Ipuin herrikoiek, gehien bat hiri, baserri edo herrietako adinekoen eskutik ahoz transmitituak izan dira hurrengo generazioetara. Jatorri anonimoa dute. Ipuin herrikoia gizon primitiboen fikzioetatik dator, mota askoa izan daitekeelarik: ohiturei buruzkoa, animaliei buruzkoa, ipuin miragarriak… denboraz kanpoko espazio batean daude eta errepikatzen den argumentu izaten dute. Pertsonaiei dagokienez, abstraktuak izaten dira (amaordeak, maitagarriak, erregeak…).
Hala ere, ipuin hauek asko aldatzen dira narratzaileak ipuina kontatzeko duen moduaren arabera, bertsio ezberdinak (keinuak, isiluneak...). Horregatik, ipuin herrikoiak kontatzen diren bakoitzean aldatu egiten dira, narratzaile bakoitzak ezberdin kontatzen duelako, eta narratzailea berdina izanda ere, une bakoitzean kontatzeko modua aldatu egiten da.
Gaur egun, ipuin herrikoiak irauten dute herriak bereganatu dituelako. Gainera, egungo kultura eta herriari egokitzeko aukera ematen dute. Ez hori bakarrik, ahozkotasuna lantzeko oso aproposak dira, izan ere, narratzaile eta entzulearen presentzia beharrezkoa da eta amaitu gabebeko istorioak direnez, amaiera ezberdinak onartzen ditu eta gogoratzeko errrazak dira.
Ipuin herrikoiak- Ahozkotik idatzirako trantsizioa
Ipuin herrikoiak idatzizko bertsioetara pasatu dituztenean, aldaketa nagusiak nabariak izan dira. Ipuinen egoera fisikoari dagokionez, ez dago harremanik ahozko ipuinekin, ipuin berebera erabiltzen da publiko ezberdinentzako. Egoera kulturalaz hitz egitean, goi mailakoen indarra agerian dago, izan ere, haientzako zuzendutak idatzi dituzte. Aldaketa ideologikoak gertatu direla argi dago ere. Adaptatzaileen interesen arabera moldatuak izan dira. Botereari kritika, sexua eta indarkeria baztertu dituzte idatziko bertsioetan. Eta erlijio eta ideologi politikoak aldatuak izan dira.
Ipuin herrikoiak eskolan
Ipuinak eskolan, hizkuntza ikasteko tresna erabilgarria da. Izan ere, errazak dira gogoratzeko haien egitura errepikatua delako, lexiko zehatza dute eta arreta erakartzen dute. Gainera, helduarekin etengabeko interakzioa sortzen da eta istorioen ulermen gaitasuna garatzen da.
Gai honetan, adituak diren lau idazle desberdinen ideiak hurrengo linkan aurki ditzazkezue.
Sakatu hemen: Herri ipuinak