botere Judizialeko Kontseilu
Nagusiko kideak izendatzea.
Generalitateak parte hartzen du Auzitegi Konstituzionaleko magistratuak eta
Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiko kideak izendatzeko prozeduretan,
betiere, legeetan ezarritakoari, edo, hala dagokionean, Legebiltzarreko
ordenamenduari jarraituz.
181. artikulua.- Jarduera ekonomikoaren antolamendu orokorrean parte
hartzea.
Generalitateak jarduera ekonomikoaren antolamendu orokorrean eragina duten
Estatuko erabakiak hartzeko orduan hartzen du parte, betiere, Konstituzioaren
131.2. artikuluan ezarritakoaren esparru barruan.
182. artikulua.- Ekonomia- eta gizarte-organismoetan ordezkariak izendatzea.
Generalitateak Espainiako Bankuaren, Balore Merkatuko Batzorde
Nazionalaren eta Telekomunikazioen Merkatuko Batzordearen zuzendaritzaorganoetako
kideak izendatzen ditu edo horiek izendatzeko prozeduretan
hartzen du parte, eta inoiz horien ordez egon daitezkeen organismoetakoak,
baita Estatuko gainerako organismoetakoak ere, baldin eta Generalitatearen
eskumenekin zerikusia duten garrantzizko gai ekonomikoa eta sozialak direlaeta
arauak emateko agintaritza-eginkizunak betetzen badituzte, betiere, erabili
beharreko legeetan ezarritakoaren bat etorrita.
Generalitateak Estatuko enpresa publikoetako, finantza-instituzioetako eta
ekonomia- eta energia-organismoetako kideak izendatzen ditu edo horiek
izendatzeko prozeduretan hartzen du parte, baldin eta, enpresa, instituzio edo
organismo horien eskumena, Kataluniara hedatuta egonda ere, Generalitateari
esleitzekoa ez bada.
Generalitateak Kontu Auzitegiko kideak izendatzen ditu edo horiek izendatzeko
prozeduretan hartzen du parte, eta, era berean, Ekonomia eta Gizarte
Kontseilukoak, Zerga Agentziakoak, Energiaren Batzorde Nazionalekoak,
Datuak Babesteko Espainiako Agentziakoak eta Irrati-telebistako
Kontseilukoak, baita inoiz horien ordez egon daitezkeen organismoetakoak, eta
esparru horietan gerora sortzen direnetakoak ere, betiere, erabili beharreko
legeetan ezarritakoaren bat etorrita.
Generalitateak, erakundearen nolakotasunak hala eskatzen badu eta egoitza
nagusia Katalunian ez badago, Estatuari eskatu ahal izango dio 1. paragrafoan
adierazi diren organismoen lurralde-ordezkaritzak sor ditzan.
HIRUGARREN ATALA.
GENERALITATEAREN ETA ESTATUAREN ARTEKO BITARIKO BATZORDEA
183. artikulua.- Generalitatearen eta Estatuaren arteko Bitariko Batzordearen
eginkizunak eta osaera.
Generalitatearen eta Estatuaren arteko Bitariko Batzordeak izan behar du, 3.1.
eta 174. artikuluetan ezarritako printzipioen arabera, Generalitatearen eta
Estatuaren gobernuen arteko harreman-esparru orokor eta iraunkorra, honako
hauek xede direla:
a) Generalitateak parte hartzea eta lankidetzan aritzea, Kataluniako autonomian
eragina duten Estatuko eskumenak baliatzerakoan.
b) Informazioa elkarrekin trukatzea, eta, hala dagokionean, lankidetzarako
bideak ezartzea bakoitzaren politika publikoetan eta interes erkideko gaietan.
Generalitatearen eta Estatuaren arteko Bitariko Batzordearen eginkizun dira
eztabaidatzea, proposamenak egitea, eta, hala badagokio, akordioak egitea
Estatutu honetan ezarritako kasuetan, eta, oro har, honako esparru hauek
oinarri hartuta:
a) Lege-proiektuak, baldin eta Estatuaren eta Generalitatearen artean
eskumenak banatzeko orduan berariaz eragina badute.
b) Generalitatearen eskumenetan eta interesetan berariaz eragina duten arlo
guztietan, Estatuko Gobernuaren politika ekonomiko orokorra programatzea,
politika hori aplikatu eta garatzeko modua zehaztuta.
c) Estatuaren eta Generalitatearen arteko lankidetza hobetzeko hartu beharreko
neurri egoki guztiak sustatzea, eta interes erkideko esparruetan bakoitzak
dituen eskumenak modu eraginkorragoan baliatuko direla bermatzea.
d) Bi aldeen artean eskumen-arloan sortutako auziak aztertzea, eta, hala
badagokio, horiek konpontzeko neurriak hartzea.
e) Estatuaren eta Generalitatearen artean ezarri diren lankidetza-mekanismoak
nola funtzionatzen duten ebaluatzea, eta mekanismo horiek hobetzeko bidea
eman dezaketen proposamenak egitea.
f) Zerrenda bat proposatzea, zehatz adierazita Generalitateak Estatuko zein
enpresa publiko, finantza-instituzio eta ekonomia-organismotan izendatuko ahal
izango dituen ordezkariak, eta ordezkaritza hori burutzeko zein modalitate eta
era erabiliko dituen.
g) Europako politikari buruzko jarraipena egitea, Generalitateak Europar
Batasuneko gaietan izango duen partaidetza eraginkorra izango dela
bermatzeko.
h) Generalitateari berari dagozkion eskumenetan eragina duten Estatuaren
kanpo-harremanei buruz jarraipena egitea.
i) Legeetan ezarritako edo bi aldeek planteatutako interes erkideko gaiak
aztertzea.
Estatuak eta Generalitateak kide-kopuru berbera izango dute Generalitatearen
eta Estatuaren arteko Bitariko Batzordean.
Lehendakaritza txandaka beteko da alde bien artean, eta txandak urtebetekoak
izango dira.
Batzordeak idazkaritza iraunkorra izango du, eta ongi iritzitako azpibatzordeak
eta komiteak sortu ahal izango ditu.
Batzordeak urtero txostena egin, eta Estatuko Gobernuari eta Generalitatearen
Gobernuari nahiz Legebiltzarrari igorri behar die.
Generalitatearen eta Estatuaren arteko Bitariko Batzordeak gutxienez urtean bi
aldiz egingo du osoko bilkura; bi aldeetako batek halaxe eskatzen duen
guztietan ere bildu behar du.
Generalitatearen eta Estatuaren arteko Bitariko Batzordeak alde bien arteko
adostasunez onartuko du funtzionamendu- eta barne-erregelamendua.
II. KAPITULUA
Generalitateak Europar Batasunarekin dituen harremanak
184. artikulua.- Xedapen orokorra.
Generalitateak parte hartzen du, Estatutu honek eta Estatuko legeriak ezartzen
dutenaren arabera, Kataluniako eskumenetan edo interesetan eragina dutelarik,
Europar Batasunarekin zerikusia duten gaietan.
185. artikulua.- Europar Batasunaren tratatuetan parte hartzea.
Europar Batasunaren tratatuak berriz begiratzen direnean, baita, hala
dagokionean, gero horiek sinatzen eta berresten direnean ere, Estatuko
Gobernuak Generalitateari jakinarazi behar dio horren berri.
Generalitatearen Gobernuak eta Legebiltzarrak gai honen inguruan egoki
iritzitako oharrak helarazi behar dizkiete Estatuko Gobernuari eta Gorte
Nagusiei.
Jatorrizko tratatuak berriz aztertzeko eta negoziatzeko prozeduretan eta tratatu
berriak onesteko prozeduretan parte hartzen duten Espainiako ordezkaritzetan
Generalitatearen ordezkariak sar ditzake Estatuko Gobernuak, Generalitatearen
eskumen esklusioboei eragiten dieten gaietan.
186. artikulua.- Estatuaren jarrerak sortzerakoan parte hartzea.
Estatuak Europar Batasunean, eta, batez ere, Ministroen Kontseiluan izan
beharreko jarrerak finkatzerakoan parte hartzen du Generalitateak,
Kataluniaren eskumenetan edo interesetan eragina duten gaiei dagokienez,
eta, betiere, Estatutu honetan eta arlo honi buruzko legerian ezarritakoaren
arabera.
Generalitateak alde biko prozedurak erabilita hartu behar du parte berarengan
modu esklusiboan eragina duten Europako gaiak direla-eta Estatuaren jarrerak
finkatzerakoan.
Gainerako kasuetan, ezarriko diren alde anitzeko prozedurak erabilita
bideratuko da partaidetza hori.
Generalitateak adierazten duen jarrerak erabakigarria izan behar du Estatuaren
jarrera finkatzeko orduan, bere eskumen esklusiboetan eragina duten gaiak
badira, eta Europako proposamen edo ekimen horiek finantza edo
administrazio aldetik garrantzi handiko ondorioak ekar badiezazkiokete
Kataluniari.
Gainerakoetan, jarrera hori entzun egin beharko du Estatuak.
Europar Batasunean aurkeztutako ekimen eta proposamenak direla-eta,
Estatuak txostena egingo dio Generalitateari, informazioa erabatekoa eta
eguneratua emanik.
Generalitatearen Gobernuak eta Kataluniako Legebiltzarrak ekimen eta
proposamen horien inguruan egoki iritzitako oharrak eta proposamenak helarazi
behar dizkiete Estatuko Gobernuari eta Gorte Nagusiei, dagokionaren arabera.
187. artikulua.- Europako instituzio eta organismoetan parte hartzea.
Europar Batasunean, eta, batez ere, Ministroen Kontseiluan eta Kontseiluaren
eta Batzordearen aholkularitza- eta prestakuntza-organoetan diharduten
espainiar ordezkaritzetan hartzen du parte Generalitateak, bere legegintzaeskumenekoak
diren gaiak tratatzen dituztenean.
Generalitatearen eskumen esklusiboen esparruan, 1. paragrafoan ezarritako
partaidetzak aukera emango du, aurrez akordioa lotuta, organo horietan
ordezkaritza- eta lehendakaritza-zeregina betetzeko, aplikatu beharreko
legeekin bat etorrita.
Generalitateak, Estatuarekin ados jarrita, ordezkariak izendatzeko lanean
hartzen du parte Estatuak Europar Batasunean duen ordezkaritza iraunkorraren
esparruan.
Legebiltzarrak harremanak izan ditzake Europako Legebiltzarrarekin interes
erkideko esparruetan.
188. artikulua.- Subsidiariotasun eta heinekotasunaren printzipioak
kontrolatzeko zereginetan parte hartzea.
Europar Batasuneko zuzenbideak ezarritako subsidiariotasun- eta
heinekotasun-printzipioak kontrolatzeko prozeduretan hartuko du parte
Legebiltzarrak Europako lege-proposamenei buruz, proposamen horiek
Generalitatearen eskumenei eragiten dietenean.
189. artikulua.- Europar Batasuneko zuzenbidearen garapena eta aplikazioa.
Generalitateak Europar Batasuneko zuzenbidea aplikatu eta betearazten du
bere eskumenen esparruan.
Europar erregulazio bat egoteak ez du aldatzen Konstituzioan eta Estatutu
honetan finkatzen diren eskumenen barne-banaketa.
Europar Batasuneko zuzenbidea betearazteko Kataluniako lurraldea gainditzen
duten barne-neurriak hartu behar badira eta autonomia-erkidego eskudunek
neurri horiek lankidetza edo koordinazio mekanismoen bitartez hartu ezin
badituzte, Estatuak gorabehera horiei buruzko kontsulta egingo dio
Generalitateari neurriak hartu baino lehen.
Generalitateak neurri horiek hartuko dituzten organoetan parte hartu behar du
edo, parte hartzea ezinezkoa bada, aldez aurretik txostena eman behar du.
Generalitateak, baldin eta Europar Batasunak Estatuaren oinarrizko arautegia
ordezkatzeko legeria ezartzen badu, Europako arauetatik abaiatuta har dezake
garapen-legeria.
190. artikulua.- Europako funtsen kudeaketa.
Generalitateari dagokio, bere eskumenekoak diren gaien gainean, Europako
funtsen kudeaketa, betiere, 114. eta 210. artikuluetan jasotakoaren arabera.
191. artikulua.- Justizia Auzitegiaren aurreko akzioak.
Generalitateak Europar Batasuneko Justizia Auzitegira jo dezake Europako
araudian ezarritako eran.
Generalitateko Gobernuak Estatuko Gobernuari eskaera egin diezaioke,
akzioak abiaraz ditzan Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren aurrean
Generalitatearen interes eta eskumen zilegiak aldezteko.
Generalitatea lankidetzan aritzen da defentsa juridikoan.
Estatuko Gobernuak eskatutako akzioak baliatzeari uko egitekotan, erabaki
horrek arrazoitua izan behar du, eta Generalitateari jakinarazi behar zaio
berehala.
192. artikulua.- Generalitatearen ordezkaritza Europar Batasunean.
Generalitateak ordezkaritza bat ezarriko du Europar Batasuneko instituzioetan
bere interesak ahalik ondoen defendatzeko.
III. KAPITULUA
Generalitatearen kanpo-harremanak
193. artikulua.- Xedapen orokorrak.
Generalitateak Kataluniaren kanpo-proiekzioa bultzatu behar du, baita esparru
horretan dituen interesak sustatu ere, betiere, Estatuak kanpo-harremanen
esparruan duen eskumena errespetatuta.
Generalitateak, bai zuzenean, bai Estatuko administrazio orokorraren organoen
bitartez, bere eskumenetatik zuzenean datozen ekintzak burutzeko gaitasuna
du kanpo-proiekzioa sustatzeko.
194. artikulua.- Kanpo-bulegoak.
Generalitateak bulegoak jar ditzake kanpoan Kataluniako interesak sustatzeko.
195. artikulua.- Lankidetza-akordioak.
Kataluniako interesak bultzatzeko, Generalitateak lankidetza-akordioak sinatu
ahal izango ditu bere eskumenen esparruan.
Ildo horretatik, Estatuaren kanpo-ordezkaritzako organoek beharrezko den
babesa emango diete Generalitatearen ekimenei.
196. artikulua.- Nazioarteko tratatuak eta hitzarmenak.
Estatuko gobernuak aldez aurretik txostena emango dio Generalitateari,
Kataluniako eskumenetan zuzenean eta berariaz eragina duten tratatuak
izenpetzeko egintzak direla-eta.
Generalitateak eta Legebiltzarrak horren inguruan egoki iritzitako oharrak
helarazi ahal izango diote Gobernuari.
Generalitateak, tratatuek Kataluniari zuzenean eta berariaz eragiten diotenean,
Gobernuari eskatu ahal izango dio negoziaziorako ordezkaritzetan
Generalitateko ordezkariak ere sar ditzan.
Generalitateak, bere eskumenekoak diren gaiei dagokienez, nazioarteko
tratatuak sinatzea eskatu ahal izango dio Gobernuari.
Generalitateak beharrezko neurriak hartuko ditu, bere eskumenen esparruan,
Espainiak berretsitako edota Estatuari eragiten dioten nazioarteko tratatu eta
hitzarmenen ondorio diren betebeharrak gauzatzeko.
197. artikulua.- Mugaz haraindiko, eskualdeen arteko eta garapenerako
lankidetza.
Generalitateak lankidetza-jarduerak sustatu behar ditu berarekin ekonomia-,
gizarte-, ingurumen- eta kultura-interesak partekatzen dituzten europar
eskualdeekin, eta beharrezko harremanak bideratuko ditu horretarako.
Generalitateak beste lurralde batzuekiko lankidetza sustatu behar du, aurreko
paragrafoan adierazitakoaren arabera.
Generalitateak garapenerako lankidetza-programak sustatu behar ditu.
198. artikulua.- Nazioarteko organismoetan parte hartzea.
Generalitateak Kataluniarako garrantzitsuak diren gaiei buruzko eskumenak
dituzten nazioarteko organismoetan parte hartu behar du, bereziki UNESCOn
eta beste kultura-organismo batzuetan, betiere, dagokion araudiak ezarritako
moduan.
199. artikulua.- Kanpo-harremanen koordinazioa.
Generalitatearen zeregina da, bere eskumenen esparruan, Kataluniako tokierakundeen
eta bestelako organismo eta erakunde publikoen kanpoharremanak
bultzatzea eta koordinatzea, betiere, daukaten autonomiari kalterik
egin gabe.
200. artikulua.- Kataluniako organizazioen nazioarteko proiekzioa.
Generalitateak Kataluniako gizarte-, kultura- eta kirol-organizazioen nazioarteko
proiekzioa sustatu behar du eta, bidezkoa denean, nazioarteko antzeko
organizazioetan afiliatu daitezen bultzatuko du, bere helburuak betetzeko
asmoarekin.
VI. TITULUA
Generalitatearen finantzaketa
I. KAPITULUA
Generalitatearen ogasuna
201. artikulua.- Printzipioak.
Estatuak eta Generalitateak zerga- eta finantza-arloan dituzten harremanak
Konstituzioak, Estatutu honek eta Konstituzioaren 157. artikuluaren hirugarren
paragrafoan aurreikusitako Lege Organikoak arautzen dituzte.
Generalitatearen finantzaketak printzipio hauek izango ditu oinarri: finantzaautonomia,
koordinazioa, herri-administrazioen arteko zerga- eta finantzaharremanen
gardentasuna eta elkartasuna, baliabideen askitasuna, zergaerantzukizuna,
ekitatea eta aipatutako administrazioen arteko leialtasun
instituzionala.
Ekonomi eta Zerga Gaietarako Estatuaren eta Generalitatearen arteko
Batzorde Mistoari dagokio titulu hau garatzea.
Generalitatearen finantzaketak, Konstituzioaren 138.2 artikuluaren arabera, ez
du Kataluniarako ondorio diskriminatzailerik ekarri behar gainerako autonomiaerkidegoekin
alderatuta.
Printzipio honek erabat errespetatu beharko ditu Estatutu honen 206. artikuluan
adierazitako solidaritate-irizpideak.
202. artikulua.- Generalitatearen baliabideak.
Generalitateak finantza autonomoak ditu, baita bere autogobernua modu
egokian gauzatzeko nahikoa finantza-baliabide ere.
Generalitateak erabateko gastu-autonomia du bere baliabideak askatasunez
aplikatzeko bere autogobernu-instituzioek ezarritako politika eta gizarte ildoei
jarraituz.
Hona hemen Generalitatearen ogasunaren osagaiak:
a) Zergen, tasen, kontribuzio berezien eta gainerako berezko zergen
errendimenduak.
b) Kataluniari lagatako estatu-zergen errendimendua, honako Estatutu honen
201. artikuluan ezarritakoaren arabera.
c) Estatuko zergen gaineko errekarguak.
d) Lurralde arteko konpentsazio-funtsetik eta Konstituzioan ezarritako bestelako
esleipen batzuetatik datozen sarrerak, hala dagokionean.
e) Estatuko aurrekontu orokorren kontura egindako beste transferentzia eta
esleipenak.
f) Prezio publikoetatik lortutako sarrerak.
g) Generalitatearen ondasunen errendimenduak.
h) Zuzenbide pribatupeko sarrerak.
i) Zor-jaulkipenen eta kreditu-eragiketen emaitza.
j) Bere eskumenen esparruko isun eta zehapenengatiko sarrerak.
k) Europar Batasunetik eta erkidegoko programetatik datozen baliabideak.
l) Estatutu honetan eta Konstituzioan xedatutakoaren ondorioz ezar dadin beste
edozein baliabide.
203. artikulua.- Finantza-eskumenak.
Generalitateak gaitasuna du, bere finantza-eskumenen barruan, diru-sarreren
bolumena eta osaketa zehazteko, baita baliabideak askatasunez erabakitako
gastu-helburuei lotzeko ere.
Generalitatea partaide da Kataluniari lagatako estatu-zergen errendimenduan.
Arlo horri dagokionez, zerga horiek honela sailkatuko dira:
a) Erabat lagatako zergak; horiei buruzko errendimendu guztiak eta
araugintzako gaitasuna Generalitateari dagozkio.
b) Zati batean lagatako zergak; horiei buruzko errendimenduen zati bat, eta,
hala dagokionean, araugintzako gaitasuna dagokio Generalitateari.
Bigarren paragrafoan aipatzen den araugintza-gaitasuna baliatzeak barne
hartzen du, Estatuaren eta Europar Batasunaren eskumenen esparruan,
honako hauek finkatzen parte hartzea: zerga-tasa, zerga-oinarriaren gaineko
hobariak, salbuespenak eta murrizketak eta kuotaren gaineko kenketak.
Generalitateari dagokio erabat lagatako estatu-zergak kudeatzea, biltzea,
kitatzea eta ikuskatzea, eta, zati batean lagatako estatu-zergei dagokienez
esleitzen zaizkion neurrian, eginkizun horiek izango ditu, betiere, 204. artikuluan
ezarrritakoarekin bat etorrita.
Generalitateak eskumena du Legebiltzarreko lege baten bitartez bere zergak
ezartzeko, eta araugintza-gaitasuna du horien gainean.
Generalitateak ekitate eta eraginkortasun printzipioak izango ditu oinarri zergen
esparruan duen araugintza-gaitasuna gauzatzeko orduan. Zerga-jardunetan,
Generalitateak gizartearen kohesioa eta ongizatea bultzatuko ditu, garapen
ekonomikoarekin eta ingurumen-iraunkortasunarekin batera.
204. artikulua.- Kataluniako Zerga Agentzia.
Kataluniako Generalitateak berezko dituen zerga guztiak, baita, Estatuak
eskuordetzan emanda, Generalitateari erabat lagatako estatu-zergak ere,
kudeatzea, biltzea, kitatzea eta ikuskatzea, Kataluniako Zerga Agentziari
dagokio.
Katalunian biltzen diren Estatuaren gainerako zergak kudeatzea, biltzea,
kitatzea eta ikuskatzea Estatuko Zerga Administrazioari dagokio, Estatuak
Generalitateari eman diezaiokeen eskuordetzari kalterik egin gabe, eta,
zergaren izaerak berak halaxe eskatzen duenean, bien artean berariaz ezar
daitekeen lankidetzari kalterik egin gabe.
Aurreko paragrafoan ezarritakoa garatzearren, bi urteko epean, Partzuergoa
edo horren baliokidea eratuko da, Zerga Administrazioko Estatuko Agentzia eta
Kataluniako Zerga Agentzia bertan partaide izanik, kide-kopuru bera dutela.
Partzuergo hori Kataluniako Zerga Administrazio bilakatu ahal izango da.
Bi zerga-administrazio horiek jarri beharreko mekanismo guztiak jarriko dituzte,
herritarrek errenta-aitorpenak nahiz zerga-arloan garrantzia duten gainerako
dokumentu guztiak administrazio baten zein bestearen bulegoetan aurkezteko
zein jasotzeko modua izan dezaten, ondorioak administrazio baterako nahiz
besterako izan, era horretara, zergadunen eginbeharrak errazagoak izan
daitezen.
Zati batean lagatako estatu-zergak kudeatu, bildu, kitatu eta ikuskatzeko ardura
duten Estatuko zerga-erakunde edo –organismoetan parte hartuko du
Generalitateak, ezarriko den moduari jarraituta.
Kataluniako Zerga Agentzia Legebiltzarraren lege baten bitartez sortuko da, eta
erabateko gaitasuna eta eskurantzak izango ditu 1. paragrafoan aipatutako
eginkizunak antolatu eta burutzeko.
Kataluniako Zerga Agentziak, udalerriek eskuordetzan emanez gero, tokimailako
zergen kudeaketa-eginkizunak ere egin ahal izango ditu.
205. artikulua.- Ekonomia- eta administrazio-organoak.
Kataluniako Zerga Agentziak emandako zerga-kudeaketako egintzen aurka
zergadunek jarritako erreklamazioak Generalitateak berrikusiko ditu,
administrazio-bidean, bere ekonomia- eta administrazio-organoen bitartez.
Hori guztia horrela izango da Estatuko Administrazio Orokorrak irizpideak
batzeko arloan dituen eskumenei kalterik egin gabe.
Ondorio horietarako, Generalitateak eta Estatuko Administrazio Orokorrak, era
berean, beharrezko diren lankidetza-mekanismo guztiak hitzartu ahal izango
dituzte, ekonomia- eta administrazio-bidean berrikuspen-eginkizunak modu
egokian egiteko.
206. artikulua.- Estatuko zergen errendimenduan parte hartzea, eta elkartasuneta
berdinketa-mekanismoak.
Generalitateak bere zerbitzuak eta eskumenak finantzatzeko eskuragarri izango
duen finantza-baliabideen maila, beste irizpide batzuen artean, gastubeharrizanen
irizpideetan oinarrituko da, betiere, bere gaitasun fiskala
aintzakotzat hartuta.
Ondorio horietarako, Generalitatearen baliabideak, besteak beste, bere zergasarreretatik
datozenak izango dira, elkartasun- eta berdinketa-mekanismoetan
parte hartzen duenez, goitik edo behetik doituta.
Generalitatea partaide izango da lagatako estatu-zergen errendimenduan.
Partaidetza-portzentajea bere zerbitzuak eta eskumenak aintzakotzat hartuta
ezarriko da.
Generalitateak bere esku izango dituen finantza-baliabideak doitu egin ahal
izango dira Estatuko finantza-sistemak behar beste baliabide izan dezan,
gainerako autonomia-erkidegoekiko elkartasuna eta berdinketa bermatzeko; era
horretara, lortuko da autonomia-erkidegoetako gobernuek beren herritarrei
eskaintzen dizkieten zerbitzuak, hau da, hezkuntza- eta osasun-zerbitzuak eta
ongizateko estatu batean ezinbesteko diren beste zerbitzu batzuk, maila
berdintsukoak izan daitezen Estatuko toki guztietan, betiere, egiten duten
zerga-ahalegina ere berdintsua baldin bada.
Era berean, hala dagokionean, Generalitateak baliabideak jasoko ditu
elkartasun- eta berdinketa-mekanismoetatik.
Estatuak finkatuko ditu aipautako maila horiek.
Elkartasunerako eta berdinketa-mekanismoak gardentasun-printzipioaren
arabera finkatu behar dira, eta bere emaitzak bost urterik behin ebaluatuko dira.
Estatuak bermatu behar du berdinketa-mekanismoen aplikazioak ez dezan
inolaz ere aldatu, per capita errenten ordenazioari dagokionez, Kataluniak
autonomia-erkidegoen artean berdinketa baino lehen zuen posizioa.
Oinarrizko aldagai gisa populazioa hartu behar da kontuan 1. paragrafoan
adierazitako gastu-beharrizanak zehazteko; baina kopuru hori kostu
diferentzialak eta demografia-aldagaiak erabilita doitu behar da, batez ere,
etorkinen populazioaren portzentajearen araberako zuzenketa-faktorea
erabilita.
Kontuan hartu behar dira, halaber, populazioaren dentsitatea, hiriguneen
tamaina eta bazterketako egoeran dauden pertsonen kopurua.
207. artikulua.- Tratamendu fiskala.
Estatuko zergetan legeek Estatuari ematen dioten tratamendu fiskal berbera
izango du Generalitateak ere.
208. artikulua.- Finantzaketa eguneratzea.
Estatuak eta Generalitateak finantzaketa-sistema eguneratuko dute bost urtean
behin, kontuan hartuta erabilgarri dauden baliabide publikoek eta
Administrazioek dituzten gastu-beharrek zein bilakaera duten.
Eguneraketa horrek ez die kalterik egingo, dena den, finantzaketa-sistemak
emandako baliabideak finkatzeko erabiltzen diren oinarrizko aldagaiak direlaeta
egin beharreko jarraipenari, eta, hala badagokio, aldagaien eguneratzeari.
Ekonomi eta Zerga Gaietarako Estatuaren eta Generalitatearen arteko
Batzorde Mistoak onartu beharko du 1. paragrafoan adierazitako eguneratze
hori.
209. artikulua.- Instituzioen arteko leialtasuna.
Instituzioen arteko leialtasun-printzipioaren arabera, Estatuak onartutako
xedapen orokorrek Generalitatearengan izan dezaketen finantza-eragina
baloratuko da, positiboa izan nahiz negatiboa izan, eta, alderantziz ere bai,
Generalitateak onartutako xedapen orokorrek Estatuarengan izan dezaketen
finantza-eragina ere bai, era horretara, denbora-tarte jakin batez, gastubeharrak
edo gaitasun fiskala aldatuz gero, ezarri beharreko doitzemekanismoak
ezartzeko.
Administrazio batak eta besteak, lankidetza- eta gardentasun-printzipioen
esparruan, beren eskumenak ahalik ondoen baliatzeko beharrezko den
estatistika- eta kudeaketa-informazioa emango diote elkarri.
210. artikulua.- Ekonomi eta Zerga Gaietarako Estatuaren eta Generalitatearen
arteko Batzorde Mistoa.
Ekonomi eta Zerga Gaietarako Estatuaren eta Generalitatearen arteko
Batzorde Mistoa Estatuko Administrazioaren eta Generalitatearen arteko
harremanetarako alde biko organoa da autonomiaren finantzaketaren
esparruan.
Berari dagokio finantzaketa-sistema zehaztea, aplikatzea eta eguneratzea eta
horren jarraipena egitea; baita Generalitateak Estatuarekin dituen zerga- eta
finantza-harremanak bideratzea ere.
Estatuak eta Generalitateak kide-kopuru berbera izango dute batzordean.
Alde biko batzorde honen lehendakaritza txandakatu egingo da alderdi bien
artean, eta txandak urtebetekoak izango dira.
Batzordeak ordezkaritza bien arteko adostasunez onartuko du funtzionamendu
eta barne-erregelamendua.
Kataluniako Gobernuak alor honetan alde anitzeko instituzio eta organismoetan
sinatutako akordioei kalterik egin gabe burutuko ditu bere eginkizunak Ekonomi
eta Zerga Gaietarako Estatuaren eta Generalitatearen arteko Batzorde Mistoak.
Ekonomi eta Zerga Gaietarako Estatuaren eta Generalitatearen arteko
Batzorde Mistoari dagokio:
a) Estatuaren titulartsaunpekoak diren zergen lagapenak zein irispide eta zein
baldintza dituen erabakitzea, eta, batez ere, zati batean lagatako Estatuko
zergen errendimenduan duen partaidetza-portzentajea, 206. artikuluan
jasotakoa, finkatzea, eta bost urtean behin berrikustea.
b) Elkartasunerako eta berdinketa-mekanismoetarako zenbatean lagunduko
duen erabakitzea, 206. artikuluan jasotakoa kontuan hartuta.
c) Kataluniako zerga-administrazioaren eta Estatuko zerga-administrazioaren
arteko lankidetza-mekanismoak, 204. artikuluan zehaztuak, finkatzea eta
zergak koordinatu eta harmonizatzeko irizpideak zehaztea, lagatako zergen
ezaugarrien edo izaera kontuan hartuta.
d) Europar egitura-funtsen lurralde-banaketan Kataluniak izango duen
partaidetzaren portzentajea negoziatzea.
e) Eguneratzeko mekanismoak, 208. artikuluan aipatuak, aplikatzea.
f) Estatuak Generalitareari transferitutako zerbitzuen balorazioa adostea.
g) Generalitatearen eta Estatuko Administrazioaren artean beharrezko diren
lankidetza-mekanismo guztiak ezartzea, 205. artikuluan jasotako ekonomia- eta
administrazio-bidean berrikuspen-eginkizunak modu egokian egin ahal izateko.
h) Generalitatearen eta Estatuko Administrazio Orokorraren artean lankidetzamekanismoak
adostea, 221. artikuluan jasotako katastro-arloko eginkizunak
burutu ahal izateko.
Ekonomi eta Zerga Gaietarako Estatuaren eta Generalitatearen arteko
Batzorde Mistoak, 209. artikuluan ezarritakoaren bat etorrita, beharrezko diren
lankidetza-neurriak proposatuko ditu titulu honetako finantza-sistemaren oreka
bermatzeko, baldin eta Estatuaren edo Europar Batasunaren lege-erabakien
ondorioz finantza-sistema hori aldatzen bada.
Ekonomi eta Zerga Gaietarako Estatuaren eta Generalitatearen arteko
Batzorde Mistoko alderdi katalanak Legebiltzarrari emango dio kontu kapitulu
honetako manuen betetze-mailari buruz.
II. KAPITULUA
Generalitatearen aurrekontua
211. artikulua.- Generalitatearen eskumenak.
Generalitateak eskumen esklusiboa du bere ogasuna antolatu eta arautzeko.
212. artikulua.- Generalitatearen aurrekontua.
Generalitatearen aurrekontua bakarra eta urtebetekoa da, eta Generalitatearen
gastu guztiak eta sarrera guztiak hartzen ditu barnean, baita bere menpeko
diren organismo, instituzio eta enpresenak ere. Gobernuari dagokio
aurrekontua egitea eta gauzatzea, eta Legebiltzarrari aztertzea, zuzenketak
egitea, onartzea eta kontrolatzea.
Aurrekontuen legeak ezin ditu zergak sortu, baina aldatu egin ditzake zergalege
substantibo batek hala ezartzen badu.
213. artikulua.- Zorpetzea.
Generalitateak zorpetzera jo dezake, eta zor publikoa jaulki dezake inbertsiogastuak
finantzatzeko, betiere, Generalitateak berak ezarritako mugen barruan
eta printzipio orokorrak eta Estatuko araudia errespetatuz.
Jaulkitako tituluak funts publikotzat joko dira ondorio guztietarako, eta Estatuak
jaulkitakoen onura eta baldintza berberak izango dituzte.
214. artikulua.- Aurrekontu-egonkortasuna.
Generalitateari dagokio beharrezko mugak eta baldintzak ezartzea aurrekontuegonkortasuneko
helburuak lortzeko, betiere, Estatuaren eta Europar
Batasunaren araudien eta printzipioen barruan.
215. artikulua.- Generalitatearen ondarea.
Bere titulartasunpeko ondasun eta eskubideek eta edozein titulu juridikoren
bitartez eskuratutakoek osatuko dute Generalitatearen ondarea.
Legebiltzarraren lege baten bitartez arautuko da Generalitatearen ondarearen
administrazioa, defentsa eta kontserbazioa.
216. artikulua.- Enpresa publikoak.
Generalitateak enpresa publikoak sor ditzake bere eskumeneko funtzioak
betetzeko, Legebiltzarraren legeetan ezarritakoaren arabera.
III. KAPITULUA
Tokiko gobernuen ogasunak
217. artikulua.- Printzipio gidariak.
Toki-ogasunek printzipio hauek beteko dituzte: baliabide-askitasuna, ekitatea,
autonomia eta erantzukizun fiskala. Generalitateak printzipio horiek betetzen
direla zainduko du.
218. artikulua.- Finantza-eskumenak eta -autonomia.
Tokiko gobernuek aurrekontu- eta gastu-autonomia dute beren baliabideak
aplikatzeko orduan, beste administrazio batzuetako aurrekontuen kargura
jasotzen dituzten partaidetzak ere barnean hartuta daudela; askatasun osoz
erabil ditzakete baliabide horiek beren eskumenak gauzatzeko.
Generalitateak eskumena du, Konstituzioak eta Estatuko legeriak ezarritako
esparruan, toki-finantzaketari dagokionez.
Eskumen honek tokiko gobernuen berezko zergak ezartzeko eta arautzeko
legegintza-gaitasuna har dezake bere barnean, eta Generalitatearen
aurrekontuaren kargurako partaidetzak banatzeko irizpideak finkatzeko
gaitasuna hartzen du bere baitan.
Tokiko gobernuek beren finantzak arautzeko gaitasuna dute legeen
esparruaren barruan.
Gaitasun horrek barne hartzen du tokiko zergen tasa eta kuota finkatzeko eta
hobariak eta salbuespenak zehazteko ahala, legeek ezarritako mugak
errespetatuta.
Tokiko gobernuei dagokie beren zergak kudeatu, bildu eta ikuskatzeko
eskumena, tokiko zergen sistema erregulatzen duen araudiak ezarritako
esparruaren barruan. Eskumen hori Generalitateari eman diezaiokete
eskuordetzan, eta Kataluniako Zerga Agentzian parte hartu ahal izango dute.
Generalitateari dagokio tokiko gobernuen gaineko finantza-tutoretza gauzatzea,
Konstituzioak aitortzen dien autonomia errespetatuz.
219. artikulua.- Baliabide-askitasuna.
Generalitateak toki-lankidetzarako funts bat ezarri behar du tokiko
gobernuentzat.
Funtsa baldintzatu gabea izango da, Generalitatearen zerga-sarrera guztietatik
zuzkituko da, eta Legebiltzarraren lege baten bitartez arautuko da.
Gehigarri gisa, Generalitateak finantza-lankidetzako berariazko programak ezar
ditzake gai zehatzetarako.
Tokiko gobernuen sarrerak, zergetako partaidetzak edota Estatuaren dirulaguntza
baldintzatu gabeak badira, Generalitatearen bitartez jasoko dira;
Generalitateak, banaketa hori egiterakoan, Estatuko legeriak arlo honetan
ezarritako irizpideak errespetatuko ditu, eta Kataluniako toki-ogasunei buruzko
Legean xedatutakoa hartuko du oinarri, betiere, legea legebiltzarkideen hiru
bosteneko gehiengoz onartuta dagoela.
Diru-laguntza baldintzatu gabeak direnean, Legebiltzarrak baliabide horien
banaketan eraginkortasunez eragiteko bidea eman behar dute irizpide horiek,
Estatutu honen 5. artikuluan jasotako Kataluniako instituzio-sistemaren
berezitasuna aintzakotzat hartzearren.
Tokiko gobernuei zerbitzu baten titulartasuna edo kudeaketa esleitu edo
eskuordetzan ematen bazaie, zerbitzu hori emateko behar dituzten baliabideak
bermatuko zaizkie.
Eskumenak ematen zaizkien bakoitzean, hori modu egokian finantzatzeko
beharrezko diren baliabide osagarriak ere esleituko zaizkie, eskualdatutako
zerbitzuen kostu oso eta benetakoaren finantzaketa kontuan hartuta.
Printzipio hau betetzea ezinbesteko baldintza da eskumenaren transferentzia
edo eskuordetza indarrean sar dadin.
Horretarako, hainbat finantzaketa-bide ezar daitezke, Generalitatearen edo,
hala badagokio, Estatuaren ogasunak finantza-baliabideetan parte hartzea
barne.
Diru-laguntza baldintzatu gabeetatik edo zergetako partaidetza generikoetatik
datozen baliabideen banaketa egiteko orduan, kontuan hartu behar dira tokiko
gobernuen gaitasun fiskala eta gastu-beharrak, eta baliabideak aski direla
bermatuko da kasu guztietan.
Baliabideak tokiko gobernuen artean banatzeko orduan, ezin izango dira inoiz
gutxitu bakoitzak lortutako baliabideak, Estatutu honetako manuak indarrean
sartu aurreko ekitaldian erabilitako irizpideei jarraituz.
220. artikulua.- Toki-ogasunen legea.
Legebiltzarrak toki-ogasunen berariazko legea onartu behar du kapitulu
honetan ezarritako printzipio eta xedapenak garatzeko.
Kapitulu honetan toki-ogasunen alorrean Generalitateari esleitzen zaizkion
ahalmenak toki-autonomia errespetatuz eta 85. artikuluan aipatzen den Tokiko
Gobernuen Kontseiluari entzun ondoren gauzatu behar dira.
221. artikulua.- Katastroa.
Generalitateak eta Estatuko Administrazio Orokorrak beharrezko diren
lankidetza-bide guztiak ezarriko dituzte bere eskumenak baliatzeko beharrezko
izan litezkeen erabakietan eta informazio-trukean Generalitateak parte hartuko
duela bermatuta gera dadin.
Era berean, Katastroa partzuergo-modura kudeatzeko bideak ezarriko dira
Estatuaren, Generalitatearen eta udalerrien artean, betiere, Estatuko legeriak
ezarritakoaren arabera, ondo bermatuta gera dadin datu-baseak Administrazio
guztientzat erabat eskuragarri egongo direla eta informazioan batasuna egongo
dela.
VII. TITULUA
Estatutuaren erreforma
222. artikulua.- Estatuarekiko harremanei eragiten ez dieten tituluen erreforma.
Estatutuaren I. eta II. tituluak erreformatzeko, prozedura hauek bete behar dira:
a) Erreformatzeko ekimena Kataluniako Legebiltzarrari dagokio,
legebiltzarkideen bosten baten proposamenez, eta Generalitateko Gobernuari
ere badagokio.
Kataluniako udalek Legebiltzarrari eska diezaiokete erreformatzeko ekimena
abiaraz dezan baldin eta udalerrietako osoko bilkuren % 20k eskatzen badu,
gutxienez, eta portzentaje horrek populazioaren % 20 ordezkatzen badu
gutxienez.
Botoa emateko eskubidea duten Kataluniako 300.000 herritarrek egiaztatutako
sinadura emanda ere egin daiteke proposamena.
Erreformarako ekimena gauzatu dadila proposatzeko bi prozedura horiek
Legebiltzarrak arautu behar ditu.
b) Erreforma onartzeko, baldintza hauek bete behar dira: Legebiltzarreko
kideen bi herenek aldeko botoa eman behar dute; Gorte Nagusietara igorri
behar da kontsultarako; Gorte Nagusiek berretsi egin behar dute lege organiko
baten bitartez eta Kataluniako hautesleek baiezkoa eman behar dute
erreferendum batean.
c) Aurreko b) idatz-zatian aipatzen den kontsulta jaso, eta hogeita hamar
eguneko epean Gorte Nagusiek adierazten badute erreformak eragiten diela,
223. artikuluan ezarritako prozedura jarraituko da.
d) Gorte Nagusiek erreforma berresten badute, Generalitateak horri buruzko
erreferenduma egin behar du.
Legebiltzarrak edo hautesleek erreformarako proposamena onartzen ez badute,
ezin izango da berriro Legebiltzarrera eraman eztabaidatu eta bozkatzeko, harik
eta urtebete igaro arte.
223. artikulua.- Gainerako tituluen erreforma.
Honako prozedura hau erabiliko da 222. artikuluan sartuta ez dauden
Estatutuaren gainerako tituluekin:
a) Erreformarako ekimena Legebiltzarrari, Generalitateko Gobernuari eta Gorte
Nagusiei dagokie.
Udalek eta Legebiltzarrerako bozketetan botoa emateko eskubidea dutenek
proposamena egin diezaiokete Legebiltzarrari erreformarako ekimena abiaraz
dezan, 222.1.a) artikuluan ezarritako moduan.
b) Erreforma onartzeko, baldintza hauek bete behar dira: Legebiltzarreko
kideen bi herenek aldeko botoa eman behar dute; Gorte Nagusiek onartu egin
behar dute lege organiko baten bitartez eta, azkenik, hautesleek baiezkoa
eman behar dute erreferendum batean.
c) Estatutua erreformatzeko proposamena onartu ondoren, Legebiltzarrak
Diputatuen Kongresura bidali behar du.
d) Erreformarako proposamena dela-eta Kongresuak eta Senatuak berrespenbozketa
egin dezakete, betiere, bataren nahiz bestearen legebiltzarerregelamenduetan
ezarritako prozedurari jarraituz.
Legebiltzarrak ordezkaritza bat izendatu behar du Estatutua erreformatzeko
proposamena Kongresuan eta Senatuan aurkeztu dezan.
Gorte Nagusiek Estatutua erreformatzeko proposamena berresten badute,
dagokion lege organikoa onartutzat joko da.
e) Paragrafo honetako d) idatz-zatian ezarritako prozedura aplikatzen ez bada,
bitariko batzorde paritario bat osatuko da. Batzorde hori Diputatuen Kongresuko
batzorde eskuduneko zenbait kidek eta Legebiltzarraren ordezkaritza batek
osatuko dute, betiere, legebiltzar-taldeen ordezkaritza proportzionala izanik.
Batzordeak proposamen bateratu bat egin behar du bi hilabeteko epean,
adostasunez eta Diputatuen Kongresuko erregelamenduan ezarritako
prozedurari jarraituz.
f) Estatutua erreformatzeko proposamena Senatuan izapidetzeko, e) idatzzatian
ezarritako prozeduraren antzekoa erabili behar da, Senatuaren
erregelamenduan ezarritakoaren arabera.
