Poesia XXI.mendean

Xabier Etxaniz eta Jose Manuel Lopez Gaseeni idazleak idatzitako XXI.Mendeko hasierako Haur eta Gazte Literatura liburuan, haur eta gazteekin lantzeko zenbait poeta eta haien lanak aurkezten dituzte.

Juan Kruz Igerabide

  • Hosto gorri, hosto berde: hosto gorriaren metaforaren bidez, lotuta bizitzetik autonomoki bizitzera igarotzen den haurraren ibilbidea azaltzen da. Eta hosto berdearen bidez aldiz, haurtzaroko eskarmentu faltaren sinboloa. Erabiltzen dituen errekurtsoak aditz elipsiak eta hitz konposatuak dira.

  • Ilargia ezpainetan: haikua teknika erabili eta zazpi ataletan banatu. Lehenengoan ilargiari buruz hitz egin umorearekin, bigarren atalean nerabezarora heltzeaz, maitasunaz eta babes faltaz, hurrengo ataletan amaren heriotza, bakardadea… amaieran heldutasunaren onarpena.

  • Gorputz osorako poemak: 6 urtetik aurrerako haurrentzako bilduma, erabat didaktikoa, gorputz atalak lantzeko.

Joxan Ormazabal:

  • Irri eta barre: sei urtetik gorako haurrentzat, ahozkotasuneko olerkiak oinarri hartuta. Jolasteko eta ez aspertzeko jostailu liburua da. Horretarako, hitzak ezkutatu, igarkizunak egin, kantuak eta txisteak erabiltzen ditu, baita onomatopeyak eta jolas sinbolikoak ere.

  • Ilunorduak eta argilaurdenak: gazteentzako poemategia, topiko nagusia “tempus fugit” da. Natura eta egun eta gauaren bidez adierazten da. Jaiotzatik heriotzarako ibilbideaz hitz egiten du eta bizi larritasunari aurre egiteko proposatzen duen irtenbidea zoriontsu izatea da. Egonezina eta sakontasun lirikoa igortzen du.

Antton Kazabon

  • Emozioen Kuliska: poesiari buruzko hausnarketa egiten da: gutako bakoitzaren barruan adi-adi datzan gizatasun-egarriaren oihartzuna da. Erregistro jasoa erabiltzen du baita neurri librea eta errima ere. Gazteen sentimenduetatik hurbil.

  • Armiarma zuhaitzean: didaktikoa,alfabetoa lantzeko, euskal gormutuentzako alfabeto daktilografikoa. Natura du gai nagusitzat, kantatzeko egindakoak. Xumetasunez landutako olerkiak, mezu argiak, begirada koloretsu garbiak, jolas egiteko erritmo eta keinuak, kantatzeko eta errezitatzeko poema liburua.

  • Anpolai gorriak: 10 urtetik aurrerakoentzat. gehienak laburrak, onomatopeia erabiltzen dute sarri, bi sekzioetan banatuta dago.

  • Irrikaren distira: gazteentzako lirika liburua, gazteentzako gaiak jorratzen dira.

  • Hitz xuriak: 10 urtetik gorakoentzat. Natura du oinarri.

  • Isilik kantatzeko: egilearen argazkiak oinarri hartuta natura landu.

Karlos Linazasoro

  • Zein beste mundukoak: txunditurik begiratzen dio bizitzari baina aldi berean ingurua benetakoa den zalantzan jarriz ironiaren bidez. Zintzelada umoristikoa duen haiku teknika

Jabi Santa Cruz

  • Hiriko baratzean: gazteentzako poesia liburua, hirian preso dagoen naturari buruzkoa. Lantzen diren beste gai batzuk maitasuna, zaharren heriotza eta gai sozialak dira.

Pello Añorga

  • Zuni: hasierako irakurleei bideratua, paradoxa eta hitz jokoen bidez egindako ispilu jolasa zeinetan aurkariak diren ideiak aurkezten diren: argia/iluna adibidez.

  • Jiran biran: kontrajarriak diren ideiekin jolasten du haurrentzat interesgarriak diren hainbat gai landuz... Errima, erritmoa eta hitz jokoak lantzen dira olerki hauetan

Xabier Olaso

  • Pupuan trapu: haur poesian idatzi duen lehena, ahozko tradizioan oinarritzen da, bi ataletan banatuta dago: Esna irauteko poemak umea etengabeko jardueran, Lotarako kanta-kontuak lo kanta herrikoien birsorkuntza. Umorea azpimarratu behar da.

  • Hotsateko basoa: lehen irakurleei zuzendua, onomatopeyak, dekorazio olerkiak herri literaturan oinarrituta.

Jon Suarez

  • Ilbetea dilin dalan: poetika original bat eraiki du, lanketa zorrotz baten ondorio dira, beti ez dira ematen dutena, ezkutuko esanahiarekin jolasten du, aliterazioan oinarritutako poema eta jolas intertestual edo metaliterarioak eginez. Sentsibilitate handikoa.

Karlos Santisteban

  • Tximeletak dantzan: naturaz eta gizarteaz hitz egiten duen poema liburua, errima garbiak eta neurribgabeko lerroak. Umearen eta helduaren ikuspegitik hitz egiten du.

Ana Urkiza

  • Nire hiriko poemak: haur poesiaren lehen emaitza, hiriko bizimoduan girotutako poemak. Pertsonaiaren begirada erakusten da, batzuetan gogoetak erakusten ditu.

Ruben Ruiz

  • Sekretuak belarrira: lehen irakurleentzat, urteko hiletan zehar egitaratua. Baliabide erabilienak errima eta aliterazioa dira.