Ghinkana batean, taldean iretenbideratzeko proga desberdinak planteatzen dira. Oso definizio zabala denez, formatu eta mota ugari onartzen ditu. Ibilbide bat proposatzen da, progak kalean, ikasgelan, ikastetxean, etxean zehar garatzen dira. Proga bakoitzean galderak edo jarduera zehatzak daude. Ghinkana batzuetan, proga bat derrigorrezkoa da beste batera pasatzeko. Beste batzuetan, proga guztiak egin ondoren, azken proga globalizatzailea proposatzen da.
"Etxerako lanak"? Ikasle bakoitzak, bere etxea arakatzen du elementu geologikoen bila.
Deskargatu: Geologia nire etxean
Ikasgelako ghinkana honetan, QR kodeak erabiltzen ditugu. Kode hauetan Euskadiko geologia interesdun lekuei buruzko pistak ditugu. Pista hauekin, Internetera jotzen dugu informazioaren bila. Behin aurkituta, mapa batean kokatzen ditugu
Deskargatu: Euskadiko geodibertsitatea
Bukatzeko, geologia gehiago. Arroken zikloa lantzen dugu txokoetan. Ikasgelan zazpi txoko proposatzen dira, bakoitzean paisai desberdinarekin eta dado batekin. Dado bota eta gero, gainean geratzen den esaldia irakurtzen da. Esaldietan, arrokari zer gerta litzaiokeena adierazita dago. Dadoaren emaitzaren arabera, ikasleak txo batetik bestera pasatzen dira, bidai-egunerokoa betetzen duten bitartean.
Deskargatu: ciclo de las rocas
Ghinkana-mota