Internet jokoz betea dago. Batzuk on line jolasteko, beste batzuk, gure ordenagailura jaitsi eta instalatu behar. Batzuek hezkuntza-gaiak ukitzen dituzte, modu ludikoan, edozein bideojokoren dinamikak klasikoak kopiatzen (borroka, estrategia, abentura, karrerak...). beste batzuek, ikasgelarako ohiko jardueraren antza dute.
Multxo honetan simulazioak eta laborategi birtualak sartzen dira. Ez dira benetako joko moduan egituratuta, baina ikas-jarduera ludikoen sailkapenean sartu ahal ditugu.
Guzti hauek hezitzaileak izan daitezke, beti ere irakasleak helburu zehatz baten arabera aukeratzen baditu. Zertarako erabiltzen dugu ikasgelan, hau da garrantsitzua: errepasatzeko, kontzeptuak finkatzeko, taldearen kohesioa lortzeko...
Zientzia-jokoen bilduma dago. Bat aukeratzea, aztertzea eta ikaslegan nola integratu ahal dugun ikustea proposatzen dizuet.
Simulazioak eta laborategi birtualak:
Simulazioen munduan zehar, paseo bat egingo dugu, praktika batekin lagunduta.
Gai honi buruzko oinarrizko informazioa.