Rol eta eztabaida

Bai rol-jokoak, bai eztabaidak, bere planteamenduagatik, ezaugarri ludikoak dituzten jarduerak dira.

Rol-jokoek ezaugarri desberdinak dituzte, eztabaiden alde. Ikasle bakoitzak paper bat hartzen du eta erabakiak hartzerakoan edo eztabaidan parte hartzerakoan, bere rolaren ideiak adierazi behar ditu eta ez bereak. Normalean, rol bakoitza txartel batean irudikatzen da, pertsonairen deskripzioarekin batera (ideiak, trebetasunak, ...).

Hurrengo adibidean, planteatzen den arazoa zera da: kostaldeko herri txiki batean turismo-etxebizitzak eraki nahi dira. Pertsonai bakoitzak interesak eta iritziak desberdinak ditzute.

Deskargatu: Turismo kostaldean


Oso landutako rol jokuek egoera eta narrazio konplexuagoak aurkezten dituzte, normalean pertsona moderatzaile batek zuzenduta.

Adibidea: Ausapam, drogen arrikuak, prebentzioa. Gazteek pertsonai desberdinen egoera errealekin topo egiten dituzte (kontsumoa, talde-presioa...). Moderatzaileak historia kontatzen du.

Ikasgelan eztabaidak antolatzeko beste modu batzuk:

  • Aurkezpenak: Taldeei gai polemiko bat ematen zaie eta talde bakoitzak ahozko aurkezpena prestatzen du, bere iritziak eta argudioekin, Bukatu eta gero, guztien artean berba egiten dugu edo elkarren arteko ebaluazioa bultzatzen da.
  • Epaiketa-simulazioa: Ikasgelan epaiketa antolatzen da. Taldeek postura bat defendatzeko ahozko aurkezpena egiten dute, ikerketa batean oinarrituta. Epaimahiak beren ikaskideak edo irakaslea izango dira.
  • Foroak. Ikerketa edo ikas-proiektu baten prosezuan zehar, eztabadi-foroa sortzen da. Foroan, ikasleek beren galderak edo zalantzak, askatasun osoz, erakutsi ahal dituzte. Aukerak: Digitala edo ikasgela horma batean, post-it erabiliz.
  • Elakarrizketak dramatizatzea. Bi zientzialari polemikoak aukeratzen dira (Edison-Tesla / Darwin-Wallace...), eta ikasleek haien arteko eztabaida idatzi eta, elkarrizketa-gidoi modukoa, gero, ikasgelan dramatizatzeko.
  • Eztabaida globoan: Demagun globo aereoestatiko batek ezin duela aireratu eta bidaiariak, banan banan, jaitsi behar direla. Bidaiari hauek ikasleak dira. Ikasgelaren erdian kokatuz eta proposamen baten aurrean, ikasle bakoitzak bere argiudioak erakusten ditu. Ikaskideek ebaluatzen dute eta globoan jarraitzea edo kanporatzea erabakitzen dute.
  • Eztabaidak sare sozialetan: Rol jokua bezalakoa, irakasleak rol desberdinak banatzen dizkie ikasleei, baina, kasu honetan, argudio eta kontrargudioak sare sozial baten bidez egiten dira. Iritziak indartzen dituzten testuak edo bideoak ere jar ditazkete.
  • Elkarrizketak. Bikoteka. Irakasleak pertsonai zientifikoak banatzen ditu txarteletan. Ikasleek Interneten, beren bizitzari buruzko informazioa bilatzen dute (ikasketak, ikerketak...). Gero, bikoteak egiten dira pertsonai desberdinekin eta haien artean elkarrizketa bat sortu behar da.
  • Lau bazterrak edo boxing eztabaidaiak: Eztabaidatzeko gai behin aukeratuta, ikasleen lau talde hetereogeneoak egiten dira. Talde bakoitzari rol desberdina ematen zaio, lau iritzi desberdinak izateko. Talde bakoitzak ikasgelako bazter batean elkartzen da eztabaida prestatzeko. Bukatu ondoren, talde bateko ikasle bat erdian kokatzen da eta bere taldearen postura defenditzen du minutu batzuetan. Orduan, beste talde bateko ikasleak, iritzi desberdinekin, gauza bera egiten du, aurreko kidearen kontrako edo aldeko argudioak ematen. Bere kideak aholkuak edo ideak eman behar dizkiote.
  • Kapela-eztabaidak. Edward de Bonoren kapelaren teknikan oinarritzen dira. Gai bat eztabaidatzen da, ikasle bakoitzak bere argudioak botatzeko, kolorezko kapela aukeratu eta jarri behar du.
  • Esaidazu igogailuan. "Elevator Pitch" entrepresaren dinamikan moldatuta. Ideia bat berezo bati "saldu" behar zaio, igogailu batean joateko denboran.

Explore Health wen-orrian, osasunari buruzko eztabaida batzuk daude, jarraibideak eta kartak barnean. Guztietan dinamika bera planteatzen da. Talde bakoitzak mahaiaren bazterrean kokatzen diren bi txartel ditu "ados" eta "ez ados", et eta, gzutien artean non kokatu erabaki behar dute. Adibideak:

Gehiago: Juegos de diálogo

Play Decide web-orrian 23 gizarte-gai eztabaidagarriak proposatzen dira. Talde bakoitzak taula handi du kolore desberdineko txartel batzuekin betetzeko. Txartel lantzen dira, informazioa hutsa, testigantzak, arazoak eta aportazioak egitekoak. helbura, gaiaz berba egin ondoren, txartelak gaika sailkatzea da. Emaiztak web-orrira gora eramn ditzakegu. Era berean, gure joko propiak egiteko gida daukate. Hona hemen batzuk:

Play Decide Kitak

Sakontzeko: