Ikasleak elkarrekintzan, solasaldi-bilduma

GURE XEDEA

Taldeko solasean ataza esanguratsuak lantzeko ereduak ematea

Ahozko komunikazioa ikasgelan lantzea ezinbestekoa begitantzen zaigu, eta horretan modu eraginkorrean laguntzeko proposamena dugu honakoa: ikasleen ekoizpenetan, arlo barruan edo eremuka ari garenean elkarrekintzak duen indarra baliatuz, komunikazio-hizkuntza euskara izanik, eredua emateko asmotan erabiltzeko baliabide batzuk eskaini nahi ditugu. Horrela, bada, lan honetan elkarrekintzazko hainbat egoeratan irudikatutako solasaldien grabazio-bilduma topatuko duzu.


Proposamen honek 4 atal biltzen ditu bere baitan:


1.  MARKO TEORIKOAOinarri teorikoen azalpena, gure jarduna  hobeto uler dezagun,  abiapuntuaren eta helmugaren arteko bidea ikuspegi partekatuan egin dezagun. Indarra jarriko dugu elkarrekintzan, hizkuntzaren FKDetan —funtzio kognitibo-diskurtsiboetan— eta laguntzarako euskarrietan edo aldamiatzean.


2. MATERIAL DIDAKTIKOA. Hurrengo ataletako 15 ariketak nola dauden osatuta azaltzen da, batetik; bestetik, nola erabil daitezkeen.


3.  ARIKETA-BILDUMA. Ikasleen jardunean laguntzeko eredu gisako ariketa-bilduma, aldamiatzea errazteko euskarri osagarriez aberastua.


4.   AUDIO-BILDUMA. Aurreko ariketetan irudikatutako solasaldien grabazio-bilduma topatuko duzu, eredu gisa prestatutakoa, hain zuzen ere.