4.-Generoarekin lanean

Historian zehar emakumearen irudia bigarren plano batean egon da, indarrean zeuden "jabeak" areagotu izan dute egoera hori. Zibilzazioan eredu egokia zen, gizon zuria, aberatsa, osasuntsua eta gaztea; eta emakumeak etxeko andreak. Baina, garai hortan ere, emakumeak aurrera egin zuten eta estrategia desberdinak erabiliz, indarrean zeudenetzat "oztopo" bilakatu ziren.

Literaturak, asko lagundu zuen egoera hori aldatzen, izan ere, emakume asko ipuin herrikoien bitartez, beraien neurriko mundua eraiki dituzte seme-alabei kontatzeko.(Dolores Juliano)

Egungo egoerarekin konparatzen badugu, egun badaude ipuin sexista deritzogunak. Beraz, gure haurrei kalitatezko lanak eskaini ahal izateko, ezinbestekoa da ipuin sexistak identifikatzen jakitea.

Hona hemen ipuin sexistak diren edo ez jakiteko zenbait irizpide:

  • Idazlea neska al da? Eta marrazkigilea?

  • Izenburuan egiten al zaio generoari erreferentziarik?

  • Istorioko pertsonaia protagonistak, neskak ala mutilak dira? Neska baldin bada, ba al du izenik?

  • Zein ezaugarri dituzte?Estereotiporik azaltzen al da?

  • Zein funtzio betetzen du pertsonaia bakoitzak narrazioan?

  • Zein rol jokatzen dute?Ama eta aitaren rolik ba al dago?

  • Ilustrazioetan emakumezkoak azaltzen al dira? Zein irudirekin lotzen dira?

  • Zein lanbide dute pertsonaiek?

  • Nork hartzen ditu erabaki inportanteak?

  • Nork askatzen du korapiloa ipuinean?

  • Maitasun erromantikoa azaltzen al da?