Kasu honetan, Legebiltzarraren ordezkaritzak, beharrezko egokitzapenak
eginda, Senatuko batzorde eskuduneko kideekin batera, bitariko batzorde
paritario bat osatu behar du, adostasunez proposamen bateratua egiteko.
g) Bitariko batzorde paritarioak ez badu proposamen bateratua egitea lortzen,
Estatutuaren erreforma izapidetzeko ohiko prozedura erabiliko da, hau da,
kasuan kasuko legebiltzar-erregelamenduetan ezarritakoa.
h) Legebiltzarrak, kideen gehiengo osoz, edozein unetan erretira ditzake
onartutako erreforma-proposamenak Gorte Nagusietan izapidetzen ari diren
bitartean, betiere, behin betiko onarpena eman baino lehen.
Erreforma-proposamena erretiratzeak ez dakar inoiz 2. paragrafoan ezarritakoa
aplikatzea.
i) Gorte Nagusiek lege organiko baten bitartez erreforma onartzeak bere
barnean izango du Estatuak emandako baimena, gehienez ere, sei hilabeteko
epean, Generalitateak b) idatz-zatian aipatutako erreferendumerako deialdia
egin dezan.
Legebiltzarrak, Gorte Nagusiek edo hautesleek erreformarako proposamena
onartzen ez badute, ezin izango da berriro Legebiltzarrera eraman, eztabaidatu
eta bozkatzeko, harik eta urtebete igaro arte.
Lehen xedapen gehigarria. Senatariak izendatzea.
Legebiltzarrari dagokio Senatuan Generalitatea ordezkatuko duten senatariak
izendatzea, Legebiltzarraren osoko bilkurak testu osoari buruzko azken
bozketan gehiengo osoz onartutako lege batek ezarritakoaren arabera.
Izendapena berariazko deialdi baten bitartez egingo da, legebiltzar-talde
bakoitzaren kide-kopuruaren proportzioan.
Legebiltzarrak, testu osoari buruzko azken bozketan gehiengo osoz onartutako
lege baten bitartez, senatariak aukeratzeari buruzko arauak aldatuko ditu, hala
dagokionean, Senatuaren erreforma konstituzionalera egokitzeko.
Bigarren xedapen gehigarria. Estatuko Gobernuarekiko akordioak.
Estatutuak ezartzen badu Generalitateko Gobernuaren iritzia erabakigarria dela
Espainiako Gobernuarekin akordio bat ixteko eta Espainiako Gobernuak ez
badu onartzen, arrazoitu egin behar du Generalitatearen eta Estatuaren arteko
Bitariko Batzordean.
Hirugarren xedapen gehigarria. Inbertsioak azpiegituretan.
Estatuak Katalunian azpiegituretan egiten duen inbertsioak, lurralde arteko
konpentsazio-funtsa kanpoan dela, Kataluniako barne-produktu gordinak
Estatuko barne-produktu gordinean duen parte hartze erlatiboarekin parekatuko
da zazpi urteko aldi baterako.
Inbertsio horiek bidesariak arintzeko edo aukerako autobiak eraikitzeko ere
erabili ahal izango dira.
Helburu hori betetzearren, estatu-, autonomia- eta toki-administrazioek
osatutako batzorde bat eratuko da.
Laugarren xedapen gehigarria. Finantzaketa-gaitasuna.
Ekonomi eta Zerga Gaietarako Estatuaren eta Generalitatearen arteko
Batzorde Mistoak beharrezko diren txostenak egingo ditu 201.4. artikuluan
ezarritakoa zenbateraino betetzen den ebaluatzeko.
Ildo beretik, 201.4. artikuluan ezarritakoa betetzeko agian ezarri beharrekoak
diren mekanismoak mailaka aplikatu ahal izango dira helburua erabat bete arte.
Bosgarren xedapen gehigarria. Arango araubide berezia berrikustea.
Estatutu hau indarrean jarri eta lau urteko epean, Arango araubide berezia
berrikusi eta aldatu egingo da, Estatutu honetan ezarritakoari egokitzeko, hala
dagokionean.
Seigarren xedapen gehigarria. Administrazio arrunta.
Generalitatea izango da Estatuko ohiko administrazioa Katalunian, betiere,
Estatuaren Administrazioak bere lurralde-organoen bitartez gauzatzen dituen
eginkizun betearazleak, dagozkien tresnen bitartez, Generalitateari transferitzen
zaizkion heinean.
Zazpigarren xedapen gehigarria. Lagatako zergen zerrenda.
Estatutu hau indarrean sartzen denetik aurrera, 203.2. artikuluan ezarritakoaren
ondorioetarako, lagatako estatu-zergek era honetako sailkapena izango dute:
a) Erabat lagatako estatu-zergak
— Oinordekotza eta Dohaintzen gaineko zerga
— Ondarearen gaineko zerga
— Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko zerga
— Ausazko jokoen gaineko zergak
— Hidrokarburo jakin batzuen txikizkako salmenten gaineko zerga
— Garraiobide jakin batzuen gaineko zerga
— Elektrizitatearen gaineko zerga
b) Zati batean lagatako estatu-zergak
— Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga
— Balio erantsiaren gaineko zerga
— Hidrokarburoen gaineko zerga
— Tabakogintzaren gaineko zerga
— Alkoholaren eta hortik eratorritako edarien gaineko zerga
— Garagardoaren gaineko zerga
— Ardoaren eta edari hartzituen gaineko zerga
— Bitarteko produktuen gaineko zerga
Xedapen honen edukia aldatu egin ahal izango da Estatuko gobernuak
Generalitatekoarekin akordioa lortuta; Estatuko gobernuak izapidetu beharko du
lege-proiektu modura.
Ildo beretik, ondorio horietarako, xedapen hau aldatzea ez da Estatutuaren
aldaketatzat hartuko.
Batzorde Mistoak, 210. artikuluan adierazitakoak, ezarriko du lagapenaren
irispidea eta baldintzak zein diren, kasu guztietan ere, Katalunian izandako
errendimendutzat jota.
Gobernuak lege-proiektu modura izapidetuko du Batzordearen akordioa.
Zortzigarren xedapen gehigarria. PFEZ lagatzea.
Estatutua indarrean sartuz geroztik zergak lagatzeko onartuko den
lehendabiziko lege-proiektuak, aurreko xedapena aplikatuz, pertsona fisikoen
errentaren gaineko zergaren 100eko 50eko lagapen-portzentaje bat izango du
bere barruan jasota.
Kataluniako autonomia-erkidegoaren lurraldean ekoiztutakotzat joko da, ohiko
bizilekua Katalunian duten subjektu pasiboei dagokienez, pertsona fisikoen
errentaren gaineko zergatik lagatzen den errendimendua.
Era berean, aipatutako zerga horri dagokionez Erkidegoak dituen araugintzaeskumenak
handitzea proposatuko da.
Bederatzigarren xedapen gehigarria. Hidrokarburoen gaineko zerga,
Tabakogintzaren gaineko zerga, Alkoholaren eta hortik eratorritako edarien
gaineko zerga, Garagardoaren gaineko zerga, Ardoaren eta edari hartzituen
gaineko zerga eta Bitarteko produktuen gaineko zerga lagatzea.
