Txartelak

Ikas-jarduera pilo txartelak erabiltzen bideratzen dira, ezinbesteko baliabide da. Hona hemen ikasgelan garatzeko ideia batzuk.

Pictyonary zientifikoak

Klasikoa den joko honetan, irakasleak txartelak prestatzen ditu, bakoitzean kontzeptu bat idatzita. Ikasleek, banan banan hartzen, kontzeptua irudikatu behar dute, marrazki baten bidez edo dramatizatzen. Besteek asmatu behar dute zer den. Denbora zehatza markatzen da.

Alderantziz ere jolastu ahal dugu, txarteletan irudia eta kontzeptua asmatzen.

Deskargatu proga bat: Pictyonary

Tabu zientifikoa

Kasu honetan, txarteletan hitzen zerrenda bat dago eta ikasleek, esaldi batean eta hitz guztiak erabiltzen, kontzeptuaren definizioa egiten dute.

Beste erabilera bat: txartela ateratzen duenak bakarrik lehenengo hitza aipatzen du eta besteek kontzeptua zer den asmatzen saiatzen dira. Hitz bakar batekin lortzen badute, puntuazio maximoa lortzen dute, bestela, bigarren hitza ematen da, hirugarrena eta abar.

Deskargatu proga bat: Tabu zientifikoa

Imajinatu

Joko honetan, ezinezkoak diren argazkiak erabiltzen dira. Ikasleek, taldeka, sormenarekin, irudien deskripzioa egiten dute, baina kotzeptu eta argudio zientifikoak erabiltzen.

Taldeen artean lehiaketa bat antolatu ahal dugu. Jatorrizko ideia: Antonio Omatos.

Deskargatu proga bat: Imajinatu

Concept Cartoons

Txartel handiak dira, bakoitzean egoera bat irudikatzen da, ikuspuntu desberdinekin. Eztabaida bat sortzeko diseinatuta daude, beti pentsamendu zientifikoa sustatzen. Adibideak: Tes.com

Adibide bat eta txantiloi zuria hemen .

Makinak

Proposamen honetan, eguneroko makinen argazki edo irudiekin txartelak egiten dira. Halaber, plastikozko edalontzietan, makinen sailkapena irudikatzen da. Jolas sinple honetan, ikasleek txartelak banan banan ateratzen, edalontzi batean edo bestean sartzen dituzte.

Deskargatu: makinak

Nor da nor

Rubén Contreras irakasleak "Nor da nor" bezalako jokoa egiteko zientzialeri-txartelak erabiltzen ditu-

Txartelak deskargatzeko hemen eta jarraibideak hemen.

Txartelak erabiltzeko beste modu batzuk:

  • Asmatu nor naizen: Txartek bakoitzean izaki bizidun baten ezaugarriak idazten dira eta gero plastikozko animaliekin parekatzen dira.
  • Atomo gozoak: atomoen ereduekin txartelak marrazten dira eta Lacasitos erabiltzen ditugu betetzeko.
  • Txartelak Venn diagrama bezala taldekatzea.
  • Txartelak erantzuna-galderarekin parekatzea.
  • Kate trofikoak eratzen duten txartelak lotzea.