Ustekabeko sentimenduak

Jakinmia, interesa, gozamena, zoriontasuna, urduritasuna, segurtasuna...

Zu zara erruduna. Nigan piztu duzu berez ez nuena. Edo bai? Ez dakit, ez nuen espero.

Plazerra bilakatu zara, garai batean gorrotatzen zintudan.

Plazerra eta beharra.

Amesteko beharra, imajinatzeko beharra, bidaiatzeko beharra.

Motxila betetzen ari naiz. Magiaz eta fantasiaz beteriko motxila.

Baina denbora behar dut, hau ez da egun bateko kontua.

Urte asko pasa ditugu elkarrengandik bananduak.

Zin egiten dizut ez naizela berriz aldenduko.

Sabel barruan eragin dituzun emozioak gogor astindu dute nire izaeran.

Goitik-behera aldatu duzu nire pentsamendua.

Pentsamendua eta mundua ikusteko era.

Nigan jaio da ikuspegi kritikoagoa eta zabalagoa.

Mundua eraldatzeko gogoa.

Sormenaz, magiaz, fantasiaz eta abenturaz beteriko etorkizuna.

Beraz, gugandik has gaitezen, besteetara heldu ahal izateko.

...inseguritatea, alaitasuna, bakea, harridura, gogoak, desioa...