Honako Estatutu hau indarrean sartuz geroztik zergak lagatzeko onartuko den
lehendabiziko lege-proiektuak, zazpigarren xedapen gehigarria aplikatuz,
ondoren aipatutako zergen errendimenduaren 100eko 58ko lagapenportzentajea
izango du bere barruan jasota:
Hidrokarburoen gaineko zerga, Tabakogintzaren gaineko zerga, Alkoholaren
eta hortik eratorritako edarien gaineko zerga, Garagardoaren gaineko zerga,
Ardoaren eta edari hartzituen gaineko zerga eta Bitarteko produktuen gaineko
zerga.
Kataluniako autonomia-erkidegoari esleitu beharrekoa kasuan-kasuan
dagozkion indizeen arabera ezartzen da.
Hamargarren xedapen gehigarria. Balio erantsiaren gaineko zerga lagatzea.
Honako Estatutu hau indarrean sartuz geroztik zergak lagatzeko onartuko den
lehendabiziko lege-proiektuak, zazpigarren xedapen gehigarria aplikatuz, Balio
Erantsiaren gaineko Zergaren errendimenduaren 100eko 50eko lagapenportzentajea
izango du bere barruan jasota.
Kataluniako autonomia-erkidegoari esleitu beharrekoa erkidego horren lurralde
barruan izandako kontsumoaren arabera ezartzen da.
Hamaikagarren xedapen gehigarria. Araugintzako gaitasuna.
Europar Batasunaren eskumenen eta arautegien esparruaren barruan,
Estatuko Administrazio Orokorrak araugintzako eskumenak lagako ditu Balio
Erantsiaren gaineko Zergari dagokionez, bai txikizkako aldian egindako
operazioetan, baldin eta hartzaileak enpresaburu edo profesional ez badira,
baita Ekoizpen Zerga Bereziez kargatutako produktuen txikizkako aldian
egindako zerga-ordainketan ere.
Hamabigarren xedapen gehigarria. Interpretazio harmonikoa.
Konstituzioaren 157. artikuluaren hirugarren paragrafoan aurreikusitako Lege
Organikoan jasotako arauak eta Estatutu honetan ezartzen diren arauak modu
harmonikoan interpretatu behar dira.
Hamahirugarren xedapen gehigarria. Norberaren funtsak eta beste lurralde
batzuekin batera erkide diren funtsak.
Aragoiko Koroako Artxiboan eta Bartzelonako Errege Artxiboan dauden
Kataluniaren funts propioak Kataluniako artxibo-sistemaren barruan daude
sartuta.
Aragoiko Koroakoak izandako beste lurralde batzuekin batera erkide diren
gainerako funtsak eraginkortasunez kudeatzeko, Generalitateak lankidetzan
aritu behar du, lankidetzan bai Aragoiko Koroako Artxiboko Patronatuarekin, bai
patronatu horretan funtsak beste batzuekin partekaturik dituzten gainerako
erkidegoekin, baita Estatuarekin ere, elkarrekin adosten dituzten bideak erabiliz.
Hamalaugarren xedapen gehigarria. Jokoak eta apustuak.
Joko eta apustuen modalitateak aldatzeko orduan ez da 141.2 artikuluan
jasotakoa aplikatuko, baldin eta, izaera soziala dutela eta irabazpide-xederik
izan gabe, estatu-esparrua hartzen duten erakundeek gizarterako helburuak
betetzeko badira, betiere, erakunde horiei buruz aplikatu beharreko legerian
xedatutakoari jarraituz.
Hamabosgarren xedapen gehigarria. Gardentasuna.
Estatuak, gardentasun-printzipioa betetzearren, Katalunian izandako gastu
publikoen egitarauei buruzko probintzia-kitapena argitaratuko du.
Lehen xedapen iragankorra. Legeak eta lege-mailako arauak egokitzea.
Estatutu hau indarrean jartzen denean indarrean dauden Legebiltzarreko
legeak eta Gobernuaren lege-mailako arauak, I. tituluan aitortutako
eskubideekin bateraezinak badira, bi urtez egongo dira indarrean gehienez, epe
horretan egokitu egin behar baitira Estatutu honetako araudira egokitzeko.
Legebiltzarreko taldeek, Legebiltzarreko kideek, Gobernuak eta Síndic de
Greuges erakundeak irizpena eskatu ahal izango diote Estatutua Bermatzeko
Kontseiluari -1. paragrafoan ezarritako epean eta legez ezarritakoaren arabera-
Legebiltzarraren legeak edota Gobernuak emandako lege-mailako arauak
Estatutuarekin bateragarriak diren jakiteko, indarrean sartu baino lehen.
Irizpenak ez du lotura-indarrik, baina kontseiluak gomendioak egin diezazkioke
Legebiltzarrari edo Gobernuari bateraezintzat jotzen dituen arauak aldatzeko
edo indargabetzeko.
Bigarren xedapen iragankorra. Aurreko xedapen iragankorren indarraldia.
Kataluniako Autonomia Estatutuari buruzko abenduaren 18ko 4/1979 Lege
Organikoaren hirugarren, laugarren eta seigarren xedapen iragankorrek
indarrean jarraituko dute, hala dagokionean, araudi iragankor gisa.
Xedapen indargabetzailea.
Indarrik gabe uzten da Kataluniako Autonomia Estatutuari buruzko abenduaren
18ko 4/1979 Lege Organikoa.
Lehendabiziko azken xedapena. VI. tituluko manuen aplikazioa.
Ekonomi eta Zerga Gaietarako Estatuaren eta Generalitatearen arteko
Batzorde Mistoak, Estatutu hau indarrean jartzen denetik hasita, bi urteko
epean zehaztu beharko du VI. tituluko manuen aplikazioa.
Finantza-bideragarritasunaren arabera, VI. tituluko manuak pixkanaka aplika
daitezke, mailaz maila.
Edozein modutan ere, aplikazio hori guztiz eraginkorra izan behar da bost
urteko epean, Estatutu hau indarrean jartzen denetik hasita.
Bigarren azken xedapena. Kataluniako Zerga Agentzia.
Kataluniako Zerga Agentzia, 204. artikuluan aipatua, Legebiltzarraren lege
baten bitartez sortu behar da urtebeteko epean, Estatutu hau indarrean sartzen
denetik hasita.
Estatutu hau aplikatutakoan Kataluniako Zerga Agentziari dagozkion
eginkizunak, agentzia hori eratzen den egunera arte, ordura arte eginkizun
horiek bete dituzten organoek beteko dituzte.
Hirugarren azken xedapena. Ekonomi eta Zerga Gaietarako Estatuaren eta
Generalitatearen arteko Batzorde Mistoa sortzeko epea.
Ekonomi eta Zerga Gaietarako Estatuaren eta Generalitatearen arteko
Batzorde Mistoa, 210. artikuluan aipatua, sei hilabeteko epean sortu behar da,
Estatutu hau indarrean sartzen denetik hasita.
Sortzen ez den bitartean, Estatuaren eta Generalitatearen arteko Balorazio
Batzorde Mistoak gauzatuko ditu horren eskumenak.
Ekonomi eta Zerga Gaietarako Estatuaren eta Generalitatearen arteko
Batzorde Mistoa sortzeak berez dakar Estatuaren eta Generalitatearen arteko
Balorazio Batzorde Mistoa berehala desegitea.
Laugarren azken xedapena. Ekonomia- eta finantza-erakundeen zerrenda.
Ekonomi eta Zerga Gaietarako Estatuaren eta Generalitatearen arteko
Batzorde Mistoak, Estatutu hau indarrean sartzen denetik, sei hilabeteko epean
zehaztu behar du 182. artikuluan aipatzen diren erakundeen zerrenda.