Ilustrazioen boterea (Emakunde)

Gaur egungo literaturan ilustrazioek botere eta eragin handia dute, izan ere, gure buruan sartzen dira eta munduaren irudia eraikitzen laguntzen digute. Beraz, ilustrazioak tresna eraginkorrak ere izan daitezke baloreak transmititzeko orduan. Honetan, lan egin du Adela Turinek 60ko hamarkadatik eta ondorengo konklusio atera ditu.

  • Amaren irudia: etxeko lanetan, sukaldean. Kalean badaude haurrak eskolara eramaten edo erosketak egiten azaltzen dira. Ez dute ez afiziorik ez lanik.

  • Aita: agertuko ez balitz bezala, irudietan goizean egunkaria irakurtzen agertzen da eta gauera arte ez da itzultzen, ez dira etxeko lanak egiten irudikatzen eta ez dira maitakorrak .

  • Neskaren irudiak: bere aita edo anai zaharraren aginduen menpe dago, txikitatik ikasten dute zain egoten eta arauak betetzen. Sormena erabiltzen ikasten du errealitatetik ihes egiteko. Gainera handitan nolakoak izan behar diren irakasten zaie, ama eta etxekoandre onak, aldiz, helduen aginduak betetzen ez dituztenak neska gaizto kontsideratzen dira eta gauza txarrak gertatzen zaizkie.

Sinboloak

  • Betaurrekoak: argitasunaren seinale eta mutilekin lotua, neskek daramatzate bere liraintasun faltarekin lotuta erakutsiko dira.

  • Sukaldeko elementuak: emakumea zuzena erakusten dute, etxekoandre eredugarria.

  • Bestelako emakumeak: pijak, dirua tontakeriatan gastatzen duten pertsonai “friboloak”

  • Boterea: ez bada mutilengan ageri, ezkondu gabeko genio txarreko emakume batek izango du.

  • Leihoa: pasibitatea eta isolamendua, neskekin lotua, denboraren joana aztertzen geratzen dira lehiotik begira.

  • Egunkaria: gizonek irakurri ohi dute soilik, emakumeek aldizkariak edo liburuak irakurtzen dituzte.