Atal honetan aurreko ataletan sailatu ezin duten jolas-formatuak aurkezten dira.
Buruarekin bakarrik
Pentsatu baino ez da egin behar, era honetan ere jolas daiteke. Adibidez, "Ikusi Makusi" taula periodikoko elementuekin. Edo batek gaiaren kontzeptu bat pentsaten du eta besteek asmatu behar dute galderak egiten. Edo sormena erabiltzen, esate baterako, deskargatu: Laborategiko arauak errimatzen
Dadoak (kuboak edo beste figura geometriko batzuk)
Beren aldeetan irudiak edo hitzak dituzten kuboak edo, orokorrean, 3Dko figura geometrikoak erabiltzen dira. Dadoak bezala botatzen dira eta, emaitzearekin, eginkizun bat proposatzen da: hisoria bat eratzea, mikronarrazio bat, hitzen definizioak bilatzea, irudian agertzen diren kontzeptua azaltzea, mapa batean kokatzea ...Aukera pilo daude.
Deskargatu: Ura-paisaiak
Beste ideia batzuk:
Spinners:
Spinners edo errruletak bikainak dira zikloekin edo prozesuekin lan egiteko (ura, arrokak, karbonoa, Krebs, mitosia...). CD zahar bat edo plastikozko platerra aprobetxatzen dira.
Deskargatu: Mitosia
Puzzleak:
Aleak elkartzean datza, orden eta arau zehatzekin. Adibidez, molekulak eratzea, giza-gorputzaren zatiak (Ectomy) prozesuak (Mitosis puzzle, Part of ecosystem) edo formulazioa (Chemical Jigsaw Puzzle).
Deskargatu: karta molekularrak
Bingoak
Bingo-kartorien neurriak 5x5 izan ohi dira, baina, gaiaren arabera, tamainu desberdinetakoak egin ditzakegu. Baldintza bakarra: kasilla bakoitzean hitza, objetu, irduia, zenbaki bat kokatzea. Irakasleak definizioak ozenki aipatzen ditu eta ikasleek kasilletan markatzen dituzte. Irabazteko,zer esanik ez, "bingo" edo "lerroa" egin beahr dute. Adibide batzuk:
Objektuekin
Mokoen borroka. Hautespen naturala simulatzen duen jokoa da. Plater batean "elikagaiak" kokatzen dira (gozokiak, arroza, pasta...). Ikasle bakoitzak, hegazti baten paperean sartuta, elikatzeko moko desberdin bat dauka (sardezka, goilara, pinza...) eta papo moduko plastikozko edalontzi bat. Denbora neurtzen, txandak egiten dira elikagai bakoitzarekin ea nork ekuratzen duen gehien. Emaitzak taula batean adierazten dira, ondorioak ateratzeko.
Erreakzio kimikoak doitzea
Erreakzio kimikoak doitzen dira objektuak erabiliz (Lacasitosak, gometak, pegatinak...). Era honetan atomo eta molekularen arteko harremanak hobeto ikusten dira.
Deskargatu: Erreakzio kimikoa doitzea
Mystery Box:
"Kutxa misteriotsuak" pote edo ontzi itxiak dira (poltzak, kutxak, gutunazalak...), beren barruan egoera problematikoak dituztenak. Egoera hauek esperimentuak, problemak, ikertzeko zerbait, diseinatzeko zerbait...izan ditzakete. Antolakuntza aldetik mota desberdinak dira:
Sailkapen honetako beste jolas batzuk: