Gaur egungo literatura Txabi Arnalen hitzetan

Txabi Arnal Gasteizko Irakasle Eskolako irakaslea izan ez ezik, gaur egungo literaturan idazle handienetariko bat da. Zorionez, egun batez irakasle "amantala" kendu eta idazle moduan ikusteko eta entzuteko aukera izan genuen. Hona hemen 2015eko Martxoaren 26an emandako hitzladian plazaratutako ideiak.

Txabiren hitzetan, gaur egun irudigile askoz gehiago daude idazle baino. Horregatik, zaila omen da haurrentzako liburuak aurkitzea, liburu onak alegia. Izan ere, estetikak hitzei tokia kendu die, ipuinak eta haurrak atzean utziz. Beraz, gaur egungo ipuinak noren

gustokoak dira? Nola da posible haurrei zuzenduriko literatura helduen nahietara egina izatea?Arrazoia argi dago. Helduok gara haurrentzako liburuak erosten ditugunak, gu gara gure seme-alabei, gure haurrei liburuak erosiko dizkiegunak. Horretaz aprobetxatzen dira argitaletxeak eta gurasoentzako erakargarriak izango diren ipuina bakarrik argitaratzen dituzte, haurrak bigarren planoa batean utziz.

Haur literaturak honako ezaugarriak izan behar ditu: magia, fantasia eta abentura. Haurrak bidaiatzera gobidatzen dituzten ipuinak beharrezkoak dira. Gaur egun ordea, helburu didaktiko bat duten ipuinak nabariagoak dira liburutegiko eta libur denden apalategietan. Hau ez litzateke izan behar literaturaren helbudua, sentiaraztea baizik, plazerra sentiaraztea alegia.

Txabik argi uzten du, haur literatura gauza serioa da, haurrek kalitatea behar dute, helduei emango ez geniekena ez diegu haurrei eskaini behar. Beraz, nahiz eta argitaletxeek haurren gustu eta interesak aldatu egiten dituzten, merkatua da ipuinetako gaien aukeraketa egiten duena.

Txabierantzat idaztea ekintza konplexua bat da, guk buruan daukaguna paperean jartzeko gai izatea besteek ulertzeko moduan. Baina haurrak bere begiekin, bere bizipenekin eta bere jakintzekin irakurri eta ulertzen du. Beraz, hori da zailena 5urteko haur baten buruan sartzea zer pentsatzen duen eta mundua nola ulertzen duten jakitea.

Txabi Arnalen bibliografia. Sakatu gainean.

Txabi Arnal-Lanen azterketa