Nire literatura ibilbidea

Nire literatur ibilbideak askotariko gorabeherak izan ditu.

Txikitan asko gustatzen zitzaidan irakurtzea, nire amarekin hizketan komentatu zidan, gaztelaniazko ipuinak irakurtzen hasi nintzela, eskolako “cartilletan” agertzen ziren gaztelaniazko ipuinak irakurtzen nituen. Ondoren, euskaraz ipuin herrikoiak irakurtzera pasatu nintzen “Txanogorritxu”, “Hiru txerritxoak”, "Azeria eta otsoa" ...

Baina, Lehen Hezkuntzara ailegatzean eta derrigorrezko irakurketak bidaltzen hasi zidatenean, literaturarengandik urruntzen hasi nintzen, liburuak ez baitziren nire gustukoak. Hala ere, nire aisialdian gustokoak nituen liburuak irakurtzen jarraitu nuen.

Eta DBHn zer? Katastrofe. Garai horretan, literaturarengandik guztiz urrundu nintzen. Liburu hitza ez nuen entzun nahi eta nire aisialdian irakurtzeari utzi nion.

Ondoren, Batxilergoan, irakasle on batekin topatu nintzen eta nahi genituen liburuak irakurtzea bidaltzen zizkigunez, literaturara hurbildu eta literaturarekiko harremana berreskuratu nuen.

Gaur egun liburu gutxi irakurtzen ditut, gehienbat denbora faltagatik, baina irakurtzen ditudanak gustuko ditudan liburuak dira, benetako istorioak, egunerokotasunetik hurbil dauden istorioak.