Jolas-Taula batean aritzeko, arauak izateaz gain, materialak behar ditugu (taula bera, fitxak, dadoak eta abar). Merkatuan pilo daude eta gure jolasen oinarriak izan daitezke, baina bilduma honan helburari jarraituz, sinpletasuna beti helburua izanda, ohiko irudiak taula bezala erabiltzea ez dago bat ere gaizki pentsatuta, hala nola, paisaiak, mapak, taula periodikoa...
Bizitzaren zuhaitza
Eboluzioa simulatzen duen jokoa da, baina lineal moduan, hori bai. Arbaso komun batetik abiatuta, izaki bizidun berri batera jo behar dugu. Taula bat, dadoak eta fitxak beharrezkoak dira. Taula infografia besterik ez da, Kanbrikotik Zenozoikora doa. Dado botatu ondoren, zenbakiaren arabera fitxak mugitzen dira eta "eboluzionatu" ahal dugu edo bakterio moduan geratzen gara, hala nola, RNA-t an aldaketak jaso ditugulako edo klorofila sintetizatzeko aukera hartzen dugulako edo mitokondria batekin sinbiosian hasten garelako.
Jatorrizkoa: The tree of life. Gaztelaniako itzulpena: Blog de Ciències
Ekosisteman murgiltzen
"Altzorraren bila" bezalako jolas honetan, taula ekosistema baten irudi handituta da, baina ideak irudi baten gainean lan dezakegun guztiarentzat balio du (zelula, taula periodikoa, uraren zikloa, paisaia, mapa, giza-gorputza...). Irakasleak irudi honi buruzko kontzeptuak txartel batzuetan prestatzen ditu eta bakoitzari puntuazioa ematen dio. Amaitzeko, galdera nagusi bat egin dezake edo borobiltzeko jarduera bat (izakin bizidunekin, kate trofiko bat eraikitzea, adibidez)
Ikasleek, txandaka, txartelak ateratzen dituzte eta beren erantzunak post-it txikietan edo kolorezko gometak erabiliz, taulan bertan kokatzen dituzte. Jokoa erakargarriagoa geratzen da "Wally" bezalako bat gaineratzen badiogu.
Deskargatu: ekosistema
Euskadiko erliebea
Testu-liburu baten irudia bera aprobetxatzen da taula bezala. Honen gainean Euskadiko erliebe desberdinetako txartelak kokatzen dira.
Deskargatu: Euskadiko erliebeak
Sarean eskuragarriak dauden joko batzuk: